Bermeo, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda bermeo eu Wed, 03 Dec 2008 00:00:05 +0100 60 Bermeo, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Zendari Gondra Ramirezek irabazi du Berbalagun lehiaketa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-03/p00006003/Zendari_Gondra_Ramirezek_irabazi_du_Berbalagun_lehiaketa.htm Zendari Gondra Ramirezek irabazi du Berbalagun egitasmoaren 2008 eta 2009rako lehiaketaren lehen edizioa. Kafe Antzokian berak aukeratzen duen egunean gosari bat, hamaiketako bat edo merienda bat hartzeko aukera izango du sariari esker. «Normalean hiru, lau edo bost lagunentzako saria» izaten dela azaldu dute antolatzaileek. AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiek, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Udaleko Euskara sailak antolatutako egitasmoa da Berbalagun. Hamabost galdera Irabazleak, lehiaketan parte hartu duten gainerako 25 partaideek bezala, antolatzaileek prestatutako hamabost galderari erantzun behar izan die. Duela bi urte ekin zioten egitasmo horri eta Gondrak irabazitakoa «bosgarren edizioa» izan dela adierazi dute antolatzaileek. Wed, 03 Dec 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Arrantza «egoera negargarrian» dagoela salatu du Eguzkik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-03/p00007001/Arrantza_egoera_negargarrian_dagoela_salatu_du_Eguzkik.htm «Arrantzaleen, ekologisten, zientzialarien eta gizartearen gehiengoaren kontra administrazioek zegoekiena egin ez» dutela eta «Euskal Herriko arrantza sektorea egoera negargarri batera» eraman dutela salatu du Eguzki talde ekologistak. Euskal Herriko kostaldeko «kaletako arrantzen egoera so txarra» dela azaldu du taldeak, «espezie gutxiago baitaude arrantzatzeko». Eguzkiren arabera, «antxoaren krisian bezala, Bruselak, Madrilek edo Parisek arrantzatzeari jarraitzeari euren oniritzia eman ziotenean euskal administrazioak ez zuen ezer egin, eskumenik ez zuela argudiatuta». Bestalde, Eguzkiren esanetan, «gero eta arrantza metodo pilatzaileagoak ezartzen dira gero eta espezie gutxiagoren gainean». Horren aurrean, «azpisektore bakoitzak onartu egin behar du» talde ekologistaren ustez, «euren ontziek, arrantza teknikak eta ateraketa gorengo errendimenduan erabili» dituztela eta «ondorioa egungo egoera da». ... Wed, 03 Dec 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Atzeratu egin dituzte Salican aurreikusitako lanuzteak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-03/p00007002/Atzeratu_egin_dituzte_Salican_aurreikusitako_lanuzteak.htm Bertan behera utzi zituzten atzo sindikatuek Busturialdeko enpresa kontserberetan egin behar zituzten lanuzteak. Hain zuzen ere, 13:00etatik 15:00etara bitartean deituta zeuden langileak lanuzteak egitera, «herrialdeko hitzarmena osatzeko negoziazio mahaia blokatuta zegoelako». Xabier Ugartemendia LAB sindikatuko Kontserberetako arduradunak azaldu duenez, «Salica enpresako zuzendaritzak proposamen bat egin du». Zuzendaritzaren proposamen hori «oraingoz» ez zaiela iritsi azaldu du Ugartemendiak, baina «aztertu bitartean lanuzteak atzeratzea» erabaki dutela gehitu du. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek daukate ordezkaritza eskualdean kontserberen artean «mahai negoziatzailearen erdia duen eta enpresarik handiena den Salican». Proposamena mahaira bideratuko ote duten zain ... Wed, 03 Dec 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Txo Hiesa: «Duela urte batzuk lazo gorria zuten izaraz beteta egoten zen Bermeo» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-03/p00007006/Txo_Hiesa_Duela_urte_batzuk_lazo_gorria_zuten_izaraz_beteta_egoten_zen_Bermeo.htm Hiesaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat eginda, elkarretaratzea egin zuten astelehen iluntzean hamabost lagun inguruk Txo Hiesa elkarteak deituta. «Gero eta lagun gutxiago batzen gara. Eskerrak gaur hor aurrean elkarretaratuta daudenak ere batu zaizkigula», azaldu zuen Gaizka Asolo Txo Hiesako presidenteak euskal preso politikoen eskubideen alde astelehen oro elkartzen direnei aipamen eginda. «Gaur eguraldiak eta hotzak ere ez digute lagundu», azaldu zuen. «Orain dela urte batzuk lazo gorria zuten izaraz beteta egoten zen Bermeo. Aurten ez da ezer egon, geure etxeetan baino ez ditugu jarri. Zer gertatzen da, orain ez dela inor hiltzen? Bada bai, hil egiten dira. Gaur egun, ordea, behar bada, ez gara enteratzen zergatik hil diren, herri honetan asko hiltzen baitira minbiziak jota, baina ez da minbizia», adierazi zuten. ... Wed, 03 Dec 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Toki publikoetan euskara bultzatzeko egutegiak egin dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-02/p00007008/Toki_publikoetan_euskara_bultzatzeko_egutegiak_egin_dituzte.htm Dendetan, tabernetan, enpresetan edota bestelako leku publikoetan bezeroaren eta arreta zerbitzuko pertsonaren artean «lehen berba euskaraz» izan dadin bultzatzeko Euskara sailak hainbat urtetan banatu izan dituen egutegi batzuk zabaldu ditu. 1.300 egutegi Hain zuzen ere, Maite Alvarez de Zarate Euskara teknikariak azaldu duenez, «hasi gara dagoeneko 1.300 egutegi banatzen». Mahai gainean jartzeko egutegi horietako lema «hemen euskaraz egiten dogu» da, «bezeroak euskaraz egin dakiokeela jakin dezan», azaldu du. Alvarez de Zarateren esanetan, «gauza jakina da elkarrizketa batean lehen berbak esaten digula zein hizkuntza erabil genezakeen aurrean daukagun pertsonagaz, hau da, lehen berbak beste batzuk ekartzen ditu atzetik eta euskaraz egiten badugu hasieratik, gurekin berbetan dagoenari adierazten ari gatzaio gurekin euskaraz egin dezakeela». ... Tue, 02 Dec 2008 01:00:00 +0100 BERMEO 010 informazio zenbakiaren zerbitzuak azalduko dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-12-02/p00007009/010_informazio_zenbakiaren_zerbitzuak_azalduko_dituzte.htm Herritarrei 010 telefono zenbakiak eskaintzen dizkien zerbitzuen berri emateko kanpaina abiatu du Bermeoko Udalak. Hain zuzen ere, Naiara Anasagasti Antolakuntza eta Teknologia Berriak saileko teknikariak azaldu duenez, «duela hilabete egindako inkesta batzuen bitartez jabetu ginen herritarrek orokorrean ez dutela ezagutza handirik 010 zerbitzuari buruz eta kanpaina baten beharrizana ikusi genuen». Horretarako, «diptikoak eta etxeko edozein tokitan jartzeko moduko pegatina bat» hasi dira bialtzen «etxe guztietara». Erabilera %10 handitzea dute helburuetako bat Horrez gain, atzo hasita, «Berh@z bulegora doazen herritar guztiei» ordenagailuaren sagu azpian jartzeko alfonbratxoak ere emango dizkietela jakinarazi dute. Kanpaina horren helburua, zerbitzu horren erabilera «gutxienez, %10 igotzea da». Anasagastiren esanetan, «gaur egun, bataz beste, 1.000 dei» jasotzen dituzte. Hain zuzen ere, helburu nagusia herritarrek telefono horretara deituta eskatzen dituzten tramiteak «beste sail batera pasatu behar izatea ahalik eta gehien murriztea» dela azaldu du Anasagastik. ... Tue, 02 Dec 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Presoen aldeko materiala saltzeko denda zabalduko dute gaur http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-29/p00007005/Presoen_aldeko_materiala_saltzeko_denda_zabalduko_dute_gaur.htm Gutxienez hamabost urte dira Bermeon presoen aldeko materiala saltzen duen denda lehenengoz zabaldu zutela. Aurten ere, gabon giroagaz bat eginda, gaur bertan irekiko dute denda hori. Antolatzaileen esanetan, batez ere, arropak egongo dira,Ňadibidez, kirol-jertseak, galtzontziloak eta kuleroak. Horrez gain, baliteke libururen bat edo bestelako materialen bat ere egotea. Aurten Nekazari kaleko lehenengo zenbakiko lokal batean jarri dute denda eta zabalik izango da bertan Erregeen ospakizun eguneko ondorengo egunetara arte. Antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute «800 preso politiko eta 5.000tik gora iheslari politiko» daudela Euskal Herrian eta herritarrei «hori demokrazia batean nolatan den posible» galdetzeko deia egin diete. «Preso politikoen inguruan komunikabideek zabaltzen duten informazioen aurrean denda honen presentzia garrantzizkotzat» jo dute. Denda astean zehar, printzipioz, arratsaldetan soilik egongo da zabalik, «herritarren batek goizetan zabaltzen laguntzen ez badigu behintzat», adierazi dute. Bestalde, zapatu goizetan irekita egongo dela adierazi dute. ... Sat, 29 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Asolo: «Hiesa aurrera doa kondoirik ez dugulako erabiltzen» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-29/p00007007/Asolo_Hiesa_aurrera_doa_kondoirik_ez_dugulako_erabiltzen.htm Hainbat jarduera prestatu ditu Txo Hiesa elkarteak datorren astelehenerako, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Horrez gain, azken aldian elkarteak egin duen bezala, «prebentzioari» eta «kondoiaren erabilerari» garrantzia eman nahi izan dio. Gaur bertan ekingo diete ekitaldiei, hain zuzen ere, mahai informatiboak jarriko dituzte «ohiko puntuetan», elkarteak jakinarazi duenez. Bestalde, bihar, «hildakoen omenez meza bat» egingo dute Santa Eufemia elizan, 13:00etan». Azkenik, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Egunean bertan, astelehenean, «elkarretaratzea» egingo dute 19:30ean Taraska enparantzan. Ikastetxeek ere «euren mailan parte hartuko dute elkarretaratzeak eginda edota kartelak jarrita», adierazi du. ... Sat, 29 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Lanuzteak egingo dituzte enpresa kontserberetan datorren astean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-29/p00007009/Lanuzteak_egingo_dituzte_enpresa_kontserberetan_datorren_astean.htm Lanuzteak deitu dituzte enpresa kontserberetan datorren astetik aurrera ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, «hitzarmena osatzeko mahaiko negoziazioak blokeatuta daudelako», azaldu du ELAk. «Herrialdeko hitzarmena negoziatzen» ari direla azaldu du LABek, «patronalak planteatzen dituen gauzak lotsagarriak» direla argudiatuta. Hain zuzen ere, lehen lanuztea datorren martitzenerako deitu dute eta 13:00etatik 15:00etara bitartean egingo dute, «goizeko eta arratsaldeko txandetako langileek parte hartu ahal izateko». Salica aurrean batuko dira lanuztearekin bat egiten duten langileak. Enpresa hori da, LABen arabera, «mahai negoziatzailearen erdia duena eta enpresarik handiena». Lanuzteak deitu dituzten sindikatuen esanetan, «eskatzen duguna minimo batzuk baino ez dira». «Sei hilabete pasatu dira dagoeneko azken batzarra egin genuenetik eta patronalak ez du inongo mugimendurik egin», salatu du ELAk. ... Sat, 29 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Hezkuntza sailak San Frantzisko eskola publikoen kiroldegia hobetuko du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00006008/Hezkuntza_sailak_San_Frantzisko_eskola_publikoen_kiroldegia_hobetuko_du.htm Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak Bermeoko San Frantzisko herri ikastetxeko kiroldegia hobetzea aurreikusi du. Lan horiek maiatzean has daitezkeela esan dute Hezkuntza sailetik eta sei hilabeteko epean lanak amaituta izatea espero dute. Lanok egiteko Eusko Jaurlaritzak 800.000 euro bideratuko ditu. 1.000 metro koadroko instalazioak San Frantzisko herri ikastetxeko kiroldegiak 1.000 metro koadro ditu eta gaur egun zaharkituta dago. Gaur egun kiroldegiak duen egitura mantenduko dute baina, barrualdea goitik behera aldatuko dute. Lehenik eta behin kiroldegiak dituen filtrazioak kendu gura dituzte. Bestalde, kirol-gunearen akustika ere hobetzeko asmoa dute, izan ere, audio maila murriztu gura dute. Beste gauza batzuen artean, kiroldegiari zoladura berria ipiniko diote eta aldagelak ere berriztuko dituzte. Bestalde, jantokian eta haur hezkuntzako geletan egiten ari diren lanak 2009-2010 ikasturterako amaitzea aurreikusi dute. ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Hiru hileko dantza ikastaroa antolatu du Alkartasuna taldeak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00007002/Hiru_hileko_dantza_ikastaroa_antolatu_du_Alkartasuna_taldeak.htm Hiru hileko dantza ikastaroa antolatu du Alkartasuna dantza taldeak. Ikastaroak barikuetan egingo dituzte, datorren astean hasi eta otsailera arte, 07:45etik 09:30era. Zabaletakoak, arin-arinak eta, ahal izanez gero, bestelakoak Hasteko, «Zabaletakoak eta arin-arinak» irakatsiko dituztela azaldu du Goiuri Bilbao Alkartasuna Dantza Taldeko presidenteak. «Denboragaz, zelako taldea daukagun ikusita, pentsatuko dugu besterik irakasten has gaitzakeen ala ez». Dantza guztiak «erromerietakoak» izango direla adierazi du Bilbaok. «Oraingoz 35 bat lagunek eman dute izena eta batzen direnen arabera erabakiko dugu zenbat taldetan banatzen ditugun», esan du dantza taldeko presidenteak. Aurtengoa ez da ekimen hori egiten duten lehen urtea. Iaz hasi zuten baina «hilabetekoa» izan zela azaldu du Bilbaok. Ikastaro hartan ikasleek «nahikoa dantza» ikasi zituztela zehaztu du. «Iaz 40 lagun inguru» batu zirela adierazi du. ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Hegalabur gorriaren arrantzaldia %20 murriztuko dute 2009an http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00007003/Hegalabur_gorriaren_arrantzaldia_20_murriztuko_dute_2009an.htm Hegalabur gorria berreskuratzeko plana bultzatzeko, Ozeano Atlantikoko hegalaburraren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordeak (ICCAT) 2009ra begira hegalabur gorriaren arrantza kuota %20 murriztea erabaki du. Gehienez, 22.000 tona Hain zuzen ere, Marrakexen (Maroko) astetebetez negoziaketetan aritu ondoren, ICCAT osatzen duten 46 herrialdeek 2009an urteko harrapaketa kopurua (TAC) Ozeano Atlantikoko ekialdean eta Mediterraneoan 22.000 tonakoa izango dela ezarri dute. Beraz, erabaki horren ondoren, 2010ean gehienez 19.500 tona hegalabur gorri arrantzatzeko aukera izango da. 2011ra begira, gainera, kopuru hori 18.500 tonara murriztea aurreikusita dagoela jakinarazi dute. Baimendutako 22.000 tona horien %56 Europar Batasuneko Estatu kideei dagozkie, 12.300 tona inguru, hain zuzen ere. ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Alzheimer gaixoen zaintzaileen bizi kalitatea hobetzeko programa hasi dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-28/p00007007/Alzheimer_gaixoen_zaintzaileen_bizi_kalitatea_hobetzeko_programa_hasi_dute.htm Alzheimerra duten pertsona nagusien zaintzaileentzako etxez etxeko laguntza psikologikoa bideratzeko eta psikoestimulazioari buruzko prestakuntza emateko programa abiatu dute Bermeon eta Lea-Artibain. Bizitzen Fundazioarekin eta Caixa Catalunyaren Gizarte Ekintzaren arloarekin batera ari da Bermeoko Udaleko Gizarte Ongizaterako Patronatua aurrera eramaten Lea-Artibain ere martxan dagoen programa hori. Ekimen pribatua eta publikoa Hain zuzen ere, Jose Ramon Alberdi Asteinza Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko zuzendariak azaldu zuenez, «ekimen pribatuak eta publikoak, elkarrekin, emango diete erantzuna menpekotasunaren erronkei». Caixa Zatalunyaren Gizarte Ekintzak 26.000 euro bideratu ditu proiektu horretara eta Bizitzen Fundazioak, bestalde, 14.000 inguru. Guztira, Virginia Lizarraga Bizitzen Fundazioko zuzendariaren esanetan, «40.000 euro, gutxi gora behera». ... Fri, 28 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Gabon postalen lehiaketa antolatu du Eleizalde ikastolak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-27/p00007001/Gabon_postalen_lehiaketa_antolatu_du_Eleizalde_ikastolak.htm Eleizalde ikastolak Gabon Postal lehiaketa antolatu du aurten bederatzigarrenez, izan ere, ikastolatik bertatik jakinarazi dutenez, 2000. urtean abiatu zuten ekimen hori. Ikastolako Euskeraz Bizi taldeak antolatu du ekimena. Ekintza horren helburua, antolatzaileen esanetan, «elkarri zoriontzeko postalen erabilera sustatzea, euskara erabiltzea eta sormena bultzatzea da». Deialdi berezia aurten Aurten, «berrikuntza modura», «dei berezia» luzatu die Eleizalde ikastolak «herriko kultur eta kirol taldeei» eurek ere «talde modura postal bat» aurkez dezaten. Antolatzaileek azaldu dutenez, «maila artistikoa eta elkarri zoriontzeko erabilitako euskarazko mezuaren sormena» baloratuko dituzte. Postalak eta gabon giroa nahasten dituen lana da Udal Liburutegian, Turismo Bulegoan edo Kultur Etxean abenduaren 12a baino lehen aurkeztu beharrekoa. ... Thu, 27 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-27/p00007002/Emakume_batek_bortxatu_egin_dutela_salatu_du.htm 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo gauean, Bermeoko taberna bateko komun batean emakume bat bortxatzea leporatuta. Hain zuzen ere, atzo goizaldean emakume batek ustez sexu-eraso bat pairatu zuela jakin zuen Ertzaintzak. Biktimarekin harremanetan jarri eta «informazioa baieztatu» egin ziela adierazi dute iturri berek, hain zuzen ere, «bortxatu egin zutela taberna bateko komunean». Komunera «bortxaz sartu zen» Biktimak adierazi duenez, komunera sartu zen eta, barruan zegoela, «gizon bat bortxaz sartu zen komunean eta sexu-erasoa egin zion». Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen emakumearekin hitz egin ondoren eta, handik ordubetera, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin zuten. 21 urteko gizonezkoa komisariara eraman zuten eta, egin beharreko diligentziak bukatu ondoren, epailearen aurrera eramango dute. ... Thu, 27 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO 220.000 euro bideratuko ditu Udalak Alde Zaharreko kaleak konpontzera http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-27/p00007004/220.000_euro_bideratuko_ditu_Udalak_Alde_Zaharreko_kaleak_konpontzera.htm Bermeoko Alde Zaharreko kale batzuk konponduko ditu Udalak, bertako teknikari batek jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, haren esanetan, «txarren dauden puntuak konponduko ditugu». Batez ere, adierazi duenez, «bidegurutzeetan eta leku puntual batzuetan» egingo dituzte lanak. Obra horien ardura Urigintza, Obra eta Ingurumen sailarena da. 220.000 euroko aurrekontua Obra horiek «zatika» egin beharko dituztela azaldu du Udaleko teknikariak. Lanon kostua «220.000 euro ingurukoa» izango dela azaldu du, baina «urtea bukatu aurretik bukatzea ezinezkoa» dela gaineratu du. Berton elkarteagaz be berba egin dutela azaldu du iturri berak, «eurei kalterik ez egiteko obra zelan hasi adosteko». «Oraingoz ezin dut ziur esan, baina nik uste gabonak igaro arte obrak ez direla hasiko. Hori nire iritzia baino ez da, ordea», adierazi du. ... Thu, 27 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Bermeotik Bakiorako errepidea zabalik da dagoeneko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-26/p00006006/Bermeotik_Bakiorako_errepidea_zabalik_da_dagoeneko.htm Zabalik dago jada Bermeotik Bakiora doan BI-3101 errepidea. Hain zuzen ere, herenegun gauean ireki zuten, 23:00ak aldera, Herrizaingo saileko iturriek baieztatu dutenez. Errepidea domeka arratsaldean itxi behar izan zuten bi noranzkoetan, euriteek eragindako lur-jausien ondorioz, lurra bidera erori baitzen eta erreietako bat lurrez beterik geratu zen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, «bidea garbitu eta jausitako lur guztia batu eta gero» bidea zabaldu egin zuten. Wed, 26 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Errealitatea eta fantasia ageri dira Zulaikaren erakusketan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-26/p00007006/Errealitatea_eta_fantasia_ageri_dira_Zulaikaren_erakusketan.htm 80 bat pinturatatik «aukeraketa bat» egin eta 40 lan jarri ditu ikusgai Jose Ramon Zulaika (Zarautz, 1955) bermeotarrak Nestor Basterretxea kultur aretoan. «Gutxi gorabehera urtebetean egindako lana» ikus daiteke joan den astean hasi eta datorren domekara arte ikusgai izango den erakusketan. Errealitatea eta fantasia Alde batetik, «errealitatea» berak ikusten duen moduan ageri da obretan eta, bestetik, «fantasia» jartzen duela azaldu du Zulaikak. «Errealitateak figura akademikoak, espresio akademikoak dira eta, kubismoaren inguruan idealizazioak egiten ditut, bai inguruarenak eta baita irudienak ere», adierazi du artistak. Izan ere, Zulaikaren lanetan argi ikus daiteke artistak azaldutakoa. Irudi bat errealitatean den modukoa azaltzen den bitartean, atzeko pertsonaia edo ingurua «kubismo estiloko» irudien bitartez azaltzen da. «Koadro guztiek daukate alde erreal bat eta fantastikoa den beste bat», esan du Zarautzen jaio arren Bermeora «oso txikitan, sei urterekin», etorri zen eta bere burua «bermeotartzat» duen Zulaikak. ... Wed, 26 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Ezker abertzaleak gaurko ekitaldietan parte hartzeko deia egin du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-25/p00007003/Ezker_abertzaleak_gaurko_ekitaldietan_parte_hartzeko_deia_egin_du.htm Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, hainbat ekitaldi daude deituta eskualdean. Bermeon bi hitzordu deitu ditu Udalak eta herriko ezker abertzaleak ekimenokin bat egiteko deia egin du, prentsa ohar bidez. Adierazpen instituzionala eta elkarretaratzeak Hain zuzen ere, 12:00etan adierazpen instituzionala egingo dute eta, ondoren, emakumeenganako biolentzia salatzeko elkarretaratzea dago deituta udaletxearen aurrean. Arratsaldean ere, 20:00etan, adierazpen insituzionala deitu eta salaketa bera egiteko elkarretaratzea egingo dute Lameran. Parte hartzeko deia Bi ekimenotan «parte hartzeko deia» luzatu die ezker abertzaleak herritarrei. Horrez gain, «deialdi berezi» bat ere egin dute. Zapatuan, azaroaren 29an, 13:00etan, Lameran egingo den elkarretaratzean parte hartzeko eskaera ere luzatu du ezker abertzaleak, ohar baten bitartez. ... Tue, 25 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Lur-jausiek arrakalak egin dituzte San Juanerako bidean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-25/p00007004/Lur-jausiek_arrakalak_egin_dituzte_San_Juanerako_bidean.htm Arrakala handiak agertu dira San Juan Gaztelugatxeko ermitara daraman errepidean. Euriaren ondorioz, lur-jausiak gertatu dira eta horrek eragin ditu arrakalak. Ez da, ordea, horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia. «Euria gertatzen den guztietan bezala, ura tarteetan sartzen da, lur-jauziak gertatzen dira eta zulo itzelak egiten dira», adierazi du azken 30 urteetan San Juan Gaztelugatxeko ingurua zaintzen aritzen den taldeko kide Ramon Lakak. Hala ere, joan den asteburuko arrakalak «ohi baino handiagoak» izan direla esan du Lakak. Haren arabera, «40 eta 50 metroko luzera ingurukoak izan dira». Sakonerari dagokionez ere, «belaunera arteko zuloak daude». Zapatuan jabetu ziren boluntario talde horretako kideak euriak eragindako kalteez. «San Juanerantz abiatu ginen, baina ezin jaitsita geratu ginen», azaldu du. «Zapatu oro joaten gara gu. Dena den, udaltzainek gertatutakoaren berri eman ziguten lehenago». ... Tue, 25 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO 110 haurrek eta gaztek parte hartu dute Bermeoko III. Duatloi Txikian http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-25/p00007006/110_haurrek_eta_gaztek_parte_hartu_dute_Bermeoko_III._Duatloi_Txikian.htm 110 lagunek parte hartu zuten domekan Portu Zaharreko `Olatua´-ren inguruan, Aritzatxu Triatloi elkarteak antolatuta, egin zuten III. Duatloi Txikian. «Euria gelditu barik ari zela eta, lehiaketa bertan behera uztea pentsatu genuen hasiera batean, baina zenbat jende etorri zen eta gaztetxoen gogoak ikusita, aurrera egitea pentsatu genuen», adierazi du Igor Magunagoitia Aritzatxu Triatloi elkarteko presidenteak. 200ek eman zuten izena «Izena 200 gaztetxok eman zuten eta 110 agertu ziren, baina, eguraldia ikusita, oso ondo joan zela uste dugu», adierazi du. Bermeoko hiru ikastetxeko ikasleak dira duatloian parte hartu dutenak, hain zuzen ere, Sagrado Corazon ikastetxekoak, San Frantzisko ikastetxekoak eta Eleizalde ikastolakoak. Adinaren arabera banatuta ... Tue, 25 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Errota zaharrak ezagutzeko ibilbidea antolatu dute biharko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-22/p00007001/Errota_zaharrak_ezagutzeko_ibilbidea_antolatu_dute_biharko.htm Berbalagunek antolatuta, errota zaharrak ezagutzeko ibilbide bat prestatu dute biharko. 11:00etan jarri dute domekarako hitzordua, Taraska plazan. Berbalagun ekimeneko kideetako batek azaldu duenez, «Sollube 707 taldeko kide bat etorriko da gurekin eta berak azalduko digu errotak non zeuden, zelan funtzionatzen zuten eta gai horri buruz dakien guztia». Hiru orduko ibilbidea «ez da gogorra izango» Hiru ordu inguruko ibilbidea egingo dutela azaldu dute antolatzaileek eta ez dela gogorra izango, gehitu. Euria eginez gero, ordea, irteera beste egun batera atzeratuko dutela jakinarazi dute. Sat, 22 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Allika: «Idatzizko eta ahozko euskara uztartu beharra dago» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-22/p00007002/Allika_Idatzizko_eta_ahozko_euskara_uztartu_beharra_dago.htm Bermeoko toponimiari buruzko jardunaldiei bukaera emateko, `Zelan zabaldu Bermeoko toponimia herritarren artean´ mahai-ingurua egin zuten eguen iluntzean Gizarte eta Kultura Etxean. Bertan, herriko toponimiari buruzko liburua idatzi duten Irune Allika eta Bitor Uriartez gain, Sollube 707 mendi taldeko Sabino Bilbao, BUSTURIALDEKO HITZAko zuzendariorde Natalia Salazar eta Maite Alvarez de Zarate Udaleko Euskara teknikaria aritu ziren hizketan. Horrez gain, mahai-ingurua entzutera hamabost bat lagun batu ziren eta euretako batzuek ere parte hartu zuten. Irune Allika toponimia ikerleak «idatzizko eta ahozko euskara uztartu beharra» aipatu zuen. Izan ere, haren arabera, «baliteke euskaraz alfabetatua ez den pertsona batentzako leku izen bat idatzita irakurtzean arrotz egitea». Hori dela eta, Allikaren esanetan, «ahozkoa ere zabaldu egin behar da». Azaldu zuenez, leku izen bat idatzizko ereduan mantentzeko «kartelak eta mapak» lagungarriak dira, «baina ahozko tradizioa ezin daiteke galdu». ... Sat, 22 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Bermeoko III. Duatloi txikia antolatu du Aritzatxu Triatloi taldeak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-22/p00007008/Bermeoko_III._Duatloi_txikia_antolatu_du_Aritzatxu_Triatloi_taldeak.htm Herriko umeei eta gazteei zuzenduta, Bermeoko III. Duatloi txikia antolatu du biharko Aritzatxu Triatloi taldeak. 11:30ean jarri dute hitzordua, Portu Zaharreko `Olatua´-n. Lau taldetan banatuta lehiatuko dira Lau taldetan sailkatuta lehiatuko dira parte-hartzaileak. Txikien taldean 3 eta 6 urte bitartekoak ariko dira; umeen taldean, 7 eta 10 urte artekoak eta, gazteei dagokionez, bi talde desberdinduko dituzte, 11 eta 13 urte artekoak, batetik, eta, 14 eta 16 urte artekoak, bestetik. Duatloian parte hartzeko izena ikastetxean eman behar izan dute ikasleek. «Kaskoa eta txirrindua eramatea, derrigorrezkoa» Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gainera, duatloian parte hartzeko «derrigorrezkoa izango da norberak kaskoa eta txirrindua eramatea». Horrez gain, argi utzi nahi izan dute duatloian parte hartzen duenak ez duela ezer ordaindu behar izango. ... Sat, 22 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO 'Geurien be bai'-k egindako lana baloratuko dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-22/p00007009/Geurien_be_bai-k_egindako_lana_baloratuko_dute.htm Enpresetan, elkarteetan eta txokoetan euskararen erabilera normalizatzeko eta bultzatzeko helburua duen `Geurien be bai´ egitasmoak urte oro antolatzen dituen jardunaldiak prestatu ditu datorren asterako. Hain zuzen, elkarteei eta txokoei datorren martitzenerako deia egin diete eta hitzordua 19:00etan jarri dute, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Bestalde, enpresei zuzendutako jardunaldiak datorren eguenean egingo dituzte toki berean, baina, kasu horretan 12:00etan. Lanaren balorazioa Aurtengo jardunaldien helburua «orain arte egindako lanaren balantzea» egitea izango da, batetik, Maite Alvarez de Zarate Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak adierazi duenez. Bestetik, «datorren urteari begirako lehentasunak» zeintzuk diren ezarri nahi dituzte eta, azkenik, «hemendik aurrera hitzarmenak hartu beharreko norabidea» zein izan behar den zehaztuko dute. ... Sat, 22 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO «Guretzako barruak husteko modu bat da musika» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00006002/Guretzako_barruak_husteko_modu_bat_da_musika.htm Bermeoko OST taldean bere laugarren lana kaleratu berri du: `Inorena ez den lurrean´. Taldekideetako bi HITZAren Bermeoko bulegoan izan ziren herenegun irakurleek egindako galderak zintzo-zintzo erantzuten. Abestiak sortzeko orduan nola konpontzen zarete? Talde askoren eragina nabaritzen al da zuen doinuetan? Zeintzuena? Alde batetik, musika normalean Kapik [abeslaria eta gitarra-jolea] egiten du eta letrak Jonik [bateria]. Konponketak denon artean egiten ditugu. Beste taldeen eragina nabaritu egin behar da. Gure ustez, talde guztiei igartzen zaie... Guri zein talderena? Adibidez, Pantera, Incubus, Black Sabbath, PiLT... Zein talderekin gustatuko litzaizueke agertokia partekatzea? Askorekin, baina zerbait esatekotan, estatu mailan, Skizoo, Koma... Maila internazionalean Dream Theater, Metallica edo Alter Bridge. Azken hauekin ia-ia lortu dugu, abenduan Barakaldoko Rock Star aretora etorriko baitira. Kontaktuan jarri ginen eurekin, baina Eskoziako talde bategaz datoz... Ea hurrengoan... ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Umeentzako 'Kartoibiraka' antzezlana emango dute domekan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00007001/Umeentzako_Kartoibiraka_antzezlana_emango_dute_domekan.htm Haurrentzako `Kartoibiraka´ antzezlana aurkeztuko du datorren domekan Markelińe antzerki taldeak, Bermeoko Kafe Antzokian. Beste sari batzuen artean, Haurrentzako Ikuskizun Hoberenaren Saria jaso zuen antzezlan horrek 2.000. urtean. Ikuskizuna adin guztietako ikusleentzat gomendagarria izan arren, Markelińe antzerki taldeko kideen esanetan, «batez ere, 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago». «Ezustekoz betetako antzezlana» izango dela adierazi dute. Sarrerak hiru euro Sarrerak hiru euro balio ditu eta salgai daude dagoeneko Gizarte eta Kultura Etxean. BUSTURIALDEKO HITZAkBUSTURIALDEKO HITZAgainera, bi lagunentzako hiruna sarrera zozkatuko ditu gaur 12:00ak arte 94 618 72 99 telefono zenbakira deitzen duten harpidedunen artean. ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Euskal ontziak «kontu handiz» ari dira arrantzan Somaliako uretan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00007005/Euskal_ontziak_kontu_handiz_ari_dira_arrantzan_Somaliako_uretan.htm Euskal atunontziak «kontu handiz» ari dira arrantzan Somaliako lurretatik gertu. Indiako Ozeanoan lanean ari diren bertoko atunontziak Afrikako herrialde horretatik 200 miliatara ari dira arrantzan, baina zaintza lanak eguneko 24 orduetan burutzen dituzte radarren bidez, piraten erasoak saihesteko helburuagaz. `Playa de Bakio´ eta `Playa de Antzoras´ Bermeoko atunontziak bahitu ondoren, itsasontziek, protesta gisa, Seychelleko portuan geratu eta Somaliako kostaldetik 800 milia ingurura alde egin zuten. Hala ere, Europar Batasunak (EB) martxan jarritako neurriek eta arrantza kopuru eskasek bultzatuta, euskal atunontziak berriz hurbildu dira Somaliatik gertuko uretara. Bermeon egoitza duen atunontzi bateko langileek jakinarazi dutenez, Espainiako Gobernuak bidalitako hegazkin bat ingurua zaintzeko «lan ona» egiten ari da. Iturri horren arabera, egunero jakinarazten die atunontziei irrati bidez noiz ateratzen den basetik eta zein ingurutan ibiltzeko asmoa duen. Eguna bukatzean, gainera, hegazkinak ikusitakoaren berri ematen die arrantzaleei, Bermeoko itsasontzitik esan dutenez. ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Datorren urtean bukatuko dituzte zaharren egoitzako obrak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-21/p00007009/Datorren_urtean_bukatuko_dituzte_zaharren_egoitzako_obrak.htm Datorren urteko apirilerako Sancti Spiritus zaharren egoitzaren egokitze proiektuaren azken fasea, IV.a, hain zuzen ere, bukatuko dutela iragarri zuen atzo Xabier Legarreta Bermeoko alkateak. Lehen solairua konponduko dute Legarretak azaldu duenez, azken fase horretan egoitzako beheko solairua da egokituko dutena. «Solairu horrek dituen 760 metro koadroak panel bidez zatitu ahal izango dira», azaldu du, «jardueren eta momentu bakoitzeko beharrizanen arabera», gehituta. Lan horiekin batera, zaharren egoitzako beheko solairu horretako ur eta argindar hodiak birmoldatuko dituztela azaldu du, «instalazio horiek zaharrak» direlako eta, «horren ondorioz, zirkulazioa ez delako egokia». 400.000 euroko kostua izango dute lanek Obrek, gutxi gorabehera, 400.000 euroko kostua izango dutela azaldu du Legarretak. Kopuru horren «%50a Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak» finantzatuko duela adierazi du. ... Fri, 21 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO «Joko paralinpikoetara joatea da nire ametsa» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-20/p00007007/Joko_paralinpikoetara_joatea_da_nire_ametsa.htm Islandian izan da joan den abuztuan Julen Iturbe Astui (Bermeo, 1973) egokitutako atletismo proba batean parte hartzen. Lesionatuta joan zen Iturbe hamar kilometroko proba batean parte hartzera eta ez da «oso pozik» bueltatu. Javier Conde kirolariarekin batera aritzen da Euskal Federazioren baitan, berak dioenez, «Euskal Herriaren izena atzerrira eramaten». Islandian egon zinen joan den abuztuan atletismoko proba batean parte hartzen. Zelan atera zitzaizun proba? Hamar kilometroko lasterketa bat izan zen. Hiru proba zeuden: maratoia, erdi maratoia eta hamar kilometroko lasterketa eta Javier Conde, durangar bat eta hirurok hamar kilometroko lasterketa horretara joan ginen. 23. tokian geratu nintzen, 39 minutu eta 40 segundoko denborarekin. Zelan iritsi zinen Islandiako proba horretara? ... Thu, 20 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Kontzertu bi izango dira zapatuan Nuntxakuren eskutik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-19/p00007004/Kontzertu_bi_izango_dira_zapatuan_Nuntxakuren_eskutik.htm Nuntxaku Gauak ekimenaren baitan, bi kontzertu izango dira datorren zapatuan elkarte horrek antzinako Hermanoetako ikastetxeko kapillan duen lokalean. 22:00etan hasita, Los Cretinos eta Foxy Boxxi musika taldeen kontzertuak ikusteko aukera izango du bertaratzen denak. Sarrera, hiru euro Arrasateko Los Cretinos eta Foxy Boxxi taldeen kontzertuak ikustera joateko sarrerak hiru euro balio ditu. Wed, 19 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO 'Arima' filma egiteko figuranteak topatzeko 'casting'-a egingo dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-19/p00007006/Arima_filma_egiteko_figuranteak_topatzeko_casting-a_egingo_dute.htm Bermeon ekoiztuko den `Arima´ filma grabatzeko figuranteen bila dabiltza eta horretarako `casting´ bat egingo dute aste honetan bertan. Film horren bitartez, omenaldia egingo diete Gerra Zibilean borrokatu ziren gizon eta emakumeei. Hain zuzen ere, REC-LAN Audiovisual herriko elkarteak grabatuko du film hori. Hitzordua, datorren domekan `Casting´-a datorren domekan egingo dute, azaroaren 23an, 09:00ak eta 17:00ak artean, Gizarte eta Kultur Etxeko Nagusien Txokoan, Kafe Antzokiaren ondoan. Adin guztietako emakumeen eta gizonen bila dabil REC-LAN elkartea eta `casting´ horretan parte hartu nahi dutenei harremanetarako modu bi jarri dizkiete antolatzaileek. Batetik, 610 028 945 telefono zenbakira dei dezake interesa duenak eta, bestetik, `asynjurproject@gmail.com´-era posta elektronikoa idatz daiteke `casting´-erako hitzordua eskatzeko. ... Wed, 19 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Urte amaierarako bukatuko dituzte olatu-hormako obrak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-19/p00007011/Urte_amaierarako_bukatuko_dituzte_olatu-hormako_obrak.htm Bermeoko olatu-hormako lanak urtea bukatu aurretik amaitzea aurreikusita dago, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailetik jakinarazi dutenez. Iturri beraren arabera, «une honetan obrako alderik garrantzitsuena bukatuta dago jada, hau da, blokeak eta espaldoia». Adierazi dutenez, lanak bukatzeko «espaldoiko inguru batzuetan zoladura eta argiak jartzea, balizajea egitea eta konponketa txiki batzuk egitea» besterik ez dute falta han lanean ari diren beharginek. 4,25 milioi eurotik gorako kostua Olatu-horma konpontzeko obra horiek 4,25 milioi eurotik gorako kostua izango dutela adierazi dute Eusko Jaurlaritzatik. Zehaztu dutenez, «premiazko lan batzuk izan direnez, ez dago aurrekontu zehatzik aurreikusitakoaz gain, eta kalkuluak hileoro egiten dira». Joan den apirilean hasi ziren abenduan eta martxoan Euskal Herriko kostaldea astindu zuten denboraleek olatu-horman egindako kalteak konpontzen. Besteak beste, Garraio sailak gogora ekarri duenez, «dikearen mantu nagusia berriz konpondu» dute «48 tonatik gorako pisua duten harri naturaleko blokeekin; azken 100 metroetan kalte handiak pairatu zituen dikearen espaloia berreraiki» dute; «dikearen erdiko aldeetan espaldoian konponketak» egin dituzte, eta, azkenik, aurrerago aipatutako «argiztapen, zoladura eta balizaje lanak» egin dituzte. ... Wed, 19 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO Enpresen administrazio kudeaketari buruzko ikastaroa http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-11-18/p00007003/Enpresen_administrazio_kudeaketari_buruzko_ikastaroa.htm Enpresen administrazio kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du Behargintzak datorren hilabeterako. Hain zuzen ere, 300 orduko ikastaroa emango dute datorren abenduaren 9an hasita, 09:30etik 14:30era bitartean, Behargintzak dituen bulegoetan. Izena emateko epea zabalik dago Enpresen administrazio kudeaketari buruzko ikastaro horietan izena eman nahi duenak Behargintzara jo behar du. Joan den astean zabaldu zuten izena emateko epea eta azaroaren 28ra arte izango dute ikastaroetan parte hartu nahi dutenek bulego horietara joateko aukera. Tue, 18 Nov 2008 01:00:00 +0100 BERMEO