Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-03-09 | 09:59:24

Euskeraren aldeko auzo lana

Aniceto Ajuriagogeaskoa

Oharra:ondo baderitzazue, iritzi sailean sartzea gurako neuke.
Euskeraren aldeko auzo lana
Bai, hori da nire ustez, Urretxindorra eskolako gurasook egiten dozuena.
Barri pozgarri hau ekarri euskun Danelek Hitzara martxoaren 7an: Euskara bultzatzeko irakasle eta ikasle bilakatu dira gurasoak.
Behar bada euskerazko klaseak emoteko ez dira izango egokienak irakasle inprobisatuak, nahiz-eta agian izango diren gurasoen artean horretarako prestatuak ere. Baina euren seme-alabei laguntzeko gogoz, euskeraz daketenek eta ez dakitenek alkarri herriko hizkuntza ikasten eta hobetzen laguntzea benetan be eredugarri da. Gainera batzarretan be euskeraz egiten ei dabe, hori bai, ez dakitenentzat itzulpenak eginez; horrelakoetan normalean erderaz egiten da, holan guztiek ulertzen dabela esanez, nahiz-eta euskaldun sentiberak sumindu eta euskera txokoratu.
Bestalde Udalak behar besteko laguntzarik ez deutselako emoten kexa dira, eta kexa hori Euskal Herriko edozein lekutan zilegi eta bidezko bada ere, oraindik gehiago Muxika bezelako herri euskaldunean. Dudarik barik euskerazko klaseak emoteko irakasle egokiak udalak edo erakunde publikoek ipini edo ordaindu beharko leukiez.
Baina barriro dinot, eskola horretako gurasoen auzo lana txalogarria eta beste leku batzuetarako be eredugarria da. Berbalagun taldeak azken baten horixe dira, giro lasaian euskeraz hitz egiteko eta trebatzeko lagun taldeak; eta horretarako ze talde egokiagorik, umeak direla-ta, alkartuta sentitzen diren gurasoena baino! Zorionak eta aurrera!
Muxikan, 2008ko martxoak 9
Ani.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Busturialdeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa