Ea, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda ea eu Sat, 05 Jul 2008 00:01:29 +0200 60 Ea, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Jabier Salutregi eta Juan Pablo Dieguez aske utzi dituzte, fidantzapean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00006007/Jabier_Salutregi_eta_Juan_Pablo_Dieguez_aske_utzi_dituzte_fidantzapean.htm Jabier Salutregi `Egin´ egunkariko zuzendari ohiak eta Juan Pablo Dieguezek, atzo utzi zituzten Valentziako eta Valladolideko kartzelak, hurrenez hurren. Presoen senideek 6.000 euroko bermea ordaindu zuten atzo goizean. Eako udatiarra eta bermeotarra 18/98 makrosumarioan auzipetu zituzten eta azarotik egon dira espetxeratuta. 18:00ak aldera kaleratu zuten Salutregi eta Dieguez, aldiz, 20:05ean. Salutregi Orain azpiatalean auziperatu zuten, ETAko kide izatea leporatuta. Dieguez, berriz, enpresen atalean epaitu zuten 18/98 makrosumarioaren barruan. Angela Murillo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hamabi eta 11 urteko kartzela zigorra ezarri zien, hurrenez hurren. Bata zein bestea edozein kargu publiko betetzeko ezgai deklaratu zituzten sentzentzia berean. Espainiako Auzitegi Nazionalaren hirugarren aretoak eguaztenean jarri zion `Egin´-eko azken zuzendariari kartzela uzteko bermea. Juan Pablo Dieguezek, ordea, atzo bertan jaso zuen berria. Azken asteotan hiru izan dira Espainiako kartzelak utzi dituzten 18/98 makrosumarioko presoak. Hala ere, Bermeoko bizilagun Olatz Egiguren bilbotarra oraindik Almeriako kartzelan dute preso. Juan Mari Mendizabal elgoibartarra, Olatz Altuna usurbildarra eta Elena Beloki laudiotarra kanpoan dira dagoeneko. Guztiek 6.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute tramiteak gauzatzeko. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 EA Jabier Salutregi eta Juan Pablo Dieguez aske utzi dituzte, fidantzapean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00006007/Jabier_Salutregi_eta_Juan_Pablo_Dieguez_aske_utzi_dituzte_fidantzapean.htm Jabier Salutregi `Egin´ egunkariko zuzendari ohiak eta Juan Pablo Dieguezek, atzo utzi zituzten Valentziako eta Valladolideko kartzelak, hurrenez hurren. Presoen senideek 6.000 euroko bermea ordaindu zuten atzo goizean. Eako udatiarra eta bermeotarra 18/98 makrosumarioan auzipetu zituzten eta azarotik egon dira espetxeratuta. 18:00ak aldera kaleratu zuten Salutregi eta Dieguez, aldiz, 20:05ean. Salutregi Orain azpiatalean auziperatu zuten, ETAko kide izatea leporatuta. Dieguez, berriz, enpresen atalean epaitu zuten 18/98 makrosumarioaren barruan. Angela Murillo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hamabi eta 11 urteko kartzela zigorra ezarri zien, hurrenez hurren. Bata zein bestea edozein kargu publiko betetzeko ezgai deklaratu zituzten sentzentzia berean. Espainiako Auzitegi Nazionalaren hirugarren aretoak eguaztenean jarri zion `Egin´-eko azken zuzendariari kartzela uzteko bermea. Juan Pablo Dieguezek, ordea, atzo bertan jaso zuen berria. Azken asteotan hiru izan dira Espainiako kartzelak utzi dituzten 18/98 makrosumarioko presoak. Hala ere, Bermeoko bizilagun Olatz Egiguren bilbotarra oraindik Almeriako kartzelan dute preso. Juan Mari Mendizabal elgoibartarra, Olatz Altuna usurbildarra eta Elena Beloki laudiotarra kanpoan dira dagoeneko. Guztiek 6.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute tramiteak gauzatzeko. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 EA Aske utziko dute Jabier Salutregi, 6.000 euroko fidantza ordaintzean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-03/p00003004/Aske_utziko_dute_Jabier_Salutregi_6.000_euroko_fidantza_ordaintzean.htm Espainiako Auzitegi Nazionalaren hirugarren aretoak hala erabakita, Jabier Salutregi `Egin´ egunkariko zuzendari izandakoa aske utziko dute datozen orduetan, 6.000 euroko fidantza ordaintzerakoan. 18/98 makrosumarioaren baitan epaitu zuten Eako udatiarra eta preso izan dute iaztik. Espainiako Audientzia Nazionaleko Zigor arloko epaile Angela Murillok 18/98 auzian auzipetuta zeuden 52 lagunetik46 atxilotzeko agindu zuen iazko azaroan, «ihes egiteko arriskua» zegoela argudiatuta». Azaroaren 30ean atxilotu zuen Salutregi Espainiako Poliziak, Donostian. Juan Pablo Dieguez bermeotarra eta Olatz Egiguren Bermeon bizi den bilbotarra ere atxilotu zituzten egun berean. Dieguez Bermeon atxilotu zuten guardia zibilek, eta Egiguren Bilbon atxiki zuen polizia berak. Hamabi urteko zigorra ... Thu, 03 Jul 2008 01:00:00 +0200 EA Beletxe jubilatuen elkarteak Donostiarako txangoa antolatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-11/p00003006/Beletxe_jubilatuen_elkarteak_Donostiarako_txangoa_antolatu_du.htm Eako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Donostiarako (Gipuzkoa) irteera kulturala antolatu du ekainaren 18rako. Interesa duten lagunek ekainaren 12a baino lehen eman dezakete izena herriko Txangurru tabernan. Beletxeko bazkideek 24 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, ordea, 27 euro. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguaztenean 09:00etan aterako da autobusa Eako plazatik. Eatik Donostiarako bidaiak ordu eta erdiko iraupena dauka gutxi gora-behera. Hortaz, 11:45ean hiriko Aquarium-a ezagutzeko bisita gidatua prestatu dute Beletxeko kideek, hori izango delarik lehenengo geldiunea. Orion bazkaldu eta arratsaldean Getariara Bisita gidatu hori bukatu ostean, txangoan parte hartzen duten lagunek Orioko Ardora jatetxean bazkalduko dute. Aipatutako prezioaren barne dago bazkari hori ere. ... Wed, 11 Jun 2008 01:00:00 +0200 EA Kaleko pintura lehiaketa antolatu dute gaur Eako Aritza eta Kai Bidean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-07/p00005006/Kaleko_pintura_lehiaketa_antolatu_dute_gaur_Eako_Aritza_eta_Kai_Bidean.htm Eako Udalak Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) laguntzagaz, kaleko pintura lehiaketa antolatu du gaur goizerako. Hamabost urtetik gorako lagunek Eako kiroldegiaren arkupeetan izena eman dezakete, 09:00etik 10:00era. Irabazlearen izena, 14:30ean Parte-hartzaileak Aritza eta Kai Bidean ariko dira. Epaimahaiak pintura teknika guztiak onartuko ditu, baina aurkeztu aurretik egindakoa euskarri gogor batean jarri beharko dute. Lanak 13:00etatik 13:30era aurkeztu beharko dira. Irabazlearen izena 14:30ean jakinaraziko du epaimahaiak, eta 550 euroko dirusaria eskuratuko du. Sat, 07 Jun 2008 01:00:00 +0200 EA Busturialdeko hondartzetan ez da bandera urdinik izango aurten http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-30/p00004003/Busturialdeko_hondartzetan_ez_da_bandera_urdinik_izango_aurten.htm Eako hondartzak Ingurumen-hezkuntzarako Europar Fundazioak eta Ingurumen-hezkuntza eta Kontsumo Elkarteak (AEAC) iaz emandako bandera urdina galdu du aurten. Busturialdeko hondartzetan, beraz, ez da bandera urdinik egongo aurten. Izan ere, iaz Eakoa zen bandera urdina zeukan eskualdeko hondartza bakarra. AEAC elkarteko bozeramalearen esanetan, «honek ez du esan nahi hondartzak egoera txarrean daudenik, baizik eta banderak emateko baldintzak gogorragoak izan direla». Bizkaian Azkorriko hondartzak baino ez du mantenduko 2008ko udaldian bandera. Iaz, ordea, bost izan ziren elkarteek aukeratutako hareatzak: Ereaga, Arrigunaga, Plentzia, Azkorri eta Ea. Baldintza berriak Uraren kalitatea eta zerbitzuen segurtasuna aztertu ohi dituzte, baina aurten elbarriren bat dutenen beharrizanak ikusita, eurentzat egokitutako lekuen beharra azpimarratu dute. Ingurumenari buruzko kezka erakutsi dute eta ekimen zehatzak eskatu dizkiete. Azkenik, udalek kostaldeko araudia betetzeko duten borondatea aztertu dute. ... Fri, 30 May 2008 01:00:00 +0200 EA Eskola sortzeko egin beharreko lanaz aritzeko batzarra egingo dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-21/p00005001/Eskola_sortzeko_egin_beharreko_lanaz_aritzeko_batzarra_egingo_dute.htm Ean herri eskola sortzeko proiektua bultzatzeko asmoarekin, batzarrerako deia egin du guraso talde batek biharko. Bolatokian batuko dira, 19:00etan, eta Natxituan, Ean eta Bedaroan umeak eskolarizatzeko asmoa duten guraso guztiei batzarrean parte hartzeko gonbidapena egin gura diete. Eguenean, 19.00etan Natxituan, Ean eta Bedaroan eskola bat sortzeko aukerari buruz eta hori lortzeko bidean gurasoek egin beharreko lanaz arituko dira biharko batzarrean. Bai gurasoek eta baita Eako Udalak ere herrian eskola zabaltzearen beharra ikusi dute azken urteotan. Horrela, eskola berriro zabaltzeko ahaleginetan hasi ziren duela hiru urte inguru herriko zenbait guraso. Gaur egun herrian haurreskola baino ez dago. Wed, 21 May 2008 01:00:00 +0200 EA Trafikoaren berrantolaketa egingo du Udalak Aste Santuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00004001/Trafikoaren_berrantolaketa_egingo_du_Udalak_Aste_Santuan.htm Eako Udalak herriko trafikoaren berrantolaketa aurreikusi du Aste Santurako. Hain zuzen ere, Jesus, Barria eta Atxikar kaleak norabide bakarrekoak jarriko ditu egun horietan. Nagusia eta Aritza kaleak, aldiz, itxi egingo dituzte, baimenduna duten autoentzako ezik. Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 EA Eskupilota eskola antolatu gura du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00004011/Eskupilota_eskola_antolatu_gura_du_Udalak.htm Umeentzako eskupilota eskola antolatu gura du Eako Udalak. Urte osoan, umeek eskolak astean birritan hartzea da Udalaren asmoa: aste barruan behin eta zapatu goizetan. «Beti ere, izena ematen duten ume kopuruaren arabera eta gurasoekin adostuta», argitu du Asier Madarieta Eako alkateak. «Eta eskola antolatzeko beste ume egon ezean, beste modu batera antolatu beharko dugu». Unai Iglesias izango da irakaslea, eta gura duenak oraindik izena eman dezake. «Asmoa da astean zehar umeak eskupilotan aritzea, ikasteko eta jolasteko aukera izan dezaten». Madarietak azaldutakoaren arabera, «eskupilota ikastaroaz gain, palako ikastaroa ere hartuko dute eskolan izena ematen duten umeek». Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 EA Udalbatzak azken osoko bilkuran izan duen jarrera salatu du ezker abertzaleak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00004008/Udalbatzak_azken_osoko_bilkuran_izan_duen_jarrera_salatu_du_ezker_abertzaleak.htm Otsailaren 20an egindako osoko bilkura dela eta, EAJk eta EAk izandako jarrera salatu du Eako ezker abertzaleak. Besteak beste, EAE-ANVren ilegalizazioa eta Karmelo Landaren atxiloketa salatzen zituen mozioa aurkeztu zuten EAJk eta EAk osoko bilkura horretan. Euren kideen aurkako atxiloketak eta alderdiaren aurkako ilegalizazio neurriak salatzeko egindako osoko bilkuraren berri ez izateak «zentzurik ez» duela gaineratu du ezker abertzaleak. EAJk eta EAk adostutako testua aurkeztu eta Espainiako Gobernuari EAE-ANV alderdi politikoaren ilegalizazioa bideratuko duen demanda erretiratzeko eta Karmelo Landa eta gainontzeko atxilotuak aske uzteko eskatzea onartu zuen udalbatzak otsailaren 20an. Horrez gain, espainiar estatuak indar politikoen suspentsioa erabakitzea eta ETAren azken atentatua larritzat jo zituen, besteak beste. ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 EA Herenegun geroztik Soto del Real espetxean dago Karmelo Landa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-15/p00004007/Herenegun_geroztik_Soto_del_Real_espetxean_dago_Karmelo_Landa.htm Ezker abertzaleko kide Karmelo Landa eatarra Madrilgo Soto del Real espetxean kartzelatu dute. «Jakinarazi digutenez, oraindik ez dute modulora eraman, eta ez omen dute eramango datorren astera arte», azaldu du Landaren neskalagun Carmen Zelaiak. Eguazten gauean eroan zuten Landa Soto del Real espetxera, joan den astelehenean atxilotutako beste hamar kiderekin batera. Izan ere, Espainiako Audientzia Nazionaleko epaile Baltasar Garzonengana eroan zituzten herenegun astelehenean atxilotutako ezker abertzaleko hamalau kideak. Karmelo Landa izan zen lehena epailearen aurretik pasatzen, eta uko egin zion deklaratzeari. Hamalau atxilotuetatik 11 baldintzarik barik espetxeratzeko agindua eman zuen Garzonek. Denei Batasuneko Mahai Nazionala berregiteko ahaleginetan aritzea eta, ondorioz, ETAko kide izatea leporatzen die Garzonek. ... Fri, 15 Feb 2008 01:00:00 +0100 EA `Ortuaren maneju naturala´ ikastaroa antolatu dute Natxituan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-15/p00005002/`Ortuaren_maneju_naturala´_ikastaroa_antolatu_dute_Natxituan.htm Natxituko jai batzordeak ortuaren maneju naturalari buruzko ikastaroa antolatu du. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Ikastaroan parte hartu gura dutenek `Natxi´-rekin jarri beharko dute kontaktoan edo 94 627 60 05 telefono zenbakira deitu. EHNE sindikatua izango da ikastaroa emateaz arduratuko dena. Otsailaren 20an hasiko da eta hamabostean behin emango dituzte klaseak, eguaztenetan, 16:30ean, Natxituko bolatokian. Guztira zazpi saio izango direla zehaztu dute antolatzaileek. Ikastaroan izena ematea dohainekoa izango da. Fri, 15 Feb 2008 01:00:00 +0100 EA Izarrez betetako Bolatokia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-13/p00008005/Izarrez_betetako_Bolatokia.htm Bariku iluntzean hainbat lagun batu ziren Natxituako Bolatokian, bertako bertso eskolaren eta Zallakoaren arteko desafioa ikusteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, «desafioak film eredua hartu zuen eta bertsolariak zine izarrak izan ziren. Eszenatokia zine pantaila bezala apaindu genuen». Saioan zehar protagonistak, sei bertsolariak, mozorrotu egin ziren. Telebistan legez, Bolatokian ere ez zen iragarkirik falta. Markel Arano Natxituako bertso eskolako kideak iragarkien tartean bertso-joko ezberdinak egin zituen. Antolatzaileen esanetan, «bera izan zen entzuleen aldetik txalo gehien jaso zituena». Berdinketa Natxituako bertso eskolatik Aitor Arrizubieta `Toko´, Alex Arrillaga eta Jon Arano aritu ziren taula gainean. Talde bakoitzak epaile bat jarri zuen. Natxituarren aldetik Ander Elortegi aritu zen epaile lanetan. Epaile biek azkenean berdinketa ematea erabaki zuten. Horrela, laster Zallako gaztetxean izango den saioan jakingo da zein den desafioko irabazlea. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 EA Espainiako Poliziak Karmelo Landa atxilotu du, Garzon epailearen aginduz http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-12/p00004007/Espainiako_Poliziak_Karmelo_Landa_atxilotu_du_Garzon_epailearen_aginduz.htm Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz, Polizia Nazionalak ezker abertzaleko hamalau kide atzeman zituen astelehen goizaldean, Karmelo Landa eatarra tartean. Bilboko etxean atxilotu zuten Landa, gauerdi aldera. Batasuneko, EHAK-ko eta EAE-ANVko kideak dira atzo atxilotutako hamalau lagunak eta, Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Auzitegi Nazionaleko bosgarren instrukzio aretoko 4/08 sumarioa betetzearren gauzatu dute polizia operazioa. Hain justu, «Batasuneko Mahai Nazionala berregituratzeko saiakeran aritzea» egotzi die Garzon epaileak atxilotuei, eta, ondorioz, delitua errepikatzea eta «erakunde terroristako kide edo laguntzaile» izatea. «Ikerketen arabera, Batasuneko buruzagi klandestino lanetan aritu dira atxilotuak eta EHAK eta EAE-ANV alderdiak dinamizatzen parte hartu dute», dio prentsa oharrean Espainiako Barne Ministerioak. ... Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 EA Zallarekin neurtuko da Natxitua barikuan, bertso desafioan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-07/p00003006/Zallarekin_neurtuko_da_Natxitua_barikuan_bertso_desafioan.htm Bertso desafioa egingo dute bariku honetan Natxituan, bigarren urtez jarraian. Bolatokian izango da, 20:00etan, eta oraingoan Zallako bertso eskolakoen aurka aritu beharko dira natxituarrak. Zinema baten itxura hartuko du Bolatokiak, eta bertsolariak eurak mozorrotuta lehiatuko dira. Barikukoa lehenengo erronda izango da, eta bigarrena Zallan egitea da antolatzaileen asmoa. Elkar ezagutzeko Natxituako bertso eskolako kide Ander Elortegik azaldu duenez, «oraindik ez dugu zehaztu guretik zeintzu bertsolari lehiatuko diren, baina hiru ariko dira, Zallako beste hiru bertsolariren aurka». Iaz antolatu zuten lehenengoz bertso desafioa, eta orduan Itzubaltzetako (Erromo) bertsolariekin lehiatu ziren natxituarrak. «Eskola hasi berriek elkar ezagutzeko eta bertsolariek beste plaza bat izan dezaten antolatu genuen iaz bertso desafioa, eta ondo atera zen». ... Thu, 07 Feb 2008 01:00:00 +0100 EA Udalak hondakinak birziklatzeko ikastaroa antolatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-19/p00004003/Udalak_hondakinak_birziklatzeko_ikastaroa_antolatu_du.htm Hondakinak birziklatzeko ikastaroa antolatu du Eako Udalak. 36 orduko iraupena izango du horrek. Oraingoz eguaztenetan bakarrik ematen dute, baina otsailetik aurrera astelehenetan ere emango dituzte klaseak. Bertan, nola birziklatu behar den, hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota behar den eta jendeak egiten dituen akatsak nola zuzendu irakatsiko dute. Oraingoz taldea 11 herritarrek osatzen dute, baina nahi duenak oraindik izena emateko aukera du. Prezioa 50 eurokoa da eta ordaintzeko laguntza ematen du Udalak. Sat, 19 Jan 2008 01:00:00 +0100 EA Vocalia taldea izango da herrian gaur iluntzean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-29/p00005005/Vocalia_taldea_izango_da_herrian_gaur_iluntzean.htm Aurreko urteetan legez, aurten ere Vocalia taldearen bisita izango dute gaur eatarrek. Herrijeri Emon Arnasa kultur taldearen gonbidapena jaso dute beste behin ere. 20:00etan hasiko da saioa, Jesusko Elizan. Era berean, ohitura den legez, Lagunetxea zaharren egoitzara ere egingo dute bisitaldia. Bertan egingo dute beste saiotxo bat. Emakumez osatutako ahots-taldea da Vocalia (gernikarrak ere badira tartean) eta Basilio Astulez da bertako zuzendaria. Sat, 29 Dec 2007 01:00:00 +0100 EA Bigarrenez umeentzako antzerki tailerra hasi dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-29/p00005008/Bigarrenez_umeentzako_antzerki_tailerra_hasi_dute.htm