Busturia, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda busturia eu Sat, 05 Jul 2008 00:01:29 +0200 60 Busturia, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info «Elkarteak Busturian pilota bultzatzea du helburu» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00005007/Elkarteak_Busturian_pilota_bultzatzea_du_helburu.htm Busturian pilota elkartea sortzeko lanean ari dira. Talde txiki bat sortu dute elkartea aurrera ateratzeko, eta horien artean dago Unai Iglesias (Gernika-Lumo, 1977). Bost urte zituela hasi zen eskupilotara jokatzen, eta hamalau urte daramatza eskupilota irakasle moduan. Elkarte horren helburua Busturian pilota mundua bultzatzea izango dela esan du Iglesiasek. Busturiko pilota elkartea noizko? Dagoeneko Busturiko Udalak egin ditu elkarte bat sortzeko beharrezkoak diren kudeaketak, estamentu batzuk egin behar baitziren. Bi aste barru Busturiko pilota elkartea martxan egon daitekeela uste dut. Nola batu zarete elkartea sortzeko? Busturiko pilota elkartea sortzearena herriko alkatearen ideia izan zen. Berak oso ondo ezagutzen du pilota mundua eta, hain zuzen, hori bultzatu nahi du. Bestalde, Busturian bizi naiz ni, eta txikitatik nago pilota munduan sartuta. Ondo ezagutzen dut, gainera. Alkateak bere ideiaren berri eman zidan eta hementxe gabiltza, horretan lanean. Hiru-lau pertsonabatu gara talde batean elkartea sortzeko asmoz, eta dagoeneko ia dena dago prest. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Busturiko zenbait kaleetako egokitze lanak egingo dituzte uda honetan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-02/p00006008/Busturiko_zenbait_kaleetako_egokitze_lanak_egingo_dituzte_uda_honetan.htm Busturiko Udalak herriko zenbait kale egokitzeko lanak hasiko ditu laster. Bi gune dira zehazki uda honetan konponduko dituztenak; batetik, Altamira auzoan dagoen eskolatik San Kristobaleko tren geltokira arteko bidea eta, bestetik, Axpe auzoan kokatuta dagoen udaletxetik Axpeko tren geltokira arteko bidea. Hobetze lan horiek egiteko Busturiko Udalak gutxi gora-behera 68.000 euroko aurrekontua du. Hala ere, lanak burutzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 16.000 euroko diru-laguntza emango dio. Irisgarritasuna hobetu Lan horiekin Busturiko Udalaren asmoa herritarren irisgarritasuna hobetzea da; bestalde, gaur egun dauden arkitektura-oztopoak kendu gura dituzte. Izan ere, hobetuko dituzten bi guneak herritarrek gehien erabiltzen dituztenak dira. Busturiko Udaletik esan dutenaren arabera, helburua Busturiko herritarrei ahalik eta zerbitzu onenak eskaintzea litzateke. Herritarrek gehien erabiltzen dituzten guneen irisgarritasuna hobetzea dute helburu. ... Wed, 02 Jul 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Busturitar trebeen lanak ikusgai http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00006004/Busturitar_trebeen_lanak_ikusgai.htm Busturiko Altamira auzoko kultur etxean herriko bizilagunen esku trebeek egindako lanen erakusketa dago ikusgai. Ikasturtean eskulanen tailerrean lanean ibili diren 50 lagun ingururen fruituak erakutsi nahi dituzte erakusketa horren bitartez: ehunka eskulan. Erakusketa uztailaren 2ra arte izango da ikusgai, goiz eta arratsaldez, liburutegiko ordutegian: 09:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:30era. Margot Fernandez da tailerraren monitorea eta hainbat urte daramatza eskulanak egiten. «Nire zaletasuna Busturian bertan hasi zen, ni ere bertoko eskulanen tailerrean aritu bainintzen. Interes handia hartu nuen eta gerora Bilbora joan nintzen gauza gehiago ikastera». Ordutik hona, hamar urte daramatza Busturian, eskulanen tailerren monitore lanetan. Aurtengo berritasunak «Urte guztietan egiten ditugu antzeko gauzak. Hala ere, berritasunak izan dira aurten». Aurtengo ikasturtean eztainuarekin egindako zenbait ispilu eta kristalezko plater dekoratuak egin dituzte, beste gauza batzuen artean. «Aurten Veneciatik ekarritako maskara bat ere dekoratu dute eta kasko zahar bati itxura aldatu diote». Beste bat ematen duela dio irakasleak. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Nagore Lartitegik irabazi du Busturiko jaietako kartel lehiaketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00006009/Nagore_Lartitegik_irabazi_du_Busturiko_jaietako_kartel_lehiaketa.htm Busturiko jaiek badute kartel iragarlea. Nagore Lartitegi busturitar gazteak irabazi du aurten egin duten Busturiko jaietarako kartel lehiaketa. Azken urteetan ez dute jaietarako kartel lehiaketarik egin, baina aurten lehiaketa berreskuratu dute eta bi izan dira aurkeztutako kartelak. Nagore Lartitegi kartel irabazlearen egilearen esanetan, «egia esanda, kartel gutxi aurkeztu dira. Aurreko urteetan ez da lehiaketarik izan. Uste dut horrek zerikusia duela, jendeak agian ez du ezer jakin eta». Kartel irabazleak batez ere uztailaren 10etik 14ra bitartean izango diren San Kristobal auzoko jaiak iragarriko ditu. Bestalde, Busturiko jaien egitarauaren liburuan ere agertuko da. Jaiak iragarriko dituen kartelagatik 200 euroko saria eman diote. ############ «Tradizioa agertzen ez bada, jendeak ez dio zentzurik hartzen» ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Abesbatzen udaberriko kontzertuak izango dira Axpeko elizan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00006006/Abesbatzen_udaberriko_kontzertuak_izango_dira_Axpeko_elizan.htm Abesbatzen udaberriko kontzertuak Busturira iritsiko dira etzi, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen eskutik. Bermeoko Abesbatzaren, Zierbanako Berdantza Abesbatzaren eta Jose Maria Arregi Abesbatzaren emanaldiak izango dira Axpeko Andra Mari elizan, 20:00etatik hasita. Sarrera doakoa izango da. Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Jose Maria Uzelay herri ikastetxeko ikasleek eta irakasleek jaia egin dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-10/p00004006/Jose_Maria_Uzelay_herri_ikastetxeko_ikasleek_eta_irakasleek_jaia_egin_dute.htm Busturiko Jose Maria Uzelay herri ikastetxeak eskolako jaia ospatu zuen zapatuan. Umeek zein gurasoek parte hartu zuten jai horretan. Busturiko eskolak antolatuta zenbait ekitaldi izan ziren eta gurasoen elkarteak antolatuta, aldiz, beste batzuk. 11:00etan hasi zuten jaia ikastetxeko areto nagusian. Bertan, txikienetik hasi eta nagusienera arte, dantzan egiteko aukera izan zuten ikasleek. Azken asteetan ikasi dituzten koreografiak dantzatu zituzten gurasoen aurrean. Seigarren mailako ikasleek ikastetxea utziko dute aurten eta agur esateko astia ere izan zuten jaialdian. Puzgarriak eta kartak `Play Back´ eta koreografia saioak bukatuta, gurasoen elkarteak antolatuta zenbait ekintza izan zituzten ikasleek. Alde batetik, bizikleta ibilbidea egin ahal izan zuten inguruetatik. Beste alde batetik, bizikleta hartu nahi ez zutenek Altamirako tenis pistetan ipinitako gaztelu puzgarrietan eta kartetan jolastu ahal izan zuen. ... Tue, 10 Jun 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Euskadiko Bioaniztasun Zentroak ateak ireki ditu http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00006007/Euskadiko_Bioaniztasun_Zentroak_ateak_ireki_ditu.htm Bost urtetan lanean ibili eta gero, Busturiko Madariaga Dorretxean dagoen Euskadiko Bioaniztasunaren Zentroaren inaugurazio ekitaldia egin zuten atzo. Bertan izan ziren, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburua, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Rodolfo Lartitegi Busturiko alkatea. Euskadiko Bioaniztasun Zentroa bi zatitan banatuta dago; batetik, bioaniztasunaren alorreko ezagutza eta ikerketa unitatea da. Bestetik, museoa edo erakusketa gunea ere bada. Azkenak, 1.166 metro koadroko azalera du. Guztira, 10.000.000 euroko inbertsioa behar izan da bioaniztasun zentroa martxan ipini ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenerako Sailak kofinantzatu dituzte instalazioak, %50ean. Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren esanetan, «Madariaga dorretxea lehen eta orain aintzindari da. Zentroa oso garrantzitsua da eta erreferente bihurtu behar da, bai Espainia mailan eta bai Europa mailan». ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Busturiko eskolako jaia egingo dute bihar goizean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-06/p00005003/Busturiko_eskolako_jaia_egingo_dute_bihar_goizean.htm Busturiko Jose Maria Uzelai herri eskolak ikastetxeko jaia egingo du bihar goizean. Ikastetxearen eta gurasoen elkartearen artean hainbat ekimen antolatu dituzte jaialdirako. 11:00etan hasiko dute eguna, eta horretarako musika jaialdia prestatu dute; ikastetxeko ikasleek prestatutako dantza saioak izango dira. Tartean, play-back-ak eta zenbait koreografia egingo dituzte. Mailaka igoko dira eszenatokira, ikasturtean zehar prestatutako ikuskizunak erakusteko. Denentzako jana Musika jaialdiaz gain, beste hainbat jarduera antolatu dituzte. 12:00etan bizikleta ibilbidea egingo dute ikastetxe inguruetatik. Ordu berean, batez ere txikienentzako, gaztelu puzgarriak izango dira eta tenis pistan karts-ak egongo dira, horietan ibili gura duenarentzat. Azken bi jarduera horiek gurasoek antolatutakoak dira. ... Fri, 06 Jun 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Gaur inauguratuko dute Madariaga dorretxea http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-05/p00006001/Gaur_inauguratuko_dute_Madariaga_dorretxea.htm Ingurumenaren Nazioarteko Eguna aukeratu du Eusko Jaurlaritzak Madariaga dorretxearen inaugurazio ekitaldia egiteko. Gaur goizean irekiko ditu ateak Madariaga dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Bioaniztasunaren Zentroak. Madariaga dorretxea Busturian dago, Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean, hain zuzen ere. 11:00etan egingo dute aurkezpena hedabideen aurrean, eta zentroaren edukiei eta helburuei buruzko informazioa emango dute. Inaugurazio instituzionala 12:30ean, aldiz, Euskadiko Bioaniztasunaren Zentroaren aurkezpen instituzionala egingo dute. Bertan izango dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburu Esther Larrañaga. Thu, 05 Jun 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Urtean ikasitakoa praktikan jarriko dute `Aqui no ha pasado nada´ antzezlanean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-05/p00006008/Urtean_ikasitakoa_praktikan_jarriko_dute_`Aqui_no_ha_pasado_nada´_antzezlanean.htm Busturiko Antzerki Taldeak, beste behin ere, aurtengo ikasturtean ikasitakoa erakutsiko du eszenatoki gainean. `Aqui no ha pasado nada´ antzezlana estreinatuko dute barikuan. Lau saio eskainiko dituzte barikutik domekara bitartean. Estreinaldia barikuan izango da 22:30ean. Zapatuan, ordea, bi saio eskainiko dituzte; bata 20:00etan eta bestea 22:30ean. Azken saioa domekan izango da, 20:00etan. Antzerki emanaldiak Busturiko Altamira auzoko Kultura Etxean izango dira. Sei busturiar protagonistak Busturiko Antzerki Taldea sei busturiarrez osatua dago momentu honetan, eta eurak izango dira `Aqui no ha pasado nada´ antzezlanaren protagonistak. Izan ere, aurtengo ikasturtea hasi zenetik, urritik hain zuzen ere, antzezlan horretan lanean ibili dira. Antzezlan horren gidoilaria eta zuzendaria Patxi Bilbao Zalbidea bermeotarra da. ... Thu, 05 Jun 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Herriko udalekuetarako izena emateko epea zabalik da dagoeneko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-29/p00005008/Herriko_udalekuetarako_izena_emateko_epea_zabalik_da_dagoeneko.htm Busturiko Udalak `Herriko udalekuak´ antolatu ditu udarako. Udaleku horietan parte hartu nahi duten umeek izena eman beharko dute Busturiko Udalean bertan, ekainaren 16a baino lehen. Uztailean izango dira udalekuak, eta lau eta hamalau urte arteko umeek parte hartu dezakete. Uztailean zehar, goizero izango dituzte ekintzak izena ematen duten ume eta gazte guztiek. Izena 10:00etatik 13:00era bitartean eman beharko dute. Umeak herrikoak zein kanpokoak izan daitezke. Hala ere, beste herri batzuetan bizi direnentzat udalekuetako prezioak garestiagoak izango dira. Begiraleen bila Udalekuetarako begiraleen bila dabil orain Busturiko Udala. Horiek serrigorrez busturitarrak izan beharko dute. Interesa duenak kurrikuluma eraman beharko du udaletxera, ekainaren 13a baino lehen. ############ ... Thu, 29 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA 'Aqui no ha pasado nada' antzezlanerako sarrerak salgai, liburutegian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-28/p00006001/Aqui_no_ha_pasado_nada_antzezlanerako_sarrerak_salgai_liburutegian.htm `Aqui no ha pasado nada´ antzezlana ikusteko sarrerak salgai daude Busturiko Altamira auzoko liburutegian. Busturiko antzerki ikastaroan dabiltzan lagunek eskainiko dituzte emanaldiak ekainaren 6an, 7an eta 8an. Patxi Bilbao Zalbidea da antzezlan horren zuzendaria eta egilea. Kultur etxean izango da emanaldia eta hiru egunetako saioak 22:00etan hasiko dira. Sarrerak hiru eurotan daude salgai udal liburutegian. Wed, 28 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Eskolako Agenda 21 Udal Foroa egin dute Busturian ere http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-24/p00006007/Eskolako_Agenda_21_Udal_Foroa_egin_dute_Busturian_ere.htm Joan den eguaztenean Muxikan egin bezala, atzo egin zuten Eskolako Agenda 21 Udal Foroa Busturiko udaletxean. 10:30ean hasita, Jose Maria Uzelai ikastetxeko bost eta seigarren mailako hamabost ikaslek egin zuten aurkezpena. Ikasleez gain irakasle, zuzendaritza talde, jantokiko langile eta gurasoen ordezkariak ere osoko bilkua aretora hurbildu ziren. Busturiko herri eskolak eta Udalak aurten sinatu dute Eskolako Agenda 21 konpromiso akta. Ikastetxeko ordezkariek beraiek hartutako konpromisoen betetze maila aztertu zuten, eta baita aurrera begirako erronkak azaldu ere. Eskolako Agenda 21a aurrera eramateko, taldea indartzeko, eskolan bilketa selektiboa egiteko eta papera zein plastikoak birziklatzeko konpromisoa azaldu zuten ikastetxeko ordezkariek. Herri mailako foroa abian Udalari egindako eskarien artean, pilak biltzeko edukiontziak jartzea, eskolako patioa eta eliza ingurua gutxienez astean behin garbitzea eta bilketa selektiborako edukiontzi gehiago jartzea izan ziren. ... Sat, 24 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Zain Dezagun Urdaibaik egin nahi dituzten luxuzko etxeen aurkako helegitea jarri du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-17/p00004002/Zain_Dezagun_Urdaibaik_egin_nahi_dituzten_luxuzko_etxeen_aurkako_helegitea_jarri_du.htm Viviendas de Bizkaia-Amenabar enpresak San Kristobal auzoko Zelaiondo inguruan egin nahi dituen luxuzko 46 etxebizitzen aurka agertu da Zain Dezagun Urdaibai Busturialdeko Garapen Eusgarrirako Auzo Elkartea. Aurreko legegintzaldian (EAJ) etxebizitzak egiteko hasitako prozedura «baliogabea» dela iritzita, helegitea aurkeztu du Busturiko Udalean. Horrez gain, errekurtsoa «eskumen sektoriala duten administrazio guztietan aurkeztuko» dutela diote Zain Dezagun Urdaibaiko kideek. Are gehiago, euren kexak aurrera egin ezean, administrazioarekiko auzi-prozesua hasiko dutela ohartarazi dute. Izan ere, Auzo Elkartekoen ustez, «Viviendas de Bizkaia-Amenabar enpresak sustatutako eta EAJk babestutako» luxuzko etxebizitzak egiteko proiektu horren «justifikazio bakarra espekulazio urbanistikoa erraztea» da. «Zelaiondo gunerako EAJk aurkeztutako birkalifikazioa egiteko asmoaren berri komunikabideen bitartez ezagutu genuenean, 2006ko udan, aurka agertu ginen. Izan ere, ez genion inolako justifikaziorik aurkitzen Viviendas de Bizkaia-Amenabar enpresak etxebizitza kopurua 26tik 46ra igotzeko proposamenari». Aipatu enpresak «urbanizazio bat eta errotonda bat soilik» emango liokeela ordainetan komunitateari salatu dute Auzo Elkarteko kideek. ... Sat, 17 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA San Antonioko biribilgunea uda ostean egingo dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-13/p00004006/San_Antonioko_biribilgunea_uda_ostean_egingo_dute.htm Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan sailak San Antonioko biribilgunea egiteko lanak atzeratu ditu. Errotonda udarako prest egotea zen hasierako asmoa, baina, azkenean, Aldundiak lanak uda ostera arte atzeratzea erabaki du. Egingo duten biribilgunea BI-2235 errepidean egongo da, Busturia eta Sukarrieta arteko mugan. Sukarrietako San Antonio hondartzarako eta umeen udalekuetarako sarrera ahalbidetuko du. Proiektu horrekin, autoek inguru horietara sartzeko ezkerrera egin behar dituzten birak ekidin nahi ditu Aldundiak. Horrez gain, errepide horretan autoek hartzen duten abiadura murriztea ere badu helburu Aldundiak. Lurren kudeaketa Busturiko alkate Rodolfo Lartitegik esan duenaren arabera, «Busturiko Udalak egin duen gauza bakarra biribilgune hori egiteko beharrazkoak ziren lurrak kudeatzea izan da. Bere unean Bizkaiko Foru Aldundiak presa handia zuen». Udalak beharrezkoak ziren lurrak otsailerako kudeatuta zituela ere adierazi du Busturiko alkateak. «Nire ustez ere orain ez da momenturik egokiena lanekin hasteko. Hondartza sasoia dator eta auto asko ibiltzen dira inguru horretatik. Orain hasiz gero, eragozpenak bano ez lirateke sortuko». ... Tue, 13 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Gaur hasiko da Busturiko Santiago pala txapelketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00005001/Gaur_hasiko_da_Busturiko_Santiago_pala_txapelketa.htm Gaur emango diote hasiera Busturiko Udalak antolatu duen lehenengo Santiago pala txapelketari. Gaur goizean hasi eta uztailaren 27ra arte iraungo du txapelketak, egun horretan izango baita txapelketako finala. Guztira hogei bikotek eman dute izena txapelketan parte hartzeko. Bi maila izango dira, eta lau taldetan banatuta egongo dira. Partidak zapatuetan jokatuko dira goizez zein arratsaldez, Axpeko frontoian. Lehenengo Santiago pala txapelketa liga modura jokatuko dute, bikote bakoitzak bere mailan eta taldean jokatuko duelarik. Irabazitako partida bakoitzeko bi puntu emango dizkiote bikote txapeldunari. Galtzen den partida bakoitzeko puntu bat izango dute bikoteek, eta aurkezten ez den bikoteak ez du punturik izango. 30 tantora Bi partidara ez aurkezteak txapelketatik kanpo geratzea suposatuko luke. Hau da, jokatutako partidak ez dira kontuan izango. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Busturialdeko eskola txikiek jaialdia egin dute Busturiko Jose Maria Uzelai ikastetxean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00005005/Busturialdeko_eskola_txikiek_jaialdia_egin_dute_Busturiko_Jose_Maria_Uzelai_ikastetxean.htm Busturialdeko eskola txikien eguna ospatu zuten atzo Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxean. Bertan, laugarren urtez jarraian batu ziren Urretxindorra (Muxika), Uzelai (Busturia), Montorre (Gautegiz Arteaga) eta Mundakako eskoletakoek. `Eskola txikiak zabalik, herri txikiak bizirik´ lelopean, 315 ume inguru bildu ziren Jose Maria Uzelai herri ikastetxeko jolastokian, bi eta hamabi urte bitartekoak. 10:00ak puntuan hasi zuten jaia. Busturiko ikasleek, bertsotan, harrera berezia egin zieten beste herrietako umeei. Nahiz eta eguraldiari beldur ziren, umeek beren gorputza mugitzeko aukera ere izan zuten jolastokian bertan. Txikienetatik hasi eta nagusienek ere dantza emanaldia eskaini zuten. Ez bakarrik umeek, irakasleek ere gorputzak berotzeko aukera izan zuten. Gorputzak mugitzeaz gain, behin eta berriz abesten zuten `eskola txikiak zabalik, herri txikiak bizirik´, jaialdiaren lemapea. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Sormena depresioaren eskutik datorrenean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00006004/Sormena_depresioaren_eskutik_datorrenean.htm Edurne Madariaga Otazua busturitarraren erakusketa dago ikusgai Busturiko Altamira auzoan dagoen Kultura Etxean. Bertan, Madariagak berak bizitzaren une txar batean egindako 23 lan ikus daitezke. Egileak berak esan duenaren arabera, «erakusketa hau egiten hasi nintzen lur jota nengoen egun batean, nahiko sakon gainera». Margozten hasteari esker, bizitza aldatu ahal izan duela argitu du Madariagak. Bi teknika dira nagusi Edurne Madariagaren erakusketan: argizaria eta akuarela. Horiez gain, pintura akrilikoa ere erabiltzen du bere lanetako batean, lorak margozteko. Gaiak: Busturia eta librea Aurkezpenak bi gai ditu. Batetik, Busturia herria bera eta, bestetik, gai librea. Gai libre horretan, batez ere lorak nagusitzen dira. Busturiko hainbat leku ezagun irudikatu ditu Madariagak bere erakusketa honetan: Madariaga dorretxea, Kurtzioko ermita, Axpeko Andra mari eliza eta koba eta Paresi, besteak beste. «Nahiz eta orain ez naiz Busturian bizi, erakusketa hau nire familiari esker egin ahal izan dut. Beraiek ekarri ninduten Aingerubidera, eta bertan eman nituen nire haurtzaroa eta gaztaroa», dio Madariagak. Pintura batzuk liburu baten bitartez egin dituela adierazi du; beste batzuk, ordea, buruan zituen irudien bitartez. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Busturialdeko eskola txikien jaia egingo dute barikuan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-06/p00005004/Busturialdeko_eskola_txikien_jaia_egingo_dute_barikuan.htm Laugarren urtez jarraian, Busturialdeko eskola txikien jaia antolatu dute barikurako Busturiko, Gautegiz Artegako, Mundakako eta Muxikako eskoletakoek. Aurten jaialdia Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxean egingo dute. Pili Garcia Jose Maria Uzelai ikastetxeko zuzendariaren esanetan, «jaialdi honen helburu nagusia ikasle eta irakasleen arteko harremanak sendotzea da. Elkarrekin egun on bat pasatzeko aukera ematen du jaialdi honek». Horrez gain, eskola txikien ezaugarriak ezagutzera emateko egun ezin hobea dela adierazi du Garciak. «Jendeak jakin behar du eskola txikiak ere hemen gaudela. Nahiz eta eskola txikiak izan, jendeak jakin behar du kalitate aldetik oso ondo gaudela». Busturialdeko eskola txikien jaia 10:00etan hasiko da, Jose Maria Uzelai ikastetxeko jolastokian . Busturiko eskolako umeek harrera berezia egingo diote beste herrietako umeei. «Busturiko ikasle batzuk bertso saioak antolatu dituzte beste umeei harrera egiteko». Guztira, 315 ikasle batuko dira barikuan Busturin. ... Tue, 06 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Madariaga dorretxeko lanak salatu dituzte ekologistek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00005005/Madariaga_dorretxeko_lanak_salatu_dituzte_ekologistek.htm Busturialdeko Zain Dezagun Urdaibai elkarteak Eusko Jaurlaritzak Busturiko Madariaga Dorretxean egindako lana eta egiten ari diren bidegabeko kudeaketak salatu nahi ditu. Erroxeli Ojinaga Zain Dezagun Urdaibai elkarteko kidearen esanetan, «lehenengo eta behin ez dituzte errespetatu Madariaga Dorretxeak antzina zituen egitura eta itxura. Horrez gain, hasierako aurrekontua eskuetatik joan zaie eta, bestalde, etorkizunean dorretxea kudeatuko duten pertsonak aukeratzeko modua ez da bat ere egokia». Zain Dezagun Urdaibai elkarteak 2003an jarritako salaketa baten epaia eman zuten joan den hilean. Sententzia horrek txosten bat egitera behartzen du Busturiko Udala. Horretan, dorretxean eta inguruan egin diren lanak Udalaren hirigintza-arauen barruan daudela egiaztatu beharko dute. Busturialdeko ekologisten elkartea Busturiko Udalagaz akordio batera heldu da lanak legeztatzeko. «Lizentzia eskatzera konprometitu dira, hirigintza-arauen barruan legeztatzera eta kultur arloan behar diren pauso guztiak emateko konpromisoa ere hartu dute». ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Busturiko argazki artxibo digitalizatua liburutegian kontsultatu daiteke http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00006007/Busturiko_argazki_artxibo_digitalizatua_liburutegian_kontsultatu_daiteke.htm Busturiko Udalak bere argazki artxibo digitalizatuaren aurkezpena egin zuen herenegun. Argazki artxibo digitalizatua Eusko Ikaskuntzaren laguntzagaz egin dute. Momentuz argazki artxiboa ikusteko modu bakarra Kultura Etxean dagoen liburutegira joanda izango da. Aurrerago, interneten ikusteko aukera ere izango da, Busturiko Udalaren webgunean bertan. Argazki artxibo digitalizatuaren aurkezpena aprobetxatu zuten herritarrei argazki gehiago ekartzeko deialdia egiteko. Izan ere, oraindik ez dituzte argazki asko. Aurkezpenean Eusko Ikaskuntzako kide batek ere parte hartu zuen, eta harek esan legez, beharrezkoa da jendearen laguntza artxibo osatuagoa izateko. «Argi izan behar dute argazkiak itzuli egiten zaizkiela. Guk ekartzen dizkiguten argazkiak eskaneatu baino ez ditugu egiten». ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Busturiko argazki artxibo digitalizatua liburutegian kontsultatu daiteke http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00006006/Busturiko_argazki_artxibo_digitalizatua_liburutegian_kontsultatu_daiteke.htm Madariaga Dorretxearen inguruko erakusketa jarri dute Busturiko Altamira auzoan dagoen Kultur Etxean. Erakusketa hamar panel informatibok osatzen dute eta apirilaren 30era arte izango da ikusgai, 09:30etik 11:30era eta 16:00etatik 20:30era. Panel informatiboen bidez, Madariaga Dorretxeak izan dituen aldaketak ezagutzeko aukera dago; lehengo itxura eta gaur egunean hartu duena ikus daiteke. Busturiko alkate Rodolfo Lartitegik esan duenez, «Madariaga dorretxearen edukia irudikatu nahi izan dugu. Izan ere, jendeak ez daki dorretxe barruan zer dagoen». Biodibertsitatea oinarri Madariaga dorretxearen barruan interpretazio zentroa jarriko dute. «Interpretazio zentro horrek biodibertsitatea izango du gaitzat. Hori oinarri moduan hartuta, gauza sinpleenetatik hasita biodibertsitatea zer den azalduko du interpretazio zentroak», azaldu du Lartitegik. Kultur Etxean ikusgai dauden paneletan interpretazio zentroaren nondik norakoak ere ikusteko aukera dago. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Busturiko Udalak Cason jasotako harrera bikaina azpimarratu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00006002/Busturiko_Udalak_Cason_jasotako_harrera_bikaina_azpimarratu_du.htm Busturiko alkate, Rodolfo Lartitegi eta Udaleko zenbait ordezkari Asturiasko (Espainia) Caso herrian izan dira, bisitan. Martxoaren 27an joan ziren Casora, anaitzeko prozesua bideratzeko asmoagaz. Busturiko alkateak herriaren ezaugarri fisiko eta orografikoak pertsonalki ezagutzeko aukera izan zen, baita inguruko paisaiak eta faunaren aberastasuna ere. Busturiko Udaletik Caso herrian izandako harrera azpimarratu nahi izan dute. Casora egindako bisitan, bi herrien artean izan daitekezkeen elkartrukeak izan zituzten berbagai agintariek: hirugarren adinekoentzako eta gazteentzako aurrerantzean antolatu ditzaketen bidaiak, esaterako. Uztailean Casoko Udaleko ordezkariak izango dira Busturian, bisitan. Busturiko eta eskualdeko ondare naturala, kulturala eta historikoa ezagutzera etorriko dira. ... Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA 2008ko jaien kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00005002/2008ko_jaien_kartel_lehiaketan_parte_hartzeko_epea_zabaldu_dute.htm Busturiko Jai Batzordeak aurtengo jaien aurkezpena egingo duten kartelen lehiaketa martxan jarri du. Kartelak apirilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira Busturiko Altamira auzoko kultur etxean, 9:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Sei jai ospatuko dituzte 2008an Busturian: San Kristobal, Santiago eta Santa Ana, Paresi, Itsasoko Ama Birgina, San Bartolome eta Mikel Deuna jaiak. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi kartel aurkeztu ahal izango ditu, bakoitzak nahi duen kolore eta teknikarekin. 70x50 zentimetrokoa izan beharko dute, kartoian aurkeztuta. Horrez gain, CD bat aurkeztu behar izango dute bi argazkirekin. Sinadurarik gabe Lanak leloagaz aurkeztu behar dira eta sinadurarik gabe. Izen-abizenak gutun-azal baten barruan ipini behar dira, telefono zenbakiagaz eta NAN-aren fotokopiagaz. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Ipuin kontalaria izango da bihar goizean Altamirako liburutegian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-04-01/p00006001/Ipuin_kontalaria_izango_da_bihar_goizean_Altamirako_liburutegian.htm Busturiko umeek ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izango dute bihar goizean. Joseba Ramirez Izko izango da ipuin-kontalaria eta emanaldia 10:30ean hasiko da. Txotxongiloen bitartez kontatuko ditu ipuinak Izkok. Altamira auzoko Kultura Etxeko liburutegian izango da saioa. Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 BUSTURIA Lehenengo pala txapelketarako izena emateko epea gaur bukatuko da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-26/p00005004/Lehenengo_pala_txapelketarako_izena_emateko_epea_gaur_bukatuko_da.htm Aurten Udalak lehenengoz antolatu du pala txapelketa. Busturiako I. Santiago Pala Txapelketa asteburuetan jokatuko da Axpe auzoko pilotalekuan. Gomazko pilotarekin jokatuko dira partida guztiak. Maila bitan banatuko da txapelketa: herritar batzuek `lehenengo mailan´ ariko dira, eta beste batzuk `bigarren mailan´. Bikote bakoitzak erabakiko du zein mailatan parte hartu. Lehenengo partida jokatzerakoan hamabost euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Parte-hartzaileek epaile lanak ere egin beharko dituzte. Gaur bukatuko da izena emateko epea. Izena emateko 946171004zenbakira deitu edota `liburutegia.busturia@bizkaia. org´ helbide elektronikora idatzi daiteke. Wed, 26 Mar 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA San Antonioko biribilgunea udarako prest izatea espero dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-19/p00006009/San_Antonioko_biribilgunea_udarako_prest_izatea_espero_dute.htm Bizkaiko Foru Aldundiak San Antoniorako sarrera ahalbidetuko duen biribilgunea egiteko lanen aurrekontua onartu du. Hain zuzen ere, 760.000 euro izango ditu biribilgunea egiteko. Rodolfo Lartitegi, Busturiko alkatearen esanetan, «lanak lau hilabetetan prest izango direla esan digute, baina oraindik ez dira hasi». Hala ere udarako prest izatea espero du Busturio alkateak. Hondartzen ardura duen Ingurumen sailak aurreikusitako proiektua izan zen. «Udan jende asko joaten da San Antonioko hondartzara eta biribilgune batek sarbidea hobetuko lukeela ikusi zuten», adierazi du Lartitegik. Era berean, Busturiko Udalak bere auzo guztietarako sarbideak hobetzeko apostua egin du. Auzokideek sarri erabiltzen dituzten ohiko guneetan komunikazio arazoak konpontzeko lanetan ari da Udala. ... Wed, 19 Mar 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Bi urte beranduago, hobetze lanak egingo dituzte Mape eta Amunategi ibaietan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-18/p00006006/Bi_urte_beranduago_hobetze_lanak_egingo_dituzte_Mape_eta_Amunategi_ibaietan.htm Bi urteko atzerapenagaz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Busturiko Mape eta Amunategi erreken hobetze eta berriztatze lanak egingo ditu. Lan horien helburua uholdeetan errekek gainezkaegitea saihestea dela adierazi du Andoni Elorrieta, Busturiko alkateordeak. «1983an gertatu zena, ekidin nahi dugu». Proiektua 1996an burutzekoa zen, baina Urdaibaiko Patronatuak gelditu egin zuen. «Orain dela bi urte herrigunea eta herrigune kanpoa konpondu nahi zuten, baina ez zuten onartu. Herrigunetik kanpo egin nahi zituzten berritze lanek ez zituzten betetzen Urdaibaiko Patronatuak eskatzen dituen baldintza bereziak, eta atzera bota zuten proiektua». Orain, Urdaibaiko Patronatuak bere oniritzia eman dio proiektuari. Bi zubi berriztuko dira Hainbat gauza hobetu gura dituzte bi erreketan. Batik bat, errekak auzoetatik pasatzen diren guneak berriztuko dituzte ; batez ere, Altamira, San Kristobal eta Axpetik pasatzen diren guneak. Erreka barruan eskailera-mailak jarriko dituzte uraren indarra geldiarazteko, zuloak dauden lekuetan zuloak estaliko dituzte, apurtuta dauden hormak ere konponduko dituzte eta erdi apurtuta dauden eskailerak berriztuko dituzte. Bestalde, zubi berriak ipiniko dituzte; bata, Altamira, San Kristobal auzoan eta bestea Goldibarren. «Orain daudenak kendu eta barriak jarriko dituzte. Goldibar zubian gertatzen dena da zubi erdian zutabe bat duela eta zutabe horrek urak ekartzen dituen zuhaitz adarren galga gisa egiten duela. Ondorioz, ura psatzea eragozten du». Beste zubia urak eraman zuen eta behin-behinekoa jarri zuten. Orain zubi berria jarriko dute. ... Tue, 18 Mar 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Zigor Gojeaskoetxea ikertzeko agindua eman du Garzonek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00003009/Zigor_Gojeaskoetxea_ikertzeko_agindua_eman_du_Garzonek.htm Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasuneko bederatzi kide ikertzeko eskaera egin die Frantziako eta Belgikako agintariei. EHAK alderditik dirurik jaso zuten jakin nahi du Garzonek. Bederatzi horien artean, Zigor Gojeaskoetxea busturiarra dago. Epailearen arabera, ustez EHAKtik diru tranferentziak jaso dituzte bederatzi kideok eta diru kopuru hori, guztira, 208.000 eurokoa dela dio. Garzonek EHAKren eta EAE-ANVren jarduerak eten zituen joan den otsailean. Horretarako, EHAK-k iazko maiatzeko hauteskundeetarako gastuak ordaintzeko EAE-ANVren alde eskatutako mailegu bat eten zuela aipatzen duten polizia-txostenak hartu zituen oinarritzat. Poliziaren txosten horien arabera, nazioarteko transferentziak egin ziren Belgikara eta Frantziara. Garzonen ustez, transferentzia horiek «Batasunaren nazioarteko jarduera finantzatzeko» erabili ziren. ... Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA `Wimax´ teknologia instalatu du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00005001/`Wimax´_teknologia_instalatu_du_Udalak.htm Busturiko Udalak internet eta telefonia banda zabalaren zerbitzua hartzeko beharrezko instalazioak egin ditu udal barrutiko zati batean,` Wimax´ izeneko teknologiaz baliatuta (uhinen bitartez eta kablerik barik). Itelazpi enpresak egin ditu instalazioak. Zerbitzu hori instalatzeko diru laguntzak ematen dituzte, eta horretarako interesa duten guztiek hurrengo telefono zenbakira deitu beharko dute: 943318609 (Igone edo Lurdesengatik galdetu). Ordutegia, 09:00etatik 17:00etara. Eskaera `Wimax´ teknologiaren instalazioa egiteko inetresa dutenek martxoaren 14ra arteko epea ¬datorren barikua¬ izango dute eskaera egiteko. Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Txirrindulari elkarteak taldean izena emateko deia egin du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00006003/Txirrindulari_elkarteak_taldean_izena_emateko_deia_egin_du.htm Busturiko txirrindulari elkartea jende bila dabil, hurrengo denboraldiari begira. Hori dela eta, zazpi eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta egin dute deia. Maiatzean hasiko dute denboraldia, eta oraindik ume gitxi daude taldean. Parte hartu nahi dutenek, Busturiko txirrindulari taldeko Ismael Bilbaorengana edo Roman Zearretarengana jo beharko dute. Txirrindurik ez izatea ez da arazoa izango, Busturiko txirrindulari taldeak utziko ditu eta. Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Santiago pala txapelketa antolatu du Udalak lehenengoz http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00006001/Santiago_pala_txapelketa_antolatu_du_Udalak_lehenengoz.htm Busturiko Udalak `I. Santiago pala txapelketa´ antolatu du. Gomazko pala txapelketaren zale direnentzat antolatu dute. Pala txapelketan parte hartu nahi dutenek, gaurtik aurrera izena eman beharko dute eta martxoaren 27 arteko epea izango dute. Interesatuek, Busturiko Altamira auzoan dagoen kultur etxera jo beharko dute izena emateko. Bestela, telefonoz edo emailez izena ematea ere posible izango da: 946171004 telefonora deituta edo, `liburutegia.busturia@bizkaia.org´ helbidera mezua bidaliz. Ezin izango da bakarka izena eman, bikoteak osatu beharko dira txapelketan parte hartzeko. Izena ematerakoan, beharrezkoa da telefono zenbaki bat eta emaila ematea. Partidak apirilean hasiko dira Antolatzaileen asmoa lehenengo sailkapen partidak apirilean hastea da. «Momentuz ez dago ezer zehaztuta, ez dakigu zenbat bikotek parte hartuko duten». ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA «Kultur etxetik gehien liburutegia gustatzen zait» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00006003/Kultur_etxetik_gehien_liburutegia_gustatzen_zait.htm Marije Lizarte (Barakaldo, 1962), Altamira auzoko kultur etxean dauden ekintzetaz arduratzen da. Zer da kultur etxetik gehien gustatzen zaizuna? Liburutegia, liburu artean ibiltzea asko gustatzen zait . Irakurri duzun azken liburua? La ladrona de libros, Markus Zusakena. Abesti bat? Bizkaia maite. Erosi duzun azken diskoa? La Oreja de Van Gogh, nire alabarentzat. Oporretarako leku bat? Veneciara joateko naiz laster, orduan Venecia. zapore bat? Txokolatearena, oso gozozalea naiz . Pertsonaia historiko bat? Napoleon, bere izaeragatik. Parrandarako herri bat? Orain ez dut parrandarik egiten, baina parrandan ateratzen nintzenean Bermeo. Egin duzun azken erokeria? Gabonetan, menditik oinez ibili nintzen lau ordu baino gehiagoz, eta hurrengo egunean mugitu ezinean egon nintzen . ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Amunategiko errestaurazio lanak azaltzeko informazio-kartelak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-19/p00006002/Amunategiko_errestaurazio_lanak_azaltzeko_informazio-kartelak.htm Busturiko Udalak, Urdaibai Fundazioaren lankidetzagaz, Amunategi errekan egindako errestaurazio ekologikoaren lanen berri emango du. Horretarako, informazio-kartel bat jarriko dute errekaren inguruan. Batetik, Udalak herritarrei ezagutarazi nahi die Axpe auzoko Amunategi errekan egin dituzten errestaurazio eta zaintza lanak. Eta bestetik, herritarrak eta bisitariak ingurugiroaz arduratzea dute helburu. Rodolfo Lartitegi, Busturiko alkatearen hitzetan, «kartela dagoeneko eskatuta dago, Urdaibai Fundazioak digitalizatuta dauka. Orain inprimatu egin behar da. Aste Santua baino lehenago jarrita izango dugula uste dut. Amunategi errekaren ertzetako batean kokatuko dugu.». Jartzear dagoen informazio-kartel horretan hainbat gauza azalduko dituzte: Urdaibai Fundazioak errekaren inguruan egin dituen kontserbazio eta errestaurazio lanen berri emango ditu kartelak, errekak duen garrantzia ekologikoa azalduko du eta bere fauna eta floraren garrantzia ere azpimarratuko du. ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA «Nire ustez, luxua osasuna eta dirua faltan ez izatea da» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-16/p00005009/Nire_ustez_luxua_osasuna_eta_dirua_faltan_ez_izatea_da.htm Celia Olano (Pasai San Pedro, 1956) ezaguna da Busturian, Atxurkulu taldeko kide delako eta antzerki taldean ere parte hartzen duelako. Irakurri duzun azken liburua? Psikologia liburu bat, estresaren aurkakoa. Gustukoen duzun abestia? Xalbadorren heriotza. Telebistako programa bat? Eguenetan ematen duten ´Cuentame como paso´. Oporretarako leku bat? Kaiokoko, Kuban. Pertsonaia historiko bat? Jesus. Osatu gustuko menua... Angulak, baina ez naiz zaporeaz gogoratzen; bildots-txuletak gero, eta sorbetea azkenbururako. Parrandarako leku bat? Busturia, San Kristobal auzoko jaietan. Aitortu ezineko bizio bat? Jan eta gero, butakan jesartzea ezer egin gabe. Zer da luxua zuretzat? Osasuna eta dirua faltan ez izatea, hori da luxua niretzako. Sat, 16 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Manuel Intxaustiren `Eder´ astoa izan da aurtengo irabazlea http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-13/p00006009/Manuel_Intxaustiren_`Eder´_astoa_izan_da_aurtengo_irabazlea.htm Joan den asteburuan ospatu ziren bi saioekin amaitu zen aurtengo San Blaseko asto proba txapelketa. Aurtengoa 28. sariketa izan, da eta lau saioak ospatu ostean Manuel Intxaustiren `Eder´ astoa izan da irabazlea. Antolatzaileek esan dutenaren arabera , azken saiora arte itxaron behar izan dute, irabazlea nor izango zen erabakitzeko. Busturiako Harri Berri elkartearen esanetan, «domekako azken saioa izan zen onena. Azken saio horretan lau astok parte hartu zuten eta beraientzat izan ziren lehenengo, hirugarren eta laugarren postuak». 370 euro irabazlearentzat Manuel Intxaustiren `Eder´ astoa izan da aurtengo txapelduna, eta 370 euroko saria, Iturbe Anaiak emandako manta, Busturiko Udalaren Garaikurra eta Tenis Pub-ak emandako txapela eskuratu du. Horren atzetik, bigarrena, Etxebarriko Satxibar izan da, eta 340 euro eta Alkartasuna Tabernaren Garaikurra irabazi ditu. ... Wed, 13 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Rodolfo Lartitegi: «Gorotz hondakinen araztegiak San Kristobal kutsatuko luke» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-07/p00005006/Rodolfo_Lartitegi_Gorotz_hondakinen_araztegiak_San_Kristobal_kutsatuko_luke.htm Busturiko Udalak San Kristobalen kokatu behar duten gorotz hondakinen araztegia lekuz aldatzea proposatu dio Busturialdeko Ur Partzuergoari; Astilleros de Murueta ondoko lurretan eraikitzeko proposamena egin dio. Rodolfo Lartitegi, Busturiko alkatearen esanetan, «herritarrak orokorrean, eta batez ere inguru horretan bizi diren auzokideek ez dute nahi araztegia etxe aurrean eraikitzea, eta gu beraiekin ados gaude». Busturialdeko Ur Partzuergoaren proiektuak gorotz hondakinen araztegia Busturiko San Kristobal auzoan kokatzen zuen, tren geltokiaren ondoan eta inguruko etxebizitzetatik hurbil. «Eraikin handia izan behar da eta araztegiak gainezkabideak izan behar ditu; horrek kutsatutako ura ondoan dagoen errekara isuriko luke. Hortaz, San Kristobal auzo guztia kutsatuko luke», azaltzen du Lartitegik. ... Thu, 07 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Marka onak izan dira asto proba txapelketan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-07/p00006005/Marka_onak_izan_dira_asto_proba_txapelketan.htm San Blas jaietako asto proben 28. txapelketaren lehenengo saioak burutu zituzten joan den asteburuan, eta proben antolatzaileek, Harri Berri elkartekoek, behin-behineko balorazioa egin dute. Harri Berri elkartekoen esanetan, oso pozik daude lehenengo asteburuan bildutako ikusle kopuruarekin. «Hotzari aurre eginez, zapatuan ikusle dexente hurbildu ziren Axpera. Domekan, ostera, nahiz eta hotz gutxiago egin, ikusle gutxiago izan ziren. Gure ustez, Abadiñoko egun handiak zer esan handia izan zuen». Zortzi izan dira San Blas txapelketaren lehenengo saioan parte hartu dutenak, eta Intxaustitarren `Pintxo´ astoa da sailkapenean lehena. Atzetik du Maiora elkarteak aurkeztutako astoa. «Zapatuan bost astok parte hartu behar zuten, baina azkenean lau izan ziren saiatu zirenak. Saio polita eta marka onak lortu ziren, denak 60 untzetik gorakoak». Domekan, probak ondo hasi baina gauzak okertu egin ziren. «Bigarren parte-hartzaileak, Hormaetxea, zorte txarra izan zuen, euria hasi zelako. Nahiz eta proba ona egin, laugarrena da sailkapenean». ... Thu, 07 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA J.M. Ucelay ikastetxea hobetzeko asmoa du Busturiko Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-06/p00006003/J.M._Ucelay_ikastetxea_hobetzeko_asmoa_du_Busturiko_Udalak.htm Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari diru laguntza eskatu dio Busturiko Udalak, Altamira auzoan dagoen Jose Maria Ucelay ikastetxean hobekuntza eta aldaketa lan batzuk egiteko asmotan. Rodolfo Lartitegi Busturiko alkatearen esanetan, « ikastetxeko zuzendaria eta gurasoen elkartea aspaldi dabiltza aldaketa horien eske, eta ikastetxeak benetan behar ditu aldaketa horiek». 90.000 euro Gutxi gorabehera, 90.000 euroko diru laguntza eskatu dio Busturiko Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari. «Jaurlaritzak normalean eskatutakoaren erdia baino ez du ematen, baina aldaketa batzuk egiteko behintzat nahikoa izango litzateke». Gabonak bueltan eskatu zuten aldaketak egiteko laguntza hori, baina oraindik ez dute erantzunik izan. «Jaurlaritzaren erantzunaren zain gaude aurrekontu zehatza eskatu ahal izateko. Espero dugu eskatutako diru laguntza onartzea ahalik eta arinen lanak egiten hasteko». ... Wed, 06 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Argiztapena murriztuko du Udalak zenbait auzotan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-02/p00004001/Argiztapena_murriztuko_du_Udalak_zenbait_auzotan.htm Busturiko hiru auzoetako bonbillak aldatuko dituzte laster. Izan ere, eremu batzuetan behar baino argi gehiago baitago. Gune horiek Axpeko Etxezarra plaza, Altamirako gune bat eta Gorritxi kalea dira. «Gune horietan argiak oso hurbil daude, eta uste dugu ez dela beharrezkoa horrenbeste argi», azaldu du Rodolfo Lartitegi Busturiko alkateak. 250wattetik 100 wattera Busturiko alkatearen esanetan, «kontuan izan behar dugu argi-kutsadura, eta hori zaindu behar dugu. Hori dela eta, gaur egun dauden 250watteko bonbilak 100wattekoengatik aldatuko ditugu». Aldaketa hori egiteko aurrekontua eskatu dute dagoeneko, eta laster hasiko dira bonbillak aldatzen. «Hasieran beharrezkoa den inbertsioa, gerora, aurrezkia izango da». Bi urteren buruan aurrezten hasiko direla uste du Busturiko alkateak. ... Sat, 02 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA San Blas jaiak ospatuko dituzte Axpe auzoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-01/p00006010/San_Blas_jaiak_ospatuko_dituzte_Axpe_auzoan.htm San Blas jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Busturiko Axpe auzoan. Bihar, San Blas bezperan, egingo dute tostada lehiaketa, hirugarren urtez jarraian. Edozein herritar aurkeztu daiteke lehiaketara. Bakoitzak etxean egin behar izango ditu tostadak eta parte-hartzaileek gutxienez zortzi aurkeztu beharko dituzte. Hortik gora, bakoitzak erabakiko du zenbat tostada aurkeztu behar dituen. Tostadak Pergola aurrean aurkeztu beharko dira, 13:30ean. III. Tostada Lehiaketaren irabazlearentzako saria, Tenis pub jatetxean bi pertsonentzako afari bat izango da. Arratsaldean kirolak izango dira nagusi Axpen. 16:00etan hasiko dira eskupilota partidak frontoian. Asto proba txapelketa San Blas jaietako egitarauan ez da faltako asto proba txapelketa. Bihar emango diote hasiera San Blas jaietako XXVIII. Asto Proba Txapelketari, 17:30ean. Nahiz eta egitarauan 18:00etan hasiko direla agertu, Harri Berri Elkartekoek ordua aurreratu behar izan dute partaide kopurua dela eta. ... Fri, 01 Feb 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Asto proba txapelketaren zozketa egin du Harri Berrik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-29/p00004007/Asto_proba_txapelketaren_zozketa_egin_du_Harri_Berrik.htm Hurrengo asteburuan hasiko daBlas Deunaren 28. asto proba txapelketa, Axpen. Hori dela eta, joan den domekan batu zen Harri Berri Elkartea parte hartuko duten abereen jabeekin, eta saioak osatzeko zozketa egin zuten. Guztira, lau saio izango dira bi asteburutan banatuta, eta hamalau izango dira parte-hartzaileak. Aurten izena eman duten parte-hartzaile kopurua dela eta, asto proben hasiera ordua aldatu behar izan dute. Hasiera batean 18:00etan hastekoak ziren, baina orain 17:30ean hasiko dira. Izan ere, antolatzaileek uste zuten saio bakoitzean lau asto izango zirela, baina parte-hartzaile gehiago daudenez, zapatuetako saioetan bost asto jarri behar izan dituzte. Horregatik, probak lehenago hastea beharrezkoa ikusi dute antolatzaileek. Aurtengo berritasuna Aurtengo asto proba txapelketako sarrera txartelekin batera zozketa baterako zenbaki bat oparituko dute. Otsailaren 3an eta 10ean jokatuko diren probetan pernil bana zozkatuko dute. ... Tue, 29 Jan 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Eskolako Agenda 21eko konpromiso akta sinatu du ikastetxeak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-26/p00005005/Eskolako_Agenda_21eko_konpromiso_akta_sinatu_du_ikastetxeak.htm Busturiko J.M. Uzelai ikastetxeak eta Rodolfo Lartitegi Busturiko alkateak, Eskola Agenda 21 betetzeko konpromiso akta sinatu zuten atzo goizean, Altamirako kultur etxean. Horrela, ikastetxearen eta udaletxearen arteko elkarlana sinatu dute. Eskola Agenda 21en bidez, ingurumenarekiko erantzukizunaren zentzua sustatzea dute helburu. Gaurtik aurrera, ingurumenarekin lotutako betebeharrak betetzeko konpromisoa hartu dute bai Busturiko Udalak eta baita J.M Uzelai ikastetxeak ere. Orain arte, Busturialdeko hamahiru ikastetxek parte hartu dute Eskola Agenda 21 proiektuan. Baina aurten eskualdeko bi ikastetxe berri sartu dira proiektu horretan: J.M. Uzelai Busturiko ikastetxea eta Gernikako Mertzede ikastexea. Ikasleak lanean Busturiko J.M. Uzelaiko ikasleak berdegune batean ari dira lanean, ikastetxe barruan. Biodibertsitatea eta baliabide naturalak zaintzen ibili dira konpromiso akta sinatu aurretik. Horrela, Eskola Agenda 21 beteko dutela sinatu aurretik, Eskolako Ingurumen Batzordean parte hartzen duten ikasleak Busturiko alkate Rodolfo lartitegiri azaldu diote aurtengo ikasturtean zehar aurrera aterako duten proiektua. ... Sat, 26 Jan 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Jaietarako Batzordea prestatuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-25/p00006001/Jaietarako_Batzordea_prestatuko_dute.htm Busturiko Udalak aurtengo jaietarako Batzordea prestatu nahi du. Hori dela eta, gaur arratsalderako batzarra antolatu du, hurrengo jaiei begira. Jaietarako Batzordea osatzeko egingo den batzar horretan Busturiko edozein herritarrek parte hartu dezake. Nahi duenak Altamirako kultur etxera joan beharko du, gaur, 19:00etan. Herritarren laguntza eske Busturiko Kultur Etxetik herritar guztien parte-hartzea eskatu dute, «zenbat eta jende gehiagok parte hartu jai hobeak eta landuagoak ateratzen dira», dio kultur etxeko arduradunak. Busturia bost auzoz osatuta dago eta auzo bakoitzak bere jaiak ospatzen ditu. Hori dela eta, egokiena auzo bakoitzak bere jaietarako komisioa izatea izango litzatekkela uste dute; «arazoa da gero eta jende gutxiagok parte hartzen duela jai batzordean, gaur egungo gazteria ez da animatzen». ... Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA Lanak amaituta, Arrotegik 28 lagun gehiagorentzako lekua izango du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-24/p00006007/Lanak_amaituta_Arrotegik_28_lagun_gehiagorentzako_lekua_izango_du.htm Axpe auzoan dagoen Arrotegi zaharren egoitzan egiten ari diren berritze eta zabaltze lanak hurrengo udarako amaituta izatea espero du Javier Angel Gezuragak, egoitzako hobekuntzen arduradunak. Gaur egun Arrotegi zaharren egoitzak 62 pertsona hartzen ditu. Lanak bukatzerakoan 90 pertsona hartzeko aukera izango dute, 28 gehiago. «Orain egiten dugun bezala, plaza minimo batzuk Busturiko jendearentzat soilik izango dira», dio Javier Angel Gezuragak. Era berean, langile gehiagoren beharra suposatuko du horrek. Burutzen ari diren lanek 3.500.000 euroko inbertsioa eskatzen dute. Ostera, bigarren fasea aurrera ateratzeko, hau da, eraikin zaharrenaren birgaikuntzarako, 500.000 euroko inbertsioa beharko dute. Guztira, 4.000.000 euro behar izango dituzte Arrotegi egoitza guztiz berritzeko. ... Thu, 24 Jan 2008 01:00:00 +0100 BUSTURIA