Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Galeper tiroketa lehiaketa egingo dute bihar Solluben

Kirola

Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 30 euro. Goizean entrenamenduak egingo dituzte.

oihana cabello

Galeper tiroketa txapelketa egingo dute bihar Sollubeko `Atxurra´ trebatze zelaian. 16:00etatik 18:00ak bitartean iraungo du lehiaketak, gutxi gora behera. Parte hartu gura duenak ere ordutegi horretan eman beharko du izena. «Lehiaketa martxan dela eman dezake jendeak izena. Asmoa da lehiaketa 18:00ak baino askoz gehiago ez luzatzea, horregatik ipini dugu 18:00ak arte»,a zaldu du ehiza, arrantza eta tiro elkartearen idazkari eta diruzain Carlos Gutierrezek.

Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte izena ematerakoan eta gainontzekoek, 30. Diru horren truke bakoitzak sei galeper izango ditu.

Antolatzaileek 10 sari emango dituzte, eta Bermeokoen artean lehenengo sailkatzen denak bi lagunentzako bazkaria irabaziko du, Kafe Antzokian.

Goizean entrenamenduak

Gura duenak entrenatzeko aukera ere izango du, goizean. Sollubeko zelai horretan bertan egingo dituzte entrenamenduak eta, gura izanez gero, galeperrak izango dituzte eskuragai. 2,5 euro orrdaindu beharko da galeper bakoitza.

Gutierrezek esan duenez, urteetan egin izan duten lehiaketa da, eta gaur egun hainbat lagunek parte hartzen dute. «Gutxi gora behera, 30 eta 60 parte-hartzaile artean izaten dira». Bermeotarrez gain, kanpoko jende asko ere etortzen da. «Gernikatik, Zornotzatik, Mungiatik... Baita Donostiatik eta Arabatik ere», zehaztu du.

 

sariak



1. Pernila eta oparia.

2. Pernila eta txorizoa.3. Pernila

4. Pernila.

5. Txorizoa.

6. Txorizoa.

7. Txorizoa.

8. Otarrainxka kaxa.

9. Ardo lotea.

10. Oparia.

Bermeoko lehen sailkatuarentzat. Bi lagunentzako bazkaria Kafe Antzokian.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa