Ajangiz, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info Hitzako albiste zerrenda ajangiz eu Sat, 11 Oct 2008 00:04:38 +0200 60 Ajangiz, Busturialdeko hitza http://www.busturialdekohitza.info/rss/logo.gif busturialdekohitza.info Itsasontziak egitearen aukera ari da aztertzen Maier kooperatiba http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-26/p00003008/Itsasontziak_egitearen_aukera_ari_da_aztertzen_Maier_kooperatiba.htm Maier kooperatiba itsasontziak egiteko dituen aukerak aztertzen ari da. Enpresa horretako presidente Julen Madariagak azaldu bezala, «proiektu bat dugu, eta hori lantzen ari gara orain». Etorkizunean enpresak itsasontziak egitearen aukera asmo bat da oraindik. Hala ere, gaur egun lantzen ari diren proiektu hori 2009ko azaroan ikusgai egon daitekeela zehaztu du Madariagak. «2009ko azaroan Bartzelonan (Herrialde Katalanak) egingo den feria batean aurkeztu gura dugu proiektu berria». Fabrika berria irekitzeko aukerak aztertzen Feria horretan ikusi beharko dute bezeroaren aldetik produktu berriak duen harrera. «Horren arabera, aurrera egingo dugu, edo ez». Oraingoz proiektu horren bideragarritasuna ari dira aztertzen, eta hurrengo pausoa prototipoa ateratzea litzateke, berau aurkezteko eta jendearen aurrean erakusteko,Madariagaren esanetan. ... Fri, 26 Sep 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Udalak Oka ibaiaren biodibertsitatea berreskuratzeko proiektua abiatuko du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-24/p00004007/Udalak_Oka_ibaiaren_biodibertsitatea_berreskuratzeko_proiektua_abiatuko_du.htm Oka ibaiaren eskuinaldeko biodibertsitatea berreskuratzea helburu duen proiektua jarri nahi du martxan Ajangizko Udalak. Koldo Carbonell alkateak adierazi duenez, oraindik proiektua aztertzen dabiltza eta horretarako Urdaibai Fundazioarekin jarri dira harremanetan. Erakunde horrek proiektua nola gauzatu aztertzea da asmoa. Oka ibaiak garrantzia handia du Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren kontserbazio prozesuan, izan ere ibai horren bokaleak Urdaibaiko paduren sedimentazioa bideratzen du. Gaur egun ibaiertzen egoera ez da egokiena; sasiak asko hasi dira eta landare inbaditzaileen kopurua ere ugaritu egin da. Horrez gain, inguru horretan gauzatzen den barazkigintza jardueren ondorioz galondo eta isuriak erretzen dituzte sarri. Hori dela eta erabaki du Ajangizko Udalak Oka ibaiaren eskuinaldea berreskuratzeko proiektua garatzea. Proiektu hori Maier enpresaren ondoan gauzatuko dute, antzinako presa kokatzen den ibaiertzean. ... Wed, 24 Sep 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Kultur Etxea datozen hilabeteetan ireki gura du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-18/p00004005/Kultur_Etxea_datozen_hilabeteetan_ireki_gura_du_Udalak.htm Datozen hilabeteetan zabaldu gura du Udalak Ajangizko kultur etxea. Oraindik altzariz jantzi behar dute barrutik, eta beste zenbait gai zehaztu. Hala ere, ahalik eta lasterren irekitzea da asmoa, Koldo Carbonell herriko alkateak adierazi bezala. Aurrekontuetan 23.000 euro aurreikusi zituen Udalak kultur etxerako altzariak erosi ahal izateko. Eta horretan ari dira. «Herriko jendearen laguntza ere badugu horretarako. Dagoeneko, herriko zenbait guraso batu eta ludotekarako altzariak eta bestelakoak erosi dituzte, esaterako». Herritarren laguntza gauzak lekualdatzeko ere badutela gaineratu du Carbonellek: «Beste zenbait herritarrek udaletxean zegoen udal liburutegia hartu eta kultur etxera eroan dute». Kultur etxean ipiniko duten liburutegia egokitzeko, hala ere, enpresa bat kontratatu du Udalak. «Enpresa horrek jarriko ditu apalak eta mahaiak». ... Thu, 18 Sep 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Umeentzako ikastaroetan izena emateko epea hilaren 19an amaituko da http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-12/p00003004/Umeentzako_ikastaroetan_izena_emateko_epea_hilaren_19an_amaituko_da.htm Udalak eta herriko guraso talde batek musika eta ingeles eskolak antolatu dituzte. Uztailean aurrematrikulazio kanpaina egin ostean, matrikula epea irailaren 19an bukatuko da. Aurrematrikulatuta dauden haurren gurasoei laster deituko diete, matrikula berresteko. Bestalde, irailaren 19ra arte izena emateko aukera dago. Klaseak urrian hasiko dira. Izena ematerakoan 20 euro ordaindu beharko dira; gero, hileroko kuota. Fri, 12 Sep 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Herriko toponimiaren erregistro eta artxibo lanekin hasi dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-11/p00003001/Herriko_toponimiaren_erregistro_eta_artxibo_lanekin_hasi_dira.htm Ajangizko Udalak herriko toponimia biltzeko eta ikertzeko emandako beka dela eta, erregistro lanekin hasi dira dagoeneko. Hala ere, horrekin hasi aurretik testigantzak biltzen ibili dira abuztuan. Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko presidenteorde Jon Kortazarren izen bereko semea eta Alizia Intxausti ajangiztarra aritu dira horretan. «Zabaldu genuen epearen barruan baldintzak betetzen zituen inor ez zen aurkeztu, eta azkenean Jon Kortazar semeak eta Alizia Intxaustik hartu zuten bilketa lana egitearen ardura», azaldu du Ajangizko alkate Koldo Carbonellek. Herriko jende nagusiarengana joan dira «baserrien, baratzen, mendien... izenei buruzko galderak egiteko». Herritarrengandik jaso duten erantzuna «oso ona» izan dela argitu du alkateak. «Jendeak parte hartu du, kolaboratu, eta informazio asko bildu dute». ... Thu, 11 Sep 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Udalak lehiaketa publikoa zabaldu du herriko taberna alokairuan hartzeko http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-11/p00003003/Udalak_lehiaketa_publikoa_zabaldu_du_herriko_taberna_alokairuan_hartzeko.htm Herriko taberna alokairuan hartzeko lehiaketa publikoa zabaldu du Ajangizko Udalak. Alokairua datozen hiru urteetarako izango da, esleipen datatik aurrera. Dena den, hiru urteak bukatzean eta alde bien arteko akordioa lortuz gero, kontratua luza daiteke beste urtebetez, eta gehienez bost urtera arte. Baldintzen artean urtean ordaindu beharreko errenta kopurua 5.439 eurotan ezarri du Udalak. Kopuru horri, gainera, BEZa gehitu beharko zaio. Errentaren berrikusketa urte naturaletan burutuko da, aurreko ariketarako INEk onartutako K.P.I.aren arabera. Lehenengo berrikusketa 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera burutuko da. Horrez gain, Udalak honako hauek izango ditu kontuan: Busturialdean antzerako establezimenduetan titular modura edo beste baten kontura izandako esperientzia, langabezian dauen ajangiztarrentzako lanpostuak sortzea, euskararen eta gaztelaniaren ezagutza eta eskatzaileak aurkezten duen memorian ager daitekeen edozein baldintza baldin eta Udalak zehaztutakoak hobetzen baditu: asteburuetan janari zerbitzua ematea, taldeentzako eskaintza bereziak eta herriko gizarte bizitza suspertzeko balio dutenak. ... Thu, 11 Sep 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Umeentzako ingeles eta musika ikastaroak antolatu dituzte http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-10/p00003002/Umeentzako_ingeles_eta_musika_ikastaroak_antolatu_dituzte.htm Ingeles eta musika ikastaroak antolatu ditu aurten Ajangizko Udalak, herriko umeei zuzenduta. Klaseak laster hasiko badituzte ere, egunak eta ordutegia zehaztu egin behar dituzte oraindik. Musika ikastarorako 21 ikaslek eman dute izena, eta ingeleserako hamabi ikasle inguruk. Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Hasi dira Maier eta Mendieta auzoa artean bidea zabaltzeko obrak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-09-10/p00003006/Hasi_dira_Maier_eta_Mendieta_auzoa_artean_bidea_zabaltzeko_obrak.htm Astelehenean hasi ziren Maier eta Mendieta auzoa lotzen dituen errepidea zabaltzeko obrak. Hain zuzen ere, bide hori lau metro eta erdira arte zabalduko dute. Horietatik metro eta erdi bidegorria izango dira. «Errei bat geratuko da, baina bi auto pasatzeko bestekoa, eta oinezkorik baldin badago haiei lehentasuna emateko», azaldu du Ajangizko alkate Koldo Carbonellek. Errepide horrek, gainera, trafiko handia hartzen duela esan du alkateak. Izan ere, Ajangizko herritar askok bide hori hartzen du Gernikako saihesbidera heltzeko. Horrela, bidea zabaltzeko lanak hiru fasetan burutuko dituzte, eta lehenengoagaz hasi ziren astelehenean. Construcciones Intxausti S.A. enpresa arduratuko da lanok egiteaz, eta lehenengo fasea amaitzeko 48 lan eguneko epea izango du, joan den asteko barikutik hasita. ... Wed, 10 Sep 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Udalak inglesean eta musikan izena emateko epea ireki du http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00003006/Udalak_inglesean_eta_musikan_izena_emateko_epea_ireki_du.htm Ajangizko guraso batzuk bultzatuta eta Udaletxearen babesarekin, Ajangizen musika eta ingeles eskolak antolatu gura dituzte. Eskolak kultur etxeko gelaren batean emango lituzkete. Hala ere, ikastaldeak sortzeko Udalak parte hartzeko prest egongo liratekeen herritarren kopurua jakin nahi du . Hori dela eta, uztailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da udaletxean inskripzio orria. Musika Klase horietan 2004. urtea baino lehenago jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Adinaren araberako bost talde osatuko lirateke eta umeek, gaztetxoek zein helduek parte har dezakete. Inskripzio orrian datu pertsonalak bete ezezik, musika instrumentu bat aukeratu behar da eta txistua, txalaparta, trikitixa eta biolina daude aukeran. Instrumenturen bat jotzen hasi aurretik hizkuntza musikala landuko lukete ikasleek; besteak beste, perkusioa, entzumena, afinazioa eta dantza ikasteko. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Bake epaile izateko hautagaitzak aurkezteko epea zabalik http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-07-17/p00003010/Bake_epaile_izateko_hautagaitzak_aurkezteko_epea_zabalik.htm Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aginduz, Ajangizko bake epitegiko epaile eta ordezkoa izendatzeko prozesua abiarazi zuten ekainaren 23an . Hautagaitzak uztailaren 22a baino lehen aurkeztu behar dira, Ajangizko udaletxeko erregistroan. Hautagaien artean Udalaren Osoko Bilkurak bake epailea eta ordezkoa aukeratuko ditu. Ostean, Erkidegoko Auzitegi Nagusiak izendatu beharko ditu lau urterako . Betebehar asko Bake epaile izan nahi duen herritarrak adinez nagusia izan beharko du, eta ezin izango du zeregin judizialak betetzeko ezgaitasun edo bateraezintasun kausarik izan, baina bere lanbide edo merkataritza-jarduera betetzen jarrai dezake. Ondoko funtzio hauek ditu: bere herrian gertatu diren larritasun txikiko gertaeren falta-epaiketak tramitatu beharko ditu, bai eta epaia eman ere. Erregistro Zibila ere bere kargura izango du. Besteak beste, bikoteak ezkondu eta jaiotzak inskribatu beharko ditu. ... Thu, 17 Jul 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Joseba Jauregizarri eman diote aurtengo Mikeldi saria http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-28/p00004002/Joseba_Jauregizarri_eman_diote_aurtengo_Mikeldi_saria.htm Joseba Jauregizar Bilbaok hartu zuen atzo Maier S. Coop-ek urtero banatzen duen Mikeldi saria. Aipatu saria kooperatibaren garapenean positiboki eragin duten pertsona fisiko edo juridikoei merezi duten errekonozimendua emateko banatzen dute. 1999an hasi ziren saria ematen, baina zenbait urtetan eman gabe ere utzi dute. Saria edo aipamena nori eman erabakitzeko, «edozein bazkidek proposatu dezake hautagaia, eta gero zuzendaritza taldeko hiru pertsonen artean erabakitzen dute nori eman», Julen Madariaga Maier S. Coop-eko lehendakarien hitzetan. Sari banaketa 12:30ean hasi zuten Maier Tecnology Centreko (MTC) gela batean. Lehendabizi, Juan Luis Irazabal Maierreko zuzendari orokorrak hartu zuen hitza, eta ongi etorria eman zien ekitaldira hurbildu ziren guztiei. Julen Madariaga mintzatu zen ostean, eta saria ematearen arrazoiak zeintzu diren azaldu zituen. Bereziki, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza zuzendari zela Jauregizarrek egindako lana zein den adierazi zuen. «MTCren sorkuntzan eta zentroak dituen hamabost urteetan beronen garapenean emandako laguntza baliogarria» aipatu zituen, besteak beste. ... Sat, 28 Jun 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ «Etorkizunerako, oso garratzitsua da berrikuntzan gehiago sakontzea» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-27/p00006006/Etorkizunerako_oso_garratzitsua_da_berrikuntzan_gehiago_sakontzea.htm Bihar banatuko du Maierrek Mikeldi berezia saria. Maier S. Coop-eko presidente Julen Madariagak (Busturia, 1955) eman du sariaren berri. Zer da Mikeldi berezia saria? Mikeldi bereziaren saria edo aipamena bere jardueran jokabide edo ekarpen aipagarria izan duten eta kooperatibaren garapenean positiboki eragin duten pertsona juridiko edo fisikoei ematen zaien errekonozimendua da. Zenbatgarrena da aurten emango duzuen Mikeldia? 1999an hasi ginen sari hau ematen, baina zenbait urtetan hutsik ere geratu izan da. Nori eta zergatik emango diozue aurtengo Mikeldia? Artengoan Joseba Jauregizar Bilbaori emango diogu. Jauregizar Eusko Jaurlaritzako berrikuntzako arloan ibili izan da lanean urte askotan. Laguntza handia eman zigun MTC sortu genuenean, eta honek, Euskal Herria, Espainia eta Europa mailan Maierrek aitortza izatea ekarri du. Jauregizarrek erakutsi zigun zer den berrikuntza eta MTCa sortzera bultzatu gintuen. Proiektuak garatzen lagundu digu eta teknologia garatzeko euskal sarean sartu gintuen. ... Fri, 27 Jun 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Herritarrak informatzeko bilera egin dute Ajangizen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-24/p00003002/Herritarrak_informatzeko_bilera_egin_dute_Ajangizen.htm 50 lagun batu ziren domekan Ajangizko kultur etxean, Udalak urte betean egindako lana aztertzeko eta aurrera begirako proiektuen berri emateko deitutako batzarrean. 12:00etan hasi zen bilera eta Koldo Carbonell alkateak aurrera begirako proiektu nagusien azalpena eman zuen . Hirigintza nagusi Batez ere hirigintzako proiektuen berri eman zuen alkateak. Besteak beste, Mentzeta lehenengo fasean egindako lanak azaldu zituen eta Mentzetako bigarren f asean egingo dituzten hobekuntzak zeintzuk izango diren argitu zuen. Bigarren fase horretako aurrekontua 160.000 eurokoa dela esan zuen eta 2008 urte bukaerarako lanak bukatuta egongo direla baieztatu zuen. Maier eta Mendieta auzunea batzen dituen errepidean ere hobekuntzak egingo dituztela jakinarazi zuen. Bide horrek izan duen trafiko hazkundea kontutan hartuta, oraingo errepideak ez ditu beharrezko baldintzak betetzen. Errepidearen konponketa hiru fasetan egitea erabaki dute. Lehen fasean Maier eta zubiaren arteko eremua konponduko dute eta 172.835 euroko aurrekontua izango du. Lanak 2009ko ekainerako egongo dira bukatuta. ... Tue, 24 Jun 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Ajangizko mugetatik lehen ibilaldiaren antolatzaileak gustura http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-17/p00004006/Ajangizko_mugetatik_lehen_ibilaldiaren_antolatzaileak_gustura.htm Ajangizko Kultura Batzordeak herriko mugetan barrena ibilaldia antolatu zuen domekan, ekainaren 15ean. Bi hitzordu egin zituzten antolatzaileek, bata 09:00etarako, eta bestea 10:00etarako. 