Elantxobe, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda elantxobe eu Tue, 07 Oct 2008 00:01:16 +0200 60 Elantxobe, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Euskal dantzak ikasteko aukera, Elantxoben http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-25/p00004002/Euskal_dantzak_ikasteko_aukera_Elantxoben.htm Aurten berriz ere, Elantxobeko Udalak Euskal Dantzak izeneko ikastaroa jarriko du martxan. Ikastaro hori ume, gazte, nagusi zein helduei zuzenduta dago, udaletik adierazi dutenez. Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek hilaren bukaerara arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako, udaletxeko bulegoetara jo beharko dute, goizeko ordutegian. Ikastaroaren ordutegia, arratsaldez, ziurrenik Iaz bezala, Euskal Dantzak ikastaroaren klaseak urritik ekainera bitartean luzatuko dira. Astean egun batean izango dute eskola ikastaroaren parte-hartzaileek, eta klaseek ordu bete eta erdi iraungo dute. Klaseak arratsaldez izango dira, ziurrenik. Udaletik adierazi dutenez, klaseak hileroko kuota baten bitartez ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek, baina Udalak %50eko diru laguntza emango die izena ematen dutenei. ... Thu, 25 Sep 2008 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Udalbatzak hiri-antolamenduko behin-behineko arauak onartu ditu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-23/p00003007/Udalbatzak_hiri-antolamenduko_behin-behineko_arauak_onartu_ditu.htm Ekainean egindako osoko bilkuran Elantxobeko udalbatzak hiri-antolamenduko arau ordezkatzaileen behin-behineko aldaketa onartu zuen. Orain Eusko Jaurlaritzako Hiri-Antolamendurako sailak onartu beharko ditu horiek. Elantxobek duen orografia arazoa da herriaren hirigintza-garapenerako eta onartutako aldaketekin arazo horri irtenbidea ematea izan da Udalaren asmoa. Amaia Eiguren Elantxobeko alkateak adierazi bezala, «onartutako aldaketen bitartez, babestutako eraikin gisa katalogatuta zeuden etxebizitzetan berreraikitze lanak ahalbideratuko dira». Hortaz, aldaketa horrekin beste tratamendu bat eman ahal izango zaie eraikin horiei . Eigurenek azaldu bezala, «orain arte, katalogatutako etxebizitzetan konponketa zientifikoa baino ezin zitekeen egin, hau da, eraikinaren itxura bakarrik konpondu zitekeen. Orain, ordea, eraikin horiei emango zaien tratamendu berriarekin, horiek berreraikitzea posible izango da, beti ere, eraikinak duen itxura mantenduz». ... Tue, 23 Sep 2008 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Portuak azalera handiagoa izango du kai berri batekin http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-04/p00004006/Portuak_azalera_handiagoa_izango_du_kai_berri_batekin.htm Azken urteetan aurrera eraman dituzten hobekuntzekin jarraituz, Eusko Jaurlaritzak 2,1 miloi euro baino gehiago bideratuko ditu Elantxobeko portuko azpiegiturak berritzeko. Portu Zuzendaritzatik adierazi bezala, «kai berri bat eta olatuengandik babestutako barne gune bat eraikiko dituzte». Proiektuaren helburua Elantxobeko portuaren azalera handitzea da proiektu horren helburu nagusia. Horretarako, kanpoaldeko kaiaren hondoa aprobetxatzea aurreikusten da, 400 metro koadroko eremu berri bat bideratzeko. Bertan itsasontzien konpoketarako eremu bat bideratzea da asmoa. Gune horretan ontziak jasotzeko garabi bat eta horientzako atrakalekua ezarriko dituztela zehaztu dute Portu Zuzendaritzatik. Babestutako barne eremua Aldi berean aipatutako eremu berrian olatuengandik babestutako barne gune bat ere bideratuko dute, horrek igerileku bezala balioko du. Aktibitate horren osagarri gisa, mailakatutako plataforma bat ere eraikiko dute, eta guneak guztira 1.200 metro koadroko azalera izango du. ... Thu, 04 Sep 2008 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Hiri-antolamendurako behin-behineko plana onartu dute Elantxoben http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00005001/Hiri-antolamendurako_behin-behineko_plana_onartu_dute_Elantxoben.htm Elantxobeko udaleko udalbatzak hiri-antolamendurako planaren behin-behineko arau subsidiarioak onartu ditu. Besteak beste, Udalak herrian babestuta dauden etxebizitzen berriztapen edota berreraikuntza lanak bermatu nahi ditu, eraikinaren kanpoko itxura mantenduz. Gaur egun indarrean dagoen Kontserbazio Arauak berriztapen zientifikoa baino ez du onartzen, eraikinaren zainketa lan hutsak, hain zuzen. «Udalak eraikinak bizitzeko egokiak direla bermatu nahi du. Izan ere, aldaketak herriko eraikin askotan izango luke eragina, haien artean udaletxea bera dagoela», azaldu dutenez. Udalbatzak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailera igorri du onartutako plana, bertan azter dezaten, proiektuagaz jarraitzeko Aldundiko onespena behar baitute. Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Busturialdeko zilarrezko trainerua http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00004025/Busturialdeko_zilarrezko_trainerua.htm Patxi Egurrola Egoin-Busturialdea-Transrapid klubeko presidenteak argi dauka Elantxobeko arraun taldearen izaera xumea: «gure klubaren filosofian ez dugu `fitxaketa´ hitza onartzen». Hala ere, aurten, Busturialdeko trainerua KPE Ligako lehenengo taldean ariko da, zilarrezko mailako punta-puntako traineruekin lehian, hain zuzen ere. Elantxobeko traineruak bi urte daramatza zaleen itxaropenak soberan betetzen. Busturialdeko mutilek 2006an KPE Ligara igotzea lortu zuten eta, aurten, txapelketaren lehenengo taldean finkatzeko aukera izango dute. «Aurten daukagun helburua, printzipioz, mailari eustea da. Ametsak amets, azken sailkapenean lehenbiziko hamabi traineruen artean kokatzea benetan pozteko moduko emaitza izango litzateke». Baikor agertzeko arrazoiak izan arren, zilarrezko mailaren lehiakortasunak kezkatzen du Egurrola elantxobetarra. «Gurean ere dirutzak mugitzen dira. Jakin badakigu KPE Ligako klubek fitxaketa asko egin dituztela, baina hori ez da Elantxobeko taldearen jokabidea. Gu betiko martxan gabiltza eta ez dugu arrauna negozio modura ikusten». ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Udalerriaren historia biltzen duen liburua argitaratu du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-29/p00004001/Udalerriaren_historia_biltzen_duen_liburua_argitaratu_du_Udalak.htm Berriki `Elantxobe, itsasoaren besarkada´ liburua argitaratu du Udalak. Xarles Cepeda ornitologoak idatzi eta koordinatu du lana. Jon Maguregik atera ditu argazkiak. Juan Carlos Lopez Quintanak arkeologoak, berrriz, historiaurreari buruzko atala idatzi du. Liburua hiru atal nagusitan banatua dago: historia (historiarruea, eta udalerriaren sorreraren historia), adineko herritarren bizipenak eta ondarea (ondare ekologikoa eta ondare artistiko-historiko-etnografikoa). Horrez gain, `Elantxobe, itsasoaren besarkada´ liburuak udalerritik igarotzen diren ibilbide bien inguruko informazioa jasotzen du. 119 orri dituen liburua udaletxean eskuratu daiteke. 400 ale atera dituzte guzira, eta horretarako Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde antolamendu Sailaren laguntza izan dute. ... Sat, 29 Mar 2008 01:00:00 +0100 ELANTXOBE Elantxobe Arraun Taldea babesle berriak bilatzen ari da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-07/p00003007/Elantxobe_Arraun_Taldea_babesle_berriak_bilatzen_ari_da.htm Babesle berriak lortzeko lanean ari da Elantobe Arraun Taldea. Inguruko enpresekin, erakundeekin eta udalekin harremanetan daude, Elantxobe Arraun Taldeko presidente Patxi Egurrolak azaldu duenez. Oraingoz, Egoin enpresagaz hitzarmena berritu du taldeak 2008rako, eta Itxas Etxea jatetxearen laguntza ere izango du aurten. Azken hiru urteetan Inamaren laguntza ere izan dute, baina oraindik ez dute 2008rako ezer zehaztu. «Hala ere, aurten ere bere laguntza izatea espero dugu». Laguntzen beharra Itxas Etxea jatetxearekin aurten sinatu dute akordioa lehenengoz, eta berau lortzea «garrantzitsua da taldearentzat», Egurrolaren iritziz. «Ez da dirutza bat hartuko duguna, baina oso garrantzitsua da laguntza hori izatea. Batez ere, Elantxobeko jatetxe baten inplikazioa lortzea da garrantzitsua guretzako». Izan ere, diruaren beharrean dago taldea. «Azken urteetan Madalen egunean ezin izan dugu txosnarik ipini eta aurrera egiteko laguntzak beharrezkoak ditu taldeak». ... Thu, 07 Feb 2008 01:00:00 +0100 ELANTXOBE 100 urte Elantxoben http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-06/p00008022/100_urte_Elantxoben.htm Sabino Eiguren 1908ko urtarrilaren 30ean jaio zen, Elantxoben. Beraz, 100 urte bete zituen urtarrilean. Hori dela eta, Udalak antolatuta, omenaldia egin zioten Elantxoben bertan, joan den asteko domekan. Jaio bakarrik ez. Hazi ere Elantxoben hazi zen Eiguren, eta Elantxobe izan du beti bizileku. Arrantzalea izandakoa, patroi lanetan ere aritu zen, erretiratu arte. 3 seme, 9 iloba eta 3 biloba Hainbat lagun batu ziren domekan Elantxoben, Eigureni egindako omenaldian. Familiakoaz gain, herritarrek ere parte hartu zuten omenaldian. Udalak berak antolatu zuen omenaldia. Goizean meza entzun zuten, eta bertan Sabino Eigurenen omenez bertsoa kantatu zuen Jon Enbeitak. Ostean, hamaiketakoa egin zuten bertara hurbildu ziren guztiek. Ondoren, familiakoak batu eta bazkaria egin zuten, eguna ospatzeko. ... Wed, 06 Feb 2008 01:00:00 +0100 ELANTXOBE Etxebizitza tasatuen eraikitze lanak geldi daude http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00004009/Etxebizitza_tasatuen_eraikitze_lanak_geldi_daude.htm Elantxobeko etxebizitza tasatuen eraikitze lanak geldi daude. Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza saileko Imanol Zuloagak atzo BUSTURIALDEKO HITZAri adierazi zioenaren arabera, «egia da gaur etxebizitza horiek egiten ari diren langileak ez direla lanera joan». Zuloagak esan zuenez, «egia da, baita, arazo bat dagoela etxebizitza horietan lanean ari diren langileen eta etxebizitzak egiten ari den enpresaren artean. Baina hori beraien arteko arazo bat da». Egunkari hau etxebizitzak eraikitzeko ardura duen Construcciones Loizate S.A. enpresarekin harremanetan jartzen saiatu da, baina ezinezkoa izan du. Hamabi etxebizitza Guztira hamabi etxebizitza eraiki behar dituzte, eta horretarako 1.350.825 euroko aurrekontua du Construcciones Loizate S.A. enpresak. Orain proiektu hori geldituta dago. ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 ELANTXOBE Busturialdea eta Elantxobe arraun taldeak laguntza beharrean daude http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-05/p00004001/Busturialdea_eta_Elantxobe_arraun_taldeak_laguntza_beharrean_daude.htm Laguntza beharrean dira Elantxobe Arraun Elkartea eta Busturialdea Arraun Elkartea. Izan ere, abenduko denboralak bi taldeek erabiltzen duten lokalean kalte handiak sortu zituen. Batel zein traineruak apurtu zituen denboraleak eta konpontzera eroan dituzte batel bat eta traineru bat. Konpondu, konpondu daitezkeela esan diete, baina ezin dutela ziurtatu lehiatzeko moduan egongo direnik. Entrenamenduetan erabiltzeko bai, baina zenbat denbora iraungo duen jakin barik. Kaltetutakoa konpontzeko 10.000 euro inguru beharko dituzte, gainera. 30.000 euro Gauzak horrela, traineru berria erosi beharko du Busturialdeko taldeak eta 30.000 euroko gastua suposatzen du horrek. Arraunlarien gurasoek eskualdeko udaletara joko dute datorren astetik aurrera. Kirol arduradunekin batzartzea da asmoa, eta egoeraren berri ematea. Ea laguntzeko aukerarik duten. ... Sat, 05 Jan 2008 01:00:00 +0100 ELANTXOBE Natxituako bertso-eskolako bertsolarien saioa barikuan Elantxoben http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00004001/Natxituako_bertso-eskolako_bertsolarien_saioa_barikuan_Elantxoben.htm Taberna omen da bertsotan egiteko lekurik naturalenetako bat. Taberna giroan errazago egiten omen da bertsotan. Natxituako bertso-eskolako kideek ere taberna aukeratu dute euren saioa antolatzeko. Orain asteburu bi Ean ibili ziren kantuan, tabernaz taberna eta datorren barikuan, ostera, Elantxoben hartuko dute ostatu. Gau partean izango da saioa Mentrame tabernan. Oraindik ordua zehaztu barik dago, baina 20:00-21:00ra bitartean hasiko da. Iaz ere antolatu zuten saioa Elantxoben eta aurten ere animatu dira. Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 ELANTXOBE «Pazientzia eta umore ona behar du tabernari onak» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00004010/Pazientzia_eta_umore_ona_behar_du_tabernari_onak.htm Elantxobeko portuan bertan dago Mentrame taberna. Barraren atzean aurkitu dugu Zorion Gorrońo (Elantxobe, 1980). Zerk alaitzen dizu eguna? Eguraldi onak eta inguruan norbait edukitzeak. Eta loa kendu? Bakardadeak. Tabernari onak zer behar du? Pazientzia eta umore ona. Inoiz falta ez duzun hori? Umorea beharrezkoa dut. Zer ikusten da barraren atzetik? Denetarik. Zer ez da ikusten... Bezero on batek zer behar du? Errespetua eta edukazioa. Parranda on baterako funtsezkoa? Lagunarte ona eta umorea. Bizitzeko lekurik onena? Momentuz ikusi dudanetik Elantxobe. Eta oporretarako? Edozein leku da ona oporretan zaudenean. Zer da luxua zuretzako? Lasaitasuna. Lasai bizitzeko aukera izatea. Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 ELANTXOBE «Pazientzia eta umore ona behar du tabernari onak» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-15/p00008003/Pazientzia_eta_umore_ona_behar_du_tabernari_onak.htm zihara enbeita Bere orografia bereziagatik da ezaguna Elantxobeko herria berton zein hemendik kanpo. Paisaia berezi horregatik. Baina edozein lan egiterakoan ere plan bereziak behar izaten ditu askotan. Momentu honetan Hiri-antolamendu Plan Orokorra berrikusten dabiltza Elantxoben. Udalak aurrerapena idatzi du eta, horren arabera, Bermokiz auzoan bakarrik eraiki daiteke. Hilerri inguruan, hain zuzen ere. Orain aste bi adostu zuten testua. Amaia Eiguren alkatearen esanetan, momentu honetan beharrezkoa den dokumentazio guztia biltzen ari dira, eta oraindik ez dakite noiz egingo duten Hiri-antolamendu Plan Orokorraren berrikuspenaren aurrerapaen hori onartzeko osoko bilkura. Osoko bilkurak onartu arren, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere badute zer esana; eta euren iritzia ere jaso beharko dute. ... Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 ELANTXOBE Urpekari bat hil eta beste bat zauritu da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-09/p00006013/Urpekari_bat_hil_eta_beste_bat_zauritu_da.htm erredakzioa Basauriko 30 urteko gizonezko bat hil zen, zapatuan, Ogońoko kobetan urpekari zebilela. Harekin batera, Bilboko 48 urteko beste gizonezko bat ere atera behar izan zuten uretatik, saihetsean jasotako kolpe handi batekin. Olatu batek eroan zituen biak harkaitzen kontra, murgilketa bat egiten ari zirela. Zapatuko 13:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. Urpekari talde bat ari zen eremu horretan murgilketak egiten, eta itsas-kolpeak euretako bat urpean desagerrarazi duenean larrialdietara deitu dute. Handik zebilen erreskate ontzi batek eroan zuen bilbotarra, irakasle lanetan ari zen urpekaria, Bermeoko portura, saihetseko kolpe gogorrarekin. Ondoren, Galdakaoko ospitalera eroan zuten. Ordu bete geroago ... Tue, 09 Oct 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Urpekari bat hil eta beste bat zauritu da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-09/p00006013/Urpekari_bat_hil_eta_beste_bat_zauritu_da.htm erredakzioa Basauriko 30 urteko gizonezko bat hil zen, zapatuan, Ogońoko kobetan urpekari zebilela. Harekin batera, Bilboko 48 urteko beste gizonezko bat ere atera behar izan zuten uretatik, saihetsean jasotako kolpe handi batekin. Olatu batek eroan zituen biak harkaitzen kontra, murgilketa bat egiten ari zirela. Zapatuko 13:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. Urpekari talde bat ari zen eremu horretan murgilketak egiten, eta itsas-kolpeak euretako bat urpean desagerrarazi duenean larrialdietara deitu dute. Handik zebilen erreskate ontzi batek eroan zuen bilbotarra, irakasle lanetan ari zen urpekaria, Bermeoko portura, saihetseko kolpe gogorrarekin. Ondoren, Galdakaoko ospitalera eroan zuten. Ordu bete geroago ... Tue, 09 Oct 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Urpekari bat hil eta beste bat zauritu da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-09/p00006013/Urpekari_bat_hil_eta_beste_bat_zauritu_da.htm erredakzioa Basauriko 30 urteko gizonezko bat hil zen, zapatuan, Ogońoko kobetan urpekari zebilela. Harekin batera, Bilboko 48 urteko beste gizonezko bat ere atera behar izan zuten uretatik, saihetsean jasotako kolpe handi batekin. Olatu batek eroan zituen biak harkaitzen kontra, murgilketa bat egiten ari zirela. Zapatuko 13:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. Urpekari talde bat ari zen eremu horretan murgilketak egiten, eta itsas-kolpeak euretako bat urpean desagerrarazi duenean larrialdietara deitu dute. Handik zebilen erreskate ontzi batek eroan zuen bilbotarra, irakasle lanetan ari zen urpekaria, Bermeoko portura, saihetseko kolpe gogorrarekin. Ondoren, Galdakaoko ospitalera eroan zuten. Ordu bete geroago ... Tue, 09 Oct 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Busturialdea goranzko bidean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-04/p00004009/Busturialdea_goranzko_bidean.htm z. enbeita Asteburuko estropadetan lortutako emaitzari esker, datorren denboraldian KAE ligako lehenengo mailan izango da ziurrenez Busturialdea. Erandion bigarren egin zuten zapatuan, eta domekan Hondarribiako bandera lortu zuten. «Hobeto ezin», Patxi Egurrola Busturialdea arraun elkarteko presidente eta arraunlariaren esanetan. Hala ere, San Migel ligako igotzeko zein jeisteko sailkapenetan gertatzen denaren zain egon beharko dute. Aurredenboraldiko aurreikuspen guztiak gainditu ditu Artarrik. Sei bandera lortu dituzte eta KAE ligako lehenengo mailarako txartela ere eskuan dute. «Ilusioz beteta gaude. Guzti honek jende animatuko duelako eta arraunlari berriak erakarri ere bai». ... Tue, 04 Sep 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Busturialdea goranzko bidean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-04/p00004009/Busturialdea_goranzko_bidean.htm z. enbeita Asteburuko estropadetan lortutako emaitzari esker, datorren denboraldian KAE ligako lehenengo mailan izango da ziurrenez Busturialdea. Erandion bigarren egin zuten zapatuan, eta domekan Hondarribiako bandera lortu zuten. «Hobeto ezin», Patxi Egurrola Busturialdea arraun elkarteko presidente eta arraunlariaren esanetan. Hala ere, San Migel ligako igotzeko zein jeisteko sailkapenetan gertatzen denaren zain egon beharko dute. Aurredenboraldiko aurreikuspen guztiak gainditu ditu Artarrik. Sei bandera lortu dituzte eta KAE ligako lehenengo mailarako txartela ere eskuan dute. «Ilusioz beteta gaude. Guzti honek jende animatuko duelako eta arraunlari berriak erakarri ere bai». ... Tue, 04 Sep 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE XX. Banderan jendea behar dute antolaketa lanetan laguntzeko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-04/p00004026/XX._Banderan_jendea_behar_dute_antolaketa_lanetan_laguntzeko.htm zihara enbeita Datorren domekan izango da Elantxobeko XX. Bandera eta Urdaibai Biosfera Erreserbako bosgarrena. Egun horretarako boluntarioak behar ditu Elantxobe Arraun Elkarteak, antolaketa lanetan laguntzeko. Izan ere, herri berezia da Elantxobe eta trafikoa zuzentzeko ere jende nahikotxu beharko dute. Porturako sarrera zarratuta egongo da eta arraun taldeek ere goiko aldean utzi beharko dituzte autobusak. Eguna bera ere berezia izango da Elantxobeko herriarrentzat. Ez da festa girorik faltako. Busturialdeak etxean jokatuko duen lehenengo estropada izango baita. Patxi Egurrola Busturialdeko presidente eta arraunlariaren esanetan, urduri daude domekarako. Elantxobe Arraun Elkarteak 1998an atera zuen azkenengoz trainerua herrian. Oriok irabazi zuen Bandera eta etxekoek bigarren egin zuten. ... Wed, 04 Jul 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Bilbao Athletic taldeak Iñaki Zarandona fitxatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-28/p00003002/Bilbao_Athletic_taldeak_Iñaki_Zarandona_fitxatu_du.htm d. lauzirika Ińaki Zarandona futbolari elantxobetarra Athletic-eko bigarren taldean, Bilbao Athletic-en, ariko da datozen bi denboraldietan. Zarandonak orain dela gutxi sinatu du kontratua Athletic-eko arduradunekin.Zarandonak hemeretzi urte ditu, erdilaria da eta Gernika Club-eko taldeetan aritu izan da orain arte. Azken denboraldian hirugarren mailan jokatu zuen Gernikarekin, eta orain bigarren B mailan jokatuko du. Thu, 28 Jun 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Bilbao Athletic taldeak Iñaki Zarandona fitxatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-21/p00008006/Bilbao_Athletic_taldeak_Iñaki_Zarandona_fitxatu_du.htm zihara enbeita Elantxobe Arraun Elkarteko furgonetak joan etorri asko egiten ditu ia egunero. Umeak entrenamenduetara eroan eta ekartzeko zein estropadatara joateko. Berau barik ez legoke talderik. Aurreko astean, hala ere, furgonetarik barik geratu dira Đabiadura-kaxa apurtu daĐeta horrek elkartearen etorkizunean ere eragin lezake. Asteburuan bertan, estropada zuten eta furgoneta garajean zegoenez, auto partikularrak erabili behar izan zituzten, trainera zein arraunlariak eroateko. Hori baino leehnago Elantxobeko Udalak dituen furgonetetako bat eskatu zuten Elkartekoek, baina aseguruak herritik kanpokorako ez duela balio esan zieten Udaletik. ... Thu, 21 Jun 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Eusko Alderdi Jeltzalea garaile Elantxoben http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00006053/Eusko_Alderdi_Jeltzalea_garaile_Elantxoben.htm erredakzioa Eusko Alderdi Jeltzaleak 178 boto lortu zituen atzoko hauteskundeetan, eta, ostera ere, alkatetza izango du Elantxoben.Eusko Alkartasunak, aldiz, 89 boto jaso zituen atzokoan. EAJk sei zinegotzi izango ditu eta EAk, zinegotzi bakarra. Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE «Feed-back-a baldin badago, berdin da jende gutxi edo asko dagoen» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-30/p00004011/«Feed-back-a_baldin_badago_berdin_da_jende_gutxi_edo_asko_dagoen».htm zihara enbeita Bilboko aurkezpenera joan aurretik jarri dugu hitzordua Ibarrangeluko lokalean. Oraindik ere bideokliparen grabazioaren aztarnak daude agerian. Taldeko hirurekin egin dugu berba: Ińigo Eigurengaz, Jon Zamezagaz eta Oier Lakagaz. Zer dauka barikuak zuentzat? Eiguren: Barikua heltzen denean lana amaitzen da. Barikua heltzean jendea lanean ere pozago dago. Badaki gauez parranda egingo duela. Zapatua lo egiteko izango duela...Zameza: Barikuak azkenean karga asko dauka. Guri gehiago gustatzen zaigu barikua zapatua baino. Disko berriak aldaketarik badakar? Sorpresarik? ... Fri, 30 Mar 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE «Feed-back-a baldin badago, berdin da jende gutxi edo asko dagoen» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-30/p00004011/«Feed-back-a_baldin_badago_berdin_da_jende_gutxi_edo_asko_dagoen».htm zihara enbeita Bilboko aurkezpenera joan aurretik jarri dugu hitzordua Ibarrangeluko lokalean. Oraindik ere bideokliparen grabazioaren aztarnak daude agerian. Taldeko hirurekin egin dugu berba: Ińigo Eigurengaz, Jon Zamezagaz eta Oier Lakagaz. Zer dauka barikuak zuentzat? Eiguren: Barikua heltzen denean lana amaitzen da. Barikua heltzean jendea lanean ere pozago dago. Badaki gauez parranda egingo duela. Zapatua lo egiteko izango duela...Zameza: Barikuak azkenean karga asko dauka. Guri gehiago gustatzen zaigu barikua zapatua baino. Disko berriak aldaketarik badakar? Sorpresarik? ... Fri, 30 Mar 2007 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Udalak Makues erretegia konkurtsora atera du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-10/p00005006/Udalak_Makues_erretegia_konkurtsora_atera_du.htm z. enbeita Orain arte Makues erretegiaren ardura izan dutenek kontratua amaitu dute eta, beraz, Udalak berriro ere konkurtsora aterako du. Izan ere, Udalarena da erretegia. Azkenengo osoko bilkuran onartu zuten baldintzen agiriaren arabera, kontratua bost urterako izango da eta hartzen duenak 7.200 euro ordaindu beharko ditu urtean. Interesa dutenek 30 eguneko epea izango dute eskaera udaletxean bertan aurkezteko. Gura duenak mezua ere bialdu lezake idazkaritza.elantxobe helbidera. Eskaera aurkezteko zein informazioa eskatzeko. Herrigunean dago Makues erretegia. Bidebarripuntan, hain zuzen ere. Plazaren azpian. Tabernaz gain, 50 bat lagunentzako jantokia ere badauka. ... Sat, 10 Mar 2007 01:00:00 +0100 ELANTXOBE Portuko moila berria inauguratu du Eusko Jaurlaritzak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-28/p00004010/Portuko_moila_berria_inauguratu_du_Eusko_Jaurlaritzak.htm zihara enbeita Urtebeteko lanen ostean, prest dago moila berria. Hain zuzen ere, atzo bertan inauguratu zuen Nuria Lopez de Gereńu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak. Amaia Eiguren Elantxobeko alkatea, Andoni Idoiaga Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria eta Carlos Alzaga Bizkaiko portuetako arduraduna izan zituen lagun. Amaia Eiguren alkatearen esanetan, «herriarentzat garrantzitsua» da. Izan ere, paseorako edota autoak aparkatzeko leku gehiago izango da hemendik aurrera. «Antzinako gauzek euren xarma daukate, baina guk ere aurrera egin behar dugu». Nuria Lopez de Gereńu sailburuaren esanetan, moila berria egiterakoan, «sentsibilitate handia» izan dute. «Elantxoberen izaera mantendu nahi izan dugu». ... Wed, 28 Feb 2007 01:00:00 +0100 ELANTXOBE Txakurkaletik Elantxobera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-19/p00004016/Txakurkaletik_Elantxobera.htm zihara enbeita Bilboko zazpi kaleetan bizi dira Huscal, Lola, Pipo, Rocco, Xagu, Inda, Lucy eta Kanalla. Tula, ostera, Elantxoben. Txakurrak dira denak eta euren artean zein gizakiekin duten hartuemana dakarzkigu Txakurkalea dokumentalak. Animazioa eta fikzioa, musikaz lagunduta. David Civico eta Guillermo Sanchezek zuzendu dute eta 5x8 kolektiboak ekoiztu. Musika beltzaren kutsua dute Bilboko zazpi kaleetatik zein Elantxobetik datozen abesti guztiek. Goazen Tula abestia entzun liteke Argi Zameza elantxobetarraren eta The Uski´s taldearen ahotik. Baita Sunny day izeneko abestia ere. Dokumentalaren soinu bandan hainbat lagunek parte hartu dute elantxobetar eta ibarrangelutar hauekin. TK Project, Atom Rhumba, Pascual Molongua, Gransan, The Cherry Propers eta Makala musikariak, besteak beste. ... Fri, 19 Jan 2007 01:00:00 +0100 ELANTXOBE 26.000 euro banatu ditu loterian Arraun Elkarteak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-03/p00003002/26.000_euro_banatu_ditu_loterian_Arraun_Elkarteak.htm Z. enbeita Elantxobeko Arraun Elkarteak 40.022 zenbakia izan du gabonetako loterian eta bost euroko partizipazioak saldu dituzte. Zenbaki horrek sari txikia izan du abenduaren 22ko zozketan eta, beraz, partizipazioa duen bakoitzak 20 euro jasoko ditu orain. 26.000 euro banatuko dituzte guztira. Hori bai, Arraun Elkarteko arduradunen esanetan, partizipazioren bat dutenek Elantxobeko BBK-ren bulegotik pasatu beharko dute. Atzo bertan ziren loteriako dirua banatzen hastekoak. Bestetik Arraun Elkartearen gabonetako otzara zozkatu dute dagoeneko. 0065 zenbakia duenarentzat izango da berau. Wed, 03 Jan 2007 01:00:00 +0100 ELANTXOBE «Kazetari ona izateko aurpegi gogorra izan behar da» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-08/p00005013/«Kazetari_ona_izateko_aurpegi_gogorra_izan_behar_da».htm zihara enbeita Canal Bizkaian lan egiteaz gain, Elantxobe Arraun Elkarteko presidentea ere bada Patxi Egurrola (Elantxobe, 1971). Lanetik heldu berri harrapatu dugu, Arraun Elkarteko bulegoan. Gaur egun Canal Bizkaia-ko aurpegi ezaguna zaren arren, horra heldu orduko beste hainbat lekutan egin duzu behar... Gernikako Deiadar aldizkarian hasi nintzen kazetari lanetan. Gero, Bizkaia Irratian ibili nintzen urte batzuetan, beranduagob Hitzetik Hortzera telebista saioan ere bai, eta hortik aurrera Canal Bizkaian lanak egiten. Aurkezle lana egitea proposatu zidaten gerora. Lehenengo euskarazko saio bat aurkezten nuen, Bizkaia goizean. Hori kendu zutenean hasi nintzen albistegietan. Kolaborazio batzuk ere egiten ditut beste irrati batzuetan. Euskadi Irratian ere bai uda partean, batez ere, arraun kontuetaz. ... Fri, 08 Dec 2006 01:00:00 +0100 ELANTXOBE «Kazetari ona izateko aurpegi gogorra izan behar da» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-08/p00005013/«Kazetari_ona_izateko_aurpegi_gogorra_izan_behar_da».htm zihara enbeita Canal Bizkaian lan egiteaz gain, Elantxobe Arraun Elkarteko presidentea ere bada Patxi Egurrola (Elantxobe, 1971). Lanetik heldu berri harrapatu dugu, Arraun Elkarteko bulegoan. Gaur egun Canal Bizkaia-ko aurpegi ezaguna zaren arren, horra heldu orduko beste hainbat lekutan egin duzu behar... Gernikako Deiadar aldizkarian hasi nintzen kazetari lanetan. Gero, Bizkaia Irratian ibili nintzen urte batzuetan, beranduagob Hitzetik Hortzera telebista saioan ere bai, eta hortik aurrera Canal Bizkaian lanak egiten. Aurkezle lana egitea proposatu zidaten gerora. Lehenengo euskarazko saio bat aurkezten nuen, Bizkaia goizean. Hori kendu zutenean hasi nintzen albistegietan. Kolaborazio batzuk ere egiten ditut beste irrati batzuetan. Euskadi Irratian ere bai uda partean, batez ere, arraun kontuetaz. ... Fri, 08 Dec 2006 01:00:00 +0100 ELANTXOBE San Nikolas Barikoa-ren eguna izango da bihar http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-12-05/p00004013/San_Nikolas_Barikoa-ren_eguna_izango_da_bihar.htm z. enbeita Beste hainbat lekutan umeen egunarekin lotzen den arren, itsasgizonen zaindaria ere bada San Nikolas Barikoa. Hori dela eta, urtero ospatzen dute Elantxoben egun hori.Bihar izango da itsasgizonen zaindariaren eguna eta hainbat gauza antolatu dituzte Udaletik. Hori bai, normalean herriko jendea batzen da egun horretan. Koadrilan batu eta afaria egitea da ohitura. Ospakizunak 12:00etan hasiko dira meza nagusiagaz. Zornotzako abesbatzaren laguntza izango dute. Ostean, beranduko herri hamaiketakoa izango da. 18:00etan pailazoak egongo dira portuan eta beranduago, 19:00etan, Elizaberri plazan trikitilariak izango dira. Gauean ere musika izango da protagonista, baina bestelakoa. Musika diskoa, hain zuzen ere. 22:00etatik aurrera izango da azken hori. ... Tue, 05 Dec 2006 01:00:00 +0100 ELANTXOBE Madalenatan txosnarik ez, tabernak zabalik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-07-19/p00004006/Madalenatan_txosnarik_ez_tabernak_zabalik.htm z. enbeita Datorren zapatuan, uztailaren 22an, ospatuko dute Madalen jaia Bermeon, Mundakan eta Elantxoben. Azkenengo urteetan Elantxoben batzen zen jende uholdea zela-eta, txosnak debekatzea erabaki zuen Elantxobeko Udalak iaz. Horren aurrean, tabernariek ere, jendetzaren beldurrez, ateak ixtea erabaki zuten. Gertatu zitekeenaren beldur. Aurton ere txosnarik ez dela egongo erabaki du Udalak. Aurreko urteko lasaitasun bera egon dadin. Tabernariek, ostera, tabernak zabaltzea erabaki dute aurten. Egitaraua aurreko urteetako bera izango da. Azken urteetako jendetzarik espero ez duten arren, Ertzaintza, Gurutze Gorria zein DYAko ordezkariek batzarra egin zuten hilabete hasieran Udaleko ordezkariekin. Zein neurri hartu beharko dituzten erabakitzeko. ... Wed, 19 Jul 2006 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Camargora doaz kadete eta infantil mailakoak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-07-15/p00003017/Camargora_doaz_kadete_eta_infantil_mailakoak.htm z. enbeita Bihar 11:00etan Carmargoko (Kantabria) VII. Junta Vecinal de Mariańoko batelen bandera jokatuko dute Parayas lurmuturrean. Oinarrizko kategorietako lehiaketarik garrantzitsuenetako bat dugu berau. Elantxobe Arraun Elkartetik ere bost batel joango dira guztira. Infantil eta kadete mailako neska zein mutilak izango dira. Patxi Egurrola Elantxobe Arraun Elkarteko presidentearen esanetan, urtero parte hartzen dute froga horretan. «Harrera ezin hobea izaten dugunez, berriro ere joatea erabaki dugu». Camargon, guztira, 35 batel inguruk parte hartuko dute antolatzaileen arabera. Elantxobekoez gain, beste hainbat taldek eman dute izena: Castro Urdiales, Astillero, Laredo, La Maruca, San Pantaleón, Castropol, Koxtape zein Orioko batelek. Eta zelan ez, baita Camargo bertako arraun taldeak ere. ... Sat, 15 Jul 2006 01:00:00 +0200 ELANTXOBE San Pedroak gaur eta bihar ospatuko dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-29/p00003006/San_Pedroak_gaur_eta_bihar_ospatuko_dituzte.htm D. Lauzirika Elantxobetarrek San Pedro jaiak ospatuko dituzte gaur eta bihar. Gaur 12:00etan meza nagusia izango da Elantxobeko elizan. Meza horretan Zornotzako abesbatzak abestuko du, eta elizkizunaren ondoren txistulariak giroa alaitzen ariko dira.18:30ean umeentzako jolasak egongo dira. Ondoren mus txapelketako finala jokatuko dute. 19:30ean El Despiste musika banda kalerik kale ibiliko da. 22:30ean Mariachi talde batek joko du. Bihar, San Pedro Txiki eguna, 13:00etan Los Incansables musika banda portuko giroa alaitzen ariko da. 18:30ean umeentzako jolasak egongo dira. Jaiaei amaiera emateko, 22:30ean erromeria egongo da Luhartz taldearekin. Thu, 29 Jun 2006 01:00:00 +0200 ELANTXOBE San Pedroak gaur eta bihar ospatuko dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-27/p00005013/San_Pedroak_gaur_eta_bihar_ospatuko_dituzte.htm a. uribe Atzo jokatu zuten Elantxobeko XIX. Bandera. Atzokoan oriotarrak izan ziren nagusi, baina Urdaibaik ere maila bikaina erakutsi zuen bigarren postuan geratuz. Guztira 12 traineruk parte hartu zuten, 3 txandatan bereizita. Lehenengoan, Raspas, Lutxana, Portu eta Deusto izan ziren. Bigarren txandan Zierbena, Hondarribia, Ciudad de Santander eta Ondarruren txanda zen. Eta amaitzeko, San Pedro, Orio, Zumaia eta Urdaibai izan ziren hirugarren txandako parte hartzaileak. Errekorra Oriorentzat Ibilbidea 12:30ean hasi zuten traineruek Elantxobeko badian. Ermintxoko (Goikobare) itsasarterarte, 5.556 metroko bidea zuten aurretik. Ibilbidea, gainera, 4 luze eta 3 ziabogakoa zen. Lehia bizia izan zen eta irabazteko gogoa erakutsi zuten traineru guztiek, baina azkenean Orio izan zen estropadako garailea.Bandera irabazteaz gain, errekorra lortu zuten gipuzkoarrek. Izan ere, estropadak ofizialak direnetik hona, ez da denbora hoberik lortu. 19:42,31ko denbora lortu zuten atzokoan; beraz, Orioko mutilek errekor berria egitin zuten atzo Elantxoben. ... Tue, 27 Jun 2006 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Babestutako etxeak eskatzeko azken egunak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-23/p00004005/Babestutako_etxeak_eskatzeko_azken_egunak.htm z. enbeita Busturialdeko beste hainbat herritan legez, Elantxoben ere babestutako prezioa duten etxebizitzak egingo dituzte. Ez dira Babes Ofizialeko Etxebizitzak. Foru Aldundiko Bizkailur enpresak tasatutako prezioan saltzeko eraikiko ditu. Martxoa aldera zabaldu zituzten eskatzaileentzako zerrendak eta datorren ekainaren 28an amaituko da izena emateko epea. Hau da, datorren eguaztenean. Guztira hamabi etxebizitza eraikiko dituzte Nagusia kaleko 49. zenbakian. Beste eraikin bat zegoen leku horretan, baina bota egin zuten. Interesa duenak udaletxean bertan eman beharko du izena. 10:00etatik 13:00etara. Herrian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Beti ere, arauek eskatutakoa betez gero. ... Fri, 23 Jun 2006 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Dena prest Elantxobeko XIX. Banderarako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-21/p00004008/Dena_prest_Elantxobeko_XIX._Banderarako.htm z. enbeita Datorren domekan izango da Elantxobeko XIX. Bandera. Elantxobe Arraun Elkarteak antolatu du eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren izenean jokatzen den laugarrena izango da. Estropadak 12:30ean hasiko dira, eta guztira 12 traineruk parte hartuko dute. Hiru txanda izango dira eta Urdaibai Arraun taldeak hirugarren txandan parte hartuko du. Sarietan sei mila euro izango dira. Elantxobeko portuan egiten ari diren obrak direla-eta itsasoratzeko arrapala bakarra egongo da aurton. Wed, 21 Jun 2006 01:00:00 +0200 ELANTXOBE Farola baxuagoak ipiniko dituzte herrian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2006-06-21/p00004014/Farola_baxuagoak_ipiniko_dituzte_herrian.htm z. enbeita Portura bidean, Eleizaberrira bidean eta kanposantura bidean dauden farolak aldatuko ditu Elantxobeko Udalak. Hau da, herriko sarrerakoak. Oraingoak kendu eta horiek baino baxuagoak diren farolak ipini gura dituzte.«Orain artekoak oso altuak dira eta horrek mantenua garestitu egiten izan du», diote Udaleko arduradunek. Grua erabili behar izaten dute edozein konponketa txiki egiteko. Gainera, farolak eurak ere dagoeneko zahartuta daude. Lanak esleitu edo adjudikatu barik daude oraindik, eta eskaerak sartzeko 26 eguneko epea ipini dute. Hau da, uztailaren 11ra arte. Lanak aurrera eramateko ardura hartzen duen enpresak hiru hilabeteko epea izango du aipatutako farola guztiak aldatzeko. Oinarrizko aurrekontua, ostera, 49.000 euro ingurukoa izango da. ... Wed, 21 Jun 2006 01:00:00 +0200 ELANTXOBE