Morga, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda morga eu Sun, 12 Oct 2008 00:19:21 +0200 60 Morga, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Euria bota arren, I . Herri Musikaren Astrapalie egin dute Udalak eta Ahairek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-03/p00004002/Euria_bota_arren_I_._Herri_Musikaren_Astrapalie_egin_dute_Udalak_eta_Ahairek.htm Morgako Udalak eta Ahaire trikitixa elkarteak I. Herri Musikaren Astrapalie ospatu zuten joan zen zapatuan. «Iaz Ahaire elkarteak Morgan egin zuen urteroko topaketa, eta sortutako giro onak eta elkarlanerako gogoak aurton proiektu berria egin ahal izatea albidetu du», aipatu du Iñaki Uribe Morgako alkateak. Ahaire Trikitixa Taldea Bizkaiko Roberto Etxebarria Gatikako trikitilariaren ikasleek osatzen dute, hainbat herritakoak direnak. «Gurea kultur elkartea da baina trikitixari garrantzi berezia ematen diogu», esan du Idurre Erauzkinek, Ahaire elkarteko ordezkariak. «Gaurkoa [zapatukoa] antolatzea gozamena izan da, Udalaren eta herritarren partetik laguntza osoa izan dugu, guk ez dugu ia ezer egin», gaineratu zuen Erauzkinek. Goizeko 10:30ean eman zioten hasiera ekitaldiari. Euriak auzoz-auzo egitekoa zen traktore gaineko kalejira eragotziko zuela zirudienean aterrune bat baliatuz egin zuten aurrera. ... Tue, 03 Jun 2008 01:00:00 +0200 MORGA 'Herri musikaren astrapalie I' ospatuko dute maiatzaren 31n Morgan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00003001/Herri_musikaren_astrapalie_I_ospatuko_dute_maiatzaren_31n_Morgan.htm Datorren zapatuan, maiatzaren 31n, Morgako Udalak eta Aide musika elkarteak `Herri Musikaren Astrapalie I´ antolatu dute elkarlanean. 09:00etan abiatuko dute eguna, traktore gainean herri guztian zehar egingo duten dianarekin. 11:00etan txalaparta eta pandero tailerrak egingo dituzte herriko plazan. 15:00etan izango da bazkaria Andra Mariko frontoian. 18:00etarako erromeria antolatu dute. Ostean, 20:00etan, La Bandina talde asturiarrak kontzertua emango du. Bazkarirako txartelak Txartelak datorren martitzenera arte (maiatzaren 27ra arte) egongo dira salgai Andra Mari auzoko tabernetan, 20 eurotan. Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 MORGA Azoka jendetsua Morgan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00008005/Azoka_jendetsua_Morgan.htm Morgako azokaren IX. edizioak jende asko batu zuen domekan. Eta Udalak aurtengo edizioaren balorazio ona egin du. «Saltzaileek esan dutenez, salmentak ondo joan ziren», azaldu du Morgako alkate Iñaki Uribek. «Jende asko batu zen azokan, eta oraindik diru konturik egin ez dugun arren, batutako diruaren zati handi bat Santiagoko jaiak antolatzera bideratuko dugu». Bestalde, domekako azokan jarritako txosnetan herriko gazte eta emakumeek egindako lana ere eskertu gura izan du Iñaki Uribe alkateak. Azokan, ohiko produktuez gain (euskal pastela, ogia, gazta eta eskulangintzakoak, besteak beste) produktu berritzaileak ere izan zituzten salgai postuetan. Azken horien artean, kotoi-landarearekin egindako arropa ekologikoak eta fruitetatik eratorritako `Manberry´ izeneko produktua. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 MORGA Baserriko tresneria izango da erakusgai aurtengo azokan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00004001/Baserriko_tresneria_izango_da_erakusgai_aurtengo_azokan.htm Bihar Morgako azokaren IX. edizioa izango da Andra Mari auzoan. Urteko jaialdi garrantzitsuenerako hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak. 10:00etan hasiko da azoka, eta horrekin batera jai giroa. Urtero azokarako baserri munduaren inguruko erakusketa berezi bat prestatzen dute herritarrek. Aurten baserriko tresnak izango dira erakusketaren ardatza. Horrekin batera, morgarrek tresna horiek nola erabiltzen diren erakutsiko diete bertara hurbiltzen direnei. Eliza inguruan idiekin egingo dituzte erakustaldiak orduro 11:00etatik 14:00ak arte. Azokaren baitan euskal oiloak, pottokak eta herriko baserritarren abereak izango dira ikusgai. Elizaren aurrean egongo dira artisauen postuak. Sagardoa, txakolia, gazta, euskal pastela eta beste hainbat produktu erosteko salmenta postuak egongo dira plazan. Herriko harakinen produktuak dastatzeko aukera egongo da udaletxe aurrean. ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 MORGA Mañukorta eta Enbeitarekin bertso afaria izango da bihar Estartan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00004007/Mañukorta_eta_Enbeitarekin_bertso_afaria_izango_da_bihar_Estartan.htm Iazko abenduan Udaleko Kultura sailak, herriko kultur talde eta jatetxeekin batera, bertsozaletasuna bultzatzeko ekimen berezia jarri zuen abian. Herriko jatetxe bakoitzean bertso afari bana antolatzea zen Udalaren asmoa. Oraingoz afari bi egin dira, Katxi eta Poli jatetxeetan. Bertsolari beteranoak Bihar hirugarren bertso afaria izango da Estarta jatetxean. Bertan Jon Enbeita eta Gregorio Larrañaga `Mañukorta´ bertsolari beteranoak ariko dira bertsotan. Afarirako txartelak hogei eurotan daude salgai Estarta jatetxean bertan. Afaria 21:30ean hasiko da. Hurrengo bertso afaria, ekimenari amaiera emango diona, Meakaur aterpetxean izango da. Oraindik zehaztu gabe dago noiz izango den bertso afari hori. Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 MORGA Datorren barikuan bertso-afaria izango da Paia anaiekin, Poli-n http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00005008/Datorren_barikuan_bertso-afaria_izango_da_Paia_anaiekin_Poli-n.htm Datorren asteko barikuan, urtarrilaren 25ean, Fredi eta Xabier Paia anaiekin bertso-afaria izango da Poli jatetxean, 21:30ean. Ekitaldia udalerriko kultur egitarauaren baitan jatetxeek, elkarteek eta Udalak elkarlanean prestatu duten ekimen berezi baten baitan kokatzen da. Lau bertso-afari prestatu dituzte, herriko jatetxe bakoitzean bat. Lehenengo bertso-afaria abenduan izan zen, eta Katxi jatetxean egin zuten berau. Orduan, Etxahun Lekuek eta Fredi Paiak parte hartu zuten. Estarta jatetxean eta Meakaur aterpetxean egingo dituzten bertso-afarien datak zehaztu barik daude oraindik. Barikuko bertso-afarirako txartelak dagoeneko salgai daude, Poli jatetxean bertan. Bakoitzak hogei euro balio ditu. «Afariaren aitzakiagaz euskara eta bertsolaritza sustatzea da asmoa», udal ordezkariek esanetan. ... Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 MORGA Udalak Andra Mari auzoan kontainerrak lur azpian jartzeko asmoa du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-24/p00005001/Udalak_Andra_Mari_auzoan_kontainerrak_lur_azpian_jartzeko_asmoa_du.htm Morgako UdalakAndra Mari auzoko zabor kontainerrak lur azpian jartzeko asmoa du. Proiektu hori laster martxan jartzeko asmoa dute Udal arduradunek. Proiektu horren kostua 60.000 euro ingurukoa litzateke. Proiektu horrekin herritarren bizi kalitatea hobetzeaz gain, kontainerrek sortzen duten kiratsa ekiditea da Udalaren asmoa. Zabor kontainerrak lurperatzeko sistema berritzaile hori oraindik ez da martxan jarri Busturialdeko herrietan. Oinarrian plataforma bat Kontainerrak gordetzeko sistema horren oinarria plataforma bat da. Lur azpian hamar kontainerrentzako tokia egongo litzateke, eta sistema hidrauliko baten bitartez kontainerrak igo egingo lirateke, horien barrukoa hustu behar den bakoitzean. Proiektu hori udalerriko Agenda 21 planaren baitan aurkitzen da. Berau aurrera eramateko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari diru laguntza eskatzeko asmoa dute Morgako Udaleko arduradunek. ... Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 MORGA Datozen hilabeteetarako eskaintza kultural zabala antolatu du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-22/p00003005/Datozen_hilabeteetarako_eskaintza_kultural_zabala_antolatu_du_Udalak.htm Bariku honetan hasi eta urtarrilera arte, kultur eskaintza zabala prestatu du Morgako Udaleko Kultura Sailak. Guztira hiru ikastaro antolatu dituzte. Lehenengoa, kontserbak prestatzeko ikastaroa, bihar bertan hasiko da, eta izaera teorikoa izango du. Klasea 19:00etatik 21:00etara izango da udaletxeko batzar aretoan. Abenduaren 14an, aldiz, turroia egiten ikasteko ikastaroa izango da 18:30etik 20:30era, udaletxean. Urtarrilaren 19rako fruitarbolak inausteko ikastaro teorikoa antolatu dute. Txus Jaioren berbaldia Azaroaren 30ean Txus Jaio rallyetako pilotu markinarrak hitzaldia emango du udaletxean, 20:00etatik aurrera. Ikastaroetan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da. Horretarako udaletxera joan edota 94 625 22 70 telefonora deitu daiteke. Thu, 22 Nov 2007 01:00:00 +0100 MORGA Autobus baten motorrak su hartu zuen atzo goizean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00004008/Autobus_baten_motorrak_su_hartu_zuen_atzo_goizean.htm z. enbeita Larrabetzutik Gernikarantza zihoan Bizkaibuseko autobus baten motorrak su hartu zuen atzo goizean, Gerekizko gainera ÐMorganÐ heltzerakoan. 7:40ean jaso zuten Gernika-Lumoko zein Basauriko suhiltzaileek gertatutakoaren abisua. Batetik zein bestetik joan ziren suhiltzaileak, baina Gernika-Lumokoak heltzerako amatatu zuten sua Basaurikoek. Suhiltzaileen arabera, autobuseko motorrak hartu zuen su eta azkenerako autobus barruraino ere heldu zen sua. Hala ere, ezelako arazorik barik, ordu erdian amatatu zuten dena. Eta ez zen inor zauritu. Ostean, hori bai, Bizkaibuseko arduradunek kaltetutako zenbait eserleku kendu behar izan zituzten, suhiltzaileen esanetan. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 MORGA Autobus baten motorrak su hartu zuen atzo goizean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00004008/Autobus_baten_motorrak_su_hartu_zuen_atzo_goizean.htm z. enbeita Larrabetzutik Gernikarantza zihoan Bizkaibuseko autobus baten motorrak su hartu zuen atzo goizean, Gerekizko gainera ÐMorganÐ heltzerakoan. 7:40ean jaso zuten Gernika-Lumoko zein Basauriko suhiltzaileek gertatutakoaren abisua. Batetik zein bestetik joan ziren suhiltzaileak, baina Gernika-Lumokoak heltzerako amatatu zuten sua Basaurikoek. Suhiltzaileen arabera, autobuseko motorrak hartu zuen su eta azkenerako autobus barruraino ere heldu zen sua. Hala ere, ezelako arazorik barik, ordu erdian amatatu zuten dena. Eta ez zen inor zauritu. Ostean, hori bai, Bizkaibuseko arduradunek kaltetutako zenbait eserleku kendu behar izan zituzten, suhiltzaileen esanetan. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 MORGA Zapaturako Gipuzkoara bidaia antolatu du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-11/p00003015/Zapaturako_Gipuzkoara_bidaia_antolatu_du_Udalak.htm D. Lauzirika Zapaturako Morgako Udalak Gipuzkoara bidaia antolatu du. Herritarrek Hernaniko Chillida Leku museoa, Astigarragako Sagardoaren museoa eta Getaria bisitatuko dituzte. Bidaiariak 08:30ean irtengo dira Andra Mari auzotik. Chillida Leku eta Sagardoaren museoa bisitatu ondoren Astigarragako sagardotegi batean bazkalduko dute. Ondoren, Getariara joango dira. Bertan herritik bisita gidatua eta itsasontzian ibilaldia egingo dute. Udaletxean eman behar da izena. Erroldatuta dauden herritarrek izena ematerakoan 30 euro ordaindu beharko dituzte. Plazak sobera egonez gero erroldatuta ez dauden herritarrek ere bidaiatu ahal izango dute. Horiek 35 euro ordaindu beharko dituzte. ... Wed, 11 Jul 2007 01:00:00 +0200 MORGA EAJk irabazi du, 194 boto jaso eta gero http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00006044/EAJk_irabazi_du_194_boto_jaso_eta_gero.htm erredakzioa Eusko Alderdi Jeltzaleak ez du oposiziorik izango Morgako Udalean. Zazpi zinegotziak okupatuko ditu EAJk, 194 boto jaso ostean. Hala ere, aurreko hauteskundeetan baino boto kopuru txikiagoa lortu dute jeltzaleek, 57 boto gutxiago, hain zuzen ere.2003ko hauteskundeetan EAJk 251 boto lortu zituen eta PPk 7. Morgatarrak herri plataformak zenbat boto lortu zituen ezin izan da jaso (legez kanpo). Aurten, EAE-ANVren zerrenda ere legez kanpo utzi dute. Hala ere, 55 boto jaso ditu Eusko Abertzale Ekintzak. Alderdi Popularrak duela lau urte baino lau boto gutxiago jaso ditu atzoko bozkaketan. Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 MORGA Ustiategiek maila ona erakutsi dute aurten http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-10/p00003017/Ustiategiek_maila_ona_erakutsi_dute_aurten.htm danel lauzirika Atzo EAEko abeltzaintza ustiategien VII. lehiaketako sariak banatu zituzten Morgako Andra Mari auzoan. Lehiaketa Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak eta hiru Foru Aldundiek antolatzen dute elkarlanean.Patxi Zabala Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko teknikariaren esanetan, maila ona izan da aurtengo lehiaketan. «Ustiategi berriak gero eta hobeagoak dira. Nahiz eta ustiategi gutxiago egon, gaur egungo ustiategien kalitatea askoz hobeagoa da». Hala ere, oro har ustiategien egoera eskasa dela adierazi du Zabalak Aranburu saridun EAEko hamabi ustiategik jaso zituzten sariak, herrialde bakoitzetik lauk. Sari nagusiak, EAE mailakoak, Karrantzako El Haya elkarteak, Delikako (Araba) Albizuri ustiategiak eta Gabiriako (Gipuzkoa) Jauregi ustiategiak jaso dituzte. Ardi-azienden mailan Muxikako Sabin Aranburuk irabazi du Bizkaiko lehiaketa.Aldundiak herri kirol jaialdia antolatu zuen frontoian. Produktuen erakusmahaiak eta baserriko tresneriaren erakusketa ere izan ziren. ... Thu, 10 May 2007 01:00:00 +0200 MORGA Sagastik saneamendu sarea du orain http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-08/p00004012/Sagastik_saneamendu_sarea_du_orain.htm danel lauzirika 2006an hasi eta orain dela gutxi bukatu dituzte Sagasti auzoan saneamendu sarea jartzeko lanak. Orain arte saneamendu sare propiorik ez zuen Morgako auzo bakarra zen Sagasti. Morgako Udalak kontratatutako langileek Sagastiko ur zikinen isurketa sistema eguneratu dute. Orain arte Sagastiko baserri bakoitzak ur zikina bere hoditeriatik gidatzen zuen mindazulora. Mindazuloak ur zikinak batu eta Sagastitik igarotzen den errekara botatzen zituen. Orain, aldiz, ezarri berri duten saneamendu kolektoreak baserrietako ur zikinak batu eta mindazulora bidaltzen ditu zuzenean. Kolektore horrek 150 metroko luzera du. Andra Marin ere lanak Andra Mari auzoan, aldiz, etxebizitza berriak egingo dituztenez saneamendu kolektorea ekialderago lekualdatu dute. Lanon aurrekontua 40.000 eurokoa da. Gastuei aurre egiteko, Morgako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailaren diru laguntza jaso du. ... Thu, 08 Mar 2007 01:00:00 +0100 MORGA Bizkaierazko ikastaroa antolatu du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-13/p00004012/Bizkaierazko_ikastaroa_antolatu_du_Udalak.htm D. Lauzirika Urtero legez, aurten ere bizkaierazko alfabetatze eta hobetze ikastaroa antolatu du Morgako Udalak. Ikastaroa gaur bertan hasiko da, eta ekainera arte iraungo du.Klaseak zapatuetan izango dira 10:00etatik 13:00etara, Morgako liburutegian. Ikastaroa herritar guztiei zuzenduta dago. Udal arduradunen esanetan, ikastaro «honen asmoa euskalkiaren erabilera bultzatzea da, bai idatziz eta baita berba egiterakoan, eta bizkaieraz era egoki batez mintzatzen ikasteko erraz- tasunak ematea». Ikastaro horrek euskara ikasi dutenei bizkaiera landu eta erabiltzeko aukera eskaintzen die. Horrez gain, bizkaieraz berba egiten dutenek euskalki honetako idazkera jorratu ahal izango dute. Bizkaierazko aditza, deklinabidea eta oinarrizko gramatika izango dira ikastaroko gaietako batzuk. ... Sat, 13 Jan 2007 01:00:00 +0100 MORGA Bizkaierazko ikastaroa antolatu du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-18/p00008004/Bizkaierazko_ikastaroa_antolatu_du_Udalak.htm ainara garcia San Martin jaiak zirela-eta morgatarrek meza berezia ospatu zuten izen bereko elizan, Meakaur auzunean. Ospakizun elizkoiaren ostean, bertan batu ziren guztiek, sabela betetzeko eta eztarria jabotzeko asmotan agertu ziren. Horretarako, hamaiketako oparoa prestatu zuten edari eta guzti. Izan ere, txerrikia izan zen hamaiketakoaren errege. Herritarrek urtean behin ospatzen duten jai berezi eta apala da San Martin egunekoa. Morgako ondare XVI. mendeko eraikuntza erlijioso horrek, gaur egun morgatarrek ospatzen dituzten elizkizunetatik kanpo, beste zenbait gertakari bizi izan zituen garai batean. Denboraren aztarnak nabariak dira eraikuntzako elementu arkitektoniko ezberdinetan. Izan ere, San Martin egun ugari bizi izan ditu elizak. ... Sat, 18 Nov 2006 01:00:00 +0100 MORGA Biharko antzezlan bat antolatu dute frontoian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-03/p00003007/Biharko_antzezlan_bat_antolatu_dute_frontoian.htm a. garcia Morgako Andra Mari auzoko frontoian Don Armando Gresca izeneko antzezlana ikusteko aukera egongo da, bihar, Trailuak konpainia zornotzarraren eskutik. Antzerkia 20:00etan izango da Andra Mari auzoko frontoian. Ikuskizunerako sarrera euro batekoa izango da umeentzako, eta 2 eurokoa nagusientzako.Adrian Ortegak egindakoa da Don Armando Gresca antzezlana eta zuzendaria, Aita Elisea, duela gutxi hil da. Hain zuzen ere, Trailuak konpainiak omenaldia egin gura izan dio emanaldiaren zuzendariari. Izan ere, fraile hau, hezkuntza eta kultura arloetan lan handia egin zuen. Adin guztietara zuzenduta dago antzezlana eta, komedia generokoa izanik, barrea ziurtatuta dago. Herentzia bat dela eta bi familien artean sortzen diren korapilo edo endredoei esker, ume zein helduek barrez lehertzeko aukera izango dute. ... Fri, 03 Nov 2006 01:00:00 +0100 MORGA Biharko antzezlan bat antolatu dute frontoian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-18/p00008003/Biharko_antzezlan_bat_antolatu_dute_frontoian.htm ainara garcia Athletic zaleak zortez daude. Izan ere, Athletic izenaz ezagutzen den Bizkaiko kale bakarra Morga herrian dago.Duela bederatzi-hamar bat urte, garai hartako alkateari eta udaleko zinegotziei kale bati Athletic izena jartzea bururatu zitzaien. Gaur egun herritarrak zeharo pozik daude garai hartan hartutako erabakiarekin, Athletic-enganako zaletasun amorratua baitago Morgan. Gainera, kalearen inaugurazioa ere berezia izan zen. Ohiko ekitaldia egin beharrean, egun hartan Athleticeko presidentea eta jokalariak izan ziren Morgan. Gaur egungo alkate Joseba Iñaki Lejarragaren esanetan, «garai hartan ni ez nengoen alkate lanetan, baina kalearen inaugurazioan izan nintzen. Gogoratzen dut garai hartan Athletic-eko presidente zen Arrate ere bertara hurbildu zela, taldeko jokalari batzuekin. Ideia berezia izateaz gain, guztiz ikusgarria da kale honen izena». ... Wed, 18 Oct 2006 01:00:00 +0200 MORGA 200etik gora pertsona udan aterpetxean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-12/p00003031/200etik_gora_pertsona_udan_aterpetxean.htm ainara garcia Morgako Meakaur auzoan izen bereko aterpetxea ireki zuten joan den uztailean. Udako datuen arabera, aterpetxeak erantzun ona izan duela adierazi dute arduradunek. Aurtengo udan bertara hurbildutakoak 200 pertsona baino gehiago izan dira. Horrez gain, beste hainbestek zentro turistiko horrek dituen abenturazko aktibitate ezberdinetan parte hartu du. Morgako Udalak, herriaren dinamizazio kanpainari aurre egiteko asmoz, 725.000 euroko aurrekontua izan zuen Meakaur auzuneko aterpetxea egiteko. Morgako alkate Joseba Iñaki Legarraren esanetan, «inbertsio horrekin Morgako herriaren berpizkundea lortu gura izan dugu. Turisten etorrerak bizitza bueltatu dio auzoari». Uztailean eta abuztuan izandako bezeroen datuak aztertu ondoren, bataz bestekoak atera dituzte eta lortutako emaitzak baikorrak izan direla adierazi dute. Udako hilabeteetako egun bakoitzea hiru bezero izan dira egunero. Legarraren ustez, «izandako helburua bete da». ... Thu, 12 Oct 2006 01:00:00 +0200 MORGA Aterpetxe berriak 62lagunentzako lekua du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-23/p00005009/Aterpetxe_berriak_62lagunentzako_lekua_du.htm A. URIBE Morgako Udal aterpetxe berria martxan da jadanik. Meakaur aterpetxeak 62 pertsonarentzako tokia izango du. Astetelehenetik igandera zabalik egongo da eta ostatuaz gain, beste hainbat zerbitzu ere eskainiko ditu: abentura kirolak, jokoak edota ibilaldiak. Eraikin horrek bost solairu ditu, eta logelez gain, batzargelak, taberna eta jatetxea ere baditu. Gainera, teknologia berrientzako ere badu lekua, eraikin osoan Wifi sistema ipini dute eta. Aterpetxearekin, Morgako Udalak herriko bizitza areagotu eta turismoa sustatu gura izan du. Aterpetxearen eraikuntza prozesurako 725.000 euroko diru laguntza eman du. Zozketa publiko baten bidez, Kultura, Aisialdi, Kirol eta Natura Ekimenerako KIRIK enpresak lortu du aterpetxea hamar urtez kudeatzea. Guztira, sei langile kontratatu dituzte, eta horietako bi morgarrak dira. ... Fri, 23 Jun 2006 01:00:00 +0200 MORGA Ganbeko eskola erabilera anitzeko aretoa bilakatuko da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-20/p00003020/Ganbeko_eskola_erabilera_anitzeko_aretoa_bilakatuko_da.htm danel lauzirika Ganbe auzoko eskola erabilera anitzeko aretoa bilakatuko du MorgakoUdalak. Eraikin horren berriztatze lanak hasiak dira, dagoeneko.Lanak egiteko Udalak 300.000 euroko aurrekontua du. Helburua Ganbeko bizilagunek ekintza kulturalak antolatzeko toki bat izatea da. Azken urteetan Ganbeko eskola erabili gabe egon da. Eraikinaren itxura ez da aldatuko. Eskola barruan berriztatze lanak egiteaz gain, eraikina ekintza kulturalak hartzeko ere egokituko dute. Proiektuaren baitan eraikin horren ingurua urbanizatzeko asmoa ere badu Udalak. Zapatuan, ekainak 24, San Juan eguna ospatuko dute Ganbeko bizilagunek. Urtero erromeria egiten dute eskolaren aurrean. Goizean meza nagusia egongo da. Ondoren, bazkari herrikoia egingo dute Ganbeko eskolaren aurrean. ... Tue, 20 Jun 2006 01:00:00 +0200 MORGA