Murueta, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda murueta eu Tue, 07 Oct 2008 00:01:55 +0200 60 Murueta, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info 48 lagun goitibehera txapelketan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-16/p00008003/48_lagun_goitibehera_txapelketan.htm Andra Mari jaien baitan Muruetako Udalak goitibehera txapelketa antolatu du azken urteetan. Horrela egin du aurten ere eta herenegun egin zuten txapelketa. Guztira, 48 lagunek parte hartu zuten aurtengo goitibehera txapelketan. Muruetako Udaleko arduradunen esanetan, gero eta arrakasta handiagoa hartzen ari da goitibehera txapelketa. «Gero eta jende gehiago animatzen da txapelketan parte hartzera eta baita ikustera ere». Horrez gain, Udaleko arduradunak esan duenaren arabera, «parte-hartzaileek erabiltzen dituzten goitibeherak gero eta landuagoak dira, denborarekin jende ondo prestatzen da». Bost modalitate desberdindu zituzten goitibehera txapelketan; K1 eta K2 egurrezkoa, K1 eta K2 originala eta gomazkoa. K1 egurrezkoa eta K1 originala modalitateetan lehenengoek 30 euro eta bigarrenek 20 euro eskuratu zituzten. K2 egurrezkoan, K2 originalan eta gomazko modalitateetan, ordea, lehenengoek 90 euro eta xanpain botila eskuratu zituzten, bigarrenek 60 euro eta hirugarrenek 30 euro. ... Tue, 16 Sep 2008 01:00:00 +0200 MURUETA Andra Mari jaiak ospatzen ari da Murueta http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-09/p00006001/Andra_Mari_jaiak_ospatzen_ari_da_Murueta.htm Andra Mari jaiak ospatzen ari dira Muruetako herritarrak, eta horretarako Udalak egitarau zabala antolatu du. Atzo hasi ziren jaiak eta domekara arte iraungo dute. Gaur bertan meza nagusiarekin hasiko dute eguna, 11:00etan. Ondoren, herri hamaiketakoa, bolo txapelketa, bingoa eta errifa herrikoia izango dute. Arratsaldean, 17:00etan, hain zuzen ere, umeentzako jolasak eta futbito partida izango dira. Barikuan, berriz, Murueta ezagutzeko bizikleta ibilaldia egingo dute. Horrez gain, 20:30ean, bolo txapelketan parte hartu ahal izango dute herritarrek, eta 21:30ean herri afaria egingo dute. Paella eta tortilla txapelketak Ondoren `Non Komply´ eta `Bertan bera´ taldeen rock kontzertuez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Zapatuan, aldiz, paellak eta tortillak izango dira protagonista. 11:30ean paella txapelketarako izena eman ahal izango dute parte hartu gura dutenek. Aurkezteko ordua, ostera, 14:00etan izango da. Arratsaldean tortilla txapelketaren txanda izango da. 18:00etatik aurrera eman behar da izena, eta sariak 20:15ean banatuko dituzte. Briska txapelketa ere izango dute arratsaldean. 19:15ean 12 euro ordainduta izena eman ahalko da eta ordu laurden beranduago hasiko da txapelketa. 22:00etan `Erlasi´ taldearen musikaz dantzatu ahal izango dute. ... Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 MURUETA Maialen Agirre eta Olatz Foruria saritu dituzte Muruetan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00005005/Maialen_Agirre_eta_Olatz_Foruria_saritu_dituzte_Muruetan.htm San Isidro jaiak aprobetxatu ditu Muruetako Udalak herriko Maialen Agirre eta Olatz Foruria gazteak saritzeko. Pasa den Aste Santuan ETB1-eko Mihiluze saioan parte hartu zuten Muruetako bi gazteek. Programan parte hartu ez ezik, irabazle izan ziren. Sari horri esker familiarekin Port Aventurara parkera joango dira biak. Aukeratu dute data, eta uztailaren 1etik 4ra bitartean joango direla adierazi dute. Bestalde, Muruetako Udalak «herriaren izena Euskal Herrian ezagutzera emateagatik» gazteei sari bana eman zien San Isidro egunean. Plaka bana hartuta «pozik» agertu ziren biak. Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 MURUETA Gozogintza ikastaroa antolatu du Udalak udaberri kulturalaren baitan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00005007/Gozogintza_ikastaroa_antolatu_du_Udalak_udaberri_kulturalaren_baitan.htm Muruetako Udalak udaberriko ekintza kulturalen egitarauaren barne, gozogintza ikastaroa antolatu du. Ikastaroa sexuen arteko aukera berdintasunerako ekintzen artean planteatu du Udalak, eta emakume eta gizonezko guztiei zuzenduta dago. Hala ere, gizonezko bakarra dago gozogintza ikastaroan. Lehenengo aldiz antolatu du Muruetako Udalak gozogintza ikastaroa. Lurdes Eskibel eta Iratxe Torrontegi dira arduradunak. Euren esanetan, «gauza desberdina legez antolatu dugu ikastaroa». Jende askok eman zuen izena. Hori dela eta, bi taldetan banatu behar izan dituzte. «Hasiera batean gure asmoa talde bakarra egitea zen, baina klase batean 28 pertsona izatea ezinezkoa da. Beste batzuk kanpoan geratu behar izan dira». Eguaztenetan batzen da talde bat, eta bestea zapatuetan. Datorren urtean berriro ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 MURUETA Udalak Teileriako bateltokiaren berritze lanak egingo ditu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00004006/Udalak_Teileriako_bateltokiaren_berritze_lanak_egingo_ditu.htm Muruetako Udalak Teileriako bateltokiaren berritze lanak hasiko ditu. Jabier Ondarza Muruetako alkatearen esanetan, «udarako bateltokian egin behar ditugun berritze eta konpontze lanak martxan izatea espero dugu». Batez ere, pantalana eta atrakalakuen segurtasun baldintzak hobetuko dituzte. Horrez gain, berritze lanak aprobetxatuko dituzte, gaur egun bateltokiak agertzen duen irudi estetikoa ere aldatzeko. «Gaur egun bateltokiaren inguruneak eskatzen dituen egokitasun mailara egokitu behar dugu», dio alkateak. Proiektu handi bat Bateltokia konpontzeko egitasmoa proiektu handi baten dago jasota, eta bateltokia konpontzeko ahaleginak aspaldi ari da egiten Udala, Ondarzak berak azaldu duenez. Bateltokiaren berritze lanak `Teileria inguruaren berreskurapen kultural eta anbientala´ proiektuaren zati bat da. ... Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 MURUETA Udaletxe berriaren proiektua lehiaketara atera du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-07/p00006008/Udaletxe_berriaren_proiektua_lehiaketara_atera_du_Udalak.htm Muruetako Udalbatza udaletxe berria eraikitzeko asmoa du, Eleizalden. Horretarako, proiektua norbaiti adjudikatu aurretik lehiaketara atera du Udalak, eta proiektuan interesa duten teknikariek otsailaren 26ra arteko epea izango dute berau aurkezteko. Jabier Ondarza Muruetako alkatearen hitzetan, «udaletxea lekuz aldatzeko dagoen kezka aspaldikoa da eta aldaketa burutzeko ahaleginak lehenagotik datoz». Lehenengo eta behin, Eleizalde inguruan leku edo lurraren jabetza lortzera zuzendu ziren ahaleginak, «lekuak duen kokapena, tipologia eta historiagatik abadetxea aukeratu genuen toki egokiena bezala», dio Ondarzak. Erabakia hartu ondoren, eta abadetxea leku egokiena zela pentsatu ostean, Muruetako Udala apezpikutzagaz negoziatzen hasi zen. «Baimena eskatu behar genuen, ezin dugu aldaketa egin beraien baimenik gabe. Eta pozik gaude negoziaketak arrakastagaz burutu zirelako». ... Thu, 07 Feb 2008 01:00:00 +0100 MURUETA Muruetako Udalak diruz lagunduko du HITZA http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-01/p00006012/Muruetako_Udalak_diruz_lagunduko_du_HITZA.htm Beste behin ere, Muruetako Udalak 2007ko abenduko osoko bilkuran BUSTURIALDEKO HITZA diruz laguntzea onartu zuen. Udalbatzak hartutako erabakia helarazteko bildu ziren atzo Jabier Ondarza, Muruetako alkatea eta Oihana Cabello BUSTURIALDEKO HITZAko zuzendaria. 