Mendata, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda mendata eu Sat, 05 Jul 2008 00:01:45 +0200 60 Mendata, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Bigarren urtez antolatu dute ehun kilometro baino gehiagoko extreme martxa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-20/p00006008/Bigarren_urtez_antolatu_dute_ehun_kilometro_baino_gehiagoko_extreme_martxa.htm Uztailaren 12rako 105 kilometroko Mountain Bike martxa antolatu dute Busturialdeko BTT zentroak eta Urremendik, Sociedad Ciclista Gernikesaren laguntzarekin. Aurtengoa BTT martxaren bigarren edizioa izango da, eta `Atxarre Extreme-Memorial Zabalia´ izango du izena. Zailtasun handiko martxa da; hori dela eta, extreme izaera du. Busturialdeko ezkerraldea zeharkatzen duen martxa da `Atxarre Memorial Zabalia´. Eskualdeko pista eta bide bihurgunetsuak hartzen ditu, eta hainbat herri zeharkatuko ditu: Mendatatik, Ajangizetik, Arratzutik, Ereñotik, Gautegiz Arteagatik, Gernika-Lumotik, Ibarrangelutik, Kortezubitik, Muxikatik eta Nabarnizetik igaroko da, besteak beste. Ahalegin fisikoa Maila fisiko handia eskatzen duen proba da. Izan ere, ibilbidearen zati batzuk oso teknikoak dira. Hori dela eta, probak eskatzen duen ahalmen fisikoa kontuan izanik, parte-hartzaileei ibilbidearen 50 kilometro egiterakoan martxa uzteko aukera emango diete antolatzaileek. Parte-hartzaileen artean jatekoa zein edatekoa banatzekoguneak izango dira ibilbidearen zenbait gune estrategikotan. ... Tue, 20 May 2008 01:00:00 +0200 MENDATA Umeentzako aisialdi gunea egingo dute Elizalden http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00003009/Umeentzako_aisialdi_gunea_egingo_dute_Elizalden.htm Udalak Elizalden, Idatze Etxearen atzean, aisialdi gunea egiteko asmoa du. Dagoeneko udal arduradunek diseinatu dute proiektua. Gune bi izango ditu aisialdi esparru berriak. Batetik, bi eta sei urte bitarteko umeentzako jolastoki bat egingo dute rokodromoaren alboan. Handik metro gutxira, futbito zelaiaren ondoan, sei eta hamabi urte artekoentzat beste jolastoki bat egingo dute. Aisialdi esparruak Europako segurtasun araudia beteko du eta ume ezinduen erabilpenerako prestatuta egongo da. Bertan kokatuko dituzten panel batzuek jolastoki bakoitzaren adin-taldeak eta larrialdietarako telefonoak adieraziko dituzte. Jolastokiek mantenu lan gutxi emango dutela adierazi dute arduradunek. Umeen segurtasunerako aisialdi esparrua hesitu egingo dute. «Gune guztia babestua geratuko da, eta umeek ezin izango dute errepidera irten. Horrela, gurasoak lasaiago egongo dira. Bertako arbolak mantentzen ahaleginduko gara, eta sarea ere jarriko dugu», adierazi du Joseba Mallea alkateak. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 MENDATA Erietxera eroan dute baso-mozketan zebilela zauritutako gizonezko bat http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00004010/Erietxera_eroan_dute_baso-mozketan_zebilela_zauritutako_gizonezko_bat.htm BUSTURIALDEKO HITZAk jakin ahal izan duenez, herenegun goizean lan istripua izan zuen behargin batek Mendatan, baso-mozketan zebilenean. E. S. M 38 urteko langileak zituen zauriak zirela eta, erietxera eraman behar izan zuten helikopteroz. Istripua jazo eta berehala DYAren anbulantzia bat bertaratu zen eta ezkerreko belauna zanpatuta eta traumatismoagaz zuela eta, ospitalera eraman zuten Ertzaintzaren helikopteroan. Prenbentziorik ez LABeko arduradunek esan dutenez, heriotzarik izan ez denez, bost eguneko epea dauka enpresak Osalani txostena igortzeko eta, beraz, ez LABek ezta ELAk ere oraindik ez daukate istripuaren gaineko informaziorik. Hala ere, Jon Iñaki Alkorta LABeko Busturialdeko arduradunak basoko lanetan dabiltzan enpresek prebentzio planik ez daukatela salatu du. Santurtzin zauritutako langilea morgarra izan daiteke ... Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Asteburuan hasiko da EHSF surf open zirkuitua http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00004010/Asteburuan_hasiko_da_EHSF_surf_open_zirkuitua.htm Datorren asteburuan hasiko da 2008ko DV EHSF surf open zirkuitua. Lau probaz osatuta dago zirkuitua: Barinatxe, Donostia, Zarautz-Orrua eta Mundaka. Lehenengo proba datorren asteburuan izango da, Sopelanako Barinetxe hondartzan. Bertan bilduko dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta inguruko herrialdeetako surflari onenak. Aazken bi urteetako irabazle Asier Muniain zarauztarrak ere parte hartuko du. Hurrengo proba abuztuan izango da. Donostian jokatuko da, abuztuaren 15etik 17ra. Hirugarrena, urriaren 25ean eta 26an egingo dute, Zarautz-Orian. Laugarrena eta azkena, aldiz, Mundakan izango da, abenduan, baina oraindik ez dute datarik zehaztu. Bi maila izango dira zirkuituan, Open A eta Open B. Open A zirkuitua itxia izango da, eta 32 surflarik parte hartuko dute: 200 seeding-eko 24 lehenak eta B probako lehenengo zortzirak. ... Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Bertsolari gazteen harrobia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00008004/Bertsolari_gazteen_harrobia.htm Oilarganek urtero antolatzen duen Bertsolaritzen sariketak gazteen artean bertsozaletasuna bultzatzea eta bertsolari gazteak bultzatzea du helburu. Sariketako sailkapen fasean hainbat ikastetxeetako berrehun ikaslek parte hartu ondoren, domekan 60 ikasle izan ziren Elizalden. Oilargane elkarteko kideen esanetan, «iaz baino partaide gehitxoago izan ditugu, eta aurreikuspen guztiak bete dira. Umeak sari bakoitzaren zenbakia esaterakoan saltoka hasten ziren. Bertso eta bertsolaritzarentzat egun eder bat izan zen». Jon Lopategi, Abel Muniategi, Jon Enbeita eta Karlos Ibarzabal aritu ziren epaile lanetan. Bapateko bertsoak ere ez ziren falta izan. Xabier Amurizak hiru bertso abestu zituen agur legez. Beitiatarrak nagusi A mailan Bermeoko Oihane Egañak jantzi zuen txapela. Bigarren Beñat Alonso zornotzarra sailkatu zen. B mailan Gautegiz Arteagako Goretti zarrabek eskuratu zuen txapela. Eneritz Iturbe gernikarra izan zen txapeldunorde. Nagusien mailan aitor Beitia bermeotarrak jantzi zuen txapela, eta bere arreba Nagore izan zen bigarren. ... Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Bertsolaritzen sariketa izango da domekan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00003005/Bertsolaritzen_sariketa_izango_da_domekan.htm Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarteak antolatuta, domeka goizean Bertsolaritzen bertso idatzien sariketako XI. edizioa izango da Elizalden. Iazko sariketan bezala, aurtengoan ere Mendatako sariketan parte hartuko duten ikasleek lehenengo proba bat gainditu behar izan dute euren ikastetxeetan. Horrela, Zornotza, Munitibar eta Busturialde osoko 110 ikasle sailkatu dira Bertsolaritzen sariketako azken faserako. Sariketa berpizteko asmoz antolatzaileek iaz ezarri zuten formato berri hau. Aurtengo sariketan ere hiru maila izango dira. A mailan hamaika urtera arteko umeak lehiatuko dira, eta kopla bi idatzi beharko dituzte. B mailan, hamabi, hamahiru eta hamalau urteko ikasleek gaia emanda bertso bi idatzi beharko dituzte. D mailan, berriz, hamabost urtetik hamazortzi urtera arteko bertsolari gazteen lana gaia emanda hiru bertso egitea izango da. ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Txirrindulari talde biren aurkezpena, zapatuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-27/p00003005/Txirrindulari_talde_biren_aurkezpena_zapatuan.htm Zapatu goizean Bikezona Conor eta Bikezona Marin mendiko bizikletako taldeen aurkezpena egingo dute Elizaldeko BTT zentroan. Aurkezpen ekitaldia 12:30ean hasiko da. Iaz elite eta 23 urtez azpikoen lasterketetan hainbat garaipen lortu zituzten Bilboko talde horiek BTT zentroa aukeratu dute 2008 denboraldiari hasiera emateko. Ohiko adierazpen eta talde argazkiez gain, entrenamendua egingo dute taldeko kideek. Euren materiala ere aurkeztuko dute. Bi talde, bi modalitate Bikezona Conor taldeko txirrindulariak mendiko bizikletako XC Rally arloan lehiatzen dira. Maila ezberdinetako zortzi txirrindularik osatzen dute taldea. Bikezona Marin taldekoen esparrua, berriz, `Down Hill-Dh´ edota mendi-jaitsiera da. Mikel Bergarak eta Ivan Fernandezek osatzen dute taldea. Wed, 27 Feb 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Albizko elkartea berritu eta udan zabaltzea aurreikusten du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-27/p00003006/Albizko_elkartea_berritu_eta_udan_zabaltzea_aurreikusten_du_Udalak.htm Udalak Albizko Madalen jaietarako auzoko elkarte sozio kulturala inauguratzea aurreikusten du. Izan ere, laster hasiko dira elkartea berritzeko bigarren faseko lanak. Udalak iaz ekin zion Albizko elkartea berrizteari. Orduan teilatua konpondu eta aurreko aldea egokitu zuten. «Aurten eraikinaren barruko obrak egitera joan garenean zorua aintzinako erara egina dagoela ikusi dugu, egurrekin eta. Barrutik txoko guztia berritu eta egitura aldatu behar dugula ikusi dugu. Orain lekuak hobeto aprobetxatuko ditugu», adierazi dio BUSTURIALDEKO HITZAri Joseba Mallea alkateak. Hainbat berrikuntza Eraikineko egurrezko zorua kendu eta hormigoizko plakak jarriko dituzte. Komun berriak jartzeaz gain, jantokia eta sukalde berria egingo dituzte. Soto batean biltegi bat ere egingo dute. Biltegi horretan elkarteko gauzez gain, udalaren materiala ere gordeko dute. ... Wed, 27 Feb 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Valdezcarayko eski-estaziora irteera antolatu dute martxoaren 8rako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00003005/Valdezcarayko_eski-estaziora_irteera_antolatu_dute_martxoaren_8rako.htm Udalak martxoaren 8rako Valdezcarayko (Errioxa, Espainia) eski-estaziora irteera antolatu du. Herritar guztiei zuzendutako irteeran parte hartzeko udaletxean edota Idatze Etxean eman behar da izena. Printzipioz izena emateko azken eguna otsailaren 24a da, baina epea luzatzeko aukera dagoela adierazi dute antolatzaileek. Egun pasa joan eta eskiatu gura ez dutenek hamabost euro ordaindu behar dituzte. Bestela, autobusa eta forfait-aren prezioa 25 eurokoa da. Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Lamikizko San Juan eta San Lorentzoren baseliza berritu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-31/p00003008/Lamikizko_San_Juan_eta_San_Lorentzoren_baseliza_berritu_dute.htm Udalak Lamikiz auzoko San Juan eta San Lorentzoren baseliza berritu du. XVIII. mendearen azken urteetan eraiki zuten baseliza. Eraikinak XI. mendeko lehio aurre-erromanikoa du ezkerreko horman. Eraikineko hormek zulo asko zituzten. Hori dela eta, berritu egin dituzte. Hormak ur-hondarrez garbitu eta hondatutako zatiak konpondu dituzte. Azaroaren azken astean hasi ziren baseliza konpontzeko lanak, eta urtarrilaren lehenengo astean bukatu ziren. Teilatua kendu eta berria jartzerakoan isolamendu termikoa ezarri dute. «Teilatua zaharkitua zegoen eta hori berriztea izan da garrantzitsuena», adierazi du Joseba Mallea alkateak. Elizpea eusten zuen horma kendu egin dute. Horren ordez egurrezko lau zutabe jarri dituzte. Orain zutabeen oinarrian harrizko blokeak daude. Mallearen esanetan, «Baselizaren aurreko horma kenduz zerbait funtzionalagoa lortu dugu. Auzotarrak aldaketarekin ados agertu ziren. Orain aurreko aldea libreago dago». ... Thu, 31 Jan 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Udan eta udazkenean mila bisitari baino gehiago Idatze Etxean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00003006/Udan_eta_udazkenean_mila_bisitari_baino_gehiago_Idatze_Etxean.htm Idatze Etxea turismo zentroko arduradunek 2007ko uda eta udazkeneko denboraldien balorazio positiboa egin dute. Euren esanetan, denboraldi biak kontuan hartuta, apiriletik urrira bitartean mila bisitari baino gehiago izan ziren Idatze Etxean. Uztailean eta abuztuan 700 lagun baino gehiago joan ziren Elizalden dagoen eraikinera, informazio eske edota zerbitzu ezberdinak erabiltzera. Busturialdeko lagun asko Bisitari gehienak euskal herritarrak izan dira. Horien artean, bizkaitarrak izan dira nagusi. Bisitari bizkaitarren %65,3a Busturialdeko bizilagunak izan dira. Herrialde katalanetatik ere hainbat bisitari izan dira. «Beste lurraldeei dagokionez frantsesak dira gehien etorri direnak, baina Australiatik, AEBetatik, Perutik edo Argentinatik ere etorri dira». Idatze Etxean Baserriaren Interpretazio Zentroa, diasporari buruzko erakusketa eta BTT zentroaren harrera lekua daude. ... Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Oilarganek Erregenetako proben balorazio positiboa egin du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00003006/Oilarganek_Erregenetako_proben_balorazio_positiboa_egin_du.htm Manuel Intxausti mendatarrak irabazi du Erregenetako XLI. Asto Proba txapelketa. Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarteko arduradunak pozik azaldu dira asto probek jendearen artean izandako harrerarekin. «Orokorrean Erregenetako asto probak ondo joan dira. Jende asko izan zen azkenengo egunean, domekan, eta giroa animatuta zegoen. Dena ondo joan dela esan daiteke. Lau artekari izan dira eta trabesak egoera onean egon dira». Zabalaren ustetan, «proba onak izan dira, huts gutxirekin. Herriko ordezkariak, Intxausti eta Legarra anaiak, ondo aritu dira». Azken eguna, erabakigarria Guztira hamasei parte-hartzaile izan dira txapelketan, eta bat ezik beste guztiak bizkaitarrak izan dira. Mendatako bi parte-hartzaileekin batera Karlos Hormaetxea busturiarra, Iker Goikoetxea arratzuarra, Bermeoko Bilbao eraikuntzak eta Maumeko (Muxika) Maiora elkartea izan dira eskualdeko ordezkariak Erregenetako probetan. Intxaustik, Maiora elkarteak eta Hormaetxeak bakoitzak asto bi aurkeztu zituzten. ... Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Asto probetan Mendata errege http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-09/p00008001/Asto_probetan_Mendata_errege.htm Asto proba saioek beti izan dute arrakasta Mendatan, eta oraindik horrela izaten jarraitzen du. Erregenetako asto proba txapelketa da horren adibide argi eta garbia. Orain dela 48 urte egin zuten txapelketa lehenengoz, 1960an. Adituek Bizkaia mailan Nabarniz zaldi proben herria dela esan ohi dute. Abadiño idi proben herria omen da, eta Mendata asto probena. Ospe hori lortzerakoan zeresan handia du Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarteak. Oilarganek antolatzen ditu udalerrian izaten diren herriko kirol ekitaldi guztiak. «Erregenetako asto probekin hasi ginenean txapelketak ´Espainiako Asto Proba txapelketa´ zuen izena. Garai hartan elurteak zirela eta lau-bost aldiz probak bertan behera gelditu behar izan ziren. Orain dela 35 urtetik, aldiz, txapelketa guztiak jarraian egin dira», adierazi du Dabid Zabala Oilargane elkarteko kideak. ... Wed, 09 Jan 2008 01:00:00 +0100 MENDATA Albiz auzoko etxe bat miatu dute berrogei guardia zibilek sei ordu baino gehiagoz http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00003002/Albiz_auzoko_etxe_bat_miatu_dute_berrogei_guardia_zibilek_sei_ordu_baino_gehiagoz.htm Astelehen arratsaldean, Mendatako Albiz auzora joan eta bertako Andicoetxe baserria miatu zuen Guardia Zibilak, Gorka Lupiañez ustezko etakidearekin zerikusirik duelakoan. Joan den asteko eguenean atxilotu zuen Guardia Zibilak Lupiañez, Berrizen. Astelehenean bertan, Abadiñoko etxebizitza bat arakatu zuten guardia zibilek eta, ostean, 18:45etik 01:00ak arte Mendatako etxea miatzen aritu ziren 40 bat guardia zibil. Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindua zeukatela-eta, polizia judizial legez identifikatu ziren. Lekuko baten esanetan, «hankaz gora utzi zuten dena». DNA frogak bilatzen Lekuko horrek dioenez, lehenengo, aztarnak zeuden tokian DNA frogak bilatzen aritu ziren biologia arlokoak eta argazki asko atera omen zituzten. Lehergailurik zegoen ikusteko txakurrak erabili zituzten. Bere esanetan, ostean Guardia Zibilaren ikerketa arloko agenteak hasi ziren etxea miatzen eta CDak eta beste gauza batzuk eraman zituzten kaxetan. ... Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 MENDATA 80 kirolarik parte hartu dute martxan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-13/p00005017/80_kirolarik_parte_hartu_dute_martxan.htm maite orue BTT Extreme Atxarre, Joseba Arriola Zabalia memoriala martxaren 100 kilometroak egitea ezinezkoa egin zaie lehenengoz egiten den proba honetan parte hartu dutenei. Antolatzaileen esanetan, 80 parte-hartzaile izan dira, guztira, baina inork ez du lortu ibilbidea bere osotasunean egitea denboraren barruan. Baten batek 100 kilometroak burutu zituen arren, denboraz kanpo iritsi zela eman dute-eta jakitera antolatzaileek.Hala ere, probaren gogortasuna dela-eta horrelakorik gerta zitekeela aurreikusita, ibilbidearen 50 (Belendizen) edo 75 (Mendatan) kilometroetara iristean martxa bukatzeko aukera eman zien antolakuntzak kirolariei. «Hogei inguruk ibilbidearen 75 kilometroak egitea lortu dute, eta gainontzekoek 50 kilometroak egitean utzi dute proba. Oso gogorra izan dela esan dute denek, batez ere zirkuitua lokatzez beteta zegoelako. Baja asko ... Sat, 13 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDATA Lehenengo «extreme» mountain bike martxa, etzi http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-10/p00005005/Lehenengo_«extreme»_mountain_bike_martxa_etzi.htm ainara garcia 08.00etan emango zaio hasiera urriaren 12an «extreme» modalitateko lehenengoko mountain bike martxari Mendatako Elexalde auzoan. BTT Busturialdea zentroak eta Urremendik, Sociedad Ciclista Gernikesaren laguntzarekin antolatu duten proba da, hain zuzen ere.Ehundaka txirrindularik Atxarre-Memorial Joseba Arriola Zabalia martxan parte hartzeko aukera izango dute barikuan. 100 kilometro baino gehiago dituen ibilbidea egin beharko dute. Gehienez, hamar ordu izango dituzte txirrindulariek aipatu kilometro guztiak betetzeko. Hala ere, nahi duten parte-hartzaileek proba arinago uzteko aukera izango dute. Izan ere, ibilbidearen 50 kilometro edo 75 kilometro egin ostean proba bertan behera uzteko aukera ematen zaie kirolariei. ... Wed, 10 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDATA 30 animali jan eta edan gabe eduki dituzte lotuta luzaroan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-03/p00003020/30_animali_jan_eta_edan_gabe_eduki_dituzte_lotuta_luzaroan.htm danel lauzirika Errota auzuneko baserri baten ondoko txabola batean 30 animaliri tratu txarrak eman dizkiotela jakin da aste honetan. Animaliak utzita eta baldintza higieniko eskasetan aurkitzeaz gain, luzaroan jan eta edan gabe zeudela salatu du Provida Animal animalien eskubideen aldeko elkarteak. Ertzaintza domekatik txabolaren jabea nor den ikertzen aritu da. Jabea atzo goizean bere borondatez aurkeztu zen Gernika-Lumoko Ertzain Etxean, eta deklarazioa hartu zioten. «Etxabereei tratu txarrak emateagatik» inputatu dute. Horregatik hiru hilabete eta urtebete arteko kartzela zigorra ezarri ahal diote. Txabolan 30 animalia zeuden: txakurrak, untxiak, katuak, ardiak, faisaiak, hamster-rak, oiloak eta kirikolatzak. Hamar metro koadro inguru du txabolak, eta horren barruan hainbat animalia zeuden kaioletan sartuta. Eraikinaren kanpokaldean txakur batzuk katez lotuta zeuden. Txabolako lurra animalien kakak estaltzen zuten, hamar zentimetroko altueraraino. ... Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDATA 30 animali jan eta edan gabe eduki dituzte lotuta luzaroan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-03/p00003020/30_animali_jan_eta_edan_gabe_eduki_dituzte_lotuta_luzaroan.htm danel lauzirika Errota auzuneko baserri baten ondoko txabola batean 30 animaliri tratu txarrak eman dizkiotela jakin da aste honetan. Animaliak utzita eta baldintza higieniko eskasetan aurkitzeaz gain, luzaroan jan eta edan gabe zeudela salatu du Provida Animal animalien eskubideen aldeko elkarteak. Ertzaintza domekatik txabolaren jabea nor den ikertzen aritu da. Jabea atzo goizean bere borondatez aurkeztu zen Gernika-Lumoko Ertzain Etxean, eta deklarazioa hartu zioten. «Etxabereei tratu txarrak emateagatik» inputatu dute. Horregatik hiru hilabete eta urtebete arteko kartzela zigorra ezarri ahal diote. Txabolan 30 animalia zeuden: txakurrak, untxiak, katuak, ardiak, faisaiak, hamster-rak, oiloak eta kirikolatzak. Hamar metro koadro inguru du txabolak, eta horren barruan hainbat animalia zeuden kaioletan sartuta. Eraikinaren kanpokaldean txakur batzuk katez lotuta zeuden. Txabolako lurra animalien kakak estaltzen zuten, hamar zentimetroko altueraraino. ... Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDATA 30 animali jan eta edan gabe eduki dituzte lotuta luzaroan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-03/p00003020/30_animali_jan_eta_edan_gabe_eduki_dituzte_lotuta_luzaroan.htm danel lauzirika Errota auzuneko baserri baten ondoko txabola batean 30 animaliri tratu txarrak eman dizkiotela jakin da aste honetan. Animaliak utzita eta baldintza higieniko eskasetan aurkitzeaz gain, luzaroan jan eta edan gabe zeudela salatu du Provida Animal animalien eskubideen aldeko elkarteak. Ertzaintza domekatik txabolaren jabea nor den ikertzen aritu da. Jabea atzo goizean bere borondatez aurkeztu zen Gernika-Lumoko Ertzain Etxean, eta deklarazioa hartu zioten. «Etxabereei tratu txarrak emateagatik» inputatu dute. Horregatik hiru hilabete eta urtebete arteko kartzela zigorra ezarri ahal diote. Txabolan 30 animalia zeuden: txakurrak, untxiak, katuak, ardiak, faisaiak, hamster-rak, oiloak eta kirikolatzak. Hamar metro koadro inguru du txabolak, eta horren barruan hainbat animalia zeuden kaioletan sartuta. Eraikinaren kanpokaldean txakur batzuk katez lotuta zeuden. Txabolako lurra animalien kakak estaltzen zuten, hamar zentimetroko altueraraino. ... Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 MENDATA Goierrirabidaiakulturalaantolatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-12/p00005002/Goierrirabidaiakulturalaantolatu_dute.htm D. Lauzirika Udalak irailaren 22rako Gipuzkoako Goierri eskualdera bidaia kulturala antolatu du. Zehazki, Idiazabal, Zerain eta Ataun bisitatuko dituzte. Bidaiariek, besteak beste, Idiazabalgo Gaztaiaren interpretazio zentroa eta gaztandegi bat bisitatzeko aukera izango dute. Izena emateko epea irailaren 20an bukatzen da, eta bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko 94 625 47 22 edota 94 625 72 04 telefono zenbakietara deitu behar da. Wed, 12 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDATA Hainbat jende izan da oilo erakusketan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-11/p00003016/Hainbat_jende_izan_da_oilo_erakusketan.htm danel lauzirika Domekan hainbat lagun bildu ziren Mendatako XI. Nekazal Azoka eta Euskal Arrazako Oiloen Erakusketan. 09:00ak inguruan hasi zen azoka, eta eguerdi aldean batu zen jende gehien. Mendatan kultur jarduera gehienak irailean antolatzen dituzte. Garrantzitsuenetarikoa oilo erakusketa hau izaten da. Herriko hegazti-hezleek urte guztian zehar hazitako oiloak saltzeko aukera izaten dute. Ander Mallea, Esteban Legarra eta Iñigo Undabarrena hegazti-hezleek beren lana ezagutzera emateko 1996an sortu zuten azoka. Mendatarrek euskal arrazako bost oilo motak (Beltzak, Gorriak, Lepasoilak, Zilarra eta Marradunak) hazten dituzte. Beste hegazti batzuen erakusketa ere izan zen Idatze Etxearen atzealdean. ... Tue, 11 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDATA Aurten ere euskal oiloa protagonista azokan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-05/p00003012/Aurten_ere_euskal_oiloa_protagonista_azokan.htm d. lauzirika Domekan XI. nekazal azoka ospatuko da Mendatan. Azokaz gain, Herriko Hegazti-hezleen Oiloen Erakusketa Orokorra ere izango da. Urtero legez, Esteban Legarra, Iñigo Undabarrena eta Ander Mallea Mendatako hegazti-hezleen euskal arrazako bost oilo motak ikusteko eta erosteko aukera egongo da. Horrez gain, goiz guztian zehar, ortuariak, txakolina, gazta, ogia, euskal pastela, eztia eta kontserbak saltzen dituzten postuak egongo dira frontoian. Artisauek ere euren tokia izango dute, eta burduntzian txerri bat erreko dute. 13:00etan desafioa egingo dute Josu Oleak eta Kotarelok, frontoian, Mendatako 2.200 kiloko harriarekin. Olea behor bikotearekin ariko da, eta Kotarelo pisu libreko idi uztarriarekin. ... Wed, 05 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDATA Gandiagari buruzko saiakera luzea idatzi du Gartzia Trujillok http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-05/p00003024/Gandiagari_buruzko_saiakera_luzea_idatzi_du_Gartzia_Trujillok.htm danel lauzirika Domekan Sebastian Gartzia Trujillo filologoaren Herri maitea, herri dorpea saiakera aurkeztu zuten Mendatako Eleizoste eraikinean. Bitoriano Gandiaga Mendatako poetaren Hiru Gizon Bakarka lanaren azterketa mardula jasotzen du liburu horrek. Gartzia Trujilloren lanak Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria jaso zuen 2006an. Orain dela gutxi argitaratu dute liburua, eta prezio berezian (sei eurotan) jarri zuten salgai Mendatan. Aurkezpenean, besteak beste, egileak berak, Joseba Mallea alkateak eta Adolfo Arejita euskaltzainak parte hartu zuten. Liburuarekin batera ohar osagarriekin osatutako KDa ere eskuratu daiteke. Liburuak, guztira, 912 orrialde ditu, hamabi kapitulutan banatuak. ... Wed, 05 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDATA «Argazkilaritza maite ez baduzu, ezin duzu argazki onik atera» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-05/p00004010/«Argazkilaritza_maite_ez_baduzu_ezin_duzu_argazki_onik_atera».htm zihara enbeita Busturiarra da berez Martin Montes (1968, Bilbo) argazkilaria, baina Mendatan bizi da gaur egun. Orain gutxi bihurtu da profesional, baina hamazazpi urte daramatza argazkilaritzaren munduan. 22 urterekin erosi zuen bere lehen argazki kamera eta ordutik «ikasten» dabil. Zer dago Paisaiak erakusketan? Argazkiak daude. Artea ere bai, nire ustez. Arte asko, baina ez nik egin dudalako. Gauza bereziak eskaintzen ditu, ikuspuntu bereziak... Armairu zahar bateko apalak dira horiek eta han dagoena arrain kaxa... Ezagutzen ditugun lekuak dira, baina ikuspuntu berezi batetik. Busturian bertan hasi zuen bidea erakusketak. Zein eratako harrera izan du? ... Wed, 05 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDATA 849 lagun batu dira ibilaldi neurtuan eta mendi maratoian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-04/p00003011/849_lagun_batu_dira_ibilaldi_neurtuan_eta_mendi_maratoian.htm danel lauzirika Domekan Mendata Ezagutuz VIII. ibilaldi neurtua eta III. mendi maratoia ospatu ziren. Guztira, ekitaldi bietan, 849 pertsonak parte hartu zuten. «Giro ona» izan zela nabarmendu dute antolatzaileek. 798 lagunek egin zuten mendi martxa. Maratoian, aldiz, 51 lagun izan ziren. Iaz, guztira 680 pertsonak parte hartu zuten, aurten baino 170 lagun gutxiago. Antolakuntza lanetan, aldiz, 160-180 mendatar aritu ziren.Ibilaldi neurtuak 39 kilometro izan zituen. Maratoilariek, aldiz, 42 kilometro eta 195 metro egin behar izan zituzten korrika. Aurten ibilbide aldetik ez da berritasunik izan. Maratoian gizonezkoetan Gaizka Itza izan zen bizkorrena. Ibilbidea bukatzeko hiru ordu eta 23 minutu behar izan zituen. Nesketan, aldiz, lau ordu eta 29 minutuko markarekin Elena Perezentzat izan zen txapela. ... Tue, 04 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDATA 849 lagun batu dira ibilaldi neurtuan eta mendi maratoian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-04/p00003011/849_lagun_batu_dira_ibilaldi_neurtuan_eta_mendi_maratoian.htm danel lauzirika Domekan Mendata Ezagutuz VIII. ibilaldi neurtua eta III. mendi maratoia ospatu ziren. Guztira, ekitaldi bietan, 849 pertsonak parte hartu zuten. «Giro ona» izan zela nabarmendu dute antolatzaileek. 798 lagunek egin zuten mendi martxa. Maratoian, aldiz, 51 lagun izan ziren. Iaz, guztira 680 pertsonak parte hartu zuten, aurten baino 170 lagun gutxiago. Antolakuntza lanetan, aldiz, 160-180 mendatar aritu ziren.Ibilaldi neurtuak 39 kilometro izan zituen. Maratoilariek, aldiz, 42 kilometro eta 195 metro egin behar izan zituzten korrika. Aurten ibilbide aldetik ez da berritasunik izan. Maratoian gizonezkoetan Gaizka Itza izan zen bizkorrena. Ibilbidea bukatzeko hiru ordu eta 23 minutu behar izan zituen. Nesketan, aldiz, lau ordu eta 29 minutuko markarekin Elena Perezentzat izan zen txapela. ... Tue, 04 Sep 2007 01:00:00 +0200 MENDATA «Lehenengo txapelketa denez jendea erakartzea da helburua» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-29/p00003011/«Lehenengo_txapelketa_denez_jendea_erakartzea_da_helburua».htm danel lauzirika Ramon Bilbao (Gernika-Lumo, 1947) izatez gernikarra da, baina hamabost urte daramatza Mendatan bizitzen. Herriko hainbat lagunekin batera, pultsu txapelketen ohitura berreskuratu nahian dabil. Horretarako, Zarrabentako San Pedro jaiak aprobetxatuko dituzte. Zelan bururatu zaizue Euskadiko pultsu txapelketa antolatzea? Aspaldian ez da pultsu txapelketarik egin. Lehen Mendatan beti egiten zen pultsua koadriletan. Azkenengo txapelketa orain dela sei-zazpi urte egin zen plazan. Zarrabentan horren inguruan berbetan egon ondoren mugitzen hasi ginen. Herri kirolen federaziora jo genuen, eta arlo hau federatuta ez dagoenez, Jose Pereira Canonekin berba egiteko esan ziguten. Canonek sortu zuen arlo hau. Beragaz berba egin, data jarri eta martxan jarri dugu. ... Fri, 29 Jun 2007 01:00:00 +0200 MENDATA Beste lau urtez EAJ-k jarraituko du indarrean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00006064/Beste_lau_urtez_EAJ-k_jarraituko_du_indarrean.htm m. zabalondo Eusko Alderdi Jeltzalea gailendu da berriz ere Mendatan. Jeltzaleek, guztira, 150 boto lortu dituzte, iaz baino hamar boto gehiago. Hurrengo lau urteetan Mendatan EAJ-k lau zinegotzi izango ditu. Joseba Mallea izango da Mendatako EAJ-ko zerrendaburua.Bestalde, Eusko Alkartasunak 105 boto lortu ditu eta hiru ordezkari izango ditu udaletxean. Partidu Popularrak bost boto izan ditu Mendatan, ez baitu ordezkaririk lortu. Azkenik, boto nuloak 11 izan dira. Mendatan hiru alderdi aurkeztu dira, EAE-ANV-k ez du aurkezterik izan. Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 MENDATA Aurrekontuaren erdia, inbertsioetara bideratua http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-03/p00005009/Aurrekontuaren_erdia_inbertsioetara_bideratua.htm D. Lauzirika Udalak 2007an 835.292 euroko aurrekontua izango du. Azkenengo osoko bilkuran onartu zuten aurrekontua, eta %42a Ð356.600 euro baino gehiagoÐ, inbertsioetara bideratuko dituzte.Udal arduradunen esanetan, «aurtengo plan ekonomikoaren helburu nagusia udalerrian dauden azpiegituren kalitatea hobetzea da. Hori dela eta, Udal aurrekontuaren erdia, gutxi gorabehera, inbertsioetara bideratuko dugu». Aurtengo proiekturik garrantzitsuenak udalerriko landa-bide batzuk berreskuratzea eta Albiz auzoko zentro sozio-kulturala konpontzea dira. Albizko zentro sozio-kulturaleko obrak laster hasiko dituzte, eta udarako lanak bukatuta egongo direla uste dute Udal arduradunek. Horrez gain, irisgarritasuna, ur horniketa eta argiteria publikoa hobetzea da Udalaren asmoa. «Bizilagunei zerbitzuak eskaintzeko azpiegitura hauek beharrezkoak dira», adierazi dute Udal ordezkariek. ... Thu, 03 May 2007 01:00:00 +0200 MENDATA Aurrekontuaren erdia, inbertsioetara bideratua http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-04-18/p00008005/Aurrekontuaren_erdia_inbertsioetara_bideratua.htm maite orue Garai batean izandako distira nolabait galdu duen arren, oraindik egoera onean dago Mendatako Lamikiz auzoan dagoen San Juan eta San Lorentzo baseliza. Dirudienez, XVII. mendearen erdialdean eraiki zuen Santxo Abadek. Hala dio behintzat ermitaren sorrerako inskripzioak Ðsanczius habas/qui/hecedificabit hat, Santxo Abadek eraiki zuen hauÐ. Hegoaldeko horman duen hareharrizko leiho prerromanikoa da baselizaren ezaugarririk aipagarriena, XI. mendearen lehen erdialdean bloke bakar batean egindakoa. Bestalde, San Juan Bataiatzailearen eta Lorentzo Deunaren irudiak gordetzen ditu bere baitan baselizak. Antzina, Igokundearen aurreko astelehenean, Mendatako elizatik bertaratzen ziren herritarrak erreguteak eginez. Gaur egun jada ez da ermitaren jai eguna Ðekainak 24Ð ospatzen. ... Wed, 18 Apr 2007 01:00:00 +0200 MENDATA «Jende asko» 'Bertsolaritzen' lehiaketako azken saioan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-27/p00006021/«Jende_asko»_Bertsolaritzen_lehiaketako_azken_saioan.htm e. goienetxea/d. lauzirika Inoiz baino jende eta lehiakide gehiago izan ziren, pasa den domekan, Mendatan antolatutako Bertsolaritzen sariketan. Antolatzaileek parte-hartzea sustatzeko egindako beharrak emaitzak eman ditu, beraz. Aurten, lehenengo aldiz, Busturialdeko, Munitibarreko eta Zornotzako ikastetxeekin aritu dira elkarlanean. Sailkapen fasean 200 ikasle inguruk parte hartu dute, eta domekan, 64 ikaslek.Hain zuzen, ikastetxeek hartutako ardura eskertu dute. «Asko eskertzekoa da, jendea erakarri baitute», esan du Aitor Zabalak, Bertsolaritzen-eko antolatzaileetako batek. Oilargane kirolzale elkartekoa da Zabala eta, eurekaz batera, ikastetxeez aparte, Mendatako Udalak eta Muxikako Bertso Eskolak ere lagundu dute. Epaimahaikideek ikasleek egindako bertsoen artean «maila ona» ikusi dutela esan du Zabalak. «Eta parte-hartzea, ezinhobea». ... Tue, 27 Mar 2007 01:00:00 +0200 MENDATA 'Bertsolaritzen' sariketan 90 ikaslek parte hartuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-22/p00004015/Bertsolaritzen_sariketan_90_ikaslek_parte_hartuko_dute.htm danel lauzirika Domekan izango da Bertsolaritzen bertso idatzien sariketa. Aurten sariketa honetan 90 lagun inguruk parte hartuko dute. Izan, ere aurten antolatzaileek parte-hartzea sustatzeko sariketaren sistema aldatu dute. Busturialdeako, Munitibarreko eta Zornotzako ikastetxeekin elkarlanean aritu dira eta sailkapen fase bat antolatu dute. Sailkapen fase horretan 200 ikasle inguruk parte hartu dute. Horietatik 90ek domekan jokatuko den azken faserako txartela lortu dute. Hamar urte daramatza Oilargane kirolzale elkarteak Bertsolaritzen sariketa antolatzen. Oilarganekoen esanetan, «azken aldian ito beharrean egon den lehiaketa hau berpiztuta dator aurten. Berpizte horren meritua eskoletako eragileek edo arduradunek egin duten lanari zor zaio gehienbat». ... Thu, 22 Mar 2007 01:00:00 +0100 MENDATA Aparkalekuak eta espaloiak egokitzeko lanak bukatu dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-14/p00003010/Aparkalekuak_eta_espaloiak_egokitzeko_lanak_bukatu_dira.htm danel lauzirika Udalaren Garapen Planaren baitan 2006 eta 2007 urteen artean egin beharreko hirigintza lanak bukatu dituzte dagoeneko. Lan horietarako Udalak, guztira, 210.000 euroko aurrekontua izan du. Horrela, udalerrian aparkalekuen arazoari aurre egiteko 230 aparkaleku partzela sortu dituzte Elexalde eta Albiz auzoetan. Batez ere, Mendatan irailean izaten diren ekitaldiei begira egin dituzte aparkalekuok. Elexalden, Idatze Etxea aterpetxearen ondoan eta hilerriaren ondoan egin dituzte aparkalekuak . Guztira 200 autorentzako tokia dago orain. Aparkalekua egiteko Udalak kontratatutako langileek hilerriaren ondoan 3.000 metro koadroko lur saila egokitu behar izan dute. Albiz auzoan, aldiz, elizaren ondoko 700 metro koadroko lur sailean 30 kotxerentzako tokia egin dute. ... Wed, 14 Mar 2007 01:00:00 +0100 MENDATA Gandiagaren prosazko lanak liburu batean bildu dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-27/p00003010/Gandiagaren_prosazko_lanak_liburu_batean_bildu_dituzte.htm danel lauzirika Bitoriano Gandiaga (Mendata, 1928-Arantzazu, 2001) Orbelaungo poetaren prosazko lan gehienak biltzen dituen liburua aurkeztu berri du Labayru ikastegiak. Hitz lauz idazten antologiaren apalatzailea eta hitzaurregilea Iñaki Sarriugarte Irigoien da. Liburua abenduko Durangoko Liburu eta Disko Azokarako argitaratu zuen Labayruk, baina orain dela gutxi aurkeztu du.Gandiaga olerkaria izan zen. Bere lanik garrantzitsuenak eta ezagunenak poema liburuak dira. Hala ere, prosa ere landu zuen mendatarrak. Hitz Lauz Idazten-ekin Labayrukoen helburua Gandiagaren prosazko lanak ezagutaraztea da. «Gure asmoa Gandiagaren isileko alderdi hori agirira ateratzea da».Hitz Lauz Idazten lanak Gandiagak aldizkarietan, bere olerki liburuetan eta beste idazleen liburuen hitzaurreetan idatzitako testuak biltzen ditu. Apailatzaileak liburutik kanpo utzi ditu Gandiagak Arantzaz... Sat, 27 Jan 2007 01:00:00 +0100 MENDATA Manuel Intxaustik irabazi du txapelketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-17/p00003006/Manuel_Intxaustik_irabazi_du_txapelketa.htm D. Lauzirika Eder astoagaz, Manuel Intxaustik irabazi du Erregenetako XL. Asto Proba txapelketa. Hamazortzi asto izan ziren lehian astelehen gauean bukatu ziren probetan. Intxaustik 73 untza eta erdi, eta metro biko marka egin zuen. Sailkapen orokorrean bigarren Maumeko Mayora elkartea sailkatu zen. Mayora elkarteak egindako marka 72 untza, hiru metro eta 45 zentimetrokoa izan zen. 70 untza eta erdi, sei metro eta 80 zentimetroko markagaz, hirugarren postua Etxebarriko Saatzibarrek eskuratu zuen. Azkenengo bost urteetan Erregenetako txapelketa irabazi duen Juan Jose Bilbao bermeotarrak laugarren postuagaz konformatu behar izan zuen. 70 untza, hiru metro eta 27 zentimetroko marka egin zuen Bilbaok domeka arratsaldean. ... Wed, 17 Jan 2007 01:00:00 +0100 MENDATA Aixerdik egin du markarik onena Mendatan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-09/p00004004/Aixerdik_egin_du_markarik_onena_Mendatan.htm D. Lauzirika Mendatako Erregenetako Asto Proben lehenengo bi jardunaldietan Berriatuko Aixerdiren astoak egin du markarik onena. Aizerdik 61 huntza eta erdi, bost metro eta 77 zentimetroko marka lortu du.Bigarren markarik onena Mendatako Erleaga anaiek lortu dute. Erleagatarren astoak 60 huntza eta erdi, bi metro eta 90 zentzimetroko marka egin du. Horien atzetik Gure Altxorra elkartea sailkatu da 60 huntzarekin. Gorostiola gatikarrak eta Jose Ramon Ormaetxea Beltza busturiarrak, biek egin dute 58huntza eta erdiko marka. Mendatako Legarra anaiek, aldiz, 48 huntzeko marka lortu dute. David Zabala Mendatako Oilargane herri kirol elkarteko idazkariaren esanetan, «Erregenetako asto probetako lehenengo egunak ondo joan dira. Jende nahikoa batu da. Sarrera politak egin ditugu». ... Tue, 09 Jan 2007 01:00:00 +0100 MENDATA 'Erregenetako asto probak' izango dira zapatutik aurrera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-04/p00003023/Erregenetako_asto_probak_izango_dira_zapatutik_aurrera.htm ainara garcia Mendatako Oilargane Elkarteak antolatuta, Erregenetako asto probak izango dira datorren zapatutik urtarrilaren 15era arte. 21 asto igaroko dira guztira udal probalekutik, Busturialdekoak zein inguruetako herrietakoak, guztiak markarik onena lortzeko asmoz.Asteon hasiko dira probak eta, beraz, lehenengoko parte-hartzaileak asteburu honetan ariko dira lehian. Bigarren txanda hurrengo asteburuan izango da, 13an eta 14an. Urtarrilaren 15ean izango da azken txanda. Izan ere, Oilargane Elkarteko idazkari David Zabalaren esanetan, «parte-hartzaile kopuruak probak bost egunetan egitera behartu gaitu». Mendatako bost asto Erregenetako asto probak egiten diren 40. aldia da aurtengoa. Zabalak dioenez, «urteen poderioz parte hartzen duten astoen kopurua aldatuz joan da. 37 parte-hartzaile izatera ere heldu gara inoiz. Gaur egungo kopurua txikiagoa da, baina, azken urteetan mantendu egin da».Esan bezala, oraingoan 21 astok parte hartuko dute eta euretako bost Mendatakoak dira. «Asto proben zaletasun handia dago herrian. Lehian ibiliko diren mendatarren artetik baten bat lehenengo postuetan sailkatuko da ziurrenik», dio Zabalak. ... Thu, 04 Jan 2007 01:00:00 +0100 MENDATA Postal eta egutegi bana banatuko dute etxe bakoitzean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-12/p00003018/Postal_eta_egutegi_bana_banatuko_dute_etxe_bakoitzean.htm AINARA GARCIA Gabon jaiak zoriontzeko asmoz, Mendatako Udalak herriko familia bakoitzari postal eta egutegi bana oparitu dio. «Guztira 128 familiak jasoko dute oparia», adierazi dute Udaletik. Dagoeneko bosgarrenez eroaten du Udalak aurrera horrelako ekimen bat. Oraingoan, Mikel Deuna elizaren erretaularen argazkia banatuko dute. Modu horretara, urte eta erdiko zaharberritze lanen emaitza erakutsi gura izan diete herritarrei. Izan ere, erretaula hori XVI. mendekoa da eta merezi duen garrantzia eskaini gura izan diote postalaren bitartez. Erretaularen argazkiaz aparte, postalan, Bitoriano Gandiagak gabonen inguruan egindako olerki bat ere azaltzen da. Postalarekin batera, Mendatako Udalak egutegi bat ere oparituko du. Herrian izaten diren ekitaldi desberdinetako argazkiak azaltzen dira egutegian: nekazal azokak, jaietako argazkiak... ... Tue, 12 Dec 2006 01:00:00 +0100 MENDATA Postal eta egutegi bana banatuko dute etxe bakoitzean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-09/p00008822/Postal_eta_egutegi_bana_banatuko_dute_etxe_bakoitzean.htm ainara garcia Igaro den zapatuan, Mendatako ia herritar guztiak Artape jatetxean batu ziren afaltzeko asmoagaz. 250 lagun inguru, danak jai girorako prest.Izan ere, irailean, mendi ibilaldi bat antolatu zuten. Martxa horretan lanean ibili ziren guztiek, zapatuan lortu zuten beraien ordainsaria. Ibilaldiko janari eta edari guneetan ibilitakoak, kontrol guneetakoak eta bestelako lanetan ibili zirenak batu ziren afaltzeko gogo biziz. Jan, edan, abestu Afaria 10:00etan hasi bazen ere, bukatzeko ordua norberaren gogoen araberakoa izan zen. Gazte zein nagusi, danak mahaiaren inguruan berbetan, baita ausartenak ere kantuan ibili ziren.Ohiko afari eder bat izateaz aparte, mendatarrek ibilaldi egun hartako argazkiak ikusteko aukera ere izan zuten, besteak beste. ... Sat, 09 Dec 2006 01:00:00 +0100 MENDATA Postal eta egutegi bana banatuko dute etxe bakoitzean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-11/p00008006/Postal_eta_egutegi_bana_banatuko_dute_etxe_bakoitzean.htm zihara enbeita Mendatako sarreran bertan, herriko aterpetxea atzean utziz gero, atentzioa deitzen duen eraikina dago saskibaloirako zein futbolerako pisten ondoan. Poliesterrezko edota beirazko fibraz egindako dorre bi ageri dira, sokazko pasabide batek lotzen dituenak. Aurreko udatik dago bertan errokodromoa. Herri bat baino gehiagotatik ibiltzen dira errokodromo mugikorrak aspaldian, baina era honetakorik ez dago eskualdean. Polikiroldegiren batean edo bestean badago barruko eskalada-murrua. Hala ere, ez gura beste. Behin baino gehiagotan kexatu dira eskalatzaileak. Kanpoan eskalatu gura duenak normalean mendira jotzen du, kareharrizko hormetara. ... Sat, 11 Nov 2006 01:00:00 +0100 MENDATA Zarrabentako asto probatan Intxausti izan da irabazlea http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-10/p00003019/Zarrabentako_asto_probatan_Intxausti_izan_da_irabazlea.htm ainara garcia Zarrabentako jaietan asto probak izan dira nagusi. Txanda bitan banatu zituzten, lau parte-hartzaile zapatuan eta beste lau domekan. Bertako Manuel Intxausti izan zen irabazlea domekan, 66 untzekin.Zapatuan, 19:30ean hasi ziren asto probak. Maumeko Maiora elkarteak egun horretako markarik onena lortu zuen, 62 untze 3/4 eta 5,75 metro. Emaitza horrek sailkapen orokorreko hirugarren postura eraman zuen. Zapatuko bigarren markarik hoberena Mendatako Erleaga anaiek egin zuten 52 untze 3/4 eta 3,55 metrorekin. Hirugarrena Gatikako Gorostiola izan zen 51 untze 1/4 eta 1,70 metrorekin. Azkena Esteban Legarra Rubia Albizekoa izan zen. Bere astoak 41 untze eta 5,35 metro lortu zituen. Sailkapen orokorrean, beraz, azkenengo postuan geratu zen Legarra. ... Tue, 10 Oct 2006 01:00:00 +0200 MENDATA Zarrabentako jaietan asto probak izango dira nagusi http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-07/p00003017/Zarrabentako_jaietan_asto_probak_izango_dira_nagusi.htm ainara garcia Gaur emango diete hasiera Mendatako Zarrabenta auzoko jaiei. Ospakizunak, asteburu osoa iraungo du. Zenbait ekintza antolatu badituzte ere, asto probak dira ospakizunetako garrantzitsuena. Gaurko eguna 19:30ean hasiko da asto probekin. Lau parte-hartzaile izango dira. Gorostiola Gatikarra, Maiora Elkartea Maumetik, Esteban Legarra Rubia Albizetik eta Mendatako Erleaga anaiak. Ikuskizun horren ostean, 22:00etan bakailao jana izango da bertara hurbiltzen direnentzat. Bukatzeko, 23:30ean dantzaldia izango da Obieta eta Esteibar taldearekin. Asto proben jarraipena Domeka meza batekin hasiko da. Bertan Mendatako koruak zenbait abesti kantatuko ditu. Ostean, goiz osoan zehar, trikitilariek bere doinuekin alaituko dute jaia.18:30ean zapatuko asto probeki jarraituko dute. Lau izango dira parte-hartzaileak: Esparru jatexea Mallabiatik, Juan Jose Bilbao bermeotarra, Celaya eibartarra eta Zarrabentako Manuel Intxausti. ... Sat, 07 Oct 2006 01:00:00 +0200 MENDATA Busturialdea BTT zentroko lehenengo martxa antolatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-06/p00004013/Busturialdea_BTT_zentroko_lehenengo_martxa_antolatu_dute.htm ainara garcia Urriaren 15erako BTT Busturialdea zentroaren lehenengo txirrindulari martxa antolatu dute. 36 kilometroko ibilbidea izango da eta zailtasun erdi-altua izango du. Mendata herria eta Oiz mendiko parke eolikoa batuko dituen ibilbidea izango da. 10:00etan hasiko da txirrindulari martxa, Mendatako Idatze etxean dagoen BTT zentrotik, hain zuzen ere. Helmuga ere leku berean izango da.Busturialdea BTT zentroko I. martxa honetan parte hartu nahi izanez gero, izena aldez aurretik ematea komeni da, martxa 250 parte-hartzailetara mugatuta baitago. Betiere 18 urtetik gorakoentzako izango da. Izen-ematea urriaren 12a baino lehen egin beharko da BBK-ko bulegoren batean. Hala ere, probaren egunean bertan ere izena emateko aukera dago, 08:30etik 09:30ak arte. ... Fri, 06 Oct 2006 01:00:00 +0200 MENDATA Mikel Deuna elizakoerretaula eta zenbait atal berriztu dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-10-04/p00003021/Mikel_Deuna_elizakoerretaula_eta_zenbait_atal_berriztu_dituzte.htm ainara garcia Urte eta erdiko lanen ondoren, Mendatako San Migel jaietan antolatutako mezan, Mikel Deunaren elizan egindako zaharberritze lanen emaitzak aurkeztu zituzten. Zaharberritze lan horiek Siglo XXI enpresaren esku egon dira.Guztira, 320.317 euroko aurrekontua izan dute lanek. 80.404 euro Bizkaiko Foru aldundiak ordaindu ditu eta 54.703 euro, ostera, parrokiak. 30.000 euro parrokien arteko solidaritateari esker lortu dituzte. Egindako diru laguntza kanpainaren bitartez, beste 155.209 euro batu dituzte. Hasiera batean erretaula bakarrik zaharberritzeko asmoa bazuten ere, elizako beste zenbait egitura arkitektonikok ere berritze lanen beharra zutela ikusi zuten. Hori dela eta, azkenean zaharberritze lanak luzatu egin dira.Izan ere, beste zenbait elementuren egoera ere nahiko txarra zen. Egoera aztertu ostean, konponketa beharrezkoa zela ebatzi zuten. Besteak beste, honako elementu arkitektonikoak berriztu dituzte: erretaularen oinarria, gangak, hormak eta behegaina. Bestetik, eliza bera eta barruko altzari guztiak desinfektatu egin dituzte. Horrez gain, argiztapen sistema eta barruko megafonia aldatu dituzte. Dena den, zaharberritze garrantzitsuena kaperako pinturena izan dela asierazi dute. ... Wed, 04 Oct 2006 01:00:00 +0200 MENDATA