Sukarrieta, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda sukarrieta eu Sat, 05 Jul 2008 00:02:03 +0200 60 Sukarrieta, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info San Antonio hondartza ingurua apaintzen ari dira auzokideak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00005005/San_Antonio_hondartza_ingurua_apaintzen_ari_dira_auzokideak.htm Sukarrietako Abiña auzoko auzokideak, San Antonio hondartza ondoan dagoen belargunea apaintzen ari dira. Lekua guztiz abandonatuta zegoela diote auzokideek. Ingurua apaintzen ari den auzokideetako baten esanetan, «Sukarrietako Udalak ez du ezer egin, eta auzokideak jarri gara lanean». Orain dela urte bat San Antonio hondartza inguruko etxebizitzetan arazoak izan zituzten arratoiekin, zenbait etxetan sartu baitziren. «Arratoietaz ari gara, ez ziren saguatxoak». Egoera nola zegoen ikusita, arazoa salatu zuten bai Sukarrietako Udalean eta bai Kosten Mugapean. «Lekua utzita zegoela, zikinkeria zegoela eta arratoiekin arazoak izana salatu genuen, baina ez ziguten kasurik egin». «Lur horiek estatuarenak dira, Kosten Mugapearen eskumena dira. Hala ere ,guztiz abandonatuta dituzte lurrak», dio auzokideak. Bestalde, nahiz eta Sukarrietako Udalak arazoaren berri izan, ez dutela egoera konpontzeko ezer egin salatu dute Abiñako auzokideek. «Udalera jo genuenean esan ziguten lur horiek ez zirela beraienak eta ezin zutela ezer egin. Hala ere, lur horien jabetza eskatu zioten Kosten Mugapeari, eta esan digutenez ez dute haien erantzunik izan. Ez dugu ulertzen zelan urtebetean Udalak ez dion Kosten Mugapeari presioa egin. erantzun bat eman dezan». ... Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 SUKARRIETA «Gaur egungo eta antzinako Elantxobek ez dute zerikusirik» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00005007/Gaur_egungo_eta_antzinako_Elantxobek_ez_dute_zerikusirik.htm Xarles Cepeda, (Bilbo, 1967), natura gidaria da. Besteak beste, Lurgozo, Galtzagorriak eta horren barruan dagoen Aixerreku elkarteetako kidea da. «Denek daukate ildo bera, Urdaibai. Urdaibabai ez da gure lana bakarrik, gure pasioa da, hasieratik». Bilbon jaio bazen ere, 15 urte daramatza Busturialdean. «Etorri nintzenean maitemindu egin nintzen Urdaibairekin». Cepedaren ustez, jendea ez da konturatzen hemen duenarekin, «falta denean ohartuko dira, baina berandu». Orain gutxi `Elantxobe, itsasoaren besarkada´ liburua argitaratu du Elantxobeko Udalak, Juan Carlos Quintanarekin eta Jon Maguregirekin idatzitakoa. Zein asmorekin idatzi duzue liburua? Gure asmoa da udalerri bakoitzean holako liburu bat egotea, ikusi dugulako udalerriak eta herritarrak pozik geratu direla. Batetik, ondarea zentzu zabalean agertzen delako eta bestetik, ulertu egiten dutelako liburuak esaten duena. Normalean, horrelako liburuak egiten dituztenean historia izaten da, edo tesis bat, edo estatistikak. Ez dira irakurtzeko, ikerlarientzako lan konkretuak izaten dira. Guk informazioa jendearentzako ematen dugu. Herritarren lekuan jartzen gara, «herrikoa izango banintz zer nahiko nuke irakurri?». ... Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Udalak noranzko bakarrekoa egingo du Portuondo kalea http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-28/p00006002/Udalak_noranzko_bakarrekoa_egingo_du_Portuondo_kalea.htm Sukarrietako Udalak herriguneko trafikoa erregulatu nahi du. Hori dela eta, noranzko bakarrean jarriko du Marisma parketik Portuondobidera arteko Portuondo kalea. Horrez gain, Eleizabide erdigunean dauden hesi arkitektonikoak kenduko dituzte. Sukarrietako Udalak herritarren segurtasuna bermatu nahi du. Horregatik, herri barruan trafikoa gutxitzeko asmoa agertu du. Horretarako, noranzko bakarrean jarriko du erdigunea zeharkatzen duen kalea; hau da Marisma parketik Portuondobidera arteko Portuondo kalean gorantz bakarrik egin ahal izango dute autoek. Kale hori sarri erabiltzen dute herritarrek, bertan baitaude udaletxea, `Sanikole´ hirugarren adinekoen egoitza eta taberna bat. Aldaketak jasango dituen tartean seinaleak jarriko dituzte kalean. Bestalde, proiektuak Eleizabide erdigunean dauden hesi arkitektonikoak kentzea ere aurreikusten du. ... Thu, 28 Feb 2008 01:00:00 +0100 SUKARRIETA San Antonioko proiektuaren alde agertu dira hango bizilagunak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-17/p00006001/San_Antonioko_proiektuaren_alde_agertu_dira_hango_bizilagunak.htm Sukarrietako Udalak San Antonioko sarbidean egingo dituen aldaketek zer esana eman dute. Oraingoan, San Antonio eta Abiñaburuko bizilagunek proiektuagaz bat egiten dutela jakitera eman dute, prentsa ohar bidez.Bertan, Gernikako Ekologi Lan Taldeak gaiaren inguruan esandakoari erantzun diote. Beraien esanetan, «ez dute ulertzen zeintzuk diren Gernikako Ekologi Lan taldeak aipatzen dituen balore naturalak eta proiektua egin aurretik existitzen zirenak». Proiektuak gehienbat «BBK-ko udalekuak eta auzoko eremuak hartzen dituela» erantzuten dute auzokideak. Abiña Barri inguruko zati txiki bat baino ez dutela hartuko diote. Bestalde ,auzokideen adierazpenetan, Sukarrietako Udalak «proiektua aurrera eramateko behar diren baimen guztiak dituela ziur daude, baita Urdaibaiko Patronatuarena ere». Patronatuko Ingurugiro teknikoen txostenak izateaz gain, proiektuaren aldeko jarrera adierazi dutela diote. ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Alfonso Caño: «Espekulazio proiektu batean lanean dabiltzala uste dugu» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00006005/Alfonso_Caño_Espekulazio_proiektu_batean_lanean_dabiltzala_uste_dugu.htm Sukarrietako Udalaren proiektuaaren arabera, San Antoniorako sarbidea egokituko dute eta bizilagunentzako 50 aparkaleku egingo dituzte. Proiektu hori «espekulazio hutsa» dela dio Alfonso Cañok, Gernikako Ekologi Lan Taldeko kideak. Hori dela eta, taldeak proiektu hori atzeratzea eskatu du, arrazoi desberdinak direla medio. Gezurrezko argudioak Gernikako Ekologi Lan Taldearen ustez, Sukarrietako Udalak erabiltzen dituen argudioak ez dira batere zuzenak. «Udaletxetik diote bertan bizi diren auzokideei sarbidea hobetu eta aparkalekuak jarriko dizkietela, baina hori ez da egia, aitzaki modura erabiltzen dute. Azken finean, etxebizitzak egin nahi dituzte. Espekulazio proiektu baten aurrean gaude». Ekologi Lan Taldeko Alfonso Caño kideak esan duenez, «kontuan izanda inguruan bizi direnak, nahikoak dira gaur egun dauden aparkalekuak, eta udan jende gehiago batzen denean, irtenbidea dauden lekuak beraientzat gordetzea izango litzateke. Bestela, trenbidearen bestaldean ere badago aparkaleku handi bat». Gernikako Ekologi lan taldeak Sukarrietako Udalari proposatu dio bestaldean dagoen aparkaleku hori hobetzeko, atondzeko eta erabiltzaileentzako zerbitzu gehiago jartzeko. Era berean, aparkalekutik hondartzaraino doan bidea oinezkoentzat soilik jartzea eskatzen diote, «behar-beharrezkoak diren zerbitzuak bakarrik izango lukete bertatik igarotzeko baimena». ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Espezie inbaditzaileak aztergai astelehenean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-14/p00004005/Espezie_inbaditzaileak_aztergai_astelehenean.htm Astelehenean, 10:00etan hasi eta iluntzera bitartean espezie arrotz inbaditzaileak izango dira berbagai Txatxarramendiko Azti-tecnaliaren egoitzan. Izan ere, Urdabai Biosfera Erreserbako patronatuak jardunaldiak antolatu ditu bertan. Antolatzaileen esanetan, espezie inbaditzaileak «gure ekosistemen biodibertsitatearen aurkako mehatxurik handienetarikoak dira. Espezie horietako askok leku horietan bizi diren espezie autoktonoak suntsitzen dituzte». Parte hartu gura duenak 946257125 telefonora deitu beharko du. Aparkatzeko «Padurako» parkean izango da lekua. ############ egitaraua 10:00. Parte-hartzaileei harrera. 10:15. «Inbasio biologikoak: aldaketa globalaren faktoreetako bat». 11:15. «Espainiako naturguneetan dauden landare exotikoen kudeaketaren analisia». ... Fri, 14 Dec 2007 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Eko-lurraldearen hirugarren jardunaldia izango da gaur arratsaldean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00004004/Eko-lurraldearen_hirugarren_jardunaldia_izango_da_gaur_arratsaldean.htm Eko-lurraldearen hirugarren jardunaldia izango da gaur, 18:00etaran, Sukarrietako Azti-tecnalia enpresaren egoitzan. Aurreko jardunaldian adostutako irizpideak balioztatu eta kudeaketarako alternatibak eztabaidatuko dituzte. Ikerketa estrategikoko proiektua da Eko-lurraldea. Lurraldearen kudeaketan estrategia iraunkorrak ezarri eta jarraipena egiteko. Urdaibain izan diren aldaketak jorratuko dituzte gaur. Ingurumenean, kulturan zein sozioekonomian izan diren aldaketak. Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Urdaibairen kudeaketa zein kriteriogaz egin beharko den eztabaidatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00006007/Urdaibairen_kudeaketa_zein_kriteriogaz_egin_beharko_den_eztabaidatu_dute.htm ekaitz goienetxea Etorkizunean Urdaibaiko itsasadarraren kudeaketa zelan egin beharko litzatekeen eztabaidatzen aritu ziren, herenegun, Eko-Lurraldeak antolatutako bigarren tailerrean. Hau da, kudeaketa horrek bide batetik edo bestetik joan behar duen erabakitzeko zer baloratu behar den eztabaidatu zuten.Hainbat arlotako ordezkariak batu ziren Aztiren egoitzan: politikariak, turismo arloko ordezkariak, mugimendu ekologistetakoak, unibertsitateko ikerlariak, itsaso zientzietakoak, ingurugiro heziketakoak, arrantzaleen ordezkariak, surflariak... Hiru lan taldetan batu ziren horiek denak, hasieran aipatutako kriterioak zehazten saiatzeko. «Gure asmoa da itsasadarraren erabilera anitzak ikuspegi desberdinetatik aztertzea, askotan, ikuspegi bakarretik aztertzen direlako, eta hori oso partziala da», argitu du Eneko Garmendiak, Eko-Lurraldea proiektuko ordezkariak. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Urdaibairen kudeaketa zein kriteriogaz egin beharko den eztabaidatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00006007/Urdaibairen_kudeaketa_zein_kriteriogaz_egin_beharko_den_eztabaidatu_dute.htm ekaitz goienetxea Etorkizunean Urdaibaiko itsasadarraren kudeaketa zelan egin beharko litzatekeen eztabaidatzen aritu ziren, herenegun, Eko-Lurraldeak antolatutako bigarren tailerrean. Hau da, kudeaketa horrek bide batetik edo bestetik joan behar duen erabakitzeko zer baloratu behar den eztabaidatu zuten.Hainbat arlotako ordezkariak batu ziren Aztiren egoitzan: politikariak, turismo arloko ordezkariak, mugimendu ekologistetakoak, unibertsitateko ikerlariak, itsaso zientzietakoak, ingurugiro heziketakoak, arrantzaleen ordezkariak, surflariak... Hiru lan taldetan batu ziren horiek denak, hasieran aipatutako kriterioak zehazten saiatzeko. «Gure asmoa da itsasadarraren erabilera anitzak ikuspegi desberdinetatik aztertzea, askotan, ikuspegi bakarretik aztertzen direlako, eta hori oso partziala da», argitu du Eneko Garmendiak, Eko-Lurraldea proiektuko ordezkariak. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Dragatzeen inguruan eztabaidatuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-26/p00006007/Dragatzeen_inguruan_eztabaidatuko_dute.htm erredakzioa Urdaibaiko itsasadarrean dragatzeak egiten dituzte noizbehinka. Horiek, ingurumenean eragin jakin bat izaten dute. Horren inguruan berba egingo dute eta alternatiba desberdinak eztabaidatu, azaroan egingo duten tailer batean.Eko-Lurraldea lan taldeak antolatu du tailer hori, azaroaren 7rako. Azti-k Sukarrietan duen egoitzan batuko dira lan talde horretakoak eta ingurumenaren inguruan behar egiten duten hainbat gonbidatu. Sukarrietan egingo duten tailer hori Eko-Lurraldea proiektuaren barruan egingo duten bigarrena da. Diagnostikoa Tailer horretan, «dragari buruzko gaur egungo egoeraren diagnostikoa berrikustea eta alternatiba desberdinak ebaluatzeko kriterioak definitzea da», antolatzaileek esan dutenez.Eko-Lurraldea «Euskal Herrian lurraldearen kudeaketan estrategia iraunkorrak ezarri eta jarraipena egiteko» sortu bazen ere, Urdaibairi arreta berezia eskaini gura izan diote, eta arlo desberdinak aztertu. ... Fri, 26 Oct 2007 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Umeentzako udako eskola antolatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-05/p00005011/Umeentzako_udako_eskola_antolatu_dute.htm erredakzioa Sukarrietako Udalak lau eta hamabi urte bitarteko umeentzako udako eskola antolatu du.Izena emateko epea uztailaren 9an amaituko da, astelehenean. Inskripzioa udaletxeko bulegoan egin beharko da, astelehenetik barikura 10:00etatik 13:00etara. Ikastaroa uztailaren 23an hasiko da eta abuztuaren 10ean amaituko da. Informazio gehiagorako udaletxera jo daiteke. Thu, 05 Jul 2007 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Lau lagun atxilotutamotor lapurretagatik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-16/p00004011/Lau_lagun_atxilotutamotor_lapurretagatik.htm z. enbeita Eguen goizaldean ustez karelez kanpoko txalupa baten motorra lapurtu zuten lau lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, Sukarrietan. Atzo bertan ziren epailearen aurrean deklaratzekoak. Martxotik hona Sukarrietako hainbat bizilagunek salatu dituzte karelez kanpoko txalupen motorren lapurreta. Hori dela eta, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ibili da. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, eguen goizaldean ibilgailu susmagarri bat aurkitu zuten Txatxarramendi inguruan. Kaira jaitsi eta pertsona bi atzeman zituzten, bata uretan eta bestea arkaitz artean ezkutatuta. Horiek identifikatzen ari zirela hirugarren bat irten zen uretatik. Eta laugarren bat ihes egiten ahalegindu zen. Moilara jaisteko eskaileratan motor bat topatu zuten, eta berau lapurtzeko ustez erabilitako erremintak ere bai. ... Sat, 16 Jun 2007 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Maietz Pasku jaietan sardinak eta sukalkia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-31/p00005022/Maietz_Pasku_jaietan_sardinak_eta_sukalkia.htm ekaitz goienetxea Maietz Pasku jaiak iritsi dira Sukarrietara. Zapatuan eta domekan ospatuko dituzte, eta denetarik izango da bertan. Batez ere, musika, jana eta edana. Etzi, txistularien kalejirak emango die hasiera jaiei, 10:00etan. Hortik aurrera, umeentzako jokoak eta fanfarrea izango dira, jateko ordua iritsi arte. 13:00etan, sardinada herrikoia izango dute parkean. Arratsaldean, IX. Bat-bateko Mus Txapelketa jokatuko dute, 16:30ean. Domekan, Sukalki Txapelketa izango dute. 09:00etan eman beharko dute izena parte-hartzaileek, eta bakoitzak bere barbakoa edo butanoa eroan beharko du. 13:00etan pilota partidak hasiko dira, eta 14:00etan aurkeztu beharko dituzte kazolak. Bost kazola onenek saria izango dute; txapeldunak, 120 euroko saria. ... Thu, 31 May 2007 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Eusko Alderdi Jeltzalea nagusi berriro ere http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00006021/Eusko_Alderdi_Jeltzalea_nagusi_berriro_ere.htm o. cabello Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) lortu ditu boto gehien Sukarrietan. Guztira 120 boto zenbatu zituzten atzokoan. Beraz, bost zinegotzi izango ditu EAJk. Eusko Alkartasunak, berriz, 55 boto izan ditu, eta bi zinegotzi lortu ditu. Alderdi popularra (PP) ere aurkeztu da Sukarrietan, baina sei boto izan ditu eta ez du zinegotzirik lortu. PSEk ere ez du ordezkaririk izango herri horretan, hiru boto izan baitutu aurtengo Udal hauteskundeetan.EAE-ANVren zerrenda baliogabetu egin zuten eta, horregatik, ez du ordezkaritzarik izango udaletxean. Hala ere, jasotako botoak zenbatu zituzten: 55, EAk bezala. Beraz, EAE-ANVren botoak kontuan izanez gero, alderdi horrek bi zinegotzi izango zituen, EAk bezala. EAJk, berriz, lau zinegotzi izango zituen EAE-ANVren botoak kontuan izanez gero. ... Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Aztikoak konferentzia bat prestatzen ari dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-04-20/p00005005/Aztikoak_konferentzia_bat_prestatzen_ari_dira.htm erredakzioa Azti Tecnaliak Sukarrietan duen egoitzan ekainean izango den kongresu bat prestatzen ari dira: Seafoodplus Conference izenekoa. Bilboko Euskalduna Jauregian batuko dira, ekainaren 4tik 6ra eta honako leloa izango du: Seafood in a changing world ÐItsas-janaria mundu aldakor batenÐ.Arrantza industrian mundu mailako berrikuntzek zelako eragina izango duten agertuko dute bertan hainbat zientzialarik. Seafoodplus Europako Batasunak bultzatutako ikerkuntza proiektua da, arrantza sektorera bideratua, eta aurtengoa laugarren kongresua izango da. Azti Tecnalia hasieratik dago proiektuaren zuzendaritzan parte hartzen. Fri, 20 Apr 2007 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Bi taberna ustiatzeko lehiaketa zabaldu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-08/p00006010/Bi_taberna_ustiatzeko_lehiaketa_zabaldu_dute.htm erredakzioa Udalaren bi lokal ustiatuko duten jabeak lehiaketa bidez erabakiko dituzte. Horrela erabaki zuen Sukarrietako Tokiko Gobernu Batzarrak pasa den hilean. Otsailaren 27tik hasita, hamabost eguneko epea zabaldu dute interesdunek eskaera orriak aurkezteko; martxoaren 14ra arte.Bat, San Antonio hondartza alboko Udal Zerbitzuen eraikina da, taberna izateaz aparte beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituena. Azken urteetan, jabe berak ustiatu du lokala. Udalaren beste lokala, Ander Deuna enparantzako denda-taberna da. Tabernaz aparte, komunen zerbitzua ere eskaini behar du lokala ustiatuko duen jabeak. Eskaerak aurkezteko, udaletxeko bulegoan jaso behar dira orriak, eta bertan eskatzen diren agiriak eta informazioa eroan. Ordutegia, astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara da. Informazio gehiago udaletxean bertan aurkituko dute interesa dutenek. ... Thu, 08 Mar 2007 01:00:00 +0100 SUKARRIETA AZTI-Tecnalia itsasoko energia ikertzen ari da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-01/p00006010/AZTI-Tecnalia_itsasoko_energia_ikertzen_ari_da.htm a. garcia AZTI-Tecnalia, itsasoak sortu dezakeen energia nola bideratu ikertzen ari da, batez ere, olatuen bitartez. Pipo Systems eta Hidroflotekin elkarlanean badabil ere, AZTI-Tecnalia da ikerketa koordinatzen duena. Ikerketek erakusten dituzten emaitzak frogatzeko asmoz, kostaldean azpiegitura esperimental bat jarriko dute. Kostaldean ezarriko den azpiegitura horrek Euskal Herria mundu mailako erreferentzia izatea gura dute. 25 milioi Gai horren inguruan Espainian burutzen ari diren ikerketa garrantzitsuena da. Hezkuntza eta zientzia ministeritzak finantziatutako ekimena da; 25 milioi euroko aurrekontuarekin, hain zuzen ere. Izan ere, eskainitako aurrekontua 2005- 2009rako zuzendu dute. ... Thu, 01 Feb 2007 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Azti Tecnaliak Sabino Arana saria jasoko du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-20/p00005005/Azti_Tecnaliak_Sabino_Arana_saria_jasoko_du.htm m. zabalondo Azti Tecnalia Korporazio Teknologikoak Sabino Arana saria jasoko du hilaren 28an Arriaga Antzokian egingo duten 2006. urteko sari banaketan. Aztik egindako lana saritzea erabaki dute Sabino Arana Fundazioko kideek, urte hauetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia eta gizartea garatzeko egin duen ekarpena nabarmentzeko asmoz.Sabino Arana Fundazioak 2006. urteko Sabino Arana sariak aurkeztu ditu eta aurtengo sarituen artean Sukarrietako Azti Tecnalia Zentro Teknologikoa egongo da. Txirri Mirri eta Txibiriton pailazo euskaldunak, Kepa Junkera musikariak eta Aranzadi Zientzia Elkartea ere sarituen artean izango dira. Frankismo garaian klandestinitatean lan egin zuten andereñoak ere saritu nahi dituzte. Juan Maria Atutxa Fundazioko lehendakariak aurkezpen saioan azaldu zuenez, «herri oso baten arima suspertzeko egindako lanagatik erretiro-pentsio osoa jasotzeko eskubidea lortu dute». ... Sat, 20 Jan 2007 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Eleiz-alde taberna lekuz aldatuko dutela adierazi du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-10/p00005005/Eleiz-alde_taberna_lekuz_aldatuko_dutela_adierazi_du_Udalak.htm ainara garcia Herriko Eleiz-alde taberna-denda lekuz aldatuko dute. 40 urtetan zehar herriko plazan kokatuta bazegoen ere, oraindik aurrera udaletxeko eraikinaren beheko solairuan zabalduko dute, hirugarren adineko zentroaren alboan. Herriko plazan kokatuta, Eleiz-alde deituriko taberna-dendak eguneroko erosketak egiteko aukera eskaintzen zien herritarrei. Ogia, arroza edo bestelako jakiak. Baina urritik, herriko taberna zarratuta dago. Hori dela eta, herritarrek faltan botatzen dute lehengaiak erosteko zerbitzua eskaintzen duen saltokiren bat Sukarrietako herrian izatea. Udalak, herritarren beharrak aztertu ostean, taberna-denda bat berriro irekitzea erabaki du. Herrian, lehen bezala, erosketak egiten jarraitzeko aukera eskaintzeko asmoarekin. ... Wed, 10 Jan 2007 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Bokartarik ez arrantzatzeko gomendioa egin du Aztik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-05/p00006004/Bokartarik_ez_arrantzatzeko_gomendioa_egin_du_Aztik.htm erredakzioa Azti-Tecnaliak adierazi duenez, oraindino bokarta arrantzatzeko debekua mantendu egin behar da, hurrengo azterketa zientifiko batzuek egoera aldatu egin dela erakutsi arte.Ikerketa egin dute irailean eta urrian, eta bokartaren egoera «arriskutsua» dela ikusi dute. Emaitzek diotenez, udaberrian jaio den antxoa kopurua eskasa izan da bokartaren populazioa berreskuratzeko. Biomasa maila txikia babestu egin behar dela uste dute. Bizkaiko Golko osoan aritu dira ikerketa lanetan bi ontzigaz eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz. Biomasaren maila zenbatekoa den aztertzeko kanpaina akustikoak egin dituzte: 2005ean baino %30 eta %50 arteko beherakada ikusi dute aurtengo bokarta kopuruan. ... Tue, 05 Dec 2006 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Sabino Arana gogoan izan dute EAJkoek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-28/p00006005/Sabino_Arana_gogoan_izan_dute_EAJkoek.htm ekaitz goienetxea Sabino Arana Goiriren heriotzaren urteurrena gogoratu zuten, domekan, Sukarrietan. Hil zenetik 103 urte pasatu ostean, hark sortutako alderdi politikoko kideek omenaldia egin zioten, urtero legez: lore eskaintza, meza eta ekitaldi politikoa.Josu Jon Imaz EAJko presidenteak egin zuen berba domekan, Sukarrietan bildutakoen aurrean. Egungo egoera politikoaz aritu zen. Egoera «kezkagarria» dela aipatu zuen, eta kritikak izan zituen, batetik, Alderdi Popularrekoentzat eta, bestetik, Batasuna alderdikoentzat. Hain justu, aurreko egunean PPkoak Terrorismoaren Biktimen Elkartekoekin (AVT) manifestaldia egin zuten Madrilen, eta Imazen ustez, PPkoek «biktimak bi aldiz biktima» bihurtu dituzte, bake prozesuaren aurka aritzeko erabiltzen dituztelako, haren ustez. ... Tue, 28 Nov 2006 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Sabino Aranari omenaldia egingo diote, gaur http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-25/p00006003/Sabino_Aranari_omenaldia_egingo_diote_gaur.htm m. zabalondo Sabino Aranari omenaldia egingo diote, gaur, Sukarrietan. Goizean zehar hainbat ekitaldi izango dira. 10:30ean, lore eskaintza egingo dute Aranaren hilobi aurrean. Eta 11:00etan omendutakoaren aldeko meza izango da. Bestalde, 12:00etan, ekitaldi politikoa egongo da. Besteak beste, Josu Jon Imaz EAJko presidentea izango da bertan. 103. urteurrena Sabino Arana, 1903. urtean hil zen, Sukarrietan. Beraz, gaukoa, hil zeneko 103. urteurreneko ekitaldia izango da. EAJ alderdi politikoaren sortzailea izan zen Sabino Arana. Horregatik, urtero, euskaltzalearen alderdiko hainbat lagun biltzen dira Sukarrietan, bere omenezko ekitaldietan. Sat, 25 Nov 2006 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Azti-Tecnaliak 25. urteurrena ospatu du Euskaldunan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-08/p00006005/Azti-Tecnaliak_25._urteurrena_ospatu_du_Euskaldunan.htm erredakzioa Sukarrietan egoitza duen Azti-Tecnaliak zientzia eta ikerketa munduan 25 urte bete dituela eta, ospakizun ekitaldi bat egin zuten, atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian.Mende laurdena aritu dira lanean, eta ibilbide osoa gogoratu zuten atzokoan. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozioekonomikoan izan duen garrantzia ere azpimarratu zuten. Ekitaldian, besteak beste, EAEko lehendakaria bera izan zen, eta Busturialdeko beste bi enpresa ere hartu zituzten gogoan, ekitaldiaren babesle izan zirelako. Biak Bermeoko kontserba enpresak: Garavilla eta Salica. Wed, 08 Nov 2006 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Ponpaketa zentroa lurpean egiteko akordioa lortu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-08/p00006021/Ponpaketa_zentroa_lurpean_egiteko_akordioa_lortu_dute.htm ekaitz goienetxea Marisma parkean eta lur azpian ipiniko dute hainbeste buruhauste eragin dituen ponpaketa zentroa. Proiektuaren hasierako diseinua aldatu beharko dute, baina, kokapenaren inguruko eztabaida bukatutzat eman dute.Pasa den astean hitzartu zuten Sukarrietako Udalak eta Busturialdeko Ur Partzuergoak sortutako eztabaidarentzako irtenbidea, Bizkaiko Foru Aldundiak deituta egindako batzarrean. Iosu Madariagak, Ingurumen saileko diputatuak ponpaketa zentroa lurpean jartzea proposatu zuen, horrela, herriak duen aisialdirako parke bakarrean hobekuntza lanak egin eta dena proiektu berean integratzeko. Urdaibaiko ezkerraldeko herrien saneamendu planaren barruan doa proiektua, eta horren harira, honakoa esan zuen Madariagak: «Garrantzia handia du herriarentzat, Sukarrietako hondakin-uren tratamendu egokia bermatuko duelako, parkearen azpitik Toñako hondartzara heltzen diren isuriak ezabatuta». ... Wed, 08 Nov 2006 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Aztik ia 1.000 lanpostu sortu ditu hamar urtetan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-04/p00005005/Aztik_ia_1.000_lanpostu_sortu_ditu_hamar_urtetan.htm m. zabalondo Azti-Tecnalia zentro teknologikoak, 708 milioi euroko aktibitate ekonomikoa sortu du azken hamar urteetan. Denbora horretan, ia 1.000 lanpostu sortzen lagundu du. Ekimen eta ikerketa ezberdinak egin ditu, besteak beste, antxoaren biomasarekin zerikusia duena. Aztik sortutako 708 milioi euroko aktibitate ekonomikotik, 105 milioi euroko ekarpena egin dio euskal PIBari funtzionamenduan daraman 25 urteetan. Datu horiek, atzo bertan aurkeztu zituen Rogelio Pozo zentroko zuzendariak, Bilbon egindako prentsaurrekoan. Aztiko arduradunak azaldu zuenez, sei enpresaren sorreran lagundu dute. Aztik, guztira, 15 milioi euroko dirulaguntza eman du eta 1.000 lanpostutik gora sortu ditu. Antxoaren egoera ... Sat, 04 Nov 2006 01:00:00 +0100 SUKARRIETA Ponpaketa zentroa parkean egiteko asmoa berretsi dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-28/p00005017/Ponpaketa_zentroa_parkean_egiteko_asmoa_berretsi_dute.htm ekaitz goienetxea Ez dute onartu beste toki baten ipintzea. Ponpaketa zentroa La