2007ari dagokionez, 1000 euroko diru laguntza emango dio Muruetako Udalak eskualdeko egunkariari. Jabier Ondarza, alkatearen esanetan, «hiru euro emango ditugu biztanleko, kontuan izanik Muruetan 310 biztanle inguru direla». «Diru laguntza apala da, udaletik ez dugu eragozpenik laguntza hori emateko», azaldu du Muruetako alkateak. Laguntza mantenduko dute 2006an Muruetako Udalak diruz lagundu zuen HITZA eta horrela egin du 2007ari dagokionez ere. «Aurrerantzean ere ez dugu arazorik izango diru laguntza hori mantentzeko». ... Fri, 01 Feb 2008 01:00:00 +0100 MURUETA Txerriki Eguna, eguraldi onak lagunduta http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-04/p00005003/Txerriki_Eguna_eguraldi_onak_lagunduta.htm Azkenean. Eguraldi ona izan zuten lagun Muruetan antolatutako Txerriki Egunean. Urtero izaten da abenduko lehenengo domekan, eta orain arteko edizioetan aterkiak atera behar izan zituzten Muruetako azokara hurreratutako bisitariek. Pasa den domekan ez, eguzkiak lagundu zien ia goiz osoan bertakoei, eta Jabier Ondarza alkateak ere eskertu zuen hori. Baserrietako eta, batez ere, txerritik eratorritako produktuak egon ziren ikusgai eta dastagai Eleizalde auzoan. Batetik, plazako saltokiak (tartean Muruetako baserrietako produktuak saltzen zituen stand-a) eta txerriki pintxoak prestatzen zituen txosna. Bestetik, beharrerako tresnen erakusketa. Lan tresnak Frontoian ikusi ahal ziren tresnak, eta tartean, aspalditik erabiltzen ez den eta gaur egun aurkitzea zaila den tresna bat: trakulue, edo idiekin tiratzeko tresna. ... Tue, 04 Dec 2007 01:00:00 +0100 MURUETA Txerriki Eguna izango da domeka honetan Eleizalde auzoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-29/p00003004/Txerriki_Eguna_izango_da_domeka_honetan_Eleizalde_auzoan.htm Urtero legez, aurten ere Udalak Txerriki Eguna antolatu du abenduko lehen domekarako Eleizalde auzoan. Beste behin ere txerrikia izango da euskal produktuen azokako protagonista nagusia. Goiz osoan zehar txerrikia dastatzeko aukera egongo da. Euria eginez gero ,azoka aterpean egingo dela esan dute antolatzaileek. Muruetako bizilagunek 10:00-etan emango diote egunari hasiera, meza nagusiarekin. Azoka ordubete beranduago hasiko da. Aurten herritarrek basoko lanen historia azaltzen duen erakusketa paratuko dute. Basoko eta baserriko lanetarako urteetan zehar muruetarrek erabili izan dituzten tresnak ere egongo dira erakusgai. Dantzak eta zaldi probak Urtero Txerriki Egunean hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Horrela, 12:00etan Foruko Urdaibai dantza taldearen saioa izango da plazan. ... Thu, 29 Nov 2007 01:00:00 +0100 MURUETA Antzinako teilategia birgaitzeko aurrelanetan ari dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-15/p00006016/Antzinako_teilategia_birgaitzeko_aurrelanetan_ari_dira.htm maite zabalondo Muruetako Udala aspalditik ibili izan da antzinako teilategia berreskuratu guran, eta dagoeneko hasi dituzte gunea berreskuratzeko lanak. Teilategia birgaitzeagaz batera, ingurugiro eta kultur ondareak ere berreskuratzeko proiektua eramango dute aurrera.Hiruzpalau eremu berreskuratuko dituzte, beraz: alde batetik, teilategia birgaituko dute bere tximini eta labeekin, hau da, lehengo lantegia izan zena. Beste alde batetik, trenbidearen gainetik teilategiari lotutako buztin harrobia Ðgaur egun arboladi bihurtuta dagoenaÐ ere berreskuratuko dute. Batel tokia ere konpondu egingo dute, guztira, zazpi batel toki eta pantalan bat eginez. Eta hor ondoan zelai edo berdegune bat egingo dute. Proiektua aurrera eramateko 900.000 euro inguruko aurrekontua dute. ... Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 MURUETA Jaialdiagaz agurtuko dituzte udako eskolak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-27/p00004014/Jaialdiagaz_agurtuko_dituzte_udako_eskolak.htm oihana cabello Iturrien eguna dute gaur. Muruetan iturri asko daude eta beronek ezagutzera joango dira herriko umeak. Astelehenean azken eguna izango dute, eta jaialdi batekin agurtuko dituzte aurtengo udako eskolak. «Balorazio positiboa egiten dugu. Umeek pasa den urtean baino gehiago ikasi dutela uste dugu. Gainera, aurten jolasten ikasi dute», azaldu dute udako eskoletako begiraleek. Ainara Zelaia eta Ibai Soto muruetarrak eta Igone Ruiz gernikarra dira aurtengo begiraleak. Hezkuntza arloan lan egiten dute hirurek. Programa bat jarraituz Iaz baino ume gehiagok parte hartu dute aurtengo udako eskoletan. «Iaz hogei bat ume izan genituen eta aurten hogeita hamabi ditugu». Bi taldetan banatu dituzte umeak: 3 urtetik 6 urtera artekoak eta 6 utetik 12ra artekoak. «Hala ere, hamabi urteko inor ez da etorri. Zaharrenak hamar urte ditu», aipatu dute. Muruetako Udalak programa bat pasatu die aurten, zenbait gairekin, gutxi gorabehera umeekin horiek garatzeko. Horren arabera, lehenengo egunean egutegi bat zehaztu zuten, eta hile osoan berau jarraitu dute. Gaurko iturrien egunaz gain, bestelako egunak ere antolatu dituzte. Besteak beste, herri kirolen eguna, loren eguna ÐMuruetako lorategira joan eta loreak landatu zituztenÐ, ortuaren eguna Ðherriko baserritar baten ortuan porruak landatu eta patatak atera zituztenÐ eta zirkulazio eguna Ðbizikletekin zirkuito batean ibili ziren, seinaleak errespetatuzÐ. ... Fri, 27 Jul 2007 01:00:00 +0200 MURUETA Independenteek irabazi dute ostera ere, aurrekoan baino boto gehiagogaz http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00006058/Independenteek_irabazi_dute_ostera_ere_aurrekoan_baino_boto_gehiagogaz.htm erredakzioa Murueta Independente Taldea izan da, ostera ere, Muruetako hauteskundeetako irabazlea. Jabier Ondarza izango da, beste behin, Muruetako alkate.Aurreko hauteskundeetan baino 20 boto gehiago jaso zituzten, gainera, atzo. Guztira, 163 herritarren babesa jaso zuen MIT-k. 2003ko hauteskundeetan independenteek 143 boto lortu zituzten, Eusko Alderdi Jeltzaleak 29 eta PPk hiru. Atzokoan, EAJk ere boto kopurua igo zuen, 52 boto jaso baitzituzten. Portzentaietan, beraz, EAJk izan du igoera handiena. Alderdi Popularrak ere boto gehiago jaso ditu. Bederatzi, guztira. Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 MURUETA «Orain arteko hazkundeari jarraituta, batez ere, zerbitzuak landu behar dira» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-19/p00002004/«Orain_arteko_hazkundeari_jarraituta_batez_ere_zerbitzuak_landu_behar_dira».htm ekaitz goienetxea Jabier Ondarzak hiru legegintzaldi egin ditu Muruetako alkate legez. Alderdi independente bat sortu zuten, «alderdikerietatik kanpo», herria txikia izanik, arazoei bat eginda erantzun ahal izateko. Ondarzak dioenez, ez da alderdi itxi bat. «Irekita dago, kezka duen edozeinek proposamenak egitera etortzeko». Denbora horretan egindako lana oso positibotzat du, baina, oraindino badaukate zer egin. Zeintzuk dira zuen hauteskunde programako puntu nagusienak? Inportanteenak hauek izango dira: udaletxea Eleizaldera lekualdatu eta Herriko Taberna bat ipini informazio bulego bategaz, eta hango herrigunea finkatzeko egin behar diren egokitzapenak gauzatu. Bestalde, Olatxu aldea urbanizatu. Etxebizitza Babestuak amaitu, eta berri batzuk egiteko planak egiten hastea. Arlo horretan, gure ikuspegia da promozio handiak egin beharrean txikiak eta epe laburretan egitea. Dagoen frontoi berrian kirol ekipamendu hobeak ipini: futbito eta saskibaloian aritzeko. Teilategiaren berreskurapena ere bai, gune historiko, didaktiko eta ingurumenekoa bezala planteatuta. Eta arlo sozialean, ume eta gaztetxoei, langabetuei, ezinduei eta hirugarren adinekoei laguntza ematea. ... Sat, 19 May 2007 01:00:00 +0200 MURUETA 'Arklow Flair' ontzi berria itsasoratu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-21/p00006013/Arklow_Flair_ontzi_berria_itsasoratu_dute.htm m. zabalondo Herenegun itsasoratu zuten Arklow Flair Muruetako Ontzioletan egindako ontzi berria. Hala ere, oraindik hilabete beharko dute itsasontzia guztiz amaituta egoteko.Itsasontziak Mundakako itsasadarretik atera zen. Arklow Flair izena hartzen du eta Irlandako Arklow Shipping konpainiarekin kontratatutako sei ontzietatik hirugarrena da. Itsasontzia Murueta Ontziolek Erandion duten instalazioetara eraman zuten atzo, azkenengo lanak burutzeko. Hain zuzen, hilabate bat itxaron beharko dute itsasontzia guztiz amaituta ikusteko.Arklow Flair ontzia karga orokorrerako erabiliko dute Europa iparraldean. Arklow Shipping irlandar konpainia karga orokorraren garraiora dedikatzen da eta 40 ontzi inguru ditu. ... Wed, 21 Feb 2007 01:00:00 +0100 MURUETA 'Arklow Flair' ontzi berria itsasoratu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-06/p00006002/Arklow_Flair_ontzi_berria_itsasoratu_dute.htm m. zabalondo Gabon jaiak direla eta, hainbat ekitaldi izango dira gaur Muruetan.09:00etarako ibilaldi bat antolatu dute ibar eta basoetatik zehar. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute herriko txokoan, eta hamaiketakoa amaitzean, 13:00etan, briska txapelketaren finalaurreak eta finalak jokatuko dituzte. Sat, 06 Jan 2007 01:00:00 +0100 MURUETA Hainbat joku herrikoek parte hartzeko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-29/p00006004/Hainbat_joku_herrikoek_parte_hartzeko.htm e. goienetxea Jolasak eta tradizioa. Hori da Muruetako Udalak gabonetarako eta, konkretuki, asteburu honetarako antolatu dituen ekitaldiek uztartuko dutena. Adin guztietako herritarrek parte hartzeko jokuak izango dira.Gaur, Herriko Eskolan, briska txapelketa izango dute. Hor parte hartu gura dutenek, lehenago izena eman behar izan dute. Horretarako, herriko txokora edo eskolara joatea baino ez dute. 19:00etan hasiko dira lehenengo briska kanporaketak. Umeentzat ere ordu berean hasiko dira jokuak. Partxisera edo oka jokura jolastuz elkartuko dira gaztetxoak. Otzara sari Abenduaren 31n, etzi, herriko ohitura bati helduko diote muruetarrek. Bolo txapelketa jokatzeko ohitura dute, eta Gabon Zahar Egunean horretan ariko dira, boloak jaurtitzen, gura duten herritar guztiak.Eleizalden jokatuko dute txapelketa, eta parte-hartzaileen artean abilena dena erakusten duenak otzara bat irabaziko du sari modura. ... Fri, 29 Dec 2006 01:00:00 +0100 MURUETA Baserri giroari atzera begira txerrikiagaz http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-05/p00006018/Baserri_giroari_atzera_begira_txerrikiagaz.htm ekaitz goienetxea Aterkiak, zenbat gura. Baina, azokara hurreratu gura zuenari ez zion ardura. Errepidean autoak geldiro, ez bakarrik hobekuntza-lanetako semaforoen erruz, Muruetako sarreran aparkatu gura zutenek eraginda ere bai.Eleizalde auzoan inoiz baino jende gehiago. Gutxienez, urtean zehar aurki daitekeena baino gehiago bai. Herrikoak eta inguruetakoak bertan izan ziren domekan antolatutako Txerriki Egunean. Jendea bakarrik ez, produktuak, tresneria eta animaliak ere ekarri zituzten Muruetara alboko herri eta baserrietatik. Izan ere, azokaz aparte, beste hainbat gauza egon zen ikusteko, dena oso gertu. Txerriki Eguna zenez, ez zen txerrikirik falta, eta odolosteagaz, urdaiazpikoagaz edota txorizoagaz betetako platerak hamaiketakoa egiteko balio izan zien askori. Gainera, edaria ere erosteko aukera zuen eztarria busti gura zuenak. ... Tue, 05 Dec 2006 01:00:00 +0100 MURUETA Zimentazio eta hormigoi faseak amaitu dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-02/p00005013/Zimentazio_eta_hormigoi_faseak_amaitu_dituzte.htm e. goienetxea Muruetako Eleizalde auzoan babespeko hamalau etxebizitza eraikitzen ari dira, eta azaroan zimentazio eta ormigoi faseak amaitu dituzte beharginek.Udalak sustatutako eraikuntza lanak aurreikusitako epeen barruan ari dira gauzatzen. Uztailean hasi ziren etxebizitzen oinarri eta zutabeak ipintzen eta bost hilabete pasatu ostean, fase berri bati ekingo diote. Jabier Ondarza herriko alkateak esan duenez, orain, hemendik aurrera etxebizitzen alboko bidea egin beharko dute igeltseroek. Bi bide abiatuko dira etxebizitzak dauden lekutik: bat, herrigune barrurantz joango dena, eta bestea, albotik pasatzen den errepide nagusira ÐBermeo eta Gernika batzen ditueneraÐ. Guztira, 26 Eleizalde auzoaren inguruan herrigunea indartzeko asmoa dute udal arduradunek, biztanleak oso sakabanatuta daudenez ÐBusturialdeko biztanleria sakabanatuena duteÐ, herri nortasuna emango dien gune bat gura dutelako. Babes Ofizialeko hamabi etxebizitza eraiki zituzten duela hiru bat urte, eta oraingo hamalauak batuko zaizkie. Guztira, beraz, babespeko 26 etxebizitza urte gutxiren buruan. ... Sat, 02 Dec 2006 01:00:00 +0100 MURUETA Azokan, hamalau postu eta hainbat gauza ikusteko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-02/p00005017/Azokan_hamalau_postu_eta_hainbat_gauza_ikusteko.htm ekaitz goienetxea Muruetako herria goitik behera aldatuko da biharko azokagaz. Hainbat gauza izango dira bertan, hurreratzen direnentzat ikusteko eran. Guztira, hamalau postu eta bi erakusketa ipiniko dituzte. Txerriki Eguna ere antolatu dute biharko, eta herriko tabernan plater konbinatu bat dastatzeko aukera eskainiko dute: solomoagaz, urdaiazpikoagaz, txorizoagaz eta odolosteagaz.Hamalau postuetan, denetarik izango da, edozein azokatan aurki daitezkeen produktuak, bai jatekoak, zein artisau lanak: ogiak, gaztak, eztiak... Herriko bi postu ere ipiniko dituzte, Muruetako eta inguruetako baserrietatik ekarritako produktuekin. Jabier Ondarza alkateak produktu batzuk aipatu ditu, eta ohikoenetatik aparte, hain ohikoak ez direnak ere izango dira. Adibidez, kiwiak eta laranjak; baten batek ez du sinetsiko Urdaibaikoak direnik.Baserrietako abereak ere eroango dituzte herrira, jendeak ikusteko. «Etxerik etxe batzen dira: behi, asto, zaldi, ahuntz, untxi...». Inguruan nork edo nork animalia bereziren bat izanez gero, huraxe ere erakusketara eroaten saiatzen direla adierazi du Ondarzak. Bestalde, zaldi probak ere egingo dituzte azokara hurreratzen diren pertsonen aurrean. ... Sat, 02 Dec 2006 01:00:00 +0100 MURUETA Oraindino babespeko lau etxe adjudikatu barik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-05/p00006007/Oraindino_babespeko_lau_etxe_adjudikatu_barik.htm e. goienetxea Muruetako Udala eraikitzen ari den etxebizitza babestuetako lau oraindino banatu barik daude. Geratzen diren lau horiek adjudikatzeko bigarren zozketa bat egingo dute, eta gura duenak urriaren 18ra arte dauka aukera izena emateko.Uda aurretik egin zuten lehendabiziko zozketa, baina, aurkeztutako eskaeren artean baldintzak betetzen zituztenak ez ziren etxebizitza guztiak banatzeko beste. Hau da, zozketan zeuden hamalau etxebizitzetarako hamar eskaerek baino ez zituzten baldintzak betetzen. Beraz, Muruetako Udalak bigarren zozketa baten parte hartu ahal izateko aukera zabaldu du ostera ere, eskaera gehiago jasotzeko. Baldintzak zeintzuk diren udaletxean bertan jaso daitezke. Bigarren fasea ... Thu, 05 Oct 2006 01:00:00 +0200 MURUETA Hainbat ekitaldi izan dira asteburuan Muruetako jaietan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-12/p00006026/Hainbat_ekitaldi_izan_dira_asteburuan_Muruetako_jaietan.htm gotzone bilbao Aurreko asteko barikuan hasita eta domeka bitartean, hiru eguneko jaiak ospatu dituzte Muruetan. Muruetako Udalak antolatutako ekintza guztietan jende ugarik parte hartu zuen. Izan ere, gustu eta adin guztietako jendearentzako ekitaldiak izan baitziren asteburuan zehar.Barikuan, adibidez, meza ospatu zuten. Ondoren, jokoen txanda iritsi zen. Horien artean, bolo-jokoa eta bingoa izan ziren, besteak beste, aipagarrienak. Arratsaldean, asto probak eta gizon probak izan ziren. Eta eguna behar den moduan amaitzeko, herri afaria egin zuten. Guzti hori, musikarekin tartekatu zuten, han zeudenak giro onean murgiltzeko asmoz. Zapatuan, irailaren 9an, ere mezarekin hasi zuten jardunaldia. Oraingoan, ostera, herriko hildako guztien omenezkoa izan zen eliz-ekitaldia. Bertan entzundako kantuak Busturiko koralak abestutakoak izan ziren. ... Tue, 12 Sep 2006 01:00:00 +0200 MURUETA Astillerosen taldeak Sestaoko Izar erosi du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-07/p00005004/Astillerosen_taldeak_Sestaoko_Izar_erosi_du.htm erredakzioa Construcciones Navales del Nortek (CNN) Sestaoko ontziolaren erosketa formalizatu zuen herenegun. CNN-ko kide garrantzitsuena da Astilleros Murueta enpresa. Aktiboen salerosketa kontratua sinatu zuten martitzenean bi aldeek.Sestaoko Izar-en aktiboak eskualdatzeko, lehendabizi Ministroen Kontseiluak onartu behar du salerosketa operazioa, Pribatizazioen Kontseilu Aholkulariaren txostenaren ostean. Astilleros Muruetak CNN eratu zuen beste hainbat enpresagaz batera: Marlon 25, Iniciativas Navales del Norte, Naviera del Nervion eta Inversor para el Desarrollo de Iniciativas Empresariales-egaz batera. Taldea sortzea, batez ere, Izar-en ontziola eskuratzeari begira bideratu zuten. CNN-k produkzioko hainbat asmo ditu Sestaoko ontziolarako. Merkatal ontzien sorta zabala sortu gura dute, azken urteotan sortutakoen antzekoez aparte ÐLNG-ak, dragak eta 'Shuttle'-akÐ, kontainer eroaleak eta produktuak garraiatzeko ontzi espezialduak. ... Thu, 07 Sep 2006 01:00:00 +0200 MURUETA Muruetako Udalak diru-laguntza emango dio HITZA egunkariari http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-05/p00005016/Muruetako_Udalak_diru-laguntza_emango_dio_HITZA_egunkariari.htm ekaitz goienetxea Muruetako Udalak Busturialdeko Hitza diruz laguntzea erabaki du. Erabakia aho batez hartu zuten udalbatzarrean. Guztira, 900 euroko diru-laguntza bideratuko dute egunkariarentzat. 300 biztanle inguru ditu Muruetak, beraz, herritar bakoitzeko hiru euroko diru-laguntza izango da. Hitzak eskualdeko udalei eskatutako kopurua, hain zuzen ere. Horrela, Hitza diruz laguntzen duen eskualdeko bigarren udalerria izango da Murueta. Bermeoko Udala izan da lehendabizikoa Hitza diruz laguntzen. Bermeokoak ere biztanleko hiru euro eman zizkion egunkariari hasiera-hasieratik. Guztira, 60.000 euro.Apirilean aurkeztu zituen Hitzak diru-laguntza eskaerak Busturialdeko udal guztietan, Bermeokoan izan ezik, dagoeneko hitzarmena sinatuta baitzeukaten bi... Tue, 05 Sep 2006 01:00:00 +0200 MURUETA Babespekolau etxe adjudikatu gabe http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-07-29/p00005006/Babespekolau_etxe_adjudikatu_gabe.htm erredakzioa Babes Ofizialeko hamalau etxebizitzetatik, lau ez dituzte adjudikatu, eskaera egin dutenen artean hamarrek baino ez dituztelako baldintza guztiak bete. Besteak beste, baldintzak honakoak ziren: lau urtetan gutxienez Muruetan erroldatuta egotea, eta urtean 9.000 euroko diru sarrerak izatea. Azken horrengatik, herriko hainbat gazte aukera barik geratu dira, eta Udalak pozik geratu ez dela adierazi du.Geratzen diren lau etxeetarako, zerrendak irekiko dituzte berriro ere, eta antzinatasunaren baldintza bi urtera jaitsiko dute. Helegiteak Ados ez dagoenak, helegitea aurkezteko aukera izango du abuztuaren 27ra arte. Onartutakoen behin betiko zerrenda irailaren hasieran emango dute jakitera.Zerrenda berrirako epeak ez dituzte ipini oraindino. ... Sat, 29 Jul 2006 01:00:00 +0200 MURUETA Hasi dira babes ofizialeko etxeak eraikitzen Eleizalden http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-07-12/p00005007/Hasi_dira_babes_ofizialeko_etxeak_eraikitzen_Eleizalden.htm ekaitz goienetxea Muruetan hasi dira dagoeneko babes ofizialeko etxebizitza babestuak eraikitzeko lanetan. Eleizalde auzoan indusmakina lurra zulatzen hasi da, etxebizitza babestuen bigarren faseko hamalau etxebizitzak eraikitzeko gainean.Etxebizitza horiek norentzat izango diren datorren astean jakinaraziko dute, zozketa egin ostean. Muruetako alkate Jabier Ondarzak adierazi duenez, adjudikazioen lehen zozketa horretan ez dira etxebizitza guztiak banatuko. Ziurrenik, bi edo hiru etxebizitza geratuko dira banatu barik, eta hurrengo egunetan erabaki beharko du Udalak zer egin: edo beste epe bat ireki jende gehiagok izena eman ahal izateko, edo dagoeneko izena emandakoen zerrendakoen artean egin zozketa berri bat, aurretik ipinitako baldintzak aldatuta. ... Wed, 12 Jul 2006 01:00:00 +0200 MURUETA Hasi dira babes ofizialeko etxeak eraikitzen Eleizalden http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-07-09/p00005010/Hasi_dira_babes_ofizialeko_etxeak_eraikitzen_Eleizalden.htm amaia uribe Aste honetan jarri dute martxan Muruetako udako eskola, eta guztira 25 ume inguruk eman dute izena, nahiz eta jende gehiago ari den apuntatzen.Negu osoan zehar ikasten aritu dira haurrak, eta uztailean zehar ere udako eskolara joateko erabakia hartu dute batzuk. Hala ere, ez da ohiko eskola. Izan ere, matematika, ingurumena eta antzekoak alde batera uzten dituzte, eta teknologia berriak, dantzak, tailerrak eta beste hainbat gauza egiten dituzte.Muruetako eskola 1981. urtean itxi zutenetik, bertako umeak kanpoko herrietara joaten dira ikastera. Hori dela eta, askok ez dute elkar ezagutzen. Hori kontraesan handia da, kontuan hartu behar baitugu Murueta herri txikia dela. Arazo hori saihestu asmoz, Udalak udako eskola antolatu du. Horrela, umeen elkarbizitza sustatu gura dute. ... Sun, 09 Jul 2006 01:00:00 +0200 MURUETA Hasi dira babes ofizialeko etxeak eraikitzen Eleizalden http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-22/p00006013/Hasi_dira_babes_ofizialeko_etxeak_eraikitzen_Eleizalden.htm e. goienetxea Muruetako gaztetxoek herrian bertan ikastaroak egiteko aukera izango dute udan. Udalak martxan ipiniko du Udako Eskola uztailean. Ekimena hiru eta hamabi urte artekoei begira antolatu dute. Helburu nagusienetako bat, herriko gaztetxoek elkar ezagutu eta euren arteko harremana bultzatzea da.Udako Eskolan parte hartu gura duenak izena eman beharko du datorren astelehena baino lehen, epea ekainaren 26an bukatzen da-eta. Ikastaroetarako irakasleak behar dituzte, eta izena emateko epe hori irakasle aritu gura dutenentzat ere bada. Udalekoek honako titulazio hauek dituzten pertsonak behar dituzte: haur hezkuntza, lehen eta bigarren hezkuntza. Lehen Hezkuntzan esperientzia izatea baloratuko dute. Interesdunek, Udalean aurkeztu behar dute kurrikuluma. ... Thu, 22 Jun 2006 01:00:00 +0200 MURUETA