
Gorefest laburmetraien emanaldiaren zortzigarren edizioa aurkeztu dute
Kultura
Datorren barikuan, 20:30ean, hasiko da. Ondoren, «misterioz betetako» hiru luzemetrai emango dituzte.
natalia salazar
Datorren barikuan izango da Gorefest laburmetraien emanaldiaren zortzigarren edizioa, Nestor Basterretxea aretoan. Aurtengo edizioaren aurkezpena egin zuten atzo.
20:30ean hasiko da ekitaldia eta bi atal izango dituela azaldu zuen Garazi Gaztañaga ekimen horren antolatzaileetako batek, Xabier Legarreta alkatearekin batera eman zuen prentsaurrekoan. Batetik, sei laburmetrai emango dituzte. Horietako «batzuk, lan amateurrak» izango direla adierazi zuen eta «beste batzuk, aldiz, profesionalak».
«Dena ez da odola»
«Gore hitza irakurrita jendea ikaratu» egiten dela agertu zuen Gaztañagak, film osoa «odolez betetakoa» izango dela uste dutela azalduta. «Dena ez da odola», adierazi zuen, ordea, antolatzaileak, «misterioa eta suspensea» ere izango direla gehituta.
Bestalde, atal honetan Iñigo Acha Gorefest-aren zuzendariaren `Eveliez´ hurrengo laburmetraiaren «aurrerapen txiki bat» ere ikusi ahal izango dela agertu zuen Gaztañagak.
Laburmetraien ondoren, `¿En tu casa o en la mia?´ zinemaratoiaren baitan luzemetraien atalaren tartea iritsiko da, 22:00ak aldera. Hiru film luze emango dituzte. Zeintzuk diren jakiteko, ordea, Nestor Basterretxea aretora joan beharko du interesa duenak, ez baitiuzte aurreratu pelikula horien izenburuak, «ustekabea sortzeko helburua» dutela agertuta.
«Misterioz eta suspensez betetako filmak»
Filmeen izena eman ez arren, «zinemaratoiaren gaia misterioa eta sekretuz betetako etxe beldurgarriak eta gazteluak» izango direla aurreratu zuen Gaztañagak.
Bi euroren truke, Spookypheria Productions-ek eta Bermeoko Udalak antolatutako emanaldi horiek ikusteko aukera izango da. Herriko hainbat elkarte, enpresa, saltoki eta tabernen babesa ere badu Gorefest ekimenak.
laburmetraiak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Musika
Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.