
Portua da protagonista 'Astillas'-en erakusketan
Kultura
XX. mende hasierako Bermeoko portua irudikatzen duten 54 lan jarri ditu ikusgai `Astillas´-ek Nestor Basterretxea aretoan.
natalia salazar
Bermeoko portua eta harekin lotutako denetariko jardueren irudien erakusketa jarri du ikusgai Liher Goienetxea `Astillas´-ek Nestor Basterretxea aretoan. Eguaztenean zabaldu zuten eta abuztuaren 4ra arte izango da bertan, astegunetan, 19:30etik 21:30era eta jai egunetan, 12:30etik 14:30era eta 19:30etik 21:30era.
Herritarrei «beldurrik gabe» joateko deia egin die `Astillas´-ek. Izan ere, haren esanetan, «krisia nabari da herritarren artean eta erosi ezean, ikustera etortzeak lotsa» ematen diela agertu diote batek baino gehiagok artista bermeotarrari. Erakusketa «erakusteko» baino ez dagoela argitu nahi izan du.
XX. mende hasierako Bermeoko portua erakusten du egur gainean akuarelaz eta pirograbatuz egindako lanetan. Batzuk, ordea, portuarekin zerikusirik ez dutenak dira. Horiek, «beti gauza bera egiteari uzteko eta burua askatzeko» burutu dituela argitu du. Urtebeteko lana jarri du ikusgai.
«Garrantzitsua da nire lana jendeari gustatzen zaiola ikustea»
liher goienetxea `Astillas´ ð- Artista
Kultura
Sei-zazpi urte daramatza artistak portua gai nagusi duten lanak margotzen. Bere lanen %50 saltzen dituela dio.
n. salazar
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Musika
Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.