Arratzu, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda arratzu eu Tue, 07 Oct 2008 00:00:59 +0200 60 Arratzu, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Manu Leginetxek Guadalajaran jaso du Bizkaitar Argia saria http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-23/p00004002/Manu_Leginetxek_Guadalajaran_jaso_du_Bizkaitar_Argia_saria.htm Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok eta Arratzuko alkate Josu Olanok Bizkaitar Argia saria eman zioten astelehenean Manu Leginetxeri Brihuegan (Guadalajara, Espainia). Horrenbestez, agintariek «adierazpen askatasunaren alde» egindako lana eskertu zioten kazetari eta idazle arratzuarrari. Berak apaltasunez hartu eta barregarri azaldu zuen «Bizkaiko argia baino, linterna» izan dela. Manu Leginetxe ez da izango bihar Foru Jauregian egingo duten ekitaldian, «osasun arazoak» direla eta. Hala ere, Bilbon Rosa Leginetxe arreba egongo da, Radio Bilbao eta Caritas Diocesana elkarteko kideekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko esker ona jasotzen. Urrezko domina eta makila Jose Luis Bilbaok Bizkaiko Aldundiko urrezko domina eta zilarrez egindako aginte-makila eman zizkion kazetari arratzuarrari. Leginetxek, bere aldetik, ezin zion negarrari eutsi eta urteotan jaso duen sarietatik gehien «hunkitu» duena dela azaldu zuen. Kazetariak `Ortega y Gasset´ bezalako sariak jaso ditu bere ibilbide profesionalean. ... Wed, 23 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARRATZU Leginetxek `Bizkaitar Argia´ saria hartuko du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-16/p00003001/Leginetxek_`Bizkaitar_Argia´_saria_hartuko_du.htm Bizkaiko Foru Aldundiak `Bizkaitar Argia´ saria emango dio Manuel Leginetxe kazetariari. Arratzuarrak Radio Bilbao irrati-emisoreagaz eta Caritas Diocesana erakundeagaz batera jaso du izendapena. Sariak uztailaren 24an emango ditu Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak, Foru Jauregian prestatuko den harrera ofizialan. Hala ere, Leginetxe ez da ekitaldian izango, bere osasun egoeragatik. Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok jakinarazi duenez, astelehenean bertan Brihuegara (Guadalajara) joango da kazetariari Aldundiaren urrezko domina emateko. Askatasuna eta demokrazia Aldundiak arratzuarraren lana aintzat hartu du saria ematerako orduan. Leginetxek «egindako lanagaz adierazpen askatasuna eta giza eskubideen balore unibertsalen zabalkuntzan» lagundu duela azpimarratu du epaimahaiak. Gernikako arbolaren leloa jarraituz, kazetariak «askatasunaren eta demokraziaren printzipioak bereganatu ditu, errealitatea zentzu kritikoz ikusita». Leginetxeren idazle sena ere azpimarratu dute, sarituaren «lan zabala» gogoratuz. ... Wed, 16 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARRATZU Lan gogorraren emaitza http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-11/p00003001/Lan_gogorraren_emaitza.htm Arrolako kastroan edo, zehatzago esanda, `oppidum´-ean buru belarri ari dira lanean hainbat gazte. Batzuk auzolandegira etorritako gazteak dira, 24, hain justu.Herrialde askotatik etorri dira horiek guztiak, udako oporraldi desberdinak bilatu nahian. 09:00etatik 13:00etara egiten dute lan. Horiez gain, beste bi talde ere badabiltza lanean indusketa lanetan. Lehen taldea bost arkeologok osatutakoa da. Indusketa lanen ikuskatzea egiten dute eta egunetik egunera lortutako informazioa dokumentatu, argazkiak atera eta azaleratutako materialak sailkatu egiten dituzte. Horrez gain, hurrengo egunetarako lana antolatzen dute. Aurrerapen handiak Arrolan lanean dabilen azken taldeak azaleratutako eta sailkatutako harriak lehen egon ziren eran jartzen dituzte. Harriak jatorrizko tokietan berrezarriz, harresia berreskuratzen egiten dute lan. ... Fri, 11 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARRATZU Arrolako indusketa lanak martxan dira, beste urtebetez http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-04/p00004004/Arrolako_indusketa_lanak_martxan_dira_beste_urtebetez.htm Arrolako burdin aroko gotorlekuan indusketak egiteko auzolandegia antolatu dute aurton bosgarren urtez.Landa garapenerako Urremendi elkarteak kudeatutako auzolandegia, Busturialdeko gazte planaren baitan egingo da. Auzolandegiak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailaren laguntza izango du. Nabarnizko, Arratzuko eta Mendatako Udalek ere laguntzen dute proiektua. Bi txanda izango dira Auzolandegia herenegun, uztailaren 2an, hasi zuten lehen txandako 18 eta 26 urte bitarteko 23 gazteek, eta uztailaren 15ean bukatuko dute beraien lana. Uztailaren 17tik 30era bigarren txandako gazteak etorriko dira. Lehen txandan bildutako gazteak Turkiatik, Koreatik, Serbiatik, Mexikotik, Alemaniatik edota Frantziatik etorri dira. Proiektuaren helburua Arrolako kastroko indusketa lanak egiteaz gain, elkarbizitza, gure historia ezgutzea, gure ohiturak ikastea eta asialdirako beste eredu bat lantzea dira. ... Fri, 04 Jul 2008 01:00:00 +0200 ARRATZU Arratzuko Udalak Manu Leginetxe omendu du eta seme kuttun izendatu du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-25/p00005001/Arratzuko_Udalak_Manu_Leginetxe_omendu_du_eta_seme_kuttun_izendatu_du.htm Arratzuko Udalak antolatuta, zapatuan 41 arratzuar Gudalajarako (Espainia) Brihuega herrira joan ziren. Izan ere, Manu Leginetxe Belendizko kazetaria azken hogei urteetan han bizi da. Arratzuarren asmoa azken aldian osasunez nahiko makal dabilen herriko kazetariari babesa ematea eta omenalditxo bat egitea izan zen. Bidaia 07:00etan hasi zuten, Arratzuko Loiolako plazatik, eta autobusean sei ordu egin ondoren heldu ziren Brihuegara. Leginetxek esku zabalik hartu zituen. Alkarriako haranera bertaratutako arratzuarren artean gaur egungo alkate Josu Sabin Olano eta bi alkate ohi, Jose Luis Zallo eta Manu Mestraitua, ere egon ziren. Herriko armarri bat eta aginte makila eskaini zioten Leginetxeri. Horrez gain, Arratzuko seme kuttun izendatu zuten zapatuan egindako ekitaldian. Herritarrek ere eraman zioten oparia, Arratzuko baserrietako produktuz betetako otzara ederra, hain zuzen ere. ... Wed, 25 Jun 2008 01:00:00 +0200 ARRATZU Manu Leginetxeri omendaldia egingo dio Arratzuko Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-20/p00006008/Manu_Leginetxeri_omendaldia_egingo_dio_Arratzuko_Udalak.htm Manuel Leginetxe Arratzun jaiotako kazetaria eta idazlea da. Munduko gertakari garrantzitsuei buruz informatzeko munduan barrena asko ibili izandakoa ere bada. Egindako lanari esker, kazetari arratzuarra nazioartean oso ospetsua bilakatu da. Arratzuko Udalak omenaldia egin gura dio idazle eta kazetariari. Brihuegara autobusa Arratzuarra den arren, gaur egun, Guadalajarako (Espainia) Brihuega herrian bizi da Leginetxe. Hori dela eta, Arratzuko Udalak bihar hara joateko autobusa antolatu du. Asteazkenen amaitu zen Brihuegara joan ahal izateko izena emateko epea eta guztira 25-30 lagun inguruk eman dute izena. Autobusa 06:45ean aterako da Loiola auzotik, eta Brihuegara heldu bezain laster, omenaldirako prestatu duten ekitaldiari emango diote hasiera. Bazkaldu ere han egingo dute, eta ostean berriz ere Arratzurantz abiatuko dira. ... Fri, 20 Jun 2008 01:00:00 +0200 ARRATZU Auzolandegiek 822 plaza eskainiko dituzte, horietako 60 Arrolako irunean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00004009/Auzolandegiek_822_plaza_eskainiko_dituzte_horietako_60_Arrolako_irunean.htm Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak ireki du dagoeneko 2008ko Auzolandegietan izena emateko epea. Guztira, 822 gazterentzako plazak izango dira aurten. Azken urteetan legez, Arratzura ere etorriko dira zenbait gazte, Arrolako irunaren berreskurapen lanak egingo baitituzte uda honetan ere. 822 plaza horietatik 60 egokitu zaizkio Arratzuko Auzolandegiari eta 30eko bi taldetan ariko dira beharrean bertan. Izena emateko baldintzetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea da eta, horrez gain, ezinbestekoa izango da 15 eta 30 urte artean izatea. Nazioarteko auzolandegietan parte hartzeko gutxienez 18 urte izatea eta ingelesa ezagutzea derrigorrezko baldintzak dira. Gainera, zenbait auzolandegitan frantsesa edota alemaniera ezagutzea ere eska dezakete. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ARRATZU Abesbatzaren liburua eta diskoa aurkeztu dituzte Loiola auzoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00004007/Abesbatzaren_liburua_eta_diskoa_aurkeztu_dituzte_Loiola_auzoan.htm Domeka eguerdian `Arratzu kantu-kontari´ izeneko liburu eta diskoaren aurkezpena izan zen Loiola auzoko kultur etxean. Besteak beste, Josu Olano alkateak eta Alberto Lauzirika, Belen Urkiaga, Arantza Urkiaga eta Markos Bilbao Arratzuko abesbatzeko kide eta liburuaren egileek parte hartu zuten ekitaldian. Aurkezpena ikusteko batzar aretoa bete egin zen. Egileek argazkiez eta musikaz lagunduta aurkeztu zuten liburua. Arratzuko abesbatzeko kideen esanetan, «ekitaldia zeharo hunkigarria izan zen bertara hurbildu zirenentzat, aintzinako bizipenak eta emozioak bergogoratu zirelako». Aurkezpena bukatu ostean bertaratu ziren guztientzako hamaiketako bat eskaini zuen abesbatzak . «Arratzuko herriaren historian garrantzia handia izan zuen Arratzuko abesbatzak, bere inguruan hainbat jarduera eta kultur ekitaldi antolatzen zirelako. Belaunaldi ezberdinak eta familia osoak, ekintzetan ilusio eta gogo handiz parte hartuz», aipatu zuten liburuaren egileek. ... Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU Belendiz eta Barrutia artean bidegorri bat egingo dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-01/p00004007/Belendiz_eta_Barrutia_artean_bidegorri_bat_egingo_dute.htm Aste honetan Bizkaiko Foru Aldundiko gobernu kontseiluak Arratzuko Udalarekin batera bidegorri bat egitea erabaki du. Barrutia eta Belendiz artean bizikletaz eta oinez ibiltzeko bidea eraikiko dute. Oraindik lanen epeak ez dituzte jakinarazi. Bidegorria Gernika-Munitibar-Iruzubieta (BI-2224) eta Gernika-Nabarniz (BI-3242) foru errepideen ertzetan eraikiko dute. Aldundiko ordezkariek adierazi dutenez, proiektuaren helburua «Arratzun mugikortasun iraunkorra» sustatzea da. Euren esanetan, «bai Aldundiak, bai Udalak, beharrezko ikusten dute bizikletentzako bide bat eraikitzea». Alde batetik, «bizikleta bezalako garraiobide egokiago batzuk» sustatu gura dituzte. Bestetik, herritarrek «oinez ibiltzea bezalako ohitura osasungarriak hartzea» da asmoa. ... Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU Belendiz eta Barrutia artean bidegorri bat egingo dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00003004/Belendiz_eta_Barrutia_artean_bidegorri_bat_egingo_dute.htm Domeka honetan Arratzuko abesbatzeko kideek `Arratzu kantu-kantari´ izeneko liburuaren eta diskoaren aurkezpena egingo dute Loiola auzoko kultur aretoan. «Liburu honetan Arratzuk urteetan zehar abesbatzagaz eta musikagaz izan duen eta gaur egun ere baduen lotura azaltzen da. Kontakizunak gerra zibilaren aurretik eta gaur egun arteko ibilbidea jorratzen du»`, adierazi dute abesbatzeko kideek. Liburuak abesbatzaren 34 urteko historia ere jasotzen du. Jose Luis Lauzirika `Olabarri´ baserriko semeak sortu zuen Arratzuko abesbatza 1974an. «Lan honen helburuak abesbatzeko kideen bizipenak berreskuratzea, ondorengoek ere ezagutu ditzaten eta herriko ondarearen zati garrantzitsu bat era iraunkor batean jasota izatea dira». 22 kantu Diskoak, bere aldetik, 22 kantu biltzen ditu. 1974 eta 1989 artean Jose Luis Lauzirikak eta Alberto Lauzirikak zuzendutako abesbatzak abesten zituen kantuak dira. «Ezinbestekotzat jo da herritarren eta abesbatzeko kideen altxor hau formato digitalean jasotzea». ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU Ander Aranak bigarren postua eskuratu du Belendizen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-26/p00003005/Ander_Aranak_bigarren_postua_eskuratu_du_Belendizen.htm Ander Aranak bigarren postua eskuratu zuen domekan Belendizen ospatutako Espainiako cross country txapelketako senior B mailako azken proban. Horrela, GOR Sport taldeko pilotu ereńarrak bigarren postuan amaitu du aipatutako txapelketa. Lasterketako une batzuetan lehen postuan joan zen Arana. Gero, baina, jausi egin zen. «Erorikoaren ondoren bigarren postua mantentzera mugatu nintzen. Aurrekoa urrun zegoen, eta atzekoa ere bai», adierazi du Aranak. Bere esanetan, «hain ondo ibiliko nintzenik ez nuen uste. Gustura eta pozik nago. Aurkari gogorrak izan ditut, baina gure lursailetan ez dira hain ondo moldatu». Nabarnizko Arkaitz Urzaak eta Ibon Olea morgarrak hamaseigarren eta hamazazpigarren postuan bukatu zuten lasterketa, hurrenez hurren. Guztira lau probak osatu dute Espainiako cross country txapelketa. Lehenengo lasterketan hamaikagarren postuan sailkatu zen Arana. Bigarren lasterketan bosgarren postua eskuratu zuen ereńarrak, eta hirugarrenean zortzigarrena. ... Tue, 26 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU Espainiako cross country txapelketako proba jokatuko da bihar Belendizen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-23/p00004008/Espainiako_cross_country_txapelketako_proba_jokatuko_da_bihar_Belendizen.htm Bihar, Gernika Off Road elkarteak antolatuta, Espainiako cross country txapelketako azken proba puntuagarria izango da Belendizen. Horrez gain, gaurko motor erakustaldia prestatu dute. Belendizek lehenengoz hartuko du Espainiako cross country txapelketako proba bat. Pro Series arloko senior mailan, besteak beste, Marc Coma, Oriol Mena eta Xavi Galindo pilotuek parte hartuko dute. «Cross country enduro eta moto-krosaren arteko nahasketa bat da. Zirkuitu itxi batean egiten da baina ibilbidea moto-krosarena baino luzeagoa da. Cross country iraupen proba da eta antolatzeko errazagoa da», adierazi dute Gernika Off Road-eko kideek. Guztira lau lasterketa izango dira bihar. Lehenengo, Fun Series arloan, beterano eta senior B mailetako pilotuek parte hartuko dute. «Lehenengo senior Bko pilotuak irtengo dira, eta handik pare bat minutura beteranoak. Bi ordutan ibilbideari itzuli gehien ematen dizkion pilotuak irabaziko du lasterketa». ... Sat, 23 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU Garaiz sua itzaltzen ikasten http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-22/p00008002/Garaiz_sua_itzaltzen_ikasten.htm Askotan segurtasun neurrietan behar besteko arreta ez jartzeagatik gertatzen dira ezbeharrak. Kasu horietan funtsezkoa izaten da aurretiaz larrialdi egoera batean egin beharrekoa ikastea, eta horri behar besteko garrantzia ematea. Hori gogoan hartuta, berriki su-itzalgailu mota ezberdinei buruzko ikastaro teoriko-praktikoa eman dute Arratzuko Barrutialde institutuko ikasleek. Institutua su-itzalgailuz hornitzen duen enpresako teknikariak aritu dira irakasle lanetan. Azalpenak eta praktikak Teknikariek azalpen teorikoak eman ostean, ikastetxearen kanpoaldeko leku isolatu batean egin zituzten praktikak. Ikasle guztiek egin behar izan zituzten praktika horiek. Euretako bakoitzak azpil batean erretzen ari zen gasolioa itzali behar izan zuen su-itzalgailu baten bitartez. Fri, 22 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU Busturialdeak puntu eta erdigatik irabazi du Durangaldearen aurka http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00003007/Busturialdeak_puntu_eta_erdigatik_irabazi_du_Durangaldearen_aurka.htm Puntu eta erdiko aldeagatik irabazi zuen atzo Busturialdeak Arratzuko Barrutialde institutuan jokatutako bertsolari gazteen BBK sariketako saioa. Durangaldeak, guztira, 362 puntu lortu zituen, eta Busturialdeak 363,5 puntu. Garaipen horrekin Busturialdeko taldeak lehiaketako finalean zuzenean sartzeko aukera asko ditu. Martxoaren 8an Bilboko Gabriel Aresti institutuan Bilboaldeko taldeari irabaziz gero, eskualdeko bertsolariek finalerako txartela lortuko lukete. Atzokoan, A mailan (hamazortzi urtera artekoak) Nagore eta Aitor Beitia anai-arreba bermeotarrek eta Inazio Vidal algortarrak ordezkatu zuten Busturialdea. Durangaldetik Ander Aldazabal, Aitor Urien eta Miren Amuriza aritu ziren. Maila horretan lau puntuko aldea atera zuen Busturialdeak. Etxekoek, guztira, 146,5 puntu lortu zituzten. ... Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU «Unea ona bada, parrandarako edozein toki izan liteke ona» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-02-12/p00003006/Unea_ona_bada_parrandarako_edozein_toki_izan_liteke_ona.htm Belediztarra da Asier Arejita (Arratzu, 1979) . Oporretarako leku bat? Nik mendia eta neskalagunak hondartza. Orduan, bidean gelditu behar... Irakurri duzun azken liburua? Ez naiz gogoratzen. Orain dela urte asko irakurri nuen azkena. Film bat? ´American History X´ asko gustatu zitzaidan. ´La vida es bella´ ere bai. Denbora gehiago ematen dut filma aukeratzen berau ikusten baino. Pertsonaia historiko bat? Historiko-histerikoa: Manuel Fraga. Aspaldi iraungita egon behar zen dinosaurioa. Edari bat? Ez dago ura baino edari hoberik. Bizitzeko herri edo hiri bat? Belendiz, zalantza barik. Parrandarako leku bat? Unea ona bada, parrandarako edozein toki izan daiteke ona. Amets bat? Ametsetan egiten diren gauzak errealitate bilakatzea, amesgaiztoak kenduta. ... Tue, 12 Feb 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU «Hilabetez egongo gara Togon eta ikasitakoa praktikan jarriko dugu» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-08/p00003006/Hilabetez_egongo_gara_Togon_eta_ikasitakoa_praktikan_jarriko_dugu.htm Iratxe Kobeaga (Arratzu, 1984) Angeluko (Lapurdi) Eraikuntza eta Obra Publikoetako Ingenieritza eskolako ikaslea da. Ikasketak bukatzeko azken proiektuan buru belarri sartuta dago. Zertan datza 'Nounya Etxea' proiektua? Togon, Tove Ati herrian liburutegi bat eta HIESAren inguruko informazio zentro bat egitea da asmoa. Proiektuak hilabeteko iraupena izanik, hilabetez egongo gara Togon. Ikasitakoa praktikan ipiniko dugu han. Zerotik eraikiko duzue berau? Bai. Irakasle bat ere joango da gurekin. Abenduan Human Ěsa elkartearen arduradun bat ere joan zen, lursaila zein egoeratan zegoen ikustera. Ondoren zimendatzetik hasiko gara. Materiala Frantziatik eramango dugu, hau da, liburuak-eta Frantzian hartu eta bertara eramango ditugu. Zenbat lagunek parte hartuko duzue proiektu honetan? ... Tue, 08 Jan 2008 01:00:00 +0100 ARRATZU Manu Legineche kazetariak sari bi jasoko ditu gaur eguerdian Madrilen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-12-11/p00003004/Manu_Legineche_kazetariak_sari_bi_jasoko_ditu_gaur_eguerdian_Madrilen.htm Gaur 13:00etan Madrilgo (Espainia) Alcala unibertsitatean Manu Leguineche arratzuarrak sari bi jasoko ditu. Batetik, FAPE izeneko Espainiako Kazetari Elkarteen Federazioak urtero ematen duen saria. Bestetik, Espainiako gobernuak ematen duen Meritu Konstituzionalaren Ordenaren domina. FAPE elkarteak sariarekin batera 30.000 euro emango dizkio Guadalajarako (Espainia) Brihuega herrian bizi den arratzuarrari. Bestalde, azaroaren 30ean erabaki zuen Espainiako ministro kontseiluak Meritu Konstituzionalaren Ordenaren domina Leguinecheri ematea. Kazetariak Maria Teresa Fernandez de La Vega Espainiako presitendeordearen eskutik jasoko du aipatutako domina. Sari ugari Azken aldian hainbat sari jaso ditu Leguinechek. Ekainean, adibidez, Euskal Kazetarien Elkartearen saria jaso zuen. Orain dela gutxi Guadalajarako kazetarien elkarteak ere sari bat eman dio. ... Tue, 11 Dec 2007 01:00:00 +0100 ARRATZU Udalerriko saneamendu lanen bigarren fasea martxan jarri dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-28/p00003001/Udalerriko_saneamendu_lanen_bigarren_fasea_martxan_jarri_dute.htm Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak Arratzuko saneamendu lanen bigarren fasea gauzatzeari ekin diote. Proiektu horren aurrekontua milioi bat eurokoa da. Lanon helburua Loiola, Laudiz eta Elexaldeko ur hondakinak saneamendu sare nagusian txertatzea da. Horrela, sare horretatik hondakinak Gernika-Lumoko araztegira bideratuko dituzte. Kolektore berria Horretarako kolektore berria eraikiko dute. Berau Loiolatik abiatuko da. Alboko auzuneetako hondakinak batu ostean horiek Errotatxu ubidetik Gorozika errekara bideratuko dituzte. Lan horiek burutzeko zazpi hilabete inguru behar izango dituztela aurreikusi dute udal arduradunek. Wed, 28 Nov 2007 01:00:00 +0100 ARRATZU Udalerriko saneamendu lanen bigarren fasea martxan jarri dute http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-01/p00008005/Udalerriko_saneamendu_lanen_bigarren_fasea_martxan_jarri_dute.htm danel lauzirika Gai librean aritzeak hainbat gauza adierazteko aukera ematen dio bertsolariari. Zer esanik ez bertsoaldiaren testuingurua afari eder bat eta lagunartea bada. Urtero legez, iragan zapatuan bertso-afaria izan zen Belendizko txokoan. Beńat Ugartetxea, Sustrai Colina eta Fredi paia aritu ziren bertsotan. Lehen unetik umore onez eta elkarri zirika aritu ziren bertsotan. Hasieran Belendizera iristeko Paiak eta Colinak izan zituzten zailtasunak aipatzeaz gain, Ugartetxea mallabiarraren txirrindulari garaiak gogoratu zituzten. Saioak aurrera egin ahala entzuleak izan ziren hiru bertsolarien ziztaden jomuga. Izan ere, entzuleen herenak euren bertsoetako hizpide izan ziren; bata Sumo jokalaria dela, besteak egunkarian kritika txarra egingo diela... Belendizko txokoan batu ziren 60 lagunek gau osoan ez zuten barrea ezpainetatik kendu. ... Thu, 01 Nov 2007 01:00:00 +0100 ARRATZU 'Hitzaldi maratoia' antolatu du Zapelatzak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-26/p00003015/Hitzaldi_maratoia_antolatu_du_Zapelatzak.htm d. lauzirika Gaur hasi eta azaroaren bukaerara arte, Hitzaldi maratoia antolatu du Zapelatza gazte taldeak. Beste herrialde batzuetako egungo egoera politiko, sozial eta ekonomikoa ezagutzera emateko lau berbaldi antolatu dituzte.«Zapalduak diren edo egoera berezia duten hainbat herriren errealitatearen jabe izan ahalko dugu bertan egon diren brigadisten eskutik», adierazi dute Zapelatzakoek. Berbaldietan, brigadistek herrialde horietan ateratako argazkiak erakutsiko dituzte. Egitarau mardula Gaur iluntzean, Aitor Gonzalez gernikarrak eta Patricia Lezama bermeotarrak Palestina: borrokatzen duen herria ez da inoiz hilko berbaldia emango dute. Azaroaren 9an, aldiz, Cubaren gaur egungo egoera azalduko du brigadista batek. Azaroaren 16an Panamarekiko independentea izan gura duen Kuna-Yala herrialdeari buruz hitz egingo dute. Azkenik, azaroaren 23an, Venezuelaren egoerari buruzko berbaldiak itxiko du maratoia.Hitzaldiak barikuz izango dira, 19:30ean hasita, Loiolako eskolan. ... Fri, 26 Oct 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU 'Eskola ibiltaria'-n parte hartuko du Barrutiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00003005/Eskola_ibiltaria-n_parte_hartuko_du_Barrutiak.htm d. lauzirika Aurten ere Barrutia ikastetxeko ikasleek Eskola ibiltaria egitasmoan parte hartuko dute. Urriaren 9tik 15era lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleek (11 eta 12 urte) beste ikastetxe biko ikasleekin batera astebeteko egonaldia egingo dute Herrialde Katalanetan. Barrutiakoek Jerez de la Frontera (Andaluzia, Espainia) eta Segoviako (Espainia) ikastetxe biko ikasleekin batera hainbat ekintzatan parte hartuko dute. Arratzuko ikastetxetik 15 ikasle eta irakasle bat joango dira Herrialde Katalanetara. Horiek Bartzelonako ikastetxe eta aterpetxeetan hartuko dute ostatu. Bidaia Eskola Ibiltaria antolatzen duten erakundeek ordainduko dute. Bidaia horretan ikasleek, besteak beste, Montserrat-eko santutegia, Guell parkea, Garrotxako parke naturala, Besalu erdi aroko herria eta Codorniu bisitatuko dituzte. ... Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU 'Eskola ibiltaria'-n parte hartuko du Barrutiak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00003005/Eskola_ibiltaria-n_parte_hartuko_du_Barrutiak.htm d. lauzirika Aurten ere Barrutia ikastetxeko ikasleek Eskola ibiltaria egitasmoan parte hartuko dute. Urriaren 9tik 15era lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleek (11 eta 12 urte) beste ikastetxe biko ikasleekin batera astebeteko egonaldia egingo dute Herrialde Katalanetan. Barrutiakoek Jerez de la Frontera (Andaluzia, Espainia) eta Segoviako (Espainia) ikastetxe biko ikasleekin batera hainbat ekintzatan parte hartuko dute. Arratzuko ikastetxetik 15 ikasle eta irakasle bat joango dira Herrialde Katalanetara. Horiek Bartzelonako ikastetxe eta aterpetxeetan hartuko dute ostatu. Bidaia Eskola Ibiltaria antolatzen duten erakundeek ordainduko dute. Bidaia horretan ikasleek, besteak beste, Montserrat-eko santutegia, Guell parkea, Garrotxako parke naturala, Besalu erdi aroko herria eta Codorniu bisitatuko dituzte. ... Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Ibone Manzano Barrutialdeko ikasleak Jaurlaritzak antolatutako Batxilergoko Aparteko Saria irabazi du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-18/p00003012/Ibone_Manzano_Barrutialdeko_ikasleak_Jaurlaritzak_antolatutako_Batxilergoko_Aparteko_Saria_irabazi_du.htm d. lauzirika Ibone Manzano Barrutialde institutuko ikasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatutako Batxilergoko Aparteko Saria irabazi du.Batxilergoko Aparteko Sarietara aurkeztu ahal izateko ikasleak batxilergoko maila bietako noten bataz bestekoan 8,75 puntu edo gehiago lortu behar ditu. Ibone Manzano hamazazpi urteko ibarrangeluarrak bi mailetan lortutako puntuazioa 9,8koa izan da. Aipatutako puntuazioa lortu ondoren ikasleek hiru atal dituen azterketa bat gainditu behar dute. Bizkaiko ikasleek proba hori ekainaren bukaeran egin zuten Bilboko ikastetxe batean. Probaren emaitzak orain dela gutxi eman dituzte jakitera. Manzanorekin batera, EAEko hezkuntza sare pribatu zein publikoko beste hamabost ikaslek lortu dute aparteko saria. ... Wed, 18 Jul 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Auzolandegien lehenengo txanda amaitzen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-13/p00004875/Auzolandegien_lehenengo_txanda_amaitzen.htm z. enbeita Astelehenean hasiko da lanean Bilbao Athleticeko taldea eta aurredenboraldian behintzat Busturialdeko lau jokalari izango dira bertan. Lau horiek noren agindutara lan egingo duten edota entrenatzailea nor izango den, ostera, argitu barik zegoen egunkari hau zarratzeakoan. Izan ere, 21:00etan amaitzen ziren Athletic-eko presidentetzarako hauteskundeak eta horren arabera osatuko dute lan talde teknikoa. Entrenatzaileak entrenatzaile, Ińaki Zarandona elantxobetarrak eta Aitor Ramos bermeotarrak urte birako hitzarmena sinatu dute talde zuri gorriagaz; eta Aimar Cid zein Igor Salutregi gernikarrek aurredenboraldia, behintzat, talde horretan gingo dute. Biak Baskoniatik datoz, Athleticen hirugarren taldetik. ... Fri, 13 Jul 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Martxan dago Arratzuko auzolandegia http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-04/p00003023/Martxan_dago_Arratzuko_auzolandegia.htm danel lauzirika Aste honetan hasi dira lanean hogeitabi gazte Arratzuko auzolandegian. Orain dela lau urtetik uztailean Arrolako irunan aritzen dira lanean Europako hainbat herrialdetatik etorritako gazteak.Astelehenean hasi ziren auzolandegiak, eta lehen txandako taldea uztailaren 15era arte egongo da Mendatan eta Arratzun. Gero, uztailaren 17tik 30era arte, beste talde batek hartuko du beregain Arrolako iruna garbitu eta indusketetan laguntzearen ardura. Hemezortzi eta hogeitalau urte bitartekoak dira auzolandegiko kide guztiak. Gazteek Mikel Unzueta Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologoaren gidaritzapean egingo dituzte Arrolako irunako lanak. Lanok Juan Jose Cepeda Ocampo arkeologo eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak gainbegiratuko ditu. ... Wed, 04 Jul 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Antolatzaileak pozik iaz baino gutxiagok parte hartu arren http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-07-03/p00004019/Antolatzaileak_pozik_iaz_baino_gutxiagok_parte_hartu_arren.htm zihara enbeita Peio Rementeria I. Memorialean 60 lagun inguruk parte hartu dute domekan. Gehienak Busturialdekoak izan dira, Gernik-Lumo ingurukoak, baina Bizkaiko beste hainbat herritatik ere hurbildu dira. Besteak beste, Galdakao, Zornotza, Durango, Berriatua, Igorre eta Portugaletetik. Iaz baino parte-hartzaile gutxiago izan dira aurtengo Mountain Bike martxan. Izan ere, Bardeetan (Nafarroan) beste proba bat zegoen egun berean eta hainbat herritan, ostera, San Pedro jaiak izan dira. Jende gutxiago, baina Zapelatza Kultur Elkarteko kideak gustura daude, Mikel Intxausti antolatzailearen esanetan. «Orokorrean positiboa izan da. Eguraldiak ere eutsi du». Orduak aurrera joan ahala, behelainoak arriskutsuago bihurtu zuen zirkuitua, baina ez zuen arazo berezirik sortu. ... Tue, 03 Jul 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Antolatzaileak pozik iaz baino gutxiagok parte hartu arren http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-30/p00008008/Antolatzaileak_pozik_iaz_baino_gutxiagok_parte_hartu_arren.htm danel lauzirika Gaztea izateak ez du derrigorrez esperientzia bakoa esan nahi. Kasu batzutan ez behintzat. Hori erarakutsi dute 2006-2007 denboraldian Barrutialdeko jubenil mailako nesken saskibaloi taldekoek Bizkaiko eskolarteko txapelketan. Ianire Ibarguengoitiak, Izaskun Manzanok, Ibone Manzanok, Itsasne Urriolabeitiak, Nerea Rementeriak, Oihane Ituartek, Alejandra Loizagak eta Iera Urionak osatzen dute taldea. Nahiz eta adin berekoak ez izan, alkarregaz jokatu dute hainbat aldiz. Izan ere, jende kopurua dela eta, urte batzutan maila jakin bateko talderik ez da sortu Barrutialden. Jokalari batzuek, kadete mailakoek, esaterako, zaharragoekin jokatu behar izaten dute. Edo alderantziz. ... Sat, 30 Jun 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU «Urtez urte martxa hobetzea da gure helburu nagusia» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-26/p00003011/«Urtez_urte_martxa_hobetzea_da_gure_helburu_nagusia».htm danel lauzirika Urtero legez, aurten ere Mikel Intxausti (Arratzu, 1986) ari da Arratzuko Mountain Bike martxa prestatzen. Zapelatzak antolatuta, martxa domekan izango da, 10:00etatik aurrera. Nolakoa izango da aurtengo martxa? Aurten martxaren hirugarren edizioa izango da. Maila ezberdineko jendearentzako ibilbide bi prestatu ditugu. Bat luzeagoa, 38 kilometrokoa, eta bestea laburragoa, 28 kilome- trokoa. Jende gehiago erakartzeko modu bat da, bizikletan asko dabilen jendea eta gutxiago dabilen jendea. Urtero ibilbide ezberdin bat prestatu izan dugu. Hemendik aurrera aurtengoa izango da martxako ibilbidea finkoa. Behin Nabarnizera iritsitakoan ibilbide luzea egiten dutenek Iluntzarretik egingo dute itzulia, eta beste txirrindulariak jarraian joango dira Arrolara. ... Tue, 26 Jun 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Euskal kazetariensaria eman diote Manu Leginetxe arratzuarrari http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-20/p00003007/Euskal_kazetariensaria_eman_diote_Manu_Leginetxe_arratzuarrari.htm erredakzioa Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) Euskal Kazetarien 2007. urteko saria Manu Leginetxerentzat izatea erabaki du, bizitza osoan zehar «lan bikaina» egin izanagatik. «Kazetaritza onaren bidean egindako ibilbidea aitortu eta txalotzen du EKEk, lur honek eman dituen kazetaririk onenetako baten lan profesional paregabea goraipatuz», adierazi dute.Astelehen arratsaldean egin zuten ekitaldia Bilboko Ertzilla hotelean, baina, osasun arazoak direla eta, Leginetxek ezin izan zuen parte hartu eta arrebak jaso zuen saria haren ordez; Nicolas Alba eskultorearen Hitzen ehiztaria izeneko lana. Zenbait kazetarik eta idazlek arratzuarrari eskainitako hitzak irakurri zituzten ekitaldian, eta, horrez gain, Leginetxeri bere etxean egindako elkarrizketa bat proiektatu zuten. ... Wed, 20 Jun 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Saneamendu lan gehiago egingo dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-08/p00003005/Saneamendu_lan_gehiago_egingo_dituzte.htm danel lauzirika Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak udalerriko saneamendu lanen bigarren fasea burutzeko akordioa sinatu dute berriki. Akordio horren bitartez, saneamendu lanak egiteko Udalak milioi bat euroko aurrekontua izango du. Lanon helburua Laudiz, Loiola eta Elexalde auzuneetako ur hondakinak saneamendu sare nagusian txertatzea da. Saneamendu sare horrek Gernika-Lumoko araztegira eramaten ditu ur hondakinak. Horretarako, kolektore berri bat eraikiko dute. Kolektore hori Loiolatik abiatu eta alboko auzuneetako hondakinak batuko ditu, saneamendu sarera eramateko. Errotatxuko ubidetik Gorozika errekara joango dira ur hondakinak, eta bertatik Gernika-Lumora doan errepide bazterrera. ... Fri, 08 Jun 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Euskaltzain oso izendatu dute Joseba Lakarra http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-05/p00004005/Euskaltzain_oso_izendatu_dute_Joseba_Lakarra.htm D. Lauzirika Iragan astean Euskaltzaindiak Joseba Lakarra filologo arratzuarra euskaltzain oso izendatu zuen. Lakarrak Euskaltzaindiaren 28. zenbaki-hutsartea beteko du. Jose Antonio Arana Martija, Xabier Kintana eta Jose Luis Lizundia euskaltzain osoek proposatu zuten Lakarra zenbaki-hutsarte horretarako. Iragan barikuan, Bilbon egindako osoko bilkuran, euskaltzainek aho batez onartu zuten Joseba Lakarra euskaltzain oso izendatzea. Egun berean Sagrario Aleman nafarra ere euskaltzain osoa izendatu zuten. Oraindik zehazteke dago noiz egingo diren euskaltzain oso berrien kargu-hartze ekitaldiak. Mitxelenaren ikaslea Koldo Mitxelena hizkuntzalaria izan zen arratzuarraren doktorego tesiaren zuzendaria. Lakarra 2005etik Euskararen Historia eta Euskararen Gramatika Historikoaren katedraduna da EHUko Filologia eta Geografia-Historia Fakultatean. Fakultate horretako dekanoa izan da orain dela gutxi arte. ... Tue, 05 Jun 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Euskaltzain oso izendatu dute Joseba Lakarra http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-05/p00008004/Euskaltzain_oso_izendatu_dute_Joseba_Lakarra.htm danel lauzirika Jaiak noiz helduko hainbeste denbora itxaroten egon ostean, festa egunak zirt-zart joaten dira. Konturatu orduko aurtengo jaiei barik datorren urteko jaiei begira jartzen gara. Ekitaldiz beteriko asteburua igaro ondoren, gaur bukatuko dira Loiola auzoko Maria Pazko jaiak. Eguraldia kili-kolo ibili da, eta horren ondorioz ekitaldi guztiek ez dute harrera berdina izan. Makailau jana eta herri kirol jaialdiarekin hasi ziren festak bariku iluntzean. Gauean rock jaialdia izan zen, baina euria zela eta, ohi baino jende gutxiago hurreratu zen plazara. Zapatuan eta domekan ohiko egitaraua prestatu zuten arratzuarrek: afari herrikoia, meza, pilota partida... ... Tue, 05 Jun 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Gaur hasiko dira Pazko jaiak Loiola auzoan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-01/p00003006/Gaur_hasiko_dira_Pazko_jaiak_Loiola_auzoan.htm D. Lauzirika Gaur hasi eta martitzenean bukatuko dira Loiola auzoko Pazko jaiak. Jaiei hasiera emateko, gaur 21:00etan, makailau jana izango da plazan. Ordu erdi beranduago herri kirol erakustaldia izango da frontoian. Aizkolariez gain, Ińaki Perurena harrijasotzaileak ere parte hartuko du jaialdian. 23:00etan Rock jaialdia izango da Gaiur eta The Auamba´s taldeen eskutik. 24:00etan erromeria izango da Amaiur taldeagaz. Bihar, 21:00etan, afari herrikoia izango da plazan. Ondoren, erromeria izango da Obieta eta Esteibar taldeagaz. Domekan, 11:30ean, meza nagusia egongo da. 13:00etan, ohiko pilota partidan, Aio eta Zubiagak Oar Arteta eta Lopezen aurka jokatuko dute. Jaiei amaiera emateko, martitzenean meza eta bazkaria izango dira. ... Fri, 01 Jun 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU EAJk zazpi zinegotziak eskuratu ditu Arratzun http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00006068/EAJk_zazpi_zinegotziak_eskuratu_ditu_Arratzun.htm m. zabalondo Eusko Alderdi Jeltzaleak zazpě zinegotziak izango ditu Arratzuko Udalean hurrengo lau urteetan.EAE-ANV ilegalizatua izan ostean, EAJ eta PP baino ez ziren geratu alkatetza lortu ahal izateko. EAE-ANVk 96 boto lortu zituen atzokoan, baina, baliogabetuak. Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU EAEko abeltzaintza ustiategien VII.lehiaketako sariak banatuko dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-09/p00004008/EAEko_abeltzaintza_ustiategien_VII.lehiaketako_sariak_banatuko_dituzte.htm D. Lauzirika Gaur EAEko abeltzaintza ustiategien VII. lehiaketako sari banaketa izango da Andra Mariko plazan. Lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak antolatzen du. Hala ere, sari banaketa Bizkaian denez, Bizkaiko Foru Aldundiari egokitu zaio gaur goizeko ekitaldia antolatzea.Aldundiaren aurreikuspenen arabera, EAEko abeltzaintza ustiategietako 500 ordezkari inguru bilduko dira gaur Morgan. Lehiaketan 360 ustiategik parte hartu dute. EAEko herrialde bakoitzeko lau ustiategi sarituko dituzte. Bizkaia mailan Sabin Aranburu muxikarrak lehen postua lortu du ardi-azienden alorrean, eta gaur jasoko du saria. Herri kirol jaialdia Topaketa honetako giroa alaitzeko 12:30etik aurrera herri kirol jaialdia izango da. Lehenengo Harrijasotzaileen Binakako Urrezko Txapelketako saioa izango da. Ostolaza eta Zelailuze Barinaga eta Agirreren aurka arituko dira. Barinaga eta Agirre Bizkaiko harrijasotzaile txapelketako txapeldunak dira.Ondoren, Urrezko Aizkora txapelketaren baitan, Anjel Arrospidek eta Donato Larretxeak indarrak neurtuko dituzte. Herri kirol jaialdiaren ondoren, 14:00etan izango da abeltzaintza ustiategietako lehia- ketaren sari banaketa. Ondoren Aldundiak abeltzaintza ustiategietako jabeak bazkaltzera gonbidatuko ditu. ... Wed, 09 May 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Barrutiak 'Eskola ibiltaria' programan parte hartuko du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-08/p00003014/Barrutiak_Eskola_ibiltaria_programan_parte_hartuko_du.htm danel lauzirika Barrutia ikastetxeak Eskola ibiltaria programan parte hartuko du aurten ere. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek, 11 eta 12 urtekoak, Madril (Espainia) eta Tarragonako (Herrialde Katalanak) ikastetxe biko ikasleekin batera astebeteko egonaldia egingo dute Galizian (Espainia).Eskola ibiltaria programa Eusko Jaurlaritzak beste autonomia erkidego batzuetako gobernuekin antolatzen du. Egonaldiaren helburua hainbat tokitako jendearen artean elkarbizitza sustatzea da, «ikasleekin harremanak sortu eta sendotzea da helburua», adierazi dute Barrutia ikastetxeko ordezkariak. Horrela, Barrutiako hamabost ikasle eta bi irakasle gaur goizean abiatuko dira Galizia aldera. Lugon pasatuko dute gaurko gaua, eta bihartik aurrera Galiziako herrialde guztiak bisitatuko dituzte. Maiatzaren 14an bueltatuko dira Arratzura. Bidaia guztia antolatzaileek ordainduko dute, eta ikasle eta irakasleek ikastetxeetan eta aterpetxeetan hartuko dute ostatu. ... Tue, 08 May 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU 'Kalitatea hezkunzan' ziurtagiria eta saria jaso ditu Barrutialdek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-04-26/p00004020/Kalitatea_hezkunzan_ziurtagiria_eta_saria_jaso_ditu_Barrutialdek.htm danel lauzirika Martitzen iluntzean Barrutialde institutuko ordezkariek Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Kalitatea hezkuntzan kalitate sistemaren ziurtagiria eta saria jaso zituzten Gasteizko Europa jauregian. Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak eta Tontxu Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eman zieten ziurtagiria Alexander Viguera Barrutialdeko zuzendariari eta Juan Jose Pedraza ikasketa buruari. Guztira, EAEko hamalau ikastetxek jaso dituzte ziurtagiria eta saria. Sarituen artean lehen eta bigarren hezkuntzako zentroak eta Berritzeguneak daude. Kalitatea hezkuntzan ziurtagiria lortu duen eskualdeko ikasketa zentro bakarra da Barrutialde. Kalitatea hezkuntzan sistemak ikastetxearen barne funtzionamenduko arlo batzuk ikertzen ditu: harrera, programazioa, gelako jarduerak, tutoretza, formakuntza lantegietan eta ebaluazioa. Arlo horiek ira... Thu, 26 Apr 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU GOR taldeak bere pilotuak aurkeztuko ditu bihar Loiolan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-30/p00003008/GOR_taldeak_bere_pilotuak_aurkeztuko_ditu_bihar_Loiolan.htm danel lauzirika Bihar Gernika Off Road elkarteak sortutako GOR konpetizioko taldearen aurkezpena izango da. Busturialdeko motozaleei GOR taldea aurkezteko, Gernika Off Road-ek hainbat ekitaldi antolatu ditu Loiola auzoan. Biharko toki horretan Arratzuko Lurgaineko I. Moto eta Quad igoera antolatu dute. Horrez gain, gauean rock kontzertuak izango dira.Orain arte aurkezpen ofizialik egin ez badute ere, GOR taldeko pilotoak urte hasieratik parte hartu dute lasterketa ofizialetan. Eskualdeko pilotuei lasterketetan parte hartzeko aukera emateko motokross eta enduroko taldeak sortu dituzte. Guztira 22 pilotuk osatzen dute GOR. Gehienak Busturialdeko motozaleak dira. Zornotza eta Munitibarko pilotu batzuk ere proiektuaren baitan daude. ... Fri, 30 Mar 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU GOR taldeak bere pilotuak aurkeztuko ditu bihar Loiolan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-30/p00003008/GOR_taldeak_bere_pilotuak_aurkeztuko_ditu_bihar_Loiolan.htm danel lauzirika Bihar Gernika Off Road elkarteak sortutako GOR konpetizioko taldearen aurkezpena izango da. Busturialdeko motozaleei GOR taldea aurkezteko, Gernika Off Road-ek hainbat ekitaldi antolatu ditu Loiola auzoan. Biharko toki horretan Arratzuko Lurgaineko I. Moto eta Quad igoera antolatu dute. Horrez gain, gauean rock kontzertuak izango dira.Orain arte aurkezpen ofizialik egin ez badute ere, GOR taldeko pilotoak urte hasieratik parte hartu dute lasterketa ofizialetan. Eskualdeko pilotuei lasterketetan parte hartzeko aukera emateko motokross eta enduroko taldeak sortu dituzte. Guztira 22 pilotuk osatzen dute GOR. Gehienak Busturialdeko motozaleak dira. Zornotza eta Munitibarko pilotu batzuk ere proiektuaren baitan daude. ... Fri, 30 Mar 2007 01:00:00 +0200 ARRATZU Sagardotegira bidaia antolatu du Udalak apirilerako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-21/p00005002/Sagardotegira_bidaia_antolatu_du_Udalak_apirilerako.htm z. enbeita Apirilaren 1erako sagardotegira bidaia antolatu du Udalak. Autobusa 9:30ean aterako da eta 30 euro ordaindu beharko du bakoitzak. Izena Olesko jatetxean, Belendizko txokoan edota udaletxean eman behar da. Wed, 21 Mar 2007 01:00:00 +0100 ARRATZU