Iaz izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere umeentzako gabonetako antzerki tailerra antolatu du Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteak. Bost urtetik hamabi urtera bitarteko hainbat eatar batuko dira aurten ere. Irakasleak ere iazko berak izango dira. Bizkaiko Antzerki Ikastegiko Maddalen Zarate eta Marta Egilior, hain zuzen ere. Lehenengo entsaioa eguazten arratsaldean izan zuten eta gaur 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da bigarrena Bekale aretoan. Asmoa urtarrilaren 4an jendaurrean aurkezteko antzerkia prestatzea da. Errege egun bezperarako. Egun horretan bertan egingo dute hirugarren eta azken entsaioa. Erbia aurtengo protagonista Eskolondoko arkupeetan aurkeztuko dute aurrez prestatutako lan hori. Urtarrilaren 4an, 19:30ean. Iaz Olentzeroren inguruko antzerkia prestatu zuten eta aurten, ostera, ez du gabonekin zerikusirik izango. ... Sat, 29 Dec 2007 01:00:00 +0100 EA «Gazte gara gazte, baina aurrera jo ta ke» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-20/p00005006/Gazte_gara_gazte_baina_aurrera_jo_ta_ke.htm Jon Arano (Ea, 1984) Bizi Gara gazte asanbladako kidea da eta baita Natxituko bertso-eskolakoa ere. Zerk alaitzen dizu eguna? Nire inguruak. Lagunek eta eguneroko errutina horrek. Amets bat? Lan egin barik ondo bizitzea. Bizitzeko lekurik onena? Natxitua. Herri txikien bertutea? Lasaitasuna. Eta arazoak? Nonbaitera joan behar duzunean kotxea hartu behar duzula. Gazte gara gazte, baina... Baina aurrera jo ta ke. Afiziorik handienak? Parrandan ibiltzea eta bertsolaritza. Bertsolaririk gustukoena? Nire inguruko edozein bertsolari gazte. Musika talde bat? Oliba gorriak. Zer da luxua zuretzako? Bizitzea. Thu, 20 Dec 2007 01:00:00 +0100 EA Etxahun Lekue eta Miren Amuriza bertsolariak Natxituan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-21/p00006001/Etxahun_Lekue_eta_Miren_Amuriza_bertsolariak_Natxituan.htm Urtero antolatzen du bertso-afariren bat Natxituako Jai Batzordeak. Aurtengoa datorren zapatuan izango da ¬azaroaren 24an¬eta Etxahun Lekue larrabetzuarra eta Miren Amuriza berriztarra gonbidatu dituzte. Laugarrenez antolatuko dute bertso-afaria. Iaz ez zuten egin, baina aurreko urteetan Jon Maiak, Unai Iturriagak, Igor Elortzak edota Mańukortak abestu dute. Erreserbak telefonoz Aurrekoetan legez, Bolatokian izango da afaria, 21:00etatik aurrera. Joan gura dutenek 946276005 (Arano) telefonora deitu beharko dute. Hori bai, izena aurretiaz eman arren, afaria egunean bertan ordaindu behar da. Prezioa oraindik zehaztu barik dago. Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 EA Landa-Eremuko emakumeei zuzendutako ekitaldia hilaren 24an Natxituan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-17/p00003008/Landa-Eremuko_emakumeei_zuzendutako_ekitaldia_hilaren_24an_Natxituan.htm Datorren azaroaren 24rako jardunaldi bereziak antolatu ditu EHNE sindikatuak Natxituan. Landa-eremuko emakumeak izango dira protagonista eta berbagai 16:00etatik 19:00etara bitartean. Bereziki gai bi landuko dituzte jardunaldietan. Batetik emakume baserritarren errekonozimendua eta legezko zein berezko eskubideen berdintasuna izango dituzte berbagai. Eta bestetik, zainketa eta dependentzi legeen inguruko informazioa zabaltzea da antolatzaileen asmoa. Errekonozimendu falta Emakumeek baserrian egiten duten lanak behar besteko errekonozimendurik ez duela uste dute. Gainera, baserriko lanak bakarrik ez, etxeko lanak zein nagusien zaintza ere euren esku izaten dira normalean. Sat, 17 Nov 2007 01:00:00 +0100 EA Bedaroako gazteak sukaldaritzan murgilduta http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00004017/Bedaroako_gazteak_sukaldaritzan_murgilduta.htm z. enbeita Bedaroako gazteek sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Busturialdeko Gazte Planaren barruan. Busturian ere antzeko ikastaroa antolatu zuten bere garaian eta hortik hartu dute ideia, Amaia Garmendia Gazte Planeko teknikariaren esanetan. «Gazteak inplikatzeko», euren esku utzi du Garmendiak ikastaroaren antolaketa. Eako Udalak ere lagundu du diruz. Hori bai, ikastaroan parte hartzeko, bost euro ordaindu behar izan dute herrian erroldatutakoek eta 10 euro gainontzekoek. Ińigo Ordorika irakasle Astelehenean bertan hasi zuten ikastaroa Bedaroako txokoan eta Gernika-Lumoko Zallo Barri jatetxeko sukaldaria, Ińigo Ordorika, dabil irakasle lanetan. Ikasleak, hamabi guztira. Orain hasi eta abendura bitartean astelehenero batuko dira. Ordu biko saioak dira. ... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 EA Euskal dantzen ikastaroa hasiko da gaur bertan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-05/p00006012/Euskal_dantzen_ikastaroa_hasiko_da_gaur_bertan.htm m. orue Herrijeri Emon Arnasa (HEA) kultur taldearekin elkarlanean, umeei zein helduei zuzendutako euskal dantzen ikastaroa antolatu du Eako guraso talde batek. Gaur bertan hasiko dira eskolak herriko kiroldegian, 17:45ean.Momentuz, 30 bat lagunek eman dute ikastaroan parte hartzeko izena, baina oraindik bada horretarako aukerarik. Gaurko hitzordura azaltzea nahikoa izango da horretarako. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da nagusientzat zein umeentzat eta tokian bertan ordaindu beharko da. Bi talde osatuko dituzte, bata umeena eta bestea helduena. Beraz, bi irakasle izango dira dantza eskolak ematearen arduradunak. Antolatzaileek oinetako erosoak eramatea komeni dela esan dute. ... Fri, 05 Oct 2007 01:00:00 +0200 EA Euskal dantzen ikastaroa hasiko da gaur bertan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-05/p00006012/Euskal_dantzen_ikastaroa_hasiko_da_gaur_bertan.htm m. orue Herrijeri Emon Arnasa (HEA) kultur taldearekin elkarlanean, umeei zein helduei zuzendutako euskal dantzen ikastaroa antolatu du Eako guraso talde batek. Gaur bertan hasiko dira eskolak herriko kiroldegian, 17:45ean.Momentuz, 30 bat lagunek eman dute ikastaroan parte hartzeko izena, baina oraindik bada horretarako aukerarik. Gaurko hitzordura azaltzea nahikoa izango da horretarako. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da nagusientzat zein umeentzat eta tokian bertan ordaindu beharko da. Bi talde osatuko dituzte, bata umeena eta bestea helduena. Beraz, bi irakasle izango dira dantza eskolak ematearen arduradunak. Antolatzaileek oinetako erosoak eramatea komeni dela esan dute. ... Fri, 05 Oct 2007 01:00:00 +0200 EA Abendu neska-mutilen argazki eske Udala http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-09-15/p00006012/Abendu_neska-mutilen_argazki_eske_Udala.htm z. enbeita Eako Udalak Abendu neska-mutilen gaineko liburua argitaratzeko asmoa dauka urte amaierarako, baina herritarren laguntza behar du horretarako. Ohitura zahar horrekin lotutako argazkiak behar baitituzte liburua osatzeko. Udaletik jakinarazi dutenez, «argazki zahar zein berriak ondo etorriak izango dira». Udaletxean bertan jasoko dituzte argazkiak eta eskaneatu ostean berriro ere jabeari bere horretan bueltatzeko konprometitu da Udala, «jasotako moduan». Hamabost eguneko epea izango da argazkiak entregatzeko. Izan ere, abendurako liburua kalean egotea gura dute. Abendu-neska mutilen historia, abestien partiturak zein beste hainbat dokumentu sartuko dituzte liburuan eta argazkiek hori guztia janzten lagunduko dute. ... Sat, 15 Sep 2007 01:00:00 +0200 EA HITZAren aldeko Harpidetza Eguna http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-28/p00004008/HITZAren_aldeko_Harpidetza_Eguna.htm zihara enbeita Busturialdeko Hitza egunkariaren etorkizunak kezkatuta, harpidetza eguna antolatu dute Hitzaren lagunek biharko. Ekimen horren helburu nagusia herrian bertan gutxienez hogeitabost harpidetza berri egitea da. Erronka hori dute. Herri txikia izan arren, harpidedunak badiren arren, «jende gehiagorengana heldu gaitezkeela pentsatzen dugu», diote Natxi Aranburuk eta Amaia Orbek. Erakunde publikoen laguntzarik ezean, «proiektuak aurrera egiteko denon laguntza ezinbestekoa da», gainera. Harpidetza kopurua handitzea izango da bihar helburu nagusia Đahalik eta gehien egiten ahaleginduko diraĐ, baina sinadura bilketa egiteko ere aprobetxatuko dute. Udalari eskualdeko euskarazko egunkari bakarra diruz lagundu dezala eskatzeko. Biztanleko hiru euroko ekarpena egin dezala eskatzeko. ... Sat, 28 Jul 2007 01:00:00 +0200 EA Datorren abuztuaren 3an izango da aurtengo Natxituako Gazte Eguna http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-26/p00004008/Datorren_abuztuaren_3an_izango_da_aurtengo_Natxituako_Gazte_Eguna.htm z. enbeita Bederatzi urte izango dira Natxituan Rock Gaua antolatzen hasi zirenetik, eta hiru-lau Gazte Asanbladak Gazte Eguna lehenengoz antolatu zuenetik. «Jai eredu ezberdin bat bultzatzea» da helburuetako bat eta aurtengoa abuztuaren 3an izango da, barikuz. Inguruetako auzo zein herri txikietako jaiak galtzen doazela ikusi dute Natxituako gazteek, eta horri buelta ematea da euren asmoa. Gazte Egunaren bitartez zein herriko jaietan indar eginez. Baina gazteentzako topagune izatea ere gura dute. Aurtengorako tortila txapelketa antolatu dute eta gazte bazkaria ere izango da saridun zein saribako tortilak tartean direla. Koadrilen arteko kirolak Bazkalostean, ostera, tripa apur bat bajatu eta indarrak batzen jarraitzeko, herri kirolak antolatu dituzte. Koadrilen arteko norgehiagoka. IX. Rock Gaua 22:00etan hasiko da, baina hori baino arinago, 19:30ak inguruan, kontzertuak antolatu dituzte Gaztetxean. Eskualdeko Sabotaia eta The Aumba's taldeen eskutik. ... Thu, 26 Jul 2007 01:00:00 +0200 EA Datorren abuztuaren 3an izango da aurtengo Natxituako Gazte Eguna http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-24/p00003007/Datorren_abuztuaren_3an_izango_da_aurtengo_Natxituako_Gazte_Eguna.htm zihara enbeita Iaz baino jende gehiago batu da aurtengo Poesia Egunetan. Asun Landa Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteko kidearen esanetan, «Edorta Jimenezen hitzaldirako aulkiak ekarri behar izan genituen eta kanpoan geratu ziren batzuk». Aurten, gainera, herritarrek ere gehiago parte hartu dute. Hala ere, kuriositatea handitu den arren, era horretako jardunaldiak «ez dira oso popularrak». Hori bai, egon zirenak behintzat gustura egon ziren. Mahai-inguruek ere eztabaida eta gogoeta piztea lortu zuten. «Eztabidak hurbilagokoak izan ziren, biziagoak, inplikazio pertsonal handiagoarekin». Zapatuan, bazkalostean emakumezko idazleek dituzten oztopoak, hogei urtetako ibilbidea zein emetasuna izan zituzten eztabaidagai. Belaunaldi berriko idazleen eskutik izan zen hori. Iratxe Retolazak, Uxue Apaolazak, Katixa Agirrek eta Leire Bilbaok irakurle zein idazle moduan egin zuten berba. ... Tue, 24 Jul 2007 01:00:00 +0200 EA Dena prest dago Ea, Bedaroa zein Natxitua poesiaz janzteko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-20/p00006018/Dena_prest_dago_Ea_Bedaroa_zein_Natxitua_poesiaz_janzteko.htm zihara enbeita Emakumezko euskal idazleen belaunaldi berria indartsu dator. Belaunaldi garrantzitsua da. Hori izan da aurtengo Poesia Egunak emakumearen inguruan antolatzeko arrazoietako bat, baina ez bakarra. «Justiziazko arrazoia ere badago. Sasoia zen holako zerbait egiteko, egin beharra zegoen», dio Asun Landa Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteko kideak. Bihar bertan hasiko dira jardunaldiak. Ateak zabalik daude. Emakumea protagonista, baina aurten bete dira 150 urte Charles Baudelairek Les Fleurs du mal idatzi zuela. Mundu osoan erreferentzia bihurtu da aipatu poema liburu hori. Gabriel Arestik berak ere itzuli zituen liburu horretako zenbait poema. Baita Jokin Zaitegik, Lauaxetak edota Joseba Sarrionaindiak ere. ... Fri, 20 Jul 2007 01:00:00 +0200 EA Sei hileko kartzelazigorra ezarri diete Iruñean bi natxituarri http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-11/p00005015/Sei_hileko_kartzelazigorra_ezarri_diete_Iruñean_bi_natxituarri.htm danel lauzirika Astelehen goizean Iruńean Nafarroako polizia foralak 20-23 urte bitarteko lau gazte natxituar eta iruńear bat atxilotu zituen. Komisaldegian 24 ordu baino gehiago egin ostean, atzo eguerdian epaitu zituzten. Hasieran gazteentzako bi eta bost urte bitarteko kartzela zigorra eskatzen zuten. Atxilotutaako batek azaldu duenez, «autoritatearen kontrako atentatua, autoritateari erresistentzia eta autoritateari desobeditzea» leporatzen zieten. Natxituako bi gazteri eta Iruńeko gazteari sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zieten. Bi urte baino gutxiagoko zigorra denez,ez dute bete beharko. Beste bi natxituarrak kargurik gabe aske utzi zituzten. Astelehen goizean denda batean gosaltzen zeudela Natxituako gazte bat identifikatu zuen polizia foralak. «Gurekin zegoen Iruńeako gazte bati jo zioten. Berau kotxera zeramatela kalean zeuden pertsonen eta polizien artean istiluak sortu ziren. Orduan istiluen kontrako polizia iritsi eta joka hasi zitzaizkigun», adierazi du gazte natxituarrak. ... Wed, 11 Jul 2007 01:00:00 +0200 EA Euripean eta ur gainean jai giroa nagusi http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-23/p00008003/Euripean_eta_ur_gainean_jai_giroa_nagusi.htm oihana cabello Urdina. Ura kolore horretakoa denean garbi dagoela esan ohi dute. Bainua hartzeko aproposa, beraz. Halakoa omen da Eako hondartzako ura. Urdina. Garbia. Bandera urdina baitu, aurten ere, hamar urtez jarraian. Kalitatearen seinale den ikur hori izango duen hondartza bakarra da eskualdean. Herenegun hartu zuen bandera Asier Madarietak Getarian (Gipuzkoa). Han egin baitzuten beronek banatzeko ekitaldi ofiziala. «Guretzako gauza ona da. Bandera urdina izateak esan nahi du hondartzak kalitatezko neurriak betetzen dituela. Hori ona da», dio Eako alkate Asier Madarietak. Baina bandera urdinak ez du bakarrik uraren kalitatea ona dela adierazten. Hori baino gehiago dela dio Madarietak: «Hondartza ona da, bai uraren kalitateagatik, eskaintzen dituen zerbitzuengatik eta ingurua babesten dugulako». ... Sat, 23 Jun 2007 01:00:00 +0200 EA Emakumeak aurtengo Poesia Egunetako protagonista nagusi http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-20/p00004011/Emakumeak_aurtengo_Poesia_Egunetako_protagonista_nagusi.htm zihara enbeita Emakumearen irudia euskal literaturan, Mundu zabaleko eta denbora luzeko emakumeen poemak.... Aurten Gabriel Arestiren etxea emakumeek atonduko dute. Emakume ukitua izango du. Emakumez beteko da. Eurak izango dira protagonista Eako Poesia Egunetan. «Mundu zabaleko egile moduan bakarrik ez, euskal literaturan emakumearen irudia zelan agertzen den ere aztertuko dugu», dio Asun Landa Herrjieri Emon Arnasa Kultur Elkarteko kideak. Uztailaren 21erako eta 22rako antolatu dituzte aurtengo jardunaldiak. Urtero legez Natxitua, Ea zein Bedaroa izango ditu eskenatoki. Herri bakarra osatu arren, bakoitzak bere ezaugarriak dituelako. Hitzaldi, tertulia zein musikaz lagundutako poesia-irakurraldiak izango dira, eta horretarako Euskal Herriko hainbat idazle gonbidatu dituzte. Besteak beste, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Xabier Mendiguren, Ana Urkiza, Laura Mintegi, Sonia Gonzalez, Igor Estankona eta Itxaro Borda. ... Wed, 20 Jun 2007 01:00:00 +0200 EA Abendu neska-mutilen gaineko liburua martxan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-12/p00004005/Abendu_neska-mutilen_gaineko_liburua_martxan.htm z. enbeita Gabonetako abendu neska-mutilen historia batzen duen liburua argitaratzeko asmoa du Udalak. Aspaldiko ohitura zaharra da herrian eta ondare hori batzeak «merezi duela» uste du Asier Madarieta alkateak. Gabonetako bederatziurren horren ezaugarriak zeintzuk diren eta noiztik ospatzen duten azalduko du Madarietak berak liburuan. Ohitura hori Euskal Herrian zein lekutan mantentzen duten oraindik eta Eakoak dituen bereizgarriak zeintzuk diren ere bai. Historiaz gain, Abendu, Mendian zein Ta Bart Betlenen abestien doinuen partiturak ere batuko dituzte liburuan, eta baita aztertu ere. Lan horretan Maite Landa dabil. Musika ikasketak egin zituen bere garaian eta, gainera, bera ibiltzen da abendu neska-mutilak laguntzen. ... Tue, 12 Jun 2007 01:00:00 +0200 EA Abendu neska-mutilen gaineko liburua martxan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-12/p00004005/Abendu_neska-mutilen_gaineko_liburua_martxan.htm z. enbeita Gabonetako abendu neska-mutilen historia batzen duen liburua argitaratzeko asmoa du Udalak. Aspaldiko ohitura zaharra da herrian eta ondare hori batzeak «merezi duela» uste du Asier Madarieta alkateak. Gabonetako bederatziurren horren ezaugarriak zeintzuk diren eta noiztik ospatzen duten azalduko du Madarietak berak liburuan. Ohitura hori Euskal Herrian zein lekutan mantentzen duten oraindik eta Eakoak dituen bereizgarriak zeintzuk diren ere bai. Historiaz gain, Abendu, Mendian zein Ta Bart Betlenen abestien doinuen partiturak ere batuko dituzte liburuan, eta baita aztertu ere. Lan horretan Maite Landa dabil. Musika ikasketak egin zituen bere garaian eta, gainera, bera ibiltzen da abendu neska-mutilak laguntzen. ... Tue, 12 Jun 2007 01:00:00 +0200 EA Abendu neska-mutilen gaineko liburua martxan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-12/p00004005/Abendu_neska-mutilen_gaineko_liburua_martxan.htm z. enbeita Gabonetako abendu neska-mutilen historia batzen duen liburua argitaratzeko asmoa du Udalak. Aspaldiko ohitura zaharra da herrian eta ondare hori batzeak «merezi duela» uste du Asier Madarieta alkateak. Gabonetako bederatziurren horren ezaugarriak zeintzuk diren eta noiztik ospatzen duten azalduko du Madarietak berak liburuan. Ohitura hori Euskal Herrian zein lekutan mantentzen duten oraindik eta Eakoak dituen bereizgarriak zeintzuk diren ere bai. Historiaz gain, Abendu, Mendian zein Ta Bart Betlenen abestien doinuen partiturak ere batuko dituzte liburuan, eta baita aztertu ere. Lan horretan Maite Landa dabil. Musika ikasketak egin zituen bere garaian eta, gainera, bera ibiltzen da abendu neska-mutilak laguntzen. ... Tue, 12 Jun 2007 01:00:00 +0200 EA