Forua, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda forua eu Sat, 05 Jul 2008 00:01:35 +0200 60 Forua, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info 540.000 euro bideratuko dituzte landa garapenerako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-26/p00003003/540.000_euro_bideratuko_dituzte_landa_garapenerako.htm Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza sailak landa garapenerako Busturialdeko 31 proiektu lagunduko ditu. Busturialdeko herriak sustatzeko eta garatzeko proiektuak aurrera eramateko, guztira, 540.000 euro aurreikusi ditu Nekazaritza sailak. Proiektu batzuk, 11, hain zuzen ere, eskualdeko zenbait elkartek aurkeztu dituzte, besteak beste, Urremendi, Land@XXI, Legendika Kanala eta Txipi Txapa elkarteek. Hamahiru proiektu udalek proposatu dituzte eta gainontzeko zazpi proiektuak ekimen pribatuak dira. Ondarea berreskuratu Busturialdeko ondare historikoa, kulturala eta paisajistikoa berreskuratzeko proiektuak dira gehien nabarmentzen direnak. Proiektu horien bitartez, eskualdeko eskaintza turistikoa handitu eta hobetu nahi du Aldundiak. Ondarea berreskuratzeko proiektuen artean, Urremendi elkarteak Gautegiz Arteagako harrobi gorriaren berreskurapenerako aurkeztu duena aipa daiteke. Muruetako ontziralekuaren birmoldaketa ere ondarea berreskuratzeko proiektu legez aurkeztu dute. ... Thu, 26 Jun 2008 01:00:00 +0200 FORUA Merkatalgunea izango dute hizpide aste bi barru Foruan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-07/p00005007/Merkatalgunea_izango_dute_hizpide_aste_bi_barru_Foruan.htm Herenegun arratsaldean osoko bilkura egin zuten Foruan. EAJren udal taldeak Gernika-Lumoko merkatariek merkatalgunearen aurka hasitako kanpaina gaitzesteko mozioa aurkeztu zuten, baina, ezker abertzaleko kideen eskariz, gaia atzeratzea erabaki zuen udalbatzak, hamabosta barru sakonago aztertzeko. Gernika-Lumoko merkatarien kanpaina «desleiala» dela esan zuen Igor Duñabeitia alkateak. «Gure haserrea agertu nahi dugu, ez baita bidezkoa. Jarraitu duten prozedura gaitzetsi nahi dugu, forma akatsak izan direla uste baitugu. Begoña Larriba gurekin batzartu zenean modu onean egon ginen berarekin eta orain egin dutenarenganako ondoeza azaldu nahi dugu». «Forma akats larria» Ezker abertzaleko ordezkariek mozio hori berandu jaso izana eta herriko lurretan eraiki nahi duten merkatalgunearen berri komunikabideen berri ezagutu izana kritikatu zuten. ... Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 FORUA Maiatzean jaiotako bi zikoina hil dira, eguraldi txarragatik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-05/p00006002/Maiatzean_jaiotako_bi_zikoina_hil_dira_eguraldi_txarragatik.htm Joan den asteburuan hil ziren maiatzean Foruan jaiotako bi zikoina kume. Ezin izan zioten eguraldi txarrari eta euriteei aurre egin. Maiatzaren hasieran Uzelai eta Daphne zikoinek lau kume izan zituzten, horietatik bi bakarrik daude oraindik bizirik. Aitor Galarza Urdaibai Fundazioko kidearen esanetan, «eguraldi txarrarekin zikoinei zailagoa egiten zaie janaria bilatzea. Bestalde, oraindik ez zuten gorputzeko luma guztiak. Hori dela eta, beren gorputzetako tenperaturak erregulatzeko gai ez dira oraindik». Arrazoi bi horiengatik hil dira bi zikoina kumeak. Lau zikoina kumeak bizirik irauteko itxaropena zutela argitu du Galarzak, «maiatzean jaio izateko nahiko handiak ziren. Batek ia bi kilo pisatzen zuen; beraz, ez genuen espero». Beste zikoina kume biek habian jarraitzen dute, «oraindik hegaz egiteko gutxi gorabehera beste hilabete bat falta zaie». Bi hilabete inguru ematen dituzte habian, mugitu barik. Ondoren, hamabost egun ematen dituzte hegaz egiten ikasten, eta ingurua ondo ezagutzen. «Uztailaren amaierarako alde egingo dutela uste dugu. Normalean Hegoaldera joaten dira, Afrika ingurura». ... Thu, 05 Jun 2008 01:00:00 +0200 FORUA Herriko hiri-plan orokorra aldatzeko asmoa berretsi du Foruko alkateak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-31/p00004010/Herriko_hiri-plan_orokorra_aldatzeko_asmoa_berretsi_du_Foruko_alkateak.htm Foruan gune komertzial bat egiteko eskaera Eroskik 2006an egin zuela zehaztu zuen Igor Duñabeitia Foruko alkateak atzo emandako prentsaurrekoan. Eta horri erantzuteko Udalak Foruko hiri-plan orokorra aldatzeko asmoa duela gaineratu zuen. «Hori bai, Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen arauak betez». Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak jarduera ekomomiko ezberdinetarako eskualde bakoitzean zenbat metro koadro erabil daitezkeen zehazten du. «Eskualde honetan 5.900 metro koadro ditu zehaztuta Jaurlaritzak merkatalguneentzako. Eta, oraingoz, 2.800 bakarrik daude okupatuta, Gernika-Lumoko Maxi Eroskirenak». Beraz, 3.100 metro koadroko merkatalgunea eraiki daitekeela esan zuen. «Arropa dendetarako, aldiz, mila metro koadro baino gehiago daude erabilgarri, eta brikolajea deritzonerako zazpiehun». ... Sat, 31 May 2008 01:00:00 +0200 FORUA Udalekuetara joateko izena emateko epea zabaldu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00006002/Udalekuetara_joateko_izena_emateko_epea_zabaldu_dute.htm Udalbidek antolatutako udalekuetara joateko izena emateko epea zabaldu dute Foruan. 1995 eta 1998 urte bitartean jaiotako gaztetxoei zuzenduta daude udalekuak. Astebeteko egonaldia egingo dute Urbasan (Nafarroa), uztailean. Gaztetxoek aisialdi-hezigarrietan parte hartzeko aukera izango dute. Interesatuek Foruko Kultur Etxean eman behar dute izena, maiatzaren 5a baino lehenago, 17:00etatik 20:00etara. Foruan erroldatuta dauden umeak bakarrik joan daitezke eta 50 euro ordaindu behar izango dute. Zazpi lurralde Izena ematen duten umeek beste herrialdeetako adin berdineko umeak ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko aukera izango dute, `zazpi lurraldekoekin, zazpi egunez´ lelopean. Urbasan emango duten astean hainbat gauza egiteko aukera izango dute: eskalada, espeleologia, igeriketa eta irteerak, besteak beste. Udalbidek antolatutako udaleku horiek hainbat helburu dituzte: euskaraz hitz egitea bultzatzea, ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa lantzea, euskal kultura ezagutzea eta, batez ere, lurralde desberdinetako gazteen arteko topaketak ahalbidetzea. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 FORUA Maria Isabel Etxebarriak irabazi du Haitz Biribil elkartearen porra http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-01/p00006003/Maria_Isabel_Etxebarriak_irabazi_du_Haitz_Biribil_elkartearen_porra.htm Joan den domekan egin zuten Haitz Biribil elkartearen porran parte hartu dutenen arteko zozketa, eta aurtengo irabazlea Maria Isabel Etxebarria izan da. Zazpi baserri-etxe zaharren argazkiak izan dira porran igarri beharrekoak. Antolatzaileek eman dituzten datuen arabera, 30 parte-hartzaile izan dira, eta horietatik 23k baserri-etxe guztien izenak asmatu dituzte. Pertsona bat izan da hutsegite bakarra egin duena eta sei pertsonek, aldiz, bi hutsegite egin dituzte. Beraz, zozketa 23 boletoen artean egin zuten domekan, Haitz Biribil txokoaren aurrean. Saria: asteburua landa-etxean Aurtengo irabazleak, Maria Isabel Etxebarriak, porrako lau boleto bete ditu, eta laurak izan dira zuzenak. Beraz, lau aukera izan ditu irabazle suertatzeko. Irabazleak i pertsonarentzako asteburu baterako egonaldia irabazi du Euskal Herriko landa-etxe batean, lau euroren truke. Urtzi Leginetxe Haitz Biribileko kidearen esanetan, «beste bi parte-hartzaile izan dira lau boletorekin. Beste guztiak boleto bat betetzearekin konformatu dira, edota gehienez bi». ... Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 FORUA Aste Santu bueltarako zenbait ekintza antolatu dituzte kultur etxean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-19/p00005006/Aste_Santu_bueltarako_zenbait_ekintza_antolatu_dituzte_kultur_etxean.htm Foruko kultur etxeak zenbait jarduera antolatu ditu Aste Santu bueltarako, umeek oraindik oporretan dauden egunetarako. Gaurtik martxoaren 24ra arte kultur etxea itxita egongo da. Hala ere, martxoaren 25ean berriz irekiko dute, betiko ordutegian: 17:00etatik 20:00etara. Hasiera batean hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatu zituzten, eta horietan partu hartzeko izena eman behar zen aurretiz. Azkenean, jarduerak aldatzea erabaki dute, eta horietan parte hartzeko ez dago aurretiz izenik eman beharrik. Martxoaren 26rako, 27rako eta 28rako antolatu ditu Foruko kultur etxeak herriko ume eta gazteentzako ekintzak. Martxoak 26an, eguaztenan, eskulanak egiteko aukera izango dute. jarduera horretan sei eta hamar urte bitarteko umeek parte hartu dezakete. Egun horretan, umeek tailer desberdinak egiteko aukera izango dute, 18:00etatik aurrera. ... Wed, 19 Mar 2008 01:00:00 +0100 FORUA Bizkaiera egokienaren saria hartu du Amaia Uribek, BBK sariketan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-18/p00004005/Bizkaiera_egokienaren_saria_hartu_du_Amaia_Uribek_BBK_sariketan.htm Barikuan jokatu zen BBK sariketaren finala, Bilbon. Busturialdea ez da aurten finalean izan, eta Bilboaldea izan da aurten irabazle. Dena den, eskualdeko taldeagaz sariketan parte hartu duen Amaia Uribe foruarrak bizkaiera egokienaren saria hartu zuen, finalaren ostean. Oroigarria eta diru-saria hartu zituen foruarrak, Bizkaiko Bertsolazale elkarteko kudeatzaile den Leire Markuerkiagaren eskutik. «Ez nuen inondik inora espero. Gainera, nik dakidala, sari hori inoiz ez diote Busturialdeko inori eman. Beste eskualde batzuetan geratu da beti», adierazi du Uribek. Eta saria hartu duelako «oso pozik» dagoela esan du. Egindako lanagaz gustura Orain 9-10 urte hasi zen Uribe BBK sariketan parte hartzen. «Azken urteetan izan ezik, beste guztietan gure taldeak batueraz abestu izan du». ... Tue, 18 Mar 2008 01:00:00 +0100 FORUA Haitz Biribilen porran parte hartzeko epea luzatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00005007/Haitz_Biribilen_porran_parte_hartzeko_epea_luzatu_dute.htm Porran parte hartzeko epea luzatu du Haitz Biribilek. Hasiera batean, gaur zen porran parte hartzeko azkeneko eguna, baina epea martxoaren 28ra arte luzatu dute. Saria zein zen ez zuten esan porra antolatzerakoan. Orain saria zein izango den ere eman dute jakitera. Antolatzen duten bigarren porra honetan asteburu bateko egonaldia izango da saria, Euskal Herriko Landetxe batean. Urtzi Leginetxe Haitz Biribileko kideak adierazi duenez, « sari eder honekin jendea animatu nahi dugu porran parte hartzera; horregatik luzatu dugu parte hartzeko epea».Zozketa epea bukatu eta bi egun beranduago egingo dute, martxoaren 30ean hain zuzen ere, Haitz Biribil Txokoaren aurrealdean. Foruko zazpi baserri-etxe Haitz Biribilekoek antolatu duten bigarren porra horretan herriko zazpi baserri-etxe zaharren argazkiak dira zantzu bakarra. Porran parte hartu nahi dutenek herriko tabernetara hurbildu baino ez dute egin behar, horietan baitaude parte hartzeko orriak. ... Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 FORUA Martxoak 8rako antolatu duten irteerarako izena emateko epea zabalik dago http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00006004/Martxoak_8rako_antolatu_duten_irteerarako_izena_emateko_epea_zabalik_dago.htm Emakumearen eguna dela eta, martxoaren 8rako irteera antolatu dute Foruan. Bilboko Arte Ederren Museoa bisitako dute, Bilbon bertan bazkalduko eta arratsaldean opera saio bat ikusiko dute, Arriaga Antzokian. Irteerara joan nahi duenak izena eman beharko du Foruko kultur etxean, gaurtik hasita. Irteeraren prezioa 40 eurokoa da, dena barne. Izena ematen duten lehenengo 40 pertsonek bakarrik joan ahal izango dute. Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 FORUA Azken lau amiamoko zuriak askatu dituzte, III. Zikoinen Jaian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00006008/Azken_lau_amiamoko_zuriak_askatu_dituzte_III._Zikoinen_Jaian.htm Urdaibai Fundazioak eta Foruko Udalak antolatuta, zikoinen jaia egin zuten domekan, hirugarren urtez. Jaialdi horrekin Urdaibai Fundazioak bukatutzat eman du 2003. urtean Urdaibaiko Biosfera Erreserban amiamoko zuriak birsartzeko abiarazi zuen `Ciconia´ proiektua. Jon Hidalgo Urdaibai Fundazioko kidearen esanetan, «zikoinen jaia arrakastatsua izan zen». Jaialdia 11:30ean hasi zen. Trikitilariak eta bertsolariak izan ziren jaialdia girotzen. Umeek, protagonistak batik bat, beraientzako jolas txokoa ere izan zuten. «500 pertsona inguru bildu ginen hirugarren zikoina jaian, asko umeak izan ziren baina umeak dauden lekuan gurasoak ere badaude. Egia esan, umeak dira gehien disfrutatzen dutenak, baina denetarik egon da», azaldu du Hidalgok. 2007an Gernika-Lumon, Busturian, Muxikan, Kortezubin eta Foruan bertan jaiotako umeen gurasoei diploma eta opari txiki bat eman zizkieten antolatzaileek. ... Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 FORUA Lau zikoina askatuko dituzte etzi, zikoinen jaian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00005001/Lau_zikoina_askatuko_dituzte_etzi_zikoinen_jaian.htm Urdaibai Fundazioak eta Foruko Udalak antolatuta, hirugarren urtez zikoinen jaia egingo dute domekan. Oraingoan amiamoko zuriaren azken lau aleak askatuko dituzte: Pikugorri eta Zuribeltza eta Bertoko eta Laia zikoin bikoteak. Horrela jarri diete izena Foruko umeek. Ekitaldia 11:30ean hasiko da; trikitrixa, bertsolariak eta umeentzako animazioa izango dira. Ondoren, 12:00etan, 2007.urtean jaiotako umeen gurasoei diplomak banatuko dizkiete. Zikoinak, berriz, 13:00etan askatuko dituzte. Uzelai eta bere bikotea Orain arte Urdaibai Fundazioak 35 zikoina askatu ditu Urdaibaiko Erreserban. Horri esker 2007an zikoinen bikote batek habia egitea lortu zen. 2005ean askatutako Uzelai bere bikoteagaz batera bueltatu da aurten ere, habia berregiteko. Jaialdian eskualdeko hainbat herritako lagunek parte hartuko dute, besteak beste Kortezubi, Gernika-Lumo, Muxika eta Busturiko alkateak izango dira, eskualdeko ikasleekin eta Urdaibai Fundazioko kide eta boluntarioekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza saileko ordezkariak ere gonbidatuta daude. ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 FORUA Joan Mari Torrealdaik torturak jasan zituela aitortu du publikoki http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-22/p00003003/Joan_Mari_Torrealdaik_torturak_jasan_zituela_aitortu_du_publikoki.htm Eguaztenean, `Euskaldunon Egunkaria´-ren itxieraren bosgarren urteurrena bete zen egun berean, Joan Mari Torrealdaik polizia operazio horretan torturak jasan zituela adierazi zuen lehenengoz. Euskadi Irratiko `Mezularia´ eta ETB1eko `Kalaka´ saioetan «beldurraren eraginez» ez zuela torturarik salatu adierazi zuen foruarrak. «Torturatu egin ninduten. Orain arte ez dut aitortu», adierazi zuen foruarrak telebistan. «Kontu honetan sartzeko beldurra nuen. Kartzelan nengoela Acebes entzun nuen hizketan telebistan, estatuak torturak salatzen zituztenak salatzen dituela esanez. Beldurra sentitu nuen eta kartzelatik irtetzerakoan ez nuen beste epaiketa batean sartzeko gogorik eta ez nuen torturarik salatu», adierazi zuen Euskadi Irratian. Beldurraren ondorioz hirugarren urtera arte «tortura hitzaz» ez zuela hitz egin ere aitortu zuen. ... Fri, 22 Feb 2008 01:00:00 +0100 FORUA Haitz Biribilek porra bat antolatu du herriko zazpi baserri-etxegaz http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-19/p00006007/Haitz_Biribilek_porra_bat_antolatu_du_herriko_zazpi_baserri-etxegaz.htm Beste behin ere, Haitz Biribil elkarteak porra bat antolatu du. Oraingo honetan, herriko zazpi baserri- etxe zaharren argazkiak dira elkarteak eman duen pista bakarra, eta erantzun beharreko galdera:`Ba al dakizu zein baserri-etxe diren?´. Dagoeneko martxan dago Haitz Biribil elkarteak antolatutako porra, eta parte hartzeko aukera izango da martxoaren 14ra arte. Urtzi Leginetxe, Haitz Biribileko kidearen esanetan, «ez genuen pentsatuta baserri-etxeen inguruko porra egitea. Gure hasierako asmoa berriro pertsonen argazkiekin porra egitea zen. Baina denbora gainera etorri zaigu eta herriko pertsonen argazki zaharren bila hasteak denbora gehiago behar zuen». Euro baten truke Porra horretan parte hartu nahi duenak herriko tabernetara hurbildu baino ez du egin behar, Haitz Biribilekoek bertan utzi baitituzte tiketak. ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 FORUA Hirugarren adinekoek kirol gunea izango dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-16/p00005004/Hirugarren_adinekoek_kirol_gunea_izango_dute.htm Agenda 21-aren barne, Foruko Udalak kirol edo jolas gune bat jarriko du herriko hirugarren adinekoek aisialdi desberdin batez gozatzeko aukera izan dezaten. Hirugarren adinekoek kirola egiteko leku apropos bat izan dezaten, Foruko Udalak beharrezkoak diren tresnak eta erraztasunak eman nahi dizkiete, beren adinera egokitutakoak gainera. Proiektuaren arduradunen esanetan, «etxeko txikienentzako jolas lekuak arruntak dira herri guztietan, eta nagusienek ere behar dute aisialdirako leku bat. Horrela, paseatzeaz gain, ariketa fisiko desberdinak egin ahal izango dituzte». 40 metro koadroko kirol gunea Herriko hirugarren adinekoek kirola egiteko jarriko duten gune berria udaletxearen inguruko berdegune batean jarriko dute. Udalak 40 metro koadroko gune bat prestatuko du. Gune horretan, mantenu fisikorako hainbat modulu izango dira. Horrez gain, beste hainbat gauza izango dira: atzamarrak eta besoak erabiltzeko eskailerak jarriko dituzte, bizikleta estatikoak edota gerri-bihurdurarako gune bat, besteak beste. ... Sat, 16 Feb 2008 01:00:00 +0100 FORUA Inoiz baino arinago bueltatu dira aurten zikoinak Forura http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-15/p00005006/Inoiz_baino_arinago_bueltatu_dira_aurten_zikoinak_Forura.htm Aurten ere bueltatu dira Forura, herrian ezagunak diren zikoinak. Momentuz bikote bat dago; bata Uzelai da, 2005ean Urdaibai Fundazioak askatutako zikoin arra eta bestea, eme ezezaguna. Iaz elkartu ziren eta aurten ere berriro elkartu dira. Hirugarren urtez jarraian bueltatu dira zikoinak Forura, habia egiteko. Aitor Galarza, Urdaibai Fundazioko kidearen esanetan, «normalean zikoinak berandugo itzultzen dira. Aurten inoiz baino arinago dabiltza. Gure ustez, birjarketaren proiektuaren barne daudenez, beraien jarduera apur bat aldatu da». Hala ere, Forutik askatutako zikoinak ez dira urrunegi joan, Galarzaren ustez. «Araba, Nafarroa edo Burgos inguruko gune apropos batean egon direla uste dugu. Izan ere, guk 2005an askatutako Uzelai zikoina urrian Foruan izan zen bisitan, astebete egin zuen eta berriro alde egin zuen. Horregatik esan genezake Afrika aldera ez direla joan». ... Fri, 15 Feb 2008 01:00:00 +0100 FORUA Erabilitako arropak biltzen jarraituko du aurten Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-07/p00006006/Erabilitako_arropak_biltzen_jarraituko_du_aurten_Udalak.htm Foruko Udalak bizrziklatzearen praktika sustatu nahi du herritarren artean. Hori dela eta, aurten ere erabilitako arropak birziklatzeko kanpainak aurrera jarraituko du. Herritarrek erabiltzen ez dituzten arropak birzikla ditzaten, Udalak herriko eleizaren ondoan edukiontzi bat jarri du. Edukiontzi horretan mota guztietako arropak, oinetakoak edo osagarriak utzi daitezke. Iaz 17.334 kilo arropa 2007an abiarazi zuen Udalak baztertutako arropen bilketa zerbitzua. Eta herritarrek edukiontzira jaurtitako arropei esker, 17.334 kilo arropa batzea lortu zuten iaz. Udalak jakinarazi duenez, edukiontziko arropak hilean behin batzen dituzte. Bildutako arropak, gero, horien beharrizana dutenen artean banazten dituzte. Ekimen horren bitartez, herritarrak birziklatzeak duen garrantziaz jabetzea da Foruko Udalaren asmoa. ... Thu, 07 Feb 2008 01:00:00 +0100 FORUA Baldatika auzoko ur-horniketa sarearen berritze lanak hasi dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-02/p00004005/Baldatika_auzoko_ur-horniketa_sarearen_berritze_lanak_hasi_dituzte.htm Foruko Udalak aste honetan hasi ditu Baldatika auzoko ur-horniketa sarearen berritze lanak. Lan horiek, ur-saneamendu sarearen lanak bukatu ostean hasi dituzte. Horrela, Foruko Udalak auzokide guztientzako kalitatezko zerbitzuak bermatzea du helburu. Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Busturialdeko Ur Partzuergoaren eta Errigoitiko Udalaren laguntza izan du lanak burutzeko. Hasiera batean, ur-horniketa Baldatikan kokatutako lurrazpiko putzu baten ponpaketa bitartez egin behar zuten. Baina gunearen ur-emari eskasa dela eta, proiektua aldatu behar izan dute. Hori dela eta, orain, Errigoitiko ur-horniketa sarea aprobetxatuko dute Baldatikara ura eroateko. Arazoak uraren emariarekin Orain arte, Foruko Baldatika auzoak bere kabuz hornitzen zuen beharrezkoa zuen ura, baina arazoak izaten zituen bai emariarekin eta baita horniketa berarekin ere, batez ere uda sasoian. Horregatik, askotan kamioi zisterna bidez eraman behar izaten zuten ura auzora. ... Sat, 02 Feb 2008 01:00:00 +0100 FORUA Udal-zergak ez igotzea proposatu du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-29/p00004006/Udal-zergak_ez_igotzea_proposatu_du_Udalak.htm Foruko Udalak herritarrek ordaindu behar dituzten udal-zergak ez igotzea erabaki du. Horrez gain, 2008. urterako 1.126.000 euroko aurrekontua onartu zuen joan den hilaren 19an egin zuten osoko bilkuran, iazkoa tua baino baxuagoa. Torre Barriko lanak aurrera Aurten ere, beste behin, lehentasunezko garrantzia izango duteTorre Barri inguruan egiten ari diren urbanizazio lanek. Horien bitartez, Foruko hirigunearen irudia hobetuko dutela dio Udalak, ailegaerraztasun arauak beteko ditu gainera, legeak eskatzen duen moduan. Bestalde, Eleizaldetik Muruetara doan bidea argiztatzea aurreikusten du Udalak aurtengo aurrekontuetan. Eta Oinabarri zubiari dagokionez, dagoeneko kontratatuta dagoen zubiaren proiektu teknikoaren elaborazioa aurten martxan jartzea aurreikusi dute. Horrez gain, aurtengo aurreikuspenen barruan Torrebarriko hirigunean eskultura bat jartzea ere badago. ... Tue, 29 Jan 2008 01:00:00 +0100 FORUA Auzitegi Nazionalean epaituko dute `Egunkaria´ auziko atal ekonomikoa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-25/p00004005/Auzitegi_Nazionalean_epaituko_dute_`Egunkaria´_auziko_atal_ekonomikoa.htm `Egunkaria´ auziko atal ekonomikoaren epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean izango dela jakinarazi zuten atzo auzipetuek`, Andoiango (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkean emandako prentsaurrekoan. Fiskalak eta atal ekonomikoko zortzi auzipetuen abokatuek auzi hori Euskal Herriko epaitegi batean egitea eskatu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko aretoak atzera bota ditu eskaera horiek. Egunkaria auziko atal ekonomikoaren ahozko epaiketa aste batzuk barru hasi daitekeela adierazi zuten auzipetuek. Izan ere, auzi ekonomikoa prozedura laburtukoa da. Epaileak datozen egunetan data bat jarri dezake. Atal ekonomikoarengatik guztira 181 urteko espetxe zigor eta 235 milioi euroko isun eskaerak egin ditu Dignidad y Justicia herri akusazioak. Joan Mari Torrealdaik atzoko prentsaurrekoan adierazi zuenez, «auzi ekonomikoan espetxe eskaerak auzi nagusian baino gogorragoak dira». ... Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 FORUA Olioa batzeko kanpaina abiaraziko du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00004007/Olioa_batzeko_kanpaina_abiaraziko_du_Udalak.htm Foruko Udalak, ingurumenaren egoeraz arduratuta, etxeetan erabilitako olioa batzeko kanpaina martxan jarriko du. Oraindik herritarrek denbora dute kontzientziatzeko. Izan ere, kanpaina martxoan hastea aurreikusi dute. Hilean behin, lehenengo zapatuan, kamioi bat izango da udaletxe aurreko plazan, herritarrek etxean erabili duten olioa batzeko. Oraindik kanpaina ez da hasi, baina Foruko Udalak informazio-liburuxka bitartez emango die herritarrei kanpainaren berri, laster. Otsailerako etxeetan izatea espero dute. Liburuxka horren bitartez, herritarrek beren etxeetan jasoko duten ontzien berri izango dute. Horrez gain, herritarrek bilduko duten olioa birziklatzeko jarraitu beharko duten prozedura ere azalduko du liburuak. Erabilitako olioa batzeko sistema berri hori modu puntualean ezarriko dute, baina urte guztian zehar. ... Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 FORUA Herritarrek udal bandera bat izango dute laster http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00005002/Herritarrek_udal_bandera_bat_izango_dute_laster.htm Foruko Udala herria eta herritarren nortasuna indartzeko lanetan ari da. Horretarako, herriak banderarik ez duela ikusita, aurrerantzean Foruko herria ordezkatuko duen bandera bat egin nahian dabiltza. Igor Duñabeitia, Foruko alkatearen esanetan, «gure herriak, identifikatzen gaituen armarri bat baino ez du eta konturatu gara ez dela nahikoa, horregatik gabiltza bandera bat egiteko lanetan». Momentuz, osoko bilkuran akordio batera heldu dira, Bizkaiko Boletin Ofizialean ere agertu da dagoeneko eta orain hurrengo pausoaren zain daude. «Sinatu ditut Batzar Orokorrera eta Aldundira bidali behar ditudan paperak. Ezin dugu proiektuan aurrera egin euren erantzuna zein den jakin gabe. Orain arte ez dugu apelaziorik izan, baina pausoz pauso goaz. Paper horiek bidali eta erantzunaren zain izango gara». Ezin dute aurrera jarraitu Batzar Orokorrak eta Jaurlaritzak zuzenketak egitea proposatu ahal dituztelako, eta horien arabera jarraituko dute lanean. «Dena ondo joanez gero, udaleko osoko bilkuran onetsi eta herritarrei aurkeztea baino ez litzateke geratuko». ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 FORUA Foruko zurrategia eta inguruak monumentu izendatu dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00005006/Foruko_zurrategia_eta_inguruak_monumentu_izendatu_dituzte.htm Foruan, Gernika-Lumorako bidean dagoen zurrategiari eta beronen inguruei monumentu izendapena eman die Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak. Gaur egun martxan dagoen Euskal Herriko zurrategi bakarra da Forukoa. Adineko hiru langile dabiltza lanean, egunean- egunean, lantegia aurrera ateratzeko. Foruko Udalak ilusio handiz hartu du zurrategiaren monumentu izendapena. Igor Duñabeitia alkatearen esanetan, «udaletxeak eskatu zion Eusko Jaurlaritzariko Kultura sailari tramiteak hasteko». Hainbat erabilera Izan ere, eraikinaren garrantzia industria ondarean dago. Horrek esan nahi du balioa ez dagoela bakarrik eraikinean bertan, baizik eta multzoan: bai eraikinena eta baita barruan dagoen makinerian ere. «Garai desberdinetako makineria dago lantegian, XVII.mendekoak dira zaharrenak eta badaude baita ere XVIII eta XIX.mendeetakoak, eta horrek babestea merezi du eta lortu dugu», dio Duñabeitia alkateak. ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 FORUA Gehiengo osoz, Torrealdai euskaltzain oso izango da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-01/p00003004/Gehiengo_osoz_Torrealdai_euskaltzain_oso_izango_da.htm Atzo goizean, Bilbon, Euskatzaltzaindiaren osoko bilkuran Joan Mari Torrealdai foruarra eta Lurdes Oñederra donostiarra euskaltzain oso izendatu zituzten. Hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren arautegiak agintzen duen gehiengo osoa lortu ostean. Torrealdai 1975ko ekainaren 27tik zen euskaltzain urgazlea eta hemendik aurrera Euskaltzaindiako 29. zenbaki-hutsartea beteko du. Jose Antonio Arana Martixa, Miren Azkarate eta Andres Urrutia euskaltzain osoek proposatu zuten bere izena joan den urriaren 26an, Donostian egindako osoko bilkuran. Jakineko arduraduna Joan Mari Torrealdai Nabea Foruan jaio zen 1942an. Teologian eta Gizartea zientzietan lizentziatua da, besteak beste. Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea. `Jakin´ aldizkariko arduraduna da, eta han egiten du lan. `Euskaldunon Egunkaria´-ko zuzendaritzako kidea izan zen sorreratik bertatik (1990); 2003an Espainiako Auzitegi Nazionalak kazeta itxi zuen arte, hain zuzen ere (Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, eta auzipetuta dago auzi horregatik, baita auzi ekonomikoarengatik ere). ... Sat, 01 Dec 2007 01:00:00 +0100 FORUA Del Olmok 'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoaren ahozko epaiketa zabalduko du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-29/p00004005/Del_Olmok_Egunkaria-ko_auzi_ekonomikoaren_ahozko_epaiketa_zabalduko_du.htm Juan del Olmo Espaniako Auzitegi Nazionaleko epaileak Egunkaria-ko auzi ekonomikoan inputatu dituzten zortzi lagunentzako ahozko epaiketa zabaltzea erabaki du. Joan Mari Torrealdai foruarra da inputatuetako bat; Iñaki Uriagaz, Txema Auzmendigaz, Jose Mari Sorsegaz, Ainhoa Albisugaz, Mikel Sorozabalegaz, Begoña Zubelzugaz eta Fernando Furundarenagaz batera. Delitu ekonomiko arrunta Ogasun publikoari 1998 eta 2001. urteen artean «iruzur» egin ziotelakoan epaituko dituzte, eta epaiketa data jartzeko eskatu du Del Olmok. Aipatu epaiketa Madrilen egingo litzateke. Auziak «terrorismoarekin» loturarik ez duela argudiatuta, Euskal Herriko auzitegi arruntera pasatzeko eskatu zuten defentsak eta Audientzia Nazionaleko Fiskaltzak, baina epaileak ez zuen onartu. Gauzak horrela, erabaki horren kontra dei helegitea ipini zuen defentsak. ... Thu, 29 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA 30 urteko euskal liburugintza aztertu duTorrealdaik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-29/p00004007/30_urteko_euskal_liburugintza_aztertu_duTorrealdaik.htm Euskal liburugintzaren azken 30 urteetan izan duen bilakaera aztertu du Joan Mari Torrealdai kazetari eta soziologoak. Lan guzti hori liburu bakarrean bildu du orain: 30 urte liburugintzan. Ondorioak, hala ere, ez dira gura bezelakoak.Urtetik urtera euskal liburu gehiago argitaratzen dira, baina bakoitzetik ale gutxiago inprimatzen dira. 1976an hasi zen Torrealdai euskal liburugintzaren alorrean lanean, eta urte hori du liburuak abiapuntu. Amaiera, ostera, 2005. urtean ipini du. 30 urte zifra borobila delako batetik, baina arrazoi pertsonalengatik ere bai. «Inork ez daki bere geroa zein izango den, baina nik beste askok baino posibilitate handiagoa daukat kartzelan bukatzeko». Jakin aldizkarian liburugintzaz idatzitakoaren laburpena egin du Torrealdaik liburuko lehenego atalean. «30 urteetan idatziriko gogoetak, kezkak, zalantzak, haserreak, txaloak, iruzkinak» dakartza bertan. ... Thu, 29 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA Ur-horniketa sistema berria Baldatikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-10/p00005003/Ur-horniketa_sistema_berria_Baldatikan.htm maite zabalondo Foruko Baldatika auzoak ur-horniketarako sistema berria izango du. Auzokoei ur edangarria bermatuko dieten proiektua jarri du martxan Foru Aldundiak.Dagoeneko lanak hasita daude, eta atzo bertan Baldatika auzoan proiektuan lanean ari zen langile baten esanetan, posible da hemendik bi edo hiru astera amaitzea. Aldundiak 517.000 euro bideratuko ditu Baldatika auzoko ur saneamendu lanetarako. Ondorioz, Baldatika auzokoek eta Olaetatik hurbil dauden baserrietako bizilagunek indibidualki ura jasotzeko sistema jarriko dute. Ur edangarriaren horniketarako sistema eraikitzeko, elikadura-hoditeria berria jartzen ari dira, gero Aldundiak auzoan jarriko duen ur-biltegira lotuta joango dena. ... Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA Ur-horniketa sistema berria Baldatikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-10/p00005003/Ur-horniketa_sistema_berria_Baldatikan.htm maite zabalondo Foruko Baldatika auzoak ur-horniketarako sistema berria izango du. Auzokoei ur edangarria bermatuko dieten proiektua jarri du martxan Foru Aldundiak.Dagoeneko lanak hasita daude, eta atzo bertan Baldatika auzoan proiektuan lanean ari zen langile baten esanetan, posible da hemendik bi edo hiru astera amaitzea. Aldundiak 517.000 euro bideratuko ditu Baldatika auzoko ur saneamendu lanetarako. Ondorioz, Baldatika auzokoek eta Olaetatik hurbil dauden baserrietako bizilagunek indibidualki ura jasotzeko sistema jarriko dute. Ur edangarriaren horniketarako sistema eraikitzeko, elikadura-hoditeria berria jartzen ari dira, gero Aldundiak auzoan jarriko duen ur-biltegira lotuta joango dena. ... Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA Ibarrako plaza berria inauguratuko dute bihar http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00006010/Ibarrako_plaza_berria_inauguratuko_dute_bihar.htm erredakzioa Foruko Udalak Ibarra urbanizazio berriko plaza berria inauguratuko du bihar. Bertan babes ofizialeko zortzi etxebizitza eta bidegurutze bat egin dute.Inaugurazio ekitaldia 12:00etan izango da, udal enparantza berrian. Horrekin, herriaren auzo berriaren eraikitze lanak amaitutzat emango dituzte. Gonbidapena Foruko Udalak gonbidapena luzatu gura izan diete komunikabideei eta herritarrei, bihar izango den inaugurazio ekitaldian parte hartzera animatzeko.Udalak beste zenbait proiektu ere baditu Torrebarri inguruan egiteko. Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA Ibarrako plaza berria inauguratuko dute bihar http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00006010/Ibarrako_plaza_berria_inauguratuko_dute_bihar.htm erredakzioa Foruko Udalak Ibarra urbanizazio berriko plaza berria inauguratuko du bihar. Bertan babes ofizialeko zortzi etxebizitza eta bidegurutze bat egin dute.Inaugurazio ekitaldia 12:00etan izango da, udal enparantza berrian. Horrekin, herriaren auzo berriaren eraikitze lanak amaitutzat emango dituzte. Gonbidapena Foruko Udalak gonbidapena luzatu gura izan diete komunikabideei eta herritarrei, bihar izango den inaugurazio ekitaldian parte hartzera animatzeko.Udalak beste zenbait proiektu ere baditu Torrebarri inguruan egiteko. Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA Nekazarien eta artisauen azoka, bihar http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-03/p00004008/Nekazarien_eta_artisauen_azoka_bihar.htm erredakzioa Urtero azaroaren lehenengo asteburuan egiten duten legez, nekazarien eta artisauen azoka egingo dute bihar Foruan. Kultur etxeak antolatzen du azoka, eta Udalaren laguntza izaten du horretarako. San Martin Ð azaroaren 11Ð herriko jaia da, eta hori aprobetxatuta aurreko asteburuan egiten dute azoka foruarrek. Aurtengoa azoka horretako seigarren edizioa izango da. Udaletxe aurrean dagoen plazan ipiniko dituzte postuak, eta bertan baserriko hainbat produktu izango dira salgai: gazta, patea, ogia, barazkiak, txakolinak, otzarak eta lore sikuak, besteak beste. 11:00etan irekiko dituzte postuak, eta 15:00etan itxi. Guztira hamabi stand ipiniko dituzte bihar, eta artisauen lanek ere beren lekua izango dute. ... Sat, 03 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA Nekazarien eta artisauen azoka, bihar http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-03/p00004008/Nekazarien_eta_artisauen_azoka_bihar.htm erredakzioa Urtero azaroaren lehenengo asteburuan egiten duten legez, nekazarien eta artisauen azoka egingo dute bihar Foruan. Kultur etxeak antolatzen du azoka, eta Udalaren laguntza izaten du horretarako. San Martin Ð azaroaren 11Ð herriko jaia da, eta hori aprobetxatuta aurreko asteburuan egiten dute azoka foruarrek. Aurtengoa azoka horretako seigarren edizioa izango da. Udaletxe aurrean dagoen plazan ipiniko dituzte postuak, eta bertan baserriko hainbat produktu izango dira salgai: gazta, patea, ogia, barazkiak, txakolinak, otzarak eta lore sikuak, besteak beste. 11:00etan irekiko dituzte postuak, eta 15:00etan itxi. Guztira hamabi stand ipiniko dituzte bihar, eta artisauen lanek ere beren lekua izango dute. ... Sat, 03 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA Udalak amaitu ditu hilerriko egokitze lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-01/p00006021/Udalak_amaitu_ditu_hilerriko_egokitze_lanak.htm ekaitz goienetxea Foruko hilerrian egin beharreko egokitze eta zaharberritze lan guztiak amaitutzat jo ditu Udalak. Lurraren izendapena ere aldatu dute, antolamendu hobea lortzeko asmoz. Gainera, gorpuak deskonposaketarako sistema berritzaile bat ere instalatu dute.Hain zuzen, Domu Santu Egunaren bezperetan bukatu dituzte lanak. Hainbat urtez egon dira hobekuntza lanak egiten, eta guztira, 600.000 euro inbertitu behar izan dituzte, Urremendi Komunikazio Zerbitzuak emandako datuen arabera.Duela lau urte inauguratu zuten hilerri berria Ðkristalez hornitutako kapillagaz eta 2.000 metro koadroko aparkalekuagazÐ, eta ordutik egindako lanetan, hilerri zaharra antolatu dute. Legeak zehazten duenaren arabera, 400 metro koadrotan sartu dituzte hilobiak. ... Thu, 01 Nov 2007 01:00:00 +0100 FORUA Torrealdairentzat 26 urteko zigorra eskatu du Dignidad y Justiciak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-30/p00005004/Torrealdairentzat_26_urteko_zigorra_eskatu_du_Dignidad_y_Justiciak.htm erredakzioa Dignidad y Justicia herri akusazioak 26 urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Joan Mari Torrealdairentzat. Egunkaria-ko auzi ekonomikoa dela eta egin du eskaera. Espetxe zigorraz gain, 32.891.200,3 euroko isuna ere eskatu du foruarrarentzat. Hainbat urtetan zerga erregistroko kontabiliatatea faltsutzea, diru laguntza publikoak jasotzeko bete beharreko baldintzak faltsutzea eta balio erantsiaren gaineko zerga iruzurra egitea leporatzen dio herri akusazioak. Torrealdai beste zazpi lagunekin dago inputatuta Egunkariako auzi ekonomikoan: Iñaki Uria, Txema Azumendi, Jose Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Fernando Furundarena. Lehenengo laurentzat ere 26 urteko zigorra eskatu du Dignidad y Justiciak. Gainontzeko hirurentzat, berriz, 21, 17 eta 13 urteko zigorrak eskatu ditu, hurrenez hurren. Gainera, 21 milioi euro baino gehiagoko isunak eskatu ditu be... Tue, 30 Oct 2007 01:00:00 +0100 FORUA Torrealdairentzat 26 urteko zigorra eskatu du Dignidad y Justiciak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-30/p00005004/Torrealdairentzat_26_urteko_zigorra_eskatu_du_Dignidad_y_Justiciak.htm erredakzioa Dignidad y Justicia herri akusazioak 26 urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Joan Mari Torrealdairentzat. Egunkaria-ko auzi ekonomikoa dela eta egin du eskaera. Espetxe zigorraz gain, 32.891.200,3 euroko isuna ere eskatu du foruarrarentzat. Hainbat urtetan zerga erregistroko kontabiliatatea faltsutzea, diru laguntza publikoak jasotzeko bete beharreko baldintzak faltsutzea eta balio erantsiaren gaineko zerga iruzurra egitea leporatzen dio herri akusazioak. Torrealdai beste zazpi lagunekin dago inputatuta Egunkariako auzi ekonomikoan: Iñaki Uria, Txema Azumendi, Jose Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Fernando Furundarena. Lehenengo laurentzat ere 26 urteko zigorra eskatu du Dignidad y Justiciak. Gainontzeko hirurentzat, berriz, 21, 17 eta 13 urteko zigorrak eskatu ditu, hurrenez hurren. Gainera, 21 milioi euro baino gehiagoko isunak eskatu ditu be... Tue, 30 Oct 2007 01:00:00 +0100 FORUA Torrealdaiproposatu dute euskaltzainizateko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-27/p00003003/Torrealdaiproposatu_dute_euskaltzainizateko.htm erredakzioa Joan Mari Torrealdai foruarra euskaltzain izateko proposamena egin dute. Hain zuzen ere, Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritu gernikarrak, Miren Azkaratek eta Andres Urrutiak egin dute. Torrealdai Jakin aldizkariko arduraduna da, eta hainbat liburu ditu idatziak. Euskaldunon Egunkaria-ren zuzendaritzako kide ere izan zen, 2003an Espainiako Auzitegi Nazionalak egunkaria itxi zuen arte. Torrealdairekin batera, Lourdes Oñederra ere proposatu dute euskaltzain izateko. Henrike Knorrek, Xabier Kintanak eta Pello Salaburuk egin dute proposamen hori. Sat, 27 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Legez epaiketa egiterik ez dagoela berretsi dute 'Egunkaria'-ko abokatuek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-24/p00004009/Legez_epaiketa_egiterik_ez_dagoela_berretsi_dute_Egunkaria-ko_abokatuek.htm erredakzioa Epaiketarik egin gabe sumarioa artxibatzeko eskatu dute berriro Egunkaria auziko defentsako abokatuek. Hain zuzen, epaiketa egitea legearen araberakoa ez litzatekeela berretsi diote Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko lehen salari. Joan Mari Torrealdai foruarraren eta gainon-tzeko sei auzipetuen aurkako epaiketa ez egitea eskatzeko azken aukera baliatu dute horrela abokatuek. Beraz, epaimahaiak eskaera errefusatuz gero, epaitu egingo dituzte.Abokatuen arabera, legeak berak eta Auzitegi Gorenaren eta Nazionalaren hainbat epaik argi eta garbi zehaztu dute herri akusazioaren eskaera ez dela nahikoa epaiketa egiteko, fiskalak auzia artxibatzeko eskatu baldin badu eta akusazio partikularrik ez baldin badago. ... Wed, 24 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Onddoen erakusketa ipiniko dute domekan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-19/p00005012/Onddoen_erakusketa_ipiniko_dute_domekan.htm e. goienetxea Onddoen hainbat espezierekin osatutako erakusketa ipiniko dute Foruan, domeka honetan, «orain modan dabilelez, datozenek jakiteko zeintzuk diren onak, zeintzuk txarrak...», Kepa Ortuzarrek, antolatzaileetako batek esan duen moduan.Foruko Txokoan izango da erakusketa (Batzoki aurrean). Hain zuzen, bertako kideek antolatzen dute, urtero, onddoen erakusketa. Aurtengoa, hamaikagarren edizioa izango da. Domekan erakutsiko diren onddoak «arinagoko bi egunetan» batutakoak izaten dira, Ortuzarrek dioenez. «Txokokoek, edo kanpotik ekarri gura dutenek hartutakoak izaten dira». 11:00etarako jendea hurreratzen hasiko da, eta 11:30ean, dagoeneko erakusmahaiak ipinita egongo dira. ... Fri, 19 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Zurrategia jatetxe, hotel eta museo bihur daiteke, fabrikaz gain http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-19/p00005018/Zurrategia_jatetxe_hotel_eta_museo_bihur_daiteke_fabrikaz_gain.htm ekaitz goienetxea Gernika-Lumorako bidean, ezkerretara, Foruko zurrategia dago; ez dakienarentzat bertan behera utzitako eraikin baten itxura izan dezakeen eraikina. Baina, berez, larrua lantzen duen fabrika bat da, eta martxan dago. Orain, fabrika izateaz aparte, beste erabilera batzuk izateko aukerak ditu: jatetxe, hotel eta museo zerbitzuak eskaini baititzake etorkizunean.Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak Monumentu izendapena ematea beharko luke, egungo jabeek zerbitzu horiek ere eskaini ahal izateko. Kultura saila, dagoeneko horretan ari da, izendapena emateko jarraitu beharreko prozeduretan eta tramiteetan. Monumentu izaera ez luke hartuko eraikinak bakarrik, baita inguruak ere. Helburu nagusia, fabrikaren eraikina eta inguruak larru-zurraketara zelan dauden egokituta erakustea litzateke. Hainbat gauza mantentzeko asmoa dute: uraren sarrera, solairuen arteko sabaizuloak, larrua sikatzeko haizebide artifizialak, bigarren solairuko aroztegiak... ... Fri, 19 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Urdaibai Dantza Taldea Cote d´Azur-en izan da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-18/p00005006/Urdaibai_Dantza_Taldea_Cote_d´Azur-en_izan_da.htm maite zabalondo Foruko Urdaibai dantza taldekoak Cote d´Azur-en izan dira asteburuan. Grasse Monakotik gertu dagoen hiriko Baisso Luserno izeneko dantza taldeagaz harremana egin dute, eta horri esker hara egin dute bidaia. Heldu eta lehen egunean desfilea egin zuten Grasse-ko kaleetatik zehar hemengo dantzak eginez. Pare bat plazatan ere dantza saioak eskaini zituzten. «Oso gustura izan gara. Ez dugu inolako arazorik izan eta benetan pena merezi izan du hara joateak», adierazi du Urtzi Leginetxe dantza taldeko kideak.Durangaldeko Dantzari Dantza, Gipuzkoa dantzak (Agurra, Zinta dantza, Makil dantza...), Nafarroako dantza zaharrak (Jota Tudela, Minue-Bolerak, Arin-arin...), Bizkaiko Jota (Arratiako Jota), Lekeitioko Kaixarranka, Lapurdiko Irri dantza (Bizar dantza) eta Lapurdiko dantza batzuk (Makilarienak, Mazurkak, Fandangoa, Dantza Korda...) eraman zituzten prestatuta erakustaldiak eskaintzeko. ... Thu, 18 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Euskotrenen trenbide sarearen kontra egin dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-12/p00004006/Euskotrenen_trenbide_sarearen_kontra_egin_dute.htm m. orue Euskotrenek jakinarazi zuenez, bere trenbide sarearen aurko erasoa izan zen atzo goizean, Forua parean. Garraio konpainiak prentsa oharrean zioenez, 08:45ak aldera jazo zen erasoa, Amorebieta-Bermeo adarraren 17. kilometroan. «Katenariaren 300 metrotan izan du eragina», zehaztu zuten komunikatuaren bitartez Euskotreneko arduradunek.Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeko mantenu lanetako teknikariak aritu ziren goiz osoan zehar katenariaren konponketa lanetan. Azkenean, sei ordu baino gehiagoko etenaren ondoren, ohiko tren zerbitzua berriro ezartzea lortu zuten, 15:18ak aldera. Autobus zerbitzua Ordura arte, autobus zerbitzu alternatiboa eskaini zuen Euskotrenek Gernika-Lumo eta Bermeo artean. Hain zuzen ere, katenariako erasoa jasan eta minutu gutxira ipini zuen zerbitzu hori martxan garraio konpainiak. Izan ere, etenaldiak iraun zuen denbora tarte horretan batazbeste, ni noranzkoetan, egunean 1.400 erabiltzaile izaten direla kalkulatzen dute Euskotreneko arduradunek. ... Fri, 12 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Euskotrenen trenbide sarearen kontra egin dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-12/p00004006/Euskotrenen_trenbide_sarearen_kontra_egin_dute.htm m. orue Euskotrenek jakinarazi zuenez, bere trenbide sarearen aurko erasoa izan zen atzo goizean, Forua parean. Garraio konpainiak prentsa oharrean zioenez, 08:45ak aldera jazo zen erasoa, Amorebieta-Bermeo adarraren 17. kilometroan. «Katenariaren 300 metrotan izan du eragina», zehaztu zuten komunikatuaren bitartez Euskotreneko arduradunek.Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeko mantenu lanetako teknikariak aritu ziren goiz osoan zehar katenariaren konponketa lanetan. Azkenean, sei ordu baino gehiagoko etenaren ondoren, ohiko tren zerbitzua berriro ezartzea lortu zuten, 15:18ak aldera. Autobus zerbitzua Ordura arte, autobus zerbitzu alternatiboa eskaini zuen Euskotrenek Gernika-Lumo eta Bermeo artean. Hain zuzen ere, katenariako erasoa jasan eta minutu gutxira ipini zuen zerbitzu hori martxan garraio konpainiak. Izan ere, etenaldiak iraun zuen denbora tarte horretan batazbeste, ni noranzkoetan, egunean 1.400 erabiltzaile izaten direla kalkulatzen dute Euskotreneko arduradunek. ... Fri, 12 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Ehizarako esparruak zotz egingodituzte Foruan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005007/Ehizarako_esparruak_zotz_egingodituzte_Foruan.htm erredakzioa Ehizan kontrol neurri batzuk jarraituz aritzeko, esparru mugatuak zotz egingo dituzte. Foruan bihar, 20:00etan, herriko eskoletan. Foruko Urdaibai Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatu du zozketa.Gernika-Lumoko ehiztari, arrantzale eta tiratzaileen elkarteak Santanapen batuko ditu bazkideen eskaerak, gaur eta bihar, 20:00etatik 21:00etara. Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Aste honetan hasi dituzte 2007-08ko ikastaroak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005011/Aste_honetan_hasi_dituzte_2007-08ko_ikastaroak.htm erredakzioa Ikasturte berriari aste honetan ekin diete kultur etxeko ikastaroekin. 2007-08rako hiru ikastaro antolatu dituzte: batuka, yoga eta saloi-dantzak.Yogarekin hasi ziren astelehenean, 19:00etatik 21:00etara. Saloi-dantzak atzo izan ziren, 19:30etik 21:00etara. Batuka martitzenean eta gaur izango dute, 19:30etik 20:30era. Astero, egun eta ordutegi bera izango dute ikastaroek. Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Ehizarako esparruak zotz egingodituzte Foruan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005007/Ehizarako_esparruak_zotz_egingodituzte_Foruan.htm erredakzioa Ehizan kontrol neurri batzuk jarraituz aritzeko, esparru mugatuak zotz egingo dituzte. Foruan bihar, 20:00etan, herriko eskoletan. Foruko Urdaibai Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatu du zozketa.Gernika-Lumoko ehiztari, arrantzale eta tiratzaileen elkarteak Santanapen batuko ditu bazkideen eskaerak, gaur eta bihar, 20:00etatik 21:00etara. Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Aste honetan hasi dituzte 2007-08ko ikastaroak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00005011/Aste_honetan_hasi_dituzte_2007-08ko_ikastaroak.htm erredakzioa Ikasturte berriari aste honetan ekin diete kultur etxeko ikastaroekin. 2007-08rako hiru ikastaro antolatu dituzte: batuka, yoga eta saloi-dantzak.Yogarekin hasi ziren astelehenean, 19:00etatik 21:00etara. Saloi-dantzak atzo izan ziren, 19:30etik 21:00etara. Batuka martitzenean eta gaur izango dute, 19:30etik 20:30era. Astero, egun eta ordutegi bera izango dute ikastaroek. Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 FORUA Torrealdairentzat 14urteko zigorra eskatu du Dignidad y Justicia-k http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-20/p00004008/Torrealdairentzat_14urteko_zigorra_eskatu_du_Dignidad_y_Justicia-k.htm erredakzioa Dignidad y Justicia elkarteak 14 urteko kartzela zigorra eskatu du Joan Mari Torrealdai foruarraentzat, erakunde armatuko kide izatearen akusaziopean. Horrez gain, lan edo kargu publikorako 15 urteko kargu-gabetzea ere eskatu du Torrealdairentzat. Elkartearen ustetan, «frogatuta dago Egunkaria eta bere enpresa guztiak ETAk sortu zituela 90. hamarkadako hasieran, erakundearen finantzaketarako». Horrez gain, Dignidad y Justicia-k dio erakunde terroristari 1992 eta 1993 urteetan atzemandako dokumentazioan argi geratu zela «Egunkaria proiektuak sekula ez zuela kazetaritza motibaziorik izan». Hori dela eta, Egunkaria auziko zazpi auzipetuentzat 14 eta 12 urte arteko kartzela zigorra eta lan edo kargu publikorako 14 eta 15 urte bitarteko kargu-gabetzea eskatu du elkarte horrek. ... Thu, 20 Sep 2007 01:00:00 +0200 FORUA