Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Juan Telletxea marinela omenduko dute bihar

Ibarrangelu

Omenaldia 13:30ean hasiko Akordako plazan Elena Solatxik egindako eskulturaren inaugurazioagaz.

MIREN KORTA

Ibarrangeluko herriak bihar egingo dio omenaldia `Bou Nabarra´ ontziko marinel Juan Telletxeari. Akordarra Matxitxakoko batailan borrokatu ziren marineletatik bizirik dagoen bakarra da. Ekitaldia 13:30ean hasiko da Akordako plazan. Bertan, Elena Solatxik Telletxearen omenez egindako eskultura inauguratuko dute.

Omenaldia Akorda auzoko jaien ekitaldi nagusia izango da. Izan ere, aurten Matxitxakoko batailaren 71. urteurrena da.

Elena Solatxiren eskultura

Elena Solatxi eskultoreak argi dauka Ibarrangeluko Udalaren aginduak duen pisu emozionala. «Nire aita errepublikaren alde borrokatu zen Gerra Zibilean». Eskultoreak omenaldiak behar-beharrezkoak direla uste du, «historiak baztertu dituen heroiak gogorarazteko modua da eta udalek Ibarrangeluko eredua jarraitu behar dute».

Akordako plazan jarriko duten eskultura «Ereñoko harrobitik ateratako marmol arrosagaz» egin du.

Materialaren aukeraketa egiteko «jendearen elkarreragina» antzematea izan da Solatxik jarraitu duen irizpidea. «Materialak kolorez aldatzen joango dira, nire ideia eskultura erabilgarria egitea izan delako».

Eskultorea `Bou Nabarra´ ontziaren historian oinarritu da. «`Bou Nabarra´' ontzi txikia txikia zen eta ia ez zeukan ekipamendurik, baina `Canarias´ bezalako ontzi erraldoiari aurre egin zion».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa