Kortezubi, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda kortezubi eu Sat, 11 Oct 2008 00:06:31 +0200 60 Kortezubi, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Ekin eskupilota taldeak gaur hasiko ditu entrenamenduak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-04/p00005009/Ekin_eskupilota_taldeak_gaur_hasiko_ditu_entrenamenduak.htm Kortezubiko Ekin eskupelota taldeak gaur hasiko ditu berriz ere entrenamenduak. Jabi Aurtenetxea taldeko arduradunak adierazi bezala, «nahi dutenek oraindik apuntatzeko aukera dute». Entrenamenduak zapatu guztietan izango dira, 11:00etatik 12:00etara bitartean, eta horiek Kortezubiko fronotian izango dira. Aurtenetxeak adierazi bezala, momentuz zortzi gaztek eman dute izena aurtengo ikasturtean. «Gehienez 12 lagunek izena ematea aurreikusten dugu, gehiagorekin zaila baita entrenatzailearentzat eskolak antolatzea». 7 eta 12 urte arteko umeentzako eskolak Aurtenetxeak azaldu bezala, eskupilota taldea 7 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta dago. «Batez ere, herriko gazteak apuntatzea nahi dugu. Hala ere, Kortezubirekin era bateko edo bestelako erlazioa dutenei ere aukera ematen diegu apuntatzeko». ... Sat, 04 Oct 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Baso Margoturako sarbideak hobetu ditu Foru Aldundiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-09/p00004005/Baso_Margoturako_sarbideak_hobetu_ditu_Foru_Aldundiak.htm Bizkaiko Foru Aldundiak Ibarrolak egindako Baso Margoturako oinezkoentzako sarbideak hobetu ditu berriki. Andoni Iturbe ondare kulturalen zerbitzuko buruak adierazi bezala, «egindako lanak beharrezkoak ziren, orain arte zeuden oinezkoentzako sarbideak desegokiak zirelako». Joan den maiatzean hasi zituzten lanak eta, lehenbizi, Iturbek azaldu bezala, sarrerak hobetu zituzten. «Maila antzeko batzuk jarri dituzte, eta horiek eskailera funtzioa egiten dute. Helburua oinezkoentzako sarbideak hobetzea izan da». Gutxi gorabehera bi hilabeteetan zehar luzatu ziren obrak eta uztaileko lehenengo asterako eskailera berriak bukatuta zeuden. Ondare kulturalen zerbitzu buruak baieztatu duenez, udarako dena prest izatea zen asmoa, basoak bisitari gehien udaran hartzen baitu. ... Tue, 09 Sep 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Urterik urte parte-hartzaile gehiago Kortezubiko martxan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00005010/Urterik_urte_parte-hartzaile_gehiago_Kortezubiko_martxan.htm Gure arbasoen herria kultur taldeak hirugarrenez antolatu zuen Kortezubiko mendi martxa joan zen domekan. Antolatzaileek Kortezubiko mugarrietan barrena ibilandia egitea proposatu zuten. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, hainbat jende bildu zen antolatzaileek egindako bi deialdietara. «Eguraldi eskasa egin zuen, baina jendea gogoz zegoen eta giro bikaina» lortu zutela baieztatu dute kultur taldekoek. Aukera desberdinak Lehen hitzordua 08:00etan zuten, Elizaldeko plazan. Ordu horretan bildutakoek 27 kilometrotako ibilbidea egin zuten. 175 lagunek hasi zuten txangoa. Helmugara heltzeko hiru ordu behar izan zituzten lehenengoek. Horiek proba korrika egin zutela jakinarazi dute antolatzaileek. Helmugara azken iritsi zen taldeak zazpi ordu behar izan zituen antolatzaileek proposatutako ibilbidea bukatzeko. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Hainbat ekintza izango dira asteburuan Kortezubin http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00006006/Hainbat_ekintza_izango_dira_asteburuan_Kortezubin.htm Bike Zona txirrindularitza elkarteak Kortezubiko IV. Mountain Bike Jaitsiera egingo du gaur. Lehiaketa 15:30ean hasiko da eta zirkuituak kilometro bateko luzera izango du. Proban Euskadiko eta Bizkaiko txapeldunak erabakiko dira. Lehiaketan parte hartzeko txapelketa hasi aurretik eman beharko da izena. Euskadiko eta Bizkaiko txapelketan lehiatzeko baldintza bakarra federatua egotea izango da. Antolatzaileek emakumeek parte-hartzeako aukera ere zabaldu dute. Domekan, III. mendi martxa Gure Arbasoen Herria elkarteak Kortezubin barrena egingo den mendi martxa antolatu du domekarako. «Kortezubiko mugarrietatik pasatuko da, Arrolako tontorretik izan ezik», arduradunek aurreratu dutenez. «Ibilbidea erreka ondotik atera eta Omarantza joango da. Handik Nabarnizko bidea hartuko dugu eta Omatik buelta egingo dugu herriko plazara berriz ere». Horretarako, luzera ezberdina izango duten bi martxa egiteko aukera egongo da, 27 kilometrokoa eta 10 kilometrokoa. Goizeko 08:00etan abiatuko da Eleizaldetik martxa luzea. Laburra, berriz, 11:00etan aterako da leku beretik. Parte hartu nahi dutenek «bost euroren truke, udaletxe aurrean izena eman dezakete ibilaldia hasi baino ordu erdi lehenago», arduradunen esanetan. Bidean zehar jateko eta edateko bi gune izango dira ibilbide luzean eta bakarra laburrean. «Bertan ura, koka-kola eta jatekoak egongo dira», aurreratu dutenez. ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Txomin Bilbao: «Izendapena onuragarria da eskualderako» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-09/p00005001/Txomin_Bilbao_Izendapena_onuragarria_da_eskualderako.htm Unescoren Mundu Ondareko Batzordeak Gizateriaren ondare izendatu zuen astelehenean Santimamiñeko kobazuloa, Ekain eta Altxerrikoekin batera. Erakundearen 32. Konferentziak Kantauri Isuriko Paleolitoko margoak gaur egun arte mantendu duten hamabost haitzulo babestuko ditu hemendik aurrera. Batzordeko kideek Santimamiñeko garrantzia historikoa azpimarratu dute harpea Munduko Gizateriaren Ondareen zerrendan sartzeko. Haien ustez, «Kantauri isurialdeko haitzuloak gizakiaren lehenbiziko adierazpen grafikoak» gordetzen dituzte eta «historiaren aro garrantzitsu bat» frogatzeko balio dute. Turismoaren lagungarri Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Kortezubiko udaleko ordezkariak bat etorri dira izendapenaren garrantzia azpimarratzean. Kortezubiko alkate Txomin Bilbaok berria jaso eta berehala azaldu zuenez, «Santimamiñeren estatus berriaren eragina eskualde osoan nabarituko dugu. Bisitarien hazkundeak turismoa eta merkataritza lagunduko dituelakoan gaude». ... Wed, 09 Jul 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Gaur jakingo da Gizateriaren Ondare izendatu duten Santimamiñe http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-08/p00005001/Gaur_jakingo_da_Gizateriaren_Ondare_izendatu_duten_Santimamiñe.htm Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea (UNESCO) atzo izan zen Santimamiñeko kobazuloa Gizateriaren Ondare izendatzeko aukera aztertzen. Gizateriaren Ondarearen Batzordea Quebec-en (Kanada) batzartu zen Kantauriko kostaldeko hamazazpi kobazulori buruz eztabaidatzeko. Unescok hartutako erabakia gaur ezagutaraziko da Euskal Herrian, ordu-diferentziaren ondorioz. Kantauriko kobazuloak 2007an Jean Clottes arkeologoa bidali zuen Unescok Kantauri kostaldeko paleolitikoko kobazuloak aztertzera. Euskal Herrian, Santimamiñez gain, Ekain (Zestoa) eta Altxerri (Aia) kobazuloetan izan ziren adituak. Izan ere, Unescok EAEko, Kantabriako eta Asturiasko hamazazpi kobazulok osatzen duten taldea aztertu du, Altamirako kobagaz 1985ean egin zuten bezala, Gizateriaren Ondare izendatzeko asmoz. ... Tue, 08 Jul 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI PPk putreen ustezko erasoa aztertu nahi du Bizkaiko Batzar Nagusietan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00005001/PPk_putreen_ustezko_erasoa_aztertu_nahi_du_Bizkaiko_Batzar_Nagusietan.htm Arturo Ignacio Aldecoa, Bizkaiko Batzar Nagusietako Alderdi Popularreko ahaldunak, Irene Pardo Nekazaritza diputatuaren agerraldia eskatuko du Kortezubin eta Enkarterrietan azken hilabeteotan gertatu diren saien ustezko erasoak azaltzeko. Martitzenean Kortezubiko abeltzaina den Javi Garmendiak sai talde batek zaurituta zegoen behia hil zutela salatu zuen. PPko kideak gaiaren inguruan foru teknikariek prestatu dituzten txostenak ezagutarazteko beharra azpimarratu zuen. «Kortezubin gertatutakoaren ostean, harrapariei buruzko eztabaida berpiztu da. Zientzialarien ustetan, ordea, saiak ez dira gai bizirik dauden abereak erasotzeko. Putreek ezin dute tona erdiko pisua daukan behia mokoka hil». Energia eolikoaren interesak Aldecoak ezkutuko interesak ikusten ditu Kortezubiko salaketaren atzean. «Beleek bizirik dauden animaliak erasotzen dituzte eta ez dira gizakiaren beldur izaten, baina putreak traba handiagoa suposatzen dute, gorputz luzeagoa daukatelako». ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Saiek behi bat hil dutela salatu du abeltzain batek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-18/p00003005/Saiek_behi_bat_hil_dutela_salatu_du_abeltzain_batek.htm Sai talde batek behi bat erasotu zuten domekan Kortezubiko Eurtentze baserrian, Santimamiñetik Omararako bidean kokatuta dagoen zelaian, hain zuzen. Javi Garmendia, abeltaldearen jabeak, atzo salatu zuen gertatutakoa, «kezkatuta gaude, gero eta hegazti harrapari gehiago ikusten ditugulako inguruan». Garmendiak asteburuan gertatutakoa argitzeko asmoa dauka, «behia zaurituta zegoen. Barikuan bere txahala zulo batera jausi zen eta bera atzetik joan zen lagundu nahian. Hankan mina hartu zuen eta handik aurrera etzanda ikusten nuen». Domekan, berriz, lauzpabost putrek erasotu zuten behia, hil arte. «Gorpuak zelaian jarraitzen du eta egunero hamar putre inguru hurbiltzen dira elikatzera». Eurtentze baserriaren zelaian, behiaren gorpuaren ondoan, hildako putre bat ere badago. «Hainbeste datoz, astelehenean sai bat hegaz hasi eta burdinezko hesiagaz estropozu egin zuen», auzoko baserritar batek azaldu duenenez. Basondo auzoko bizilagunak inguruan gero eta harrapari gehiago dabiltzala esan dute. «Asteburuan gutxi gorabehera hamar edo hamabost putre izan dira inguruan. Sekula ez dugu hainbeste hegazti ikusi Kortezubin». ... Wed, 18 Jun 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Udalekuak antolatu ditu Udalak uztailerako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00006005/Udalekuak_antolatu_ditu_Udalak_uztailerako.htm Kortezubiko Udalak 2 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzendutako udalekuak antolatu ditu uztailerako, lehenengoz. Udalekuetan izena emateko epea ekainaren 20an amaituko da, eta udaletxera joan behar da horretarako. Uztailaren 1ean hasiko dira udalekuak eta hilaren 30era arte iraungo dute. Astelehenetik eguenera bitartean izango dira jarduerak, goizetan. Hainbat joko, ibilaldi, ikastaro eta kirol jarduera egiteko aukera izango dute izena ematen duten gaztetxoek. Adin desberdineko haurren beharrizanetara egokitzeko eta bakoitzak behar duen arreta bermatzeko, bi talde osatuko dituzte. Batetik, 2tik 4 urtera artekoak batuko dira eta, bestetik, 5etik 12 urtera artekoak. Udalekuaren kostua 30 eurokoa izango da ume bakoitzeko. Familia ugarientzat horrek suposatu dezakeen kostuaren jakitun izanik, Udalak beherapena egingo die. Hartara, etxe bereko bi ume matrikulatzean, bigarrenak 15 euroko deskontua izango du zuzenean. Era berean, hirugarren ume batek izena emanez gero, horren matrikula doakoa izango da. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Sokatira txapelketa egingo dute bihar Kortezubin http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-07/p00005008/Sokatira_txapelketa_egingo_dute_bihar_Kortezubin.htm Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketaren 640 kiloko kategoriaren lehenbiziko jardunaldia egingo dute bihar Kortezubiko Marko erretegiaren zelaian. Lehiaketa 12:00etan hasiko da, eta guztira sei taldek parte hartuko dute. Txapelketa Bizkaiko Foru Aldundiaren, Herri Kirol Federakundearen eta Kortezubiko Udalaren laguntzagaz antolatu dute. Goizeko 09:00etan, pisaketa 640 kiloko lehenbiziko jardunaldia txapelketan parte hartzen duten taldeen pisaketagaz hasiko da, 09:00etan. Esan bezala, sei talde ariko dira domekako lehiaketan: Gaztedi, Getxo eta Goiherri A eta Goiherri B bizkaitarrak, Mutriku gipuzkoarra eta Areso talde nafarra. Lau maila desberdin Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketa lau kategoria desberdinetan bananduta dago: 680koa, 640koa, 600ekoa eta 580koa, taldearen pisuaren arabera, hain zuzen. Maiatzaren 18an 680ko finala jokatu zuten Getxon. Goiherriko taldeak urrezko domina eskuratu zuen, hamalau puntugaz, eta Gaztedik bigarren postua lortu zuen, hamahiru puntugaz. ... Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Santimamiñe Gizateriaren ondare den uztailean erabakiko du Unescok http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00005008/Santimamiñe_Gizateriaren_ondare_den_uztailean_erabakiko_du_Unescok.htm Uztailaren lehenengo astean emango du jakitera Unescok Kortezubiko kobazuloari Gizateriaren Ondarearen izendapena ematea erabaki duten ala ez. Kortezubiko haitzuloaz gain, Gipuzkoan dauden Ekain eta Altxerri haitzuloak ere Gizateriaren Ondare izendatu ala ez erabaki behar du Unescok. Eusko Jaurlaritzako Ondare zuzendari Arantza Arzamendik prentsa ohar bidez adierazi duenez, izendapena lortzea onuagarria izango litzateke hiru kobazuloentzat. «Nazioarte mailako zirkuitu kultural eta turistikoetan sartzeko aukera izango lukete». Unescoko arduradunak Quebec-en (Kanada) batuko dira uztailaren 2tik 10era arte, eta uztailaren 6an eta 7an eztabaidatuko dute hiru aztarnategi horien katalogazioa. Eskualdean lehena Gizateriaren Ondare izandatuz gero, Busturialdean izendapen hori lortzen duen lehena litzateke Kortezubin dagoen Santimamiñeko haitzuloa. ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI 230 lagunek parte hartuko dute jubilatuen anaitasunezko bazkarian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00004005/230_lagunek_parte_hartuko_dute_jubilatuen_anaitasunezko_bazkarian.htm Urtero legez, Busturialdeko herrietako jubilatuen elkarteek anaitasunezko bazkaria antolatu dute. 65 urtetik gorakoen urteroko ospakizuna Kortezubiko frontoian izango da zapatuan, eta 14:30ean hasiko da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, «guztira 230 lagunek parte hartuko dute bazkarian». Busturialdeko jubilatuak Gautegiz Arteaga, Ereño, Nabarniz, Arratzu, Muxika eta Kortezubiko lagunak izango dira zapatuko ospakizunean. Kortezubiko udaleko idazkariaren esanetan, «ekimenak harrera ona izan du eta gure herrian bakarrik berrogeita hamar lagun inguru apuntatu dira». Jubilatuek hamasei euro ordaindu dituzte bazkarian parte hartzeko, eta izena emateko epea eguaztenean amaitu zen. «Bakoitzak bere herriko udaletxean egin ditu tramiteak. Gure kasuan, Kortezubiko alkateak jubilatuen elkarteagaz zuzenean lan egiten du», idazkariak azaldu duenez. ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Santimamiñe bisitatu dute Atapuercako arduradunek berriki http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00003004/Santimamiñe_bisitatu_dute_Atapuercako_arduradunek_berriki.htm Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, berriki Atapuerca Fundazioko arduradunek Santimamiñeko haitzuloa bisitatu eta ´Santimamiñe, milaka urteko paisaia´ proiektu kulturalaren egoitza bisitatu dute. Jon Iñaki Zarraga Aldundiko Kultura Saileko zuzendariak lagunduta egin dute bisita Juan Jose Sanchez Atapuerca Fundazioko zuzendari eta kudeatzaileak eta Cristina Cuesta fundazioko kultur kudeaketako arduradunak. Bisitaldiaren bitartez historiaurreko aztarnategi bietako arduradunek esperientziak trukatu ahal izan dituztela adierazi du Aldundiak. Gerora begira alde bien arteko bilera tekniko gehiago egingo dituztela jakinarazi dute. Atapuerca Fundazioko arduradunek Santimamiñeko haitzuloko bisita birtualaren inguruko interes berezia agertu zutela adierazi dute Aldundiko arduradunek. ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Santimamiñeko haitzuloa 3Dan ikusteko aukera dago gaurtik aurrera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00006008/Santimamiñeko_haitzuloa_3Dan_ikusteko_aukera_dago_gaurtik_aurrera.htm Gaurtik aurrera, Santimamiñeko haitzuloa hiru dimentsiotan ikusteko aukera izango dute bisitariek. Martitzenetik domekara arte izango dira bisitak, goizez eta arratsaldez, eta aurretiz ordua hartu beharko da 944651657 eta 944651660 telefono zenbakietara deituta. Posta elektronikoz ere egin daiteke, `santimamine@bizkaia.net´ helbidean. Bisita birtualaz gain, haitzuloaren sarrera ikusteko aukera ere izango dute. Bisita Santimami baselizaren ondoko kioskoan hasiko da, eta hortik, kobaren sarreraraino igoko dira. Tartean, bisitariek artadi kantauriarraren natur inguruneaz eta bertako landareen eta animalien berezitasunen berri izango dute, gidariak emango dizkien azalpenen bitartez. Kobara iristean, orain dela urte batzuk aztarnategiaren inguruan berriro hasitako ikerketa-lanak ikusiko dituzte bisitariek, eta lan horien berri emango zaie. ... Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 KORTEZUBI Umeentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00003011/Umeentzako_sukaldaritza_ikastaroa_antolatu_dute.htm Kortezubiko Bolunzulo kultur elkarteak umeentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu du, Udalarekin batera. Klaseak martxoaren 26, 27 eta 28 an izango dira eta herriko edozein umek parte har dezake. Izena emateko epea zabalik dago, eta gura duenak martxoaren 14ra arteko epea du izena emateko. Horretarako, udaletxera jo beharko du. Ikastaroaren helburua umeak eta gaztetxoak sukaldaritza mundura erakartzea da. Horrela, parte-hartzaileek osagai eta zapore berriak ezagutuko dituzte. Osagai horiekin plater erraz eta gozoak egiteko aukera izango dute. ############ Ikastaroan parte hartzen duten umeek osagai eta zapore berriak ezagutuko dituzte ############ Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 KORTEZUBI Santimamiñeko kobara sartzeko prezioak zehaztu ditu Aldundiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00005003/Santimamiñeko_kobara_sartzeko_prezioak_zehaztu_ditu_Aldundiak.htm Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, otsailean edo martxoan zabalduko dute Santimamiñeko haitzuloa bisitarientzat, eta dagoeneko zehaztu dituzte berau bisitatzeko sarreren prezioa. Banakako sarrera arruntak 5 euro balioko du, Bizkaiko Bolentin Ofizialean adierazten denaren arabera. Bestalde, taldeek eta zehaztutako adin tarteetan daudenek sarrera merkeago ordainduko dute. Hamar eta hogei lagun arteko taldeak osatu ahal izango dira, eta horiek 3 euro ordaindu beharko dituzte. 26 urtetik beherakoek, 65 urtetik gorakoek eta erretiruan daudenek, ordea, 2 euro ordaindu beharko dituzte. Ikasle taldeentzako ere sarrera 2 eurokoa izatea zehaztu dute, eta 6 urtetik beherako umeek ez dute sarrerarik ordaindu beharko . Duela gutxi arte, bisitatu ahal ziren instituzio kulturaletara sartzeko ez zen ordaindu behar, Europako beste herrialdeetan ez bezala. ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 KORTEZUBI Santimamiñeko haitzuloa laster zabalduko dute berriro bisitarientzat http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00004006/Santimamiñeko_haitzuloa_laster_zabalduko_dute_berriro_bisitarientzat.htm Ia bukatu dituzte Santimamiñeko kobazuloan 2006ko azarotik egiten ari diren lanak. BUSTURIALDEKO HITZAk Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jakin ahal izan duenez, datorren hilean, «edo asko jota hurrengoan» posible izango da kobak bisitatzea. Hala ere, ezin izango da koba osoa ikusi. Hain zuzen ere, bisitariek ezin izango dute margoak dauden aretoetara sartu. Gainera, bisita mugatuak izango direla jakinarazi dute, eta joan nahi duenak aldez aurretik hartu beharko du ordua. 2006ko azaroaren 4an koba bisitarientzako zarratzea erabaki zuten. Lehenago, 1997. urtean margolanen ganbara itxi zuten bisitarientzat. Proiektuaren luzapena `Santimamiñe 2007´ izena duen proiektua aurreko urtean bukatu behar zuten, baina luzatu egin da. Lehenago ere beste saiakera batzuk egin izan dituzte, 1980 eta 1990. hamarkadetan, kobazuloaren margolanen egoera ebaluatzeko eta kuantifikatzeko helburuarekin. ... Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 KORTEZUBI Gaur inauguratuko dute ludoteka berria http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00004002/Gaur_inauguratuko_dute_ludoteka_berria.htm Gaur, 17:00etan, umeentzako ludotekaren inaugurazio ekitaldia egingo dute Kortezubin. Inaugurazioa baino lehen, txokolatada egingo dute, eta ostean, dekorazio tailerra emango dute. Bertan ludoteka berrirakoa apaingarriak egingo dituzte umeek, gurasoen laguntzarekin. Astean hiru egunetan Ludoteka astean hiru egunetan zabalduko dute. Hain zuzen ere, astelehenetan, eguztenetan eta eguenetan egongo da zabalik. Ordutegia, berriz, 17:30etik 19:30era izango da. Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 KORTEZUBI Jessica Urizar 'bat-batean' hil zela dio autopsiaren txostenak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-01/p00003005/Jessica_Urizar_bat-batean_hil_zela_dio_autopsiaren_txostenak.htm Atzo Jessica Urizar 11 urteko neskaren gorpuari egindako autopsiaren behin betiko emaitzak eman zituzten jakitera. Herrialde Katalanetako osasun institutuak egindako txostenaren arabera, Urizar «berez» hil zen, bat-batean», bronkopneumoniak eragindako arnas gutxiegitasunaren ondorioz. Eepaileak auzia behin behinean artxibatzea erabaki du. Familiak, aldiz, aste honetan erabaki horren kontrako helegitea jarri du. Urizarren gurasoek osasun zerbitzuek Urizarri eman zioten osasun-laguntzaren inguruko probak egitea eskatu diote epaileari. Urizarren familiak kaeratu duen prentsa oharrak dioenez, «osasun zerbitzuek emandako osasun-laguntza baloratzea eta heriotza bronkopneumoniaren aurretiazko diagnostiko batekin ekidin ahal izan zitekeen jakitea» da helburua. ... Sat, 01 Dec 2007 01:00:00 +0100 KORTEZUBI Herriko txokoa berritu eta beste solairu bietan lanean dabil Udala http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-20/p00004007/Herriko_txokoa_berritu_eta_beste_solairu_bietan_lanean_dabil_Udala.htm Kortezubiko txokoa itxuraldatuta ageri da, kanpotik. Aterpea ere eraiki dute sarreran bertan. Txokoa bera eta eraikin osoa Udalarena da eta hainbat aldaketa eta berrikuntza egiten dabiltza. Proiektu berri horren asmoa «dena berritu eta dinamizatzea da», udal ordezkarien esanetan. Txokoan komunak handitu dituzte batetik, eta sukaldean biltegia ere ipini dute. Gasa ere sartu dute, orain artean ez baita ezelako berogailurik egon. Saneamendu sarea ere eguneratu dute. Era berean, sarrera bakarra barik sarrera bi izango ditu hemendik aurrera. Bata txokorako eta bestea jubilatuen egoitzarako. Gune berri bat Txokoa bera bakarrik ez, eraikin guztia berritzeko asmoa du Udalak. Izan ere, eraikin horretako lehenengo pisuan jubilatuen egoitza dago, eta gorago ganbara antzeko beste solairu bat, orain artean erabiltzen izan ez dena. ... Tue, 20 Nov 2007 01:00:00 +0100 KORTEZUBI Generalitat-a kritikatu du alkateak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-26/p00003010/Generalitat-a_kritikatu_du_alkateak.htm erredakzioa Kataluniako Generalitat-ak hango osasun zerbitzuek Jessica Urizar ondo artatu zutela esan ondoren, Kortezubiko alkate Txomin Bilbaok 11 urteko gazteak jasotako zerbitzua zein Generalitat-ak egindako adierazpenak kritikatu ditu. Bilbaok adierazi duenez, «ondo zainduko zuten, baina aterpetxe batean hil zen, bi kilometrora ospitale bat zegoenean. Egun osoan zehar botaka eta sukarra handiarekin egon ostean, ez zuten ingresatu». Kortezubiko alkatearen esanetan, «modu horretan ez da inor hiltzen, ezta animaliak ere». Hala ere, autopsiaren datu gehiagorik ez duten arte inori errurik ez diotela botako esan du Bilbaok. Izan ere, oraindik ez dute autopsiaren datu zehatzik eman. Generalitat-ak, bien bitartean, kasuaren inguruko zuhurtzia eskatu du. ... Fri, 26 Oct 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Generalitateak Urizarren kasua aztertuko du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-20/p00004003/Generalitateak_Urizarren_kasua_aztertuko_du.htm erredakzioa Jessica Urizar umeari osasun zentroetan emandako osasun-laguntza zehazteko isilpeko espediente informatiboa irekiko du Generalitateko Osasun Departamentuak, eta horren berri eman dio Fiskaltzari. Atzo eman zuten jakitera erabaki hori, komunikatuaren bidez. Halaber, 11 urteko umeari emandako laguntza zuzena izan zela aipatzen du Generalitateak komunikatu horretan: «Vilassarreko osasun zentroan, larrialdi zerbitzuetan eta osasun publikoan emandako laguntzak zuzenak izan ziren, unean-unean asistentzia zerbitzukoek zituzten datuen araberakoak». Osasun arduradunek aipatutakoaren arabera, orain arte dituzten datuak kontuan hartuta, ezin daiteke esan neskaren heriotza medikuen hutsegiteagatik gertatu zenik. ... Sat, 20 Oct 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Katalunian hildako neskaren autopsiaren emaitzak egun batzuez atzeratuko dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-17/p00006017/Katalunian_hildako_neskaren_autopsiaren_emaitzak_egun_batzuez_atzeratuko_dira.htm maite asensio (Berria) Jessica Urizar ostiralean Kataluniako aterpetxe batean hildako neskatoaren senideek erantzunik gabe jarraitzen dute. Herenegun izan behar zituzten 11 urteko haurrari egindako autopsiaren emaitzak, baina froga batzuk falta direla eta, egun batzuez atzeratuko dira. Beraz, oraindik ez dakite zerk eragin zion heriotza neskatoari, baina autopsiaren atariko txostenaren arabera, ez zen meningitisa izan.Edonola ere, diagnosian «akats larriak» egon direla adierazi du Espainiako Gaixoaren Defentsarako Elkarteak. Hain zuzen ere, horrek eskatuta, ofiziozko ikerketa egiteko aurretiazko diligentziak abiatu ditu Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak. Joan den astean, Arratzuko (Bizkaia) Barruti ikastetxeko 15 gelakiderekin batera, egun batzuetako ibilaldia egiten ari zen Kortezubiko neskatoa. Ostegunean txarto sentitzen hasi zen: sabeleko minez eta botaka zebilen. Haurrekin joandako irakasleak bi osasun zentrora eraman zuen haurra arratsaldean, baina ez zioten aparteko ezer topatu. Beraz, ospitaleratu ordez, jarabe bat eman zioten, gastroenteritis birikoa zuelakoan. Neskatoa Cabrera del Marreko aterpetxera itzuli zen; gauean bere egoerak okerrera jo zuen, eta ostiral goizaldean zendu zen. Balizko gaixotasun infekziosorik ez kutsatzeko, tratamendu prebentiboa eman zieten aterpetxean zeuden guztiei. ... Wed, 17 Oct 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Katalunian hildako neskaren autopsiaren emaitzak egun batzuez atzeratuko dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-04/p00005004/Katalunian_hildako_neskaren_autopsiaren_emaitzak_egun_batzuez_atzeratuko_dira.htm zihara enbeita Santimamiñeko haitzuloa Gizateriaren ondare izendatu edo ez. Horixe erabaki behar du UNESCOk datorren urtean. Hori dela-eta Jean Clotte aditu frantziarrak bisita egin zuen atzo Kortezubira. Paleolito aroko artean aditua da Clotte. Berari dagokio Ekaingo (Zestoa) zein Santimamiñeko txostena egitea Nazio Batuen aipatu erakundearentzako. Kantabria, Asturias zeinEAEko gobernuek UNESCOri ehun aztarnategi inguru Gizateriaren Ondare izendatzeko eskaera bateratua egin diote. Paleolito aroko artearen arrastoak dituzte aipatu kobazuloek eta Altamirakoaren «luzapena» litzateke, Arantza Arzamendi Eusko Jaurlaritzako kultur ondare zuzendariaren esanetan. 1985an jaso zuen izendapena Altamirakoak eta hiru gobernuek kantauri isurialdeko aztarnategi guztietara zabaldu gura dute. ... Tue, 04 Sep 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Katalunian hildako neskaren autopsiaren emaitzak egun batzuez atzeratuko dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-04/p00005004/Katalunian_hildako_neskaren_autopsiaren_emaitzak_egun_batzuez_atzeratuko_dira.htm zihara enbeita Santimamiñeko haitzuloa Gizateriaren ondare izendatu edo ez. Horixe erabaki behar du UNESCOk datorren urtean. Hori dela-eta Jean Clotte aditu frantziarrak bisita egin zuen atzo Kortezubira. Paleolito aroko artean aditua da Clotte. Berari dagokio Ekaingo (Zestoa) zein Santimamiñeko txostena egitea Nazio Batuen aipatu erakundearentzako. Kantabria, Asturias zeinEAEko gobernuek UNESCOri ehun aztarnategi inguru Gizateriaren Ondare izendatzeko eskaera bateratua egin diote. Paleolito aroko artearen arrastoak dituzte aipatu kobazuloek eta Altamirakoaren «luzapena» litzateke, Arantza Arzamendi Eusko Jaurlaritzako kultur ondare zuzendariaren esanetan. 1985an jaso zuen izendapena Altamirakoak eta hiru gobernuek kantauri isurialdeko aztarnategi guztietara zabaldu gura dute. ... Tue, 04 Sep 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Katalunian hildako neskaren autopsiaren emaitzak egun batzuez atzeratuko dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-25/p00008003/Katalunian_hildako_neskaren_autopsiaren_emaitzak_egun_batzuez_atzeratuko_dira.htm zihara enbeita Santiago jaietako herri bazkariaren ostean, ikuskizun berezia izan zuten kortezubitarrek. Herriko dantza talde sortu berria lehenengoz atera baitzen plazara. Zortzi neska eta mutil bi. Gehienak dantzan hasi berriak eta pare bat garai batean dantza taldean ibilitakoak. Bazkaltzen egon ziren 150 lagunekin batera beste hainbat herritar ere batu ziren. Beraz, 200 bat lagunen aurrean egin behar izan zuten jendaurreko aurreneko dantza saioa. Artie dantza taldean dabiltzan kortezubitarren eta arteagarren laguntza ere izan zuten horretarako. Gure Arbasoen Herria kultur elkartearen ekimenez, hiru hilabeteko hainbat ikastaro antolatu dituzte urte hasieran. Euskal dantza ikastaroa ere otsailean hasi zen, Gautegiz Arteagako Artie dantza taldearen laguntzagaz. Jendea gustura dagoenez, hiruhilabeteak pasatu ostean ere, aurrera jarraitu dute taldeagaz. ... Wed, 25 Jul 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Bigarren frontenis txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-24/p00005007/Bigarren_frontenis_txapelketako_finalak_jokatu_dituzte_asteburuan.htm z. enbeita Maiatzean hasi eta asteburuan amaitu da herriko II. Frontenis Txapelketa. Santiago jaien barruan jokatu dute finala. Gregorio eta Oskarrek 35-24 irabazi zuten Zamakola aita-semeen kontra. Ainara Bermeosolok eta Ainara Iturraranek, ostera, 35-11 Soraida Bragado eta Omabeitxiren kontra. Antolatzaileen esanetan, herriko jendea batu zen frontoian eta familiarteko giroa izan zen nagusi. Oskarren lagunak pankarta eta guzti heldu ziren, gainera. Herritarrak batzeko Gure Arbasoen Herria Kultur Elkarteak antolatu zuen lehenengoz Frontenis Txapelketa. Frontoi berriari erabilera emateko zein herritarrak batzeko helburuagaz. Izan zuen harrera ikusita, aurten berriro antolatzea erabaki zuten. Oraingoan, hala ere, Santimamiñe elkarteak antolatu du. Herriko gurasoen elkarteak, emakume taldeak, Gazteen taldeak zein Gure Arbasoen Herriak kultur elkarteak osatzen dute aipatu elkartea. ... Tue, 24 Jul 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Kortezubiko mendi martxa antolatudu Santimamiñek domeka honetarako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-11/p00005008/Kortezubiko_mendi_martxa_antolatudu_Santimamiñek_domeka_honetarako.htm d. lauzirika Iazko mendi martxak izan zuen harrera ikusita, aurten ere Kortezubiko mendi martxa antolatu du Santimamiñe elkarteak. Udalaren eta beste zenbait enpresaren laguntza izan dute horretarako. Adin guztietako jendearentzako izango da martxa, mendizale zein ez hain mendizaleentzako. Hori dela eta, iazko moduan luzera ezberdineko ibilbide bi prestatu ditu elkarteak. Ibilbide luzea 27 kilometrokoa izango da eta bertan parte hartzeko 7:30ean emango beharko dute izena herriko plazan. 8:00etan hasiko baita martxa.Ibilbidea iazko antzekoa izango da, baina luzeagoa eta gogorragoa Ð18 kilometrokoa izan baitzen iazÐ. Omaraino barik Arrolaraino joan beharko dute parte-hartzaileek. Ibilbide laburra, ostera, izako moduan 10 kilometrokoa izango da eta 9:30erako egon beharko dute plazan, izena emateko. 10:00etarako hasiko dira ibiltzen. ... Wed, 11 Jul 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Erreka jaitsiera antolatu du Santimamiñek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-20/p00004005/Erreka_jaitsiera_antolatu_du_Santimamiñek.htm z. enbeita Doniene asteburuko ekitaldien barruan, besteak beste, Urdabaiko errekaren jaitsiera antolatu dute zapatu honetarako Santimamiñe elkarteko kideek. Beraz, San Joan suarekin batera, urak ere izango du protagonismoa aurten. Lehenengoz antolatu dute kanoa jeitsiera eta helburuetako bat «Kortezubiko herriaren beste ikuspegi bat izatea» da, antolatzaileen esanetan. Kortezubi beti errepidetik ikusi beharrean, errekatik ikustea, hain zuzen ere. Batez ere herritarrentzako antolatu dute kanoa ibilaldia. Izan ere, Santimamiñe elkartearen helburua herriko kultur eskaintza koordinatzea eta bultzatzea da. Hala ere, hogeita hamar herritar baino gutxiagok ematen badute izena Ðgehienez hogeita hamarrentzako lekua dagoÐ, inguruko herrietakoek ere aukera izango dute parte hartzeko. ... Wed, 20 Jun 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Indusketa lanetan hasiko dira datorren hilean Santimamiñen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-13/p00004005/Indusketa_lanetan_hasiko_dira_datorren_hilean_Santimamiñen.htm zihara enbeita Iazko azaroan zarratu zituzten Santimamiñe kobazuloko ateak turistentzako, bisitariek zein kobazulo barruan ipinitako azpiegiturek bertako margoak zein bestelako ondareak kaltetu dituztelako. Gainera, 2005-2006 urte bitartean egindako ikerketetan oraindik arkeologia aldetik zer aztertu badagoela ikusi zuten. Hori dela eta, datorren hilabetean hasiko dira berriro ere indusketa lanetan. Gaur egungo ikerketa teknikei esker, 1916an egindako aurkikuntzak berraztertzea da proiektuaren helburua. Bertako ondarea eta balio historikoa berraztertzea, hain zuzen ere. Bizkaiko Foru Aldundiak lehiaketa publikoa deitu du proiektua aurrera eroateko, eta oraindik lanak esleitu barik daude. Kudeaketa arduratsua ... Wed, 13 Jun 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Argindar poste batean elektrokutatuta hil da zikoina bat Terlegizen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-09/p00005008/Argindar_poste_batean_elektrokutatuta_hil_da_zikoina_bat_Terlegizen.htm danel lauzirika Eguen iluntzean Kortezubiko Terlegiz auzunean zikoina bat hil zen argindar poste batean elektrokutatuta. Auzotarrek Base Gorria zerbitzura deitu ostean, atzo goizean batu zuten hegaztia Bizkaiko Foru Aldundiko basozainek.Ciconia proiektuaren baitan martxoan Urdaibai Fundazioak hogei zikoina askatu zituen. Dagoeneko horietako bost modu ezberdinetan hilik agertu dira. Urdaibai Fundazioko kideek adierazi dutenez, «elektrokutatutako zikoina ez da izan ugalketa prozesuan daudenetako bat». Orain dela urte bi beste zikoina bat hil zen elektrokutatuta Gautegiz Arteagan. Gertaera horiek ekiditeko orain dela astebete Jaurlaritzak eta Iberdrolak Urdaibai Biosfera Erreserban dauden aireko linea elektrikoak egokitzeko akordio bat sinatu zuten. ... Sat, 09 Jun 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Eusko Alderdi jeltzalea nagusi etaEAE-ANV izan da bigarren indarra http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00006015/Eusko_Alderdi_jeltzalea_nagusi_etaEAE-ANV_izan_da_bigarren_indarra.htm o. cabello Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) lortu ditu boto gehien. Guztira 164 boto jaso ditu. Eta lau zinegotzi izango ditu datorren legegintzaldian. Jose Antonio Bastegieta Ðorain arteko alkateaÐ Marko ez da oraingoan hauteskundeetara aurkeztu eta haren ordez, Domingo Bilbaok hartuko du alkatetza. EAE-ANV alderdiak, berriz, ehun boto lortu ditu. Horrela, bi ordezkari izango ditu Kortezubiko Udalan. Eusko Alkartasunak (EA), berriz, 41 boto izan zituen atzokoan eta zinegotzi bakarra izango du. PPk eta PSE-EEk bat ere PPk eta PSE-EEk ere zerrendak aurkeztu zituzten Kortezubin. Hala ere, bai batak eta bai besteak ere ez zituzten botorik jaso atzokoan. Horrela, hurrengo lau urteetan bi alderdi horiek ez dute ordezkaritzarik izango. ... Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Frontenis Txapelketa eta Carpin-era bidaia Santimamiñe-ren eskutik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-04-18/p00004008/Frontenis_Txapelketa_eta_Carpin-era_bidaia_Santimamiñe-ren_eskutik.htm z. enbeita Herriko gurasoen elkarteak, emakume taldeak, Gazteen taldeak zein Gure Arbasoen Herriak kultur elkarteak osatzen dute Santimamiñe elkartea. Herriko kultur eskaintza koordinatzeko eta antolatzeko batzen dira. Datozen hilabeteetarako, Kortezubiko II. Frontenis Txapelketa eta umeentzako Carpin-era (Karrantza) bidaia antolatu ditu elkarteak. Carpin-era bidaia, adibidez, apirilaren 28an izango da, baina izena emateko epea etzi amaituko da. Udaletxera hurreratzea edo deitzea nahikoa da horretarako. 10:30ean aterako da autobusa herriko plazatik eta umeek ez dute bidaiarik ordaindu beharrik izango. Gurasoek bai, ostera. Lau euro izango da eurentzat. Baldintza bakarra Frontenis Txapelketa maiatzean hasiko da, baina izena emateko epea datorren apirilaren 28an, eguaztena, amaituko da. Frontoian bertan ipiniko dute izena emateko zerrenda. Parte hartzeko baldintza bakarra ipini dute antolatzaileek. Bikoteko bat gutxienez herrikoa izatea, hain zuzen ere. Gainera, bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. ... Wed, 18 Apr 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Atlhetic-en zelaiari izena aldatzeko eskaera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-28/p00003002/Atlhetic-en_zelaiari_izena_aldatzeko_eskaera.htm D. Lauzirika BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Athletic-ek osatzen duten San Mames Barria elkarteari eskaera bat egitea adostu du udalbatzak. Athletic-en futbol zelai berriari San Mames Barria ordez Santimamiñe izena jartzeko eskatu diote gutun bidez.Udalbatzak onartutako testuaren arabera, «Athletic Club bizkaitarren ordezkaria da. Bizkaitarren hizkuntza euskara da, berau eta gaztelania, biak, EAEko hizkuntza koofizialak dira. Baina gure betebehar bat euskara sustatzea da». Kortezubin San Mames santuari eraikitako baseliza bat dago, eta Santimamiñe du izena. Eskaera egiterako orduan Udala Athletic-eko mila zaleri egindako inkesta batean oinarritu da. ... Wed, 28 Mar 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Atlhetic-en zelaiari izena aldatzeko eskaera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-28/p00003002/Atlhetic-en_zelaiari_izena_aldatzeko_eskaera.htm D. Lauzirika BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Athletic-ek osatzen duten San Mames Barria elkarteari eskaera bat egitea adostu du udalbatzak. Athletic-en futbol zelai berriari San Mames Barria ordez Santimamiñe izena jartzeko eskatu diote gutun bidez.Udalbatzak onartutako testuaren arabera, «Athletic Club bizkaitarren ordezkaria da. Bizkaitarren hizkuntza euskara da, berau eta gaztelania, biak, EAEko hizkuntza koofizialak dira. Baina gure betebehar bat euskara sustatzea da». Kortezubin San Mames santuari eraikitako baseliza bat dago, eta Santimamiñe du izena. Eskaera egiterako orduan Udala Athletic-eko mila zaleri egindako inkesta batean oinarritu da. ... Wed, 28 Mar 2007 01:00:00 +0200 KORTEZUBI Atlhetic-en zelaiari izena aldatzeko eskaera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-10/p00008003/Atlhetic-en_zelaiari_izena_aldatzeko_eskaera.htm zihara enbeita Gautegiz Arteagatik kotxez Kortezubi parera heldutakoan, eskumatara doaz begi biak edo laurak, kolorez jantzitako lurrak erakarrita. Erabilera askotarako aparkalekua egiten ari da Udala eta aparkaleku-plaza bakoitzak kolore jakin bat dauka. Granate, hori, berde edota zuri. Ez dago arrazoi berezirik aparkalekua koloretsua egiteko. Jose Antonio Bastegieta alkatearen esanetan, arkitektoari zeozer orijinala egiteko agindu zion eta berau da emaitza. Herrian uzten duen «sinadura» dela ere esan du brometan. Saskibalioan eta futbolean Oraindik amaitu barik daude obrak. Oraindik badago zeregina. Hori bai, amaitzen dutenean erabilera askotarako aparkalekua izango da. Futbolean eta saskibaloian aritzeko zelaia egongo baita barrurago. Dagoeneko berau ere margotuta dago. Data berezietan edota herrian jende asko batzen den egunetan joko zelai hori ere aparkaleku bihurtuko dute. ... Sat, 10 Feb 2007 01:00:00 +0100 KORTEZUBI Gure Arbasoen Herria kultur taldeak hainbat ikastaro antolatu ditu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-09/p00003016/Gure_Arbasoen_Herria_kultur_taldeak_hainbat_ikastaro_antolatu_ditu.htm zihara enbeita Udaberrirako hainbat ikastaro antolatu ditu Gure Arbasoen Herria kultur elkarteak. Yoga, taichi, salsa, euskal dantzak edota esku pilota. Ikastaro guztiak hiru hilabetekoak izango dira, hau da, otsailetik apirilera bitartekoak. Iaz, urte amaieran, sukaldaritza ikastaroa antolatu zuten lehenengoz eta jendea oso gustura ibili zen. Ikastaroan parte hartu zutenek proposatu zuten urtean zehar bestelako ikastaro batzuk antolatzea. Zein ikastaro izan zitezkeen ere bai. Gure Arbasoen Herriak kultur elkartekoek herritarrek egindako proposamenak kontuan hartu dituzte programa egiterakoan. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 26a izango da eta ikastaroek aurrera egiteko hamar laguneko taldeak behar dira gutxienez. Kortezubiko txokoan bertan ipini dute izena emateko zerrenda. Bestela, nahikoa da 615718912 (Lander) telefono zenbakira deitzea. ... Tue, 09 Jan 2007 01:00:00 +0100 KORTEZUBI