Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Astra eraikinaren ondoko lursaila Udalaren jabetzara itzuli da ia 100 urte ondoren

Hirigintza

Goi Mailako Ikasketa zentroa eta gune soziokulturala hartuko dituzte Astrako 14.500 metro koadro horiek.

maite orue

Astra eraikinaren inguruan dagoen lursaila erosteko negoziazioek eman dituzte fruituak dagoeneko. Atzo bertan sinatu zuten Jose Mari Gorroño alkateak eta Jose Maria Garmendiak salerosketa kontratua, notario aurrean. Alkateak esan zuenez, «1910 urte aldera Unceta y Esperanza enpresari utzi zitzaion lurra eta 1913an jarri zuten martxan garai hartako mugimendu ekonomikoa suspertu zuen arma lantegia. Orain, ia 100 urte beranduago, ia 14.000 metro koadro horiek berreskuratu ditu Udalak».

Astrak eragindako astinaldi ekonomiko horren pausoak jarraitu nahi ditu Udalak. «Gaurko [atzoko] eguna inflexio puntu bat izatea nahi dugu. Aktibitate ekonomiko berriak sortzeko balioko du eta, modu horretan, Gernika-Lumoren zein eskualde osoaren biziberritzea lortu dezakegu».

3,9 milioi euro

Gorroñok berretsi zuenez, bi gunetan egongo da banatuta lursaila. «Batetik, energia berrietan zentratuta egongo den Goi Mailako ikasketa zentroaren gunea egongo da han eta, bestetik, gune soziokulturala».

Duela aste batzuk egindako adierazpenen hari beretik, gune soziokultural hori etorkizun batean Pablo Picassoren `Guernica´ koadroa hartzeko leku aproposa litzatekeela gaineratu zuen, koadroaren berezko kokagunea Gernika-Lumo dela azpimarratuz.

3,9 milioi euro ordaindu ditu Udalak erosi berri duen Astrako lursaila. Orain bi urte inguru aurreko legegintzaldiko udal gobernuak erosi zion Inmogroup enpresari beste zati bat. Kasu horretan, eremua txikiagoa izanik, 940.000 euro ordaindu zituen Udalak.

Eguazteneko osoko bilkuran 3.500.000 euroko mailegua eskatzea adostu zuen aho batez udalbatzak. Mailegua hogei urtetan ordaindu beharko zaio banketxe emaileari.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa