
III. Motor Jaia egingo dute gaur hasi eta domeka bitartean, erdigunean
Motozaletasuna
Aurtengo edizioan bi mila lagun inguru batzea da Urdaibikersen helburua, iaz baino gehiago.
oihana cabello
Gaur hasi eta domekara bitartean, III. Motor Jaia egingo dute Gernika-Lumon, Urdaibikersek antolatuta. Aurten, gainera, jaialdi honetarako prestatu dituzten jarduera gehienak erdigunean egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek, Motor Jaiaren lehenengo edizioan egin zuten bezala .
Horrela, hiru egun horietan girorik ez da faltako herrian, asko dira-eta motozaleek antolatu dituzten ekitaldiak: moto irteerak, barbakoa, film emanaldiak...
Urtero legez, stunt-man showa egingo dute aurten ere. Hain zuzen, `Leve ta Roue´-ko moto gidari ausartak izango dira ikusleen ikusmina asetzearen arduradunak. Zapatuan 18:30ean izango da ikuskizuna, eta domekan 16:00etan.
Iaz baino lagun gehiago batzea espero dute
Aurten iaz baino lagun gehiago batu gura ditu Urdaibikersek, III. Motor Jaian. Hain zuzen, 2.000 motozale inguru batzea da antolatzaileen asmoa. Hori lortzeko, izena ematerakoan ordaindu beharrekoa sinbolikoa izango dela diote: bost euro. Izan ere, lehenengo urteetan jaiak indarra hartzea baita Urdaibikersen helburua.
667783721-619855072 telefono zenbakietara deituta eman daiteke izena. Bestela, jaialdiaren hiru egunetan ere horretarako aukera izango da. Gaur bertan San kristobal enparantzan eman daiteke izena, 15:30etik aurrera. Bihar, Pasealekuan ipiniko dute izena emateko mahaia, eta 11:00etan hasiko dira inskripzioak hartzen. Etzi, ordea, 09:00etan hasiko dira lan horretan, Pasealekuan bertan.
Motoaren zozketa
Jaialdian parte hartzeko izena ematen dutenek eguneko jardueretan parte hartu ahal izango dute: irteerak, akanpada, barbakoa, afaria, gosaria, stunt-man showa...
Hori guztiaz gain, moto bat zotz egingo du Urdaibikersek aurtengo edizioan. Herriko tabernetan eta dendetan ipini dituzte txartelak salgai, euro bakarraren truke.
III. Motor jaia
Uztailak 25, barikua
15:30.Izena emateko aukera San Kristobal enparantzan.
16:00.Elantxobera irteera.
19:00.Biker-entzako jokoak.
20:30.Barbakoa.
21:00.Izena emateko epea amaituko da.
21:30.Zinema: `La Indian mas rapida del mundo´.
Uztailak 26, zapatua
11:00.Izena emateko aukera Pasealekuan.
15:30.Lekeitiora irteera.
18:30.`Leve ta Roue´ stunt-man showa.
21:00.Antortxen desfilea.
21:30.Afaria Merkatu plazan.
Uztailak 27, domeka
09:00.Izena emateko aukera Pasealekuan.
10:00.Gosaria Merkatu plazan.
10:00.Auto eta moto kasikoen erakusketa.
11:00.Bermeora irteera.
14:00.Izena emateko epea amaituko da.
14:00.Bazkaria Merkatu plazan.
16:00.`Leve ta Roue´ stunt-man showa.
18:00.Urdaibikersen zozketak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jaiak
Gaztaņerre eguna
GAUTEGIZ, - 2008-10-12
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.