Marisma parkean egingo dutela erabaki du Busturialdeko Ur Partzuergoak. Aho batez hartu zuen erabakia herenegun. Partzuergoa eskualdeko udaletako ordezkariek eta Jaurlaritzako eta Aldundiko banak osatzen dute. Sukarrietako ordezkariak ez zuen bozkatu.Sukarrietako Udalak sei proposamen aurkeztu zituen, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle baten laguntzagaz, ponpaketa zentroa leku horietan ere egin ahal zela gomendatuz. Hala ere, Busturialdeko Ur Partzuergoak ezetz esan du. «Ponpaketa zentroa La Marisma parkean egitea da irtenbide posible onena ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta ingurumenekotik begiratuta». Proposamen guztiek gainditzen omen dute hasierako kostua. «Portuondokoak bakarrik saihestuko luke parkean eraikitzea. Baina, P4 zona bezala dago izendatuta». Babes berezia du gune horrek, beraz. Gainera, diotenez, interes arkeologikodun zonalde hori turismorako berreskuratzeko asmoa daukate. ... Sat, 28 Oct 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Portuerreka, ponpaketa zentroa jartzeko aukera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-19/p00006008/Portuerreka_ponpaketa_zentroa_jartzeko_aukera.htm erredakzioa Sukarrietan jarri gura duten ponpaketa zentroak sortutako eztabaidari irtenbide posible bat aurkitzeko lanean ari dira. Aukeretako bat Portuerrekan ipintzea izan daiteke, eta hori aztertzen ari dira Busturialdeko Ur Partzuergokoak. Herrigunetik aparte dago eta bizilagunei arazo gutxiago eragingo lieke.Hasieran, La Marisma parkean ipini gura zuten, baina, Udalak beste sei gune proposatu zituen alternatiba bezala, parkea ez zelako «gune aproposena». Sei aukera horiek ez dituzte onartu Partzuergokoek, «urrunago» daudenez, hoditeria luzeagoa beharko luketelako eta horrek «garestiago» bihurtzen dituelako. Aipatu duten beste aukera bat, azkenean La Marisma parkean bertan jarri behar izanez gero, ponpaketa zentroa erabat lurperatzea litzateke.ehin betiko erabakia datorren udalbatzarrerako izatea gura dute, urriaren 26rako. ... Thu, 19 Oct 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Donostiara joango dira egun-pasa bariku honetan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-18/p00006002/Donostiara_joango_dira_egun-pasa_bariku_honetan.htm e. goienetxea Sukarrietako Udalak eta Sanikole jubilatuen elkarteak antolatuta, barikuan Donostia egingo dute ibilaldia. Izena emateko azken eguna gaur da, udaletxean. Wed, 18 Oct 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Ez dute ukitzerik gura http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-18/p00006016/Ez_dute_ukitzerik_gura.htm ekaitz goienetxea Ponpaketa zentro bat, herriko parkean. Hamar metroko sakonera lur azpian. 4,70 metroko altuera lurretik gora; zuhaitzen adarrak baino gorago. Bost bultzada-ponpa, haizagailuak, birringailuak, elektrogeno multzoak... Eta, aurreikuspenen arabera, bi urteko obrak. Hori guztia eraiki gura zutela jakin zuten herritarrek. Itxaroten egon barik, mobilizatzen hasi ziren: kontzentrazioa, pankartak, sinadurak... Asmoa 3.000 sinadura batzea zen. Bi aste baino gutxiagotan 1.600-dik gora batu zituzten; erdia baino gehiago. Irailaren 18an Euskal Herriko Kosta Mugapekoen bulegora joan ziren, 3.000 sinadura inguru aurkezteko. Kosta Mugapea da parkeko lurjabea. Instituzio horrek eman dezake baimena lur horietan eraikitzeko. Busturialdeko Ur Partzuegoari baimenik ez emateko eskatu zioten bizilagunek 3.000 sinadura horiekin. ... Wed, 18 Oct 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Argiztapena berrituko dute Kanala auzoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-12/p00005013/Argiztapena_berrituko_dute_Kanala_auzoan.htm e. goienetxea Sukarrietako Udalak Kanala auzoan azpiegiturak berritu gura ditu, eta argiztapenaren energia eraginkorraren alde egin dute. Helburua, argiztapen hobea eta energia kontsumoa aurreztea.Kanalako bi gunetan ipiniko dituzte farola berriak. San Martin ermitarako bidean eta Andra Marira doan bidean zortzi farola ipiniko dituzte; bakoitzean lau. Asmoa, besteak beste, argiztapen berria auzoko bizilagunen «segurtasunerako» onuragarri izatea da. Izan ere, bi gune horiek leku ilunak dira eta ez dute argiztapen egokia. Sodio-lurrunezkoak Orain dauden farolak zaharkituak geratu dira, eta ordezkatuko dituzten farolek sodio-lurrunezko lanparak izango dituzte. Mota horretako lan- parak argi iturri indartsuak dira, oso errendimendu onekoak. Hau da, ohiko lanpara zaharren ondoan, argitasun bera emateko ahalmena dute, baina, energia askoz gutxiago kontsumitzen dute. Gainera, ez dituzte intsektuak erakartzen eta horrek mantentze eta garbiketa lanak aurrezten ditu. ... Thu, 12 Oct 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA PP alderdia ere ponpaketa-estazioaren kontra dago http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-05/p00004003/PP_alderdia_ere_ponpaketa-estazioaren_kontra_dago.htm gotzone bilbao Ponpaketa-estazioaren kokalekua zehazten hasi zirenean asko izan ziren aurka agertu zirenak. Besteak beste, Sukarrietako Udala, hainbat herritar eta Zain Dezagun Urdaibai talde ekologista. Orain, PP alderdiko partaideek adierazi dutenez, «Sukarrietako Marisma parkea ez da leku egokia» ponpaketa zentroa jartzeko.PPko parlamentari Leopoldo Barredak adierazi duenez, «estazioa parkean jartzen badute, herritarrek ezin izango dute herrian duten parke bakarra erabili». Era berean, obren helburua ona izan arren Sukarrietako herritarren iritzia ez dela kontuan hartu adierazi du Leopoldo Barredak. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Esther Larrañagari eskatu dio PPko parlamentariak ponpaketa-estazioaren gaineko informazio guztia. Esaterako, zeintzuk diren proiektuaren ezaugarriak, beste posibilitaterik dagoen... ... Thu, 05 Oct 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA PP alderdia ere ponpaketa-estazioaren kontra dago http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-05/p00004003/PP_alderdia_ere_ponpaketa-estazioaren_kontra_dago.htm gotzone bilbao Ponpaketa-estazioaren kokalekua zehazten hasi zirenean asko izan ziren aurka agertu zirenak. Besteak beste, Sukarrietako Udala, hainbat herritar eta Zain Dezagun Urdaibai talde ekologista. Orain, PP alderdiko partaideek adierazi dutenez, «Sukarrietako Marisma parkea ez da leku egokia» ponpaketa zentroa jartzeko.PPko parlamentari Leopoldo Barredak adierazi duenez, «estazioa parkean jartzen badute, herritarrek ezin izango dute herrian duten parke bakarra erabili». Era berean, obren helburua ona izan arren Sukarrietako herritarren iritzia ez dela kontuan hartu adierazi du Leopoldo Barredak. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Esther Larrañagari eskatu dio PPko parlamentariak ponpaketa-estazioaren gaineko informazio guztia. Esaterako, zeintzuk diren proiektuaren ezaugarriak, beste posibilitaterik dagoen... ... Thu, 05 Oct 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA PP alderdia ere ponpaketa-estazioaren kontra dago http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-05/p00004003/PP_alderdia_ere_ponpaketa-estazioaren_kontra_dago.htm gotzone bilbao Ponpaketa-estazioaren kokalekua zehazten hasi zirenean asko izan ziren aurka agertu zirenak. Besteak beste, Sukarrietako Udala, hainbat herritar eta Zain Dezagun Urdaibai talde ekologista. Orain, PP alderdiko partaideek adierazi dutenez, «Sukarrietako Marisma parkea ez da leku egokia» ponpaketa zentroa jartzeko.PPko parlamentari Leopoldo Barredak adierazi duenez, «estazioa parkean jartzen badute, herritarrek ezin izango dute herrian duten parke bakarra erabili». Era berean, obren helburua ona izan arren Sukarrietako herritarren iritzia ez dela kontuan hartu adierazi du Leopoldo Barredak. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Esther Larrañagari eskatu dio PPko parlamentariak ponpaketa-estazioaren gaineko informazio guztia. Esaterako, zeintzuk diren proiektuaren ezaugarriak, beste posibilitaterik dagoen... ... Thu, 05 Oct 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Gizon baten gorpua aurkitu dute itsasoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-16/p00005005/Gizon_baten_gorpua_aurkitu_dute_itsasoan.htm maite zabalondo Atzo goizean, gizon baten gorpua aurkitu zuten Urdaibaiko itsasadarrean, Sukarrietako San Antonio hondartzaren parean, ur gainean zegoela. Oraindik ez dute baieztatu, baina, badirudi, astelehenean Sukarrietatik Laidara igerian zihoala desagertutako 35 urteko gizona izan daitekeela.Atzo, 9:45ean, Sukarrietako Azti itsas lantegikoek ikusi zuten gorpua uretan flotatzen eta zentrotik bertatik SOS Deiak-era deitu zuten. Hildako pertsona identifikatu ahal izateko eta gertaeraren zergatiak argitzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak. Oraindik ez dute ziurtatu astelehenean uretan desagertutako gizona denik, harik eta autopsia egin arte. Bilboko Auzitegiko medikuarengana eraman dute gorpua, azterketa egiteko. ... Sat, 16 Sep 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Gizon baten gorpua aurkitu dute itsasoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-16/p00005005/Gizon_baten_gorpua_aurkitu_dute_itsasoan.htm maite zabalondo Atzo goizean, gizon baten gorpua aurkitu zuten Urdaibaiko itsasadarrean, Sukarrietako San Antonio hondartzaren parean, ur gainean zegoela. Oraindik ez dute baieztatu, baina, badirudi, astelehenean Sukarrietatik Laidara igerian zihoala desagertutako 35 urteko gizona izan daitekeela.Atzo, 9:45ean, Sukarrietako Azti itsas lantegikoek ikusi zuten gorpua uretan flotatzen eta zentrotik bertatik SOS Deiak-era deitu zuten. Hildako pertsona identifikatu ahal izateko eta gertaeraren zergatiak argitzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak. Oraindik ez dute ziurtatu astelehenean uretan desagertutako gizona denik, harik eta autopsia egin arte. Bilboko Auzitegiko medikuarengana eraman dute gorpua, azterketa egiteko. ... Sat, 16 Sep 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Amaitutzat eman dituzte dagoenekobilaketa lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-14/p00004003/Amaitutzat_eman_dituzte_dagoenekobilaketa_lanak.htm z. enbeita Bertan behera geratu dira astelehenean itsasoan galdu zen gizona bilatzeko lanak. Atzo goizean ere, Gurutze Gorriko itsasontzi bi eta Ertzaintzaren beste itsasontzi bi ibili ziren galdutako 35 urtetako gizonezkoaren bila. Baita elikoptero bat ere. Eguerdirako, eguraldiak txarrera egin zuenez, itsasontziren batzuk lehorreratu egin ziren. Arratsaldeko 15:00ak inguruan ekin zioten berriro bilaketa lanari, baina alperrik. Hirugarren eguna zela kontutan hartuta, 17:30erako amaitutzat eman zuten bilaketa dispositiboa. Ertzaintzaren esanetan, «hemendik aurrera ohiko patruilak baino ez dira ibiliko lan horretan». Thu, 14 Sep 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Amaitutzat eman dituzte dagoenekobilaketa lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-14/p00004003/Amaitutzat_eman_dituzte_dagoenekobilaketa_lanak.htm z. enbeita Bertan behera geratu dira astelehenean itsasoan galdu zen gizona bilatzeko lanak. Atzo goizean ere, Gurutze Gorriko itsasontzi bi eta Ertzaintzaren beste itsasontzi bi ibili ziren galdutako 35 urtetako gizonezkoaren bila. Baita elikoptero bat ere. Eguerdirako, eguraldiak txarrera egin zuenez, itsasontziren batzuk lehorreratu egin ziren. Arratsaldeko 15:00ak inguruan ekin zioten berriro bilaketa lanari, baina alperrik. Hirugarren eguna zela kontutan hartuta, 17:30erako amaitutzat eman zuten bilaketa dispositiboa. Ertzaintzaren esanetan, «hemendik aurrera ohiko patruilak baino ez dira ibiliko lan horretan». Thu, 14 Sep 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Herenegun desagertu zen 35 urteko gizona ez dute aurkituSukarrietatik Laidako hondartzara igerian zihoanean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-13/p00005015/Herenegun_desagertu_zen_35_urteko_gizona_ez_dute_aurkituSukarrietatik_Laidako_hondartzara_igerian_zihoanean.htm maite zabalondo 35 urteko gizon bat desagertu zen, herenegun, Sukarrietatik Laidara igerian joan zenean. Dirudienez, beste lagun batekin, Mundakatik Laidako hondartzara ferrian joateko asmoa zuen. Baina ferria ez zegoen martxan eta, azkenean, Mundakatik Sukarrietara oinez joan ziren, eta Txatxarramendiko irla ingurutik Laidara igerian joatea erabaki zuten bi lagunek.Itsaso erdian, lagunak atzera begiratu eta ez zegoela ikusita, ur azpitik ibili zen lagunaren bila. Ez zuen aurkitu eta igerian jarraitu zuen Kanala ingururaino laguntza eskatzeko. Bilaketa 15:00ak bueltan hasi ziren gizona bilatzen. Kanalako auzotar bat, bere ontzia hartu, eta Sukarrietako San Antonio hondartzaraino joan zen, bertako sorosleei laguntza eske.Azken horiek, gertaeraren lekuraino joan ziren, baina ez zuten ezer aurkitu. Handik gutxira, Itsasoko Gurutze Gorria, Ertzaintza, helikoptero bat eta Herri-Babesekoak heldu ziren eta desagertutako gizona bilatzen hasi ziren. ... Wed, 13 Sep 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Parkea «babesteko» 1.600 sinadura batu dituzte bizilagunek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-06/p00005012/Parkea_«babesteko»_1.600_sinadura_batu_dituzte_bizilagunek.htm ekaitz goienetxea Sukarrietako herritarrek dagoeneko 1.600 sinadura batu dituzte, La Marismako parkea «babestu» eta bertan ponpaketa zentrorik eraiki ez dezaten. Parkea babesteko plataformaren ustez, «obra horrek herriari kalte handia eta irtenbiderik bakoa eragingo dio». Asmoa, 3.000 sinadura batzea da.Busturialdeko Ur Partzuergoak ur ponpaketa zentro bat eraiki gura du, eta La Marisma parkean ipintzeko asmoa du. Horren aurrean, hainbat herritar mobilizatu dira. Hasteko, plataforma bat sortu zuten eta pasa den domekan, adibidez, 300 bizilagun batu ziren proiektuaren aurka protesta egiteko Parke bakarra daukagu. Kolektorea kanpora leloa idatzita zuen pankartaren atzean. Kartel informatiboak ere itsatsi dituzte herri osoko hainbat txokotan. ... Wed, 06 Sep 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Antxoaren ordezko produktua sortu du Azti institutuak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-07-14/p00006015/Antxoaren_ordezko_produktua_sortu_du_Azti_institutuak.htm Markel Onaindia Antxoaren egoerak okerrera egin du azken boladan, bere etorkizuna arriskuan egoteraino. Horren harira, arrantzaren eta elikagaien ikerkuntzan ari den Azti institutuak arrain horren ordezkoa sortu du eta urtebete baino lehen dendetan salgai egotea espero dute. Produktu berri horren oinarrian bi elikagai daude: surimia alde batetik, eta txitxarroaren eta berdelaren haragi xehetua bestetik. Surimia jatorri japoniarreko berba bat da, arrain txikituarekin lotura duena. Berez, koipe gutxiko proteina bat da, elikagaien osaketan erraztasunez lan egitea ahalbidetzen duena. Lehendik ere arrain munduarekin erlazionatutako elementua da hori, gulekin hain zuzen ere. 90. hamarkadan agertu eta dagoeneko hain ezagunak egin diren angulen ordezkoek ere surimia dute osagai nagusitzat. Azti institutuak dioenez, produktu berri horren komertzializazioa denbora gutxi barru egingo dute, sei hilabete eta urtebeteren artean. Lehenengo helburua, antx... Fri, 14 Jul 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA Antxoaren ordezko produktua sortu du Azti institutuak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-18/p00008003/Antxoaren_ordezko_produktua_sortu_du_Azti_institutuak.htm ekaitz goienetxea Pasatu berri den astean, Busturialdeko hainbat tokitan ospatu dituzte San Antonioren omenezko egunak. Adibidez, Bermeoko Aldatseta kalean, eta baita Errigoitin ere. Eta nola ez, Sukarrietako San Antonio auzoan ezin patroiaren eguna ospatu gabe geratu. Bertan dago santuaren omenezko baseliza; hondartzatik oso metro gutxira. 1886an eraiki zuten, eta barruan Paduako San Antonioren estatua du; baita laiak eta arraunak ere, kosta eta baserri eremua batzen diren tokia denaren seinale. San Antonio Lisboan jaio zen, 1195. urtean, eta Paduan hil, 1231n, 36 urterekin. Herriko elezahar batek dioenez, haurtzaroa Sukarrietan pasatu zuen. Hain zuzen, elizaren ondo-ondoan zegoen Abiña baserrian. Garai hartako baserrian jaio omen zen frantziskotarraren amuma. ... Sun, 18 Jun 2006 01:00:00 +0200 SUKARRIETA