
Urterik urte parte-hartzaile gehiago Kortezubiko martxan
Mendia
Eguraldi txarra izanagatik ere, 280 lagunek parte hartu zuten Gure arbasoen herriak prestatutako ibilaldian.
Egoitz atxikallende
Gure arbasoen herria kultur taldeak hirugarrenez antolatu zuen Kortezubiko mendi martxa joan zen domekan. Antolatzaileek Kortezubiko mugarrietan barrena ibilandia egitea proposatu zuten. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, hainbat jende bildu zen antolatzaileek egindako bi deialdietara. «Eguraldi eskasa egin zuen, baina jendea gogoz zegoen eta giro bikaina» lortu zutela baieztatu dute kultur taldekoek.
Aukera desberdinak
Lehen hitzordua 08:00etan zuten, Elizaldeko plazan. Ordu horretan bildutakoek 27 kilometrotako ibilbidea egin zuten. 175 lagunek hasi zuten txangoa. Helmugara heltzeko hiru ordu behar izan zituzten lehenengoek. Horiek proba korrika egin zutela jakinarazi dute antolatzaileek. Helmugara azken iritsi zen taldeak zazpi ordu behar izan zituen antolatzaileek proposatutako ibilbidea bukatzeko.
Bigarren hitzordua 11:30ean zen, hori ere Elizaldeko plazan. Hemen bildutako 105 lagunek hamar kilometroko ibilaldiari ekin zioten.
Derrigorrezko hamaiketakoa
Mendi martxan, guztira, 280 medizalek parte hartu zuten. Antolatzaileen hitzetan, «iaz baino gehiago batu gara, urtetik urtera gehiago gara». Hori dela eta, prestatuta zeukaten janari eta edari guztia banatu zutela baieztatu dute antolatzaileek. Proban izena ematearren banatzen zuten kamiseta ere agortu egin zitzaiela gaineratu dute Gure arbasoen herria kutur taldeko kideek.
Mendi martxako parte-hartzaileek hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten proba bukatu ahala. Hamaiketakoan herriko txakolingileek emandako edaria banatu zuten.
Antolatzailen esanetan, «eguraldiaren ondorioz, irristadak, erorikoak... egon ziren, baina, urrukada eta ipurdikoak hartzeaz gain, ez zen arazo gehiagorik egon».
Gure arbasoen herria kultur taldeko kideek BUSTURIALDEKO HITZAra bidali duten prentsa oharrean diotenez, «eskerrak eman nahi dizkiegu eguraldiari aurre eginez mendi martxan parte hartu zuten guztiei eta baita antolakuntza lanean ibili ziren lagun zein babesle guztiei».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.