
'Urdaibaiko organoak Joxe Mari Eguileor' zikloa aurkeztu dute
Kultura
Busturialdeko zazpi herritan egingo diren hamar organo kontzertuen berri eman dute antolatzaileek.
E. atxikallende
Atzo goizean aurkeztu zuten Euskal Herria Museoan `Urdaibaiko organoak Joxe Mari Eguileor´ kontzertu zikloa. Aurtengoa bosgarren ekitaldia da eta Urremendiren, Aldundiaren eta kontzertuak egingo diren udalen laguntza izango du. Zikloa bihar hasiko da Bermeoko San Frantzizko elizan, eta abuztura arte luzatuko da.
Gorde beharreko ondarea
Guztira hamar kontzertu emango dituzte, eta 29.000 euroko aurrekontua izango du. Aurrekontuan organoen afinazioa eta konponketak ere sartu dituzte.
Egindako aurkezpenean Benantzi Bilbao Mundakako musikari eta organo-jole ospetsuak parte hartu zuen, kontzertu zikloaren sustatzaile delako. Haren esanetan, «gure organoak ez baditugu erabiltzen eta gutxienez urtean behin jotzen, izorratu eta galdu egingo dira». Horrez gain, zikloak «gure ondarea gordetzeko» balio duela esan zuen.
Aurtengo ekitaldiko zerbait azpimarratzekotan berreskuratu dituzten bi organoak izango litzateke. Aurton ehun urte egin dituen Gernikako Mertzedarien organoa, alde batetik, eta Bermeoko Santa Maria elizakoa, bestetik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.