Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda busturialdeko eu Sat, 05 Jul 2008 00:02:06 +0200 60 Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info IV. Urdaibai iraunkorraren foroa atzeratu egin dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003001/IV._Urdaibai_iraunkorraren_foroa_atzeratu_egin_dute.htm Hurrengo astean, hilaren 9an, ziren egitekoak IV. Urdaibai iraunkoraren foroa. Hala ere, foro hori atzeratu egingo dutela jakinarazi du biodibertsitaterako eta ingurumen partaidetzarako zuzendari Elisa Sainz de Murietak, prentsa ohar bidez. Foroa Urdaibaiko biosfera erreserbaren garapen iraunkorrerako 2008-2015 aldirako estrategia zehazteko azken fasea da. «Nolanahi ere, erakunde parte-hartzaileen proposamenetan sakontzeko premiak deialdi hori atzeratzera behartu gaitu», dio oharrak. «Esan beharrik ez dago adierazitako proposamenak aztertu eta balioetsi ondoren haiei buruzko informazio oso eta zehatza aurkeztuko dela». Horrela, erakundeen proposamen horiek aztertzeko beharrezkoa duten luzapenaren ondoren, foroa egiteko beste data bat zehaztu beharko dute. Oharrean dioenez, laster jakinaraziko dute deialdi berriaren data, baita adierazitako proposamenak ere. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 GERNIKA-LUMO San Fermin eguna ospatuko dute umeek astelehenean, Agarren http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003003/San_Fermin_eguna_ospatuko_dute_umeek_astelehenean_Agarren.htm San Fermin eguna da astelehena eta bihar, bezperan, jendez gainezka izango da Iruńeko udaletxeko plaza. Gernika-Lumon ere umeek Fermin gurtzeko aukera izango dute astelehenean, Ehunzango jolasan aisialdi taldeak San Fermin eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu baititu egun horretarako, zazpigarren urtez. San Kristobal plazan batuko dira, 11:00etan, mozorroak prestatzeko. 12:00etan izango da txupinaren jaurtiketa, `alkateak´ pregoia irakurri ostean. Entzerrua 12:05ean izango da, `Arrapaladan´ ganaderiaren eskutik. Ordu erdi inguru iraungo du entzerruak eta ondoren ohiko argazkia aterako dute zezenek eta parte-hartzaileek. `Pobre de mi´ abesten emango dute amaitutzat ekitaldia. Ehunzangokoen esanetan, «ekintza hau 14 urte arteko umeei zuzenduta dago eta doakoa izango da. Herriko ume guztiak gure egun berezi honetan parte hartzera animatu nahi ditugu». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 GERNIKA-LUMO «Jaietako kartel batek deigarria izan behar duela esango nuke» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003005/Jaietako_kartel_batek_deigarria_izan_behar_duela_esango_nuke.htm Herenegun aukeratu zuten Jai Batzordeko kideek Andra Mari eta San Roke jaiak iragarriko dituen kartela: `Sentipen-bilaketa´. Uda honetan herriko hormetan zein eskuliburuetan ikusi ahalko da Joseba Parra Marcos diseinatzaile grafikoak (Basauri, 1972) eginiko lana, berarena baita kartel irabazlea. Zer iruditu zaizu saria? Zelan hartu duzu berria? Ilusio handiz. Iaz ere nik irabazi nuen lehiaketa eta poztasun handia ematen du horrek. Zure ustez, zein da jaietako kartel irabazle bat egiteko sekretua? Ez nuke jakingo erantzuten, baina, zerbait esatearren, kartelak deigarria izan behar duela esango nuke. Gernikako azken lehiaketa biez gain, irabazi al duzu bestelako saririk? Aurten ez, baina aurreko urte batzuetan bai. Urte batean Basauriko jaietako kartela lehiaketa irabazi nuen, eta beste behin Bermeoko jaietakoa. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 GERNIKA-LUMO Gernikako piperra izango da protagonista gaurko azoka berezian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00003009/Gernikako_piperra_izango_da_protagonista_gaurko_azoka_berezian.htm Hileko lehen zapatua izanik, azoka berezia izango da gaur goizean Merkatu plazan. Eusko Labeldun Gernikako piperraren inguruan antolatu dute gaurkoa eta, berorrekin batera, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Errioxako ardoa ere dastatu ahal izango dira. Ohi legez, bestalde, fruta eta barazkiak erosteko aukera ere izango dute Merkatu plazara hurreratzen direnek. Artisauek egindako eskulanak eta umeentzako jolasak ere, ohi lehgez, ez dira faltako. Txu-txuak eta mermelada, dohainik `Euskeraz erostea eskubide Goxoa!´ kanpainaren baitan, udalerriko sei gozotegik egindako txu-txuak eta 600 mermelada pote banatuko dituzte azoka berezira joaten direnen artean. Eriak eta Azokak saileko zinegotzi Ińaki Gorrońok eta Euskara zinegotzi Idoia Fernandezek esan dutenez, «merkataritza abiapuntu hartuta, tradizioa eta modernitatea uztartzeko modu bat da. Herrian euskararen aldeko sentsibilizazio zabaldu nahi dugu». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 GERNIKA-LUMO XVIII. Euskera jaia antolatu dute domekarako Gorozikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004004/XVIII._Euskera_jaia_antolatu_dute_domekarako_Gorozikan.htm Aurten ere, Gorozikako auzoan ospatuko dute urtero Itxupi taldeak antolatzen duen Euskara Jaia. Jaia antolatzen duten hamazortzigarren urtea da eta orain arte harrena ona izan du herritarren aldetik. Bihar izango da Euskara Jaia. Goizeko 10:30ean hasiko dira ekitaldiak, eta egun osorako egitaraua prestatu dute Itxupikoek. Besteak beste, pilota partidak, trikipoteoa, Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldearen erakustaldia, eta bertso saioa izango dira domeka honetarako prestatu duten jaian. Herri bazkari jendetsua Horiez gain, herri bazkaria ere egingo dute Euskara Jaian. Joan den urtean 120 pertsona inguru batu ziren eta aurten ere, jende kopuru antzekoa biltzea espero dute antolatzaileek. Gosez gelditzen direnentzat, gainera, 20:30ak aldera txokolatea banatuko dutela azpimarratu dute gura duten guztien artean. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Bisita gidatuak egingo dituzte Arrolako kastrora http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004005/Bisita_gidatuak_egingo_dituzte_Arrolako_kastrora.htm Foru Aldundiko Kultura sailak bisita gidatuak antolatu ditu Nabarnizeko, Arratzuko eta Mendatako lurrak hartzen dituen Arrolako kastrora. Uztailaren 7an hasiko dira eta abuztuaren 13an bukatu. 11:00etatik 16:00ak bitartean egingo dira, eta doakoak izango dira. Interesatuek Euskal Herria Museora deitu beharko dutehitzordua hartzeko -946255451-. Kastroaren egokitze lanek bi helburu dituzte. Batetik, aztarnategia ikertzea, bertan nola bizi ziren eta kastroa nola eraiki zuten jakiteko. Bestetik,lortutako datuak herritarren artean zabaltzea. Bigarren helburuarekin bat eginez antolatu dituzte bisita gidatuak. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIALDEA Ur Partzuergoak hornikuntza sarea hobetuko du Muxikan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00004009/Ur_Partzuergoak_hornikuntza_sarea_hobetuko_du_Muxikan.htm Busturialdeko Ur Partzuergoak Eleizaldetik Kurtzerora arteko ur hornikuntzako hodiak konponduko ditu. Prentsa oharrean azaldu dutenez, «gaur egun dauden hodiak oso egoera txareean daude, berrikuntza lanek ur galera nabarmen gutxitzea ekarriko dute». Horrez gain, «matxuren erruz ur isuriak lokalizatzeko beharreko denbora ere gutxitu egingo da». Lanotan gaur egun dauden zuntz-zementuzko hodiak aldatuko dituzte eta dentsitate altuko polietilenozkoak jarri. Izan ere, zuntz-zementua pertsonentzako kaltegarria dela frogatuta dago. 200.000 euroko aurrekontua 200.000 eurokoa izango da aurrekontua. Lanak hasi eta 12 hilabeteko epea izango dute bukatzeko. Gastuei aurre egiteko laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUXIKA Merru auzoan izandako suteak baserri bat desalojatzera behartu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005002/Merru_auzoan_izandako_suteak_baserri_bat_desalojatzera_behartu_du.htm Atzo sutea sortu zen Ibarrangeluko Merru auzoan. Gernika-Lumoko Ertzaintzak azaldu zuenez, «uztondoak erretzeko egindako sua beroaldiaren ondorioz hedatu zen». Suhiltzaileek baso-suteen arriskua neurtzeko eskalan, bigarren mailako garrantzia eman zioten. Ertzaintzak argitu zuenez, «sutea baserri baten ondoan sortu zen eta eraikina desalojatzera behartu zituen suhiltzaileak». Suhiltzaileek 17:40ean hartu zuten Ibarrangelun gertatzen ari zenaren abisua. Berehala, Gernika-Lumoko suhiltzaile-etxetik hiru kamioi atera ziren Ibarrangelurantz. «Gainontzekoak Mungian ziren, han gertatutako trafiko istripu batean laguntzen», Ertzaintzak azaldu zuenez. Ez da zauriturik egon Ertzaintzak sutearen hedadura eta garrantzia argitu zuen. «Zorionez ez da zauriturik egon, sutea zelaian gertatu delako». Baso-suteen eskalak hiru maila bereizten ditu eta bigarrenak arrisku ertaina suposatzen du. «Suhiltzaileek bigarren mailako garrantzia eman zioten, Ibarrangeluko sutea baserri baten ondoan gertatu zelako, baita ere atzoko baldintza meteorologikoek hedatzen lagundu zezaketelako». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 IBARRANGELU Alderdi Popularrak «izar-proiektuak» uzteko eskatu dio Bizkaiko Aldundiari http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00005004/Alderdi_Popularrak_izar-proiektuak_uzteko_eskatu_dio_Bizkaiko_Aldundiari.htm Arturo Aldekoa, Bizkaiko Batzar Nagusietako Alderdi Popularreko ahaldunak, Foru Aldundiak azken asteotan aurkeztu dituen proiektuak kritikatu zituen eguenean egindako prentsaurrekoan. Horien artean, Urdaibaiko biosferaren erreserban eraikiko den Guggenheim Bilbao museoaren handitzea aipatu zuen. Aldekoak «izar-proiektuak» alde batera uzteko eskatu zuen eta Administrazioak eta politikariek «diru publikoa zentzuz eta gizartearen mesederako» erabiltzearen beharra azpimarratu zuen. Krisialdi ekonomikoa Aldekoak krisialdi ekonomikoari aurre egiteko neurri gisa ikusten du Guggenheim proiektua. «Ematen du Aldundiak Bizkaiko ekonomia proiektu erraldoien bitartez suspertu nahi duela. Hala ere, proiektuok izugarrizko dirutza eskatzen dute eta ezin da aldez aurretik frogatu baliagarriak izango diren ala ez». ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIALDEA Dieguezi lehen harrera egin diote http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00006005/Dieguezi_lehen_harrera_egin_diote.htm Hainbat lagun bildu ziren atzo goizaldean Bermeon Juan Pablo Dieguezi lehen harrera egiteko. Herriko tabernan bildu ziren goizaldeko 12:00ak bueltan eta iristear zegoenean txalapartarekin eman zioten ongi etorria bertan bildutako guztiek. Lameratik Herriko tabernara arteko pasilloa egin zioten, eta besarkadetarako momentua izan zen. Bere alaba biekin heldu zen Dieguez Bermeora, Santutxun lehenengo geldialdi bat egin ostean. Herriko tabernan, bestalde, jaira gehitu zen bere semea. Alboka eta trikitrixaren bitartez egin zuten jaia Herriko tabernan. Kartzelan egon den bitartean Herriko tabernako horman zintzilik egon den bere argazkia kendu zuen herenegun Juan Pablo Dieguezek. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Barraketan jazotakoaren harira, salaketa ipini dute bi aldeek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00006007/Barraketan_jazotakoaren_harira_salaketa_ipini_dute_bi_aldeek.htm Pasa den martitzen gauean Mundakako barraketan gertatutakoaren harira, inplikatutako bi aldeek salaketa ipini dutela adierazi dute Ertzaintzako prentsa bulegotik. Horrela, gauzak nola gertatu diren argitzeko bi aldeek eta lekukoek epailearen aurrean deklaratu beharko dutela esan dute Ertzaintzatik. Komunikabide batek azaldutakoaren arabera, martitzen gauean Mundakako lau ume barrakak itxita zeudela barrura sartu ziren. Irtetzerakoan barrakako langileek umeak ikusi eta jipoitu egin zituzten umeak zaurituz. Usdalaren erantzuna Mundakako Udaletik adierazi dute gauzak horrela izan balira egoera larria izango litzatekeela eta gurasoen eskura ipiniko lituzke ditu udaleko zerbitzu juridikoak; beti ere, umeen defentsarako. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUNDAKA Mundakako liburutegiak itxita jarraituko du datorren hilera arte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00006011/Mundakako_liburutegiak_itxita_jarraituko_du_datorren_hilera_arte.htm Mundakako Jose Maria Etxeita Udal liburutegiak itxita jarraituko du beste hilabetez. Liburutegiaren arduradunen esanetan, baliteke abuztuaren 4rako dena prest izatea eta liburutegia berriz zabaltzea. Liburutegiaren informatizazio prozesuan lanean ari dira eta behin hori amaituta berrantolaketa lanak egin behar dituzte. Lan horiek liburutegiaren erabiltzaileei begira egiten ari dira. Horrela, behin lanak amaituta, erabiltzaileek behar dutena errazago aurkitu ahal izango dute. Hala ere, liburutegiaren beheko gelan aldizkariak eta egunkariak irakurtzeko zerbitzua eskaintzen ari dira, astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:00etara. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 MUNDAKA Mundakako liburutegiak itxita jarraituko du datorren hilera arte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00007001/Mundakako_liburutegiak_itxita_jarraituko_du_datorren_hilera_arte.htm Jazzber Bermeoko XI. jazz jaialdia izango da datorren astean, eguaztenetik barikura, hain zuen. Aurten berritasunak izango ditu jaialdiak, Jizz Jazz talde antolatzaileko kideek eta Susana Regidor Kultura teknikariak jakinarazi dutenez. Toki aldaketa izango da berritasun nabarmenena. Azken urteetan Nestor Basterretxea aretoan egin ohi izan da. Aurten, ordea, Kafe Antzokian egingo dute. Antolatzaileek toki aldaketa honek jaialadiari «giro lasaiagoa eta desberdina» emango diola espero dute. Hiru kontzertu Hiru kontzertu antolatu dituzte, bana egun bakoitzerako. Regidorren arabera, garrantzitsua da Bermeoko Jazzber jaialdia, nazioarteko jazz musikari ospetsuak etorri ohi direlako. Hain zuzen, haren esanetan, Getxo Nazioarteko Jazz Jaialdian egongo direnetako batzuk ekarriko dituzte Bermeora. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Hizkuntza eskolako aurrematrikula egiteko epea zabalduko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00007008/Hizkuntza_eskolako_aurrematrikula_egiteko_epea_zabalduko_dute.htm Bermeoko Hizkuntza Eskola Ofizialean aurrematrikula egiteko epea astelehenean, hilak 7, zabalduko dute. Iaz egin zuten bezala, alemana, euskara, frantsesa eta ingelesa irakatsiko dituzte A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan. Iraielean bukatuko da matrikula egiteko epea Matrikula orriak hartzeko ordutegia 08:30etik 14:00etara artekoa izango da. Ikasle berriek eskatutako agiriekin batera entregatu beharko dute irailaren 5a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, `www.eoieuskadi.net´ edo `www.heobermeo.net´ orriak ditu eskolak, Udalarenaz gain. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Iberdrolak ez die azalpenik emango Alde Zaharreko bizilagunei http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00007009/Iberdrolak_ez_die_azalpenik_emango_Alde_Zaharreko_bizilagunei.htm Bermeoko Alde Zaharreko 380 bat lagun argindarrik gabe geratu ziren duela astebete eta erdi, gaintentsio baten ondorioz. Hori dela eta, hainbat etxetresna elektriko hautsi zitzaizkien bizilagunetako batzuei. Udalaren salaketa Herritarrek erreklamazioak egiteko zein pauso jarraitu behar dituzten jakinarazteko bandoak zabaltzeaz gain, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak formulario batzuk ere prestatu zituen. Bestalde, eskutitza bidali zion Gobernu Batzordeak enpresa elektrikoari Bermeora arduradun bat etortzeko eta herritarrei azalpenak emateko eskatzeko. Iberdrolak herenegun erantzun zien ez duela horrelakorik egiteko asmorik. Udalak «oso larritzat» jo du enpresa horren jarrera. Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Iberdrolak ez die azalpenik emango Alde Zaharreko bizilagunei http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-05/p00007010/Iberdrolak_ez_die_azalpenik_emango_Alde_Zaharreko_bizilagunei.htm Babes ofizialeko eta tasatutako 66 etxe eraikiko eta zozkatuko ditu Udalak datozen hilabeteetan. Hain zuzen, horietako 50 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira eta gainerako 16ak, bestalde, tasatutakoak, Josu Azaola Berualako zuzendariak atzo jakinarazi zuenez. Datorren astean lanen «esleipena, proiektua eta exekuzioa egiteko» datuak Bizkaiko Aldizkari Ofizialera bidaliko dituztela azaldu zuen Azaolak, lehiaketa publikoa abiatzeko asmoz. Hiru promozio egingo dituzte Xabier Legarreta Bermeoko alkatearekin batera emandako prentsaurrekoan agertu zuenez, hiru etxebizitza promozio egingo dituzte. Horietako bi, babes ofizialekoak izango dira eta hirugarrena, Udalaren etxebizitza tasatuena. Informazio guzti horren berri emateko datorren astean 6.500 triptiko banatuko dituzte herriko etxe guztietan herritarrak jakinaren gainean egon daitezen, Legarretaren arabera. ... Sat, 05 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Txo Hiesa: «Hiesaren arriskua ez da desagertu» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007005/Txo_Hiesa_Hiesaren_arriskua_ez_da_desagertu.htm Hiesa kutsatzeko arriskua ez dela desagertu eta jendea kontzientziatu beharra dagoela azpimarratu du Txo Hiesa elkarteak, GIB eta Hiesarekin bizi direnen aurtengo topaketak aurkezteko ekitaldian. Informazio eta kontzientziazio kanpainen garrantzia azpimarratu du Gaizka Solo elkarteko kideak. Gaur hasi eta asteburu osoan zehar ekitaldi desberdinak antolatu ditu Txo Hiesa elkarteak. Aurten topaketak ez dira institutu publikoan egingo, orain arte bezala, instutu zaharrean baizik, aurrekoan obrak egiten ari direlako. Jardunaldion helburua euren arteko «komunikazioa bultzatzea eta gauza gehiago ikastea» dela azaldu dute antolatzaileek. Euren lana «belaunaldi berriei birusaren kutsatzearen arriskuez ohartaraztea» dela deritzote; izan ere, gazteek gaur egun gai hau «urruti bezala» ikusten dutela agertu du Jon Garcia Txo Hiesa elkarteko kideak. «Guzti hau ez ahazteko aspertu arte informazioa zabaltzeko» betebeharra dutela agertu du. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Egindakoa eta egin beharrekoa aztertuko du ezker abertzaleak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003004/Egindakoa_eta_egin_beharrekoa_aztertuko_du_ezker_abertzaleak.htm Gernika-Lumoko ezker abertzaleko zinegotziek agerraldia egin zuten atzo iluntzean, eta «azken urteko balantzea egiteko, gauza positiboak eta negatiboak ikusteko eta helburuak argi izanik, aurrera begira zer egin behar dugun» aztertzeko herri asanblada deitu dute gaurko. 19:00etan izango da, Harizpe elkartean. Idoia Fernandez taldeko bozeramaleak balantzea egiteko garaia dela esan zuen. «Urtebete pasatu da gernikarrok EAJren politika gaitzetsi eta aldaketa baten beharra aldarrikatu genuenetik». Orain, urte horretan «egindako lana kritikoki aztertzeko» garaia dela gaineratu zuen. Urte beteko balantzea Ezker abertzaleko udal taldeak urtean zehar arlo desberdinetan egindako lanaren balantzea egin zuen, eta orain arte egindakoen artean zenbait nabarmendu zituen. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 GERNIKA-LUMO Frontenis txapelketa gaur arratsaldean hasiko da, bihar hasi beharrean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007003/Frontenis_txapelketa_gaur_arratsaldean_hasiko_da_bihar_hasi_beharrean.htm Gaur arratsaldean hasiko dira frontenis txapelketak Artza frontoian. Aurreikusitakoaren arabera, bihar hasi behar zuten, baina Hilario Aurtenetxe Artza Pilota Taldeko kideak jakinarazi duenez, uste baino askoz jende gehiagok eman du izena eta aurreratu egin behar izan dute hasiera eguna. Finala irailaren 7an jokatuko da Finala Andra Mari jaietan, irailaren 7an, jokatuko da eta partidak gaur hasten ez badituzte, ez daukate nahikoa asteburu libre izena eman duten guztiek jokatzeko, Aurtenetxek azaldu duenez. Gaur 18:00etan hasiko da lehen partida eta Maurik eta Gangoitik jokatuko dute, batetik, Calzadaren eta Areizagaren aurka; bestetik, Goitia eta Martinez ariko dira Reinosoren eta Bragadoren aurka. Bihar Suarez eta Zabala Uribarriren eta Hurtadoren kontra ariko dira; Tractor 1 eta Tractor 2 Reinosoren eta Bragadoren aurka eta Ondaro eta Nieto Romero eta Trejoren kontra. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Ehun gaztek autogestiorako espazioa «atoan» behar dutela aldarrikatu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00002006/Ehun_gaztek_autogestiorako_espazioa_atoan_behar_dutela_aldarrikatu_dute.htm Ieup! Gazte Asanbladak, Antzerki Eskolak, Lilibertsok, Busti Irratiak, Iparragirre Musika Elkarteak eta Trinkete antitxokoak egindako deialdiari erantzunez, ehun gazte inguru batu ziren atzo arratsaldean Seber Altube auditorioan. Agerraldiaren helburua, Astrak utzitako hutsunea betetzeko gazteek eurek gestionatutako espazio baten beharra aldarrikatzea. Gernika-Lumoko udaleko ordezkari politiko guztiei «lehenbailehen beharrezko neurriak eta erabakiak» har ditzatela eskatu zieten, orain urte erdi Astran egiten zituzten «jarduera guztiak aurrerantzean ere egin ahal izateko». Izan ere, urte hasieran Astran egiten ziren jarduerak etetea erabaki zuten, karga-probek utzitako emaitza ezkorrak jaso ondoren. «Dagoeneko urte erdi kalean, eta euri asko», diote. Jose Mari Gorrońo alkateak Astraren eraikina konpondu arte Pasealekuko eskoletan lekua izango zutela agindu ziela, «baina hitza bete ez» duela salatu nahi izan dute gazteek. «Promesa bat eta beste bat». ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 GERNIKA-LUMO Basauriko Joseba Parrak irabazi du berriz jaietako kartel lehiaketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00002004/Basauriko_Joseba_Parrak_irabazi_du_berriz_jaietako_kartel_lehiaketa.htm Andra Mari eta San Roke jaiek badute dagoeneko iragarriko dituen kartela. `Sentipen-bilaketa´ du izenburu, eta Basauriko Joseba Parra Marcos 35 urteko diseinatzaile grafikoak eginikoa da. Bera izan zen iazko kartel lehiaketa irabazi zuena. Hala ere, aurtengoan zail izan dute epaimahakideek «maila altua» izan baita aurkeztutako lanen artean. Hamabost kartelen artean bina aukeratu zituzten lehenbizi Jai Batzordeko kideek, bati puntu bat emanez eta besteari bi puntu egokituz. Zenbaketaren ostean, puntu gehien lortu zituzten bostak bereizi zituzten prozesu bera jarraitzeko. 11 puntu lortu zituen basauritarraren lanak, baina gertu izan zituen beste lan bi. Puntu kopuru berarekin, Asier Musatadi eta Fernando Abaunza gernikarren lanak izan ziren bigarren sailkatuak, `Bazatoz´ eta `Bilduma´ izeneko lanekin, hurrenez hurren. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 GERNIKA-LUMO Jabier Salutregi eta Juan Pablo Dieguez aske utzi dituzte, fidantzapean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00006007/Jabier_Salutregi_eta_Juan_Pablo_Dieguez_aske_utzi_dituzte_fidantzapean.htm Jabier Salutregi `Egin´ egunkariko zuzendari ohiak eta Juan Pablo Dieguezek, atzo utzi zituzten Valentziako eta Valladolideko kartzelak, hurrenez hurren. Presoen senideek 6.000 euroko bermea ordaindu zuten atzo goizean. Eako udatiarra eta bermeotarra 18/98 makrosumarioan auzipetu zituzten eta azarotik egon dira espetxeratuta. 18:00ak aldera kaleratu zuten Salutregi eta Dieguez, aldiz, 20:05ean. Salutregi Orain azpiatalean auziperatu zuten, ETAko kide izatea leporatuta. Dieguez, berriz, enpresen atalean epaitu zuten 18/98 makrosumarioaren barruan. Angela Murillo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hamabi eta 11 urteko kartzela zigorra ezarri zien, hurrenez hurren. Bata zein bestea edozein kargu publiko betetzeko ezgai deklaratu zituzten sentzentzia berean. Espainiako Auzitegi Nazionalaren hirugarren aretoak eguaztenean jarri zion `Egin´-eko azken zuzendariari kartzela uzteko bermea. Juan Pablo Dieguezek, ordea, atzo bertan jaso zuen berria. Azken asteotan hiru izan dira Espainiako kartzelak utzi dituzten 18/98 makrosumarioko presoak. Hala ere, Bermeoko bizilagun Olatz Egiguren bilbotarra oraindik Almeriako kartzelan dute preso. Juan Mari Mendizabal elgoibartarra, Olatz Altuna usurbildarra eta Elena Beloki laudiotarra kanpoan dira dagoeneko. Guztiek 6.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute tramiteak gauzatzeko. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 EA «Lan gogorraren emaitza dira lortutako sariak» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00003007/Lan_gogorraren_emaitza_dira_lortutako_sariak.htm Julia Foruria (Gernika-Lumo, 1959) izen bera daraman kontserbatorioaren sortzaile eta zuzendaria da. Horrez gain, hainbeste aitorpen eta nazioarteko sari eskuratu dituen Gaudeamus koraleko zuzendaria da. Zortzi urtetik gorako umeek eta gazteek osatzen duten abesbatza hori Austriara abiatuko da, bi urtetik behin ospatzen diren Musikaren Olinpiadetan parte hartzeko. Udako Musika Jardunaldien baitan, han aurkeztuko duten errepertorioa entzuteko aukera izango da bihar, 20:30ean, Lumoko San Pedro elizan. Noiz sortu zen Gaudeamus korala? 1994. urtean. Lehenagotik ere korua geneukan musika eskolan, baina kontserbatorio mailan baino ez. Etekin apur bat atera zitekeela ikusi genuenean, abesbatza berria egitea bururatu zitzaigun. Hasiera batean koru gisa abesten genuen herrietako mezetan, baina, hurrengo urtean, musika koralarekin esperientzia handia zuen teknika bokaleko irakasle bat hartu genuen, eta hari aukerak genituela iruditu zitzaion. Urtebete lanean eman ondoren, 1994an Zumarragara abesten joatea proposatu ziguten. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 GERNIKA-LUMO Arrolako indusketa lanak martxan dira, beste urtebetez http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00004004/Arrolako_indusketa_lanak_martxan_dira_beste_urtebetez.htm Arrolako burdin aroko gotorlekuan indusketak egiteko auzolandegia antolatu dute aurton bosgarren urtez.Landa garapenerako Urremendi elkarteak kudeatutako auzolandegia, Busturialdeko gazte planaren baitan egingo da. Auzolandegiak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailaren laguntza izango du. Nabarnizko, Arratzuko eta Mendatako Udalek ere laguntzen dute proiektua. Bi txanda izango dira Auzolandegia herenegun, uztailaren 2an, hasi zuten lehen txandako 18 eta 26 urte bitarteko 23 gazteek, eta uztailaren 15ean bukatuko dute beraien lana. Uztailaren 17tik 30era bigarren txandako gazteak etorriko dira. Lehen txandan bildutako gazteak Turkiatik, Koreatik, Serbiatik, Mexikotik, Alemaniatik edota Frantziatik etorri dira. Proiektuaren helburua Arrolako kastroko indusketa lanak egiteaz gain, elkarbizitza, gure historia ezgutzea, gure ohiturak ikastea eta asialdirako beste eredu bat lantzea dira. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARRATZU Gizon baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak Tonpoian, Tala parean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007010/Gizon_baten_gorpua_aurkitu_du_Ertzaintzak_Tonpoian_Tala_parean.htm Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean Bermeoko kostaldean, Tonpoiaren inguruan, Tala parean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. 13:45ak aldera ertzainei dei egin zien norbaitek itsasoan, kostaldetik oso gertu, pertsona baten gorpua ageri zela ohartarazteko. Patruila bat, alde batetik, eta helikopteroa, bestetik, bertaratu ziren ingurura eta, abisuak zioen bezala, pertsona bat uretan zegoela ikusi zuten eta erreskate lanei ekin zieten. Gorpua lurrera atera zuten eta hilda zegoela berrestea baino ez zuten izan. Auzitegiko medikua heldu eta gorpua aztertu ondoren, Bizkaiko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten auzitegiko medikuak egin beharreko azterketak egiteko. Ikerketa abian da Hildakoari buruzko daturik ez zeukan Ertzaintzak egunkari honen edizioa ixterakoan. Gizonezkoa zela besterik ez zuten jakinarazi. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO «Elkarteak Busturian pilota bultzatzea du helburu» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00005007/Elkarteak_Busturian_pilota_bultzatzea_du_helburu.htm Busturian pilota elkartea sortzeko lanean ari dira. Talde txiki bat sortu dute elkartea aurrera ateratzeko, eta horien artean dago Unai Iglesias (Gernika-Lumo, 1977). Bost urte zituela hasi zen eskupilotara jokatzen, eta hamalau urte daramatza eskupilota irakasle moduan. Elkarte horren helburua Busturian pilota mundua bultzatzea izango dela esan du Iglesiasek. Busturiko pilota elkartea noizko? Dagoeneko Busturiko Udalak egin ditu elkarte bat sortzeko beharrezkoak diren kudeaketak, estamentu batzuk egin behar baitziren. Bi aste barru Busturiko pilota elkartea martxan egon daitekeela uste dut. Nola batu zarete elkartea sortzeko? Busturiko pilota elkartea sortzearena herriko alkatearen ideia izan zen. Berak oso ondo ezagutzen du pilota mundua eta, hain zuzen, hori bultzatu nahi du. Bestalde, Busturian bizi naiz ni, eta txikitatik nago pilota munduan sartuta. Ondo ezagutzen dut, gainera. Alkateak bere ideiaren berri eman zidan eta hementxe gabiltza, horretan lanean. Hiru-lau pertsonabatu gara talde batean elkartea sortzeko asmoz, eta dagoeneko ia dena dago prest. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Ereńoko eta Arratzuko ur-sarea hobetzeko lanak bukatu dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00006005/Ereńoko_eta_Arratzuko_ur-sarea_hobetzeko_lanak_bukatu_dituzte.htm Ereńoko eta Arratzuko edateko ur-sarea hobetzeko egin beharreko lanak dagoeneko bukatutzat eman ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak. Foru Aldundiak bi miloi euroko aurrekontua zuen proiektua jarri zuen martxan Busturialdeko eta Lea Artibaiko ur-sareak berriztatzeko. Ereńon egindako lanak 820.000 euroko aurrekontua izan dutela argitu dute Ingurumen sailetik. Estazio berria, Ereńon Ereńoko kanalizazio lanak herriaren ur-sistema Gautegiz Arteagatik Gernika-Lumora doazen hodiekin lotu ditu. Horretarako, Aldundiak 820.000 euroko kostua izan duen ur tratamendurako estazio berria eraiki du. Estazioak lau litro ur tratatzen ditu segunduko. Proiektuaren helburua herria hornitzen duen Bollar sarearen jasotzea ziurtatzea izan da. Arratzun, berriz, isurien zentralizazio lanak egin dituzte Barrutia, Zabala-Belendiz, Uarka eta Monte auzoetan. Bizkaiko Foru Aldundiak herriko isuriak bideratzeko kolektore berria eraikitzeko proiektua jarriko du martxan, sakabanatuta dauden puntuak lotzeko helburuagaz. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 EREŃO Jabier Salutregi eta Juan Pablo Dieguez aske utzi dituzte, fidantzapean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00006007/Jabier_Salutregi_eta_Juan_Pablo_Dieguez_aske_utzi_dituzte_fidantzapean.htm Jabier Salutregi `Egin´ egunkariko zuzendari ohiak eta Juan Pablo Dieguezek, atzo utzi zituzten Valentziako eta Valladolideko kartzelak, hurrenez hurren. Presoen senideek 6.000 euroko bermea ordaindu zuten atzo goizean. Eako udatiarra eta bermeotarra 18/98 makrosumarioan auzipetu zituzten eta azarotik egon dira espetxeratuta. 18:00ak aldera kaleratu zuten Salutregi eta Dieguez, aldiz, 20:05ean. Salutregi Orain azpiatalean auziperatu zuten, ETAko kide izatea leporatuta. Dieguez, berriz, enpresen atalean epaitu zuten 18/98 makrosumarioaren barruan. Angela Murillo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hamabi eta 11 urteko kartzela zigorra ezarri zien, hurrenez hurren. Bata zein bestea edozein kargu publiko betetzeko ezgai deklaratu zituzten sentzentzia berean. Espainiako Auzitegi Nazionalaren hirugarren aretoak eguaztenean jarri zion `Egin´-eko azken zuzendariari kartzela uzteko bermea. Juan Pablo Dieguezek, ordea, atzo bertan jaso zuen berria. Azken asteotan hiru izan dira Espainiako kartzelak utzi dituzten 18/98 makrosumarioko presoak. Hala ere, Bermeoko bizilagun Olatz Egiguren bilbotarra oraindik Almeriako kartzelan dute preso. Juan Mari Mendizabal elgoibartarra, Olatz Altuna usurbildarra eta Elena Beloki laudiotarra kanpoan dira dagoeneko. Guztiek 6.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute tramiteak gauzatzeko. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 EA Frontenis txapelketa gaur arratsaldean hasiko da, bihar hasi beharrean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007003/Frontenis_txapelketa_gaur_arratsaldean_hasiko_da_bihar_hasi_beharrean.htm Gaur arratsaldean hasiko dira frontenis txapelketak Artza frontoian. Aurreikusitakoaren arabera, bihar hasi behar zuten, baina Hilario Aurtenetxe Artza Pilota Taldeko kideak jakinarazi duenez, uste baino askoz jende gehiagok eman du izena eta aurreratu egin behar izan dute hasiera eguna. Finala irailaren 7an jokatuko da Finala Andra Mari jaietan, irailaren 7an, jokatuko da eta partidak gaur hasten ez badituzte, ez daukate nahikoa asteburu libre izena eman duten guztiek jokatzeko, Aurtenetxek azaldu duenez. Gaur 18:00etan hasiko da lehen partida eta Maurik eta Gangoitik jokatuko dute, batetik, Calzadaren eta Areizagaren aurka; bestetik, Goitia eta Martinez ariko dira Reinosoren eta Bragadoren aurka. Bihar Suarez eta Zabala Uribarriren eta Hurtadoren kontra ariko dira; Tractor 1 eta Tractor 2 Reinosoren eta Bragadoren aurka eta Ondaro eta Nieto Romero eta Trejoren kontra. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Txo Hiesa: «Hiesaren arriskua ez da desagertu» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007005/Txo_Hiesa_Hiesaren_arriskua_ez_da_desagertu.htm Hiesa kutsatzeko arriskua ez dela desagertu eta jendea kontzientziatu beharra dagoela azpimarratu du Txo Hiesa elkarteak, GIB eta Hiesarekin bizi direnen aurtengo topaketak aurkezteko ekitaldian. Informazio eta kontzientziazio kanpainen garrantzia azpimarratu du Gaizka Solo elkarteko kideak. Gaur hasi eta asteburu osoan zehar ekitaldi desberdinak antolatu ditu Txo Hiesa elkarteak. Aurten topaketak ez dira institutu publikoan egingo, orain arte bezala, instutu zaharrean baizik, aurrekoan obrak egiten ari direlako. Jardunaldion helburua euren arteko «komunikazioa bultzatzea eta gauza gehiago ikastea» dela azaldu dute antolatzaileek. Euren lana «belaunaldi berriei birusaren kutsatzearen arriskuez ohartaraztea» dela deritzote; izan ere, gazteek gaur egun gai hau «urruti bezala» ikusten dutela agertu du Jon Garcia Txo Hiesa elkarteko kideak. «Guzti hau ez ahazteko aspertu arte informazioa zabaltzeko» betebeharra dutela agertu du. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO Gizon baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak Tonpoian, Tala parean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00007010/Gizon_baten_gorpua_aurkitu_du_Ertzaintzak_Tonpoian_Tala_parean.htm Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean Bermeoko kostaldean, Tonpoiaren inguruan, Tala parean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. 13:45ak aldera ertzainei dei egin zien norbaitek itsasoan, kostaldetik oso gertu, pertsona baten gorpua ageri zela ohartarazteko. Patruila bat, alde batetik, eta helikopteroa, bestetik, bertaratu ziren ingurura eta, abisuak zioen bezala, pertsona bat uretan zegoela ikusi zuten eta erreskate lanei ekin zieten. Gorpua lurrera atera zuten eta hilda zegoela berrestea baino ez zuten izan. Auzitegiko medikua heldu eta gorpua aztertu ondoren, Bizkaiko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten auzitegiko medikuak egin beharreko azterketak egiteko. Ikerketa abian da Hildakoari buruzko daturik ez zeukan Ertzaintzak egunkari honen edizioa ixterakoan. Gizonezkoa zela besterik ez zuten jakinarazi. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BERMEO