Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko uztailak 5, Zapatua

Harpidetu zaitez!

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-03-15 | 21:44:32

Neguko Olinpiada Matematikoak amaitu dira Gernikako Institutuan

Fernando Garatea Alzola

Problemen ebazpenaren bidez ikasleengan Matematikarekiko zaletasuna pizteko helburuarekin jarri ditugu martxan Olinpiada Matematikoak, Gernikako Institutuan, 2007-08 ikasturtean.
Sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna, pentsaera dibergentea, eta egoera berriei aurre egiteko trebezia eta ez-ohiko problemak ebazteko ahalmena sustatzea zen lortu nahi genuena eta udazkeneko olinpiadak arrakastatsuak izan baziren, are gehiago suertatu dira negukoak, ehun ikaslek hartu baitu parte, euretan.
Udaberria ate joka daukagunez, aste honetan amaitu ditugu Gernika BHIko Neguko Olinpiada Matematikoak. Horietan irabazleak Mozkina taldea osatzen duten Asier Irazabal, Aitor Ortuondo eta Bingen Gutierrez izan dira. Bigarren sailkatuak, Antxon Baldarra taldeko Ivan Muñoz, Iker Martiartu eta Jon Ander Urizar eta hirugarren postua Tranpatiak taldeko Daniel Martínez, Alberto Cañón eta Sergio Melcón-ek lortu dute.
Olinpiadak ostegunetako atsedenaldian egiten dira. Borondatez apuntatzen diren DBHko ikasleei atsedenaldiaren hasieran problema baten enuntziatua ematen zaie eta amaieran ebazpena bildu.
Esperientzia interesgarria oso, euren kabuz problema matematikoez hitz egiten entzuten dituzu ikasleak eta zail samarrak diruditen problemak beldurrik gabe ebazten.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Busturialdeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa