Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko urriak 16, Eguena

Harpidetu zaitez!

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-04-07 | 11:29:06

Badator olatua

Busti irratian parte hartu gura dutenentzako deialdia: gaur, 19:00etan, Gernikako kultur etxean

BuSti iERraTia

Busti irratian parte hartu gura dutenentzako deialdia: gaur, 19:00etan, Gernikako kultur etxean

Tantaz tanta, Busturialdeko hainbat gaztek irrati berri bat sortu dute: Busti irratia. Irrati librea eta parte-hartzailea da eraiki gura dutena, eta tanta gehiago batzeko asmoa dute, irratizale eta kolaboratzaile gehiagorekin osatzen joateko proiektua, olatua.

Oraingoz, interneteko itsaso zabalean emitituko dute, sarean nabegatuko dute soinu bustiek: www.bustirratia.info helbidean. Aurrera begira, uhinetan bidaiatzea da asmoa, haize hezeetan zehar.

Lehendabiziko zuzeneko saioa apirilaren 4ean emitituko dute, Lizeo Antzokitik. Hortik aurrera, 24 orduz sareratuko dute seinalea, eta magazine bat izango da Busti irratiko lehendabiziko irratsaioa, astelehen iluntzero.

Astra gaztetxean isuri zen irrati bat sortzeko ideia, iaz, hackelarreko esperimentu baten ostean. Hasierako arazo nagusienetako bat, Astra gaztetxetik irten behar izan duten ekimen askoren arazo bera da: leku baten beharra. Busti irratiak entzunaraziko duen mezuetako bat izango da, tantetako bat.

Eta parte hartzearena?

Ba, gaur, astelehena, 19:00etan da hitzordua, Gernikako Kultur Etxean batuko gara irrati libre honetan era batera edo bestera parte hartu gura dugunok. Zu ere bertan izatea gura dugu, animatu zaitez. Eta zelan ez, animatu lagunen bat ere, seguru gaude-eta ezagutuko duzula bertan parte hartu gura duenen bat.

Tanta guztiak, tanta bustiak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Busturialdeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa