Mundaka, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda mundaka eu Sun, 05 Jul 2009 00:00:19 +0200 60 Mundaka, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Gutxienez hamazazpi parte-hartzaile izango dira etziko goitibehera jaitsieran http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-07-02/p00005007/Gutxienez_hamazazpi_parte-hartzaile_izango_dira_etziko_goitibehera_jaitsieran.htm Zapatuan Mundakako goitibehera jaitsiera jokatuko da, 18:00etan, San Pedro jaien baitan. Federazio asegurua ez dutenentzat izena emateko epea atzo amaitu zen. Ińigo Serna antolatzaileetako baten esanetan, orain arteko datuak kontuan hartuz parte-hartzea «nahiko handia» izango da. «Dagoeneko hamazazpi pertsonak eman dute izena eta ziurrenik azken orduan gehiago agertuko dira», esan du. Mundakako jaitsiera kategoria desberdinetan egin daiteke: pneumatikoak G1-G2, errodamentuzkoak, errodamentuzko tradizionalak (kuatropaloak), GOLFO3 eta Arinak. Ibilbidearen nondik-norakoak Sernak aipatu bezala, hasiera batean ibilbidea luzatzea pentsatu zuten arren, azkenean 750 metrokoa izango da. Jaitsiera 200 metroko bideune batekin hasten da eta, nahiz eta errepideak asfaltu zimurtsua duen, ez du zailtasunik aurkezten. Jarraian 90fraq14; eskumatara eta 90fraq14; ezkerretara egiten duen bihurgune bikoitza izango dute parte-hartzaileek eta ondoren goranzko aldapa arin bat. Azkenik, 145fraq14;ko bihurgune baten amaitzen den errei bikoitzeko jaitsiera gogorra izango dute. Sernaren esanetan, edozer gertatuz gero, beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatuta egongo dira. ... Thu, 02 Jul 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA «Inoiz baino maila altuagoa» izan da aurtengo 'Graffitti session' lehiaketan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-30/p00006008/«Inoiz_baino_maila_altuagoa»_izan_da_aurtengo_Graffitti_session_lehiaketan.htm Herriko hormak graffitiz jantzi dituzte domeka honetan `Mundaka Graffitti Session´ txapelketan parte hartu duten graffitti egileek. Urdaibaik Txatxik eta Agroskatek antolatutako lehiaketa hori jada finkatuta dagoela esan daiteke, izan ere, parte-hartzaile kopurua ez ezik, graffittien kalitateak ere gora egin duela adierazi dute antolatzaileek. Zehazki, aurtengoa inoizkorik arrakastatsuena izan dela diote antolatzaileek eta lanen «maila inoiz baino altuagoa» izan dela gaineratu du Rober Garay antolakuntza taldeko kideak. Parte-hartzaile kopuruari dagokionez ere marka hautsi du aurtengo `Graffitti Session´-ak eta urrun geratu dira ezarritako gehienezko kopurua betetzen ez ziren garai haiek. Izan ere, hogei parte-hartzaileren kupoa gainditu eta 24 talde izan dira aurten lanean Mundakako kaleetan. ... Tue, 30 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Doako posta elektronikoa jarri du abian Bizkaiko Foru Aldundiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-27/p00006006/Doako_posta_elektronikoa_jarri_du_abian_Bizkaiko_Foru_Aldundiak.htm Gizartean teknologia berrien erabilpena sustatzeaz arduratzen den Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da Biscaytik. Aste honetan bertan, proiektu horren ardatzetako bat den `bizkaia.eu´ doako posta elektroniko sistema jarri dute martxan. Basauriko, Abanto-Zierbenako, Balmasedako, Galdakaoko eta Arratialdeko udalerrietako bizilagunekin batera, mundakarrak izan dira egitasmoa probatzen eskualdeko lehenengoak. Egunotan, 100.000 gutun pertsonalizatu bidaltzen ari zaizkie udal horietan erroldatutako 14 urtetik gorako guztiei. Uztailaren 7tik aurrera, aldiz, Bizkaiko gainerako herritarrei bidaliko zaizkie gutunak. Gutun horietan, posta elektronikoa martxan jartzeko kodea zehazten zaie erabiltzaileei eta baita `www.bizkaia.eu´ webgunearen lotura adierazi ere. Horrela, interesatuak posta elektronikoaren kontua aktibatu dezake gustukoen duen izenarekin. ... Sat, 27 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Doako posta elektronikoa jarri du abian Bizkaiko Foru Aldundiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-25/p00005006/Doako_posta_elektronikoa_jarri_du_abian_Bizkaiko_Foru_Aldundiak.htm Peru Kortazar mundakarraren lanak aukeratu ditu Mundakako Udalak Juan Tribisarrospe Kultura Etxe berrian ikusgai jartzeko. Kortazarrek bere lanetako batzuk aukeratu ditu Mundakako herritarrei erakusteko eta, bide batez, «ahal izanez gero saltzeko». Uztailaren 5era arte izango dira Kortazarren lanak ikusgai, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Kortazar pozik dago bere herrian erakusketa jartzeko aukera eman diotelako. «Hemen gauden egunetan jende asko etorri da eta zenbait margolan ere saldu ditut dagoeneko. Ziur nago oraindik jende asko hurbilduko dela erakusketa ikustera» Peru Kortazarrek, bere lanak erakusteaz gain, aitari omenaldi txikia egin gura dio. Horregatik, aitak 1947an margotutako hiru marrazki ere jarri ditu erakusketan. «Gaur egun egiten dituen zenbait lan ere ikus daitezke. Hala ere, orain beste gai batzuk margotzen ditu ikusmen arazoak dituelako». ... Thu, 25 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Domekan egingo dute 'Mundaka Graffitti Session'-aren VI. edizioa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-24/p00006006/Domekan_egingo_dute_Mundaka_Graffitti_Session-aren_VI._edizioa.htm Urdaibai Txatxik eta Agroskatek antolatuta, datorren domekan `Mundaka Graffitti Session´-aren seigarren edizioa hartuko dute Mundakako kaleek. Egun horretan graffiti egileak eta euren lanak izango dira protagonistak. Antolatzaileek Mundakako kaleetatik banatuta egongo diren panelak banatuko dizkiete graffiti egileei eta horiek graffitia egin beharko dute. 09:00etan hasiko dira eta 16:00etarako lanak amaituta izan beharko dituzte. 2.000 euro lau saritan Lau sari izango dira aurtengo `Mundaka Graffiti Session´-ean. Guztira, 2.000 euro banatuko dituzte. Graffiti onenaren egileak 800 euroko saria hartuko du. Bigarrenarentzat 500 euroko saria izango da eta hirugarrenarentzat, 300 euroko saria. Horiez gain, Mundakako edota Urdaibaiko graffiti egileentzako sari berezia ere izango dela azaldu dute antolatzaileek, 400 euro, hain zuzen ere. ... Wed, 24 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Udako ordutegia martxan du Mundakako J. M. Etxeita liburutegiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-24/p00006005/Udako_ordutegia_martxan_du_Mundakako_J._M._Etxeita_liburutegiak.htm Mundakako Jose Maria Etxeita Udal liburutegiak, urtero legez, udako ordutegia ipini du martxan. Hortaz, neguan ez bezala, uda sasoian goizez izango da zabalik astelehenetik barikura bitartean, 10:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere. Ekainaren 29an eta 30ean itxita egongo da Mundakako San Pedro jaiak direla eta, ekainaren 29an eta 30ean liburutegia itxita egongo dela azaldu dute bertako arduradunek. Aurretiaz egun horietan sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu diete herritarrei. Wed, 24 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Valentzia III kartzelatik Valentzia II-ra aldatu dute Egoitz Koto http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-24/p00003011/Valentzia_III_kartzelatik_Valentzia_II-ra_aldatu_dute_Egoitz_Koto.htm Egoitz Koto Mundakako udatiarra berriro aldatu dute kartzelatik orain dela bi aste inguru. Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalandarrak) Valentzia III kartzelatik Valentzia II kartzelara aldatu dutela baieztatu du Txusa Etxeandia preso politikoaren amak. Iazko azaroanDarocara (Zaragoza) kartzelatik Valentzia III kartzelara mugitu zuten eta orain berriz aldatu dute. Egoitz Koto Jon Igor Solanaren modulu berean zegoen Valentzia III-n eta hori atxilotu baino egun bat arinago aldatu zuten kartzelaz. Presoaren amak uste duenaren arabera, «modulu horretan protestarik ez sortzeko asmoz aldatu dutela uste dugu». Koto 2002ko azaroaren bukaeran atxilotu zuten. Navalcarnerotik (Madril) Darocara (Zaragoza) eraman zuten. 2008ko azaroan Picassenteko Valentzia III kartzelara mugitu zuten. ... Wed, 24 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Tribisarrospe Kultura Etxea martxan da dagoeneko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-23/p00006009/Tribisarrospe_Kultura_Etxea_martxan_da_dagoeneko.htm Juan Tribisarrospe Kultura Etxeak ateak ireki zituen pasa den zapatuan. Herriko kultur eta kirol taldeek bertan izango dute egoitza. Horrez gain, herritar guztiei zabalik izango den gunea ere bada. Hainbat urtetan lanean egon ostean, zapatuan inauguratu zuten Mundakako Juan Tribisarrospe Kultura Etxea. Martxan hasi aurretik eraikina bedeinkatu zuten. Horrela, eraikinak dituen hiru solairuak bedeinkatzeaz gain, gelarik gela bedeinkatzen izan zen Mundakako abadea. Bedeinkapenaren ostean, herritarrek Kultura Etxea lehenengoz ikusteko aukera izan zuten. Mundakako alkate Unai Rementeria pozik agertu zen eraikinarekin. «Hainbat denbora lanean egon eta gero eraikinak ateak zabalik ditu. Kultur eta kirol taldeek lekua izateaz gain, herritar guztiei zabalik egongo da Kultura Etxea. Gura dutenek hemen izango dute lekua». ... Tue, 23 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA 80 lagun izan dira aurtengo San Pedroetako martxan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-23/p00006007/80_lagun_izan_dira_aurtengo_San_Pedroetako_martxan.htm Mundakako Gaztezar Mendi Taldeak urtero jaien bueltan San Pedroetako martxa antolatzen du. Aurtengoa domekan izan zen eta 80 lagunek izena eman zutela azaldu du Ińaki Navarro Gaztezar Mendi Taldeko idazkariak. «Iaz baino parte-hartzaile gutxiago izan dira. Iaz 150 izan ziren». Parte-hartze kopurua jaistearen arrazoi nagusia data aldaketa izan daitekeela uste du Navarrok. «Aurten jaiak hasi aurretik ipini dugu eguna eta beste urte batzuetan jaien baita egiten dugu martxa. Ziur nago jendeak beste egun batean dela pentsatzen duela». Bi ibilbide desberdin izaten dira Ibilbidea Urdaibaiko itsasadarraren ezkerraldetik egin zuten. Lehenik eta behin Mundakan ferrya hartu zuten Laidara eta han hasi zuten martxa Kanala, San Pedro Atxarre, Tremoia, Ibarrangelu, Ogońo eta Akorda zeharkatuz. ... Tue, 23 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Mundakarrek emaitza onak lortu dituzte denboraldi hasieran http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-23/p00004005/Mundakarrek_emaitza_onak_lortu_dituzte_denboraldi_hasieran.htm Zapatuan hasi zuten KAE2 mailako arraunlariek aurtengo traineru denboraldia Luancon (Asturias, Espainia), euren artean mundakarrek. Domekan, aldiz, Mundakako arraunlariek etxean lehiatzeko aukera izan zuten. Asteburuko estropada bietan erakutsi zuten maila ona eskualdekoek, zapatuan laugarren eta domekan bosgarren egin ostean. «Oso pozik gaude lortutako emaitzekin. Egia esan, ez genuen espero. Zapatuan postu hobea lortu genuen arren, lehenengotik ia 43 segundotara geratu ginen. Domekan, aldiz, postu bat jaitsi genuen. Hala ere, irabazlearengandik ia 18 segundora heldu ginen helmugara», aipatu du Xabier Ugartemendia Mundaka Arraun Taldeko arraunlariak. Ugartemendiaren esanetan, «erakutsitako maila mantentzea da helburua». Mundakako XI. ikurrinaren inguruko lorpen handiena «herriko giro ona» izan zela ziurtatu du arraunlariak. «Ikuslegoa oso pozik zegoen 21 urte eta gero mundakarrek berriro ere trainerua uretaratzen zutela ikusita. Animo asko jaso genituen eta oso gustura sentitu ginen». ... Tue, 23 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA San Pedroetako martxa antolatu du Gaztezarrek biharko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-20/p00006006/San_Pedroetako_martxa_antolatu_du_Gaztezarrek_biharko.htm Mundakako Gaztezar mendi taldeak, urtero legez, San Pedroetako mendi martxa antolatu du biharko. 08:00etan ipini dute hitzordua Isla Kale kiroldegian. Izen-ematea bertan izango da eta doakoa izango da. Isla Kale kiroldegitik Txorrokopuntararte joango direla azaldu dute antolatzaileek. Bertan, ferrya hartuko dute Laidako hondartzaraino. Izan ere, Laidan hasiko dute mendi martxa. Ibilbidea Urdaibaiko itsasadarraren ezkerraldetik egingo dute, Kanala, San Pedro Atxarre, Tremoia, Ibarrangelu, Ogońo, Akorda eta Laida zeharkatuz. Ogońotik bira ematea hautazkoa izango dela azaldu dute antolatzaileek. Hala ere, handik dagoen ikuspegia «gomendagarria» dela diote baina «zenbait oztopo daude bertara heltzeko igoera eta jaitsiera asko baitaude eta harri asko». ... Sat, 20 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Bigarren urtez jarraian bizikletak alokatzeko zerbitzua martxan jarri dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-20/p00006004/Bigarren_urtez_jarraian_bizikletak_alokatzeko_zerbitzua_martxan_jarri_dute.htm Mundakako Turismo Bulegoak martxan ipini du bigarren urtez jarraian bizikletak alokatzeko zerbitzua. Iaz zerbitzuak izan zuen arrakasta ikusita berriro ere martxan ipintzea erabaki dutela azaldu dute Turismo Bulegoko arduradunek. Aurten ere bost dira alokairuan ipiniko dituzten bizikletak. Bizikleta horiek Turismo Bulegoaren ondoan dagoen bizikletentzako aparkalekuan jarriko dituzte egunero. Turistei zein herritarrei zuzenduta Bizikletak alokatzeko zerbitzua turistei zein Mundakako herritarrei zuzenduta dagoela azaldu dute. Zerbitzu horren bitartez, «Mundakako herria bera eta Urdaibaiko inguruak beste modu batera ezagutzeko aukera ematen dugu. Era berean, ingurumena zaintzeko aukera ere ematen du», azaldu dute Turismo Bulegotik. Bizikleten alokairua Turismo Bulegoan bertan ordaindu beharko da eta ordutik ordurako tarifak izango dira. Alokairuaren lehenengo orduak bi euro balio ditu. Hortik aurrera, ordu bakoitzeko euro bat ordaindu behar da. ... Sat, 20 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Juan Tribisarrospe Kultura Etxeak ateak irekiko ditu gaur http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-20/p00006002/Juan_Tribisarrospe_Kultura_Etxeak_ateak_irekiko_ditu_gaur.htm Mundakako Udalak gaur goizean inauguratuko du Juan Tribisarrospe Kultura Etxea. Gaurtik aurrera, eraikin horrek herriko kirol eta kultur taldeei leku berria eskainiko die. 11:30ean irekiko ditu ateak Juan Tribisarrospe Kultura Etxeak. Inaugurazio ekitaldian eraikina bedeinkatuko dute. Ondoren, herritar guztiek eraikin berriaren instalazioak bisitatzeko aukera izango dute. Inaugurazio ekitaldiari amaiera emateko bertaratutakoek luntxaz gozatzeko aukera izango dute. Peru Kortazarren lanak ikusgai Juan Tribisarrospe Kultura Etxearen inaugurazio ekitaldira hurbiltzen diren herritar guztiek Peru Kortazar mundakarraren lanak ikusteko aukera izango dute. Eraikinaren beheko solairua Katillotxu Emakumeen Elkarteak eta Gazte Planak erabiliko dute. Lehengo solairuan erabilera anitzerako gela bat dago. Gela horretan Mundakako abesbatzak entseguak egin ahal izango ditu eta kultur ekintza desberdinetarako ere erabiliko dute. ... Sat, 20 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA `Erramon´ berriro lehian ariko da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-19/p00005025/`Erramon´_berriro_lehian_ariko_da.htm 21 urte eta gero, Mundakako Arraun Elkarteko `Erramon´ trainerua berriro uretan ikusi ahal izango da lehiatzen bihartik aurrera. Izan ere, aurten mundakarrak Kantauriko Arraun Elkartearen (KAE) 2 ligan ariko dira. Mundakako Arraun Elkarteko mutilak prest daude bihar izango duten lehenengo hitzordurako. Ligako lehenengo proba Luancon (Asturias) izango dute, 12:30ean. KAE2 ligako taula erdian izatea dute helburu Hogei kidek osatzen dute taldea, hamazortzi arraunlarik eta bi patroik. Horiek Sabino Astigarraga entrenatzailearen esanetara lan egiten dute. Astigarragak azaldutakoaren arabera, «KAE2 ligako taula erdian izatea da aurtengo denboraldiko gure helburu nagusia. Lehenengo urtea izateko guretzako nahikoa izango litzateke». `Erramon´ berriro lehiatzen ikustea Mundakarentzat oso garrantzitsua izango dela azaldu du Astigarragak. «21 urte geldi egon eta gero taldearentzat denboraldi garrantzitsua izango da. Talde guztietan gertatzen den bezala, trainerua martxan ez badago zeozer falta dela somatzen da. Gainera, arraunaren mundua dagoen moduan trainerua izan behar duzu klub moduan aintzakotzat hartzeko. traineru on bat, gainera, eta hori zailagoa da». ... Fri, 19 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Lomatun Trading-ek ministerioaren laguntza izango du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-18/p00004004/Lomatun_Trading-ek_ministerioaren_laguntza_izango_du.htm Espainiako Ingurumen, nekazaritza eta arrantza ministerioak 21 milioi euro bideratuko ditu arrantza eta urtar dibertsifikaziorako laguntza funtsera. Funts horrek 11 enpresari mesede egingo die bere lehenengo deialdian. 11 enpresa horietako bi euskaldunak dira. Bata eskualdekoa, gainera, Mundakako Lamiaran-Aranburu industriagunean kokatuko duten Lomatun Trading S. L. enpresa, hain justu. Bestea Galdakaokoa da, Monte Kalamua S. A. enpresa, hain zuzen ere. Lomatun Trading S. L. enpresa Ortiz kontserbak, Bermeoko kofradiak eta Ondarroako eta Lekeitioko kofradiak batzen dituen Arrankoba elkarteak kontrolatzen du. Lomatun Trading enpresa da arrantza eta urtar dibertsifikaziorako laguntza funtsetik dirua hartzen duen eskualdeko lehenengo enpresa. Arraina hartzeaz, izozteaz eta kontserbatzeaz arduratuko da ... Thu, 18 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA 50 lagun inguruk parte hartu dute eskalada jardunaldietan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-16/p00006009/50_lagun_inguruk_parte_hartu_dute_eskalada_jardunaldietan.htm Mundakako Gaztezar mendi taldeak antolatutako lehenengo eskalada jardunaldiak izan dira asteburuan Laidatxu hondartzako Froi rokodromoan. Antolatzaileak pozik agertu dira jadurdunaldiek izandako erantzunarekin. «Primeran irten zen dena», azaldu dute. Haien esanetan, «zapatua eta domeka bitartean 50 lagun inguru aritu ziren jardunaldietan». Zapatuan jende gutxiago hurbildu zela argitu dute. «Mundakako eskolako jaia zen eta, beraz, bai umeek eta baita gurasoek ere bertan egon behar zuten». Bestalde, domekan, batez ere arratsaldean, jende asko hurbildu zen Froi rokodromora. «Domeka arratsaldean, `Kirolari ateak zabalik´ eguna zela eta, jende gehiago hurbildu zen. Umeak eta nagusiak izan ziren. Monitoreak oso lanpetuta ibili ziren bertaratutakoei eskalada munduko gauzak azaltzen». ... Tue, 16 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Ikasleek eguzki panelen erabilera gehitzeko eskatu diote Udalari http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-16/p00006002/Ikasleek_eguzki_panelen_erabilera_gehitzeko_eskatu_diote_Udalari.htm Mundakako herri ikastetxeko ikasleek lehenengo Udal foroan parte hartu zuten atzo goizean. Bertan agertu ziren `talde orlegi´- ko kideak Mundakako alkateari ikastetxean eta herrian bertan zer ikusi duten eta beraien ustez zer hobetu behar den azaltzeko asmoz. Energia berriztagarrien inguruan aritu ziren eta eguzki panelen erabilera gehitzea egokia izango litzatekeela uste dute Mundakako eskolako ikasleek. Bestalde, kontsumo txikiko bonbilen erabilpena eskatu zuten, beste gauza batzuen artean, eta alkateak bertaratutakoei etxerako bonbilak banatu zizkien. Proposamen guztiekin idatzitako eskutitza eman zien Mundakako alkateari eta hark «ahal den neurrian eskatutakoa hobetzen saiatuko» dela azaldu zuen. Tue, 16 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA San Pedro egunean hasiko da Mundakako eskupilota txapelketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-13/p00006007/San_Pedro_egunean_hasiko_da_Mundakako_eskupilota_txapelketa.htm Mundakako Udalak eta Izaro pilota taldeak berriro jarriko dute martxan eskupilota txapelketa, uda guztietan egiten duten bezala. San Pedro egunean bertan hasiko dira partidak eta abuztuaren 29an izango dira azken partidak, , euskal jaian, hain zuzen. Guztira, hamar partida izango direla azaldu du Rober Ugalde Izaro pelota taldeko kideak. Abuztuaren 15ean, 22an eta 29an III. Udako esku pilota txapelketa jokatuko da, gainera, Mundakan. Lehenengo bi zapatuetan finalerdiak jokatuko dituzte eta 29an finala. Eskupilota bultzatzeko Ugaldek azaldutakoaren arabera, «jende askori gustatzen zaio eskupilota eta, hori bultzatzeko asmoz, jenderik gehien dagoen denboraldian egiten ditugu partidak». Lehenik eta behin umeen bi partida izaten dira. Ondoren nagusien txanda izaten da. ... Sat, 13 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Eskalada jardunaldiak antolatu ditu Gaztezar Mendi Taldeak astebururako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-10/p00006006/Eskalada_jardunaldiak_antolatu_ditu_Gaztezar_Mendi_Taldeak_astebururako.htm Mundakako Gaztezar Mendi Taldeak eskalada jardunaldiak antolatu ditu datorren astebururako. Aurten jardunaldi horiek egingo dituzten lehenengo aldia izango da. Ińaki Navarro Gaztezar Mendi Taldeko idazkariaren esanetan, «denbora luzea daramagu eskalada jardunaldiak egiteko gogoarekin. Azkenengo urteetan asmoa izan genuen arren, ez ginen ados jartzen eta egin barik geratu ziren. Aurten, azkenean, jardunaldi horiek egitea erabaki dugu». Urtero kirolari ateak zabalik egunean eskaladak izaten duen garrantziaz ohartu da Gaztezar Mendi Taldea, eta horregatik erabaki dute eskalada jardunaldiak antolatzea. «Gure mendi taldean eskalatzen aritzen diren gazte bi ditugu eta horiek emango dituzte jardunaldiak. Txikitatik eskalatu dute eta horretan adituak dira». Kirolari ateak zabalik egunarekin batera ... Wed, 10 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Ińaki Zaldunbideren kartelak iragarriko ditu San Pedroak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-04/p00005009/Ińaki_Zaldunbideren_kartelak_iragarriko_ditu_San_Pedroak.htm Ekainaren 28tik uztailaren 5era Mundakan ospatuko diren San Pedro jaiak badute iragarlea. Izan ere, Joseba Ińaki Zaldunbide Lopez mundakarraren kartela aukeratu dute jaiak iragartzeko. Mundakako San Pedro jaietako kartel lehiaketak ez du arrakasta handirik izan aurten. Bi kartel iragarle baino ez ziren txapelketara aurkeztu. Bi horien artean Ińaki Zaldunbideren kartela aukeratu dute. Kartela argazki bat da Hirugarren aldiz jarraian aurkeztu da Zaldunbide Mundakako jaietako kartel lehiaketara eta «pozik» agertu da bere kartela aukeratu dutelako eta berea izango delako aurtengo jaiak iragarriko dituen lana. Aurreko bi urteetan aurkeztutako kartelak margotutakoak izan zirela azaldu du mundakarrak. Aurten, ostera, kartela argazki bat da. «Argazkia da gehien gustatzen zaidan teknika, horregatik egin dut horrela. Mundakan berezia den lurraren gainean konposizio bat egin nuen jaietako osagaiekin. Ondoren letrak lurrean margotu nituen eta gero argazkia atera. Ikusten duzuena da emaitza». Konposizio «erraz» batekin «gauza politak» egin daitezkeela erakutsi gura izan du. ... Thu, 04 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Matxura «zaratatsua» izan du tren batek Mundaka parean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-04/p00004004/Matxura_«zaratatsua»_izan_du_tren_batek_Mundaka_parean.htm Bilbo-Bermeo ibilbidea egiten ari zen EuskoTreneko tren batek matxura izan zuen herenegun Mundakan. «Konboiaren pantografoa solte zegoen katenaria batekin trabatuta» gelditu zela azaldu du Alberto Ruiz Lazkano EuskoTreneko komunikazio arduradunak. Matxura ez zen larria izan, baina bai, ordea, «zaratatsua». Izan ere, trena katenariarekin trabatuta zegoela zenbait metro burutu zituen, bere bidean zeuden «kable guztiak ateraz eta txinparta ugari sortaraziz», azaldu du Lazkanok. Hala ere, ez zen ezer larririk gertatu. Sustorik handiena konboiaren barnean zihoazen bidaiariek hartu zuten. Mundaka eta Bermeo arteko tartea moztuta Istripua Mundakako Ondartza auzoan gertatu zen, 26,950 kilometro an, hain zuzen ere. Istripua gertatu eta berehala anbulantziak, suhiltzaileak eta Osakidetzako helikopteroa bertaratu ziren. Hala ere, ez helikopteroak ezta anbulantziek ere ez zuten inor ospitalera eraman behar izan. Bidaiari guztiak beren kabuz irten ziren trenetik, Bermeoko andra bat izan ezik. Horrek aldakako ebakuntza eginda zeukan berriki. Hori dela eta, konboitik irteteko laguntza berezia behar izan zuen. ... Thu, 04 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Parte-hartze handia izan da Mundakako IV. emakumeak kirolean ekimenean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-06-03/p00006009/Parte-hartze_handia_izan_da_Mundakako_IV._emakumeak_kirolean_ekimenean.htm Mundakan pasa den zapatuan antolatutako IV. emakumeak kirolean ekimenean izandako parte-hartze handia azpimarratu du Bizkaiko Kirol Federakundeak (Asfedebi). «Eguraldia lagun izan genuen eta ikusle aldetik ere hainbat lagun hurbildu ziren Mundakara», azaldu dute. Kirol desberdinak ikusteko aukera izan zen zapatu goizean Mundakan. Herriko plazan esgrima erakustaldi bat izan zen. Bakarkako eta taldekako txapelketak izan ziren bertan. Hainbat lagun hurbildu ziren txapelketara horiek ikusteko asmoz. Bestalde, herriko umeek herri kiroletaz gozatzeko aukera izan zuten joko desberdinen bitartez. Miren Urkiola harrijasotzailea ere izan zen eta bertaratutakoak «aho zabalik» utzi zituen bere altxaketekin. Eskola arteko pala txapelketa ere izan zen Mundakako frontoian eta Mallabiako taldeak irabazi zuen. Kiroldegian infantilen eta beteranoen eskubaloi txapelketak jokatu ziren. Infantiletan, Durangoko Jesuitak Urdaibai baino hobeak izan ziren. Beteranoetan, ostera, Urdaibai taldea Bizkaiko selekzioa baino hobea izan zen. ... Wed, 03 Jun 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Emakumeak kirolean ekimena antolatu dute bihar goizerako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-29/p00006003/Emakumeak_kirolean_ekimena_antolatu_dute_bihar_goizerako.htm Bihar goizean emakumeentzako kirola izango da protagonista Mundakan. Izan ere, Emakumeak kirolean ekimenaren laugarren jardunaldia antolatu dute. Mundako Udalak eta Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteak (Asfedebi) antolatutako ekimena da. Aurton, Mundaka aukeratu dute ekimen hori egiteko. Aurreko urteetan Sopelan, Zierbenan eta Bakion egin zuten eta, Asfedebik azaldutakoaren arabera, ekimenak arrakasta handia izan zuen hiru herrietan. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu Ekimen horren helburu nagusia emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea da, baita kirolaren alorrean ere. Hori dela eta, `Kirolean denok berdinak´ lelopean antolatu dute ekimena. 10:00etan hasiko dira kirol desberdinak herriko bost puntutan: Mundakako Laidatxu hondartzan, Talan, kiroldegian, frontoian eta udaletxeko plazan, hain zuzen ere. ... Fri, 29 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA «Europa edo mundu mailako proba batean aritzea oso pozgarria izango litzateke» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-29/p00005009/«Europa_edo_mundu_mailako_proba_batean_aritzea_oso_pozgarria_izango_litzateke».htm Kepa Ruizek (Mundaka, 1978) duatloiko euskal zirkuituko lehenengo postua lortu du. Aurtengo denboraldian emandako mailarekin pozik agertu da mundakarra. Hurrengo proba Marokon izango du, ekainaren 7an. Euskal duatloi zirkuituko irabazlea izanik pozik egongo zara, ezta? Denboraldi hasieran nuen helburu nagusia zen eta azkenean lortu dut, hortaz, oso pozik sentitzen naiz. Asko prestatu zinen denboraldirako? Ez asko. Azaroan hasi nintzen apurka-apurka entrenatzen eta iazko denboraldian izan nituen lesioak kontuan izanik beste era batera prestatu genuen denboraldia. Azken hilabeteetan gogor sentitu naiz eta horri esker lortu dut garaipena. Denboraldi hasieran euskal zirkuituko irabazlea izateko asmoa zenuen? Aukeretako bat zen eta horrela pentsatzen nuen. Lesioek kalte egiten ez badidate eta ondo entrenatuz gero, aurrean egoteko aukerak nituela uste nuen. Aurten lesio pare bat izan ditut, hala ere, ez dira horren garrantzitsuak izan. Beraz, ondo entrenatu dudanez, gogor sentitu eta ibili naiz. ... Fri, 29 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA 2,5 milioi euro bideratuko ditu Aldundiak Mundakako hornikuntza sarea berritzera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-28/p00006002/25_milioi_euro_bideratuko_ditu_Aldundiak_Mundakako_hornikuntza_sarea_berritzera.htm Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak 2,5 milioi euro inbertituko ditu Mundakako hornikuntza sarea berritzeko lanak egiteko. Mundakan egingo dituzten lanen artean, ura eramateko hoditeria berria, Betrokoloko biltegi berriaren eraikuntza eta udal biltegiaren ondoko ponpaketa-zentroa egongo lirateke. Mundakako udal biltegitik Lamiaran industrialdea eta Mundakako hirigunea hornitzeko asmoz, hornikuntza sarearen adarretako bat aterako da. Bestalde, proiektuan, Aldunditik azaldutakoaren arabera, Lamiarango ur araztegian etorkizunean tratatuko diren uren aprobetxamendua egingo dutela esan dute, ur hori eraikiko den biltegi berriko ontzietan biltegiratuta. Aldundiak proiektatu dituen lanak egiteko hamabi hilabete behar izango dituztela azaldu dute. Busturialdean, saneamenduari dagokionez, Urdaibai Eskualdeko Saneamenduaren Lurralde Ekintza Plana garatzen dabiltza 230 milioi eurotik gorako inbertsioarekin. ... Thu, 28 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA San Pedro jaietan janaria saltzeko unitatea jarri gura dutenek Udalera jo beharko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-22/p00006006/San_Pedro_jaietan_janaria_saltzeko_unitatea_jarri_gura_dutenek_Udalera_jo_beharko_dute.htm Mundakako Udalak 2009ko San Pedro jaietan azoka esparruan janaria saltzeko unitate higigarria ipini gura dutenei dei egiten die. Horretarako interesa dutenak Mundakako Udaleko bulegoetan azaldu beharko dira ekainaren 5a baino lehen. Udal bulegoetan bertan aurkeztu beharko dituzte dagozkien lizentzia ofizialak. Horiez gain, beste zenbait dokumentu ere aurkeztu beharko dituzte: NAN zenbakia edo Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakia (AIZ), Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaindu izanaren azken ordainagiria eta alta, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren ziurtagiria eta elikagaien manipulatzaile agiria, besteak beste. Fri, 22 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Hiru egunetik bat surfa egiteko «egokia» dela dio AZTIk http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-19/p00005004/Hiru_egunetik_bat_surfa_egiteko_«egokia»_dela_dio_AZTIk.htm AZTI-Tecnalia Zentro Teknologikoak Mundakako Udalarentzat burutu duen Mundakako olatuaren gaineko txosten teknikoa aurkeztu zuen atzo Mundakako Kasinoan. Txosten horren arabera, hiru egunetik bat «egokia» da barran surf egiteko. Txosten tekniko horren aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Unai Rementeria Mundakako alkatea, Rogelio Pozo AZTI-Tecnaliako zuzendari orokorra eta Pedro Liria AZTI-Tecnaliako ozeanografo injinerua. Udalaren eta AZTIren arteko lehenengo proiektua Ozeanografia alorrean eta Mundakako itsasbazterreko kudeaketaren gainean, Mundakako Udalaren eta AZTI-Tecnaliaren arteko lankidetza hitzarmenaren lehenengo proiektua da. Kostasystem sistema berritzailea erabili du AZTI-Tecnaliak ikerketa egiteko. Itsasaldeko monitorizazio estazioari esker, Urdaibaiko itsasadarraren informazio erreala lortzeko gai izan dira eta Kostasystem tresnak olatuaren kalitatea denbora errealean aztertzeko ahalmena erakutsi du. ... Tue, 19 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Olatuaren gainean egindako ikerketa aurkeztuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-16/p00006009/Olatuaren_gainean_egindako_ikerketa_aurkeztuko_dute.htm Datorren astelehenean Mundakako Udalak eta AZTI-Tecnaliak Mundakako olatuaren gainean egin duten ikerketaren emaitzak ezagutaraziko dituzte. Datu horiek emateko Mundakako Kasinoan bilduko dira, astelehenean, 11:00etan. Bertan, Mundakako olatuaren ezaugarrien txosten teknikoa aurkeztuko dute eta horretan dauden surf egiteko aukerak. `Kostasystem´ sistemaren bidez Mundakako olatuaren jarraipena egin dute eta horren kalitatea neurtu dute. Mundakako olatuaren ikerketa teknikoaren aurkezpenean izango dira, besteak beste, Unai Rementeria Mundakako alkatea, Rogelio Pozo AZTI-Tecnaliako zuzendari orokorra eta Pedro Liria AZTI-Tecnaliako ozeanografo injinerua. Luza daitekeen bost urterako lankidetza hitzarmena Izan ere, pasa den urtean Mundakako Udalak eta AZTI-Tecnaliak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Luza daitekeen bost urterako hitzarmena sinatu zuten, hain zuzen, eta horrela AZTI Mundakako Udalaren agente zientifikoa bihurtu zen. Beraz, Mundakako Udalak aholkularitza zientifikoa du AZTI-Tecnaliaren eskutik. Hitzarmen hori itsas ingurumenaren babesaz kezkatuta zeudelako etorri zen. ... Sat, 16 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Dantzan etenik gabe http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-14/p00004001/Dantzan_etenik_gabe.htm Mundakako Gazte-Zar dantza taldea 1969. urtean osatu zen. Beraz, aurtengo udan 40. urteurrenari dagozkion ospakizunak egingo dituzte taldekideek. Reyes Aransolo Zulueta Gazte-Zar dantza taldeko hastapenetan izan zen, eta urte haiek poztasun handiz gogoratzen ditu. Bermeoko Alkartasuna dantza taldeko hiru kide joaten ziren Mundakara herritarrei dantzak irakastera. Taldeak urtebete zeramala martxan, Mundakara joaten zen Alberto Goitia bermeotarrak soldaduska egitera alde egin behar izan zuen eta Aransolo hasi zen irakasle lanetan. «Neskek entseguak izaten zituztenean ni joaten nintzen ikastera eta mutilen entseguetara ere joaten nintzen. Horrela, taldea mantendu egin ahal izan zen». Taldea Jabier Olabe `Aitze Jabi´-ren bitartekotzari esker sortu zela azaldu du Aransolok. «`Aitze Jabi´ jarri zen bermeotarrekin harremanetan Mundakan ere dantza taldea sortzeko, eta berari zor diogu». Momentu hartan Olabek elizaren zati bat utzi zien bermeotarrei, Mundakako herritarrei dantzan egiten irakasteko. ... Thu, 14 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Athleticen Kopako finala ospatzeko, xanpaina eta musika http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-12/p00005010/Athleticen_Kopako_finala_ospatzeko_xanpaina_eta_musika.htm Mundakako Udalak herritarrekin ospatu gura du bihar Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Kopako finala. «Partida honek duen garrantzia historikoa kontuan izanik, Mundakako Udalak gertakari honetan parte hartu gura du», adierazi du Mundakako alkate Unai Rementeriak. Athleticen banderak balkoietan ipintzeko deialdia Hori dela eta, herriko plazako arkupeetan 20:00etatik aurrera bertaratutako guztiei xanpaina eskainiko diete, «guztiok Athleticegatik topa egin dezagun». Musika ere izango dute denek elkarrekin partida ospatzeko. Bestalde, gura duten herritarrei leihoetan edota balkoietan Athleticeko banderak ipintzeko deialdia egin diete. Tue, 12 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Kepa Ruiz mundakarra nagusi duatloiaren euskal zirkuituan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-12/p00004002/Kepa_Ruiz_mundakarra_nagusi_duatloiaren_euskal_zirkuituan.htm Iragan asteburuan, hilaren 10ean, 2009. urteko Euskal Herriko duatloi zirkuituko azken proba puntuagarria jokatu zen Bilbon. Azken lasterketaren ostean, Kepa Ruiz (Kebi-Triatlon) mundakarrak sailkapen nagusiko lehen postuan bukatu du duatloi denboraldia. Inma Ruizek (Bilbaotri), bestalde, bigarren postuan bukatu du denboraldia, Inma Rafaelen atzetik. Eskualdeko kirolariek maila ona erakutsi zuten Bilboko V. Duatloian eta lehen zortzien artean hiruk bukatu zuten lasterketa. Inma Ruizek, esaterako, hirugarren tokian bukatu zuen emakumezkoen lasterketa, 1:03:57ko denborarekin. Gizonezkoetan, berriz, Javier Garcia Gernika-Lumon erroldatuta dagoen madrildarrak bosgarren bukatu zuen eta Kepa Ruizek zortzigarren. Lehenengoak 57 minutu eta 21 segundo behar izan zituen eta bigarrenak 37 segundo gehiago. ... Tue, 12 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Guztiok proiektuak koordinatu du Mundakan 'GR-98 solidarioa' http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-08/p00006001/Guztiok_proiektuak_koordinatu_du_Mundakan_GR-98_solidarioa.htm Biharko Besalde elkarteak antolatu duen `GR-98 solidarioa´ ekimenak laguntza izan du Mundakan, izan ere, Guztiok proiektuak koordinatu du ekimena. Leixuri Urrutia Guztiok proiektuaren arduradunaren esanetan, «elkarte, eskola eta talde kulturalen bitartez bideratu dugu proiektua, eta erantzun ona jaso dugu». Mundakan, hainbat jarduera antolatu dituzte, batetik, dirua biltzeko eta, bestetik, ibilbidean parte hartzeko. Guztiok poiektuak eta Ludotekak ibilaldi bat antolatu dute. Horrela, bihar bertan herriko plazan ipini dute hitzordua, 17:00etan. GR-98 solidarioan parte hartuko duten korrikalariak Agarre auzotik igaroko direnez, bertan itxaron eta beraiekin batera ibilbidearen zati bat egingo dute. Urrutiak adierazi bezala, «oso interesgarria izango litzateke ume bakoitzak euro bat eramatea dorsalak eskuratzeko. Horren bidez, berak emandako euroa beste ume batzuen egoera alda dezakeela ikus dezake ume bakoitzak». Ibilbidea baino lehen, umeei azalpen txiki bat emango dietela azaldu du, «jasotako dirua zertarako erabiliko den jakin dezaten». ... Fri, 08 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA San Pedro jaietan txosna jarri gura duten taldeei egin diete