Muxika, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda muxika eu Mon, 06 Oct 2008 00:07:06 +0200 60 Muxika, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Berogailu sistema berritzailea ezarri du Udalak Zubieta-Errotan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00003005/Berogailu_sistema_berritzailea_ezarri_du_Udalak_Zubieta-Errotan.htm Udalak berogailu sistema berritzailea ezarri du Zubieta-Errotako erabilera anitzeko eraikinean. Berogailu sistema horrek izaera ekologikoa du. Pellet berogailu sistemaren bitartez energia aurreztea eta energia berriztagarriak sustatzea da Udalaren asmoa. Sistema horrek egurra erabiltzen du erregai bezala. Basoetako eta nekazal ustiategietako egur hondakinak erregai legez erabiliz, sistema horrek partikula kutsagarri gutxiago isurtzen du. Haurreskola bertan Gaur egun Muxikako haurreskolako umeak eta irakasleak daude Zubieta-Errotako eraikinean. Izan ere, Urretxindorra herri eskolan dagoen haurreskola handitzeko lanak bukatu arte Zubieta-Errotan eskainiko dute zerbitzu a. Ondoren, eraikina hainbat jardueratara bideratuko du Udalak. Osasun bulegoa, farmazia, adinekoentzako lokala, liburutegia, herriko gazteentzako lokala eta erabilera anitzeko aretoa izango dira bertan. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Azaroko osoko bilkura baliogabetu du epaileak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-17/p00003008/Azaroko_osoko_bilkura_baliogabetu_du_epaileak.htm Bilboko administrazioarekiko auzietako laugarren epaitegiak hartutako erabakiaren ondorioz, 2007ko azaroaren 7an Muxikan egindako osoko bilkuran hartutako erabakiak bertan behera geratu dira. Osoko bilkura horretan Jon Mikel Gainza alkateak bilkuratik kaleratu zuen Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotzia. Ondoren, gertatutakoa salatzeko demanda jarri zion alkateari Markuerkiagak. Auzi horren inguruko sententzia kaleratu dute dagoeneko. Bertan, Muxika Garbiko zinegotziaren alde egin du epaileak. Erabakiaren arabera, Markuerkiaga kanporatzea ez zen bidezkoa izan eta, ondorioz, alkateak zinegotzia kaleratu zuen unetik aurrera osoko bilkura horretan hartutako erabakiek ez dute inolako baliorik. Horrez gain, epaileak agindu duenaren arabera, 2007ko azaroaren 7an egindako osoko bilkura berriz egin egin beharko dute, egun horretan zegoen `quorum´ berberarekin. ... Wed, 17 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Bihar hasiko dira Santakurtze jaiak Muxikako Ariatzan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-12/p00003007/Bihar_hasiko_dira_Santakurtze_jaiak_Muxikako_Ariatzan.htm Muxikako Ariatza auzoa jaietan murgilduko da datozen egunetan. Bihar bertan hasiko dira Santa Kurtze jaietako ekitaldiak, eta irailaren 21era bitartean iraungo dute. Bihar, Santa Kurtze egunaren bezperan, pregoia botako dute. Ostean, 21:15ak aldera, bakailao jana izango da. 23:00etan, aldiz, porra txapelketaegingo dute. Parte hartu nahi dutenek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta irabazleak 60 euro eta txapela eskuratuko ditu. Bigarrenak 35 euro eta garaikurra lortuko ditu eta hirugarrenak 25 euro eta xanpain botila. Laugarren sailkatuak, aldiz, 15 euro eta xanpain botila. Ariatzako koralak abestutako mezarekin hasiko dute Santa Kurtze eguna, 11:30ean, eta ostean pintxoak izango dira. Poteorik ere ez da faltako, trikitilariek lagunduta. 14:30ean herri bazkaria izango da, eta 18:00etan briska txapelketa. Sei euro ordaindu beharko dira parte hartzearren eta irabazleek 150 euro eta txapelak lortuko dituzte. 80 euro eta garaikurra, 50 euro eta 25 euro dira bigarrenek, hirugarrenek eta laugarrek izango dituzten sariak, hurrenez hurren. ... Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Alai-Begirako bizilagunek epaitegietara jo dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00003006/Alai-Begirako_bizilagunek_epaitegietara_jo_dute.htm Muxikako Alai-Begira auzoko bizilagunek epaitegietara jo dute, eta administrazioarekiko auzi-prozesua zabaldu dute. Hain zuzen ere, 2007ko maiatzean egindako osoko bilkurak udalbatzak hartu zituen erabakien aurka joateko zabaldu dute herritarrek auzia. Bidalitako prentsa oharrean azaldu dutenez, «osoko bilkura horretan Alai-Begirako bizilagunen alegazioak atzera botatzea erabaki zuten. Gainera, Muxikako arau subsidiarioak aldatzea erabaki zuten, zeintzuk gure etxe atzean poligonoa eraikitzea ahalbidetuko duten». Herritarrek irekitako auzibidearen aurrean alkateak izandako jarrera ere salatu dute Alai-Begirakoek. «Egin duen bakarra alkate dekretu bat ematea izan da, herri interesen defentsa abokatuen buffette ezagun bati aginduz». Horrela, auzibidearen berri gainontzeko alderdi politikoei ez ematea ere kritikatu dute Alai-Begirakoek prentsa oharrean. «Beste behin ere, Muxikako EAJ udal taldeak herritarren interesen aurka jo du, interes alderdikoiak defendatuz». ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Beste urtebetez ere 'Euskera Jaia' arrakastatsua Gorozikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00004008/Beste_urtebetez_ere_Euskera_Jaia_arrakastatsua_Gorozikan.htm Domekan ospatu zuten Gorozikan Ariatzako Itxupi Euskara Taldeak hamazortzigarrenez antolatu duen `Euskera Jaia´. Hor Konpon elkarteko kideek bakailao errea prestatu zuten hamaiketakoa egiteko. Ondoren, 12:00etan, Gernika-Lumoko Arkupe taldeak antolatutako `IV. Tasio Memoriala´ eskupilota txapelketa hasi zuten. Bi izan ziren, hain zuzen, `Euskera Jaian´ jokatu zituzten partidak. Bazkal aurretik kantu poteoa Iragarrita zegoen triki poteoa egin beharrean Atxelipe zortzikoteak kantu poteoa egin zuen Gorozikako bi tabernetan zehar. Haibat jende bildu zen, eta giro ezin hobea sortu zela aipatu dute antolatzaileek. Bazkalordua 15:00etarako zuten jarrita. Muxikako sei elkarte gastronomikoek prestatutako bazkarian 120 lagun batu ziren. Itxupi Euskara Elkarteko kideek aipatu dutenez, «auzo guztietako txokoen laguntza izaten dugu bazkaria prestatzeko». ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA XVIII. Euskera jaia antolatu dute domekarako Gorozikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004004/XVIII._Euskera_jaia_antolatu_dute_domekarako_Gorozikan.htm Aurten ere, Gorozikako auzoan ospatuko dute urtero Itxupi taldeak antolatzen duen Euskara Jaia. Jaia antolatzen duten hamazortzigarren urtea da eta orain arte harrena ona izan du herritarren aldetik. Bihar izango da Euskara Jaia. Goizeko 10:30ean hasiko dira ekitaldiak, eta egun osorako egitaraua prestatu dute Itxupikoek. Besteak beste, pilota partidak, trikipoteoa, Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldearen erakustaldia, eta bertso saioa izango dira domeka honetarako prestatu duten jaian. Herri bazkari jendetsua Horiez gain, herri bazkaria ere egingo dute Euskara Jaian. Joan den urtean 120 pertsona inguru batu ziren eta aurten ere, jende kopuru antzekoa biltzea espero dute antolatzaileek. Gosez gelditzen direnentzat, gainera, 20:30ak aldera txokolatea banatuko dutela azpimarratu dute gura duten guztien artean. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Ur Partzuergoak hornikuntza sarea hobetuko du Muxikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004009/Ur_Partzuergoak_hornikuntza_sarea_hobetuko_du_Muxikan.htm Busturialdeko Ur Partzuergoak Eleizaldetik Kurtzerora arteko ur hornikuntzako hodiak konponduko ditu. Prentsa oharrean azaldu dutenez, «gaur egun dauden hodiak oso egoera txareean daude, berrikuntza lanek ur galera nabarmen gutxitzea ekarriko dute». Horrez gain, «matxuren erruz ur isuriak lokalizatzeko beharreko denbora ere gutxitu egingo da». Lanotan gaur egun dauden zuntz-zementuzko hodiak aldatuko dituzte eta dentsitate altuko polietilenozkoak jarri. Izan ere, zuntz-zementua pertsonentzako kaltegarria dela frogatuta dago. 200.000 euroko aurrekontua 200.000 eurokoa izango da aurrekontua. Lanak hasi eta 12 hilabeteko epea izango dute bukatzeko. Gastuei aurre egiteko laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Hamasei zauritu, bi oso larri, autobus baten eta kamioi baten arteko istripuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00003007/Hamasei_zauritu_bi_oso_larri_autobus_baten_eta_kamioi_baten_arteko_istripuan.htm Atzo ,12:35ean, Zornotza eta Gernika-Lumo lotzen dituen BI-635 errepidean istripu larria gertatu zen autobus batek eta kamioi batek elkar jo ondoren, Muxika parean. Guztira hamasei pertsona zauritu ziren istripuan, horietako bi larri. Larri zaurituetako bat, 60 urteko gizonezkoa, Osakidetzako helikopteroan eraman zuten Gurutzetako ospitalera, istripuan beso bat galdu baitzuen. Gainontzeko zaurituetatik, hiru Gurutzetara, lau Basurtura, beste lau Galdakaora eta beste laurak Gernika-Lumoko anbulatoriora eraman zituzten beste hainbeste anbulantzietan. Gernikatik Muxikarako noranzkoan zihoan kamioiak guraizearena egin eta Gernika-Lumorako norazkoan zihoan autobusa jo zuen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, kamioilaria «80 kilometro orduko abiaduran zihoan 50era joan behar den tokian». ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Larunbatean egin zuten hirugarrenez `Ariatzatik Ariatzara´mendi martxa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00004001/Larunbatean_egin_zuten_hirugarrenez_`Ariatzatik_Ariatzara´mendi_martxa.htm Ariatzako Saragi kultur elkarteko kideek `Ariatzatik Ariatzara´ mendi-martxa burutu zuten larunbatean. Aurtengoa proba egiten den hirugarren aldia izan da. Parte-hartzaileek 8:30ean ekin zioten bideari, Ariatzako plazatik abiatuta. Ajuria, Berroja eta Muxikako beste auzo batzuetatik igaro ondoren, Ariatzako plazan bukatu zuten ibilbidea . 70 mendizalek egin zituzten antolatzaileek proposatutako 20 kilometroak. «Batek edo bestek korrika egin du ibilbidea», aipatu du Eneko Goikotxea Saragi kultur elkarteko kideak. Ibilbide erdian anoa postua Antolatzaileek anoa postua jarri zuten ibilbide erdian, parte-hartzaileek proba bukatzeko indarrak berreskura zitzaten. Ibilbidea hiru ordu eta laurdenean bukatu zuten helmugara lehenengo heldu ziren parte-hartzaileek. 12:30erako parte-hartzaile guztiak heldu ziren helmugara. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA 'Ariatzatik Ariatzara' mendi martxa egingo dute zapatuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00004008/Ariatzatik_Ariatzara_mendi_martxa_egingo_dute_zapatuan.htm Saragia kultur elkarteak hirugarrenez antolatuko du aurten `Ariatzatik Ariatzara´ mendi martxa. Zapatuan, ekainaren 14an, egingo dute ibilaldia. Aurtengoan ibilbide bakarra prestatu dute, hogei kilometro ingurukoa, hain zuzen ere. Ibilbidea Ibilbidea Ariatzako plazan hasiko dute 08:30ean. Ibilbide erdiaren inguruan atsedenaldia egingo dute indarrak berritu asmoz. Parte-hartzaile guztietzako hamaiketakoa prestatuko dute antolatzaileek proba bukatzen denerako. Aurreko bi urteetan egindako mendi martxak Bizkargi mendiaren magal inguruan egin zituzten. Oraingoa, berriz, Ajuria eta Berroja auzoetatik igaroko da . Saragia kultur elkarteko kide Eneko Bilbaok adierazi duenez, «aurten arte errepidearen alde batean egin dugu ibilbidea. Autongoan beste aldetik egitea erabaki dugu». ... Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA 'Ariatzatik Ariatzara' mendi martxa egingo dute zapatuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-11/p00004001/Ariatzatik_Ariatzara_mendi_martxa_egingo_dute_zapatuan.htm Inamak beraien osasunarengan sortutako kalteak direla eta, 21 herritarrek hainbat salaketa aurkeztu dituzte Gernikako Instruzioko 3. zenbakiko epaitegian 2005 urtetik aurrera. Kalteok zarata eta airera isuritako kutsaduraren ondorioz sortutakoak direla zioten. Salaketa horiek aztertu ondoren, epaileak 2007ko azaroaren 11n autoa kaleratu zuen. Auto horretan, Inamak sortutako kaltearen erantzule bakarra gaur egungo Inamako arduradun nagusia zela aipatzen zuen epaileak. SOS Muxika elkartean biltzen diren auzi-jartzaileak, baina, ez zeuden ados epaileak adierazten zuenarekin eta helegitea jarri zuten. Errekurtso horretan, alde batetik, 1995. urtetik aurrerako Inamako administratzaileak inputatzea eskatzen zuten. Beste alde batetik, 1995tik aurrera Muxikako alkate izan direnak inputatzea eskatu zuten, ingurumen arloan prebarikazioa egin izanagatik. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Domekan XI. abere eta nekazal azoka egingo dute Muxikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-31/p00005007/Domekan_XI._abere_eta_nekazal_azoka_egingo_dute_Muxikan.htm Igande honetan, 10:00etatik aurrera, Muxikako hamaikagarren ganadu eta nekazal azoka ospatuko da Muxikako Kurtzeroan, Udalak antolatuta. Azokan hainbat produktu egongo dira ikusgai. 24 saltokitan banatuta, besteak beste, gazta, txakolina, euskal pastela, patea, txokolatea zein artisautza produktuak erosteko aukera izango dute bertaratuko direnek. Busturialdeko Blonde arrazako erakusketa ere egingo dute. Antolatzaileen esanetan, «arraza honetako eskualdeko ganadu-buru onenak» ikusteko aukera izango dute azokara hurbiltzen direnek. Behiez gain, bertako beste animalia batzuk ere jarriko dituzte erakusgai. Astoak, ardiak, pottokak eta ahuntzak, besteak beste. Ganadu erakusketan «urterik urte maila hobea duten abelburuak ekartzen» dituztela aipatu dute antolatzaileek eta abeltzainentzako eskualdeko hitzordu garrantzitsuetakoena bihurtu dela diote. ... Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Urretxindorra eguna jendez eta ekitaldiz gainezka igaro da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-27/p00006004/Urretxindorra_eguna_jendez_eta_ekitaldiz_gainezka_igaro_da.htm Muxikako Urretxindorra herri eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek egun osoko jaialdiaz gozatu zuten joan den zapatuan, ikastetxean bertan. 11:00etan abiatu zuten ekitaldi nagusia, ikasturte honetan inauguratu berri duten aterpe berrian. Haur hezkuntzako ikasleek hasi zuten ekitaldia. Apurka-apurka, ikastetxeko hiru eta hamabi urte arteko 55 ikasleek urtean zehar gai desberdinen inguruan prestatutakoa erakutsi zieten bertaratu zirenei, besteak beste, bertsoak, dantzak, kantuak, txalaparta saioa eta antzerkia, euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez. Ekitaldi nagusiaren ostean jolasak egin zituzten. 14:30ean bazkaria egin zuten eskolan bertan eta «150 lagun baino gehiago» bildu ziren, antolatzaileen esanetan. Udalaren marrazki lehiaketa Udalak urtero antolatzen duen marrazki lehiaketako sari banaketa egiteko ere aprobetxatu zuten eguna. Adinaren araberako sei taldetan banatuta, 56 parte-hartzaile izan ziren. Maila bakoitzeko bost sariak Jon Mikel Gainza alkateak banatu zituen 17:00etan egindako ekitaldian. ... Tue, 27 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Pirritx eta Porrotx pailazoen saioa Urretxindorra ikastetxeko jaian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00003001/Pirritx_eta_Porrotx_pailazoen_saioa_Urretxindorra_ikastetxeko_jaian.htm Zapatu honetan Muxikako Urretxindorra ikastetxean kurtso bukaerako jaia ospatuko dute. Eskolako jaia dela aprobetxatuta, ohikoa den marrazki lehiaketa eta sari banaketa egingo du Udalak zapatuan bertan. 17:00etan izango da sari banaketa. Zazpi maila izan dira marrazki lehiaketan, eta 3 urtetik 18 urtera arteko herritarrek parte har dezakete. Bestalde, 18:00 herriko zein eskualdeko umeek hain gogoko dituzten Pirritx eta Porrotx pailazoen saioa izango da ikusgai, Urretxindorra ikastetxean bertan. `Eskerrik Asko´ izeneko ikuskizuna izango da hain zuzen zapatuan antzeztuko dutena. Sarrera doakoa izango da. Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Agenda 21 udal foroa egin dute Urretxindorra ikastetxeko ikasleek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00003002/Agenda_21_udal_foroa_egin_dute_Urretxindorra_ikastetxeko_ikasleek.htm Urretxindorra ikatetxeko ikasle, irakasle, langile zein gurasoek eskola agenda 21 foroan ateratako ondorien eta urtean zehar egin dituzten ekintzen aurkezpena egin zioten atzo Jon Mikel Gainza alkaterai. Aurreko urtean udal foroan egin zituzten proposamenak zenbateraino bete diren ere jakinarazi zioten. Ongi egindakoak azpimarratuz eta txarto egindakoak edo burutu gabeak gogoratuz. Ikastetxearen konpromisoak Horrez gain, Urretxindorrako agenda 21 eskola foroan hartutako konpromisoak jakinarazi zizkioten Udalari. Hiru urtean energi kontsumoa %10ean murriztea eta ikasleei eta familiei energiaren kontsumo egokia egiteko orientabideak ematea, besteak beste. Agenda 21a oinarri hartuta, herri mailako ekintzak bultzatzearen konpromisoa ere hartu dute . Udalerako proposmenak Ikastetxeak berak hartutako konpromisoez gain, eskolako agenda 21 foroak hainbat proposamen luzatu dizkio Udalari. Sei dira lehentasunezko ikusi dituzten gaiak, nahiz eta egindako ekarpenak gehiago izan. ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Garriko Egunean aretoa gainezka eta antolatzaileak «oso pozik» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-20/p00003002/Garriko_Egunean_aretoa_gainezka_eta_antolatzaileak_oso_pozik.htm Muxikako Udalaren laguntzarekin, Garriko Bertso Eskolak XXI. Garriko Eguna ospatu zuen domekan. Moises Enbeitak adierazi duenez, «iaz baino parte-hartzaile gehiago izan dira aurtengoan, 70, guztira. Aretoa jendez gainezka zegoen eta oso giro ona sortu zen goizean zehar». Guzti hori dela eta, «oso pozik daudela» esan du Enbeitak. A mailan (11 urte) 44 gazte aritu ziren, bakoitzak kopla bi abestu zituelarik. Kategoria horretako irabazlea Bermeoko Eleizalde ikastolako Nerea Beitia izan zen eta bigarrena, aldiz, Zornotzako Andra Mari ikastolako Irati Mendibe. B mailan lehiatu ziren 12tik 14 urtera artekoak. Denetara 23 gazte izan ziren eta denen artean onenak Urretxindorrako Asier Galarza eta Andra Mariko Maria Gorriño izan zirela ebatzi zuen Abel Muniategik, Jon Lopategik, Ani Ajuriak, Bittoren Sarduik eta Abel Enbeitak osatutako epaimahaiak. ... Tue, 20 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA XXI. Garriko Eguna egingo dute domeka honetan, Ariatzan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00004009/XXI._Garriko_Eguna_egingo_dute_domeka_honetan_Ariatzan.htm XXI. Garriko Eguna antolatu du Garriko Bertso Eskolak domeka honetarako, hilaren 18rako. Horretarako, Muxikako Udalaren laguntza izan du. Bertso idatzien lehiaketan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute lehenago, 10:30ean. 11:00etan hasiko da lehiaketa, eta 12:00ak arte iraungo du. 13:00etan, aldiz, bertso saioa izango da. Bertso saioaren ostean egingo dute bertso idatzien lehiaketako sari banaketa. 180 lan baino gehiago Garriko Bertso Eskolakoek 180 lan baino gehiago jaso dituzte aurten, eta guzti horietatik 120 aukeratu dituzte. Hain zuzen ere, 120 lagun horiek izango dute domekako lehiaketan parte hartzeko aukera. Aurten, gainera, Busturialdeko ikastetxeetako ikasleek bakarrik ez, Munitibarreko eta Zornotzako ikasleek ere parte har dezakete bertso idatzien lehiaketan. ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Inamak elektrofiltroa jarri beharko du legea betetzeko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003003/Inamak_elektrofiltroa_jarri_beharko_du_legea_betetzeko.htm Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak jakinarazi berri duenez, tramitatutako hamar ingurumen baimen bateratuetatik ia bederatzi ebatzi dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (%86,36). Muxikako FINSA-Inama enpresari ere Ingurumen Baimen Orokorra eman dio Jaurlaritzak, baina behin-behineko izaerarekin. Hori dela eta, baldintza batzuk bete beharko ditu Muxikan dagoen enpresak behin betikoa jaso orduko; esate baterako, mikropartikulen isurketak murrizteko elektrofiltro bat ezartzearena. Teknologia garbiak Ingurumen Baimen Orokorra Europar Batasunak enpresei eskatzen dien ziurtagiria da. Alberto Gartzia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saileko prentsa arduradunak argitu duenez, berorren «helburua enpresetara teknologia garbiak aplikatzea da eta enpresek inbertsioak egin behar dituzte teknologia garbiak erabiltzeko». ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA EAJ-ren bozken bitartez Patronatuak FINSA-Inama handitzea onartu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00003002/EAJ-ren_bozken_bitartez_Patronatuak_FINSA-Inama_handitzea_onartu_du.htm Atzo arratsaldean osoko bilkura egin zuten Urdaibai Biosfera Erreserbaren Udetxea jauregian. Bertan, Muxikako Udalaren eskariz, udalerriko arau subsidiarioen aldaketaren gaia jorratu zuten. Arau subsidiarioen aldaketak Inama handitzea ahalbidetzen du. EAJren Udal eta Foru ordezkarien botoei esker eta Urdaibaiko Patronatuko teknikarien txosten ezkorrarekin Muxikako Udalaren proposamena aurrera atera zen. Osoko bilkuran, besteak beste, Esther Larrañaga Ingurumen sailburuak, Ibon Galarraga sailburuordeak eta Elisa Sainz de Murieta Biodibertsitateko zuzendariak parte hartu zuten. Patronatuko teknikariak txostenen bitartez eta Ingurumen Saileko arduradunak arau subsidiarioak aldatzearen aurka azaldu dira. «Erabaki honen aurrean berriro ere Ingurumen Sailak enpresaren jarduera Muxikan egingo den industriagunera eramateko apustua egiten du», adierazi dute Jaurlaritzako Ingurumen Saileko ordezkariek . ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Bizkargi Egunera joateko deia egin dute eskualdeko gazteek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-02/p00005005/Bizkargi_Egunera_joateko_deia_egin_dute_eskualdeko_gazteek.htm Bizkargi Eguna egingo dute asteburu honetan; urtero legez, maiatzaren lehenengo asteburuan. `Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Gora atzo gaur eta biharko gudariak´ lelopean, Bizkargira joateko deia egin dute Busturialdeko gazteek. «Bertan, Euskal Herriko hainbat menditan bezala, gugatik bizia eman zuten gudariei behar bezalako omenaldia egingo diegu gaur egun borrokan gabiltzan gazteok», azaldu dute. Zapatuan mendira igotzeko 11:00etan batuko dira, hiru lekutan: Zornotzako herrikoan, Larrabetzuko plazan eta Busturialdean, Gorozikako (Muxika) elizan. Behin tontorrera helduta, kanping dendak muntatu eta harrera ekitaldia egingo dute 13:30ean. Ondoren, 14:00etan, gazte bertso bazkaria egingo dute. 17:00etan, aldiz, herri kirolak izango dira. Domekan, Bizkargin eta Larrabetzun ... Fri, 02 May 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Urdaibaiko hegaztiei buruzko hitzaldia gaur Urretxindorran http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00003007/Urdaibaiko_hegaztiei_buruzko_hitzaldia_gaur_Urretxindorran.htm Gaur 18:00etan Jon Maguregi Aixerrekuko kideak Urdaibaiko hegaztien inguruko hitzaldia emango du Urretxindorra eskolan. Guraso elkarteak antolatu du berbaldia. Gaurko ekitaldia Urretxindorrak Gautegiz Arteagako Montorre ikastetxearekin batera aurrera daraman hegaztien inguruko proiektuaren baitan kokatzen da. Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA «Beti gustatu izan zait abestea eta gauza berriak sortzea» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00003007/Beti_gustatu_izan_zait_abestea_eta_gauza_berriak_sortzea.htm Jon Enbeita (Muxika, 1950) 1971an `Emoidazu eskua´ diska kaleratu zuen. 1978an bakarka abesteari utzi zionetik musika arloko hainbat proiektu burutu ditu. Gaur, hainbeste urteren ondoren, bakarlari gisa kontzertua emango du ariatzarrak. Zer entzun ahal izango dute gaur Lizeora hurbiltzen direnek? Hasiera batean atera nituen abestiak eta azken aldian egin ditudan abestiak, orain dela 30 urtekoak eta gaurkoak. Lehen 1970etik 1978ra ibili nintzen bakarlari gisa. Orduko abesti batzuk eta berriro hasi naizenean egin ditudan beste batzuk abestuko ditut. Noiz hasi zara berriro abestiak egiten? Lehen abestea eta bertsotan egitea, biak uztartzea zaila egiten zitzaidan. Bertsoari lehentasuna ematea pentsatu nuen, eta gitarra gorde nuen. Hogei bat urtean gitarra gordeta egon da, ikutu gabe. Orain bertsolari moduan lehen baino konpromiso gutxiago ditut, eta orain gitarragaz aritzeko ere astia badudala ikusi dut. Gehienbat `hobby´ moduan hasi naiz berriro gitarra jotzen. Ea lehengo abestiekin berriro gogoratzen naizen, berriak egin... aparteko asmorik barik. Material bat osatuz noa, eta lehengoan Nahikari taldeari egindako omenaldian honen inguruko solasaldia irten zen, eta bertan irten zen kontzertu hau egitearen ideia. Ez dakigu kontzertu berririk egingo dugun ala ez. Hala ere, ez da izan 20 urteko hutsune bat. Hutsune hori gitarrarentzat izan da, baina hainbat proiektutan sartuta ibili naiz: grabaketak, bost liburu... beste alor batzuk jorratu ditut. ... Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Kurtzeron errotonda berria eta oinezkoentzat pasabidea noizko? http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00006002/Kurtzeron_errotonda_berria_eta_oinezkoentzat_pasabidea_noizko.htm Kurtzeron errotonda eta oinezkoentzako pasabidea berehala ipini beharra dago. Muxikako kurtzero auzoak jasaten duen trafiko arazoa behingoz konpontzeko sasoia da. Egunero Mungialdetik Gernikarantz edo Bilborantz joan behar dogunok, egunero kurtzean bizia jokatu behar dugu. Alde bietako kotxeak `eskibatu´ behar dira. Eta orain non ikusten dudan eta Muruetaganen errotonda egiten hasi direla. Baina mesedez, Muruetaganen errotonda eta Kurtzeron oraindik horrela gabiltza? Eta beno, ia autobus edo tren geltokira bidea igarotzeko ez egotea? Noizbait ezbehar serioren bat egongo da eta orduantxe hartuko dituzte ekintzak baina ordurako baten bateri sortutako kaltea ezin izango da konpondu... Gaur gauean bertan, trenbide pasabidean 5 kotxek elkar jo dute. Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Iazko iraileko osoko bilkura errepikatzea agindu dio epaileak EAJri http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00003003/Iazko_iraileko_osoko_bilkura_errepikatzea_agindu_dio_epaileak_EAJri.htm 2007ko irailaren 25ean Muxikan egin zuten ez-ohiko udalbatzarrean eguneko gaiak bozkatu ezin izan zituztela-eta, epaitegian salaketa ipini zuen Muxika Garbiko zinegotzi Iñaki Markuerkiagak. Bilkura horretan Inama handitzeko arau subsidiarioak aldatzeari zegokion bozketa egin behar izan zutela argudiatu zuen Markuerkiagak salaketa jartzerakoan. Horrela, pertsona eskubideen babes jurisdikzionala urratu egin zela salatu zuen. Bilkura hori informazioa emateko zela argudiatu zuen Muxikako alkate Jon Mikel Gainzak bere garaian. Orain, Markuerkiagaren aldeko ebazpena kaleratu du epaileak. Markuerkiagak Gainzaren erabakiaren aurka jarritako helegitea onartu du epaileak. Era berean, 2007ko irailaren 25eko osoko bilkuraren aktan jasotzen diren proposamenen bozketa egitea eragoztean Espainiako Konstituzioak jasotzen duen 23. artikuluaren oinarrizko eskubidea urratzen dela ebatzi du. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Arazoak izan dira errepidean hiru autok talka egin ostean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00004004/Arazoak_izan_dira_errepidean_hiru_autok_talka_egin_ostean.htm Atzo goizean, 09:10ean, hiru autok talka egin zuten elkarren artean BI 635 errepidean, Muxikako Oka auzoan. Autoetako bi Bilborako noranzkoan zihoazen, eta bestea Gernika-Lumorako noranzkoan. Azken hori beste bi autoen bidera sartu zen. Mazda, Peugeot 206 eta Ford Transit motatako autoen arteko istripua izan zen. Ertzaintzaren Trafiko arloko arduradunen esanetan, «aurrez aurreko talka» izan zen. Hiru zauritu Autoen arteko talkaren ondorioz hiru pertsona zauritu ziren. Horietako bi, 23 eta 31 urtetako gizonezkoak, Galdakaoko ospitalera eraman zituzten anbulantzian. Beste zauritua, 31 urteko emakumezkoa, Okara hurbildutako DYAko medikuek artatu zutela jakinarazi du Ertzaintzatk. Istripuaren ondorioz Bilborako noranzkoa ordubete baino gehiagoz egon zen moztuta. Horrek auto ilarak eragin zituen. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Hirurogei lagun Atxeli egunean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00008001/Hirurogei_lagun_Atxeli_egunean.htm Urtero legez, hainbat lagun batu ziren domekan, Atxeli eguna ospatzeko. 09:00etan atera ziren Ariatzatik, eta Zugaztietara heldu ostean, Atxeli mendia igo zuten hirurogei lagun inguruk. Goian, ikurriña ipini zuten bertako gurutzean, eta ondoren Balendin Enbeitak Atxeliri eta gurutzeari egindako bertsoak abestu zituzten. Hamaiketako ederra jateko tartea ere hartu zuten Atxeli egunean batu zirenek, hotzari aurre egiteko. Eguraldia ez zuten lagun izan, ordea, eta bueltan zaparradaren bat edo beste harrapatu zuten. Hala ere, urtero legez, gehienak Txakaletik pasatu ziren, bertako txakoliña edatera. Bazkaria Atxelipe txokoan Atxeli eguna izanik, Atxelipe txokoan bazkaldu zuten gehienek. Berrogeita hamar lagun inguru izan ziren bazkaltzen, eta Jose Angel Monasteriok eta Pedro Mari Monasteriok egin zituzten sukaldari lanak. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Zubieta-Errota abian jarri eta bideak mantentzea dira Udalaren erronkak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-26/p00003007/Zubieta-Errota_abian_jarri_eta_bideak_mantentzea_dira_Udalaren_erronkak.htm Iragan asteko osoko bilkuran udalbatzak EAJren bost botoei esker 2008ko aurrekontuak onartu zituen. Gastu arruntak 1.262.662 eurokoak izango dira. Ez-ohiko gastuak kontuan hartuz, Udalak 2070.972 euro gastatuko dituela aurreikusten du. Sarrerei dagokionez, diru sarrera arruntak 1.586.648 eurokoak izango dira. Ez-ohiko sarrerak 484.324 eurokoak izango direla aurreikusi dute arduradunek. Zubieta-Errota Aurtengo aurrekontuetan EAJ-ren gobernu taldeak Zubieta-Errota eraikinari eman dio lehentasuna. Udalak osasun bulegoa, farmazia, liburutegia, gizarte etxea eta erabilera anitzeko aretoa hartuko dituen eraikina eta ingurua bukatu, egokitu eta martxan jartzeko 480.358 euro gastatuko ditu. Hala ere, erakunde publikoek diru laguntzen bitartez gastuei aurre egiten lagunduko dute. Udalerriko bideak eta mendi-bideak egokitzea eta hobetzea da Udalaren beste helburu nagusia. Mendi-bideak konpondu eta egokitzeko 76.677 euroko aurrekontua izango du. Udalerriko bideak konpondu eta mantentzeko, berriz, 70.000 euro erabiliko dituzte. ... Wed, 26 Mar 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Oposizioak aurka bozkatu arren, aurrekontuak onartu ditu Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-19/p00004007/Oposizioak_aurka_bozkatu_arren_aurrekontuak_onartu_ditu_Udalak.htm EAJren zinegotzien aldeko botoekin, Muxikako udalbatzak 2008-rako aurrekontuak onartu zituen herenegun iluntzean egindako osoko bilkuran. 1.586.648 euroko diru sarrera arruntak eta 1.262.662 euroko gastu arruntak jasotzen dituen aurrekontua da ontzat hartu dutena, oposizioko udal talde biek aurkako botoa eman arren. Muxika Garbik zein EAE-ANVk euren desadostasunaren arrazoiak eman zituzten. Bien iritzian, onartutako «aurrekontuak ez ditu herriaren beharrizanak asetzen», baina, horrez gain, Udalak daukan zor zama izan zuten eztabaidagai. Aurrekontuak Udalak duen hipotekari beste 200.000 euro gehitzea jasotzen duela salatu zuten talde biek. «Kontuek ez dute koadratzen», esan zuten. EAE-ANVren zinegotzi Esti Muniozgurenek aurrekontuak egiterakoan lehentasuna zerk izan duen galdetu zuen: «Zer izan duzue kontuan, herritarren beharrizanak edo zuloak estaltzea? Eta zulo horiek nondik datoz? Nork sortu ditu?». Horren aurrean, «galdera larregi eta erantzun gutxiegi» daudela gaineratu zuen Muniozgurenek. ... Wed, 19 Mar 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Euskara bultzatzeko irakasle eta ikasle bilakatu dira gurasoak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00003004/Euskara_bultzatzeko_irakasle_eta_ikasle_bilakatu_dira_gurasoak.htm Urretxindorra eskolakoikasleen gurasoek ekimen berezi bat aurrera eramaten ari dira. Guraso batzuek euskaraz ez dakien guraso talde bati euskarazko klaseak ematen hasi dira. Zazpi ikasleko taldea astelehen eta eguaztenetan batzen da 16:00etatik 17:30ak arte, euskarazko klaseak hartzeko Urretxindorran. «Egun horietan seme-alabek kanpo ekintzak dituzte, eta tarte hori aprobetxatzen dugu klaseak emateko» adierazi du Arkaitz Zarragak, euskara irakasle bezala aritzen den gurasoetako batek. Bere esanetan, «asko handitu da erdaldunen presentzia eskolan. Kanpotik jende asko etorri da bizitzera. Guraso elkarteko batzarren batean arazoren bat izan zen. Normalean euskaraz egiten dugu eta esandakoa itzuli egiten da. Horrelakoetan denbora dela-eta batzuetan ez da itzulpena egiten. Gurasoren bat haserretu eta batzarretik irten zen, ez zuelako euskara ulertzen eta diskriminatuta sentitu zelako». ... Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Udalak Inamaren jarduerak etetea baztertu eta zenbait eskaera egin dizkio enpresari http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00004003/Udalak_Inamaren_jarduerak_etetea_baztertu_eta_zenbait_eskaera_egin_dizkio_enpresari.htm Azkenengo osoko bilkuran udalbatzak, EAJren bozkei esker, FINSA-Inama enpresari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari ingurumen baimen orokorra ahalbait arinen tramitatzeko eskaera egitea onartu zuen. Barikuan izan zen FINSA-Inama enpresaren egoera aztertzeko bilkura berezia, eta hainbat herritar izan ziren udaletxeko batzar aretoan. Jaurlaritzako Ingurumen Sailak enpresari Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen lege orokorraren araberako ingurumen arloko auditoria bat egitea eskatu eta onartu zuen EAJk. Horrez gain, jeltzaleek erakunde publikoei Inamaren jarduera kontrolatzeko material teknikoa eta babesa eskatu zizkieten. Udalak bilkuran hartutako erabakiak enpresari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Arartekoari helarazteko konpromisoa hartu zuen. Beste proposamena ... Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Kamioi bat bidean irauli eta ondorioz hiru autok elkar jo dute Autzaganen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-26/p00005005/Kamioi_bat_bidean_irauli_eta_ondorioz_hiru_autok_elkar_jo_dute_Autzaganen.htm Atzo goizean, 10:30ak aldera, egur hautsa garraiatzen zuen kamioi bat errepidean irauli zen Autzagane igotzen ari zenean, Zornotzara bidean zihoala. Istripuaren ondorioz, zeraman egur hautsa bidera erori zitzaion. Horrez gain, kamioia irauli zen unean bi autok eta furgoneta batek talka egin zuten euren artean. Hain justu, kamioiaren atzean zihoazen hiru autoak izan ziren elkar jo zutenak: Audi A4a, Ford Fiesta eta Volkswagen Transporter-a. Euretako bat, gainera, errepidetik atera eta errekara jausi zen kolpearen eraginez. Pertsona bat zauritu zen istripuan eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzian. Hala ere, trafikoa kudeatzeko Ertzaintzaren zentroko arduradunen esanetan, ez zuen zauri larririk izan. Auto-ilarak Istripua nahikoa ikusgarria izan zen eta, horrenbestez, arazoak sortu zituen trafikoan. Istripua jazo eta hurrengo orduetan noranzkoetako bat itxita mantendu behar izan zuten ertzainek, aldizkako pasoa emanez autoei. Hori dela eta, auto-ilarak sortu ziren bi noranzkoetan. ... Tue, 26 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Ingurumen sailak espediente informatiboa zabaldu dio Inamari http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00003009/Ingurumen_sailak_espediente_informatiboa_zabaldu_dio_Inamari.htm BUSTURIALDEKO HITZA egunkariak jakin ahal izan duenez, iragan astean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egur hautsa botatzeagatik espediente informatiboa zabaldu zion FINSA-Inama enpresari. Otsailaren 8an eta 11n Muxikako herritar bik osasun publikoaren kontrako ustezko delituak egitearren bina salaketa jarri zituzten Inamaren kontra Gernika-Lumoko epaitegian. Egun horietan goizean, San Roman inguruan, Inamak egur hautsa botatzeagatik jarri zituzten salaketak. Ertzaintza eta Ingurumen Saileko teknikariak San Roman auzora bertaratu eta txostenak egiteko frogak hartu zituzten. Ingurumen Sailaren esanetan, enpresaren makina batean izandako matxurek eragin zuten egur hautsaren isurketa. Egun horietan, isurketaren eraginez, San Romanen «kirats izugarria» zegoela ere salatu dute herritarrek. Salaketan herritarrek adierazi dutenez, «gertaera horiek egunero gertatzen dira». Horrez gain, otsailaren 8an goizaldean herritar batek zarata sortzeagatik beste salaketa bat jarri zuen enpresaren kontra, Gernika-Lumoko Ertzain Etxean. ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Sei egunetan sasien eraginez bi sute izan dira Kurtzero auzoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-19/p00003004/Sei_egunetan_sasien_eraginez_bi_sute_izan_dira_Kurtzero_auzoan.htm Atzo goizean sute bat izan zen Kurtzero auzoan, sasi batzuek eraginda ,Burnigai enpresaren ondoan. Bigarren mailako baso-sutea izan zela jakinarazi dute suhiltzaileek. «Sute eskasa izan da, iraupen gutxikoa. Ordu laurdenean itzali dugu sua. Horretarako 200 litro ur erabili ditugu», adierazi zioten BUSTURIALDEKO HITZARI Gernika-Lumoko suhiltzaileek. Suhiltzaileen lau auto bertaratu ziren Kurtzero auzora. Horrez gain, Ertzaintzaren patruila bat ere izan zen sute eremuan. Sei egunetan bi Iragan asteko martitzenean sasiek eragindako beste sute bat izan zen Kurtzero auzoan. Orduan tren geltokiaren aurreko baso eremuan gertatu zen sutea. Orduan ere suhiltzaileek arazorik barik itzali zuten sutea, eta ertzainak ere izan ziren bertan. Egunotan haizearen eta lehortearen eraginez hainbat sute pizten ari dira Euskal Herrian. ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Kultur arloan udalak duen jarrera salatu du EAE-ANVk http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-09/p00005007/Kultur_arloan_udalak_duen_jarrera_salatu_du_EAE-ANVk.htm Muxikako EAE-ANVk iragan asteko kultura batzorde informatiboan EAJren gobernu taldeak izandako jarrera salatu gura izan du. EAE-ko zinegotziek batzar horretan eurek aurkeztutako proposamen guztiei udalak emandako erantzuna kritikatu dute. Kultura batzordean, besteak beste, martxoaren 8an (Emakumearen Nazioarteko Eguna) ez-ohiko ekitaldi batzuk antolatzea, BUSTURIALDEKO HITZA diruz laguntzea eta herrira bizitzera joandakoei euskarazko klaseak ematea proposatu zuen EAEk. «EAJk kultura batzordean izan duen jarrerarekin haserre gaude. Mila aldiz esan digute denon ideiak eta denon proiektuak jaso gura dituztela. Gero, proposamenak mahai gainean jarri ditugunean eztabaidatu gabe automatikoki ezetza eman digute. Ezetz sistematiko baten barruan aurkitu dugu geure burua. Eztabaidarako eta gaiak aztertzeko gogo barik daude», adierazi du Onintza Enbeita EAEren zinegotziak. ... Sat, 09 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Etxebizitzaren arazoa aztertzeko ekimena jarri du abian Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-01/p00003007/Etxebizitzaren_arazoa_aztertzeko_ekimena_jarri_du_abian_Udalak.htm Etxebizitzaren arloan muxikarrek dituzten beharrizanak ezagutzeko eta horiei aurre egiteko ekimen berria jarri du martxan Udalak. Hain zuzen, herritarren artean etxebizitza eskaria zelakoa den ezagutzeko zerrenda ireki du. Muxikan bizitzeko asmoa duten bizilagunek zerrenda horretan eman dezakete izena. Udaletxean eman behar da izena eta datuak ematerakoan herritarrek bizitzeko herriko auzo bat aukeratu behar dute. Udalak datu horiek azterketa bat egiteko erabiliko ditu. Izan ere, lursail aldetik udalerriak eskaintzen dituen aukerak eta etxebizitza eskaria ezagutu gura dituzte udal agintariek. 2007an beste eredu bat Jabier Gezuragak gidatzen zuen Udalak ere etxebizitzaren gaineko azterketa bat abian jartzeko saiakera egin zuen 2007aren hasieran. Udal agintariek etxez etxeko inkesta egitea proposatu zuten orduan, baina azkenean ez zen gauzatu. ... Fri, 01 Feb 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Ingurumen hezkuntzaren bideak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-26/p00008022/Ingurumen_hezkuntzaren_bideak.htm Orain dela urte batzuetatik ingurumena babesteko gizarteko esparru ezberdinetan eragileak hainbat neurri hartzen ari dira. Kutsaduraren kontrako borrokan bide berriak zabaldu dituzte. Hainbat adituren ustetan, ingurumena babesteko orduan hezkuntza funtsezkoa da. Hezkuntzako eragileak horretaz konturatu dira, eta ikasleekin batera neurri berriak praktikan jarri dituzte. Urretxindorra herri eskolak ingurumena zaintzeko bizikletaren erabileraren aldeko apustua egin du 2007-2008 ikasturtean. Urretxindorra Espainiako Ingurumen ministerioak sustatzen duen `Con bici al cole´ programan parte hartzen duen Bizkaiko ikastetxe bakarra da. Proiektua martxan jartzerako orduan ikastetxeko zuzendaritzak Yolanda Trabudua Gernika-Lumoko Berritzeguneko teknikari eta BizizBizi bizikleta erabiltzaileen elkarteko kidearen laguntza izan du. ... Sat, 26 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Umeek jolasteko aterpe berria eraiki dute Urretxindorran http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00003001/Umeek_jolasteko_aterpe_berria_eraiki_dute_Urretxindorran.htm Udalak Kurtzero auzoan dagoen Urretxindorra herri eskola berrizteko lanak burutu ditu. Besteak beste, umeentzako aterpe bat eraiki dute eskolako atzeko aldean, eskuin aldean, hain zuzen ere. Horrela, eguraldi eskasa egiten duenean umeek jolasteko beste toki bat izango dute. Aterpearen oinarria egurrezko hiru arkupe dituen teilatu ondulatua da. Irisgarritasuna bermatzeko toki horretan zeuden maila biak kendu dituzte. Horrez gain, eraikinaren fatxadako egurra kendu eta aluminioa jartzeaz gain, margotu egin dute. Lehenengo solairuan dutxa bi jarri dituzte eta biltegi bat egokitu dute. «Ate eta leiho berriak ere jarri ditugu. Egokitzapen lanak izan dira», adierazi du Jon Mikel Gainza alkateak. Bere esanetan, «hainbat urtetan Urretxindorran ez da obrarik egin. Eskolako arduradunekin sarri egoten gara eta euren beharrizanen berri ematen digute. Hori dela eta, alderdi bien artean adostutako lanak burutu ditugu». ... Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Itsasmendik Bizkaiko txakolin onenaren saria jaso du Bilbon http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-22/p00003009/Itsasmendik_Bizkaiko_txakolin_onenaren_saria_jaso_du_Bilbon.htm Itsasmendi upategiak domekan Bilboko jatetxe batean egindako Txakoli Montenegro VII. Lehiaketa irabazi zuen. Muxikako upategiak 2006ko Bizkaiko txakolin onenaren saria jaso zuen. Montenegro lehiaketak Bizkaiko Txakolin lehiaketaren izaera du. Itsasmendirekin batera Larrabetzuko Gorka Izagirre, Zallako Txabarri eta Bakioko Apio upategiak izan ziren lehiaketako finalean. Muxikako upategiko ´Itsasmendi 7´ txakolin motak jaso zuen saria. Otsailean hasi zen Montenegro lehiaketa. Sariketa horretan Bizkaiko Txakolina jatorri-izendapena duten upategiek parte hartu dezakete. Horrez gain, upategiak urtean 300 litro txakolin baino gutxiago kaleratzen baditu ezin du lehiaketan parte hartu. «Pozik» «Ez naiz lehiaketa zalea; baina, hala ere, horrelako sari bat irabazteak poza ematen du», adierazi du Garikoitz Rios Itsasmendiko arduradunak . ... Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Inamak jarduera baimena lortzeko epea apirilean bukatuko da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00003007/Inamak_jarduera_baimena_lortzeko_epea_apirilean_bukatuko_da.htm FINSA-Inama enpresak lanean jarraitu ahal izateko bere jarduera Europar Batasuneko ingurumen legedira egokitu behar du. Enpresak apirilaren 30era arteko epea du Eusko Jaurlaritzak ematen duen Ingurumen Baimen Integratua eskuratzeko. «Baimenik ez duten enpresek ezin izango dute euren jarduerarekin jarraitu», adierazi du Alberto Gartzia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko prentsa arduradunak. Aipatutako baimena lortzeko ingurumen teknikariek, besteak beste, enpresaren muntaia, eraikina bera eta ustiapena aztertzen dituzte. Enpresek baimen hori derrigorrez eskuratu behar dutela dio kutsaduraren prebentzio eta kontrolerako legeak. Gartziaren esanetan, «Europak gogortu egin du ingurumen legedia». Berez urriaren 30ean bukatu zen aipatutako baimena eskuratzeko epea. Hala ere, hainbat enpresei epea luzatu die Ingurumen Sailak. EAEn, guztira, 250 enpresa inguruk lortu behar dute ingurumen baimena. ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA 'Lan eta Bizi'-k Inama auzian Udalak izan duen jarrera salatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-08/p00003002/Lan_eta_Bizi-k_Inama_auzian_Udalak_izan_duen_jarrera_salatu_du.htm Muxikako Udalak Inama enpresaren handitzeari eta horren ondorioz egin beharreko herriko plangintzaren aldaketari behin-behineko onespena eman ostean, ´Busturialdean Lan eta Bizi´ ekimenak aipatu Udalak auzi horretan agertutako jarrera salatu du. 2006ko maiatzaren 24an eman zuen Udalak behin-behineko erabaki horren berri, eta urte bereko ekainaren 23an ekimena osatzen duten talde eta eragileek helegiteak aurkeztu zituzten eta alegazio horietan esandakoa berretsi dute orain. Euren iritziz, Inamaren jarduerak legezkoak diren arauak bete ez arren Udalak enpresaren zabaltze proiektua «beste barik onartzea onartezina» da. Era berean, aipatu enpresaren jarduerak inguruko bizilagunengan duen eragin kaltegarria ere onartezintzat jotzen du ´Busturialdean Lan eta Bizi´-k. «Onartezina da Inamaren jarduera kutsakorra izatea, eta are gehiago Urdaibai Erreserban», diote. ... Tue, 08 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA Unai Yusek lortu du garaipena San Romango XIII. Sari Nagusian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-08/p00005008/Unai_Yusek_lortu_du_garaipena_San_Romango_XIII._Sari_Nagusian.htm Unai Yusek irabazi du Muxikako San Roman auzoko ziklo-kros lasterketaren XIII. edizioa. 01:03:56-ko denbora egin zuen gasteiztarrak, hamalau segundoko aldea ateraz bigarren sailkatuari, Tino Zaballari. Irabazlearengandik 33 segundotara, helmugara sartzen hirugarrena Javier Ruiz izan zen. Espainiako ziklo-kros txapelketa baino astebete lehenago, garaipena bere esku du dagoeneko Yusek. Hori dela eta, domekako proba «oso garrantzitsua» izan zela esan zuen gasteiztarrak. «Espainiako txapelketaren atarian, adore-injekzio bat izan da. Oso pozik nago neukan helburua lortu dudalako», esan zuen. Bestetik, elite mailako emakumeen mailan Ione Mujikak egin zuen lehenenengo, 00:41:55ko denborarekin. Isabel Castrok eta Saioa Olitek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. ... Tue, 08 Jan 2008 01:00:00 +0100 MUXIKA