
2008-09-18 | 19:02:25
Euskeradunekin be erderaz?
Aniceto Ajuriagogeaskoa
Euskeradunen artean gazteleraz entzuteak asko mintzen nau; eta zoritxarrez sarritxotan gertatzen jat hori, mugitzen nazen taldeetan, eta neure senitartean be bai. Bestalde Gernikako supermerkatuetan, okindegietan, harategietan, tabernetan … be sarri ohartu naz horretaz, zerbitzarien eta bezeroen artean gazteleraz ari direla, nahiz eta euskeraz jakin; eta hauetako askok Bai Euskarari hitzarmena sinatu eben orain gitxi, eta Erosi Euskeraz kanpaina be martxan jarri zan saltoki askotan, oker ez banago.
Bakoitza aske da berak gura dauan hizkuntza erabiltzeko, eta bere arrazoiak izango ditu horretarako; baina jokaera horrek mesede kaskarra egiten deutsa gure hizkuntzari eta Euskal Herriari. Edozelan be uste dot arrazoi edota sasi-arrazoi horreek aztertzea onuragarria litzatekela eta mereziko leukela, egoerari buelta emotea gura badogu. Nik behintzat euskeradunekaz beti euskeraz egitea exijitzen deutsat neure buruari; batzutan gogor egiten da norberaren ondoan gazteleraz ari direla, euskeraz jardutea, baina horretan behintzat neure buruagaz eta neure hizkuntzagaz zintzo jokatu gura dot.
Zorionez jarrera hori edo antzekoa daukan pertsona ugari be badago gure artean; eta Gernika-Lumon eta inguruetan euskalgintzan ari diren taldeak be ugari dira. Aurretik esandakoak tristetzen nauan beste edo gehiago pozten nau horrek.
Amaitzeko, egunerokotasunean geure artean erroturik daukagun arazo honetaz jabetzeko eta alkar animatzeko baliagarri izan daitekeelakoan, Urdaibai Kantaguneak sarri abesten dauan abesti baten leloa dakart gogora:
Aberriaren mugak euskararenak
geure baitan daude gehienak.
Euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara.
Ani.
markel | 2008-09-25
bai,pk arrazoia du.
p | 2008-09-25
bakoitzak nahi duen hizkuntza erabiltzen du!! adierazpen askatasuna!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Busturialdeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.