Gernika-lumo, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda gernika-lumo eu Wed, 03 Dec 2008 00:00:21 +0100 60 Gernika-lumo, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info EAJk Udal gobernua egin du Santa Luzian sortutako arazoaren erantzule http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-03/p00002002/EAJk_Udal_gobernua_egin_du_Santa_Luzian_sortutako_arazoaren_erantzule.htm EAJren azken Udal gobernuak Santa Luziako urbanizazio proiektua egiterakoan argindar horniketaren proiektua ez zuela kontuan hartu salatu zuten EAko ordezkariek azken osoko bilkuran. Bere garaian EAk proiektuaren alde egin zuela adieraztera mugatu ziren EAJren ordezkariak orduan. Aste beteren buruan, euren ikuspegia azaltzen duen prentsa oharra zabaldu dute jeltzaleek. Horren arabera, «Santa Luziako hornidura elektrikoaren proiektua bere zabarkeriagatik burutu ez izana ezkutatzen du Gernika-Lumoko EAk, EAJri gezurrak leporatuz». Jeltzaleen arabera, EAJren azken Udal gobernuak Ajangizko argindar azpiestazioak Santa Luziako urbanizazio berria argindarrez hornitu zezan 629.025 euroko diru partida aurreikusi zuen 2007ko aurrekontuetan. EAJk adierazi duenez, 2007aren bukaeran proiektua burutu barik zegoen eta orduan EA eta Ezker Abertzalea Udal Taldea zeuden gobernuan. 2008ko aurrekontuetan argindar proiektua burutzeko diru partida hori ez sartzea eta erabiltzea leporatu dio EAJk Udal gobernuari. ... Wed, 03 Dec 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Gure Arbola Zaharrak abian jarri du bigarren aste kulturala http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-03/p00002003/Gure_Arbola_Zaharrak_abian_jarri_du_bigarren_aste_kulturala.htm Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra hirugarren adineko elkarteko kideek eman zioten hasiera Hirugarren Adineko Zentroen II. Aste Kulturalari, atzo. Gernikarren antzezlana ikusi eta kontzertua entzuteko hainbat lagun batu ziren Elai-Alai aretoan. Mila Artetxeren gidaritzapean, `La q era la meta´ antzezlana taularatu zuten Gure Arbola Zaharrakoek. Juan Maria Calzadak, Celes Perticak, Tere Fernandezek, Arantza Atxak, Angelines Luengok, Itziar Isasik, Marisa Onaindiak, Ana Ruizek, Mari Paz Ondarzak, Mari Carmen Uribarrik, Mari Carmen Zabaletak, Mari Carmen Suberbiolak, Mari Carmen Ortizek eta Marije Goitisolok osatzen dute elkartearen antzerki taldea. Ostean, kontzertua Antzezlanaren ostean, Juan Maria Calzadak zuzentzen duen abesbatzaren txanda izan zen. Besteak beste, `Hegoak´, `Goizian argi hastian` eta `Xalbadorren heriotzean´ abestiak interpretatu zituzten. ... Wed, 03 Dec 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Abenduaren 12ra arte hiru entsegu egingo dituzte marijesiek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-03/p00002009/Abenduaren_12ra_arte_hiru_entsegu_egingo_dituzte_marijesiek.htm Barikuan egindako batzarrean entsegu egunak zehaztu zituzten marijesiek. Horrela, bariku honetan hasiko dira entseguekin. Ondoren, abenduaren 10ean eta 12an egingo dituzte azken bi entseguak. Entsegu guztiak 19:00etatik 20:00etara izango dira, Andra Mari abesbatzaren lokalean (Goienkalea, 8). Aurten marijesiek aparteko lana izango dute. Izan ere, aurten hamalau ahapaldi berri berreskuratu eta abestuko dituzte. Bihar bertan aurkeztuko dute kultur etxean ahapaldi guztiak biltzen dituen liburua, 19:00etan. Jose Antonio Arana Martija euskaltzainak ahapaldiak berreskuratzeko egindako lana azalduko du. Dena prest Barikuan egindako bileran marijesiek aurtengo bakarlariak nortzuk izango diren erabaki zuten. Horrela, beste urte batez Denis Azkarate, Fernando Astoreka, Jose Antonio Uriarte `Itxaso´ eta Iñaki Gonzalez ariko dira bakarlari gisa. ... Wed, 03 Dec 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Argazki erakusketa birtualak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-03/p00008002/Argazki_erakusketa_birtualak.htm Gaur egun funtsezkoa da garaietara moldatzea. Hein batean, teknologiaren aroak teknologiari egokitutako gizartea eskatzen du. Horrela, gizartearen esparru ezberdinak zientziak eta teknologiak finkatzen duten bidera egokitzen dira. Hala nola, ikastaro garaikideak. Ieup! gazte asanbladak ikasturte berrirako antolatu dituen ikastaroetako bat argazkilaritza digitalaren inguruko tailerra da. Tailerreko arduradun Hibai Agorria argazkilari gernikarra da, eta `argazkilaritzadigitala.wordpress.com´ webgunea sortu du. Agorriaren esanetan, «ikasleetako batzuk ezin izango dira klase guztietara etorri. Hauek klaseak jarraitu ahal izateko sortu dugu webgunea». Euren lana herriari erakusteko aukera Horrez gain, Agorriaren ustez, «webgunearen bitartez tailerrean egiten dugun lana ikusi ahal izango dute Gernika-Lumoko herritarrek. Ikasleei baliagarria izango zaie, baina hauen argazkiak erakusteko aukera garrantzitsua ere ematen du». ... Wed, 03 Dec 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO 18:00etan hasiko da hirugarren adineko zentroen aste kulturala http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-02/p00002004/1800etan_hasiko_da_hirugarren_adineko_zentroen_aste_kulturala.htm Hirugarren adineko zentroen II. aste kulturala hasiko da gaur, eta berau hiru egunetan zehar luzatuko da. Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra hirugarren adineko elkarteak antolatu ditu ekitaldiak. Antolatzaileek antzezlanak eta abesbatzen kontzertuak uztartzea erabaki dute. Saio guztiak Elai-Alai aretoan izango dira eta 18:00etan hasiko dira. Gernikarrek zabalduko dute aste kulturala Gure Arbola Zaharrak zabalduko du aste kulturala `La Q era la meta` antzezlanarekin. Ondoren, elkarte bereko abesbatzak emanaldia emango du, toki berean, Juan Maria Calzadaren gidaritzapean. Bihar, aldiz, Gasteizko (Araba) Las 4 torres hirugarren adineko zentroaren txanda izango da. Gasteiztarrek Raquel Garciak zuzendutako `Mi tia y sus cosas´ antzezlana taularatuko dute. Ondoren, elkarte bereko abesbatzaren kontzertua izango da. ... Tue, 02 Dec 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Auzolan programaren bitartez hiru pertsona laneratuko ditu Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-02/p00002009/Auzolan_programaren_bitartez_hiru_pertsona_laneratuko_ditu_Udalak.htm Aurreko bost urteetan legez, Gernika-Lumoko Udalak Auzolan programa jarriko du martxan. Berorren bitartez, «bazterketa arriskuan» dauden gizon eta emakumeak laneratu nahi ditu Udalak. Aurten, horri esker, hiru pertsona izango dira programaren onuradunak. Sei hilabetetan zehar ariko dira lanean Auzolanen baitan hiru lagun horiek. Udaletik jakinarazi dutenez, herrian zehar mantenu lanak egitea izango da euren eginbeharra. 2002an programa martxan jarri zenetik eskualdeko hamasei bizilagun laneratu dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoak sustatzen dute Auzolan. Begoña Landa Gizarte Ongizate arloko zinegotziaren esanetan, «aukerak zabaltzeko programa da Auzolan, bertan parte hartzen duten guztiei lan munduan txertatzen erakusteko baliabidea». ... Tue, 02 Dec 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO 4.277 euro batu dituzte aurtengo 'Ume Solidarioak' jaialdian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-02/p00002010/4.277_euro_batu_dituzte_aurtengo_Ume_Solidarioak_jaialdian.htm Domekan 4.277 euro batu zituzten `Ume solidarioak´ jaialdian. Batutako dirua Filipinar Uharteetako Lihuk Paraghiusa gobernuz kanpoko erakundeari emango diote. Sexu erasoak jasan dituzten edota horiek jasateko arriskua duten neskei laguntzen die GKE horrek. Antolatzaileen esanetan, hainbat jostailu saldu zituzten bigarren eskuko jostailu eta liburu azokan. Jostailurik garestienak bost eurotan saldu zituzten. «Katekesietako umeak aritu ziren saltzaile lanetan, eta oso ondo egin zuten euren lana. Salmenta postuan gozatu egin zuten, eta gogotsu aritu ziren», adierazi du Iñaki Malaxetxebarria antolatzaile taldeko kideak. «Domekan ere euria egin zigun. Lau aldiz antolatu dugu jaialdia eta guztietan eguraldi txarra egin du. Lehenengo urtean elurra egin zuen, eta beste hiruretan euria. Hala ere, horrek ez zuen jaialdia hondatu. Beharbada jende gutxiago hurbildu zen Merkatu plazara, baina, hala ere, jende asko izan zen. Iaz baino diru gutxitxoago batu dugu, baina gutxigatik ez dugu iazkoa berdindu». ... Tue, 02 Dec 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Familia ugarientzako beherapenak egitearen alde agertu da udalbatza http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-29/p00006002/Familia_ugarientzako_beherapenak_egitearen_alde_agertu_da_udalbatza.htm Azken osoko bilkuran udalbatza osatzen duten talde guztiek aurkeztu eta aho batez onartu zuten 2010eko zerga-bilketan familia ugariei beherapenak egin ahal izateko mozioa. Gizartearen zahartze-prozesuaren aurrean, jaiotza tasa sustatzeko politikak bultzatzearen alde agertu ziren EA, Ezker Abertzalea Udal Taldea, EAJ, PSE eta Aralar alderdiak. Familia ugarien ekonomia sustatu asmoz, Udal zergen ordenantzetan beherapenak ezartzearen aukera aztertu zuen udalbatzak urriaren 29an egindako osoko bilkuran. Bizkaiko Foru Aldundiaren legediaren baitan Udalek zergetan horrelako beherapenak egitea eragozten da. Horrenbestez, osoko bilkuran ezin izan zuten beherapena 2009ko udal ordenantza fiskalen baitan sartu. Eguazteneko mozioak 2010eko udal ordenantzetan aldaketak egiteko Foru Aldundiari eta Bizkaiko Batzar Nagusiei familia ugariei beherapenak egin ahal izateko aukera aztertzea eta proposamena onartzea eskatzen zien. Horretarako, udal zergak arautzen dituen Foru legea aldatu beharko lukete. Onartutako mozioa aipatutako erakundeei jakinaraziko die Udalak. ... Sat, 29 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Lorategietan jokatuko da idi proben BBK txapelketako finala http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-29/p00006003/Lorategietan_jokatuko_da_idi_proben_BBK_txapelketako_finala.htm Abenduaren 6an Lorategietako probalekuan Idi Proben BBK Euskadiko Txapelketaren finala jokatuko da, saio bitan banatuta. Lehenengo saioa 17:00etan hasiko da, eta bigarrena 22:00etan. Euskadiko txapelketaren barruan jokatutako hogei probetan puntuaziorik onena lortu duten sei idi uztarriek jokatuko dute finala. Horrela, finalean Landazabalek (Laukiz), Artolak (Oiartzun), Garmendiak (Tolosa), Ixamak (Hernani), Zerainek (Itziar) eta Soartek (Elgoibar) parte hartuko dute. Ordezkoak, aldiz, urriko azken asteleheneko lehiaketa irabazi zuen Txertudiren (Kortezubi) eta Juan Agustin Bilbaoren (Erandio) idi uztarriak izango dira. Lehenengo aldiz Irabazleak mantak, 1.800 euro, txapela eta garaikurra jasoko ditu. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute saria. Sarrerak hamabost euro balioko ditu. ... Sat, 29 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Lorategietan jokatuko da idi proben BBK txapelketako finala http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-29/p00006005/Lorategietan_jokatuko_da_idi_proben_BBK_txapelketako_finala.htm Gernikaldeko katekesietako umeek `Ume solidarioak´ jaialdia antolatu dute biharko. 10:00etatik 15:00etara, bigarren eskuko liburu eta jostailuen azoka izango da Merkatu plazan. Batutako dirua Filipinar Uharteetako Lihuk Paraghiusa gobernuz kanpoko erakundeari emango diote. Jaialdiaren harira, 11:30ean meza izango da Errenteriako San Bartolome elizan. 14:00etan katekesietako umeek azken asteetan saldu dituzten boletoen zozketa egingo dute, Merkatu plazan. Horrez gain, toki berean umeentzako jolasak izango dira goiz guztian zehar. Alternatibak eskaintzen Antolatzaileen esanetan, «umeei gizarte kontsumitzailearen aurrean alternatibak eskaintzea eta beharrizana duten munduko beste umeei laguntza eskaintzen irakastea» dira ekimenaren helburuak. Orain dela lau urte ekin zioten Iparralde-Hegoalde misio taldeak eta Gernikaldeko elizak ekimena antolatzeari. Lehenengo urte bietan Nabarnizen antolatu zuten jaialdia. Iaztik Gernika-Lumon egiten dute. ... Sat, 29 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Amaiurko gazteluan hildakoen aldeko mozioa onartu du udalbatzak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00002001/Amaiurko_gazteluan_hildakoen_aldeko_mozioa_onartu_du_udalbatzak.htm Azken osoko bilkuran udalbatzak Amaiurko (Nafarroa) kontzejuak bidalitako mozio bat eztabaidatu eta aho batez onartu zuen. Izan ere, amaiurtarrek Nafarroaren independentziaren alde eta Gaztelaren aurka 1512an herri horretako gazteluan borrokatu zirenei omenaldia egingo diete otsailean. Amaiurko kontzejuak «Espainiak euskaldunon Estatua konkistatu zueneko 500. urteurrena gogora ekar dezatela eta horren harira antolatutako ekimenetan bat egin dezatela» eskatu die zazpi herrialdeetako erakundeei eta Udalei. Otsailaren 1ean izango da omenaldia Amaiurren, eta Udalaren ordezkaritza bat izango da bertan. Udalbatzak aho batez onartu zuen EAk eta Ezker Abertzalea Udal Taldeak aurkeztutako mozioa. PSEko Sagrario Sanchezek testuaren idazteko erarekin ez zegoela ados adierazi zuen. Hala ere, aldeko botoa eman zuen. ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Azken lapurreten ondorioz, herri segurtasun batzordea eratuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00002008/Azken_lapurreten_ondorioz_herri_segurtasun_batzordea_eratuko_dute.htm EAJk herri segurtasunaren inguruko batzorde bat eratzea edota deialdi bat egitea proposatu zuen eguazteneko osoko bilkuran. EAJko zinegotziek adierazi zutenez, «azken aldian Gernika-Lumon eta inguruan lapurreta ugari egon dira lokaletan eta tabernetan». Udal agintariak proposamenaren alde agertu ziren. Euren esanetan, «herri segurtasuna garrantzitsua da. Ez bakarrik merkatarien segurtasuna, baizik eta herritar guztiena». Ildo horretatik, Udaltzaingoaren lan taldea handitu eta horien ordutegia zabaltzea da Udalaren asmoa. «Txanda gehiago egotea [horiek 12:00etara arte luzatuz] eta udaltzainek asteburuetan ere lan egitea nahiko genuke», adierazi du Jose Mari Gorroño alkateak. Gaur egun hamabost udaltzain daude Udaltzaingoaren lan taldean. Udalak beste bost udaltzain kontratatzeko asmoa du. Udal arduradunek adierazi dutenez, «udaltzainen presentzia areagotu nahi dugu. Zaila izango da, baina, posible balitz, lan taldea gehiago handitzea gurako genuke». ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Santa Luziako etxebizitza berriak argindarrez hornitzeko arazoak daude http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00002010/Santa_Luziako_etxebizitza_berriak_argindarrez_hornitzeko_arazoak_daude.htm Eguazteneko osoko bilkuran Udalak 2008an BBKri eskatutako 3.500.000 euroko mailegua amortizatzeko mozioa aurkeztu zuen EAJk. Gaur egungo krisi ekonomikoari aurre egiterako garaian inbertsioak egitearen alde agertu zen EA. Mozio horren harira, diru kontuen inguruko eztabaida eman zen bilkura aretoan. Horrela, Santa Luzia auzoan egiten ari diren Babes Ofizialeko Etxebizitzen proiektua diseinatzerako orduan proiektuaren egileek eta aurreko legegintzaldiko Udal ordezkariek argindar sistema ez zutela kontuan hartu jakinarazi zuen Udal gobernuak. Begoña Landa alkateordea izan zen arazoa plazaratu zuen lehenengoa. Landaren esanetan, «proiektu handi bat egiten denean, etorkizunerako hainbat etxebizitza egiten direnean, beharrezko zerbitzuak kontuan hartu behar dira: ura, saneamendua, argia... Baina Santa Luziaren kasuan azken beharrizan hau ez zen kontuan hartu. Inbertsioez eta gastuez hitz egiten ari gara. Txaporta eta Santa Luzia bezalako urbanizazio proiektu garrantzitsuetan argindar hornikuntza kontuan hartu ez zenez, orain gobernu honi berau ordaintzea dagokio». ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Erresoluzio handiko zentroaren lanak hastear daudela dio Osasun sailak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00003001/Erresoluzio_handiko_zentroaren_lanak_hastear_daudela_dio_Osasun_sailak.htm Zimendazioan sortutako arazoek nahiz gerora Urazca euskal enpresak ordainketak eteteak `Gernikaldea´ erresoluzio handiko zentroaren lanak eten dituzte baten baino gehiagotan. Obra horiek, ordea, hasteko zorian daudela egiaztatu du aste honetan Osasun sailak. Hain justu, eguaztenean kaleratutako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) bereizmen handiko zentroa eraikitzeko espedientea jasotzen zen. Horren arabera, obraren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 17.019.255,02 eurotan ezarri zuen kontratazio mahaiak, hiru urtetan banatuta; 2008an 1.502.013,64 euro, 2009an 8.620.689,66 euro eta 2010ean 6.896.551,72 euro. EHAAn argitaratutako oharrak dioenez, aldi baterako enpresa talde bati esleitu zaio obra, esleipenaren zenbatekoa 13.615.404,01 eurokoa izanik. Erresoluzio handiko zentroaren inaugurazioa 2007ko bigarren seihilekoan egitea aurreikusten zuten, baina lursailaren ezaugarriek zimendazio arazoak sortarazi zituzten eta, horrenbestez, hiru aldiz aldatu behar izan zuten hasierako proiektua. ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO «Detaile bakoitzean entzuteko asko daukan diskoa da gurea» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-27/p00002007/Detaile_bakoitzean_entzuteko_asko_daukan_diskoa_da_gurea.htm Alex Sarduik (Gernika-Lumo, 1966) eta Haimar Arejitak (Bilbo, 1976) osatzen dute Gatibu, Mikel Caballerorekin eta Gaizka Salazarrekin batera. Azken lanean euren nortasunari eutsi diotela azpimarratu dute. Halaber, «bertokotasuna» zaindu dutela diote, «onerako zein txarrerako». 'Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik' du izenburu Gatiburen disko berriak. Zer dela eta? Alex Sardui: Abesti baten letraren zati bat da. Esaldia gustuko genuen eta aprobetxatzea pentsatu genuen. Izan ere, batzutan zeruan gaude, beste batzutan sasi artean. Normalean ez gabiltza jende guztia dabilen tokitik [barreak]. Zeintzuk izan dira zuen erreferentziak disko hau egiterakoan? Sardui: Nire ustez, disko hau egiterakoan gu geu izan gara. Mikelek [Caballero] lehengoan esan zuen, eta arrazoi osoa du, ez dugula inoren eraginik izan, onerako zein txarrerako. Gu geu izan gara, gure lana egin dugu, momentuan egoki ikusi dugun moduan. Taldekide bakoitzak bere erreferentziak ditu, baina taldearen ideia hau izan da eta hori da kaleratu duguna. ... Thu, 27 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzako tailerra izango da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-27/p00003001/Menpekotasuna_duten_pertsonen_zaintzaileentzako_tailerra_izango_da.htm Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak menpekotasun handiko pertsonen zaintzaileentzako tailerra antolatu du. Osasungintza teknikarien eskutik, ikastaroa barikuan hasi eta abenduaren 1ean eta 5ean emango dute, 16:00etatik 19:00etara. Hiru ordu horietan gaixoekin izan beharreko jarreraz hitz egingo dute. Aholkularitza tailerraren helburu nagusienetakoa menpekotasun handiko pertsonen osasuna hobetzea da. Horretarako, zaintzen aritzen diren pertsonei ildo nagusi batzuk jakinaraziko zaizkie, beraien lanean lagungarri izateko esperantzarekin. Hutsuneak gaixoen zainketan Egitasmoa emakumei laguntza ematen dieten erakunde publikoek atzemandako gabezien ondorioz sortu zen. Izan ere, gaixoaren ongizatean funtsezko izaten diren zenbait gaietan ezjakintasuna eta informazio falta somatu dira. Besteak beste, hutsunerik nabarienak ohean izan beharreko maneiua, gaixoen elikadura edota gizarte laguntzen kudeaketaren arlokoak izaten dira. ... Thu, 27 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Ostalaritza lokalen irisgarritasunaren diagnosia egingo dute Gernika-Lumon http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-27/p00003005/Ostalaritza_lokalen_irisgarritasunaren_diagnosia_egingo_dute_Gernika-Lumon.htm Gernika-Lumoko Turismo sailak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ostalaritza lokalen irisgarritasunaren gaineko diagnosia egingo du. Ekimena Turismo sailburuordetzak 2008. urtean garatutako `Euskadiko Turismo Irrisgarritasuna´ izeneko egitasmoaren baitan kokatzen da. Abenduaren 9tik 15era bitartean Eusko Jaurlaritzako teknikariek udalerriko hamar ostalaritza zentro ikuskatuko dituzte toki bakoitzaren irisgarritasunaren nondik norakoak ezagutzeko eta beharrezko aldaketak aurrera eramateko. Era berean, Basondoko Interpretazio Zentroa eta Gernika-Lumoko Turismo bulegoan ere izango dira teknikariak. Azken egunean, ikuskapenarekin bukatzeko, Turismo bulegoa bisitatuko dute. Azken bi horiek, kalitate praktika onen programaren barnean daude eta irigarritasunaren aldetik egokia den turismoa garatzeko konpromisoa hartu dute, bai azpiegitura aldetik zein publikoaren arretaren aldetik. Bi zentroek, gainera, prestakuntza teoriko eta praktikoa jaso dute aurretiaz. ... Thu, 27 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Audiencek kontzertu berezia emango du barikuan, Durangon http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-26/p00002005/Audiencek_kontzertu_berezia_emango_du_barikuan_Durangon.htm Audience taldeak kontzertu berezia emango du bariku gauean, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Izan ere, Euskadi Gazteak zuzenean emango du kontzertua `www.eitb.com/gaztea´ webgunearen bitartez. Horrez gain, webgune horren bitartez kontzertua mundu osoan ikusi ahal izango da. ETB3 kateak, bere aldetik, domekan emango du Audience taldearen kontzertua. Audience osatzen duten Mikel Sagarnak, Andoni Lauzirikak, Hannot Mintegiak, Ager Insunzak eta Gaizka Insunzak gernikarrei deialdia berezia egin diete. «Guretzat kontzertu garrantzitsua da, eta beharrezkoa zaigu Plateruena betetzea. Kontzertu polita eta ezberdina ematen saiatuko gara», adierazi du Gaizka Insunzak. Plateruenako kontzertua 22:00etan hasiko