
«Nahiz eta beraiek gauza gutxi izan, beti daude duten gutxia elkarbanatzeko prest»
rodolfo ispizua ð- Ume saharauiarra etxean hartu duen bizilaguna
Busturia
Rodolfo Ispizuak lehenengo aldiz hartu du saharar ume bat eta esperientzia oso ona izaten ari dela dio.
olaia zabalondo
Rodolfo Ispizuak (Busturia, 1956) lehenengo aldiz hartu du aurten Saharatik Euskal Herrira uda pasatzera etortzen diren ume bat. Nafi Mahmua Balalek 10 urte ditu eta bere laugarren uda da hemen, Euskal Herrian. Saharako Agüenit herrikoa da bera. Nafi Getxoko Atfal Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez etorri da, izan ere, Ispizua Getxon erroldatuta dago. Busturiko herriak, gainera, Saharako Agüenit herriarekin senidetze protokola sinatu zuen 2002. urtean. Horrela, Busturiko Udalak urtero antolatzen ditu azukre, atun eta konpresa bilketa hara bialtzeko.
Lehenengo aldiz hartu duzu Saharatik etorritako ume bat. Nola animatu zinen?
Busturiarra naz baina Getxon ematen dut denbora asko, eta han erroldatuta nago, gainera. Kaletik kartelak ikusten nituen udarako familia eske, eta izena eman nuen. Saharako zein beste herrialde bateko edozein ume izan zitekeen eta Agüenitetik etorritako Nafi egokitu zait eta oso pozik nago.
Nolako esperientzia da zuretzat?
Egia esan, nik ez nuen umeekin inolako esperientziarik. Gainera, 53 urte ditut dagoeneko. Momentu honetan tripa txikitzeko ahaleginak egiten nabil eta Nafik, ostera, berea gehiago bete behar du, pisua hartu behar du. Ondo moldatzen gara. Zorionez, denbora nahikoa daukat berarekin egoteko. Esperientzia ona izaten ari da, ilusio handiz hartu dut.
Zer ikasi duzu bere aldetik?
Nahiz eta beraiek gauza gitxi izan, beti daude prest dena elkarbanatzeko. Gainera, prest daude beti gauza guztietan parte hartzeko. Euren artean `klan´ bat osatzen dute, oso ondo konpontzen dira denak. Beti dago bere familiako jendearengan pentsatzen, guk baino zabalagoa baitute familiaren kontzeptua.
Oso arin ikasten dute, ezta?
Egia da, esponja baten modukoak dira. Nafi oso bizkorra da. Batzuetan gogor egin behar zaio, baina beti ari da galdetzen. Dena jakin nahi du, interes handia du.
Entzumenean arazoak izan ditu.
Bai, gortasun arazoekin etorri zen eta otorrinolaringoloarengana eraman nuen. Zorionez, ez du garrantzia handiko gauzarik izan. Belarri barruan harea zuen eta kendu egin diote.
Nafin-en laugarren bisita da.
Bai. Nik bi urte daramatzat Getxon erroldatuta, beraz, bera ni baino beteranoagoa da. Nik baino jende gehiago ezagutzen du Getxon, jende askok egiten dio kasu.
Esperientzia errepikatuko al zenuke?
Prest egongo nintzateke. Berak etorri nahi du, gainera. Hala ere, 12 urtera arte bakarrik uzten diote. Gehienen asmoa hemen edo Kuban ikastea da, gero bere herrira bueltatzeko behin ikasketak amaitu ostean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.