Nabarniz, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda nabarniz eu Thu, 16 Oct 2008 00:04:04 +0200 60 Nabarniz, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Gizarte lokala asteburu guztietan irekita egongo da oraindik aurrera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-16/p00004005/Gizarte_lokala_asteburu_guztietan_irekita_egongo_da_oraindik_aurrera.htm Asteburu honetatik aurrera Nabarnizko Gizarte lokala asteburu oro irekita egongo da. Nabarnizko Horrela, umeei beraien aisialdiaz gozatzeko aukera bat eskaintzea da Udalaren asmoa. Eta aldi berean aproposa etaestalita dagoen gune bat eskaini nahi diete herriko gazteei. Asteburu guztietan eraikina irekita egoteaz gain, bertan monitore bat ere izango da, hainbat ekintza bideratzeko. Horrela, zapatu honetatik aurrera 5 eta 14 urte arteko gazteek Gizarte Lokalera gerturatzeko aukera izango dute dagoeneko. Bost urtetik beherako umeek ere bertara joateko parada izango dute, baina horien kasuan adinez nagusi den norbaitek lagunduta joan beharko dute. Harrera ona izan du Gizarte Lokalak Orain arte Udalak Gizarte Lokala oporraldietan baino ez zuen zabaltzen, baina garai horietan bertara hurbildu izan den jende kopurua ikusita zein izan duen harreragatik, Nabarnizko Udalak ikasturte guztian zehar asteburuetan irekitzea ere erabaki du. Horrela, oraindik aurrera zapatuetan eta domeketan ere irekita egongo da. Zapatuetan 18:00etatik 21:00etara; domeketan, berriz, 17:00etatik 20:00etara. ... Thu, 16 Oct 2008 01:00:00 +0200 NABARNIZ Argaraiko ur biltegian lanak egingo dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-18/p00003004/Argaraiko_ur_biltegian_lanak_egingo_dituzte.htm Herriko azpiegiturak hobetzeko eta uraren arazketa bermatzeko helburuarekin, datorren hilabetean Argaraiko ur biltegia handitu eta estali egingo dute. Proiektu horrekin herriko ur hornikuntza ziurtatu nahi du Nabarnizko Udalak; hori dela eta, proiektu horri bultzada bat ematea erabaki du. Argaraiko biltegia 2005ean eraiki zuten, baina irregulartasun ezberdinen ondorioz oraindik ezin izan dute martxan jarri. Gauzak horrela, Nabarnizko Udalak ahalegin bereziak egin ditu azkenaldian proiektua aurrera eramateko. Egin beharreko lanak Egingo dituzten lanekin gaur egun dagoen biltegia osotu eta birmoldatu gura dute. ondoren, hori martxan jarri ahal izatea da Udalaren asmoa. Datorren hilabetean, urrian, hasiko dituzten lanen baitan, giltzen ganbara zabalduko dute eta ondoren Argaraiko biltegia estali egingo dute. ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 NABARNIZ Narearako bidea konpondu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-04/p00008002/Narearako_bidea_konpondu_dute.htm Lekerikatik (Nabarniz) Nareara (Aulesti) doan bidea konpondu du Nabarnizko Udalak. Bide horimalda askoko gunean dago kokatuta, eta joan den udaberrian lur-jauziak izan ziren bertan, errepide zati bat ere erori zelarik. Herritarren segurtasuna bermatzeko asmoagaz, Nabarnizko Udalak bidea ixtea erabaki zuen, bai autoentzat eta baita oinezkoentzat ere. Konpondu ostean, ordea, dagoeneko zabalik dago joan den uztailetik. Ikerketa Geoteknikoa Konponketa lanekin hasi aurretik, hala ere, Udalak ikerketa geoteknikoaburutu zuen, aipatutako lur-eremua behar bezala finkatzeko. Bidea behar bezala konpontzeko zati horretako hormigoi zaharra, azpiko lurra eta oinarria kendu dituzte. Horrekin bukatu eta sei metroko luzera duten erreilak finkatu dituzte. Horiek lerro paraleloetan ipini dituzte bideko kanpoaldetik 50 zentimetrotara. Aipatutako erreilak ondo finkatu dituzte ondoren. ... Thu, 04 Sep 2008 01:00:00 +0200 NABARNIZ Datorren astean hasiko dira Lekerikatik Aulestira doan bidea konpontzeko lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00005003/Datorren_astean_hasiko_dira_Lekerikatik_Aulestira_doan_bidea_konpontzeko_lanak.htm Martxoko denboraleak utzitako euriteek lur-jausiak eragin zituen Lekerika eta Narea auzoak lotzen dituen errepidean. Hormigoia kaltetuta zegoela ikusita, udaleko teknikariek errepidea ixteko erabakia hartu zuten, erabiltzaileen segurtasuna bermatu asmoz. Nabarnizko Udalak datorren astean hasiko ditu Aulestira doan bidea konpontzeko lanak. Egin beharreko konponketek 61.800 euroko aurrekontua izango dute eta, printzipioz, hilabete inguruz luzatuko dira. Errepidearen arriskua Lanak uztailera arte atzeratu dira Udalak lekua aztertzeko ikerketa geoteknikoa eskatu zuelako. Ikerketaren bidez, behegainaren zimendatzea eta erresistentzia mailak neurtu dituzte. Udaleko tenikariek jakinarazi dutenez, lur-jausiak hamahiru metroko arrakala sortu zuen errepidean eta aldaparen egonkortasuna arriskuan jarri zuen. Beraz, datorren astean martxan jarriko diren lanek zorua sendotzeko helburua izango dute, behinik behin. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 NABARNIZ 130 lagunek egin dute Nabarniz inguruetatik ibilaldia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00004008/130_lagunek_egin_dute_Nabarniz_inguruetatik_ibilaldia.htm Urtero legez, maiatzaren 1ean egin dute aurten ere Nabarniz inguruetatik ibilaldia. Eta guztira eskualdetik eta inguruetatik etorritako 130 lagunek parte hartu dute martxan. «Oso gustura geratu gara. Izan ere, ibilbide luzean 112 parte-hartzaile izan ziren, eta ibilbide laburrean hamasei», azaldu du Nabarnizko Athletic Peñako kide Iñaki Malaxetxebarriak. Iaz legez, Nabarniz inguruetako mugarriak ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek aurten ere. «Iaz eguraldi txarra egin zuen, eta ezin izan genuen disfrutatu». Horregatik, aurten gaia errepikatzea erabaki zuten antolatzaileek. «Aurten aukera izan dugu mugarriak ikusteko. Eguraldi oso ona egin du, mendian ibiltzeko aproposa, egun argitsua haizearekin, bero larregirik egin gabe», azaldu du Malaxetxebarriak. ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 NABARNIZ Nabarniz inguruko mugarrietatik ibilaldia egingo dute aurten ere http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00003002/Nabarniz_inguruko_mugarrietatik_ibilaldia_egingo_dute_aurten_ere.htm Nabarnizko inguruetatik V. Ibilaldia egingo dute maiatzaren 1ean, Nabarnizko Athletic Peñak antolatuta. 28 kilometro izango ditu eta, iaz legez, aurtengo gaia mugarriak izango dira. Peña horretako kide Iñaki Malaxetxebarriak azaldu duenez, «iaz eguraldi oso txarra egin zuen, eta jendeak ezin izan zuen disfrutatu. Hori dela eta, aurten gaia errepikatzea erabaki dugu. Ea eguraldia lagun dugun eta jendeak disfrutatzen duen». 07:30ean aterako dira, Eleizaldeko plazatik. Antolatzaileek apirilaren 28ra arteko epea eman dute izena emateko. Horretarako, 665718644 telefono zenbakira deitu beharko da. «Gutxi gorabehera zenbat lagun izango garen jakiteko jartzen dugu epea. Baina egunean bertan ere izena eman daiteke» . Parte-hartzaileek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek eta peñako bazkideek doan izango dute. Martxa bukatuta dutxa hartzeko auker izango dute parte-hartzaileek, herriko frontoian. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 NABARNIZ Udalak eskolara lekualdatu gura ditu udal bulegoak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00006004/Udalak_eskolara_lekualdatu_gura_ditu_udal_bulegoak.htm Udal bulegoak lekuz aldatzeko proiektua eskatu du Nabarnizko Udalak, eta erabaki horren berri ematen duen idazkia helarazi die herritarrei. Hain zuzen ere, Eleizalde auzoan bertan dagoen nesken eskola zaharrera lekualdatu gura dituzte udal bulegoak. Aldaketaren arrazoiak ere ematen ditu Udalak herritarrei helarazitako idazkian. Gaur egun udaletxea hartzen duen eraikinak berrikuntza sakona behar duela dio, zorua leku askotan hondatuta dagoela eta leihoek ez dutela kanpoaldetik babesten. Horrez gain, eraikina jada ez da nahikoa udal zerbitzuak behar den moduan emateko, Udalaren ustez. Itxaron gelarik ez dutela, jendea hartzeko eremua oso txikia dela eta artxiboa ipintzeko lekurik ez dutela zehaztu du Udalak. Bestalde, eraikina irisgarritasunari buruzko araudiari egokitu beharko litzatekeela dio, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei sarrera errazteko. ... Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 NABARNIZ Aulestira doan bidea itxita egongo da «gutxienez hilabetez» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00006006/Aulestira_doan_bidea_itxita_egongo_da_gutxienez_hilabetez.htm Martxoko denboraleak utzitako euriteek kalte handiak eragin zituzten Nabarniz eta Aulesti lotzen dituen bidean, Nareatik. Ordutik errepidea itxita dago autoentzako, eta oinezkoentzat ere handik pasatzea arriskutsua dela ohartarazi dute. «Oraindik hilabetez gutxienez» bidea itxita egongo dela jakinarazi du Nabarnizko Udalak. Lur-jausiak izan ziren errepide horretan, eta bidean zulo bat dagoela zehaztu du udaleko idazkari Emilia Gonzalezek. «Errepide azpitik igarotzen da ura, eta azkenean ur horrek jan egin zuen bidea». Errepidea oso kaltetuta dago, eta teknikariak kalteak zenbatekoak diren aztertzen ari direla esan du Gonzalezek, «konpontzerako orduan bideak zer-nolako obra behar duen jakiteko eta konponbidea zein den zehazteko». Hainbat arinen konpondu ... Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 NABARNIZ Ume eta gazteentzako jarduerak antolatu ditu Udalak Aste Santurako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-18/p00004004/Ume_eta_gazteentzako_jarduerak_antolatu_ditu_Udalak_Aste_Santurako.htm Ume eta gazteentzako hainbat jarduera antolatu ditu Udalak, Aste Santurako. Datorren astelehenetik martxoaren 29ra arte izango dira, Gizarte lokalean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Hiru begirale izango dira umeekin, eta martxoaren 23an ez dela jarduerarik izango jakinarazi du Udalak. Horrela, herri kirolen olinpiadetan aritzeko aukera izango dute herriko umeek (txokor batze, sokatira, zaku lasterketa...). Eta tailerrak ere egingo dituzte. Horietan bi talde egingo dituzte, umeekin bat eta gazteekin beste bat. Bestalde, futbolin, mahai-tenis, txantxiku, saskibalaoi, futbol eta pitx jokoaren txapelketak ere egingo dituzte. Jolasaren bitartez euskara sustatu Ordenagailua erabiltzen ikasteko klaseak ere emango dituzte. Eta hainbat irteera ere aurreikusi dituzte: Iluntzarrera, Santiago, San Kristobal eta San Miguel baselizetara eta Ereñozarrera. Hala ere, datak zehaztu barik daude, eta ireera noiz egingo duten egun bat lehenago emango dute jakitera, eguraldiaren arabera. ... Tue, 18 Mar 2008 01:00:00 +0100 NABARNIZ Busturialeko Gizarte Zerbitzuaren barne http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-19/p00004008/Busturialeko_Gizarte_Zerbitzuaren_barne.htm Nabarnizko Udala Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen mankomunitatean sartu da. Hilabete honetatik aurrera mankomunitateak eskualdeko beste udalerriei eskaintzen dizkien laguntza berdinak jaso ahal izango ditu. Gizarte zerbitzuen mankomunitateak hainbat arlotan laguntzak ematen dizkie eskualdeko hainbat herriri. Besteak beste, etxez-etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroa, ezgaitasun gestioa, errenta basikoa, gizarte larrialdietarako laguntzak, emakumeentzako laguntzak, emakumeentzako laguntza juridikoa, eskola laguntzak, familientzako laguntzak edota inmigranteentzako laguntza. Erantzun egoki bat Nabarnizko Udalak aurreko urteko abenduan egin zuen Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Makomunitatera sartzeko eskaera. Gizarte zerbitzuen arloan herriak izan ditzakeen beharrizanei aurre egin ahal izateko hartu zuen erabaki hori, hain zuzen ere. ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 NABARNIZ Bularreko minbiziaz aritu da Naia Aia ginekologoa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-13/p00004008/Bularreko_minbiziaz_aritu_da_Naia_Aia_ginekologoa.htm Bularreko minbizia izan zuten atzo berbagai nabarnizen, Bizkaiko Bularreko Minbiziaren Aurkako elkarteak eta Nabarnizko Udalak antolatutako hitzaldian. Hainbat lagun batu ziren herriko kultur etxean, ginekologian aditua den Naia Aia medikuaren gomendioak entzuteko. Diagnostiko goiztiarra Batez ere herriko emakumeak hurbildu ziren hitzaldira. Bertan, aipatu gaixotasunari buruzko azalpenak eman zituen Aiak. Azpimarratu zuenez, «beharrezkoa da diagnostiko goiztiar bat gaixotasuna arin hartzeko eta aurre egin ahal izateko». «Gainera, emakumeok ohitu egin behar gara gure buruari azterketak egitera; inork ez ditu gure bularrak ezagutzen guk baino hobeto». Bertara hurbildu ziren herritarrak, gaixotasuna bere lehenengofasean diagnostikatu ahal izateko zer nolako pausoak eman behar dituzten ezagutu ahal izan zuten, eta baita zer nolako prozedimentuak jarraitu behar diren kontrol bat eramateko. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 NABARNIZ Umeentzako jolastoki bi berritu ditu Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-17/p00004002/Umeentzako_jolastoki_bi_berritu_ditu_Udalak.htm Eleizaldeko jolastoki biren berritze lanak bukatu berri ditu Nabarnizko Udalak. Aisialdi gune berrituetako bat 0 eta 3 urte arteko umeentzat prestatuta dago bereziki eta bestea, aldiz,nagusiagoak direnentzat. Azken horretan, xake eta partxis mahai bana ere jarri dute nahi duenak jokatu dezan. Bertan zegoen eustorma bat aprobetxatuz, Eleizalde plazaren ondoan egin du Udalak jolastokietako bat, nagusiagoei zuzenduta dagoena. Hain zuzen, orain gutxi arte elizaren atzeko aldean zeuden jolasak eraman dituzte parke horretara, eta hiri-altzari berriak jarri dituzte. Bertan daude partxis jokoa eta keramikaz egindako xake jokoa ere. Horiez gain, gimnasia edota errehabilitazioa egiteko tresnak ere jarri dituzte leku berean. Bestetik, elizaren atzeko aldean zegoen jolastokia herriko txikienek jolastu dezaten prestatu du Udalak. «Jendearen eskaria» jarraituta, Nabarnizko alkate Lourdes Aboitizek esan duenez. «Txiki-txikientzako ez zegoen ezer eta zerbait egitea pentsatu genuen». ... Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 NABARNIZ Zebra-bide garai bana ipini du Udalak herriaren sarreran eta frontoi alboan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-21/p00006004/Zebra-bide_garai_bana_ipini_du_Udalak_herriaren_sarreran_eta_frontoi_alboan.htm Herrigunea zeharkatzen duten autoen abiadura murriztu asmoz, Nabarnizko Udalak zebra-bide garaiak ipini ditu gune bitan. Bizilagunen segurtasuna bermatzea da neurri horren helburua. Abiadura murrizteko `konkorrak´ dira ipini dituztenak. Horien bidez, autoek derrigor joan behar dute astiroago herrira sartzen diren momentuan. Zebra-bide garaietako bat sarreran bertan kokatu du Udalak eta bestea, aldiz, frontoiaren aurreko aldean, bizilagunek zein bisitariek gehien erabiltzen duten tokietako batean, hain zuzen ere. Beste kokagune batzuk aztertzen ari da Udala. Fri, 21 Dec 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Saharara bidaltzeko janaria batuko du Udalak gabonetan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-19/p00005002/Saharara_bidaltzeko_janaria_batuko_du_Udalak_gabonetan.htm Busturialdeko beste hainbat udalerrik moduan, Nabarnizko Udalak ere Sahararekiko elkartasuna adierazi gura du. Hori dela eta, Sahararen aldeko IV. Euskal Karabana-gaz bat egin dute eta janaria batzeko kanpaina martxan ipini gabonetarako. Lehenengoz parte hartu du era honetako kanpainan. Abenduaren 10ean hasi ziren janaria batzen eta urtarrilaren 7ra arte udaletxean bertan batuko dituzte arroza, atuna oliotan, azukrea zein dilistak. Baita emakumeentzako konpresak ere. 8:00etatik 15:00etara, hain zuzen ere. Guretzat gutxi, eurentzat asko Udalak herriko jendea animatu gura du parte hartzera. Lourdes Aboitiz alkatearen esanetan, «guretzako gutxi da eta eurentzako asko. Askotan zalantza izaten dugu ea behar den lekura helduko den batutakoa. Batutakoaren erdia heltzen bada ere, asko da». ... Wed, 19 Dec 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Beste txapel bat Alzolarentzat http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-27/p00008004/Beste_txapel_bat_Alzolarentzat.htm Zortzigaz ez nahiko eta bederatzigarren Bizkaiko Gizon Proba txapelketa irabazi du Nabarnizen Mikel Alzola gernikarrak. Bizkaiko bederatzigarrena eta Euskadiko zortzigarrena. Hiru untza, 3/4, lau metro eta bost zentimetroko marka egin zuen domekan. Iazko Euskadiko txapeldunak, Juan Carlos Lopez arabarrak, bigarren egin zuen. Untza bi, 3/4 eta hiru metroko marka egin zuen. Aizarnazabalen izan zen iazko Euskadiko txapelketa eta Alzolak, lesioa zela medio, ezin izan zuen parte hartu. Bizkaikoan bai, eta berak irabazi zuen. Beraz, momentuz gernikarrak ez du parekorik. Ormaetxea bosgarren Sailkapen orokorrean Alzola izan zen nagusi, baina 85 kilotik beherakoetan Etxebarriko Karmelo Ibarluzea «Satxibar»-ek egin zuen markarik onena. Busturialdeko beste ordezkariak, Carlos Ormaetxea busturiarrak, ostera, bosgarren egin zuen sailkapen orokorrean. ... Tue, 27 Nov 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Gizon proba txapelketa hilaren 25ean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00004009/Gizon_proba_txapelketa_hilaren_25ean.htm zihara enbeita Iazko moduan, aurten ere, Nabarnizen izango da Bizkaiko gizon proba txapelketa. Eta oraingoan Euskadikoa ere bai. Egun berean jokatuko baitira txapelketa biak, datorren azaroaren 25ean, hain zuzen ere. Dagoeneko amaitu da izena emateko epea eta guztira zazpi probalarik parte hartuko dute. Horietatik eskualdekoak bi izango dira, Mikel Alzola gernikarra eta Carlos Ormaetxea busturiarra, hain zuzen ere. Alzola bera dugu Bizkaiko txapelduna. Zortzi txapel lortu ditu dagoeneko. Euskadikoak ere zazpi ditu, baina azkenengoan ezin izan zuen parte hartu eta Juan Carlos Lopez arabarrak jantzi zuen Euskadiko txapela Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Txanda bi Eskualdeko ordezkariekin eta Juan Carlos Lopezekin batera, Etxebarriko Fernando Zarrabe Basaibar-ek, Karmelo Ibarluzea Satxibar-ek eta Gaizka Goenagak parte hartuko dute. Baita Iruzubietako Enrike Arrazolak ere. Iazko moduan, goiz eta arratsaldez izango dira probak. Lehenengo txanda 12:00etan izango da eta 85 kilotik beherako probalariek parte hartuko dute. Bigarren txanda, ostera, 17:00etan hasiko da. ... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Eibar-Nabarniz mendi martxa urriaren 27an http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-24/p00004014/Eibar-Nabarniz_mendi_martxa_urriaren_27an.htm danel lauzirika Peña Athletic-ek Eibar-Nabarniz mendi martxa antolatu du urriaren 27rako. Aurtengo ibilaldi hau XXXI. edizioa izango da. Parte-hartzaileak 06:00etan irtengo dira plazatik. Zortzi urte baino gehiagoko umeentzako ere Mini-martxa bat antolatu du Athletic peñak. Horiek 10:30ean batuko dira plazan, eta autobusez eramango dituzte Astorkiganara. Bertatik, Nabarnizerako ibilbidea oinez egingo dute. Izena emateko epea bihar bertan bukatuko da. Nabarniz jatetxean edota 94 625 0558 telefonoan eman behar da izena. Autobuseko txartelak sei euro balio ditu. Eibartik itzultzerakoan, urtero legez, bazkaria egingo dute Nabarnizen. Bazkari horretan helduek 25 euro ordaindu beharko dute, eta umeek, ostera, 7 euro. ... Wed, 24 Oct 2007 01:00:00 +0200 NABARNIZ Julen Beaskoa zaldi probetan txapeldun http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-20/p00004016/Julen_Beaskoa_zaldi_probetan_txapeldun.htm zihara enbeita Etxean bertan geratu da aurtengo zaldi mando proben txapelketako manta. Izan ere, Julen Beaskoa nabarniztarrak lortu du markarik onena: 70 untza. Urrutia eta Isusko izan zituen horrek karretero. Mantagaz batera, 700 euro eta garaikurra ere jaso ditu. Bigarren saria, ostera, Asier Alegria bermeotarrak jaso du. Bera eta Jabi Elordui ibili ziren karretero, eta 70 untza egin zituzten. Hirugarren Laukizko Aurrekoetxeak egin zuen. XXXVIII. txapelketa izan da aurtengoa eta guztira hamabi probalarik parte hartu dute, lau saiotan. Ikusleak iaz baino gehiago izan dira. Nabarnizko Herri Kirolak elkarteko Juan Mari Zubizarretaren esanetan, astelehenean eta martitzenean batu zen jenderik gehien. «Gipuzkoatik jende asko etorri zen astelehenean. Errezil zein Azpeitia inguruetatik». ... Thu, 20 Sep 2007 01:00:00 +0200 NABARNIZ Euskadiko Zaldi Proba txapelketa hasiko da etzi http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-12/p00004007/Euskadiko_Zaldi_Proba_txapelketa_hasiko_da_etzi.htm z. enbeita Beste behin ere zaldi probak izango dira protagonistak Nabarnizen. Izan ere, barikuan hasiko dira Euskadiko Txapelketarako baliogarriak diren zaldi probak. Nabarniz Herri kirolak elkarteak, Udalak eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatu dute.Etzi hasi eta lau egun iraungo ditu txapelketak. Barikuan legez, zapatuan, astelehenean zein martitzenean izango dira probak 21:00etatik aurrera. Zaldien pisaketa ordubete arinago egingo dute. Parte hartzeko beharrezkoa da mikrotxip zenbakia ematea. Hamabi parte-hartzailetatik sei Busturialdekoak izango dira. Juan Mari Zubizarreta eta Julen Beaskoa nabarniztarrez gain, hiru bermeotarrek (Asier Alegriak, Janire Alegriak eta Rafa Alegriak) eta Gernika-Lumoko Gernika Jatetxeak parte hartuko baitute. ... Wed, 12 Sep 2007 01:00:00 +0200 NABARNIZ Domekan ospatuko dute Lekerikan Santiago http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-24/p00003013/Domekan_ospatuko_dute_Lekerikan_Santiago.htm z. enbeita Lekerika auzoko Santiago baselizaren inguruan batzen dira urtero nabarniztarrak Santiago egunez. Lea-Artibaitik ere ÐAulestitik batez ereÐ ohitura dute bertara joateko. Aurten uztailaren 25a lan eguna denez, datorren domekarako antolatu dute urteroko jaia. Egitaraua aurreko urteetako berdina izango da. Paella txapelketa, umeentzako jolasak, dantzak, maleta lasterketak zein erromeria izango dira baseliza inguruan. Tue, 24 Jul 2007 01:00:00 +0200 NABARNIZ Maruelezako kastroko harresien 50 metro berreraiki dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-21/p00005012/Maruelezako_kastroko_harresien_50_metro_berreraiki_dituzte.htm zihara enbeita EHUko Arte Ederren fakultateko hainbat ikaslek atzo bertan amaitu dute Maruelezako ÐArrolanÐ burdin aroko gotorlekua berreskuratzeko udako kanpaina. Guztira, hamazazpi ikaslek parte hartu dute. Kultur ondasunen kontserbazio eta zaharberritze sailekoak dira denak eta Fernando Bazeta irakaslearen zuzendaritzapean egin dute lan. Praktikak egiteko aukera ezin hobea da eurentzako, Bazetaren esanetan. «Hobeto ikasten eta ikusten dute». 2000. urteko aste santuan hasi zen Bazeta aipatu gotorlekuko harresiak berreskuratzen, eta ordutik hona 50 metro inguru berreraiki ditu ikasleen laguntzagaz. Maruelezako harresien zaharberritze lanetarako anastilosis izeneko teknika erabiltzen dute. Hau da, berreraiketa arrazoitua. Hasierako egitura hartatik geratzen dena hartu eta dituen ezaugarriak aztertzen dituzte lehenengo, ostean hango egitura eta erritmoak errepikatzeko. Hala ere, ondo bereizten dute oinarrizkoa dena eta gehitutako zatia dena. ... Sat, 21 Jul 2007 01:00:00 +0200 NABARNIZ Maruelezako kastroko harresien 50 metro berreraiki dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-21/p00005012/Maruelezako_kastroko_harresien_50_metro_berreraiki_dituzte.htm zihara enbeita EHUko Arte Ederren fakultateko hainbat ikaslek atzo bertan amaitu dute Maruelezako ÐArrolanÐ burdin aroko gotorlekua berreskuratzeko udako kanpaina. Guztira, hamazazpi ikaslek parte hartu dute. Kultur ondasunen kontserbazio eta zaharberritze sailekoak dira denak eta Fernando Bazeta irakaslearen zuzendaritzapean egin dute lan. Praktikak egiteko aukera ezin hobea da eurentzako, Bazetaren esanetan. «Hobeto ikasten eta ikusten dute». 2000. urteko aste santuan hasi zen Bazeta aipatu gotorlekuko harresiak berreskuratzen, eta ordutik hona 50 metro inguru berreraiki ditu ikasleen laguntzagaz. Maruelezako harresien zaharberritze lanetarako anastilosis izeneko teknika erabiltzen dute. Hau da, berreraiketa arrazoitua. Hasierako egitura hartatik geratzen dena hartu eta dituen ezaugarriak aztertzen dituzte lehenengo, ostean hango egitura eta erritmoak errepikatzeko. Hala ere, ondo bereizten dute oinarrizkoa dena eta gehitutako zatia dena. ... Sat, 21 Jul 2007 01:00:00 +0200 NABARNIZ Boto kopuru gutxigaz, EAJ izan da irabazle http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00006050/Boto_kopuru_gutxigaz_EAJ_izan_da_irabazle.htm erredakzioa Eusko Alderdi Jeltzaleak boto kopuru txikia jaso arren alkatetza izango du Nabarnizen hurrengo lau urteetan.Guztira, 61 boto jaso zituen. EAE-ANVk boto gehiago jaso zituen: 96, hain zuzen ere. Baina, ilegalizatua izan ostean, baliorik gabe utzi dute. Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 NABARNIZ 'Nabarnizko inguruetatik', urtero legez maiatzaren 1ean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-04-18/p00004975/Nabarnizko_inguruetatik_urtero_legez_maiatzaren_1ean.htm zihara enbeita Laugarrenez antolatu dute Athletic Peñakoek Nabarnizko Inguruetatik ibilaldia. Aurreko urteetan legez, aurten ere maiatzaren 1ean izango da berau. Iaz errotak izan ziren protagonista eta aurten, ostera, mugarriak. Hiru herriren artean muga egiten dutenak aukeratu dituzte eta zazpi dira era horretakoak. «Ibilaldia bera nahiko mugatik izango da. Ahalik eta gehin saiatu gara muga bera ere errespetatzen», dio Iñaki Malaxetxebarria antolatzaileak. Hori bai, zazpi mugarrietatik sei topatu dituzte momentuz. Bestearen leku zehatza zein den badakiten arren, momentuz ezkutuan dago. 27 kilometro dira guztira, eta trankil joanez gero, sei bat ordu behar dira; arin doazenek lau. 7:30ean hasiko da ibilaldia Eleizalden. Bidea seinalizatuta dagoenez, bakoitza bere erritmora joan daiteke. ... Wed, 18 Apr 2007 01:00:00 +0200 NABARNIZ Eustorma bat jarriko dute parkearen ondoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-20/p00005007/Eustorma_bat_jarriko_dute_parkearen_ondoan.htm erredakzioa Nabarnizko Udalak Eleixaldeko umeentzako parkearen ondoan eustorma bat jarriko du. Horretarako obrak konkurtsora atera berri ditu, lanak egingo dituen enpresa kontratatzeko asmoagaz. Obraren aurrekontua 275.000 eurokoa da guztira. Hala ere, gehiengoa Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduko du diruz.Eustorma jartzearen helburua lur-jausiak ekiditzea da. Izan ere, inguruan dauden harlangaitzezko paretak ez daude egoera onean eta, beraz, egonkortasun arazoak izan daitezke. Hori dela eta, gaur eguneko hormak botako dituzte 5,5 metroko berri bat eraikitzeko ondoren. Hainbat lan Obra horri esker, 233 metro irabaziko ditu Eleixaldeko umeentzako parkeak. Gune horretan lorategia, eserlekuak, farolak, paperontzia eta egurrezko baranda bat jarriko ditu Udalak. Horrekin batera, saneamendu obrak egingo dituzte inguruan, eta argiztapena berriztuko dute. ... Tue, 20 Mar 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Eustorma bat jarriko dute parkearen ondoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-20/p00005007/Eustorma_bat_jarriko_dute_parkearen_ondoan.htm erredakzioa Nabarnizko Udalak Eleixaldeko umeentzako parkearen ondoan eustorma bat jarriko du. Horretarako obrak konkurtsora atera berri ditu, lanak egingo dituen enpresa kontratatzeko asmoagaz. Obraren aurrekontua 275.000 eurokoa da guztira. Hala ere, gehiengoa Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduko du diruz.Eustorma jartzearen helburua lur-jausiak ekiditzea da. Izan ere, inguruan dauden harlangaitzezko paretak ez daude egoera onean eta, beraz, egonkortasun arazoak izan daitezke. Hori dela eta, gaur eguneko hormak botako dituzte 5,5 metroko berri bat eraikitzeko ondoren. Hainbat lan Obra horri esker, 233 metro irabaziko ditu Eleixaldeko umeentzako parkeak. Gune horretan lorategia, eserlekuak, farolak, paperontzia eta egurrezko baranda bat jarriko ditu Udalak. Horrekin batera, saneamendu obrak egingo dituzte inguruan, eta argiztapena berriztuko dute. ... Tue, 20 Mar 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Udalak Elurra kentzeko pala erosi du laguntzei esker http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-07/p00003015/Udalak_Elurra_kentzeko_pala_erosi_du_laguntzei_esker.htm z. enbeita Nabarnizko Udalak elurra kentzeko makina propioa izango du hemendik aurrera. Elurra kentzeko pala eta gatza zabaltzeko gailua erosi dituzte berrriki. Dagoeneko udaleko ibilgailuan ipinita daude. Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzapekoak diren elurra kentzeko makinek errepide nagusiak garbitzen dituzte bakarrik eta suhiltzaileenak, ostera, udal errepideak. Ereñoko bidegurutzetik Lekerika auzoraino bakarrik, Santiago ermitaraino. Beraz, Nabarnizko bestelako bide txikiak garbitu barik geratzen dira elurteak daudenean. Arazo larriak Urtarrileko azken elurtean ere arazoak izan dituzte herrian. Komunikazio arazoak batetik, eta segurtasun falta ere bai. 86 urteko emakume batek, adibidez, peritonitisa izan du eta inkomunikatuta zegoen haren etxea. Auzoko jendearen laguntzari esker eta udal ibilgailuagaz konpondu zuten azkenean larrialdi hori. Guztira 16.000 euroko aurrekontua behar izan du Nabarnizko Udalak pala eta gatza zabaltzeko gailua erosi ahal izateko. Bizkaiko Foru Aldundiagaz sinatutako akordioari esker, aurrekontuaren %75a Foru Aldundiko herri lan eta garraio sailak ordaindu du. ... Wed, 07 Feb 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Mikel Alzola Bizkaiko gizon proba txapelduna berriro http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-23/p00004021/Mikel_Alzola_Bizkaiko_gizon_proba_txapelduna_berriro.htm zihara enbeita Domekan jokatu zuten atzeratutako 2006ko Bizkaiko gizon proba txapelketa. Iaz Euskadiko txapelketa Aizarnazabalen egin zuten, baina Bizkaikorik ez zuten antolatu azkenean. Aurreko urteetan legez, Nabarnizko frontoian jokatu dute domekako txapelketa eta Mikel Alzola gernikarrak erraz jantzi du bere zortzigarren txapela. Goiz eta arratsaldez izan ziren probak, eta guztira sei probalarik parte hartu zuten. Mikel Alzolak (Gernika-Lumo), Gaizka Guenagak (Etxebarria), Bernardo Ureta Urpek (Arantzazu), Carlos Ormaetxeak (Busturia), Karmelo Ibarluzea Satxibar-ek (Etxebarria) eta Fernando Zarrabe Basaibar-ek (Etxebarria), hain zuzen ere. Alzola pozik dago Nabarnizen lortutako