da eta Gora Japon taldeak ere emanaldia emango du. Sarrerak bost euro balio ditu. BUSTURIALDEKO HITZAk hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditu eguenean. ... Wed, 26 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Emakideren antzerki taldeak ikusleen saria jaso du Dulantziko lehiaketan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-26/p00002009/Emakideren_antzerki_taldeak_ikusleen_saria_jaso_du_Dulantziko_lehiaketan.htm Emakide emakume elkartearen antzerki taldeak ikusleen saria jaso du antzerki talde amateurren bigarren lehiaketan. Emakidekoek Patxi Bilbao Zalbidea bermeotarrak idatzi eta zuzendutako `Platos rotos´ antzezlana taularatu zuten Dulantzin. Azaroaren 7an hasi eta 22an, zapatuan, bukatu zen lehiaketa. Villaviciosako (Asturias, Espainia) Contraste antzerki taldeak irabazi zuen lehiaketa `La ciudad sitiada´ antzezlanarekin. Hiru asteburutan zehar zortzi antzerki talde amateurrek aurkeztu dituzte euren lanak. Euskal Herriko bost antzerki talderekin batera, Herrialde Katalanetako, Madrilgo (Espainia) eta Asturiasko taldeak izan dira lehian. Gernikarrek azaroaren 14an eman zuten euren emanaldia. Gozaraztea helburu Arantza Atxa, Flori Trujillo, Carmen Ortiz, Ana Ruiz, Itziar Isusi, Crescencia Nogales, Mari Luz Solatxi, Mila Artetxe eta Mari Paz Beares gernikarrek osatzen dute Emakideren antzerki taldea. ... Wed, 26 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Jorge Oteizaren inguruko hitzaldia izango da Elai Alain, bihar iluntzean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-25/p00002002/Jorge_Oteizaren_inguruko_hitzaldia_izango_da_Elai_Alain_bihar_iluntzean.htm Bake-Leku elkarteak antolatuta, bihar iluntzean Jorge Oteiza artista oriotarraren (Gipuzkoa) inguruko hitzaldia izango da, 20:00etatik aurrera, Elai-Alai aretoan. `Oteizar la experiencia. Aproximacion a la obra del genial escultor Jorge Oteiza´ hitzaldia emango du Xabier Saenz de Gorbeak. Saenz de Gorbea Artearen Historiako irakaslea da EHUn. Artearen historialari horrek `Oteiza Dominak. Oroitzea eta berrikustea´ liburua argitaratu zuen 2006an. Urte berean izenburu berarekin erakusketa bat antolatu zuen Oteiza museoak, eta Sainz de Gorbea izan zen apailatzailea. Tue, 25 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Aste bereziari bukaera borobila eman diote Calzadan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-25/p00002009/Aste_bereziari_bukaera_borobila_eman_diote_Calzadan.htm Aste bereziari bukaera emanez, domekan Calzada egoitzako egoiliarrek, euren familietako kideek eta herritarrek egoitzako jai handia ospatu zuten. Eguraldia lagun izan ez zuten arren, hainbat pertsona batu ziren egoitzan. Jai handirako Calzadako Patronatuko zuzendaritza batzordeak ohiko egitaraua prestatu zuen. Horrela, egunari hasiera emateko meza abestua izan zen Makazaga abesbatzeko kideekin. Elai-Alai eta Urdaibai dantza taldeetako kideek, euren aldetik, dantza erakustaldia egin zuten. Ekitaldi bien artean, Udal arduradunek, Mungiako Taska eta Bermeoko Canon jatetxeetako ordezkariekin batera, urriko azken asteleheneko gazta enkantean batutako dirua eman zioten Visitacion Garcia egoitzako zuzendariari. Taska jatetxeak gazta erdiagatik 4.000 euro ordaindu zituen. Canonek, aldiz, lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen gazta erdiagatik 700 euro ordaindu zituen. ... Tue, 25 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Gaur Villasanteren lana digitalizatzeko akordioa sinatuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-25/p00003003/Gaur_Villasanteren_lana_digitalizatzeko_akordioa_sinatuko_dute.htm Aita Luis Villasante (Gernika-Lumo, 1920-Arantzazu, Gipuzkoa, 2000) euskaltzainburu izandako frantziskotarraren lana sistematizatzeko eta digitalizatzeko lankidetza hitzarmena sinatuko dute gaur goizean Euskaltzaindiako, Aldundiko eta Arantzazuko Frantziskotar Probintziako arduradunek. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun nagusiak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Joxe Mari Arregi Arantzazuko Frantziskotar Probintziko ministroak sinatuko dute hitzarmena. Lau urteko iraupena (2008-2011) izango du lankidetza akordioak. Villasanteren artxiboak, lan literarioak eta dokumentu pertsonalak digitalizatuko ditu Euskaltzaindiak. Ondoren, artxibo digital guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian gordeko dituzte. Villasantek aldizkari ezberdinetan 1.000 kolaborazio baino gehiago egin zituen, eta 40 liburutan parte hartu zuen. Horrez gain, bere artxibo pertsonala hogei kaxak osatzen dutela jakinarazi dute Aldundiko arduradunek. ... Tue, 25 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Iratxe Ibarra nagusitu da Bizkaiko txapelketaren lehenengo finalaurrekoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-25/p00003012/Iratxe_Ibarra_nagusitu_da_Bizkaiko_txapelketaren_lehenengo_finalaurrekoan.htm Bizkaiko bertsolari txapelketaren lehenengo finalaurrekoa jokatu zen domekan Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian. Amaia Uribe foruarra, Fredi Paia, Ibon Ajuria gernikarra, Jone Uria, Oihana Bartra eta Iratxe Ibarra izan ziren Jai-Alaiko agertoki gainean. Azken horrek lortu zuen finalerako txartela zuzenean, saioko irabazlea izan baitzen lortutako 540 puntuei esker. Paia izan zen bigarrena 524,5 punturekin. Eskualdeko bi ordezkariak, Ajuria eta Uribe, hirugarren eta seigarren sailkatu ziren, 508 eta 426 punturekin, hurrenez hurren. Bertsozale elkartearen arabera, 750 inguru izan ziren Jai-Alai frontoian batu ziren lagunak. Saioan, binaka, gaia emanda hiruna bertso bota behar izan zituzten zortziko handian, zortziko txikian zein hamarreko txikian. Zortziko nagusian eta hamarreko txikian Iratxe Ibarra nagusitu zen eta zortziko txikian, aldiz, Fredi Paia. ... Tue, 25 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Bertso txapelketako finalerdia, bihar, Jai-Alain http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-22/p00006006/Bertso_txapelketako_finalerdia_bihar_Jai-Alain.htm Bihar, 17:30etik aurrera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrea jokatuko da Jai-Alai pilotalekuan. Fredi Paia eta Jone Uria algortarra, Ibon Ajuria gernikarra, Iratxe Ibarra markinarra, Oihana Bartra bilbotarra eta Amaia Uribe foruarra ariko dira kantuan. Uribek, Bartrak eta Uriak final laurdenetan eskuratu zuten Jai-Alaiko finalaurrekorako txartela. Orain dela urte biko finalean parte hartu zutenez, Paia, Ibarra eta Ajuria zuzenean sailkatu dira finalerdietarako. Hasieran bertsolariek hiru ariketa egin beharko dituzte ofizioka. Ondoren, kartzelako lanean bertsolari bakoitzak oina emanda bertso bi osatu beharko ditu. Ondoren, gaia emanda doinu eta neurri librean hiruna bertso osatu beharko dituzte. Saioko irabazleak abenduaren 20an Barakaldoko BECen jokatuko den finalerako txartel zuzena lortuko du. Beste bertsolariek, berriz, hurrengo asteetan Markinan eta Getxon jokatuko diren finalerdietako puntuazioari adi egon beharko dute. ... Sat, 22 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Jai ezberdinetan erabili daitezkeen argiak erosi berri ditu Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-22/p00006007/Jai_ezberdinetan_erabili_daitezkeen_argiak_erosi_berri_ditu_Udalak.htm Udalerriko jai ezberdinetan kaleak apaintzeko argi bereziak erosi ditu Udalak berriki. Argi horiek herriko ikur edota sinbolo izan daitezkeen irudiekin osatuta daude. Astelehenean hasiko dira argi horiek jartzen, eta abenduaren 12an piztuko dituzte, 18:00etan. Egun horretatik aurrera, Gernika-Lumoko armarria, Jai Alai frontoiaren aurreko aldean dagoen puntisten eskultura, udaletxea, Artekale eta '''baserritarren omenezko `Astelehena Jai´ eskultura irudikatzen dituzten argiak herrigunean izango dira ikusgai. Guztira 60 argi erosi ditu Udaleko Obra eta Zerbitzu sailak. «Behin erosi behar izanez gero, urte guztian zehar erabili ahal izango ditugun argiak erostea erabaki dugu. Gabonetarako bakarrik erabili daitezkeen argiak barik, sasoi honetan, herriko jaietan, Euskal Jaian edota beste edozein ospakizunetan erabili daitezkeenak eskuratu ditugu», adierazi du Jesus Mari Alberdi Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. ... Sat, 22 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Norman-en eta Rafa Ruedaren kontzertuak izango dira Trinketean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00002006/Norman-en_eta_Rafa_Ruedaren_kontzertuak_izango_dira_Trinketean.htm Bihar, 21:30etik aurrera, Rafa Rueda bakarlariak eta Norman taldeak kontzertuak emango dituzte Trinkete Antitxokoan. Sarrerak bost euro balio ditu. Rafa Ruedak `Zuhaitz okerretan gora noa´ disko berria kaleratu zuen urriaren bukaeran eta lan berriko kantuak izango dira mungiarraren emanaldiaren ardatza. Ruedak bakarlari gisa beste bi lan argitaratu ditu lehenago: `Kea´ (2004) eta `Saredun eskua´ (2006). Mungiarrak sarri jo izan du Trinketen. Eibarko eta Ondarroako musikariz osatutako taldea da Norman. 2007an sortu zuten eta punk-rock musika egiten dute. Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO San Juan kaleko espaloietako baten zorua aldatuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00002007/San_Juan_kaleko_espaloietako_baten_zorua_aldatuko_dute.htm Udalak kontratatutako langileek San Juan kaleko espaloi bateko zorua aldatzeari ekin diote aste honetan. Zehazki, anbulatorioko aldatzeko espaloian ari dira lanak egiten. Espaloiak 60 metroko luzera du. Bertako zorua kendu eta berria jarriko dute. «Anbulatorioko aldatsean benetako arazoak eman dira. Aldatsean egoteaz gain, lurzoru horretako baldosek labain egiten laguntzen dute», adierazi du Jose Mari Gorroño alkateak. Gorroñoren esanetan, «kale horretan jende asko jausten da lurrera labain eginda. Horregatik, orain arte espaloi horretan egon den lurzorua kendu eta labain egitea eragozten duten baldosengatik ordezkatzen ari gara». San Juan kaleko lanak hiru astetan bukatuta egotea aurreikusten dute Udal arduradunek. Lanak jasangarritasun eta segurtasunaren inguruko Udal politikaren baitan kokatzen direla adierazi dute. «Ahal dugun neurrian, gernikarren segurtasunaren alde egin behar dugu». ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Bere erara egindako rocka ardatz duela, «kontzertu gosearekin» dator Gatibu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00002009/Bere_erara_egindako_rocka_ardatz_duela_kontzertu_gosearekin_dator_Gatibu.htm Oihukarekin `Zoramena´ (2002) eta `Disko infernu´ (2005) lanak kaleratu ondoren, orain Gatibu taldeak `Laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik´ diskoa kaleratu du Baga-Biga diskoetxearekin. Laukote gernikarrak atzo eguerdian egin zuen diskoaren aurkezpena, Bilboko FNACen. Hamar abestiz osatutako diskoa kaleratu du Gaizka Salazarrek (bateria), Mikel Caballerok (baxua), Haimar Arejitak (gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa eta gitarra espainiarra) eta Alex Sarduik (ahotsa) osatutako taldeak. Diskoak guztira 48 minutuko iraupena du. «Kantu luzeak dira, lau minututik gorakoak denak. Denetariko abestiak daude. Gehienak rock estilokoak dira, melodikoak. Gure erara egindako rocka da. Balada akustiko bat ere egin dugu. Soul eta reggae estiloak uztartzen dituen abesti bat ere bada diskoan» ,adierazi du Haimar Arejita gitarra-joleak. ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Kultur etxera eroan beharko dira datozen egunetan zorion agurrak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00002001/Kultur_etxera_eroan_beharko_dira_datozen_egunetan_zorion_agurrak.htm Herenegun HITZAren Gernika-Lumoko erredakzioan sortutako sutea dela eta, egin beharreko konponketak egin arte Bermeoko erredakziotik ariko dira langileak beharrean. Hori dela eta, datozen egunetan zorion agurrak kultur etxera eraman beharko dira, bulegora beharrean. Arazoak saihestu aldera, argazki horiek bi egun lehenago eraman beharko dira. Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Hasi dira Ciutat de Berga oinezkoentzat egokitzen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00002003/Hasi_dira_Ciutat_de_Berga_oinezkoentzat_egokitzen.htm Etzi hasi ziren Ciutat de Berga kalea oinezkoentzat egokitzeko lanak. Laster gauza bera egingo dute Industria kalearekin. Kale bietako lanak aldi berean egingo dituztela jakinarazi du Udalak. Lanok bukatzeko hiru hilabeteko epea izango du Udalak kontratatutako enpresak. Proiektua aurrera eramateko Udalak 680.000 euroko aurrekontua izango du. Obrak iraun bitartean auzokideek ahal denik eta arazo gutxien izateko, Udal teknikariek planifikazio zorrotza egin dutela adierazi dute Udal arduradunek. Urriaren bukaeran oinezkoentzat egokitutako Pablo Picasso kaleko argiteria eta estetika bera izango dute Ciutat de Bergak eta Industriak. Picasso kalearekin pozik «Hiru kaleak biltzen dituen proiektuarekin Gernika-Lumori jantzia aldatu nahi izan diogu. Herrigunean bakarrik ez, auzoetan ere gauza bera egiten saiatu gara», adierazi du Jose Mari Gorroño alkateak. ... Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Udaleko Euskara sailak 2.200 euroko laguntza emango dio Elkargoari http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00002005/Udaleko_Euskara_sailak_2.200_euroko_laguntza_emango_dio_Elkargoari.htm Udalaren Euskara sailak 2.200 euroko diru laguntza emango dio Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoak martxan jarritako Gazterren proiektuari. Horrenbestez, gazteen arteko kultura artekotasun proiektuetan euskara sustatzea da Udalaren asmoa. Euskara sailak egitasmo hau garatzeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoarekin duen lankidetza hitzarmena beste zortzi hilabetez luzatzea erabaki du. Izan ere, Gazterren egitasmoa Gernika-Lumoko Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoaren baitan kokatzen da. Geroz eta parte-hartzaile gehiago Orain dela urte batzuetatik antolatzen du Gizarte Zerbitzuen Elkargoak Gazterren proiektua. Egitasmoa kultura artekotasuna sustatzeko ekintza ludikoak antolatzean datza. Besteak beste, irteerak, jokoak eta meriendak antolatzen dituzte. Parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, azken urteetan gero eta gazte gehiagok parte hartzen dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Aurtengo ikasturtean iaz baino 47 lagun gehiagok parte hartu dute Gazterreneko ekintzetan. Bederatzi eta hamabost urte bitarteko gazte gernikarrekin batera, Ekuador, Venezuela, Brasil, Errumania eta Marokotik etorritako gazteek parte hartzen dute Gazterreneneko jardueretan. ... Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Alkarregazek gabonetako oporretarako funky eta gym-jazz tailerra antolatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00002010/Alkarregazek_gabonetako_oporretarako_funky_eta_gym-jazz_tailerra_antolatu_du.htm Abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra izango diren gabonetako oporrei begira, Alkarregaz guraso elkarteak funky eta gym-jazz tailerra antolatu du. Umeei oporretan aisialdirako aukera bat eskaintzea da Alkarregazen helburua. Tailerra Rosa Rementeria dantza irakasleak emango du Azokekaleko lokal batean. Klaseak 10:30etik 12:00etara izango dira. «Hala ere, tailerrean ume askok izena ematen badute, talde bi osatzeko aukera aurreikusten dugu. Kasu honetan talde batek 10:00etatik 11:30era emango luke klasea, eta beste taldeak 11:30etik 13:00a arte»», adierazi du Libe Villa Alkarregazeko kideak. Matrikulak hamar euro balio ditu. Azaroaren 24an 18:00etatik 19:00etara eman beharko da izena, kultur etxean . «Antzerki tailerra ere antolatzea zen gure asmoa, baina hau aurrera eramateko diru asko behar da». ... Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Parekatze-akordioa lortzeko mobilizazioak egiteko prest dira udaletxeko garbitzaileak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-19/p00002004/Parekatze-akordioa_lortzeko_mobilizazioak_egiteko_prest_dira_udaletxeko_garbitzaileak.htm Udaletxea eta beste eraikin publiko batzuk garbitzeaz arduratzen diren Garbialdi enpresako langileek euren eskakizunak onartzen ez badituzte mobilizazioak eta greba egiteko asmoa dutela jakinarazi du ELAk. Udalak zuzenean kontratatutako garbitzaileen soldata berdina izatea aldarrikatzen dute Garbialdik azpikontratatutako langileek. «Garbialdik kontratatutakoek diskriminazio argia pairatzen dute. Gutxi gorabehera zuzenean kontratatutakoek Garbialdikoek baino 6.000 euro gehiago irabazten dute. Lan berdina egiten dutenez, soldata berdina jaso behar dute», adierazi du Itziar Gabikagojeaskoa ELAko ordezkariak. ELAko ordezkarien iritziz, «negoziazio mahaian jesartzea eta negoziatzeko aukera izatea da Garbialdiko langileen asmoa». Orain Zornotzan Elorrion, Ondarroan, Zornotzan eta Gernika-Lumon arazo bera ematen ari dela salatu du ELAk. Gipuzkoako eta Bizkaiko Udal batzuetarako lan egiten duten enpresa batzuetako langileek soldatak parekatzea lortu dute. ... Wed, 19 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Segundo Olaetak hamar ikastaro antolatu ditu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-19/p00002006/Segundo_Olaetak_hamar_ikastaro_antolatu_ditu.htm Urtero legez, Segundo Olaeta Musika Eskolak haurrei eta helduei zuzendutako ikastaro monografikoak antolatu ditu. Hain justu, 2008-2009 ikasturterako teoria eta praktika uztartzen dituzten hamar ikastaro prestatu dituzte. Animazio musikala, ume antzerkia eta perkusioa dira haurrei zuzendutako ikastaroak. Hiru urteko umeek bakarrik parte hartu ahal izango dute animazio musikaleko ikastaroan. Beste ikastaro biak, aldiz, zazpi eta hamabi urte bitartekoei zuzenduak daude. Nagusiek, aldiz, gitarra akonpainamendua, perkusioa, panderoa, ahots teknika, gaita, batukada eta txalapartako hastapen ikastaroan parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea zabalik SOMEko ikastaroetan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Taldeak osatzen joan ahala bukatuko da aurrematrikula egiteko epea. Ikastaro monografiko bakoitzean hamar lagunek parte hartu ahal izango dutela jakinarazi dute. ... Wed, 19 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Kultur etxeak 2008ko laguntzak eskatzeko epea zabaldu berri du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-19/p00002008/Kultur_etxeak_2008ko_laguntzak_eskatzeko_epea_zabaldu_berri_du.htm Kultur etxeak 2008ko diru laguntzak aurkezteko epea zabaldu du. Eskariak aurkeztu ostean, arduradunek kultur elkarteen ohiko funtzionamendurako laguntzak, 2008ko ohiko ekitadien laguntzak eta ez-ohiko ekitaldien laguntzak esleituko dituzte. Udaleko kultur arduradunek deialdiaren inguruko informazioa `pen drive´ bitartez helarazi diete kultur elkarteei. «Aurten, ohiko gutuna bidali ordez, taldeei `pen drive´ bat bidali diegu. Bertan deialdiaren inguruko informazio guztia atxiki dugu», azaldu du Ekain Ormaetxea Kultura zinegotziak. Ormaetxearen esanetan, «berez kultur taldeak ez direnek baina urtean zehar kultur ekitaldiak antolatzen dituztenek ere diru laguntza eskaerak aurkezteko aukera dute. Elkarte hauek kultur etxera jo beharko dute dokumentazio paperen bila». Diru laguntza horien helburua «dirurik irabazteko asmorik gabeko kultura, gazteria eta aisialdi zerbitzuak bultzatzea da». ... Wed, 19 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Hitzarmena berritu dute Eusko Ikaskuntza erakundeak eta Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-18/p00002001/Hitzarmena_berritu_dute_Eusko_Ikaskuntza_erakundeak_eta_Udalak.htm Eusko Ikaskuntza erakunde zientifiko kulturalaren eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko akordioa berritu berri dute bi aldeek. Zenbait konpromiso hartu dituzte erakundeak eta Udalak. Batetik, Eusko Ikaskuntzak urtean argitaratzen dituen liburuak doan emango dizkio Udalari eta, bestetik, erakunde horrek antolatzen dituen ikastaroen prezioetan Gernika-Lumoko bizilagunek %15eko beherapena izango dute. Halaber, orain urte batzuk kaleratu zuen `Gernika-Lumo entre dos guerras (1876-1937)´ liburuaren euskarazko bertsioa egin du Ander Delgadok eta berori Lankidetzan bildumaren baitan publikatzeko konpromisoa hartu du Eusko Ikaskuntzak. Udalak, bere aldetik, 4.000 euroko ekarpena egingo du zeregin horretarako. 1.500 euroko urteko kuota ere ordaindu beharko du Udalak. Tue, 18 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO Hainbat ekitaldi izango dira Calzada egoitzaren jai handiaren atarian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-18/p00002003/Hainbat_ekitaldi_izango_dira_Calzada_egoitzaren_jai_handiaren_atarian.htm Calzada egoitzak urteroko jaialdia handia ospatuko du datorren domekan, hilaren 23an. Hori ez da izango, ordea, egoitzan izango den ekitaldi bakarra, aste osoan zehar hainbat izango baitira han egingo diren jarduerak. Atzotik hasita jaialdiaren bezperara arte, egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute Calzadako egoiliarrek. Gaur bertan kontzertu lirikoa izango dute, 17:30etik aurrera. Hain zuzen ere, Irene Ojanguren soprano gernikarra, Jose Ramon Urrutia eta Maite Aranguren izango dira taula gainean. Bihar, aldiz, karta jokoan aritzeko aukera izango dute egoitzako bizilagunek, txapelketa izango baita 17:30ean. Gainera, parte-hartzaile guztientzat saria izango dela aurreratu dute Calzadako arduradunek. Bingoa izango dute eguenean eta osatutako txartel bakoitzeko saria jasoko dute parte-hartzaileek. Barikuan, ostera, San Fidel ikastolako abesbatzaren eta txistu taldearen bisita izango dute egoiliarrek, 18:00etan. Zapatuan, 17:30tik aurrera, festibala egingo dute eta kantuez, antzerkiez, dantzaz... gozatu ahalko dute. ... Tue, 18 Nov 2008 01:00:00 +0100 GERNIKA-LUMO