Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Astra koordinadora pozik sinatutako hitzarmenarekin

Gernika-Lumo

Udaleko Astra batzordean lortutako adostasunak, atzo iluntzean herritarren oniritzia hartu zuen.

Egoitz atxikallende

2005 urtean, Gernikako Gazte Asanbladak bultzatuta eta herritarren zein taldeen laguntzarekin, `Astra Gernikentzako´ ekimena jarri zuten martxan.

Ostean eraikina okupatu zuten zenbait gaztek eta egindako lanarekin azkenean Udalak Astra eroste lortu zuten.

Era berean, `0 km´ prosezua jarri zuten abian. Parte-hartze prosezu horretanAstran zer nolako lan moldeak eta nolako filosofiarekin lan egingo zuten eztabaidatu zuten talde eta herritarrek.

Otsailean hasi zen udaleko Astra batzordea lanean, berau batzorde irekia da. Bertan udaleko talde politikoak, Astra Koordinadorako kideak eta Astrari buruz bere iritzia eman nahi duen edozein herritar biltzen dira. Bost hilabete behar izan dituzte Astra Koordinadora eta udalaren artean sinatu den hitzarmena adosteko.

Adostasuna duela bi aste lortu zuten eta joan zen ostiralean sinatu zuten , baina atzo udaletxe aurrean eta pasealekuan egindako ekiataldietan herritar askoren babesa ere hartu zuen aipatutako hitzarmenak.

17:30ean hasi zituzten ospakizunak udaletxe aurrean, horretarako herritarrek hitzarmena sinbolikoki sinatzeko mahaiak jarri zituzten. 18:50ean egin zuten hitzarmena publiko egiteko ekitaldia. Bertan, Astra koordinadorako kideak eta udal gobernuko ordezkariak bildu eta testu bat irakurri zuten. Pasealekuan egin zuten sardina janagaz bukatu zuten eguna.

Aurrera begira

Astra koordinadotrako kideek hitzarmena «zerbaiten bukaera» izan beharrean «egin beharreko bide baten hasiera» dela aipatu dute. «`1 Km´ parte-hartze prozesu berria sustatzeko konpromisoa hartu» dutela ere gaineratu dute koordinadorako kideek. Parte-hartze prosezu horren bidez «Astra berriaren eduki zehatzak planifikatu eta ezpazioetan nola egokituko diren zehaztuko» dutela gaineratu dute.

 

Jasotako erantzunak:

2

gazte | 2008-07-17

batera handixek! aupa IEUP!

1

zahar | 2008-07-17

Zorionak y animo a toda la gente que ha trabajado y trabajará para llevar a cabo un proyecto pionero.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa