Errigoiti, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda errigoiti eu Sun, 12 Oct 2008 00:18:58 +0200 60 Errigoiti, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info 2009ko lehen sei hilekoan hasiko da Udala Mallukiko industriagunea eraikitzen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00003009/2009ko_lehen_sei_hilekoan_hasiko_da_Udala_Mallukiko_industriagunea_eraikitzen.htm Errigoitiko alkate Iñaki Madariagak adierazi duenez, «2009ko lehenengo seihilekoan hasiko dira Mallukiko industriaguneko lanak». Bere esanetan, obrak «maiatzean edota ekainean has daitezke». Urte hasieran 2008ko bukaeran industriaguneko lurra atontzen hasiko zirela aurreikusten zuten udal arduradunek, baina azkenean aurreikuspenak ez dira bete. Berriki Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera ekonomikoen plan partzialaren txostena onartu du. «Horrela, orain Udalaren esku daude azken tramiteak. Orain urbanizazio eta lurren sailkapenaren proiektua gelditzen da, eta hori Udalak egin behar du. Hiru edo lau hilabete barru dena prest egongo da», adierazi du Madariagak. Proiektuaren kostua 1,6 milioi eurokoa da. Berau aurrera eramateko Aldundiak 750.000 euroko diru laguntza emango dio Udalari. Diru kopuru hori industriaguneko sarbidea egiteko BI-2121 errepidea egokitzera bideratuko dituzte. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Telefonia mugikorreko antena jarriko dute Elizalden http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00005002/Telefonia_mugikorreko_antena_jarriko_dute_Elizalden.htm Errigoitiko bizilagunek estaldura arazoak dituzte gaur egun telefono mugikorretan. Horri irtenbide bat ematekotan, Elizalde auzoan telefonia mugikorretarako antena bat jartzea aztertzen ari dira. Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak adierazi bezala, «enpresa pribatu batek, Vodafonek, hain zuzen ere, proposatu digu telefonia mugikorreko antena jartzea. Izan ere, estaldura arazoak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko 98 herrietako bat da Errigoiti». Antena jarriz gero estaldura arazoak asko murriztuko direla uste dute teknikariek. Madariagak azaldu duenez, «antena ezarrita dagoenean estaldura Errigoitiko auzoen %90era iritsiko litzatekeela agertu dute». Proiektuak ez du kosturik izango herritarrentzat Errigoitiko alkatearen esanetan, «proiektu honek ez du herriarentzat kosturik suposatuko. Gobernuak laguntzen duen proiektua da, 1.000 biztanle baino gutxiago dituzten herri txikietan eramango da-eta aurrera. Egin behar dugun gauza bakarra enpresa horri antena kokatzeko beharrezko lurzorua uztea da. Enpresa horrek errenta bat ordainduko du lur eremu horren truke». ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Santa Kurtze eguna, bihar, Bizkaiganen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-13/p00005008/Santa_Kurtze_eguna_bihar_Bizkaiganen.htm Errigoitiko Bizkaigane auzoan Santa Kurtze eguna ospatuko dute bihar, eta hainbat jarduera prestatu dituzte horretarako. 12:00tan emango diote hasiera Santa Kurtze egunari ohiko mezarekin, eta ondoren bertso saioa izango da. J.M. Areitio eta Jabier Arriaga `Txiplas´ ariko dira bertsotan. Bertsoen doinua bukatu bai, baina musikak egun guztian zehar jarraituko du. Trikitilariak, txalapartariak, albokariak eta dultzaineroak egongo dira-eta giroa alaitzen. Ardi-txakur txapelketa Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasiko dira ekitaldiak. Ordu horretan Jainko eta Bizkaiganeko ardi-txakur txapelketari emango diote hasiera. Lau parte-hartzaile Aurtengo lehiaketan lau parte-hartzaile izango dira: Laukizeko Iñaki Ostolozaga, `Nere´ izeneko txakurrarekin, Abadiñoko J.M. Iturralde, `Beti´ txakurrarekin, Abadiñoko Angel Askorbeitia `Mendi´ txakurrarekin eta Errigoitiko Jabier Arriaga `Txiplas´ `Argi´ izeneko txakurrarekin. ... Sat, 13 Sep 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Urtea bukatu aurretik hasiko dira Malluki industriaguneko lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00003001/Urtea_bukatu_aurretik_hasiko_dira_Malluki_industriaguneko_lanak.htm Malluki industriaguneko lanak «urtea bukatu baino lehen» hasiko dituztela jakinarazi du Iñaki Madariaga Errigoitiko Alkateak. Urbanizazio proiektua oso aurreratuta dagoela esan du Madariagak. «Uren departamentuaren txostena falta da», gaineratu du. Datorren astean sinatuko dute lanak egingo dituen sustatzailearekin aurrera eraman beharreko proiektua. Gauzak ondo joanez gero, 2009. urte bukaerarako edo 2010. urteko lehen hilabeteetarako lanak bukatuta egongo direla baieztatu du alkateak. Aldundiarekin hitzarmena Egin beharreko lanen gastuei aurre egiteko Errigoitiko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten joan den astean. Hitzarmenaren arabera, Errigoitiko Udalak 750.000 euro hartuko ditu Bizkaiko Foru Aldunditik, Mallukiko industrigunean egin beharreko urbanizazio gastuei aurre egiteko. Urbanizazioa egiteko behar diren gainontzeko ia 500.000 euroak industriaguneko lanak egingo dituen enpresa sustatzaileak jarri beharko ditu. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Loeb-ek suspentsioa eta gurpilak testatu ditu Morgan eta Metxikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00004006/Loeb-ek_suspentsioa_eta_gurpilak_testatu_ditu_Morgan_eta_Metxikan.htm Sebastien Loeb (1979, Haguenau Frantzia) rally gidaria eguaztenean Morgan eta eguenean Metxikan ibili da lurzoru bigunetarako kotxea doitzen. Lau aldiz munduko txapelketa irabazi duen gidaria bosgarrena irabazteko bidean dago. Izan ere, Grezian jokatutako azken rallyaren ostean lehenengo dago sailkapen nagusian. Probak eskualdean Martitzenean hasi ziren Citroën taldeko kideak probak egiten. Metxikara hurbildu zen lehen gidaria sailkapen nagusiko bosgarrena izan zen, Daniel Sordo (1983 ,Torrelavega, Espainia). Sordo eta bere pilotukideak, Marc Martí (1966, Molins de Ray, Herrialde Katalanak) martitzenean bertan bukatu zituzten probak. Eguaztenean hasi zen Sebastien Loeb bere autoarekin, Citroën C4WRCarekin, probak egiten. Lehen egunean Morgan prestatutako lur bide batean aritu zen. Probak egingo zituztela publikoki jakinarazi ez bazuten ere, hainbat ikusle eta zaletu hurbildu zen . ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Aurrekontuak «prozedura barik» onartu direla dio SOS Errigoitik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-16/p00004001/Aurrekontuak_prozedura_barik_onartu_direla_dio_SOS_Errigoitik.htm SOS Errigoiti herri plataformako kideen ustez, aurrekontuak onartzerakoan «prozedura jarraitu barik» jokatu du Udalak. Salatu dutenez, «edozein erabaki hartu aurretik, azterketa bat egiteko beste aukera eman behar da, eta talde honek [SOS Errigoiti] ez du ez galderarik, ez ekarpenik egiteko erarik izan». EAJk onartutako 2008ko aurrekontuen aurkako helegitea jarri zuen herri plataformak osoko bilkuran; besteak beste, Diru Kontuen Batzorde Berezia batzartu ez izanagatik prozedura bete ez dela salatuz. Euren esanetan, helegitea aurkeztu ostean aipatu batzordea maiatzaren 7an egindako osoko bilkura baino ordu erdi lehenago bildu zen. «Diru Kontuen Batzorde Berezian alderdi bakoitzeko ordezkari bat dago, eta bilera osoko bilkura hasten denerako amaituta, ez dago astirik alderdikideei informazioa emateko». ... Fri, 16 May 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Helegitea jarri dute EAJk onartutako aurrekontuen aurka http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00004002/Helegitea_jarri_dute_EAJk_onartutako_aurrekontuen_aurka.htm Azken osoko bilkuran EAJk onartutako 2008ko aurrekontuen aurkako helegitea jarri du SOS Errigoiti udal taldeak. SOS Errigoitik aurrekontuak kontuen batzar berezitik igaro gabe osoko bilkuran aurkeztea legearen aurkakoa zela salatu zuen bilkuran bertan. Orain, argudio berean oinarrituz, plataformak aurrekontuak baligabetzeko helegitea jarri du Udalean. SOS Errigoitikoen esanetan, «kontuen batzorde bereziaren helburua, besteak beste, aurrekontuen arazo teknikoak aztertzea da. Batzorde berezi hori deitu gabe utziz oposizioari ez zaio eman aurrekontuaren inguruko azalpen teknikoak jasotzeko aukera». Horrez gain, idazki berean legealdi honetan kontu publikoak ikusteko aukera bakarra izan duela salatu dute SOS Errigoitiko ordezkariek. 2008an Udalak 490.000 euroko zorra izango duela ere salatu dute. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Udalak aurten bi milioi eta erdi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00003012/Udalak_aurten_bi_milioi_eta_erdi_euro_baino_gehiagoko_aurrekontua_izango_du.htm Azken osoko bilkuran udalbatzak 2008rako aurrekontuak onartu zituen. Gastuen aurtengo aurrekontua 2.691.903 eurokoa izango da. Diru kopuru horretatik 1,9 milioi euro inbertsioak egitera bideratuko dituzte. Sarreren aurrekontua ere 2.691.903 eurokoa izango da. EAJren gobernu taldeko bost zinegotzien aldeko bozkei esker irten da aurrera aurrekontua. SOS Errigoitiko zinegotzi biek, kontuen zenbait puntutan euren desadostasuna erakutsi ondoren, kontrako botoa eman zuten. Udalak aurrekontuaren zati handi bat Mallukiko industriagunearen proiektua martxan jartzera bideratuko du. Horrela, 753.338 euro industriaguneko sarbidea egiteko BI-2121 errepidea egokitzera bideratuko dituzte. Udal arduradunen esanetan, lan horiek osorik ordainduko ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Sailak. Aurten 350.000 euroko laguntza emango du Aldundiak, eta 2009an beste erdia. ... Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Bihar hasiko da Errigoitin eskualdeko txapelketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00004008/Bihar_hasiko_da_Errigoitin_eskualdeko_txapelketa.htm Bariku honetan hasiko da Busturialdeko Bertsolari Txapelketa Errigoitiko Elizalden. Lehen kanporaketa horretan Julen Erezuma, Xabier Enbeita , Jon Rementeria eta Iker Belaustegi ariko dira bertsotan. Txapelketako kanporaketa biak bertso afari formatoan jokatuko dira. Saio horietan Iñaki Aurrekoetxea, Josu Telleria eta Gorka Intxaurbe ariko dira epaile lanetan. Finalean, aldiz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako epaimahaia ariko da. Finalean, sei bertsolari Elizaldeko afarirako txartelak hamabi eurotan daude eskuragarri Errigoitin bertan eta Gernika-Lumoko Lagun Etxea tabernan. Horrez gain, 649 338 747 telefono zenbakira deituta ere eskuratu daitezke. Afaria 21:00etan izango da. Kanporaketetan bertsolariak lehenengo zortziko nagusian eta zortziko txikian ariko dira ofizioka. Ondoren kartzelako saioa egin beharko dute. Ariketa horretan, puntu biri erantzuteaz gain, gaia emanda hiru bertso abestu beharko dituzte. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Uria auzoko udal jabetzapeko taberna berritzeko tramiteak, abian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-27/p00003007/Uria_auzoko_udal_jabetzapeko_taberna_berritzeko_tramiteak_abian.htm Azkenengo osoko bilkuran Udalak Uria auzoko herriko taberna berritu eta martxan jartzeko proiektua onartu zuen. Orain proiektuaren tramiteak egingo ditu Udalak, eta gero tabernaren kudeaketa lehiaketara aterako du. Udal jabetzapeko lokala egokitzeko lanak legealdia bukatuta baino lehenago amaituta egongo direla aurreikusten du Iñaki Madariaga alkateak. «Orain finantziazioa bilatzen ari gara», adierazi du du Madariagak. Herriko tabernaren proiektua aurrera eramateko Errigoitiko Udalak 224.610 euroko aurrekontua izatea aurrikusten du. Hiru lanpostu Obrak egin ondoren lokalak 130 metro koadro inguru izango dituela adierazi dute agintariek. Terraza gehituz gero, aldiz, bere azalera 180 metro koadro ingurukoa izango da. Taberna eta jatetxe zerbitzua izango ditu lokal eraberrituak, eta jantokian 30 pertsonentzako tokia izango du. Udal agintarien esanetan, proiektu horren helburua herritarrei beste zerbitzu bat eskaintzea da. Uria auzoan gaur egun ez baitago taberna edota jatetxerik. ... Wed, 27 Feb 2008 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Urte bukaeran hasiko dituzte Mallukiko industriaguneko lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00003002/Urte_bukaeran_hasiko_dituzte_Mallukiko_industriaguneko_lanak.htm Urte bukaerarako Mallukiko industriagunea eraikitzen hasiko direla aurreikusi dute udal arduradunek. Euren esanetan, proiektua oso aurreratuta dago. Bizkaiko Foru Aldundiko sail ezberdinekin proiektuaren inguruko gora beherak konpondu ostean, Udalak hilabete barru proiektua jendaurrean erakustea aurreikusten du. Horrez gain, uztailerako espedientea bukatutzat ematea espero dute udal agintariek. Urte bukaerarako, aldiz, industriagune berrirako lurra atontzen hasiko direla aurreikusi dute. Argindarra Mallukiko industriagunea argindarragaz hornitzeko argindar linea jartzeko lanak egitea onartu du Udalak. Lanen lizentzia esleitu dute dagoeneko. Iberdrolak egingo ditu lanok. Lanak hasteko enpresak hiru hilabeteko epea du, eta horiek sei hilabeteren buruan bukatuta egon beharko lukete. 13,2 kilobatikoko linea ipiniko dute, eta horretarako 29. 000 euroko aurrekontua izango dute. ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Lapurrak sartu dira herriko txokoan eta udal liburutegian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-22/p00003004/Lapurrak_sartu_dira_herriko_txokoan_eta_udal_liburutegian.htm Herenegun gauean lapurrak sartu ziren Kortezubiko zenbait udal eraikinetan. Hiru ate apurtu zituzten, baina Txomin Bilbao alkatearen esanetan, ez zuten ezer eroan, ez artxibotik, ez liburutegitik. Herriko txokoan, ostera, bai. Berrikuntza lanetan ari da bertan Udala eta lapurrek bertako makineria ostu dute, besteak beste. Rotaflex-ak ere bai. Bilbaoren esanetan, gauza bat eta beste, guztira 1.200 euroko balioa duen materiala ostu dute lapurrek. Eraikina dinamizatzea Txokoaren aurrean lanetarako hainbat materiale pilatzen dira egunero. Txokoa bera zein beste solairu biak ere berritzen ari baita Udala. Izan ere, eraikin horretako lehenengo pisuan jubilatuen egoitza dago, eta gorago ganbara antzeko beste solairu bat, orain artean erabiltzen izan ez dena. Bietara joateko igogailua egongo da hemendik aurrera eta azken solairua, gainera, herritarrek erabiltzeko egokituko dute; «eraikina dinamizatzea» dute helburu. ... Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Marije Fullaondo espetxeratu dute, Baltasar Garzonen aginduz http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-22/p00003005/Marije_Fullaondo_espetxeratu_dute_Baltasar_Garzonen_aginduz.htm Atzo, fiskaltzak egindako eskaerari erantzunez, Marije Fullaondo espetxeratzeko agindu du Baltasar Garzon epaileak. ETAko kide izatea leporatzen dio Batasuneko Mahai Nazionaleko kideari eta Segurako operazioagaz lotuta atxilotu dute. Martitzen arratsaldean atxilotu zuten Fullaondo Errigoitin, eta ordutik inkomunikatuta izan dute, atzo eguerdian Garzon epailearen aurrera eroan zuten arte. Ordu erdi inguru egin zuen epailearen aurrean eta, uko egin zion deklaratzeari. Dolores Delgado fiskalak baldintzarik gabe espetxeratzeko eskatu zuen, ihes egin dezakeela iritzita. «Erakunde armatuko kide izatea eta delitua errrepikatzea» egotzi dio horrek. Arratsaldean agindu zuen Garzonek Fullaondoren espetxeratzea. Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Marije Fullaondok gaur deklaratuko du Garzon epailearen aurrean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-21/p00003006/Marije_Fullaondok_gaur_deklaratuko_du_Garzon_epailearen_aurrean.htm Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, bihar deklaratuko du Marije Fullaondo Batasuneko kideak Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aurrean. Espainiako Polizia Nazionalak Batasuneko bozeramalea inkomunikatuta duela adierazi zuen eguaztenean alderdi bereko ordezkari Pernando Barrenak, Donostian emandako prentsaurrekoan. Fullaondoren atxiloketa «oso larria» dela esan zuen Barrenak. Martitzenean atxilotu zuten Fullaondo Errigoitin, etxera bidean zihoala. Izatez getxoztarra da Fullaondo, baina orain dela urte batzuetatik Errigoitiko Aniz auzoan bizi da. Bere etxea lau ordu inguruz miatu zuen poliziak, 17:00etatik 21:00ak ingurura arte. Batasuna auziagatik atxilotu dute Fullaondo. Ekainaz geroztik auzi beragatik Batasuneko 21 kide sartu dituzte kartzelan. ... Fri, 21 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Uria bakarra dago Errigoitin http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-20/p00008001/Uria_bakarra_dago_Errigoitin.htm Orain dela 30 urte ingurura arte Euskal Herriko hainbat tokitako izenak erdara hutsez zeuden. Denboraren poderioz egoerari buelta eman eta horietako gehienak euskaldundu dituzte, herritarren artean ere toki horien izen euskaldunak normalizatuz. Eskualdean asko ez badira ere, oraindik egon badaude erdara hutsezko toki izen batzuk. Toki izen horiek ezabatu eta euskara hutsezkoak ezartzearen alde agertu da Jose Luis Lizundia euskaltzaina berriki. Uria edo 'La Villa' SOS Errigoiti herritarren plataformak kaleratzen duen '`Ze Barri?´' buletinaren azkenengo alean Lizundiak Errigoitin ematen den kasu bat azaltzen du. Errigoitiko hiriguneak, udaletxea eta beste zerbitzu batzuk hartzen dituen auzoa, euskaraz Uria da. Gaztelaniaz, aldiz, 'La Villa' deitu izan zaio. Komunikabideetan eta seinalizapenetan gaztelerazko izena agertu ohi da sarritan. ... Thu, 20 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Espainiako poliziak Batasuneko kide Marije Fullaondo atxilotu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-19/p00003002/Espainiako_poliziak_Batasuneko_kide_Marije_Fullaondo_atxilotu_du.htm Espainiako Auzitegi Nazionaleko instrukzioko bosgarren aretoko epaile Baltasar Garzonen aginduz, Polizia Nazionalak Marije Fullaondo Batasuneko kidea atxilotu zuen atzo arratsaldean Errigoitin. Espainiako Barne Ministerioko prentsa arduradunen arabera, 17:00ak baino minutu gutxi lehenago atzeman zuten Batasuneko kidea, etxera bidean zihoala. Getxoztarra da sortzez Fullaondo, baina duela urte batzuetatik Errigoitin bizi da, Aniz auzoan. Hori dela eta, atxilotu eta gutxira mahaikidearen Errigoitiko etxea miatzen hasi zen Espainiako polizia, atxilotua Madrilera (Espainia) bidean zen bitartean. 2004an ezker abertzaleak Europako Legebiltzarrerako aurkeztutako Herritarren Zerrenda (HZ) kandidaturako zerrendaburua izan zen Fullaondo. Espainiako Auzitegi Gorenak Herritarren Zerrenda «Batasunaren ondorengotzat» hartu, eta baliogabetu egin zuen. ... Wed, 19 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Uriaren berrantolaketa urbanistikoaren aldeko txostena jaso du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00003007/Uriaren_berrantolaketa_urbanistikoaren_aldeko_txostena_jaso_du_Udalak.htm Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu Saileko batzordeak Uriaren berrantolaketa urbanistikoari buruzko txosten baikorra helarazi dio berriki Errigoitiko Udalari. Iñaki Madariaga alkateak adierazi duenez, «orain, Bizkaiko Foru Aldundiko dekretua falta da. 2007ko lehenengo hiru hilabeteetan onarpen espedientea bukatuta egotea aurreikusten dugu». 46 etxebizitza Uriako lursail batzuen arau subsidiarioen aldaketak toki horretan 46 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko du. Kopuru horretatik, zortzi etxebizitza toki horretan etxeak dituztenentzat edota eraikitzeko eskubidea dutenentzako bideratuko dituzte. Arau subsidiarioen aldaketaren bitartez, Urian udaletxe berria, osasun etxea, sarbide berria, lokalak eta zaharrentzako egoitza eraiki ahal izango dira. Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Ur hornidura sarea berrizteko lanak, bukatuta http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-28/p00003007/Ur_hornidura_sarea_berrizteko_lanak_bukatuta.htm Udalak oinarrizko ur hornidura sarea berritzeko lanak bukatu ditu. Horrela, Madalengo ur biltegira ura garraiatzea eta berau beti urez hornitua egotea bermatu dute . Ura hartzeko eraztun itxurako hodi bat sortu dute. Horrek sarrera bi ditu. Hau da, toki ezberdin bitatik garraiatzen da ura. Ubide horietako batek matxura badu bestea erabili ahal izango da. Horrez gain, ubidearen kanalizazio gunea eta ponpaketa gunea ere eraiki dituzte. San Lorenzotik Madalengo ur biltegira doan sarea egiteko aurrekontua 177.811 eurokoa izan da. Sarbideak konpondu Oinarrizko ur hornidura sarea berriztu ostean, orain bigarren mailako ur hornidura sareko lanak bukatzea da agintarien asmoa. Gaur egun bigarren mailako sareak udalerriko etxeen %70a urez hornitzen du. Legealdia bukatu baino lehenago bigarren mailako sareak erabiltzaileen %100 urez hornitzea espero dute Udaleko arduradunek. ... Wed, 28 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Metxika auzoaren berrantolaketa urbanistikoari ekin diote http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-21/p00004004/Metxika_auzoaren_berrantolaketa_urbanistikoari_ekin_diote.htm Azkenengo osoko bilkuran Udalbatzak Urdaibai Biosfera Erreserbako egitamu gidaria betetzeko Metxikako landagunearen berrantolaketaren hasierako dokumentua onartzea erabaki zuen. Orain Bizkaiko Buletin Ofizialaren bitartez espedientea jendaurrean jarri dute hilabetez. Horrela, herritarrek erreklamazioak egin ahal izango dituzte. EAJren bost zinegotziek dokumentua onartu eta tramitatzearen aldeko bozka eman zuten. SOS Errigoitiko Udal taldeko zinegotzi biak, aldiz, abstenitu egin ziren. Dokumentu hori orain dela hamazazpi urte onartutako espediente batean oinarritzen dela adierazi du EAJk. Euren esanetan, tramite prozedura abiatzea bakarrik falta zen. Zalantzak Udal ordezkarien esanetan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuak eta Metxikako auzotar batzuek eskatuta abiarazi dute berrantolaketa urbanistikoaren prozedura. ... Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI 'La Villa' barik Uria erabiltzea eskatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-10/p00004010/La_Villa_barik_Uria_erabiltzea_eskatu_dute.htm danel lauzirika Azken osoko bilkuran udaletxea kokatzen den auzoari agiri ofizialetan euskarazko izenez ÐUriaÐ deitzea eskatu zuen SOS Errigoitik mozio baten bitartez. Izan ere, euskaraz idatzitako zenbait agiri ofizialetan La Villa deitzen zaio Uriari. «Herriko auzo guztien izenak euskaraz ofizialtzea» eta «agiri ofizial guztietan euskarazko izenak erabiltzea» eskatu dute SOS Errigoitiko ordezkariek. Euren esanetan, beste auzo batzuen izenekin ere arazo bera dago. «Ulertezina da Errigoiti herri euskalduna izanik Udalak Espainiako izena erabiltzea agiri ofizialetan, herrian bizi direnek beti Uria deitzen diotenean». Eusko Jaurlaritzak 1982an sortutako Euskararen Normalizaziorako Oinarrizko legearen arabera, herri barruko auzoen izenak euskaraz ofizialtzea Udalaren eskumena da. ... Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI 'La Villa' barik Uria erabiltzea eskatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-10/p00004010/La_Villa_barik_Uria_erabiltzea_eskatu_dute.htm danel lauzirika Azken osoko bilkuran udaletxea kokatzen den auzoari agiri ofizialetan euskarazko izenez ÐUriaÐ deitzea eskatu zuen SOS Errigoitik mozio baten bitartez. Izan ere, euskaraz idatzitako zenbait agiri ofizialetan La Villa deitzen zaio Uriari. «Herriko auzo guztien izenak euskaraz ofizialtzea» eta «agiri ofizial guztietan euskarazko izenak erabiltzea» eskatu dute SOS Errigoitiko ordezkariek. Euren esanetan, beste auzo batzuen izenekin ere arazo bera dago. «Ulertezina da Errigoiti herri euskalduna izanik Udalak Espainiako izena erabiltzea agiri ofizialetan, herrian bizi direnek beti Uria deitzen diotenean». Eusko Jaurlaritzak 1982an sortutako Euskararen Normalizaziorako Oinarrizko legearen arabera, herri barruko auzoen izenak euskaraz ofizialtzea Udalaren eskumena da. ... Sat, 10 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Oposizioak gaztelekuaren gaineko azterketarik ez dela egin salatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00003009/Oposizioak_gaztelekuaren_gaineko_azterketarik_ez_dela_egin_salatu_du.htm D. Lauzirika Eguazteneko osoko bilkuran Udalak EAJren bost ordezkarien botoei esker Urian egingo duten gaztelekuaren proiektua onartu zuen. SOS Errigoitiko zinegotzi biak abstenitu egin ziren. Euren iritziz, ez da egin gaztelekuaren beharren inguruko azterketarik. Alde batetik, proiektua bera onartu zuten bilkuran. Horrez gain, eraikinak beharko dituen altzairuen eta obraren gastuei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailari diru laguntzak eskatzea onartu zuten EAJko kideek. Egunkarietako informazioa SOS Errigoitikoek gaztelekuaren proiektuaren berri egunkarien bitartez izan dutela salatu zuten. Gaztelekuan «bi edo hiru» langile izango direla aipatzen da proiektuan. Hori dela eta, oposizioko kideek zerbitzuaren kudeaketaz nor arduratuko den galdetu zioten Udal gobernuari. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Oposizioak gaztelekuaren gaineko azterketarik ez dela egin salatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00003009/Oposizioak_gaztelekuaren_gaineko_azterketarik_ez_dela_egin_salatu_du.htm D. Lauzirika Eguazteneko osoko bilkuran Udalak EAJren bost ordezkarien botoei esker Urian egingo duten gaztelekuaren proiektua onartu zuen. SOS Errigoitiko zinegotzi biak abstenitu egin ziren. Euren iritziz, ez da egin gaztelekuaren beharren inguruko azterketarik. Alde batetik, proiektua bera onartu zuten bilkuran. Horrez gain, eraikinak beharko dituen altzairuen eta obraren gastuei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailari diru laguntzak eskatzea onartu zuten EAJko kideek. Egunkarietako informazioa SOS Errigoitikoek gaztelekuaren proiektuaren berri egunkarien bitartez izan dutela salatu zuten. Gaztelekuan «bi edo hiru» langile izango direla aipatzen da proiektuan. Hori dela eta, oposizioko kideek zerbitzuaren kudeaketaz nor arduratuko den galdetu zioten Udal gobernuari. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Manifestu polemikoa onartu du EAJk http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00005014/Manifestu_polemikoa_onartu_du_EAJk.htm DANEL LAUZIRIKA Atzo osoko bilkura izan zen udaletxean. Udalbatzak, guztira, hamazazpi puntu jorratu zituen, eta azkenak eman zuen zeresan gehien. Izan ere, EAJko bost zinegotziek (alkatea barne) Iñaki Madariagak berak idatzitako manifestua onartu zuten. Manifestu horretan, EAJko gobernu taldeak SOS Errigoitiko kideen jarrera kritikatzen du. «Herri txikietan denok elkar ezagutzen dugunez, erraza da kameleoiak identifikatzea. Oposizioko, hau da, SOS Errigoitiko zinegotziez ari naiz. Hauen ibilbidea eta jarrera beste legealdi batzuetako oposizioak izan duen jarreratik ez da bereizten: antzerkitxo bera, egonkortasuna galarazten duen jarrera bera eta errespetu falta berbera», dio alkateak sinatzen duen testuak. ... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Auto bat irauli eta hiru lagun ospitalera eroan dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-03/p00004003/Auto_bat_irauli_eta_hiru_lagun_ospitalera_eroan_dituzte.htm oihana cabello Auto bat irauli eta bertan zihoazen lau lagunetatik hiru Galdakaoko ospitalera eroan zituzten atzo goizean, zaurituta. Istripua Errigoitira sartzeko gurutzebidean gertatu zen, BI-3213 errepidean. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, kamioilari batek eman zuen abisua. Istripuak ez zuen arazorik sortu trafikoan. Sat, 03 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Auto bat irauli eta hiru lagun ospitalera eroan dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-03/p00004003/Auto_bat_irauli_eta_hiru_lagun_ospitalera_eroan_dituzte.htm oihana cabello Auto bat irauli eta bertan zihoazen lau lagunetatik hiru Galdakaoko ospitalera eroan zituzten atzo goizean, zaurituta. Istripua Errigoitira sartzeko gurutzebidean gertatu zen, BI-3213 errepidean. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, kamioilari batek eman zuen abisua. Istripuak ez zuen arazorik sortu trafikoan. Sat, 03 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Urian gaztelekua eta osasun bulegoa eraikitzeko lanak hasi dituzte, eta 2008an amaitzeko asmoa dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-31/p00004014/Urian_gaztelekua_eta_osasun_bulegoa_eraikitzeko_lanak_hasi_dituzte_eta_2008an_amaitzeko_asmoa_dute.htm d. lauzirika Uria auzoan gaztelekua eta osasun bulego berria eraikitzeko lanak hasi dituzte. Udal arduradunen arabera, lanok 2008ko bukaerarako bukatuta egon litezke.Lan horietarako Errigoitiko Udalak 300.000 euroko aurrekontua du. Diru kopuru horren bi herenak erakunde publikoek jarri dituzte. Osasun bulegoak bere tokia bikoiztuko duela adierazi dute udal arduradunek. Osasun bulego berrian irisgarritasuna bermatzeko neurriak hartuko dituzte. Egun 550 biztanle inguru ditu Errigoitik, baina etorkizunean biztanleriak gorantz egin dezakeela uste du Udalak. Uria auzoko osasun bulego berria egin arte behin-behineko bulegoa Eleizalden dago. Uria auzoa biziberritzeko Udalak diseinatu duen plangintzaren baitan umeentzako aisialdi-esparrua egitea aurreikusten dute. Aisialdi-esparru horrek 1.500 metro koadro izango ditu. ... Wed, 31 Oct 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Aurrera doa Uria auzoko urbanizazioa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-06/p00004011/Aurrera_doa_Uria_auzoko_urbanizazioa.htm danel lauzirika Azken osoko bilkuran, Uria auzoko hiri lurzoru urbanizagarria handitzeko egin duten ingurumen eraginaren azterketa onartu zuen udalbatzak. EAJko bost zinegotziek azterketa hori onartzearen alde bozkatu zuten, eta SOS Errigoitiko zinegotzi biek, ostera, kontra.Orain, espedientearen kopia bat Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu sailera bidaliko du Udalak, hark handitze prozesuaren inguruko txostena egin dezan. Tramiteekin bukatzeko, Udalak Aldundiari helaraziko dio espedientea, behin betiko onartu dezan. Baimena eskuan dutela ur-sailkapenen fasea abiatuko dute, gero urbanizazio proiektuari hasiera emateko. Obrak 2009an hasiko direla adierazi dute udal arduradunek. Uria eraberritzeko auzoko sarbideak hobetzea, etxebizitzak egitea, beheko solairuan Kultur Etxea izango duen udaletxe berria eraikitzea eta 50 pertsonentzako zaharren egoitza bat egitea da Udalaren asmoa. Urbanizazio lanetan 3.600.000 euro baino gehiago gastatuko ditu Udalak. ... Sat, 06 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERRIGOITI SOS Errigoitik herriko jendea informatuko duen buletina atera du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-26/p00004018/SOS_Errigoitik_herriko_jendea_informatuko_duen_buletina_atera_du.htm oihana cabello Joan den zapatuan emandako prentsaurrekoan adierazi bezala, hiru hilean behin buletina kaleratuko du SOS Errigoiti plataformak. Herritarrak informatuta edukitzea da taldearen asmoa. Zapatuan adierazi zutenez, «orain arte Errigoitiko Udalaren egitasmoen berri prentsa bidez jaso dugu herritar gehienok. Eta ezinbestekotzat jotzen genuen egiteko era hori aldatzea denon onerako». Hori dela eta, buletina argitaratzea erabaki dute. Maiatzaren 27ko hauteskundeetatik hona udalbatza bost aldiz batu dela argitu zuen SOS Errigoitik, eta deialdi bakarra izan dela ordinarioa. Azkenengoz duela gutxi batu ziren, eta horren berri ez dute eman boletinaren lehenengo ale honetan. Hala ere, gainontzekoen berri ematen dute. ... Wed, 26 Sep 2007 01:00:00 +0200 ERRIGOITI 'Bizkai'-k irabazi du artzain txakur lehiaketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-18/p00003016/Bizkai-k_irabazi_du_artzain_txakur_lehiaketa.htm D. Lauzirika Iaz bezala, aurten ere Xabier Arriaga Txiplas errigoitiarrak irabazi du Bizkaiganeko Santa Kurtze jaietako artzain txakur lehiaketa. Iaz Txiplasek Zeru txakurrarekin irabazi zuen txapelketa. Aurten, aldiz, Bizkai txakurragaz parte hartu du errigoitiarrak.Aurtengo txapelketak izaera berezia izan du. Izan ere, berau asteburu bitan jokatu da, Arrietako Jainko auzoan eta Errigoitiko Bizkaiganen. Honelakoetan saio biak kontuan hartuta puntu gehien batzen dituen txakurrak irabazten du txapela. Saio bietan bost artzain aritu dira, bakoitza txakur batekin. Saio bakoitzean artzain txakurrek hiru proba egin behar izan dituzte. Angel Askorbebeitiaren Mendi txakurrak lortu du txapelketako bigarren postua. Hirugarren, aldiz, Laukizko Iñaki Ostolazagaren Nere txakurra sailkatu da. ... Tue, 18 Sep 2007 01:00:00 +0200 ERRIGOITI EAJk irabazi ditu bozkak, eta Madariaga izango da alkate berriro http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00002042/EAJk_irabazi_ditu_bozkak_eta_Madariaga_izango_da_alkate_berriro.htm erredakzioa Beste behin ere EAJk irabazi ditu Udal hauteskundeak Errigoitin. Horrela, Iñaki Madariaga alkate izango da beste lau urte gehiago. Madariagak dagoeneko hamabi urte daramatza alkate lanetan.EAJk 234 boto lortu ditu. SOS Errigoiti plataformak109 bozka lortu ditu. Errigoitin EAE-ANVren zerrenda ilegalizatuta dago, baina atzo 57 bozka lortu zituen. Emaitza ofizialen arabera EAJk bost zinegotzi lortu ditu, eta SOS Errigoitik bi. EAJren ordezkariak Madariaga bera, Miren Begoñe Ertxebarrieta, Jose Angel Gerekiz, Elena Otazua eta Luis Maria Elorza dira. SOS Errigoitiren partetik Maria Pilar Uriarte eta Rosa Maria Guarrochena izango dira zinegotziak. Hala ere, EAE-ANVren zerrenda ilegalizatu ez balute alderdi politiko honek ordezkari bat, osa Maria Calzada izango luke Errigoitiko Udalean. Horrela EAJk lau zinegotzi izango lituzke, eta SOS Errigoitik bakarra.Azken lau urteetan Zazpi Munarri plataformaren bitartez ezker abertzaleak ordezkaritza izan du Udalean. ... Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Madariaga izango da berriz EAJko alkategaia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-14/p00003002/Madariaga_izango_da_berriz_EAJko_alkategaia.htm D. Lauzirika Maiatzeko Udal hauteskundeetan Iñaki Madariaga izango da berriz ere EAJko alkategaia. Errigoitiko Uri Buru Batzarrak aho batez onartu du hautagaitza. Madariagak 12 urte daramatza Errigoitiko alkate lanetan. Wed, 14 Mar 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Uria auzoan kultur etxea, udaletxe berria eta zaharren egoitza eraikitzeko proiektua du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-22/p00003006/Uria_auzoan_kultur_etxea_udaletxe_berria_eta_zaharren_egoitza_eraikitzeko_proiektua_du_Udalak.htm D. Lauzirika Errigoitiko Udala Uria auzoaren berreskurapen urbanistikoaren proiektuan murgildurik dago. Proiektu orokor horren baitan plaza handitu eta Osasun Bulego berria egiteaz gain, udal agintariek udaletxe, Kultur Etxe eta zaharren egoitza berriak eraikitzeko erabakia hartu dute.Proiektua aurrera eramanez gero, Uria auzoko zaharren egoitzak 50 pertsonentzako logelak izango lituzke. Egoitza horrek adineko errigoitiarrak herrian bertan bizitzea ahalbidetuko luke. Eraikinak bere inguruan 40. 000 metro koadroko berdeguneak izatea nahi du Udalak. Proiektuaren arabera, kultur etxea eta gaztelekua udaletxe berriko eraikinean kokatuko lirateke. Kultur etxeak liburutegi bat eta erabilera anitzeko gela bat izango ditu. Udaletxe zaharra mantendu eta gizarte jardueretarako erabili nahi dute. Gaur egungo udaletxeak ez ditu irisgarritasun neurriak betetzen. Agintariek behin baino gehiagotan adierazi dute udaletxe berria erakitzeko asmoa. ... Thu, 22 Feb 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Martxan dago Madalengo ur-biltegia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-16/p00003002/Martxan_dago_Madalengo_ur-biltegia.htm danel lauzirika Atzo eguerdian Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Iosu Madariagak eta Errigoitiko alkate Iñaki Madariagak Madalengo ur-biltegi berria inauguratu zuten. Hemendik aurrera, biltegi horrek Errigoitiko etxe eta baserri gehienak edateko urez hornituko ditu. Biltegia eraikitzeko aurrekontua 500.000 eurokoa izan da. Gastu hori Bizkaiko Foru Aldundiak hartu du bere gain. Udala Madalenen lurzoru egokia aurkitu eta berau erosteaz arduratu da. Biltegi berriak 500 metro kubiko edateko ur hartu dezake bere baitan, eta urazalaren altuera, lau metrokoa da. 25 urterako ura Biltegiko obren arduradun Pedro Zubiaren ustez, «Nabarniz eta Mendatarekin batera, Errigoitik ur horniketa sistema berezia du. Herri hauek lur azpiko urez hornitzen dira». Zubiaren esanetan, biltegi berriarekin Errigoitik «hurrengo 25 urteetan edateko uraren horniketa bermatzea lortu du». ... Fri, 16 Feb 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Uriatik Katalinara doan bidea berrituko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-15/p00004006/Uriatik_Katalinara_doan_bidea_berrituko_dute.htm d. lauzirika Uria auzotik Katalina auzora doan herri bidea konponduko du Udalak 2007an zehar. Herri bidea konpontzeko gastuei aurre egiteko Bizkaiko Foru Aldundiari diru laguntza eskatzea onartu zuten azkenengo Osoko Bilkuran.Herri bidea konpontzeko proiektua Udalak egina du dagoeneko. Proiektua aurrera eramateko 101.236 euroko aurrekontua behar dute. Bide hori konpontzeko lanak Errigoitiko Tokiko Agenda 21 planean azaltzen dira. Iñaki Madariaga alkatearen esanetan, «herritarrak bide horretatik oinez ibiltzeko egokituko dugu herri bidea». Zazpi Munarriko kideak, aldiz, herri bide hori konpontzeko aurrekontuaren aurka azaldu dira. Beren esanetan, «sasi-garbitzeko pasatzea nahikoa izango litzateke. Ingurugirorako makinatxo bat proiektu egin litezke, ez mendiko bizikletan ibiltzekoak. Errigoitin hiria herrira ekartzearekin itsututa daude, eta guk herrian bizi gura dugu». ... Thu, 15 Feb 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Madalengo ur-biltegia botatzeko asmoa dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-09/p00003008/Madalengo_ur-biltegia_botatzeko_asmoa_dute.htm D. Lauzirika Udalbatzak Madalengo ur-biltegi zaharra botatzeko Bizkaiko Foru Aldundiari diru laguntza eskatzea onartu du. Izan ere, Madalenen bertan orain dela gutxi ur-biltegi berri bat egin dute.Eraikina botatzeaz gain, biltegi hori hornitzen zuen iturburua eta akuiferoak desagertaraziko dituzte. Udalak toki horretan iturri bat jartzeko asmoa du. Fri, 09 Feb 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI 2007rako aurrekontua onartu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-09/p00003017/2007rako_aurrekontua_onartu_dute.htm danel lauzirika Joan den martitzenean egin zuten Osoko Bilkuran Udalbatzak 2007ko Udal aurrekontuak onartu zituen. Guztira, 1.954.803 eurokoa da aurrekontua. Berau EAJren aldeko bozkei esker onartu zuten. Zazpi Munarri herri plataformako zinegotzi biek aurrekontuen kontra bozkatu zuten.Zazpi Munarriko zinegotzien ustetan, «aurrekontu hauek herrigintzaren dinamikari begira baino gehiago porlanari eta espekulazioari begira egindakoak dira. Inolako erabilpenik ez duen aurrekontua da hau». Zazpi Munarrikoek aurrekontuak diseinatzerako orduan ez dutela proposamenik egiteko aukerarik izan salatu zuten. «Hori dela eta, aurrekontuei ezetza ematea beste aukerarik ez dugu». Iñaki Madariaga alkatearen ustetan, «herritarrak pozik daude gobernu taldea egiten ari den kudeaketarekin. Errigoitirako aurrekontu ona da, orain dela urte batzuk pentsaezina. Aurrekontu honekin herriarentzako beharrezkoak diren gauzak egingo dira». ... Fri, 09 Feb 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Kontserbak egitekoikastaroa antolatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-08/p00004004/Kontserbak_egitekoikastaroa_antolatu_dute.htm d. lauzirika EHNE sindikatuaren bitartez, kontserbak egiteko ikastaroa antolatzeko asmoa dute Errigoitin. Oraindik datarik ez dute zehaztu, baina udaberrian egin gura dute antolatzaileek.Ikastaroan parte hartu gura dutenek Zazpi Munarri herri plataformako zinegotzia den Itziar Amezagarekin jarri beharko dute kontaktuan. Kontserbak egiteko ikastaroa Maite Angoitia EHNE sindikatuko kideak emango du. Natxituan ere eman zuen era horretako ikastaroa orain dela gutxi. Errigoitin orain arte antolatu dituzten ikastarorik gehienak Metxikako txokoan egin dituzte. Hala ere, kontserben ingurukoa Elizaldeko Ikuilu elkartean izango dela esan dute antolatzaileek, arratsalde partean. ... Thu, 08 Feb 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Iñaki De Juanaren aldeko mozioaonartu du udalbatzak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-07/p00003006/Iñaki_De_Juanaren_aldeko_mozioaonartu_du_udalbatzak.htm danel lauzirika Errigoitiko udalbatzak atzo eguerdian izandako Osoko Bilkuran Iñaki De Juana Chaos euskal presoaren egoera aztertu zuen. De Juanaren aldeko bi mozio aurkeztu zituzten. Bata, Zazpi Munarri herri plataformak eta bestea, EAJk. Lehenengo Zazpi Munarrik aurkeztu zuen bere mozioa. EAJk mozio hori baztertu eta bere mozio alternatiboa aurkeztu eta onartu zuen, gehiengoz. Zazpi Munarrik aurkeztutako mozioak Espainiako gobernuari «euskal preso politikoen eta, bereziki, Iñaki De Juanaren aurkako zigor politika bertan behera utzi eta haren berehalako askatasuna exijitzen» zion. Mozioak gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak eta zigorraren bi herenak beteta dituzten presoak askatzeko eskatzen zuen. ... Wed, 07 Feb 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI 2008an martxan egongo da Errigoitiko Gazteleku berria http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-16/p00003016/2008an_martxan_egongo_da_Errigoitiko_Gazteleku_berria.htm danel lauzirika 2008an martxan egongo da Errigoitiko Gazteleku berria. Berau eraikitzeko lanak iragan abenduan hasi zituzten, eta udal arduradunen arabera, gazteentzako lokal kulturala 2008rako prest egongo da.Azpiegitura berri hau hamazortzi urte baino gutxiago dituzten gazteei zuzenduta egongo da. Eraikin berria Uria auzoan kokatuko dute, Osasun Bulegoa zegoen toki berean. Eraikinaren beheko solairuan egongo da Gaztelekua, eta 60,5 metro kuadro izango ditu. Eraikin berean Osasun Bulego berria eta prezio tasatuko bost etxebizitza egongo dira. Obrak bukatu arte Osasun Bulegoa Eleizalde auzoan egongo da. Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen esanetan, «herriko gazteentzat egingo dugu leku hau. Horrela, gazteek kalean barik nonbaiten egoteko aukera izango dute lokala egiten denean». Gaur egun, hamazortzi urtez azpiko berrogeitamar gazte bizi dira Errigoitiko Udalerrian. ... Tue, 16 Jan 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Aurten udalerriaren lehen mapa toponimikoa osatu eta banatuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-13/p00004008/Aurten_udalerriaren_lehen_mapa_toponimikoa_osatu_eta_banatuko_dute.htm D. Lauzirika Errigoitiko Udalak 2007an Udalerriaren mapa toponimiko bat osatu eta kaleratzea erabaki du. Mapa horrek Errigoitiko baserri, auzune, bide eta monumentu erlijioso zein historiko guztiak bilduko ditu. Udal arduradunen esanetan, egitasmo horren helburuak «bizilagunei udalerriaren informazio zehatza eskaintzea eta Errigoitiren orografia malkartsua mugatzea dira». Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen esanetan, «herri txikietara gero eta jende gehiago etortzen da bizitzera. Horiei herriaren inguruko informazioa eta xehetasunak era erraz batean emateko egingo dugu eskuliburua». Datuak eta argazkiak Orain arte Errigoitik ez du kaletegia bere baitan biltzen duen planorik izan. Plano horrek herriko txoko ezberdinen izaera turistiko eta kulturalaren inguruko datuak eskainiko ditu, eta argazkiez hornituta egongo da.Madariagaren ustetan, «mapak formato erabilgarria izango du. Horrekin batera, auzo bakoitzean toki horretako ezaugarriak azalduko dituzten panelak jarriko ditugu». ... Sat, 13 Jan 2007 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Bukatu dituzte Altoa eta Mendi auzoetako lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-05/p00003008/Bukatu_dituzte_Altoa_eta_Mendi_auzoetako_lanak.htm a. garcia Dagoeneko amaitu ditu Udalak Altoa eta Mendi auzuneen arteko errepidearen eta inguruko azpiegituren egokitze lanak. Obra horrekin, eliza, hilerri, frontoi eta Eleizaldeko zelaienganako sarrera hobetu gura izan dute.Guztira, hiru kilometro asfaltatu dituzte, inguruko baserrietarako sarbidea erosoagoa bihurtuz. Landeta eta Altoa auzuneetako ibilbidean ere espaloiak jarri dituzte, iIbiltarien segurtasuna bermatzeko. Urbanizazio lanak bukatu badira ere, eserlekuak, iragarki-taulak eta bertoko zuhaitzak jarriko dituzte aurrerantzean inguru horretan. 9.000 euro gehiago Hasiera batean 1.090.000 euroko aurrekontua aurreikusita bazegoen ere, azkenean, 9.000 euro gehiago behar izan dituzte obrak egiteko. Klimatologia izan da horren errudun. ... Tue, 05 Dec 2006 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Errigoitiko Udalak etxe berriak eraikiko ditu hiru auzotan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-25/p00003014/Errigoitiko_Udalak_etxe_berriak_eraikiko_ditu_hiru_auzotan.htm oihane enbeita Errigoitiko Udalak Olabarriko auzoan, Bekobasoko lurretan, etxebizitzak eraikitzeko asmoa du, etxe-lurrak handitzeko arau subsidiarioak aldatu ostean. Bizitza bakarreko etxe bi eta bizitza biko sei etxe egiteko asmoa dute. Azken sei horietatik, hiru Udalarenak izango dira. Etxebizitza berriak konkurtsora aterako dituzte.Hori dela eta, Olabarrin hainbat salaketa egon direla dio Itziar Amezaga Zazpi Munarri plataformako zinegotziak. «Ez dute legeak dioena bete; hau da, eki-prezioa eta justi-prezioa egon behar dira. Lur eraikigarriak gutxi batzuen eskuetan uzten ari dira». Birpartzelazioa urte amaierarako onartuta egongo dela aurreikusten du Udalak. 2007ko lehenengo hiruhilekoan urbanizazio proiektua martxan egongo da Udalaren kalkuluen arabera. ... Sat, 25 Nov 2006 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Laster hasiko dituzte Uria auzoko etxeak egiteko lanak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-11-16/p00003019/Laster_hasiko_dituzte_Uria_auzoko_etxeak_egiteko_lanak.htm ainara garcia Errigoitiko Uria auzoko plazan eraikiko dituzten etxebizitzen obrak laster hasiko dira. Etxebizitza horiek ez dira izango prezio tasatukoak ezta libreak ere, tartekoak baizik. Izan ere, Errigoitiko alkate Iñaki Madariagaren esanetan, «gune horretan Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzea ez zen batere bideragarria». Hain zuzen ere, bost etxebizitza eraikiko dituzte sendagilearen etxea zenaren tokian, lau pisu eta apartamentu bat, hain zuzen ere. «Aldamenekoen berdinak izango dira etxebizitzak». Garajea eta trastelekua ere izango dituzte Uriako etxebizitzek. Prezioari dagokionez, etxe bakoitzaren prestakuntzen araberakoa izango da. Dena den, 136.097 eurotik 217.000 eurora bitarteko prezioa izango dute. Garaje eta trastelekuen prezioak ere baldintza berdinen arabera ezarri dituzte. «Gernikan 90.000 euro gehiago balioko luke horrelako etxe batek», esan du Madariagak. ... Thu, 16 Nov 2006 01:00:00 +0100 ERRIGOITI Errigoitik etxean jokatuko du bere lehen partida http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-21/p00008005/Errigoitik_etxean_jokatuko_du_bere_lehen_partida.htm danel lauzirika Jakina da artzainak bere lana txukun egiteko txakur trebe bat behar duela. Ardiak zainduko eta gidatuko dituen txakur bat izatea beharrezkoa da lanbide horretan. Jabier Arriaga Txiplas errigoitiarrak txakur leiala duela frogatu zuen, domekan, Bizkaiganeko artzain txakur lehiaketan. Izan ere, Txiplasek eta Zeru bere txakurrak irabazi zuten Santa Kurtze eguna aitzakia hartuta orain lau urtetik ospatzen den lehiaketa. Beste hiru artzain izan zituen lehiakide Errigoitikoak. Jon Zuazo Oihu txakurrarekin aritu zen. Jose Mari Iturraldek Ekin txakurrarekin parte hartu zuen. Jose Angel Askorbebeitiak Mendi txakurra izan zuen lagun.Gaixotasun baten ondorioz, Antzelmo Olabarrikoak ezin izan zuen parte hartu. ... Thu, 21 Sep 2006 01:00:00 +0200 ERRIGOITI Errigoitik etxean jokatuko du bere lehen partida http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-09-21/p00008005/Errigoitik_etxean_jokatuko_du_bere_lehen_partida.htm danel lauzirika Jakina da artzainak bere lana txukun egiteko txakur trebe bat behar duela. Ardiak zainduko eta gidatuko dituen txakur bat izatea beharrezkoa da lanbide horretan. Jabier Arriaga Txiplas errigoitiarrak txakur leiala duela frogatu zuen, domekan, Bizkaiganeko artzain txakur lehiaketan. Izan ere, Txiplasek eta Zeru bere txakurrak irabazi zuten Santa Kurtze eguna aitzakia hartuta orain lau urtetik ospatzen den lehiaketa. Beste hiru artzain izan zituen lehiakide Errigoitikoak. Jon Zuazo Oihu txakurrarekin aritu zen. Jose Mari Iturraldek Ekin txakurrarekin parte hartu zuen. Jose Angel Askorbebeitiak Mendi txakurra izan zuen lagun.Gaixotasun baten ondorioz, Antzelmo Olabarrikoak ezin izan zuen parte hartu. ... Thu, 21 Sep 2006 01:00:00 +0200 ERRIGOITI