Ereno, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda ereno eu Wed, 03 Dec 2008 00:00:15 +0100 60 Ereno, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Saneamendu sare berria eraikiko du Bizkaiko Foru Aldundiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-23/p00004007/Saneamendu_sare_berria_eraikiko_du_Bizkaiko_Foru_Aldundiak.htm Aste honetan bertan egindako Gobernu Kontseiluan onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak Ereñoko saneamendu sarea eraikitzeko eta hobetzeko proiektua. Horrela, behin lanak bukatuta, Gabika auzotik eta Atxoste-Basetxeta auzoraino, udalerri osoak izango du saneamendu sare berria. Proiektu hori aurrera eramateko 5.059.251,5 euroko inbertsioa beharrezkoa izango dela aurreikusi du Aldundiko Uren Zuzendaritzak. Lan horiek egiteko, bestalde, hogei hilabeteko epea onartu du Foru Aldundiak. Bizkaiko Foru Aldundiak prentsa ohar bidez adierazi duenez, Ereñoko udalerria eratzen duten biztanle-gune ezberdinetako hondakinak sare bakarrean biltzea da proiektu horren helburu nagusia. Aipatu proiektua, gainera, etorkizunean araztegi baten eraikuntzarekin bukatuko dela aipatu dute. Bestalde, orain egingo dituzten lanek, hodi-biltzaileen sarea osatzea, bederatzi tarteren eraikuntza, eta ponpaketarako hiru estazio egitea suposatuko dute. ... Thu, 23 Oct 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Astelehenean hasiko da eskulanen ikastaroa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00004007/Astelehenean_hasiko_da_eskulanen_ikastaroa.htm Berrikuntza gisa, eskulan ikastaroa antolatu du aurten Ereñoko Udalak. Astelehenean bertan hasiko da, 20 orduko iraupena izango du eta klaseak astelehenetan eta eguaztenetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Ikastaroak 10 euro balioko ditu. Gimnasia ikastaroa ere martxan da dagoeneko. Klaseak martitzenetan eta eguaztenetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara bitartean, eta ikasleek 15 euro ordaindu beharko dituzte hilero. Azkenik, umeei zuzendutako ingeles ikastaroa ere martxan jarri dute. Kasu horretan, parte-hartzaileek 10 euro ordaindu beharko dituzte hilero. Nahi dutenek oraindik dute izena emateko aukera. Udaletik diotenez, ikastaroak batez ere herritarrei zuzenduta daude, baina beste herri batzuetako lagunek ere parte har dezakete. Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Bihar perretxiko eta onddoen inguruko hitzaldia egongo da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-10/p00004008/Bihar_perretxiko_eta_onddoen_inguruko_hitzaldia_egongo_da.htm Perretxiko eta onddoen denboraldia hasi da dagoeneko eta asko dira horiek hartzea gustuko dutenak. Hori dela eta, Ereñoko Udalak perretxiko eta onddoen inguruko hitzaldia eta erakusketa prestatu ditu biharko. Udaletxean bertan egingo dituzte jarduera biak, eta hizlari lanetan Kepa Korteon eta Borja Lopez ariko dira. 11:00etan jarri dute hitzordua. Ereñoko udaletik adierazi dutenez, «jendeak onddo eta perretxikoak ezagutzea da asmoa. Zeintzuk diren pozointsuak, zeintzuk jan daitezkeen, batzuen eta besteen arteko desberdintasunak ezagutzen...». Hitzaldia bukatu ondoren, erakusketa txiki bat izango da udaletxean bertan, parte-hartzaileek perretxiko eta onddoak desberdintzeko aukera izan dezaten. Fri, 10 Oct 2008 01:00:00 +0200 EREÑO XII. mendeko gaztelu baten aztarnak aurkitu dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-10-03/p00006006/XII._mendeko_gaztelu_baten_aztarnak_aurkitu_dituzte.htm Ereñoko Ereñozar mendian egin berri dituzten indusketa lanen baitan, garrantzia handiko aurkikuntza egin du arkeologo talde batek; XII. mendeko hilobiak eta gaztelu baten aztarnak aurkitu dituzte. Indusketa lanak Qark enpresako Mikel Neira Zubieta arkeologoaren zuzendaritzapean egin dira hamar egunetan zehar, eta horiek egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa izan dute. Egindako indusketa lanak lehen ikerkuntza baloratibo bat izan dira eta Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak izeneko proiektu orokorragoaren baitan kokatzen dira, Neirak adierazi bezala. Horrela, aipatu behar da lehendabizi Ereñozarren hamar eguneko indusketa lanak egitea planteatu zela ez zekitelako ziur bertan zer aurkituko zuten. Orain arte San Migeleko baselizaren jatorriaren inguruan ezagutzen ziren datuak gutxi ziren. Bertan, X-XI. mendeetako giza itxurako hilobi bat egon zitekeen zantzua zegoen; horrez gain, Alfontso I.a Borrokalariaren garaiko txanpon bat aurkitu zuten duela zenbait denbora. Azkenik, ondorengo mendeetako historilarien kronikek ere Ereñon Erdi Aroko gaztelu bat izan zela iradokitzen zuten. ... Fri, 03 Oct 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Txomin eta Ander Arana izan dira garaile Ereñoko proban http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-30/p00005006/Txomin_eta_Ander_Arana_izan_dira_garaile_Ereñoko_proban.htm Gernika Off-Road-ek antolatuta, Ereñoko II. Moto-krosa jokatu zuten zapatuan. Proba hori Euskadiko Txapelketarako baliogarria izan zen. Bertan emaitza bikainak lortu zituzten Gernika Off-Road-en enduro eta moto-kros konpetizio taldea den GOR Esport-eko pilotuek. Joan den ekainean egin zioten ebakuntzatik errekuperatuta, Txomin Arana ereñarrak herrian bertan hartu zuen lehen aldiz berriz ere motorra lehiaketa batean parte hartzeko. Emaitza paregabea lortu zuen. Izan ere, lehengo egin zuen MX1 mailan. Bere anaia, Ander Arana ere irabazle izan zen MX2 mailan eta, azkenik, Jose Ojanguren gernikarrak ere lehen postuan bukatu zuen klasikoen mailan. Roman Mestraitua taldeko ordezkariak Txominek egindako lasterketa paregabea izan zela azpimarratu gura izan du. «Orain dela hiru aste hartu zuen lehen aldiz motorra; beraz, ez du entrenatzeko behar beste denbora izan. Hala ere, maila paregabea erakutsi du. Gainera, esan beharra dago lasterketako lehen txandan erori egin zela eta azken postuan atera zela. Zailtasun horri aurre egin eta gai izan zen berreskuratu eta bukaerarako lau buelta falta zirenean lehen postuan kokatzeko». ... Tue, 30 Sep 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Berriro hasi da entrenatzen Txomin Arana motor-gidaria http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-11/p00004005/Berriro_hasi_da_entrenatzen_Txomin_Arana_motor-gidaria.htm Txomin Arana motor-gidaria operazio-gelan sartu zen joan den ekainaren 26an, sorbaldan zeukan lesioa zela eta. Ebakuntza ondo atera zen, eta orduz geroztik errehabilitazio lanetan aritu da ereñarra, Ricardo Huelamo fisioterapeuta katalandarraren laguntzarekin. Eboluzioa baikorra izan denez, motor gainean trebatzen hasi da berriro pilotua. Hain zuzen ere, zapatuan egin zuen lehen entrenamendua eta, Aranak berak adierazi bezala, «oraindik nabaritzen ditut ebakuntzaren ondorioak, baina gustura aritu naiz». Momentuz, astean birritan entrenatzeko asmoa dauka. Ereñoko II. moto-krosa Datorren irailaren 27an Ereñon jokatuko den Euskadiko moto-kros txapelketarako baliogarria izango den proban parte hartzeko asmoa duela adierazi du GOR Sport taldeko gidariak. Aipatu lasterketa Gernika Off-Road-ek antolatu du eta taldeak Ereñoko Gabika auzoan egin duen zirkuitu berrian jokatuko da. ... Thu, 11 Sep 2008 01:00:00 +0200 EREÑO «Nagusien eta elbarrituen egoitza eraikitzeak lanpostuak sortuko ditu» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00004004/Nagusien_eta_elbarrituen_egoitza_eraikitzeak_lanpostuak_sortuko_ditu.htm Ereñoko Udalak aurreko astean sinatu zuen herrian egoitza egiteko hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailagaz. Egoitzak asistentzia behar duten berrogeita lau lagun hartuko ditu guztira. Herriko politikariak aspaldi izan dira bizilagunek egindako proposamena gauzatzeko ahaleginetan. Azkenean, Ereñoko alkate Juanjo Arribalzagak aurreko astean lortu zuen egoitza egiteko konpromiso sendoa, urteetan irtenbideren bat aurkitzen saiatu ostean. Zeintzuk dira Aldundiak Ereñon hartu dituen konpromisoak? Aurreko astean Gizarte Ekintza sailburugaz sinatu genuen hitzarmenean, Ereñoko Udalak nagusientzako eta elbarrituentzako egoitza egiteko lursaila doan emango du, eta Aldundiak bere gain hartuko ditu egin beharreko gainontzeko lanak. Zelan sortu zen Ereñon egoitza egiteko proiektua? ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Mendekotasuna dutenei eta elbarriei zuzendutako zentroa eraikiko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00004002/Mendekotasuna_dutenei_eta_elbarriei_zuzendutako_zentroa_eraikiko_dute.htm Ereñoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak hitzarmena sinatu zuten atzo herrian ongizatearekin zerikusia duen egoitza bat eraikitzeko, Ereñoko alkate Juanjo Arribalzagak jakitera eman duenez. Egoitza Elexalde auzoan eraikiko dute eta, Arribalzagaren esanetan, «bi gunetan egongo da banatuta. Alde batetik, mendekotasuna duten hogei lagunentzako lekua izango duena eta, bestetik, elbarriak hartuko dituena. Azken horretan, 24 lagunentzako lekua izango da». Alkateak argitu duenez, Ereñon egoitza egiteko asmoa aspalditik dator. Hasiera batean proiektua nagusientzako tokia egitera bideratu zuten, baina, azkenean, elbarriren bat duten bizilagunak hartzeko gunea ere egitea lortu du Udalak. 7.500 metro koadroko lursaila Alkateak egoitzaren kokapena zehaztu du. «7.500 metro koadroko lursaila Elexalde auzoan dago, hirigunearen ondoan». Izan ere, Ereñoko Udala aspaldi ibili da egoitza egiteko lursail egoki baten bila. «Orain dela bi urte, bizilagun batek lurra utzi zigun bertan egoitza egiteko». ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Bizilagunek Biosfera Erreserban egindako argazkiak garaian ikusgai http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-10/p00004007/Bizilagunek_Biosfera_Erreserban_egindako_argazkiak_garaian_ikusgai.htm Ereñoko Udalak argazki erakusketa prestatu du herriko garaian. Bertan, ikasturtean zehar argazkilaritza lantzen izan diren bizilagunen lanik onenak bildu dituzte. Erakusketaren leloak, `Ingurua, Natura eta Gizakia Biosferan´, lanen gaia zehazten du. Izan ere, zortzi paneletan banatuta dauden 65 argazkiek «eskualdeko errealitate sozio-kulturala, naturala eta paisajistikoa» irudikatzeko helburua daukate. Arduradunen esanetan, oporraldi osoa hartuko duen ekimena «herriari kultur eskaintza berria» emateko asmoz antolatu dute. Erakusketa uztailaren 7an inauguratu zuten eta irailera arte izango da ikusgai. Astegunetan, Ereñoko garaia 10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik eta asteburuetan, ordea, 11:00etatik 18:00etara. Eguerdietan ez dute ixten. ... Thu, 10 Jul 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Ereñoko eta Arratzuko ur-sarea hobetzeko lanak bukatu dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00006005/Ereñoko_eta_Arratzuko_ur-sarea_hobetzeko_lanak_bukatu_dituzte.htm Ereñoko eta Arratzuko edateko ur-sarea hobetzeko egin beharreko lanak dagoeneko bukatutzat eman ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak. Foru Aldundiak bi miloi euroko aurrekontua zuen proiektua jarri zuen martxan Busturialdeko eta Lea Artibaiko ur-sareak berriztatzeko. Ereñon egindako lanak 820.000 euroko aurrekontua izan dutela argitu dute Ingurumen sailetik. Estazio berria, Ereñon Ereñoko kanalizazio lanak herriaren ur-sistema Gautegiz Arteagatik Gernika-Lumora doazen hodiekin lotu ditu. Horretarako, Aldundiak 820.000 euroko kostua izan duen ur tratamendurako estazio berria eraiki du. Estazioak lau litro ur tratatzen ditu segunduko. Proiektuaren helburua herria hornitzen duen Bollar sarearen jasotzea ziurtatzea izan da. Arratzun, berriz, isurien zentralizazio lanak egin dituzte Barrutia, Zabala-Belendiz, Uarka eta Monte auzoetan. Bizkaiko Foru Aldundiak herriko isuriak bideratzeko kolektore berria eraikitzeko proiektua jarriko du martxan, sakabanatuta dauden puntuak lotzeko helburuagaz. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Zaldi lasterketa zaildu du beroak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00005005/Zaldi_lasterketa_zaildu_du_beroak.htm Gernika-Lumoko Txipi Txapa zaldi taldeak eta Ereñoko Udalak herriko II. Raid-a antolatu zuten zapaturako Gabikako auzoan. Guztira, hamalau zaldun aritu ziren erresistentzia lasterketako bi kategorietan: CEN (72,5 kilometro) eta CEAP (35 kilometro). Hala ere, asteburuko sargoriaren ondorioz, parte-hartzaile bat ere ez zen gai izan zirkuitu luzeko ibilbidea behar bezala egiteko eta antolatzaileek CEN saria hutsik uztea erabaki zuten. CEAP ibilbidean, ordea, Jose Manuel Llagunok lortu zuen garaipena, GR Estrella izeneko zaldiagaz. Antzeko partaidetza kopurua Lasterketaren aurkezpenean antolatzaileek iazko partaide kopurua gainditzeko itxaropena azaldu zuten arren, azkenean 11 zaldunek baino ez zuten eman izena CEAP zirkuitu laburrean. Gauzak horrela, Txipi Txapa taldeak aurreko urteko kopurua berdintzea lortu du aurten. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 EREÑO «Zaldiari tratu egokia eman behar zaio lasterketa irabazteko» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00005004/Zaldiari_tratu_egokia_eman_behar_zaio_lasterketa_irabazteko.htm Ereñoko Udalak eta Gernika-Lumoko Txipi Txapa zaldi taldeak herriko Raid-a antolatu dute bigarren urtez. Aurten, antolatzaileek babesle gehiago lortu dituzte eta ekimena apurka-apurka biribiltzen joatea espero dute. Hala adierazi du Txipi Txapa taldeko kide den Osertz Lejarreta ereñarrak. Nola sortu zen Ereñoko Raid-a antolatzeko idea? Ni aspaldi ari naiz mota honetako zaldi lasterketetan parte hartzen. Nigaz batera, beste lagun batzuk ari dira zaldien munduan. Iaz Busturialdean Raid bat antolatzea pentsatu genuen, eskualdeko geografiak horretarako aukera ematen duelako. Gabikako San Juan festak aprobetxatzea ideia ona iruditu zitzaigun. Azkenean, Gernika-Lumoko Txipi Txapa zaldi taldeak bere gain hartu zuen txapelketa antolatzearen ardura. Zer da Raid bat? Raid-a zaldiekin egiten den erresistentzia lasterketa da. Orokorrean ibilbide luzeak izaten dituzte. Aurten, Ereñoko lasterketa bi kategoriatan banandu dugu. Alde batetik, 75 kilometroko luzera duen zirkuitua daukagu eta, bestetik, 35 kilometrokoa. Raid-a froga gogorra da, zalantza barik. Zaldiaren egoera fisikoa oso garrantzitsua da, ibiltzen ordu asko eman behar dituelako. Hala ere, fase batetik bestera ordu erdiko etenaldiak egiten ditugu ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 EREÑO Areto dantzen ikastaroa maiatzera arte luzatzea erabaki du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-28/p00005008/Areto_dantzen_ikastaroa_maiatzera_arte_luzatzea_erabaki_du_Udalak.htm Areto dantzen ikastaroa maiatzera arte luzatzea erabaki du Ereñoko Udalak. Ikastaroak arrakasta izan duelako hartu du erabaki hori. Joan den urtean ere areto dantzen ikastaroa antolatu zuen Udalak, eta herriko jendeak eskatuta aurten berriro antolatu du. Otsailaren 5ean hasi zen eta Aste Santuan bukatu behar zuen. Ordutegi aldaketa Astean bi egunetan ematen dute ikastaroa, martitzenetan eta eguenetan. Orain arte 18:00etatik 19:00etara izan dira klaseak, bi egunetan. Baina eguenetako ordutegia aldatu egin dutela jakinarazi du Udalak. Hain zuzen ere, 18:30etik 19.30era izango dira aurrerantzean klaseak eguenetan. Adin guztietako 17 herritar batzen dira astero areto dantzen ikastaroan. Gimnasia klaseak Gimnasia egiteko aukera ere badute ereñarrek, eguenero. Hala ere, klaseen ordutegia aldatu egin dutela jakinarazi gura izan du Udalak. Aurrerantzean 17:30etik 18:30era izango dira gimnasia klaseak, hain zuzen ere. ... Fri, 28 Mar 2008 01:00:00 +0100 EREÑO Noel Martinek irabazi du lasterketa «gogorra» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-11/p00003008/Noel_Martinek_irabazi_du_lasterketa_gogorra.htm Zapatu arratsaldean Ereñoko Udala V. Sari Nagusia txirrindulari lasterketa ospatu zen eskualdeko errepideetan. Lasterketa horretan 23 urtez azpiko txirrindulariek parte hartu zuten Ereñoko lasterketa Lehendakari txapelketarako lehenengo proba baliogarria izan zen. Guztira 120 txirrindularik parte hartu zuten, baina horietatik 44 txirrindularik bakarrik bukatu zuten lasterketa. «Urtero legez, lasterketa gogorra izan zen», adierazi dute Gernikesa txirrindulari elkarteko kideek. Ibilbidea 98 kilometrokoa izan zen. Noel Martin Naturgas taldeko txirrindulariak lortu zuen garaipena. Martinek helmugara iristeko bi ordu eta 40 minutu behar izan zituen. Bigarren Cantabria Infinita taldeko Alberto Gonzalez sailkatu zen. Gonzalezek helmugara iristeko garaileak baino hamalau segundu gehiago behar izan zituen. Talde bereko Higinio Fernandezek eskuratu zuen hirugarren postua. Fernandez lasterketa burua izan zen 70 kilometrotan. ... Tue, 11 Mar 2008 01:00:00 +0100 EREÑO Inauterietako afari herrikoian izena emateko epea ireki dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-22/p00005003/Inauterietako_afari_herrikoian_izena_emateko_epea_ireki_dute.htm Urtero bezala, Ereñoko Udalak afari herrikoia antolatu du inauterietarako. Otsailaren 1ean izango da hori, eta gaur zabalduko dute izena emateko epea. Izena eman gura duenak edota informazio gehiago eskuratu nahi duenak udaletxera jo beharko du. Izena emateko epea urtarrilaren 30ean bukatuko da Mozorrotuta joateko deia Afaria herriko tabernan izango da, eta inauteriak direnez, mozorrotuta joateko deia egin die Udalak herritarrei. Gainera, oraindik erabakita ez badute ere, mozorrotuta doazenek sari bat izango dutela edota afaria merkeago ordainduko dutela azaldu dute antolatzaileek. Hala ere, afarira mozorrotuta joatea derrigorrezkoa ez dela azpimarratu gura izan du Udalak. Umeentzako ipuin kontalaria Inauterien egitarauaren barruan bestelako ekitaldiak ere antolatu ditu Udalak. Otsailaren 9an, esaterako, ipuin kontalaria izango da. Horrek, gainera, aratusteen inguruko ipuin bat kontatuko die umeei: ``Mozorro festa´ izenekoa, hain zuzen ere. Herriko ume guztiei zuzendutako ekintza izango da. ... Tue, 22 Jan 2008 01:00:00 +0100 EREÑO Ereñoko Udalak aretoko dantzen ikastaro bat antolatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00004007/Ereñoko_Udalak_aretoko_dantzen_ikastaro_bat_antolatu_du.htm Herriko jendeak hala eskatuta, Udalak aurten ere aretoko dantzen ikastaroa antolatu du. Kurtsoa otsailaren 5ean hasiko da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ereñon bizi direnentzat antolatutako ikastaroa da, adin guztietako herritarrentzat, eta joan nahi duenak udaletxean eman beharko du izena. Ikastaroa asteanbi egunetan emango dute; hain zuzen ere, martitzenetan eta eguenetan, 18:00etatik 19:00etara. Aurreko urtean ere aretoko dantzen ikastaroa antolatu zuen Udalak, eta adin guztietako jendea izan zen ikastaroan. Herritarrek gustura hartu zuten ikastaroa; hori dela eta, aurten berriro antolatzea eskatu dute. Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 EREÑO Iñigo Arandok irabazi du herriko lehenengo argazki digital lehiaketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-28/p00004004/Iñigo_Arandok_irabazi_du_herriko_lehenengo_argazki_digital_lehiaketa.htm Lehenengoz antolatu du Ereñoko Udalak gabonetako argazki digital lehiaketa eta Iñigo Arandok irabazi du, argazkien muntaia batekin. Argazkietan Ereñoko gabonak islatu behar zituzten parte-hartzaileek eta beheko sua zein gabonetako apaingarriak hartu ditu oinarri Arandok. Egindako lanari esker argazki kamera digitala irabazi du eta, gainera, Udalaren egutegian ere bere lana erabili dute. Beraz, ereñotarren etxeetara ere sartu da. Bigarren saria, ostera, Mari Carmen Aldamizetxebarriak jaso du eta hirugarrena Azucena Rodrigok. Marko digitala eta argazkien kopiak egiteko bonoa jaso dituzte, hurrenez hurren. Tratatutako irudiak Argazki muntaiak edota tratatutako argazkiak bat baino gehiago izan dira lehiaketan. Izan ere, argazki digitalen inguruko ikastaroa antolatu zuen udazkenean Udalak eta irudien tratamendua ere landu zuten ikasleek. ... Fri, 28 Dec 2007 01:00:00 +0100 EREÑO Ereñoko Udalak publizitate hitzarmena sinatu du HITZAgaz http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00004008/Ereñoko_Udalak_publizitate_hitzarmena_sinatu_du_HITZAgaz.htm BUSTURIALDEKO HITZA egunkariak Ereñoko berriak sarri ematen dituela deritzo Ereñoko Udalak eta, gainera, «BUSTURIALDEKO HITZAren lana onuragarria dela Ereñorako zein Busturialderako». Eskualdean euskara bultzatzen duten bestelako komunikabideen lana ere aintzat hartzen du Udalak. Gauzak horrela, HITZA argitaratzen duen Busturialdeko Hedabideak S.L enpresagaz lau urtetarako publizitate hitzarmena sinatu du atzo bertan Udalak. Elkarlanerako konpromisoa Busturialdeko Hedabideak S.L.-k euskara bultzatzen eta eskualdeko berri ematen jarraitzeko konpromisoa erakutsi duela ikusita, Udalak elkarlanean aritzeko borondatea adierazi du. Izaskun Gonzalez Busturialdeko Hedabideak S.L enpresako kudeatzaileak eta Juanjo Arribalzaga Ereñoko alkateak sinatu zuten atzo aipatu akordioa. Hain zuzen ere, azaroaren 29an onartu zuen udalbatzak akordio hori. ... Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 EREÑO Euskadiko enduro txapelketarako azken proba etzi Ereñon http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-02/p00004021/Euskadiko_enduro_txapelketarako_azken_proba_etzi_Ereñon.htm zihara enbeita Motozaleentzako topagune bihurtu da Ereño udazkenagaz batera. Urrian motokros proba antolatu zuten bertan eta azaroan, ostera, enduroak hartuko du lekukoa. Gernika Off Road-ek bertan antolatzen duen bederatzigarren Enduroa izango da aurtengoa. Euskadiko Enduro Txapelketarako azken proba baliagarria izango da, gainera. Berez, urriaren amaieran egitekoak ziren, baina antolatzaileen esanetan, arazoak izan zituzten horretarako. Bizkaiko Foru Aldundiko ehiza eta arrantza sailagaz adostu ostean, domeka honetan izango da proba. Azaroaren 4ean, hain zuzen ere. Faboritoetako bat etxekoa dugu beste behin ere: Txomin Arana ereñoarra. Berak irabazi zuen iazko Ereñoko enduroa ere. Borja Nieto Ðmundu mailako pilotuaÐ eta Oscar Galdeano ÐEuskadiko txapelketako buruaÐ pilotuak ere bertan izango dira. Gor Sporteko Roman Mestraitua arratzuarra eta Josu Bilbao foruarra ere bai. ... Fri, 02 Nov 2007 01:00:00 +0100 EREñO Euskadiko enduro txapelketarako azken proba etzi Ereñon http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-02/p00004021/Euskadiko_enduro_txapelketarako_azken_proba_etzi_Ereñon.htm zihara enbeita Motozaleentzako topagune bihurtu da Ereño udazkenagaz batera. Urrian motokros proba antolatu zuten bertan eta azaroan, ostera, enduroak hartuko du lekukoa. Gernika Off Road-ek bertan antolatzen duen bederatzigarren Enduroa izango da aurtengoa. Euskadiko Enduro Txapelketarako azken proba baliagarria izango da, gainera. Berez, urriaren amaieran egitekoak ziren, baina antolatzaileen esanetan, arazoak izan zituzten horretarako. Bizkaiko Foru Aldundiko ehiza eta arrantza sailagaz adostu ostean, domeka honetan izango da proba. Azaroaren 4ean, hain zuzen ere. Faboritoetako bat etxekoa dugu beste behin ere: Txomin Arana ereñoarra. Berak irabazi zuen iazko Ereñoko enduroa ere. Borja Nieto Ðmundu mailako pilotuaÐ eta Oscar Galdeano ÐEuskadiko txapelketako buruaÐ pilotuak ere bertan izango dira. Gor Sporteko Roman Mestraitua arratzuarra eta Josu Bilbao foruarra ere bai. ... Fri, 02 Nov 2007 01:00:00 +0100 EREñO Gabon giroko lehenengoargazki digital lehiaketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-01/p00003022/Gabon_giroko_lehenengoargazki_digital_lehiaketa.htm zihara enbeita Argazki digitalen erabileraren eta irudien tratamenduaren inguruko ikastaroaren harira, argazki digital lehiaketa antolatuko du lehenengoz Ereñoko Udalak. Hamazortzi urtetik gorako ereñotarrek parte hartu dezakete bertan. Herriko gazteen eskariz antolatu du Udalak lehenengoz argazki digitalen ikastaroa, eta hogei ordukoa izango da. Gazteen artean ikastaroak izan duen harrera ikusita, lehiaketa antolatzea pentsatu dute udaleko ordezkariek. «Herriko gazteen parte-hartzea bultzatzeko eta dinamizatzeko» aukera egokia iruditu zaie. Izan ere, guztira hamabost lagunek eman dute izena ikastaroan, eta horietatik ia denak gazteak dira. Baina lehiaketa ez dute ikastaroan izena eman dutenentzako antolatu. Herriko edonork parte hartu dezake. Hori bai, argazkigintza arloan lanean ari direnek ez dute parte hartzerik izango. ... Thu, 01 Nov 2007 01:00:00 +0100 EREñO Mikel Goñi eta Capellan aurrez aurre zapatuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-27/p00005008/Mikel_Goñi_eta_Capellan_aurrez_aurre_zapatuan.htm z.enbeita Aurten ere Mikel Deunaren jaien barruan eskupilota jaialdi garrantzitsua antolatu du Ereñoko Udalak. Zapatuan ÐetziÐ izango da berau, 18:00etatik aurrera. Partida nagusian, kantxetara bueltatu berria den Mikel Goñik jokatuko du; Laskurain lagun duela. Capellan eta Eulate izango dituzte aurkari. Aurretik, ostera, Larralde eta Arizmendik jokatuko dute Baleztena eta Urberuagaren kontra. 20 eta 15 euro Partida ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude herriko tabernetan, 20 eurotan. Hori bai, herrian erroldatuta daudenentzako merkeago izango da, 15 euro. Udaletxean bertan eskatu beharko dituzte kasu horretan. Thu, 27 Sep 2007 01:00:00 +0200 EREñO Mikel Goñi eta Capellan aurrez aurre zapatuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-27/p00005008/Mikel_Goñi_eta_Capellan_aurrez_aurre_zapatuan.htm z.enbeita Aurten ere Mikel Deunaren jaien barruan eskupilota jaialdi garrantzitsua antolatu du Ereñoko Udalak. Zapatuan ÐetziÐ izango da berau, 18:00etatik aurrera. Partida nagusian, kantxetara bueltatu berria den Mikel Goñik jokatuko du; Laskurain lagun duela. Capellan eta Eulate izango dituzte aurkari. Aurretik, ostera, Larralde eta Arizmendik jokatuko dute Baleztena eta Urberuagaren kontra. 20 eta 15 euro Partida ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude herriko tabernetan, 20 eurotan. Hori bai, herrian erroldatuta daudenentzako merkeago izango da, 15 euro. Udaletxean bertan eskatu beharko dituzte kasu horretan. Thu, 27 Sep 2007 01:00:00 +0200 EREñO Mikel Goñi eta Capellan aurrez aurre zapatuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-27/p00005008/Mikel_Goñi_eta_Capellan_aurrez_aurre_zapatuan.htm z.enbeita Aurten ere Mikel Deunaren jaien barruan eskupilota jaialdi garrantzitsua antolatu du Ereñoko Udalak. Zapatuan ÐetziÐ izango da berau, 18:00etatik aurrera. Partida nagusian, kantxetara bueltatu berria den Mikel Goñik jokatuko du; Laskurain lagun duela. Capellan eta Eulate izango dituzte aurkari. Aurretik, ostera, Larralde eta Arizmendik jokatuko dute Baleztena eta Urberuagaren kontra. 20 eta 15 euro Partida ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude herriko tabernetan, 20 eurotan. Hori bai, herrian erroldatuta daudenentzako merkeago izango da, 15 euro. Udaletxean bertan eskatu beharko dituzte kasu horretan. Thu, 27 Sep 2007 01:00:00 +0200 EREñO Scott Eastwood nagusi eta Txomin Arana bigarrena http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-18/p00007019/Scott_Eastwood_nagusi_eta_Txomin_Arana_bigarrena.htm zihara enbeita Hainbat jende batu zen domeka arratsaldean Ereñoko harrobi inguruan motokros proba ikusteko. Lehenengoz antolatu dute era horretako proba Ereñon, eta Gernika Off Road taldekoak gustura daude emaitza ikusita. Txomin Arana ereñoarra zen faborito nagusia ikusleen artean, baina Scott Eastwood ingelesak, Iker Lujanbio gipuzkoarrak eta Juan Carlos Alzuri gipuzkoarrak irabazi zuten hurrenez hurren MX-1, MX-2 eta klasikoen mailan. MX-1 mailan borroka handia izan zen lehenengo hiruren artean, baina «esperientziak agindu zuen», Gernika Off Road-eko Juanjo Bilbaoren esanetan. Txomin Aranak bigarren postuagaz konformatu behar izan zuen. «Indartsu ibili zen, erritmo onean, baina frenoekin arazoa izan zuen lehenengo txandan». ... Tue, 18 Sep 2007 01:00:00 +0200 EREñO Ereñoko I. Motokros proban 50 pilotu inguru izango dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-14/p00004014/Ereñoko_I._Motokros_proban_50_pilotu_inguru_izango_dira.htm zihara enbeita Ereñoko enduroa ezaguna den arren, lehenengoz antolatu du Gernika Off Road-ek motokros proba Ereñon, domekarako. Euskadiko Motokros txapelketarako baliogarria izango da, gainera. Lehiaketako bosgarren eta azken proba da. Antolatzaileen esanetan, dagoeneko 50 pilotu baino gehiagok eman dute izena. «Txomin Arana bertakoa denez, motokros proba bere herrian egitea erabaki genuen», dio Gernika Off Road-eko Roman Mestraituak. Izan ere, Arana bera izan da Gor Sport taldearen apustu nagusia aurtengo denboraldian. Guztira Gor Sport taldetik lau ordezkari izango dira Ereñon eta euretatik Ander Arana ereñoarrarentzat izango da batez ere erabakigarria aipatu proba. Seigarrena baita Euskadiko Motokros txapelketako sailkapen nagusian, Jokin Barandiaran bosgarrenagaz berdinduta. ... Fri, 14 Sep 2007 01:00:00 +0200 EREñO Mikel Etxenike gipuzkoarrak 'Laister' zaldiagaz irabazi du Ereñoko raid-a http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-19/p00003007/Mikel_Etxenike_gipuzkoarrak_Laister_zaldiagaz_irabazi_du_Ereñoko_raid-a.htm D. Lauzirika Zapatuan promozioko Raid-a izan zen Gabika auzoan. Ereñon zaldien iraupen proba bat antolatzen duten lehenengo aldia da, eta antolatzaileak pozik agertu dira zaldizkoen artean ibilbideak izan duen harreragaz.Ereñoko I. Raid-ean Mikel Etxenike gipuzkoarra izan zen garailea Laister izeneko zaldiagaz. Bigarren postuan Eduardo Vidal sailkatu zen Odin zaldiarekin. Hirugarren postua, aldiz, Cesar Salazar eta Ronda bere zaldiarentzat izan zen. Promoziozko Raid-etan baldintza fisikorik onenean aurkitzen den zaldiari sari berezi bat ematen diote. Kasu honetan saria Salazarren Rondak irabazi zuen. Uma Mencia ereñoarrak Aren zaldiarekin parte hartu zuen, baina promozioko Raid-a zenez ezin zuen saririk jaso. ... Tue, 19 Jun 2007 01:00:00 +0200 EREñO «Raid-a droga baten modukoa da, sartuz gero ia ezinezkoa da uztea» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-14/p00004011/«Raid-a_droga_baten_modukoa_da_sartuz_gero_ia_ezinezkoa_da_uztea».htm zihara enbeita Promozioko raid-a denez, Uma Menciak (1989, Eibar) ezin izango du saririk lortu. Ereñoarrarentzat entrenamendua izango da eta Aren zaldia probatzeko aukera. Zer da Raid-a zehatz mehatz? Iraupen proba bat da. Maratoi moduko bat, baina zaldiekin. Mendiko ibilbidea da eta abiaduraren gainetik, zaldien sasoi ona saritzen da. Albaitarien kontrola pasatu beharko dute zaldiek... Bai. 35 kilometroko maratoia da kasu honetan, baina badaude luzeagoak ere. 80 kilometro eta 160 kilometro bitartekoak. Gabikako kasuan 17,5 kilometro egin ostean albaitariak azterketa egin eta sasoi onean dagoenak jarraituko du aurrera. Ondo ez dagoenak ez du jarraituko. Eta lasterketaren amaieran berdin. Lehenengo heltzeagatik ez da irabazten. Sasoi onean heltzen den lehenengo zaldiak irabaziko du. ... Thu, 14 Jun 2007 01:00:00 +0200 EREÑO