Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Martxan da Zarragoitxiko igogailua, atzo goizean inauguratu ondoren

Azpiegiturak

ðð 900.000 euroko kostua izan duen obra Eusko Jaurlaritzaren Izartu programaz baliatuta burutu dute.

natalia salazar

Martxan da dagoeneko Kurtzio eta Zarragoitxi auzoak lotzen dituen igogailua, atzo inauguratu baitzuten,. Xabier Legarreta Bermeoko alkatea eta bere udal taldekideez gain, Manuel Urkijo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikorako sailburuordea ere izan zen inaugurazioan.

Legarretak «eskerrak» eman zizkion Eusko Jaurlaritzari proiektu hori Gobernuaren «Izartu programaren bidez finantzatu delako». Haren esanetan, «azpiegitura garrantzitsua» da atzo inauguratu zutena.

«Irisgarritasun arazo handiak»

Gogora ekarri zuen Zarragoitxiko bizilagunek «irisgarritasun arazo handiak» izan dituztela, kontuan izanda orain arte auzo horretara iristeko aldapa gogorra duen errepidea baino ez dela egon. Igogailua «aurrerapauso garrantzitsua» dela deritzo, beraz, Bermeoko alkateak.

Ekitaldi laburra izan zen atzokoa. Alkateak, hitz gutxi batzuk esan ondoren, igogailua inauguratzeko zinta moztu zuen eta barruan sartu zen udaleko beste taldekide batzuekin eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariarekin batera, lehen igoera egitera. Segundo gutxi batzuen buruan egin daiteke, orain, Kurtziotik Zarragoitxirako bidea.

900.000 euroko aurrekontua

Obrak 900.000 euroko aurrekontua izan du . Hamasei lagunentzako tokia dauka igogailuak eta, larrialdiren bat gertatuz gero, esku-ohe bat sartzeko tokia ere badauka. Horrez gain, lau kamera ere baditu.

Hala ere, Legarretak aurrerago iragarri zuen bezala, proiektu hori «ez da azken konponbidea izango», haren esanetan, ordea, «aurrerapauso garrantzitsua da».

Izan ere, alkateak aurreratu zuenez, Plan Orokorraren proiektuak «Askatasun kalearen atzean kale berri bat egokitzea aurreikusten du». Konponbide posible hori, oraingoz, «aurrerapen fasean» baino ez dagoela argi utzi nahi izan zuen, ordea, Legarretak.

Egun Zarragoitxira iristeko dagoen errepidearen «aldatsa zuzentzen erraza» ez dela azaldu zuen. Beraz, «konponbide bakarra Askatasun bidearekiko paraleloan kale bat ateratzea» dela gaineratu zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa