Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Astra proiektua oraingoz Pasealekuan kokatzearen alde egin du udalbatzak

Gernika-Lumo

Dena den, horretarako eraikinaren desafekzioa egin beharko litzateke eta Berritzegunea beste nonbaitetan kokatu.

maite orue

Udal gobernuak eta koordinadorak Astra hitzarmena sinatu ondoren, arma lantegi izandakoa eraberritzen den bitartean gune autogestionatu baten beharra dagoela aldarrikatzen darrai koordinadorak. Astra proiektua Pasealekuko eskoletan kokatzearena bideragarri ikusita, aldarrikapen horretan pauso berria eman dute koordinadorako kideek, proposamena osoko bilkuran aurkeztuz. EAJ, Ezker Abertzalea, Aralar eta PSEren aldeko botoekin, oniritzia eman dio udalbatzak mozioari. EA abstenitu egin zen eta ordezko mozio bat proposatu zuen, baina bere zinegotziek soilik bozkatu zuten haren alde.

Puntu bikoa izan zen onartutako idatzia. «Pasealekua Gernikentzako» izan behar dela zioen lehenak, «eskolak udal jabetzara bueltatzearen alde» eginez. Bigarre- naren bidez, «Pasealekuan herritarrentzako interes publikoa duten proiektuak kokatzeko urratsak emango direla» onartu zuten udal taldeek. «Era iraunkorrean liburutegia eta denbora tarte batean Astra proiektua», hain zuzen ere.

Horretarako, ordea, ezinbestekoa litzateke Jaurlaritzari Pasealekuko desafekzio eskaria egitea. Hori aintzat hartuta, azpiegituretan inbertsioak eginez Hezkuntza sailari bulegoak eskaintzea adostu zuten osoko bilkuran.

Lankidetza hitzarmenagaz bat egiteko eskaria

Beste alde batetik, Astra koordinadorak eta udal gobernuak adostutako lankidetza hitzarmenagaz bat egin dezaten eskatu zien alderdi politikoei koordinadorak, beste mozio baten bidez. «Gure ustez, hitzarmen hau alderdi politiko guztiek onartu beharrekoa da, alderdi politiko guztiak baitzarete herriaren zati baten ordezkari», zioen idatziak.

PSEko Sagrario Sanchezek hartu zuen hitza lehenbizi. «Herriarentzako kultura den edozein gauzaren alde» dagoen arren, «pixka bat erdibituta» sentitzen dela eta abstenitu egingo zela iragarri zuen.

Aralarreko Joseba Abaituak hitzarmenarekiko «erabateko adostasuna» agertu zuen eta «orain aurrera egitea geratzen» dela gaineratu zuen. Hari beretik, Ezker Abertzalea udal taldeko bozeramale Idoia Fernandezek gauza ontzat eman zuen akordioa. «Zorionak koordinadorako kideei lortutakoagatik. Sinatutakoa gorpuztea eta indarra ematea da orain egin beharrekoa».

«Oinarri demokratikoa»

EAJren partetik Aitor Latxagak egin zituen adierazpenak. Lehenbizi «koordinadorak egindako lana eta erakutsitako kemena zoriondu» zituen, baina prozesuaren lidergoa Udalak hartu ez izana kritikatu zituen, Astraren etorkizuna eztabaidatzeko «batzorde formala» eskatuz. «Gaiaren gaineko sentsibilitatea daukagu eta borondatea ere badugu. Horrelako ekimenen alde gaude, baina ez gaude ados jarraitutako formekin».

Koordinadorako Johana Olabarriak prozesuaren «oinarri demokratikoa» aipatu zituen. «Alderdi politiko guztien eta Astraren arteko elkarrizketa prozesu baten ondorioa da».

Gauzak horrela, EAk, Aralarrek eta Ezker Abertzalea udal taldeak bakarrik egin zuten mozioaren alde, EAJ eta PSE abstenitu egin baitziren.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa