Ibarrangelu, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda ibarrangelu eu Wed, 03 Dec 2008 00:00:25 +0100 60 Ibarrangelu, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info 60ko hamarkadako giroan murgilduko da herria gaur gauean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00004005/60ko_hamarkadako_giroan_murgilduko_da_herria_gaur_gauean.htm 60ko hamarkadako jaia egingo dute gaur Ibarrangelun, herriko gazteek antolatuta. Ekitaldi horrekin «herriko giroa bizitu» nahi dute gazteek, «ondo pasatzeko herri handiagoetara jotzea beharrezkoa ez dela erakutsiz». Iaz ere egin zuten 60ko hamarkadako jaialdia eta arrakasta handia izan zuen egunak. Adin guztietako jendeak parte hartu zuen. Izan ere, herritarrak Ibarrangelun bertan batzeko aukera eman nahi du gaurko egunak. Jaia 19:30ean hasiko da umeentzako, diskoteka izango baita kultur etxean. Gazte zein helduen txanda 21:30etik aurrera hasiko da, Elizalde auzoko lau tabernatan. Une horretatik aurrera eta tabernak itxi arte, 60ko hamarkadako musika dantzatzeko aukera izango dute Ibarrangelura hurbiltzen diren guztiek. Gainera, tabernak zein herritarrak garai hartako eran dekoratuta eta jantzita egongo direla aurreratu dute. Ondorioz, bertara hurbiltzeko asmoa dutenei sasoi hartako jantziak eramateko deia luzatu diete gazteek. ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Udalak %2,5 igoko ditu zergak eta tasak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-25/p00005002/Udalak_25_igoko_ditu_zergak_eta_tasak.htm Joan den astean egindako azken osoko bilkuran udal zergak eta tasak %2,5 igotzea erabaki zuen Ibarrangeluko udalbatzak. Gehien igoko den tasa Laidako kanpalekuarena izango da, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igoko baita. Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak adierazi bezala, «gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan izanik, herritarrek tasen igoera gehiegi ez nabaritzea da gure helburua. Hori dela eta onartu dugu igoera %2,5ekoa baino ez izatea. Nahikoa izango den ez dakigun arren, behintzat herritarrenganako sentsibilitatea erakutsi nahi dugu». Sastar batze zerbitzua, defizitarioa Ibarrangeluko alkatearen hitzetan, ezin izan dute igoeraren zenbatekoa gehiago murriztu, sastar batze zerbitzua defizitarioa delako. «Zaborrak batzeko zerbitzua defizitarioa da gutxi gorabehera 15.000 eurotan. Beraz, tasa hori igotzen ez badugu, zorra handiagoa izatera pasatuko litzateke». Beraz, «arazo horri erdibideko irtenbide bat eman nahi izan» diotela dio Ziluagak. «Tasak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera ez igotzea onartu dugu eta igoera %2,5ekoa izango da». ... Tue, 25 Nov 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Lagako Surf txapelketan izena emateko epea ireki dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00004006/Lagako_Surf_txapelketan_izena_emateko_epea_ireki_dute.htm Lagako Surf txapelketaren XIX. edizioa datorren azaroaren 29an eta 30ean jokatuko da eta nahi dutenek irekita dute izena emateko epea. Apuntatzeko azken eguna azaroaren 28a izango da eta horretarako Lagako Toki-Alai tabernan eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek. Txapelketa Ogońope Surf taldeak antolatu du. Aipatu taldea orain dela zortzi urte sortu zen kirol talde gisa, Ińaki Gonzalok adierazi bezala. «Taldea lagun artean sortu zen. Gure asmoa jendea batzea eta surfaren inguruan jarduera ezberdinak bideratzea zen». Taldea 2000. urtean sortu arren, Lagako Surf txapelketa askoz lehenago ere antolatzen zen, izan ere aurtengoa XIX. edizioa da. «Finkatuta dagoen lehiaketa da Lagakoa. Hala ere, guk batez ere ondo pasatzeko asmoarekin antolatzen dugu. Onena, hain zuzen ere, txapelketa bukatu ondoren guztiok egiten dugun txokolatada da», dio Gonzalok. ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Garraio zerbitzua izango da martitzenetan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-15/p00006002/Garraio_zerbitzua_izango_da_martitzenetan.htm Akorda, Antzora zein Ibarrangeluko beste auzo batzuetara ez dagarraio publikoa egunero heltzen. Astelehenetan horietako bizilagunek autobus zerbitzua dute Gernika-Lumoko azokara joateko. Ibarrangeluko Udalak aurrepauso bat eman nahi izan du eta datorren astetik aurrera, martitzenetan, Ibarrangeluko erdigunera joateko garraio zerbitzua eskainiko die aipatu herritarrei. Horretarako, Udalak furgoneta berri bat erosi du eta martitzenetan auzoetako bizilagunen bila joango da 11:00ak aldera. Jendeak medikura joateko edota erosketak egiteko aukera izango du horrela. Eguerdian bueltatuko da furgoneta. Sat, 15 Nov 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Laidako etxebizitzak legezkoak direla erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-14/p00004006/Laidako_etxebizitzak_legezkoak_direla_erabaki_du_EAEko_Auzitegi_Nagusiak.htm 30 urte iraun dituen prozesu luze eta korapilatsu baten ostean, Ibarrangeluko Udalak aurkeztutako proposamen bat medio epaileak Laidan dauden eta `erlauntza´ bezala ezagutzen diren etxebizitzak legeztatu ditu. Erabaki hori EAEko Auzitegi Nagusiak hartu berri du. Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak adierazi bezala, «pozik gaude erabakiarekin, hainbat urtetako gatazka bati irtenbidea ematea lortu dugulako». Laidako etxebibitzen inguruko prozesua 1969. urtean hasi zen. Garai hartan etxebizitza horiek eraikitzeko baimena eman zuten, baina, ondoren, inguruko bizilagunen salaketa zela eta, prozesu judizial bat hasi zen. Auzitegi Gorenaren epai baten ostean, Ibarrangeluko Udalak hirigintza alorreko araudia berritu behar izan zuen. Ziluagak aipatu bezala, aipatu aldaketa horiek 2000. urtean egin ziren. Garai hartan Laidako inguru hori herrigune izendatu zuten. Hala ere, zenbait puntu konpontzeke zeuden oraindik, epaia betearazlea baitzen eta hori gauzatzera joateko unean auzi-jartzaileek helegitea aurkeztu baitzuten. ... Fri, 14 Nov 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Herriko kultur etxerako sarrera hobetu du Udalak, irisgarritasuna bermatzeko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-13/p00004005/Herriko_kultur_etxerako_sarrera_hobetu_du_Udalak_irisgarritasuna_bermatzeko.htm Ibarrangeluko Udalak irisgarritasunaren aldeko apustua egin du. Berau bermatzeko, dagoeneko zenbait hobekuntza egin ditu herrian. Adibidez, kultur etxerako sarrera hobetu du . Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak adierazi bezala, «egunero hainbat dira kultur etxera hurbiltzen diren herritarrak: gazteak, gurasoak, umeak, jende nagusia... Orain arte sarrera ez zen egokia, ez baitzuen irisgarritasun araudia betetzen. Beraz, beharrezkoa iruditzen zitzaigun horri irtenbide bat ematea». Horretarako, kultur etxera sartzeko erabiltzen den eraikinaren ezkerreko aldean dagoen atea berritu dute.«Zabaldu egin dugu eta, horrez gain, lehen zegoen eskailera kendu dugu. Horrela, gurpil-aulkiak ere barrura sartu ahal izango dira arazorik gabe». Proiektu hori aurrera eramateko 10.000 euroko inbertsioa egin behar izan du Udalak eta %70eko diru laguntza izan du. ... Thu, 13 Nov 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Gizarte Zerbitzuen inguruko hitzaldia egon da Kultur Etxean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-24/p00005001/Gizarte_Zerbitzuen_inguruko_hitzaldia_egon_da_Kultur_Etxean.htm Gizarte zerbitzuen inguruko hitzaldia izan dute Ibarrangelun. Jende asko batu zen, nagusientzako dauden zerbitzu eta laguntasunen gainean gehiago jakiteko. Etxez-etxeko laguntza eta dependentzi legea izan zituzten hizpide. Fri, 24 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Ikastaroen eskaintza zabala prestatu du kultur etxeak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-15/p00004007/Ikastaroen_eskaintza_zabala_prestatu_du_kultur_etxeak.htm Ibarrangeluko kultur etxea duela 12 urte jarri zuten martxan, eta pixkanaka gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen dizkie herritarrei. Gaur egun hainbat dira Ibarrangeluko kultur etxeak eskaintzen dituen zerbitzuak: liburutegia, ludoteka, telebista gela, KZgunea, erabilera anitzeko aretoa... Horrez gain, hainbat ikastaro antolatu dituzte aurtengorako. Albano Jauregi elkartea da kultur etxearen kudeaketaz arduratzen dena, duela zortzi urte ardura hori hartu baitzuen elkarte horrek. Bertoko idazkari Arantza Meauriok adierazi bezala, «urterik urtera herritarren beharrizanei erantzuna ematen saiatzen gara; hori dela eta, aurten Pilates ikastaroa ere ipini dugu martxan. Arrakasta handia izan du». Hasieran aurrerago bolotokia izandako eraikinaren gunea baino ez zen erabiltzen. Bertan liburutegia eta telebista ikusteko edo jolasean aritzeko gela besterik ez zeuden. ... Wed, 15 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Juan Telletxea, bizirik dirauen Bou Nabarrako arrantzalea omendu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-15/p00005007/Juan_Telletxea_bizirik_dirauen_Bou_Nabarrako_arrantzalea_omendu_dute.htm Ibarrangeluko Udaleko ordezkaritza bat San Juan de la Arenan, (Asturias, Espainia) izan da asteburuan. Juan Telletxea ibarrangelutarra, bizirik dirauen Bou Nabarrako arrantzale bakarra, omendu dute bertan. Telletxeak 92 urte ditu eta Matxitxakoko batailan Bou Nabarran borrokatu zirenetatik bizirik den bakarra da. Duela hainbat urtetik San Juan de la Arenan bizi da. Bere emaztea dena ezagutu eta berarekin ezkondu zenetik, hain zuzen ere. Bere herriarengaitik bizia eman zuelako Ibarrangeluko Udalak omenaldia egin nahi izan dio. Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak adierazi bezala, «ekimen xumea izan zen zapatuan egin geniona, baina emozioz jantzitakoa». Ekitaldian Elena Solatxi artista bilbotarrak egindako Juan Telletxea beraren erreprodukzioa den brontzezko busto bat eman zioten arrantzaleari. ... Wed, 15 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Udalak zaborraren edukiontziak lurperatu ditu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-09/p00005006/Udalak_zaborraren_edukiontziak_lurperatu_ditu.htm Herriaren erdigunea egokitzeko eta bertako segurtasuna bermatu asmoz, hainbat hobekuntza egin ditu azkenaldian Ibarrangeluko Udalak. Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak adierazi bezala, «herriguneko errepidea zertxobait zabaldu dugu eta, horrekin batera, segurtasuna bermatzeko eta Ibarrangeluren itxura hobetzeko aldaketak egin ditugu». Egindako hobekuntzen artean, bestetik, Elizalde inguruko kontainerren lurperatzea dago. Orain arte sei edukiontzi zeuden herrian, bi botilentzako, bi zabor organikoentzako eta bana paperarentzat eta kartoiarentzat. Ziluagak adierazi bezala, «horiek herri erdigunean izatea ez zitzaigun egokia iruditzen estetikoki, eta hatsa ere sortzen zen inguru horretan. Gainera, zaborra pilatu egiten zen». Zaborrak biltzeko sistema berri hori hidraulikoa da eta kanpoaldean buzoi antzekoak baino ez dira ikusten. Sistema berria hilabete honetan bertan martxan jartzea aurrreikusten dute udal arduradunek. ... Thu, 09 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Udalak euri urak batzeko erretenak konpondu ditu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-02/p00004009/Udalak_euri_urak_batzeko_erretenak_konpondu_ditu.htm Ibarrangeluko Udalak euri urak batzeko erretenak konpondu ditu. Horrela, «herrian uholdetza arriskua saihestea da» asmoa Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak adierazi bezla. Ibarrangeluk duen orografia maldatsua dela eta, euriaren ondorioz jausitako ura herriko beheko aldean pilatzen da. Horrela, adibidez, joandako maiatzean botatako eurite gogorrek kalte handiak eragin zituzten herriko zenbait gunetan: Ibaetan eta frontoi inguruan hain zuzen ere. Uholdeek kalteak eragin zituzten etxe partikularretan, kultur etxean, errepideetan eta hainbat baratzetan ere. 90.000 euroko inbertsioa Ziluagak adierazi bezala, «etorkizunean uholdeek eragin ditzaketen kalteak saihesteko asmoarekin egin dira euri ura batzeko erretenen konponketa lanak». Lehendabizi ura batzeko sistemak zituen gabeziak aztertu dira, eta ondoren horiei aurre egiteko beharrezko hobekuntza lanak egin dituztela aipatu du. ... Thu, 02 Oct 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Ura garbitzeko azken belaunaldiko teknologia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-05/p00003009/Ura_garbitzeko_azken_belaunaldiko_teknologia.htm Busturialdeko ur partzuergoak 1995ean jarri zuen abian Urdaibaiko ur zikinak biltzeko plana. Egitasmo horren helburu nagusia Urdaibaiko bokalera botatzen diren isurketa guztiak ekiditea eta bertako uraren kalitatea berreskuratzea dira. Helburu horiek betetzeko bidean, Laidako hondartzan, Arketasen dagoen ur zikinen araztegian, azken belaunaldiko sistema berritzaile bat jarri dute martxan. Mintz bidezko ultrairagazketa Joan zen urrian ipini zuten Arketan sistema berria. Euskal Autonomia Erkidegoan horrelako teknologia barneratu duen lehen araztegia da Laidakoa. Araztegian erabiltzen den teknologia mintz bidezko ultrairagazketa da. Teknika horrek uretan dauden partikula solidoak biltzen ditu mintz porodun baten bidez. Ur zikinak iragazteaz gain, mikroorganismo kaltegarriak ere biltzen ditu. Horrela, lortutako uraren kalitatea teknika arruntekin lortutakoa baino askoz hobea da. ... Fri, 05 Sep 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Kultur etxeko bonsai erakusketa ikusgai izango da domekara arte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-25/p00004003/Kultur_etxeko_bonsai_erakusketa_ikusgai_izango_da_domekara_arte.htm Ibarrangeluko kultur etxeak bonsai erakusketa antolatu du. Arbola txikien bilduma atzo bertan inauguratu zuten eta domekara arte izango da ikusgai herriko kultur etxean. Erakusketa aretoa zabalik egongo da, egunero, 17:00etatik 22:00etara. 30 zentrimetroko arbolak Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Sabin Azurmendik eta Joserra Batizek lortutako bilduman 24 bonsai izango dira ikusgai. Interesa duten bizilagunek ere euren arbolak eraman ditzakete adituekin kontsulta egiteko. Kultur etxeko kideek bildumaren aniztasuna azpimaratu dute: «Ehiar frantsesa, astigarra, zumarra, ipurua, hagina, haritza, pagoa, elorria eta artea» daude, besteak beste. Izan ere, landaketa-teknika horren bitartez, espezie guztien 30 zentimetroko altura inguru duten arbola nanoak lor daitezke. ... Fri, 25 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Juan Telletxea marinel izandakoari omenaldia egin diote Akordan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-22/p00003007/Juan_Telletxea_marinel_izandakoari_omenaldia_egin_diote_Akordan.htm Ibarrangeluko Akordako auzotarrek omenaldia egin zioten domekan `Bou Nabarra´ ontziko marinel izandako Juan Telletxeari. Ekitaldian Telletxeak Matxitxakoko batailan bizi zuen esperientziaren grabazioa entzuteko aukera izan zuten auzoko plazara hurbildu zirenek. 91 urteko marinel ohia Astuariasen bizi da eta ez zen omenaldian izan «hanketan arazoak» dituelako, antolatzaileek azaldu zutenez. Arduradunek Domingo Zuloaga abadea gonbidatu zuten Gerra Zibilean borrokatu zirenen ordezkari gisa. Eskulturaren inaugurazioa Ekitaldia Akordako jaiak ixten zituen mezaren ostean hasi zen. Ehun bat ikusle hurbildu ziren bizirik dagoen `Bou Nabarra´ ontziko marinel bakarrari omenaldia egiteko. Ekitaldia Elena Solatxi artista durangarrak Telletxearen omenez egindako eskulturak hartzen duen lekuan egin zuten. Solatxik, eskulturaren erabilgarritasuna azpimarratu du behin eta berriro: «Nire asmoa eskulturak hiri-tresneri funtzioa izatea da». Izan ere, marmol arrosaz egindako bi piezek jesarleku itxura daukate. Bakoitzak ontzi inspirazioa ematen dioten brontzezko aplikeak ditu, irudiek `Bou Nabarra´ eta `Canarias´ ontzien arteko borroka itxuratzen dutelako. ... Tue, 22 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Juan Telletxea marinela omenduko dute bihar http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-19/p00006003/Juan_Telletxea_marinela_omenduko_dute_bihar.htm Ibarrangeluko herriak bihar egingo dio omenaldia `Bou Nabarra´ ontziko marinel Juan Telletxeari. Akordarra Matxitxakoko batailan borrokatu ziren marineletatik bizirik dagoen bakarra da. Ekitaldia 13:30ean hasiko da Akordako plazan. Bertan, Elena Solatxik Telletxearen omenez egindako eskultura inauguratuko dute. Omenaldia Akorda auzoko jaien ekitaldi nagusia izango da. Izan ere, aurten Matxitxakoko batailaren 71. urteurrena da. Elena Solatxiren eskultura Elena Solatxi eskultoreak argi dauka Ibarrangeluko Udalaren aginduak duen pisu emozionala. «Nire aita errepublikaren alde borrokatu zen Gerra Zibilean». Eskultoreak omenaldiak behar-beharrezkoak direla uste du, «historiak baztertu dituen heroiak gogorarazteko modua da eta udalek Ibarrangeluko eredua jarraitu behar dute». ... Sat, 19 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Ezgaituei bainua hartzen laguntzeko programa abiatu dute Laidan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00004002/Ezgaituei_bainua_hartzen_laguntzeko_programa_abiatu_dute_Laidan.htm Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak `Hondartza denontzat´ programa hedatuko du aurten Laida hondartzara. Ekimenaren helburua «ezgaituei eta mugikortasun arazoak dituzten lagunei hondartzaz gozatzen laguntzea da», arduradunek azaldu dutenez. Proiektua dagoeneko Zierbenako La Arenan, Getxoko Ereagan, Lekeitioko Isuntzan eta Plentziako hondartzan martxan dago. Laidan, ordea, aurten lehenengoz izango da erabilgarri Bidaideak eta Heldu Fundazioak bultzatutako laguntza. Zerbitzua 11:00etatik 18:30era erabili daiteke abuztuaren 31 arte. Aldundiak argitu duenez, laguntza behar duten pertsonek hondartzarako garraioan eta hareatzan mugitzeko «jagole espezializatuak» izango dituzte. Horretarako, hareatzetan ekipamendu tekniko berezia jarri dute, bainugela eta aldagela egokituak barne, besteak beste. Interesa duten lagunek hondartzetan ezarriko dituzten informazio guneetara baino ez dute jo behar. `Hondartza denontzat´ proiektuak, «laguntza teknikoa eta pertsonala» uztartzen ditu. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU PPk EAEko zuzendaritza berria aurkeztu du jendaurrean, Gametxo auzoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005002/PPk_EAEko_zuzendaritza_berria_aurkeztu_du_jendaurrean_Gametxo_auzoan.htm Joan den asteburuan alderdiko konpromisarioek hautatutako zuzendaritza taldea aurkeztu zuen atzo EAEko PPk, Ibarrangeluko Gametxo auzoan. Han egin zuten lehenengo bilera Ińaki Oiarzabalek, Arantza Quirogak, Leopoldo Barredak, Laura Garridok, Juana Iturmendik, Esther Martinezek eta Juana Bengoetxeak, Antonio Basagoiti buru zutela. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak abiatutako galdeketa izan zuen hizpide EAEko PPren presidenteak. Haren esanetan, «lehendakari izateko politikoki ezgaitzen» ari da Ibarretxe, «erreferendumaren bidez hausturara eramaten ari baita Euskadi». Basagoitiren iritziz, egoera horri irtenbidea emateko bide bakarra Ibarretxeren ordezkapena litzateke. Galdeketa «enbido bat» dela esan zuen presidente hautatu berriak, «desafio bat», haren hitzetan. «Independentziara bidean pauso bat da, pauso handi bat eta, era berean, hauteskunde autonomikoei begira bozkak erakartzeko bide bat». ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU BBKren udalekuak dauden lursailean egin gura du Aldundiak Guggenheim http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00005004/BBKren_udalekuak_dauden_lursailean_egin_gura_du_Aldundiak_Guggenheim.htm «Dagoeneko publiko egin daiteke Guggenheim museoaren egoitza berria Sukarrietan eraikiko dutela. Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak deitu dit gaur bertan Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) udalekuetan egingo dutela esateko». Hala adierazi du Sukarrietako alkate Pedro Mari Sainzek. Horren berri atzo bertan izan zuela aipatu du alkateak, «orain arte ez dut ezer jakin». BBK-k Bizkaiko Foru Aldundiak egin dion proposamena onartu beharko duen arren, Sainzek argi du museo berria Sukarrietako eta Busturiko lurrak hartzen dituen udaleku horietan egingo dutela. «Zehatz esanda, hor eraikiko dute, ez beste inon», gaineratu du Sainzek. Baina Ahaldun Nagusiak esan dioenez, proiektua oraindik «heldugabe» dago. Dena den, lekua «aproposa» dela uste du Sukarrietako alkateak, «ez baitio erreserbari kalterik egingo. Hor badago eraikin bat, eta ez dut uste Urdaibaiko legeekin arazorik egongo denik». ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Eguraldi txarrak emakumeen surf txapelketan eragin du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-15/p00004005/Eguraldi_txarrak_emakumeen_surf_txapelketan_eragin_du.htm Laga hondartzak Emakumeen Billabong surf txapelketaren bigarren proba hartu zuen zapatuan. Guztira, hamasei neska aritu ziren txapelketako hiru mailatan. Euriak goizean goizetik kaltetu zuen lehiaketa. Hala ere, zaparradek ez zuten txapelketa bertan behera uztera behartu, baina erakustaldiaren kalitatean eta luzapenean eragin zuen. «Eguraldiak izugarri kaltetu zigun eta eguerdirako bukatutzat eman genuen zirkuituko bigarren proba», Euskal Herriko Surf Federazioko arduradun Mikel Urigoitiak azaldu zuenez. Guztira, hamasei neska aritu ziren txapelketako hiru mailatan. Open mailan Mirka Martin kantabriarrak lehen postuari eutsi zion eta 200 euroko dirusaria eskuratu zuen. Maddi Lakunza arrasatearra eta Leticia Canales sopeloztarra 18 eta 16 urtez azpiko mailatan nagusitu ziren, hurrenez hurren. Aurten ez da eskualdeko surflaririk aritu Lagako proban. ... Tue, 15 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Emakume surflariak Laga hondartzan lehiatuko dira bihar http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00004003/Emakume_surflariak_Laga_hondartzan_lehiatuko_dira_bihar.htm Urtero legez, Euskal Herriko Surf Federazioak emakumeen zirkuituko bigarren proba egingo du bihar Lagan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, «50 emakume inguruk» parte hartzea espero dute. Lagako proba 09:00etan hasiko da, baina, beti bezala, baldintza meteorologikoen eta olatuen egoeraren arabera jokatuko da. Ekainaren 7an Zarautzen egindako lehiaketagaz eman zitzaion hasiera aurtengo emakumeen zirkuituari. Urtero bezala, Euskal Herritik zein kanpotik etorritako surflariak hiru mailatan lehiatuko dira: Open maila, 18 urtez azpikoena eta 16 urtez azpikoena. Momentuz, Mirka Martin, Garazi Sanchez eta Lucia Martińo dira sailkapenean lehenak, hurrenez hurren. Maila bakoitzeko irabazleak 500 euroko ordainsaria eskuratuko du. Edizio honetan ez da Busturialdeko surflaririk izango. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Merru auzoan izandako suteak baserri bat desalojatzera behartu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005002/Merru_auzoan_izandako_suteak_baserri_bat_desalojatzera_behartu_du.htm Atzo sutea sortu zen Ibarrangeluko Merru auzoan. Gernika-Lumoko Ertzaintzak azaldu zuenez, «uztondoak erretzeko egindako sua beroaldiaren ondorioz hedatu zen». Suhiltzaileek baso-suteen arriskua neurtzeko eskalan, bigarren mailako garrantzia eman zioten. Ertzaintzak argitu zuenez, «sutea baserri baten ondoan sortu zen eta eraikina desalojatzera behartu zituen suhiltzaileak». Suhiltzaileek 17:40ean hartu zuten Ibarrangelun gertatzen ari zenaren abisua. Berehala, Gernika-Lumoko suhiltzaile-etxetik hiru kamioi atera ziren Ibarrangelurantz. «Gainontzekoak Mungian ziren, han gertatutako trafiko istripu batean laguntzen», Ertzaintzak azaldu zuenez. Ez da zauriturik egon Ertzaintzak sutearen hedadura eta garrantzia argitu zuen. «Zorionez ez da zauriturik egon, sutea zelaian gertatu delako». Baso-suteen eskalak hiru maila bereizten ditu eta bigarrenak arrisku ertaina suposatzen du. «Suhiltzaileek bigarren mailako garrantzia eman zioten, Ibarrangeluko sutea baserri baten ondoan gertatu zelako, baita ere atzoko baldintza meteorologikoek hedatzen lagundu zezaketelako». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Baserriko jolasen jaialdia egingo dute zapatuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-01/p00004006/Baserriko_jolasen_jaialdia_egingo_dute_zapatuan.htm Bizkaiko Surf Federazioak Ikastxiki zirkuituko bigarren froga antolatu zuen asteburuan Lagako hondartzan, Ogońope Surf eskolaren laguntzagaz. Guztira, berrogeita hamar surflari gazte aritu ziren txapelketaren lau kategorietan. Surflari zarauztarrek maila bikaina erakutsi zuten eta benjaminen, infantilen eta kadeteen mailetan irabaztea lortu zuten. Eguraldi ona eta olatu egokiak Asteburuak surfa praktikatzeko baldintza meteorologiko egokienak ekarri zituen. «Gustura egon ginen metro bateko eta metro eta erdi bitarteko olatuekin asteburu osoan», Bizkaiko Surf Federazioko burua den Floren Islak argitu duenez. Horrela, zapatuan Alex Iriondo zarauztarrak eta Koldo Guillen getxoztarrak bejaminen eta alebinen mailetako lehiaketak irabazi zituzten, hurrenez hurren. Domekan, ordea, Roberto Letamendia eta Axel Eizmendi zarauztarrek hamalau eta hamasei urtetik beherako kategorietan irabazle izan ziren. ... Tue, 01 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Astelehena da pala txapelketan izena emateko azken eguna http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00004005/Astelehena_da_pala_txapelketan_izena_emateko_azken_eguna.htm Ibarrangeluko kultur etxeak udako pala txapelketa antolatu du uztailerako eta abuzturako. Astean birritan izango diren partidetan 14 urtetik gorako bikoteak baino ez dira onartuko. Antolatzaileek txapelketan izena emateko epea bukatutzat emango dute ekainaren 30ean. Bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan, lekua gordetzeko. Izan ere, txapelketan hamasei bikote aritu daitezke, gehienez. Txapelketa berreskuratu dute Ibarrangeluko pilotaleku berriaren eraikuntzak udako pala txapelketaren berreskurapena ekarri du. «Lehen urtero antolatzen genuen txapelketa hau. Azken urteotan, ordea, frontoi berria eraikitzeko zegoenean, egiteari utzi genion. Behin frontoia inauguratuta dagoela, ideia ona iruditu zaigu Ibarrangeluko ohitura hori berreskuratzea», kultur etxeko arduradunak azaldu duenez. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Herriko toponimia izango dute gaur hizpide, kultur etxean, filologoen eskutik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00004007/Herriko_toponimia_izango_dute_gaur_hizpide_kultur_etxean_filologoen_eskutik.htm Nerea Goiria eta Iratxe Elizondo euskal filologoek Ibarrangeluko toponimiari buruzko hitzaldia emango dute gaur, 19:00etan, herriko kultur etxean. Haiekin batera, Euskaltzaindiako onomastikako batzordeko kide den Iratxe Lasa izango da herriko baserri, solo edota iturrien izenak aztertzen. Hitzaldiaren asmoa, «Ibarrangeluko ondarearen atal garrantzitsua den euskara gogoan izatea, eta herriko leku desberdinen izenak errepasatzea da», Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Entzuleen parte-hartzea Ikerlariek mahainguru dinamikoa egin nahi dute. «Kultur etxera hurbiltzen diren lagunen parte-hartzea bultzatu nahi dugu», Nerea Goiria filologoak azaldu duenez. Ikerlariek ia bi urtez luzatu den azterketan bildu duten informazioa zabalduko dute. «Gure asmoa Ibarrangeluko planoa eramatea da eta, horren inguruan, baserrien, soloen, iturrien... izenen jatorria azaltzen saiatuko gara». Esan bezala, herritarren parte-hartzea bultzatzea da antolatzaileen helburua. «Ibarrangelutarren galderek eta bizipenek azalpena osatzea espero dugu», Goiriak gaineratu duenez. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Musika ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00004009/Musika_ikastaroan_izena_emateko_epea_zabaldu_dute_dagoeneko.htm Urrian musika ikastaro berria hasiko da Ibarrangeluko kultur etxean. Hiru urtetik gorako ikasleak matrikulatzeko epea ekainaren 18an hasi zen eta uztailaren 15era arte luzatuko da. Abuztuko oporraldiaren ostean, izena emateko epea berriro zabalduko da irailaren 1etik 15era. «Aurten matrikulazio epea aurreratzea erabaki dugu taldeak hobeto antolatzeko», kultur etxeko arduradunak azaldu duenez. Musika ikastaroa bi mailak osatzen dute: hizkuntza musikala eta instrumentuaren ikasketa. «Hizkuntza musikalaren irakasgaia musika ikasketen lehenbiziko urratsa da. Ikasleek urte betez landu behar dute instrumentua aukeratu baino lehen». Bibolina, aukera berria Iaz 3 eta 11 urte bitarteko gazteak aritu ziren musika ikasten herriko kultur etxean. «Bi talde egin ohi ditugu adinaren arabera, baina, aurten beste talde bat osatzeko asmoa daukagu ume nagusiagoek izena ematen badute», ardudunaren esanetan. Gazteek bibolina eta biola jotzen ikasteko aukera dute dagoeneko, baina eskolak ikasleen beharrizan zehatzetara moldatzeko aukera dago. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Ikastxiki surf zirkuitua Lagara helduko da hilaren 28an eta 29an http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-21/p00004001/Ikastxiki_surf_zirkuitua_Lagara_helduko_da_hilaren_28an_eta_29an.htm Urtero legez, Euskal Herriko Surf Federazioak Ikastxiki surf zirkuitua ekarriko du Lagako hondartzara. Txapelketan benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak ariko dira ekainaren 28an eta 29an. Antolatzaileek izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta surfista gazteek Bizkaiko Surf Federazioara deituz edo norberaren ikastetxean tramiteak eginez eman dezakete izena. Izena ematea doakoa da eta baldintza bakarra eskola kirol lizentzia eguneratua izatea da. Ikastxiki Eskola Kirol Zirkuitua surfista hasiberrien errendimendua hazteko helburuagaz urtero antolatzen den lehiaketa da. «Ikastxiki ekimena 1999an egin genuen lehenengoz. Zirkuituak lau guneetan antolatzen ditu lehiaketak: Donostiako Zurriolan, Ibarrangeluko Lagan, Zierbenako La Arenan eta Zarautzeko hondartzan, hain zuzen», Bizkaiko Surf Federazioaren arduraduna den Floren Islak azaltzen duenez. ... Sat, 21 Jun 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Lagako sorosleak, protagonista http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-19/p00008002/Lagako_sorosleak_protagonista.htm Lagako hondartzan dunak berreskuratzeko proiektuak aldaketak ekarri ditu aurten Ibarrangeluko hareatza txikira. Dunen inguruko perimetroa babestu beharrak Gurutze Gorriko sorosleen ohiko postua lekuz aldatzera bultzatu du. Aldaketa horrek, segurtasunari buruzko eztabaida piztu du Ibarrangeluko hareatzaren erabiltzaileen artean. Aurreko urteetan, Gurutze Gorriko kideek dunek osatzen duten muinoan zuten postua. Handik, ur-bazterra bere osotasunean ikusteko aukera zuten. Hala ere, gunea berreskuratzeko lanek zuzenean eragin diote sorosleen postuen kokapen pribilegiatuari. Hiru sorosle lanean, gutxienez Aldaketak ezustean harrapatu ditu Lagako erabiltzaileak. «Ikuspen arazoa konpontzeko bi postu ipini dituzte aurten. Lehenengoa Toki Alai tabernaren aurrealdean dago. Handik sorosleak hondartzaren eskuineko aldea kontrolatu dezake arazo barik. Bestea, dunen behekaldean jarri dute, hareatzaren ezker aldea ikusteko», Jesus Mari Ziluaga, Ibarrangeluko alkateak argitu duenez. «Gainera, Gurutze Gorriak hirugarren sorosle bat dauka ur-bazterretik hurbil oinez. Beraz, segurtasunaren aldetik, nire ustez, aldaketak ez dauka zertan arazorik ekarri behar. Izan ere, aurten sei hondartzain izango ditugu Lagan, iazko esperientzia oso ona izan zelako». ... Thu, 19 Jun 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Festa giroan inauguratu dute Ibarrangeluko frontoi berria http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-03/p00005004/Festa_giroan_inauguratu_dute_Ibarrangeluko_frontoi_berria.htm Zapatuan inauguratu zuten Ibarrangeluko frontoi berria, 2008ko Gorpuzti jaietako azken egunean, hain zuzen. Estreinaldiko festa 16:30ean hasi zen herriko umeek euren artean jolastu zuten esku pilota partiduekaz. Profesionalen partida Gero, pilotalari profesionalen txanda heldu zen. Bengoetxea VI.ak eta Apraizek osatzen zuten bikotea Arretxe II.ari eta Zearrari irabazi zioten (22-12). Laurehun lagun inguru Laurehun lagun inguru hurbildu ziren Ibarrangeluko frontoi berrira Asegarceko pilotalarien arteko partida ikustera. Herriko apaizak eraikina bedeinkatu zuen eta gero pilotalariak Montorre pilota eskolako umeekin batera atera ziren publikoa agurtzera. Tue, 03 Jun 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Erezuma eta Monteagudo omenduko dituzte gaur Ibarrangelun http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-30/p00004005/Erezuma_eta_Monteagudo_omenduko_dituzte_gaur_Ibarrangelun.htm Guardia Zibilak Jon Erezuma eta Joan Carles Monteagudo ETAko militanteak hil zituenetik hamazazpi urte betetzen dira gaur. Urtero legez, Erezumaren senitartekoek eta lagunek omenaldia prestatu dute. Gaur izango da, 20:30ean, Ibarrangeluko Ion Etxean. Bertsolariek eta txalapartariek parte hartuko dute eta lora eskaintza ere prestatu dute. Vic-eko atentatuaren biharamunean, Guardia Zibilagaz izandako tiroketan hil zituzten ETAkideak, 1991ko maiatzaren 30ean, Kataluniako Llisa d´Amunt herrian. Fri, 30 May 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Gorpuzti jaiak Ibarrangelun http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-29/p00008002/Gorpuzti_jaiak_Ibarrangelun.htm Joan den asteburuan jai giroa izan zen nagusi Ibarrangelun. Gorpuzti jaietako egitarauaren baitan, mota guztietako ekitaldiez gozatu ahal izan zuten herriko gaztetxoek, helduek zein bisitariek. Bariku eguerdian jaurti zuten txupina umeek, udaletxeko balkoitik. Iluntzean, aldiz, bertso-txikiteoan parte hartu zuten Ibarrangeluko bizilagunek Onintza eta Xabier Enbeitak, Gorka Gojenolak eta trikitilari batek lagunduta. Hala ere, egunik handiena zapatuan bizi izan zuten, bazkari herrikoi baten inguruan batu baitziren hainbat lagun frontoi berria behar bezala inauguratzeko. Nobedade legez, gainera, Santurtziko zortzi erraldoik alaitu zuten giroa. Fatima Ziluaga Kultura Batzordeko kideak esan duenez, «erraldoiek dultzainaren soinuarekin eta erritmoarekin egiten zuten dantzan. Ikusgarria izan zen eta jendea oso pozik egon zen». ... Thu, 29 May 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU «Kanta alaiak egiten ditugu eta publikoa gustura ikusi dugu gure kontzertuetan» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-23/p00003010/Kanta_alaiak_egiten_ditugu_eta_publikoa_gustura_ikusi_dugu_gure_kontzertuetan.htm Bertan berako kide diren Mikel Elordi abeslariarekin eta Aitor Polo gitarristarekin izan da BUSTURIALDEKO BUSTURIALDEKO. Zapatuan, 23:00etan, Ibarrangeluko jaietan Gailur eta The Uski´s taldeekin batera emango duten kontzertua prestatzen ari dira. Noiz eta nola sortu zen Bertan bera taldea? Mikel Elordi abeslariak eta Aritz Larruzea gitarristak izan zuten taldea sortzeko ideia. Biak Aritzen etxean jotzen hasi ziren, haren gurasoek eta auzokoek begi onez ikusten ez zuten arren, eta apurka-apurka, besteak gehitzen joan ziren. Instrumentu berrien beharrak bultzatuta, lagunei laguntza eskatu genien. Horrela sartu ziren Markel baxujolea eta Aitor Polo, bigarren gitarra moduan. Bateriaren asuntoa, ordea, zaila izan da. Lehenengo kontzertuetan bateria barik jotzera ateratzen ginen. Gero Ibon Azkuek lagundu zigun eta orain Mikel Urrutia daukagu. ... Fri, 23 May 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Gaur bertan hasiko dira Ibarrangeluko Gorpuzti jaiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-22/p00004008/Gaur_bertan_hasiko_dira_Ibarrangeluko_Gorpuzti_jaiak.htm Ibarrangeluko Gorpuzti jaiak gaur bertan hasiko dira eta domekara arte iraungo dute. Udalak, bere aldetik, egitarau zabala prestatu du aurtengo Gorpuzti jaietarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, adin guztietako herritar zein bisitariei zuzendutako ekitaldiak tartekatu dituzte. Txupinazoa, barikuan Urtero legez, Gorpuzti egunean San Andres Elizan ematen den Meza Santuarekin emango diete hasiera ospakizunei. Txupinazoa, ordea, barikuan izango da, 20:00etan, eta horren osetan irakurriko dute aurtengo jaietarako pregoi ofiziala. ############ Frontoia inauguratuko dute maiatzaren 31n Herriko gazteak eta pilotari profesionalak izango dira protagonistak 17:00etan hasiko diren eskupilota partidetan. Gorpuzti jaien ekitaldi nagusia izango da maitzaren 31an egingo den Ibarrangeluko frontoi berriaren inaugurazioa, Jesus Mari Ziluaga alkateak jakinarazi duenez. ... Thu, 22 May 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Borondatearen indarra nagusi http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-03/p00008001/Borondatearen_indarra_nagusi.htm Borondatearen bitartez egoera fisikoei buelta eman eta hainbat gauza egin daitezkeela frogatu zuten atzo 120 kirolari paralinpikok Ibarrangelun. Izan ere, Paralinpikoentzako Bizkaiko Biraren XII. edizioaren etapetako bat jokatu zen arratsaldean Laidako Arketa eta Akordako kurtzeroaren artean. Elizalde-Kanala zen hasierako ibilbidea, baina probaren antolatzaileek berau aldatzea erabaki zuten. Ibarrangelun jokatutakoa erlojupeko saioa izan zen, eta eguraldia lagun izan zuten txirrindulariek. 16:30ean hasi zen proba, eta bi minuturik behin txirrindulari bat irtetzen zen Arketako gunetik. Bizikleta, triziklo, hand-bike eta tandem modalitateetan banatuta dago Bizkaiko Bira eta nazioarteko izaera du. Horrela, hamalau herrialde ezberdinetako txirrindulariek parte hartzen dute aurtengo edizioan. ... Sat, 03 May 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Ibarrangeluko Udalak 1.500 euroko diru laguntza emango dio HITZAri aurten http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00003008/Ibarrangeluko_Udalak_1.500_euroko_diru_laguntza_emango_dio_HITZAri_aurten.htm Ibarrangeluko Udalak 2008an BUSTURIALDEKO HITZA egunkaria diruz laguntzea erabaki du, eta horretarako 1.500 euro bideratuko ditu. 1.200 euroko diru laguntza zuzena emateaz gain, 300 euro harpidetzak egitera bideratuko dituzte. Atzo goizean sinatu zuten lankidetza akordioa Ibarrangeluko udaletxean Jesus Mari Ziluaga alkateak eta Oihana Cabello BUSTURIALDEKO BUSTURIALDEKOko zuzendariak. Hitzarmen horrek legealdi bukaera arte (2011ra arte) iraungo du, eta alde biek urtero berau berritzeko asmoa agertu dute. Udalbatzak aurtengo urtarrileko osoko bilkuran adostu zuen HITZA diruz laguntzea. Lehenago, 2007an, 300 euro Udal zerbitzuetarako harpidetzak egitera bideratu zituzten. Adostasunaren beharra Besteak beste, egunkariak Ibarrangeluko Udalarekin zerikusia duten albisteak argitaratzeko eta publizitate tarifetan deskontuak egiteko konpromisoak hartu ditu bere gain. Bestalde, HITZAk Udalaren diru laguntza jasotzen duela adieraziko du egunero egunkarian bertan. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Udalekuak antolatu dituzte udarako, 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00006001/Udalekuak_antolatu_dituzte_udarako_3_eta_12_urte_bitarteko_umeentzat.htm Ibarrangeluko Udalak eta Albano Jauregi kultur elkarteak udalekuak antolatu dituzte uztailerako, bigarren urtez jarraian. Joan den urtean udalekuek arrakasta handia izan zutela adierazi dute antolatzaileek, eta aurten berriro ere antolatzea erabaki dute. 3 eta 12 urte bitarteko umeei daude zuzenduta udalekuak, eta hogeita hamar umerentzako lekua egongo da. Udalekuetarako izena emateko epea zabalik dago, eta apirilaren 11, barikua, izango da horretarako azken eguna. Ibarrangeluko kultur etxean eman behar da izena, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurre-inskripzioa egiterakoan 30 euro ordaindu beharko dira. Lehentasuna Udalekuetan parte hartu gura duten umeen artean lehentasuna izango dute Ibarrangelun bertan erroldatuta dauden umeak, edota gurasoak herrian erroldatuta dituzten umeek. ... Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Keoro sargentuaren abenturak, umeentzat zapatuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-28/p00005005/Keoro_sargentuaren_abenturak_umeentzat_zapatuan.htm Hilero, azken zapatuan, umeentzako euskarazko zinema izaten da Ibarrangelun. Zapatu honetan Keoro sargentoaren abenturak ikusteko aukera izango dute umeek. Hain zuzen ere, telesail horren lau atal ikusteko aukera izango dute umeek zapatuan. Ibarrangeluko kultur etxean emango dute filma, 19:00etan. Fri, 28 Mar 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Familia bakoitzeko zuhaitz bat http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-19/p00008003/Familia_bakoitzeko_zuhaitz_bat.htm `Zuhaitzaren eguna´ egin zuten domekan Ibarrangelun, lehenengoz. Kultur etxeak antolatu zuen, eta 50 bat lagunek parte hartu zuten landaketan; hogei familia inguruk. Basondoko gereziondoak landatu zituzten Ibarrangeluko Ibaeta auzoan, Udalak horretarako utzitako lursail batean. Bertan Udalak jolasleku bat egiteko asmoa du aurrerantzean. Parte hartu zuen familia bakoitzak zuhaitz bat landatu zuen. «Gero, zuhaitz bakoitzari umeen izenak ipini zizkioten, txartel batean». Hasierako asmoa ume bakoitzak zuhaitz bat landatzea zela argitu dute antolatzaileek, «baina 25 zuhaitz baino ez genituen eta landaketan parte hartu zuten umeak gehiago ziren. Beraz, azkenean, familia bakoitzari arbola bat ematea erabaki genuen, seme-alabek landatu zezaten». Urtean-urtean zuhaitzak zaintzeko asmoa ... Wed, 19 Mar 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Juan Telletxea: «`Bou´-ak Euskadi defendatzera joan ginen gerrara» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00004003/Juan_Telletxea_`Bou´-ak_Euskadi_defendatzera_joan_ginen_gerrara.htm `Bou Nabarra´ bakailao ontziko marinela izan zen Juan Telletxea (Ibarrangelu, 1917). Hogei urte besterik ez zituen Eusko Gudarostean izena eman zuenean. Matxitxakoko gudatik 71 urte igaro direnean, Ibarrangeluko udalbatzak ibarrangelutarrari omenaldia egitea erabaki du aho batez. Bai Telletxeari eta baita ontzi hartako eta gainontzeko `Bou´-etako marinelei esker ona eta errekonozimendu handiena eman gura die herriak. Egun, ontzi hartan borrokatu zirenetatik bizirik geratzen den bakarra da Telletxea. BUSTURIALDEKO HITZAri esan dionez, 1937ko martxoaren 5ean bizitakoa «egoera oso latza» izan zen. Bakailao ontziak gerrarako nola prestatu zituzten gogoratzen du: «Armamendua jarri zieten, kanoi bana proan eta popan eta metrailadore bat». Harrotasunez dio, hala ere, «`Bou´-ak Euskadi defendatzera joan» zirela gerrara. ... Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Sagardotegira irteera eta txokolatada egingo dute martxoaren 8an http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-28/p00003009/Sagardotegira_irteera_eta_txokolatada_egingo_dute_martxoaren_8an.htm Martxoaren 8a ospatzeko Ibarrangeluko kultur etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Goizerako irteera antolatu dute Usurbilgo Arinaga sagardotegira. Arratsalderako, aldiz, txokolatada. Dena den, txokolatada emakumeentzat bakarrik izango dela jakinarazi dute. Sagardotegira nagusi zein umeak joan ahal izango dira. Izena emateko epea zabalik dago eta bihar da horretarako azken eguna. Kultur etxean eman beharko dute izena eta bost euro aurreratu. Irteera goizeko 10:30ean izango da, eta Usurbilgo Aginaga sagardotegira abiatuko dira. 12:30ean sagardoa nola egiten den ikusteko aukera izango dute. Gero, 13:30ak bueltan, sagardotegian bertan bazkalduko dute. Nagusien menuak 25 euro balio ditu eta umeenak, aldiz, 11 euro. Emakumeentzako txokolatada Egun berean, 18:30ean, txokolatada egingo dute Kortezubin. Eta txokolatada hori emakumeentzat bakarrik izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Batzokian banatuko dute txokolatea, eta aldez aurretik izena ematea eskatu dute antolatzaileek, zenbat lagunentzako txokolatea egin behar duten jakiteko. Martxoaren 6ra arte eman ahalko da izena, batzokian bertan, kultur etxean edo 946 276 198 telefono zenbakira deituta. ... Thu, 28 Feb 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Athletic-eko jokalariak herrian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-15/p00008005/Athletic-eko_jokalariak_herrian.htm Athletic futbol taldeko jokalariak diren Joseba Etxeberriak eta Iban Zubiaurrek hitzaldia eman zuten herenegun, Ibarrangeluko kultur etxean. Beraiekin izan zen baita taldearen teknikoa, Jabier Ucha. Hitzaldian beraien traiektoria azaldu zuten labur, eta gero bertara hurbildu ziren denek joko batetan parte hartu ahal izan zuten. Test-a egin zuten, eta huts gutxien egin zutenen artean sariak banatu zituzten. Ostean, galderen txanda zabaldu eta hitzaldian batu zirenek jokalari biei galderak egiteko aukera izan zuten. Etxeberriak aipatu zuenez, «zoragarria izan zen Athletic-era etortzeko aukera hain gazte izatea, eta oso gustura nago taldean». Galderen txandaren ostean, argazkiak sinatzen aritu ziren jokalari biak. Horrez gain, argazkiak atera zituzten hitzaldira jaon ziren ume eta nagusiekin. ... Fri, 15 Feb 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Athletic-eko bi jokalarik hitzaldia emango dute eguaztenean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-08/p00004006/Athletic-eko_bi_jokalarik_hitzaldia_emango_dute_eguaztenean.htm Urtero bezala, Ibarrangeluko Udalak hitzaldia antolatu du, nahi duenak parte har dezan. Datorren otsailaren 13an izango da, 19:00etan, herriko kultur etxean. `Gipuzkoarrak Athletic-en´ izango da aurten hitzaldiaren gaia, eta Joseba Etxeberria eta Iban Zubiaurre Athletic Clubeko jokalariak izango dira gonbidatuak. Jabier Ucha taldeko teknikoa ere bertan izango da. Jokalarien aurkezpena egingo dute lehenengo, eta, beraien ibilbidea azaldu ostean, galderak egiteko aukera izango dute herritarrek. Hitzaldian parte hartzeko deialdia zabala da, eta nahi duenak parte har dezake. Hitzaldia eman ostean, zenbait bideo ikusteko aukera izango dute herritarrek. Zozketa Hitzaldiaz aparte, joko batzuk antolatzeko asmoa ere badute. Baita zozketa ere. Gero, gonbidatuek eurek banatuko lituzkete sariak. Horrez gain, jokalarien argazkiak ere banatuko dituzte hitzaldian parte hartzen dutenen artean, eta bi gonbidatuek argazkiak sinatuko dituzte. ... Fri, 08 Feb 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU HITZA diruz laguntzea onartu du Ibarrangeluko udalbatzak osoko bilkuran http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-31/p00003004/HITZA_diruz_laguntzea_onartu_du_Ibarrangeluko_udalbatzak_osoko_bilkuran.htm Armendu plataformako ordezkarien botoei esker, azkenengo osoko bilkuran udalbatzak BUSTURIALDEKO HITZA egunkaria diruz laguntzea onartu zuen. Armenduk osatzen duen gobernu taldeak eskualdeko euskerazko egunkaria laguntzeko hiru proposamen aurkeztu eta onartu zituen. 2007an Udalak 300 euroren truke egunkariaren bost harpidetza erosi zituen. Horrez gain, 2008ari begira, HITZArekin akordio bat gauzatzeko konpromisoa hartu zuen. Barikuko osoko bilkuran HITZAri dagokionez Udalak dituen asmoak aurkeztu zituzten. Horrela, Udalak 2008an 1.500 euroko diru laguntza emango dio eskualdeko egunkariari. Diru kopuru horretatik zati bat harpidetzak egitera bideratuko dute. Harpidetza horiek Ibarrangeluko euskera taldeak kudeatzea da Udalaren asmoa. Horrez gain, diru laguntzaren beste zati bat Udal iragarkiak edota bandoak jartzera bideratzeko aukera aztertuko dute. ... Thu, 31 Jan 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Udalak 300 euroko laguntza emango du ume jaioberri bakoitzeko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-31/p00004004/Udalak_300_euroko_laguntza_emango_du_ume_jaioberri_bakoitzeko.htm Urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran ume jaioberrien gurasoei 300 euroko laguntza ematea adostu zuen aho batez Ibarrangeluko udalbatzak. 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoen gurasoek jasoko dute laguntza, baina, horrez gain, adopzioan hartutakoen gurasoek ere eskubide bera izango dute. Ibarrangeluko alkate Jesus Mari Ziluagak adierazi duenez, «herri txiki batean bizitzeak dituen abantailak erakutsi nahi ditugu laguntzarekin». Diru laguntza lortzeko prozedura erraza izango da. Umea jaiotzen edo adoptatzen denean udaletxera jo eta eskaera orria bete beharko da. Eskaera egin eta egun gutxiren buruan jasoko dute gurasoek laguntza, eurek zehaztutako kontu korrontean. Baldintzak Hala ere, bete beharreko zenbait baldintza ere izango dira. Esaterako, laguntza jasoko duen umearen gurasoetako bat behintzat Ibarrangelun erroldatuta egon beharko da haurra jaio baino urtebete lehenago. ... Thu, 31 Jan 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU HITZAko urtekaria lortzeko aukera eman du euskara taldeak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-25/p00004002/HITZAko_urtekaria_lortzeko_aukera_eman_du_euskara_taldeak.htm Ibarrangeluko euskara taldeak BUSTURIALDEKO HITZAk herriaren inguruan argitaratutako albisteez osatutako urtekaria eskuratzeko aukera izango dute ibarrangeluarrek. Izan ere, izan duen arrakastaz oharturik, berau erosteko aukera emango du euskara taldeak. Interesa dutenek kultur etxean eman beharko dute izena eta eskarien arabera egingo ditu euskara taldeak kopiak. Prezioa kopiaren kostuaren araberakoa izango da, 25-30 euro ingurukoa. Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Aparkalekuko obren batzar informatiboa egin dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-24/p00003008/Aparkalekuko_obren_batzar_informatiboa_egin_dute.htm Elizaldeko ingurua hobetzeko eta aparkalekua berregiteko hiru proiektu aurkeztu zituen herenegun Ibarrangeluko alkate jesus Mari Ziluagak, 19:00etan kultur etxean egin zuten batzar informatiboan. Ibarrangelutarrek arretaz entzun zituzten proposamenak eta gero nork bere iritzia emateko aukera izan zuen. Aukera ezberdinetaz hitz egin zuten, eta herritarrek proposamen batzuk ere bota zituzten. Hiru proposamen Aurkeztutako hiru proiektuetatik bik izan zuten indar eta onespen gehiago. Ibarrageluko alkateak aipatu zuenez, «herriak nolabaiteko aparkalekuen beharrizana du». Aurkeztutako lehenengo proiektuaren planoak eginak dituzte dagoeneko, eta alkateak plano horiek eta argazki batzuk erakutsi zituen batzarrean. Proiektu horretan elizaren alboan dagoen lorategia hobetuko litzateke, orain dagoen bidea lekuz aldatuko litzateke eta aparkalekua egituratu. «Niri hau da gehien gustatzen zaidan proiektua, Elizalderi argitasuna ematen diolako. Baina, beste alde batetik, aparkalekuan egongo lirateken plazak ere kontuan izan beharko genituen». Izan ere, proiektu horren arabera, 29 autorentzako lekua besterik ez litzateke egongo. Proiektu horren kostua 200.000 eurokoa izango litzateke, gutxi gorabehera, «eta hori ere kontuan izan behar da, Bizkailurrek ez baitu dena ordainduko eta beste nonbaitik atera beharko litzateke dirua». ... Thu, 24 Jan 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU Bi eskalatzaile erreskatatu behar izan dituzte Ogońon http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-22/p00005002/Bi_eskalatzaile_erreskatatu_behar_izan_dituzte_Ogońon.htm Zapatuan bi eskalatzaile erreskatatu zituzten Ibarrangeluko Ogońo lurmuturrean, bertako paretan eskalatzen zenbiltzala. Hain zuzen ere, Ogońoko labar batean ari zirela bietako batek nekea eta ondoeza sentitu zuen, Ertzaintzak kaleratutako prentsa oharrean jakinarazi duenez. 18:50ean hartu zuen abisua SOS Deiak-ek, eta Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko erreskate taldeko agenteak laster urreratu ziren Ogońorarte. Nekeaz aparte eskalatzaileek ez zuten inolako zauririk izan. Leku arriskutsua Ibarrangeluko alkate Jesus Mari Ziluagak BUSTURIALDEKO HITZAri adierazi dionez, Ogońoko lurmuturraren itxura eta formagatik jende asko hurbiltzen da bertara eskalatzeko asmoagaz. Baina, esan duenez, egoera ez da beti aproposa izaten. «Haizeak askotan jotzen du bertan eta aurreko urteetan ere Larrialdiei Aurre egiteko Zerbitzuak parte hartu behar izan du, bertan ari zireneskalatzaileak erreskatatzeko». Hori dela eta, oso leku arriskutsua dela gaineratu du Ziluagak. ... Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 IBARRANGELU