emaitzagaz, «gustura ibili nintzen eta egun ona izan nuen. Marka bera ere ondo». Euskadiko txapelketan ezin izan zuen parte hartu ebakuntza bat zela medio. Beraz, horren ostean, bere lehenengo txapelketa izan da domekakoa. ... Tue, 23 Jan 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Bizkaiko gizon proba txapelketa izango da domeka honetan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-17/p00004014/Bizkaiko_gizon_proba_txapelketa_izango_da_domeka_honetan.htm zihara enbeita Nabarnizen herri-kirolekiko zaletasuna aspaldikoa da. Bere garaian hainbat desafio izaten ziren domeka eta jaiegunetan. Nabarnizko zaldi probak ezagunak dira, baina gizon probek ere tradizio handia daukate herrian. Lazaro Lekeuriarte eta Juan Bikandi izan ziren herriko probalaririk ezagunenak. Gaur egun ere zaletasun hori mantendu guran dabiltza. Datorren domekan bertan Bizkaiko gizon proba txapelketa antolatu du Herri Kirolak elkarteak. Udalaren eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirolen Federazioaren laguntza izango dute horretarako. 2006an, azkenean, ez zuten Bizkaiko gizon proba txapelketarik jokatu eta, beraz, orain egingo dute, atzerapenagaz. Euskadikoaren ostean dator Bizkaikoa. Iazko urrian egin zuten Euskadiko Txapelketa Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Aurreko hiru urteetan, ostera, Nabarnizen. ... Wed, 17 Jan 2007 01:00:00 +0100 NABARNIZ Argazki erakusketa berezia eta Akaiturri ahizpei omenaldia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-22/p00004017/Argazki_erakusketa_berezia_eta_Akaiturri_ahizpei_omenaldia.htm zihara enbeita Bihar, 11:00etan, argazki erakusketa berezia inauguratuko dute Gizarte Lokaleko KZ gunean. Nabarnizko emakumeek historian, artean zein kulturan izan duten parte-hartzea eta eurak egindako ekarpenak batu gura izan ditu Udalak argazkien bitartez. Herriko memoria historikoa berreskuratzeko batetik, eta emakumeen paper soziala azpimarratzeko, bestetik. Etxez-etxe ibili dira Udaleko ordezkariak eta, guztira, 900 argazkitik gora batu dituzte. Era guztietakoak. Zaharrak zein gaur egunekoak. Eskolako argazkiak, ezkontzetakoak, koadrilakoak, familikoak, herriko jaietakoak... Banan-banan argazki bakoitza eskaneatu eta orijinalak jabeei bueltatu dizkiete. Erakusgai egongo direnak, beraz, kopiak dira. ... Fri, 22 Dec 2006 01:00:00 +0100 NABARNIZ Filipinetarako 3.111 euro batu dituzte katekesietako umeek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-19/p00004022/Filipinetarako_3.111_euro_batu_dituzte_katekesietako_umeek.htm zihara enbeita Aurtengo Ume solidarioak jaialdian jende nahikotxu batu da, nahiz eta eguraldiak ez duen askorik lagundu. Antolatzaileak eurak ere pozik daude. Liburuen salmentagaz eta zozketagaz 3.111 euro batu dituzte katekesietako umeek. Lihuk Paraghiusa Filipinetako Gorbernuz Kanpoko Erakundearentzat izango da lortutako diru guztia, Cebu irlan duten neska gazteen aterpetxe-rako. Katekesietako umeek eurek eroango dute dirua banketxera, transferentzia bidez Filipinetara bidaltzeko. Urtean 12.000 euro inguru behar izaten dituzte Lihuk Paraghiusa elkartekoek. Beraz, Nabarnizen lortutako diru kopurua oso garrantzitsua da, behar duten diruaren herena baita. Iaz baino jende gutxiago batu da Nabarnizen Iñaki Malaxetxebarria antolatzailearen esanetan, baina joan direnek «argi eduki dute zertara doazen». Euren aportazioa egitera joan dira. Bigarren eskuko liburuak euro baten truke saldu zituzten frontoian eta hainbat lagun hurreratu ziren horiek erostera. ... Tue, 19 Dec 2006 01:00:00 +0100 NABARNIZ Katekesietako umeenliburu azoka berezia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-16/p00003006/Katekesietako_umeenliburu_azoka_berezia.htm z. enbeita Ume solidarioak izeneko jaialdia antolatuko dute bigarrenez Urdaibaiko katekesietako umeek. Bihar izango da eta, iazko moduan, Nabarnizen.Meza izango da lehenengo eta ostean bigarren eskuko liburuak salduko dituzte katekesietako umeek frontoian. Batzen duten diru guztia, %100a, Filipinaseko Lihuk Paraghiusa Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat izango da. Zozketa ere egingo dute dirua ateratzeko. Nabarnizko hiru jatetxetan pertsona birentzako jana zozkatuko dute. Lihuk Paraghiusak neskentzako aterpetxea dauka Cebu izeneko irlan. Talisay izeneko hirian, hain zuzen ere. Sexu gehiegikerien biktima izateko arriskuan dauden neska gazteak dira. Gehienez jota hogei bat gazte batzen dira aterpetxean. Gehiagorik ez. Izan ere familia giroa izatea da helburua. Unibertsitateko ikasketak amaitu arte egoten dira bertan. ... Sat, 16 Dec 2006 01:00:00 +0100 NABARNIZ Abenduaren 23an izango da azkenean erakusketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-05/p00004009/Abenduaren_23an_izango_da_azkenean_erakusketa.htm z. enbeita Udalak abenduaren 6an emakumeen inguruko argazki erakusketa inauguratzeko asmoa zuen. Baina, azkenean, abenduaren 23ra atzeratu behar izan dute. Aurreikusi moduan Gizarte lokalean izango da. Irailean batu zituzten argazkiak erakustea da