deia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-07/p00006004/San_Pedro_jaietan_txosna_jarri_gura_duten_taldeei_egin_diete_deia.htm Mundakako Udalak deialdia egin die San Pedro jaietan txosna ipini gura duten kultur, kirol eta gainerako talde guztiei. Horretarako asmoa dutenek maiatzaren 29ra arteko epea dute eskabideak egiteko. Oinarriak udaletxean bertan aurki daitezke edo, bestela, `www.mundaka. org´ webgunean ere eskuragarri ipini dituzte. Udalak azaldutakoaren arabera, beraiek izango dira aurkeztutako eskabideak ebatziko dituztenak. Bestalde, aldi baterako instalazioren bat ipiniko duten taldeek diru sarreren eta gastuen balantzea aurkeztu beharko dute jaiak amaitu ostean, gehienez bi hilabeteko epean. Balantze horren bitartez, hitz emandako jarduerak behar bezala egin direla egiaztatu ahal izango du Udalak. Txosnak, ekainaren 26tik uztailaren 5era 2009ko ekainaren 26tik uztailaren 5era bitartean egongo dira jarrita txosnak, egun bi horiek barne. Amaitzerakoan, gehienez 48 orduko epean kendu beharko dute material guztia. ... Thu, 07 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Udalak berehala hasiko ditu teilatuetatik kaioen habiak kentzeko lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-05-05/p00006005/Udalak_berehala_hasiko_ditu_teilatuetatik_kaioen_habiak_kentzeko_lanak.htm Mundakako Udaleko arduradunek jakinarazi dutenaren arabera, berehala hasiko dituzte eraikinen teilatuetatik kaioen habiak kentzeko lanak. Kaioen habiak aurreko urteetan kendu zituzten eraikinetan kenduko dituztela azaldu dute. Eraikin berrien kasuan, kaioen habiak egonez gero, udalean abisatzea eskatzen dute, 94 617 72 00 telefonora deituta. Tue, 05 May 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Udalak araututako aparkalekuentzako txartelak banatzeari ekingo dio http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-29/p00006007/Udalak_araututako_aparkalekuentzako_txartelak_banatzeari_ekingo_dio.htm Mundakako Udalak egoiliarrek araututako aparkalekuak erabili ahal izateko txartelak banatzeari ekingo dio. Maiatzaren 4an zabalduko dute eskabide orriak aurkezteko epea. Txartela eskuratzen duten horiek ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean herrian zabalduta dauden gune urdinak erabiltzeko lehentasuna izango dute. Datorren astelehenetik aurrera eskatuko diren txartel horiek aurten berritasuna dakarte. Izan ere, 2009 eta 2010 urteetarako balioko dute. Iazkoak, aldiz, urte bakarrerako balio zuen. Egoiliar txartela eskuratu edo berritu gura duten horiek, bai ibilgailua aldatu dutelako edota lehenengoz txartela eskatu gura dutelako, Mundakako Udalera jo beharko dute maiatzaren 4tik aurrera. Bertan, eskari orria bete behar izango dute eta zenbait agiri aurkeztu beharko dituzte eskari orriarekin batera; NAN-a, gidabaimena, ibilgailuaren zirkulazio baimena eta ibilgaluaren aseguruaren azken ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, hain zuzen ere. ... Wed, 29 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Abadetxean egingo dituzten etxebizitzetako lanak astelehenean hasiko dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-25/p00006004/Abadetxean_egingo_dituzten_etxebizitzetako_lanak_astelehenean_hasiko_dira.htm Datorren astelehenean ekingo diete Mundakako antzinako abadetxean egingo dituzten udal-etxebizitza tasatuak egiteko lanei. Guztira, 11 etxebizitza eraikiko dituzte. Horietatik bederatzi tasatutako prezioan salduko dituzte. Mundakako Udaletik azaldu duten arabera, etxebizita horiek herrian zegoen etxebizitza beharrari erantzuna dira eta, gainera, «prezio eskuragarrian» salduko dituzte Mundakako Udalak sustatukoak direlako. Zortzi etxebizitza tasatu horien zozketa pasa den urteko azaroaren 8an egin zuten. Beste etxe bat, ostera, elbarriren bat dutenentzat gordeta zegoen. Udalaren eta apezpikutzaren arteko hitzarmena Etxebizitza horiek Mundakako udaletxe aurrean dagoen antzinako abadetxean egingo dituzte. Eraikin hori Bilboko apezpikutzarena zen, baina Mundakako Udalarekin hitzarmena sinatu ondoren etxebizitzak eraikitzeko baimena du Udalak. ... Sat, 25 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Mundakak Kayak surf txapelketa hartuko du zapatuan eta domekan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-23/p00005001/Mundakak_Kayak_surf_txapelketa_hartuko_du_zapatuan_eta_domekan.htm Datorren asteburuan Kayak Surf txapelketa izango da Mundakako uretan. Mundaka Surf Kayak Kirol Elkarteak antolatzen duen txapelketaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa. Zapatuan hasi eta domekan amaituko da. Zapatuan, 08:30ean hitzordua Goizean goiz hasiko da zapatuan txapelketa. 08:30ean taldeko buruen batzarra izango da. Hala ere, txapelketa ez da hasiko 10:00etara arte, ordu horretan hasiko baitira sailkapen txandak. 15:40erako aurreikusi dute final-zortzien txandak egitea. 18:00etan txanda libreak ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek. Gauez, 21:00etan, denek elkarrekin afalduko dute. Domekan, final-laurdenak, finalaurrekoa eta finalak jokatuko dituzte. Finala 13:00etarako aurreikusi dute. Ondoren, 13:45ean sari banaketarako tartea izango dute eta zozketak ere egingo dituzte. ... Thu, 23 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA San Pedro jaietarako kartel lehiaketa martxan da jada http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-21/p00006002/San_Pedro_jaietarako_kartel_lehiaketa_martxan_da_jada.htm Mundakako Udalak martxan ipini du San Pedro jaietarako kartel lehiaketa. Egile bakoitzak gehienez lan bi aurkeztu ahal izan ditu. Lan horiek aurkezteko azken eguna maiatzaren 6a izango da. Mundakako Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, 09:00ak eta 14:00ak bitartean. Gaia eta kartela egiteko erabili beharreko teknikak aukerakoak direla azaldu dute Mundakako Udaletik, hori bai, DIN A2 formatuan aurkeztu behar izango dira, derrigorrez. Euskarri zurruna izatea ere derrigorrezkoa izango da eta `Mundakako jaiak 2009-San Pedro´ leloa izan beharko dute. 525 euroko saria Mundakako jaietako kartel lehiaketako irabazleak 525 euroko saria jasoko du. Aurkeztutako kartelek kalitate tekniko nahikoa ez dutela aintzatesten badute, saria eman gabe geratzea posible litzatekeela adierazi dute. Lan irabazlea ordenagailu bidez egindakoa balitz, kartelaren euskarri informatikoa erantsi beharko dute parte-hartzaileek. ... Tue, 21 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA 2009ko diru laguntzak eskatzeko deia egin diete kultur eta kirol erakundeei http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-09/p00006002/2009ko_diru_laguntzak_eskatzeko_deia_egin_diete_kultur_eta_kirol_erakundeei.htm Mundakako kultur eta kirol erakundeek 2009. urteari dagozkion diru laguntzak eskatzeko aukera dute jada, izan ere, Udalak horretarako epea ireki du. Diru laguntzak eskatu gura dituzten kultur eta kirol taldeek apirilaren 30a baino lehen egin beharko dute eskabidea. Udalak emandako instantzia ofizialak bete behar dituzte eta horiek Mundakako Udaleko erregistro ofizialean aurkeztu behar izango dituzte. 2009ko ekitaldian Mundakako Udalak 9.400 euroko partida onartu zuen aurrekontuetan kirol erakundeentzako. Kultur erakundeen artean, ostera, gutxiago banatuko dute, 7.000 euro, hain zuzen ere. Diru laguntza horiek norgehiagoka sistemaren bitartez banatuko dituztela azaldu dute Mundakako Udaletik. Nortzuk eska ditzaketen Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailean eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol Erakundeen Erregistroan izena emanda duten kirol taldeek eta bestelako irabazi asmorik gabeko kirol erakundeek jaso dezakete diru laguntza. ... Thu, 09 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Sailkapeneko lehen postuan mantentzen da Kepa Ruiz mundakarra http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-07/p00004004/Sailkapeneko_lehen_postuan_mantentzen_da_Kepa_Ruiz_mundakarra.htm Euskal duatloi zirkuituko zazpigarren proba jokatu zen domekan Gipuzkoan, Azkoitiako X. Duatloia, alegia. Probaren garaileak Lucia Garate (Tecnun) eta Raul Amatriain (Lagunak) izan ziren. Eskualdekoen artean onena Kebi Triatloi Taldeko Kepa Ruiz izan zen, hirugarren egin baitzuen irabazlearekiko hiru minutuko aldeagaz. Horri esker, sailkapen orokorrean lehenengo postuan mantentzen da mundakarra. Duatloi laburra Bestalde, eskualdeko nesketan azkarrena Inma Ruiz (Bilbaotri) izan zen. Laugarren postuan sartu zen helmugan gernikarra, irabazlearengandik ia lau minutu eta erdira. Nerea Lafuentek (Urdaitri), bere aldetik, hamabigarren egin zuen Azkoitiko proban. Emaitza horiei esker, sailkapen orokorrean bigarren eta bosgarren daude gernikarrak, hurrenez hurren. Inma Rafael bilbotarra da nagusi sailkapen orokorrean. ... Tue, 07 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Udalak aldi baterako zenbait zerbitzuen lan poltsa ireki du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-04/p00003005/Udalak_aldi_baterako_zenbait_zerbitzuen_lan_poltsa_ireki_du.htm Mundakako Udalak aldi baterako kontratatuak izateko interesa duten pertsonen zerrenda izateko, lan poltsa eratuko duela jakinarazi gura die herritarrei. Hala ere, lan poltsa horiek udaletxeko zenbait zerbitzuri dagozkienak bakarrik direla azaldu dute. Oraingo honetan, peoien, garbitzaileen, udaltzainen laguntzaileen, hondartzainen eta administrari laguntzaileen lan poltsak ireki dituzte. Etorkizunean behin betiko izango ez diren langileak kontratatzeko zerrenda osatzeko asmoa baitu Mundakako Udalak. Apirilaren 24ra arte Mundakako Udalaren zerbitzu horietako lan poltsetako zerrendetan izan gura duten horiek Bermeoko merkatu plazan kokatuta dagoen Behargintzaren bulegoetan hartu beharko dituzte oinarriak eta eskabide orriak, astelehenetik eguenera, 08:00etatik 19:00etara edota barikuetan 08:00etatik 15:00etara. Mundakako Udaleko webgunean ere aurki daitezke oinarriak eta eskabide orriak, `www.mundaka. org helbidean´, hain zuzen ere. ... Sat, 04 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Gazte Zar mendi taldea Eretza mendira doa datorren domekan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-02/p00006001/Gazte_Zar_mendi_taldea_Eretza_mendira_doa_datorren_domekan.htm Mundakako Gazte Zar mendi taldeak hilean behin egiten duen irteera egingo du datorren domekan. Oraingoan Eretza mendira hurbilduko da Mundakako mendi taldea. Aurreko irteeran egin bezala, domekan ere autoetan joango dira. 08:00etan ipini dute hitzordua, Mundakako irteerako aldapan, Bermeoranzko norabidean, hain zuzen ere. Normalean Goiko kalean batzen dira, baina bertan egiten ari diren lanak direla eta, batzeko lekua aldatu behar izan dutela azaldu dute mendi taldeko arduradunek. 880 metroko altuera Domekan Eretza mendia bisitatuko dute Gazte Zarrekoek. Mendi horrek 880 metroko altuera duela azaldu dute. Eretzako tontorrera iritsi baino lehen, Saratxo eta Ganeroitzetik pasatu beharko dute. Ibilbidea hiru ordu eta erditan egitea posible dela uste dute. Alonsotegiraino autoan joango dira, bertan aparkatu eta ibilaldia Alonsotegiko Zamundi auzoan hasiko dute. ... Thu, 02 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA Gazte-Zar taldeak 40. urteurrenaren ospakizunak zehaztuko ditu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-04-02/p00004001/Gazte-Zar_taldeak_40._urteurrenaren_ospakizunak_zehaztuko_ditu.htm Mundakako Gazte-Zar dantza taldeak 40. urteurrena bete du aurten. Urteurrena behar bezala ospatzeko hainbat jarduera antolatuko dituztela azaldu dute taldeko arduradunek, «azkenean egingo ditugun jarduerak ez ditugu oraindik guztiz zehaztuta». Hala ere, jarduera horien artean erakusketak eta dantzaldiak izango direla azaldu dute. Ekitaldirik garrantzitsuena Mundakako jaietan egingo dutela jakinarazi dute taldeko kideek. Taldean 40 urtetan parte hartu duten guztiak gonbidatu gura dituzte, gainera. Jaialdi horretan «musikari eta dantzari izandako guztiak batzea da gure helburua». Jaialdia lehendabizi eta ondoren belaunaldi guztietakoak elkarrekin jai giroan afalduko dutela esan dute. Batzarra, zapatuan Gaur egun dantza taldeko kide direnei eta baita taldetik pasatu direnei zuzendutako batzarra antolatu dute zapatuan. Batzar horretan, urteurrenaren berri eman gura du taldeak. Horrez gain, antolatuko dituzten jaialdietarako entseguak ere zehaztu gura dituzte. Batzarra 19:00etan izango da dantza gelan. ... Thu, 02 Apr 2009 01:00:00 +0200 MUNDAKA