09:00etan Mendietako plazan batu ziren ibilaldi luzea egin nahi izan zutenek. Berrogeita hamar lagunek hasi eta amaitu zuten proposatutako 18 kilometrotako ibilbidea. Ibilbidea 12:00ak inguruan bukatu zuten lehenengo mendizaleek. Azkenak 12:45 bueltan heldu ziren. 10:00etan, berriz, zazpi kilometroko ibilbidea egin nahi zutenak bildu ziren herriko plazan. Guztira 20 lagun zian ziren, eta 12:30erako bukatu zuten hartutako lana. Ibilbide txikian gaztetxoak izan ziren nagusi. Ibilbide erdi inguruan, Maier parean, anoa postua izan zuten parte-hartzaile guztiek, indarberritzeko. Parte-hartzaileak Mendietako plazako helmugara heldu ahala, gainera, antolatzaileek txorizo eta solomo pintxoak atera zituzten. Edatekorik ere ez zen falta izan. ... Tue, 17 Jun 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Ajangizko mugetatik ibilaldia antolatu dute lehenengoz, domekarako http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00004007/Ajangizko_mugetatik_ibilaldia_antolatu_dute_lehenengoz_domekarako.htm Ajangizko kultura batzordeak `Ajangizko mugetatik I. ibilaldia´ antolatu du datorren domekarako, ekainaren 15erako. Aurtengoan antolatu dute lehenengoz «herria ezagutzeko eta gozatzeko» asmoarekin. Antolatzaileek bi ibilaldi prestatu dituzte. Bata goizeko 09:00etan abiatuko da hamazortzi kilometrotakoa izango da. Udaletxe aurrean hasiko da eta, besteak beste, Sartzola, Mendiko, Lurraska, Maier, Olesko, Burgo eta Marmizetik igaroko da. Bestea, ibilaldi laburra, zazpi kilotrotakoa izango da eta 10:00etan abiatuko da. Mendietan hasiko da hau ere, baina, Argara, Aristieta, Estilotza, Larruse eta Astobieta zeharkatu ostean, Mendietan bukatuko da. Proban parte hartzeko nahikoa da aipatutako orduan Mendietan egotea. Ibilaldia doakoa da eta bukaeran hamaiketakoa egongo da parte-hartzaile guztientzat. ... Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ 1200 euroko diru laguntza emango dio Ajangizko Udalak HITZAri 2008an http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-06-12/p00004002/1200_euroko_diru_laguntza_emango_dio_Ajangizko_Udalak_HITZAri_2008an.htm Hitzarmena sinatu dute Ajangizko Udalak eta BUSTURIALDEKO HITZA egunkariak. Lau urterako hitzarmena sinatu zuten atzo Koldo Carbonell Ajangizko alkateak eta Oihana Cabello BUSTURIALDEKO HITZA egunkariaren zuzendariak. Bi aldeen arteko hitzarmen hori 2008tik 2011ra artekoa da, legealdi honen bukaera artekoa, hain zuzen ere. Horrela, Ajangizko Udalak diruz lagunduko du eskualdeko euskarazko egunkaria, urtero. Biztanleko hiru euroko laguntza 2008ari dagokionez, biztanleko hiru euroko laguntza ematea erabaki zuen udalbatzak 2008ko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran. Zinegotzi guztiak BUSTURIALDEKO HITZA diruz laguntzearen alde agertu ziren. Ajangizek 400 biztanle ditu eta, beraz, 1.200 euroko laguntza emango dio BUSTURIALDEKO HITZA egunkariari. Hitzarmena, hala ere, urtero berrikusiko da, eta bi aldeen artean adostuko da hurrengo urterako egitasmoa eta aurreikuspena. ... Thu, 12 Jun 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ 30 lagunek parte hartu dute Kanpantxun antolatu duten sukaldaritza ikastaroan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-29/p00003008/30_lagunek_parte_hartu_dute_Kanpantxun_antolatu_duten_sukaldaritza_ikastaroan.htm Ajangizko Kultura Batzordeak antolatuta, joan den apirilaren 8tik sukaldaritza ikastaroa egin dute Kanpantxuko txokoan. Ikastaroa Ander Undak eman du. Zornotzako San Migel auzoko Laiene Jatetxeko sukaldaria da bera. Ikastaroan adin guztietako 29 herritarrek eman zuten izena eta zortzi astetan martitzenero bildu dira sukaldatzen ikasteko. Azken saioan sukaldea alde batera utzi, eta ardo zein olio dastaketa egin zuten. Saio horretan Boroa jatetxeko bodegako arduradun eta maitrea den Juan Coboren laguntza izan zuen Undak. Hiruna ardo eta olio mota arteko desberdintasunak aztertu zituzten, hain zuzen. Hainbat plater prestatu dituzte Astean lehenengo plater bat, bigarren bat eta postre bat prestatu dituzte. Lapikokoa, arroza, haragiak edo arrainak. Denetariko platerak egiten ikasi dute. ... Thu, 29 May 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Herriko toponimia eta etnolinguistika aztertuko ditu Eusko Ikaskuntzak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-05-28/p00003009/Herriko_toponimia_eta_etnolinguistika_aztertuko_ditu_Eusko_Ikaskuntzak.htm Ajangizko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak hitzarmena sinatuko dute datorren barikuan, maiatzaren 30ean, hurrengo urteetan herriko toponimia eta etnolinguistika ikertzeko beka bi emateko. Lehenengoak Ajangizko toponimia biltzea izango du helburu. Bigarrenak, aldiz, herriko etnolinguistika biltzea izango du helburu, eta 2009 urtean zehar emango dute. Beńat Erezuma zinegotziak «aurrekontu arazoak direla-eta dena urte berean egitea ezinezkoa» dela aipatu dio BUSTURIALDEKO HITZAri. «Herriko Toponimia eta etnolingustika biltzeko eta ikertzeko beharra ikusi genuen Kultura Batzordean», dio Erezumak. «Eta Udalean Eusko Ikaskuntzaren proposamena hartu genuenean hitzarmena sinatzea eta aurrera egitea erabaki genuen». Bekak «etorkizunerako lan bat eginda utziko» duela ere aipatu du Erezumak. «Herriko leku izenak eta bertoko berba bereziak biltzea garratzitsua da etorkizunerako». Lana txukun egin ahal izateko herriko jendearen laguntza ezinbestekoa izango dela azpimarratu du. ... Wed, 28 May 2008 01:00:00 +0200 AJANGIZ Hainbat ume bitxigintza ikastaroan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-27/p00004005/Hainbat_ume_bitxigintza_ikastaroan.htm Aste Santuko oporretarako Kultura Batzordeak gaztetxoentzako bitxigintza ikastaroa antolatu du. Atzo izan zen ikastaroaren lehenengo eguna, eta 21 ume batu ziren Udal liburutegian. Bihar arte iraungo du tailerrak. Lehenengoz antolatu dute ikastaro hori, eta ordu eta erdiko hiru saio dira guztira. Irakasle lanetan ari den Asun Basterretxearen esanetan, «lehenengo aldia izateko jende asko etorri da. Hurrengoan hobeto antolatuko dugu kontua. Jende larregi gaude liburutegian. Udalak hala nahi baldin badu beharbada hurrengoan bi taldetan banatuko ditugu umeak. Gaur-atzo-, lehenengo eguna izateko erritmo egokian ari dira, eta ondo portatzen ari dira gainera». Atzo mahai batean gaztetxoenak koadroak margotzen aritu ziren. Bitartean, beste mahaian zaharragoek bitxiak nola egiten diren ikasi zuten. Gaur alderantziz egingo dute: atzo bitxiak egin zituztenek koadroak margotuko dituzte, eta koadroak margotu zituztenek eraztunak egingo dituzte. ... Thu, 27 Mar 2008 01:00:00 +0100 AJANGIZ Datorren astean hasiko da sukaldaritza ikastaroa Kanpantxun http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-26/p00005001/Datorren_astean_hasiko_da_sukaldaritza_ikastaroa_Kanpantxun.htm Apirilaren 1ean hasiko da Kultura Batzordeak antolatutako sukaldaritza ikastaroa. Zortzi saio izango dira, martitzenetan, eta Ander Unda sukaldaria izango da irakaslea. Txokoan izango dira klaseak, 19:00etatik 21:30ak arte. Wed, 26 Mar 2008 01:00:00 +0100 AJANGIZ 2008rako 874.000 euroko aurrekontua izango du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00003001/2008rako_874.000_euroko_aurrekontua_izango_du_Udalak.htm Azkenengo osoko bilkuran udalbatzak aho batez onartu zituen 2008rako udal aurrekontuak. Ezker abertzaleak gidatzen duen Udalak 874.000 euro inguruko aurrekontua izango du guztira aurten. Azpiegitura aldetik abadetxea kultur etxe bilakatzea da Udalaren erronketako bat. Horrela, kultur etxerako lanpostu berria sortuko dute. Eraikina astelehenetik barikura 16:30etik 20:30ak arte zabaltzea da Ajangizko Udalaren asmoa. Bestetik, aurten ere landa-bideak egokitzeko asmoa dute udal ordezkariek. Mentzeta auzora doan errepidea egokitzeko 160.000 euroko aurrekontua izango dute. Kultura eta irisgarritasuna Kultur ekintzetarako 13.000 euroko aurrekontua izango du Kultura arloak. Eusko Ikaskuntzak udalerriko azterketa toponimikoa egin dezan 4.000 euro erabiliko dituzte. Udalerrian irisgarritasuna bermatzeko zenbait obra egitea ere aurreikusi dute, 12.000 euroko aurrekontua izanik horretarako. Argiteria publikoan 13.000 euro gastatuko dituzte. Udalaren webgunea berritzeko 3.500 euroko gastua aurreikusi dute. ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 AJANGIZ Elikaduraren inguruko hitzaldia izango da gaur, Mendietan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00003005/Elikaduraren_inguruko_hitzaldia_izango_da_gaur_Mendietan.htm Kultura batzordeak antolatuta, `Elikadura subiranotasuna: transgenikorik ez!´ hitzaldia izango da gaur Mendieta auzoko elkartean. Berbaldia 20:30ean hasiko da. Nikaragua eta Costa Ricako nekazari bik emango dute hitzaldia . Hizlari biak Via Campesina nekazari elkarteko kideak dira eta euren esperientziak azalduko dituzte. Hitzaldia antolatzeko EHNEren laguntza izan du Kultura batzordeak. Aurrerantzean ere hitzaldi gehiago emateko asmoa du Kultura batzordeak. Batzordeko kideen esanetan, «berbaldi gehiago daude aurreikusita. Jendeari gustatzen zaizkion gaien inguruko hitzaldiez gain, izaera hezitzailea dutenak ere eskaini gura ditugu». Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 AJANGIZ «Abadetxeak nortasuna emango dio gure herriari» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-12/p00003006/Abadetxeak_nortasuna_emango_dio_gure_herriari.htm Roberto Musatadi (Gernika-Lumo, 1965), Alicia Intxausti (Ajangiz, 1938) eta Oier Elorriaga (Ajangiz, 1985) hasieratik ari dira kultura batzordean lanean . Nola sortu da kultura batzordea? Roberto Musatadi: Azkenengo udal hauteskundeen ostean, Udalak hainbat batzorde zabaldu zituen. Horietariko bat kulturakoa izan zen. Batzuek izena eman genuen, eta hor ari gara. Alicia Intxausti: Herriko kultur mugimendua (dantza taldeko jendea, yoga ikastarokoak, gazteak ekimenak antolatzen) kontuan hartu zen eta batzordean talde bakoitzak ordezkari bat izatea erabaki zen. Ordezkaritzak finkatu ostean, batzordea osatzen joan da. Musatadi: Esan beharra dago batzordea herritar guztiei zabalik dagoela. Oier Elorriaga: Kultura batzordea esperientzia nahiko interesgarria izan da. Orain arte kultur ekintzak egon dira herrian, baina ez da egon herritarrek antolatu beharreko ekintzak erabakitzeko sistemarik. Orain herrian zer nahi dugun egotea erabakitzeko aukera zabaldu du Udalak. Ideia oso ona izan da. ... Wed, 12 Mar 2008 01:00:00 +0100 AJANGIZ Udalak HITZA diruz laguntzea onartu du bilkuran http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-03-05/p00004004/Udalak_HITZA_diruz_laguntzea_onartu_du_bilkuran.htm Astelehen iluntzean egindako osoko bilkuran udalbatzak 2008rako aurrekontuak eztabaidatu eta aho batez onartu zituen. Aurten urrekontuen baitan BUSTURIALDEKO HITZAegunkariari 1.200 euroko diru laguntza partida ematea erabaki du gobernu taldeak. Ezker abertzaleko hautetsiek «garrantzitsutzat» jo zuten BUSTURIALDEKO HITZA diruz laguntzea. Diru kopuru horren zati bat Udal zerbitzuetan (kultur etxea, udaletxea, herriko taberna...) harpidetzak sustatzeko erabiliko dutela adierazi zuten udal ordezkariek. Beste zati bat egunkarian publizitatea jartzeko erabliko dute. «Euskara indartu» «Alde batetik HITZAk euskara indartzen duelako erabaki dugu egunkaria diruz laguntzea. Euskara gure hizkuntza da eta euskarak gaur egun diskriminazio positiboa izan behar du. Alde horretatik, erakundeetatik euskara bultzatu behar dela uste dugu», adierazi zuen Koldo Carbonell alkateak. ... Wed, 05 Mar 2008 01:00:00 +0100 AJANGIZ Inauteriei begira tostada ikastaroa antolatu dute Ajangizen http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2008-01-23/p00005001/Inauteriei_begira_tostada_ikastaroa_antolatu_dute_Ajangizen.htm Kultura batzordeak eta Artxube dantza taldeak aurtengo inauterietarako kultur egitaraua prestatu dute. Egitarau horren baitan tostada ikastaroa antolatu dute gaurko. Ikastaroa 18:30ean izango da Eleizaldeko txokoan. Bego Arisketa herritarra ariko da irakasle lanetan. Ohitura da inauterietan tostadak jatea. Oraindik eskualdeko hainbat herritan tostadak prestatzeko ohitura mantentzen da inauterietan. Beńat Erezuma Ajangizko Kultura zinegotziaren esanetan, «ikastaroa herritar guztiei zuzenduta dago, gazte zein nagusiei». Inauterietan ikastaroko parte-hartzaileek etxean egindako tostadak banatuko dituzte Mendietako plazan. Hainbat ekitaldi «Orain arte inauterietan ez da ezer berezirik egin. Kultura batzordearen asmoa urteko denboraldi bakoitzean kultur egitarau bat antolatzea da», adierazi du Erezumak. ... Wed, 23 Jan 2008 01:00:00 +0100 AJANGIZ Kultura batzorde irekia gaur batuko da udaletxean http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-11-07/p00004002/Kultura_batzorde_irekia_gaur_batuko_da_udaletxean.htm D. Lauzirika Gaur iluntzean, Udalak bultzatuta, kultura batzorde irekiaren bigarren batzarra izango da udaletxeko batzar aretoan. Bilera 20:00etan hasiko da.Urrian Udalak herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, Nekazaritza, Hirigintza eta Kultura arloetako batzorde berezi eta irekiak sortu zituen. Elkarlana sustatzea da batzordeen helburua. Kultura batzordea urriaren 17an batu zen lehenengoz. «Batzar hauek irekiak eta parte-hartzaileak dira, eta ajangiztarrei bertaratzeko gonbitea luzatu» nahi dietela adierazi du Beńat Erezuma Kultura zinegotziak. Wed, 07 Nov 2007 01:00:00 +0100 AJANGIZ «Zerk elkartzen gaituen bilatu, eta horri garrantzia ematen saiatuko gara» http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-06-16/p00003012/«Zerk_elkartzen_gaituen_bilatu_eta_horri_garrantzia_ematen_saiatuko_gara».htm ivan santamaria (berria) Orain dela gutxi ordezkatu du Ainhoa Iturbe Ajangizko nekazariak Arantza Arrien Bizkaiko EHNEko idazkaritzan. Sindikatuko batzorde eragile nazionalean ere sartuko da orain, biltzarrean erabakitakoaren ondotik. Pertsona aldaketarekin «haize berriak» etorriko direla uste du. Batzordeko kide gehienak, bi izan ezik, berriak izango zarete. Zer eragin izango du horrek EHNEko antolakuntzan? Haize berriak beti izaten dira onak. Kontuan hartu behar da gu aurretik ere egonak garela herrialdeetako exekutibetan. Ideia berriak, gogoak eta indarra beti etorriko dira ondo antolakuntzarako. Sindikatuaren barne egiturari buruz eztabaidatu den txostenean onartu duzue herrialdeen arteko desorekak izan direla. Zer urrats egingo dituzue aurretik egon diren arazoak gainditzeko? ... Sat, 16 Jun 2007 01:00:00 +0200 AJANGIZ EAE-ANVk alkatetza berreskuratzea lortu du lau urteren ondoren http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-05-28/p00002079/EAE-ANVk_alkatetza_berreskuratzea_lortu_du_lau_urteren_ondoren.htm erredakzioa EAE-ANVk gehiengo absolutuarekin irabazi ditu udal hauteskundeak. 186 boto jaso ditu. Horrenbestez, Ezker Abertzaleak bost zinegotzi izango ditu udalbatza berrian. Koldo Carbonell zarauztarra izango da alkate.EAJk, 111 botorekin, bi zinegotzi lortu ditu. EAk, aldiz, 28 boto lortu ditu eta ez du zinegotzirik izango. «Lau urte luze» Urteetan Ezker Abertzaleak izan du Ajangizko alkatetza. Orain dela lau urte Ajangiztarrok herri plataforma ilegalizatu zuten, eta EAJk lortu zuen alkatetza. Orduan Ajangiztarrok-ek eta EAJk hiruna zinegotzi lortu zituzten. EAk zinegotzi bat eskuratu zuen.«Pozik gaude lortutako emaitzarekin. Jendeak ondo erantzun du eta herri osoak parte hartu du. Pena da beste toki batzuetan alderdi berdineko zerrendak ilegalizatzea», adierazi du Koldo Carbonellek. ... Mon, 28 May 2007 01:00:00 +0200 AJANGIZ Udarako prest izango da herriko kultur etxe berria http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-04-04/p00003010/Udarako_prest_izango_da_herriko_kultur_etxe_berria.htm d. lauzirika Kultur etxe berria udarako prest izango dela adierazi dute Ajangizko Udaleko arduradunek. Abadetxea izandako eraikinean kokatuko da, hain justu, abadetxea. Eraikin horrek, guztira, 500 metro koadro ditu.Arduradunen esanetan, laster bukatuko dute eraikina egokitzeko lanen bigarren fasea, kanpoko aldea urbanizatzeari dagokiona. Abadetxearen kanpoko aldean aisialdi esparru bat sortzea da Udalaren asmoa. Era berean, eraikinaren barruko aldea kultur etxea izateko egokituko dute laster. Lan horiek esleitzeko lehiaketa bat sortu du Udalak berriki. Erabilera anitzeko gelak, ordenagailu gela bat eta arte plastikoetarako tailer bat egokituko dituzte abadetxean bertan. Beharrizanak asetu ... Wed, 04 Apr 2007 01:00:00 +0200 AJANGIZ Udarako prest izango da herriko kultur etxe berria http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-04-04/p00003010/Udarako_prest_izango_da_herriko_kultur_etxe_berria.htm d. lauzirika Kultur etxe berria udarako prest izango dela adierazi dute Ajangizko Udaleko arduradunek. Abadetxea izandako eraikinean kokatuko da, hain justu, abadetxea. Eraikin horrek, guztira, 500 metro koadro ditu.Arduradunen esanetan, laster bukatuko dute eraikina egokitzeko lanen bigarren fasea, kanpoko aldea urbanizatzeari dagokiona. Abadetxearen kanpoko aldean aisialdi esparru bat sortzea da Udalaren asmoa. Era berean, eraikinaren barruko aldea kultur etxea izateko egokituko dute laster. Lan horiek esleitzeko lehiaketa bat sortu du Udalak berriki. Erabilera anitzeko gelak, ordenagailu gela bat eta arte plastikoetarako tailer bat egokituko dituzte abadetxean bertan. Beharrizanak asetu ... Wed, 04 Apr 2007 01:00:00 +0200 AJANGIZ Maila altua Maierreko II. Diseinu Lehiaketan http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-23/p00003947/Maila_altua_Maierreko_II._Diseinu_Lehiaketan.htm danel lauzirika Atzo eguerdian banatu zituzten Maierrek antolatutako Ibilgailuen II. Diseinu Lehiaketako sariak. Aurten Gaizka Laka markinarrak irabazi du lehiaketa Ahots anplifikadorea izeneko proiektuarekin. Bigarren saria Peter Reach ingelesarentzat izan da. Reachek Mini MPV Innovative Storage Design izeneko proiektua aurkeztu du.Epaimahaiko kideek lehiaketan maila altua izan dela adierazi zuten. Aurten, guztira, 45 proiektu aurkeztu dira, iaz baino 27 gutxiago. Parte-hartzaileen %5a Maierreko langileak izan dira. Kalitatea nagusi Juan Luis Irazabal Maier taldeko zuzendariaren esanetan, «aurtengo proiektuetan kalitatea kantitateari gailendu zaio». Aurtengo lehiaketaren gaia ibilgailuaren barrualdeko sabaia hornitzeko modulu, mekanismo eta osagarrien diseinua izan da. Helburua, berriz, «ibilgailuaren barruko bizimodua hobetu eta irtenbide berritzaileak ekarriko dizkiguten proiektuak saritzea izan da». ... Fri, 23 Mar 2007 01:00:00 +0100 AJANGIZ Kale-izendegi berria argitaratuko du Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-03-09/p00003007/Kale-izendegi_berria_argitaratuko_du_Udalak.htm D. Lauzirika Udalak kale-izendegi bat argitaratuko du laster. Berau Ajangizeko lehenengo kale-izendegia izango da. Udalerriko auzo eta baserrien kokapenari buruzko informazioa emateaz gain, monumentu erlijioso eta arkitektonikoen inguruko oharrak izango ditu kale-izendegiak. Izendegiak plano itxura izango du eta argazkiz hornitua egongo da. Auzotarren artean doan banatuko da planoa, eta eskualdeko turismo bulegoetan ere eskuratu ahal izango da. Errigoitiko Udalak berriki egin duen legez, Ajangizko Udalak kale-izendegia argitaratu ahal izateko diru laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu sailari. Fri, 09 Mar 2007 01:00:00 +0100 AJANGIZ Etxebizitza politika salatu dute gazteek http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-13/p00005012/Etxebizitza_politika_salatu_dute_gazteek.htm danel lauzirika Domeka goizean, Ajangizko Gazte Taldeak deituta, hogei lagun elkarretaratu ziren Ajangizko udaletxearen aurrean. PNV lotsabako. Herriak 204 alegazio, ta kasuripez! Ordainduko duzue! zioen pankartak. Mendietako plazan bildu ziren protesta egiteko. Gazteek idatzi bat ere banatu zuten herritarren artean.Elkarretaratzearekin herritarrek Udalak babes ofizialeko etxebizitzen inguruan duen politika salatu nahi izan zuten. Gazte taldeko kideak babes ofizialeko etxebizitzen gaineko baldintzak aldatzen saiatu dira, baina orain arte ez dute ezer lortu. Baldintzak aldatzeko sinadura bilketak ere egin izan dituzte ajangiztarrek. Gazte taldeko ordezkarien ustez, BOE-n zozketara aurkeztu ahal izateko Udalak eskatzen duen gutxienezko diru sarrera, 15.500 eurokoa, gehiegizkoa da. Erroldan egon beharreko urte kopurua, aldiz, laburregia da, gazteen ustez. ... Tue, 13 Feb 2007 01:00:00 +0100 AJANGIZ Babeseko etxeen politika salatzeko batuko dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-10/p00004003/Babeseko_etxeen_politika_salatzeko_batuko_dira.htm z. enbeita Ajangizko Gazte Taldeak elkarretaratzea deitu du bihar 12:00etarako udaletxe aurrean. Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruan Udalak duen politika salatu gura dute. Gazteen arabera, «proiektu honetan herritarrek ezin izan badute parte hartu eta ajangiztarren gehiengoak aurkeztutako alegazioei ez badiete kasurik egiten, norentzako gura ditu etxebizitza hauek gure udalbatzak?». Ajangizen eraikitzen hasi diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketan sartzeko baldintzak ikusita, Ajangizko Gazte Taldea alkateordeagaz batu zen bere garaian. Gutxienezko diru sarrera gehiegizkoa iruditzen zitzaien gazteei eta erroldan egon beharreko urte kopurua, ostera, laburregia. Gernika-Lumoko zein Ibarrangeluko udalek eskatzen zituzten baldintza berberak eskatzen zituzten. ... Sat, 10 Feb 2007 01:00:00 +0100 AJANGIZ Babeseko etxeen politika salatzeko batuko dira http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-02-08/p00008006/Babeseko_etxeen_politika_salatzeko_batuko_dira.htm danel lauzirika Gaur egun zenbait zereginetarako internet funtsezkoa bilakatu da. Norbere herria ezagutarazi eta informazioa emateko sarea tresna oso baliagarria da. Izan ere, gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute sarea egunero. Ajangizko Udalak sarearen aldeko apustua egin du orain dela gutxi.Udal agintariek udalerriaren webgune ofiziala sortzea erabaki dute, eta berau (www.ajangiz.net) martxan da dagoeneko. Udal agintarien esanetan, egitasmo horrek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, Busturialdekoak ez diren pertsonei Ajangizen gaineko azalpenak eman eta bertako tokien irudiak eskaini nahi dizkiote. Webgunearen bigarren helburua ajangiztarrei Udalaren inguruko informazioa eskaintzea, hauei tramite zehatz batzuk erraztea eta herritarren iritzi eta ideiak jasotzea da.www.ajangiz.net webgune berria euskaraz zein gaztelaniaz irakur daiteke, eta zortzi atalez osatua dago. ... Thu, 08 Feb 2007 01:00:00 +0100 AJANGIZ Landa-bide gehiago zabalduko ditu Udalak http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-25/p00003003/Landa-bide_gehiago_zabalduko_ditu_Udalak.htm D. Lauzirika Herriko landa-bide gehiago zabaltzeko proiektuak jarriko ditu abian 2007an Ajangizko Udalak. Esaterako, Antxozolo baserritik Mentzeta auzunera doan bidea zabaltzen hasiko dira aurten. Hain zuzen ere, proiektu horren lehenengo faseari ekingo diote 2007an. Zorua konpontzeaz gain, urak bidean gainezka egin ez dezan egingo dituzte obrak. Udal arduradunen aurreikuspenen arabera, obra horien bitartez bidearen %50a konponduko dute. Lehen fase horrek 132.659 euroko aurrekontua izango du. Bestalde, Udalak kontratatutako langileak Zubitxutik Aristietara doan bidearen azken faseko obrak bukatzen ari dira egunotan. Bidea zabaldu eta oinezkoentzako bide-gorri bat egin dute gune horretan. Antxozolo-Mentzeta eta Zubitxu-Aristieta bideetan, berriz, autoen abiadura moteltzeko badenak jarriko dituzte. ... Thu, 25 Jan 2007 01:00:00 +0100 AJANGIZ Martinez de Lezea hizlari hilaren 19an http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2007-01-17/p00006007/Martinez_de_Lezea_hizlari_hilaren_19an.htm ainara garcia Datorren barikuan Ajangizen izango da Toti Martinez de Lezea idazle gazteiztarra. Narratiba berriaren euskal idazlerik ospetsuenak bere lanak izango ditu hizpide, udaletxean, 19:00etatik aurrera. Besteak beste, La calle de la Juderia, La herbolera edota La Abadesa liburuez berba egingo du.Generoen arteko berdintasuna bultzatu guran, Ajangizko Udalak hainbat ekimen sortu zituen 2006an. Hain zuzen ere, hilabete bakoitzean antolatu zuten sexuen arteko berdintasuna bultzatzen dituzten ekitaldiak. Berez, Toti Martinez de Lezearen hitzaldia abendurako antolatuta zegoen, baina, azkenean, urtarrilera arte atzeratu behar izan zuten. Emakumea protagonista Generoen berdintasuna bultzatzeko Busturialdean antolatu diren zenbait proiektutan parte hartu du Martinez de Lezeak. Besteak beste, Bermeon izan zen joan den martxoan, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Orduan eskainitako hitzaldian honako hau adierazi zuen idazleak: «historian zehar oso gutxi idatzi da emakumeaz eta emakumeak mundu honetan duen garrantziaz». Horregatik, nahiz eta bere elaberrien protagonista nagusiak gizonezkoak izan eta emakumeak bigarren mailako pertsonaiak izan, garrantzitsuagoak izaten dira emakumeek betetzen dituzten paperak gizonezkoenak baino. Are gehiago, Euskal Herriaz ezer gutxi idazten dela uste du Martinez de Lezeak eta «beste toki batzuek duten bezain besteko kronikarik ez» duela azpimarratzen du. Guzti horren faltan, Martinez de Lezeak Euskal Herriko emakumearen historia kontatu gura izan du bere liburuetan. ... Wed, 17 Jan 2007 01:00:00 +0100 AJANGIZ