Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko urriak 12, Domeka

Harpidetu zaitez!

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-04-14 | 12:55:59

Bitsartien, bitse galdu barik!

Busti irratiak magazina estreinatuko du gaur, eta astelehenero emititu.

Ekaitz Goienetxea

Busti irratiak magazina estreinatuko du gaur, eta astelehenero emititu.

Nekatu gara. Interneteko emisioa konpontzeko asmoa daukagu, eta egingo dugu, gaur bertan. Horretarako, ordenagailuak hartu eta konexio hobeago baten bila lekualdatuko gara. Gaur, apirilak 14, Busti irratiko magazina estreinatuko dugu, ’Bitsartien’, eta www.bustirratia.info-n zuzenean entzun ahalko da, ez eduki dudarik.

’Bitsartien’, astelehenero emitituko dugu. Garbitu belarriak, gaurko Bitsartien gainezka dator-eta: Sarkor musika taldekoei eta Gernika Rugbikoei elkarrizketak, dantza afrikarren erreportaitxoa, pornografia euskaraz, prentsa, agenda, opariak... Hori bustia eta gehiago, 21:30etik aurrera.

Webguneko emisioa konponduta egongo dela hitz ematen dugu, eta aurrerantzean bitse galdu barik arituko gara, 24 orduz emititzen. Eta ez ahaztu: ordu horiek guztiak betetzen joateko, zuk ere parte hartzea gura dugu. Tantaz tanta, Busti irratia!

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Busturialdeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa