
Aurreko urteko ibilbide bera izango du bihar egingo duten II. Sprint Triatloiak
Kirola
Izena 220k eman dute baina, antolatzaileen arabera, ordaindu eta parte hartuko dutenak 200 inguru izango dira.
natalia salazar
Bermeoko II. Sprint Triatloia egingo dute bihar, 16:00etan, Aritzatxu Triatloi Taldeak antolatuta. Ibilbidea iazko bera izango dela agertu zuen Igor Magunagoitia talde horretako presidenteak ekitaldiaren aurkezpenean. Hain zuzen, guztira, 27 kilometro eta 750 metroko ibilbidea izango du probak. Igeriketan 750 metro egin beharko dituzte parte-hartzaileek. Lasterketa «bela klubetik aterako da» eta uretako tartea «Olatuaren aldapan» bukatuko dela agertu zuen Magunagoitiak.
Bizikletak boxetan hartu
«Han bizikleta hartu beharko dute, boxak jarrita egongo diren tokian, eta Arresi kaletik Bakiora bidean abiatu beharko dira», azaldu zuen. Bakiora iritsitakoan, «lehen biribilgunean buelta eman eta Bermeora bueltatuko dira», esan zuen, «22-23 kilometro inguruko ibilbidea izango da hau», gehituta.
Bizikletak berriz ere portuan, Olatuaren parean utzi eta korrikari ekin beharko diote orduan kirolariek. «Portu Zaharretik Kasinora bidean abiatuko dira, frontoia eta Lamera igarota eta Campsarantz zuzendu, Kofradia berriaren pareraino», adierazi zuen. Han buelta eman eta berriz ere ibilbide bera egin beharko dute. «Bi buelta dira», azaldu zuen.
220k eman dute izena
Lasterketan parte hartzeko izena 220 lagunek eman dutela azaldu zuten antolatzaileek. Hala ere, epea bukatu aurretik, «ordaindu 150 inguruk» egin zutela agertu zuten. Azkenean, kuota ordaindu eta parte hartuko dutenak 200 inguru izango direla aurreikusi dute.
Euskal Herritik bertotik jende asko etorri ohi dela agertu zuten, «Iparraldetik eta Nafarroatik asko». Bestalde, Espainitik eta Frantziatik ere asko etortzen dira, antolatzaileen arabera.
Kirolari ezagunak
Besteak beste, kirolari ezagunek ere parte hartuko dute biharko proban. Eskualdetik, Mikel Elgezabal gernikarra etorriko da eta Barakaldotik, bestalde, Zuriñe Rodriguez ariko da, Olinpiar Jokoetarako ordezko moduan hautatua dagoen gaztea.
Ordubete eta 10 minutu eta bi ordu eta erdi arteko lasterketa
Triatloi lasterketa lehenengo bukatuko duenak gutxi gorabehera ordubete eta hamar minutu ingurutan egitea aurreikusi dute antolatzaileek. Azkenak, bestalde, bi ordu eta erdi bueltan beharko dituela deritzote.
Sariei dagokienez, neska zein mutilentzako berdinak izango dira sariak. Irabazleak txapela, garaikurra eta 300 euro eskuratuko ditu; bigarrenak, 200 euro eta garaikurra eta, hirugarrenak, azkenik, garaikurra eta 100 euro.
Bestalde, «kategoria bakoitzarentzat garaikur bana» ere egongo dela argitu zuen Magunagoitiak, «baita herriko lehenengoarentzat» ere.
Federatuta ez daudenek gehiago ordaindukodute
Lasterketan parte hartu nahi duenak ez du federatuta egon behar. Hala ere, egun horretarako lizentzia bat eskatu beharko du. Hori dela eta, besteek baino gehiago ordaindu beharko du izen-ematea. Hain zuzen, «federatuta daudenek 20 euro ordaindu behar dituzte eta ez daudenek, 30», agertu zuen Aritzatxu Triatloi Taldeko presidenteak.
Lasterketa amaitu ondoren, kirol-materiala zozkatuko dute dortsaletako zenbakiak hartuta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
Gernikako kontsulta aurkezpen publikoa
GERNIKA-LUMO, Elai Alai Aretoa - 2008-10-16
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.