helburua. Nabarnizen emakumeek jokatu duten papera zein den erakustea, hain zuzen ere. Historian, gizartean zein kultura arloan emakumeek izan duten garrantziaren lekuko dira argazkiok. Tue, 05 Dec 2006 01:00:00 +0100 NABARNIZ Elexaldeko plaza berria etzi inauguratuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-03/p00004017/Elexaldeko_plaza_berria_etzi_inauguratuko_dute.htm zihara enbeita Elexaldeko erdigunea hobetu guran, hainbat obra egin ditu Udalak plaza inguruan. Elexalde auzorako sarreran hasi eta Santa Maria elizarainoko bidea berritu dute, besteak beste. Aparkalekua, berdeguneak, jesarlekuak... Itxuraldatuta ageri da. Detaileren bat edo beste baino ez da falta domekarako. Izan ere, orduan egingo dute plaza berriaren inaugurazioa. 12:00etan meza izango da eta ostean dantza saioa. Plazan bertan motozerrekin egindako artelanen erakustaldia zein bertso saioa egongo dira. Hori bai, euria egiten badu frontoi barruan egingo dira erakusketa eta bertso saioa. Fri, 03 Nov 2006 01:00:00 +0100 NABARNIZ XXX. Eibar Nabarniz ibilaldia urriaren 28an izango da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-20/p00004014/XXX._Eibar_Nabarniz_ibilaldia_urriaren_28an_izango_da.htm zihara enbeita «Lau anai, nabarniztarrak, Eibarren bizi dira. Eta behin oinez etorri ziren Eibartik Nabarnizera. Orduan, nabarniztarrek eurek ere hala egitea erabaki zuten», dio Iñaki Malaxetxebarria Nabarnizko Athletic peñako kideak. Esan eta egin. Aurten XXX. Eibar-Nabarniz ibilaldia egingo dute urriaren 28an.Athletic peñakoek antolatzen dute ibilaldia eta oraindik astebete falta den arren, urriaren 25a baino arinago eman behar da izena Aboitiz tabernan. Eibarrera joateko autobusa sei euro izango da eta gura duenarentzako bazkaria ere egongo da Nabarnizen. Nagusiek 25 euro ordaindu beharko dute eta umeek, ostera, 6 euro. Bazkaria bakarrik ez, dutxa hartzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek. Herriko frontoiko aldagelak zabalik egongo dira. ... Fri, 20 Oct 2006 01:00:00 +0200 NABARNIZ XXX. Eibar Nabarniz ibilaldia urriaren 28an izango da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-20/p00004014/XXX._Eibar_Nabarniz_ibilaldia_urriaren_28an_izango_da.htm zihara enbeita «Lau anai, nabarniztarrak, Eibarren bizi dira. Eta behin oinez etorri ziren Eibartik Nabarnizera. Orduan, nabarniztarrek eurek ere hala egitea erabaki zuten», dio Iñaki Malaxetxebarria Nabarnizko Athletic peñako kideak. Esan eta egin. Aurten XXX. Eibar-Nabarniz ibilaldia egingo dute urriaren 28an.Athletic peñakoek antolatzen dute ibilaldia eta oraindik astebete falta den arren, urriaren 25a baino arinago eman behar da izena Aboitiz tabernan. Eibarrera joateko autobusa sei euro izango da eta gura duenarentzako bazkaria ere egongo da Nabarnizen. Nagusiek 25 euro ordaindu beharko dute eta umeek, ostera, 6 euro. Bazkaria bakarrik ez, dutxa hartzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek. Herriko frontoiko aldagelak zabalik egongo dira. ... Fri, 20 Oct 2006 01:00:00 +0200 NABARNIZ Herriko emakumeen historia grafikoa batzen hasi dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-27/p00004014/Herriko_emakumeen_historia_grafikoa_batzen_hasi_dira.htm zihara enbeita Nabarnizko emakumeek historian, artean zein kulturan izan duten parte-hartzea eta eurak egindako ekarpenak batu gura ditu Udalak argazkien bitartez. Herriko memoria historikoa berreskuratzeko batetik, eta emakumeen paper soziala azpimarratzeko, bestetik. Horretarako, argazkiak batzeko kanpaina ipini dute martxan asteon. Argazki zaharrek zein gaur egunekoek balio dute. Famili arteko argazkiak, lanekoak zein edozein ospakizunetakoak. Udaleko arduradunak atzo hasi ziren Nabarnizko etxeetan argazkiak batzen. Hala ere, gura duenak, argazkiak udaletxera eroateko aukera ere badauka. Nabarniztik kanpora bizi diren nabarniztarrek «udaletxera deitu dezakete gura badute eta konponduko gara argazkiak beste lekuren batean batzeko», dio Lourdes Aboitiz alkateak. ... Wed, 27 Sep 2006 01:00:00 +0200 NABARNIZ Herriko emakumeen historia grafikoa batzen hasi dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-27/p00004014/Herriko_emakumeen_historia_grafikoa_batzen_hasi_dira.htm zihara enbeita Nabarnizko emakumeek historian, artean zein kulturan izan duten parte-hartzea eta eurak egindako ekarpenak batu gura ditu Udalak argazkien bitartez. Herriko memoria historikoa berreskuratzeko batetik, eta emakumeen paper soziala azpimarratzeko, bestetik. Horretarako, argazkiak batzeko kanpaina ipini dute martxan asteon. Argazki zaharrek zein gaur egunekoek balio dute. Famili arteko argazkiak, lanekoak zein edozein ospakizunetakoak. Udaleko arduradunak atzo hasi ziren Nabarnizko etxeetan argazkiak batzen. Hala ere, gura duenak, argazkiak udaletxera eroateko aukera ere badauka. Nabarniztik kanpora bizi diren nabarniztarrek «udaletxera deitu dezakete gura badute eta konponduko gara argazkiak beste lekuren batean batzeko», dio Lourdes Aboitiz alkateak. ... Wed, 27 Sep 2006 01:00:00 +0200 NABARNIZ