Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Kezkatuta daude arrantzaleak, hegaluzearen prezioa dela eta

Ekonomia

Lonjan oso merke erosi eta arraindegietan garesti saltzen dutela salatu du Kofradiako presidenteak.

natalia salazar

350.000 kilogramo hegaluze harrapatu dituzte Bermeoko arrantzaleek iragan ekainaren 19an kanpaina hasi zutenetik. Normalean «goizago» hasten direla agertu du Felix Sanz Rivera Kofradiako presidenteak. Aurten, ordea, «erregaien prezioen garestitzea dela-eta protestekin aritu direnez, ohi baino geroago hasi dira ateratzen».

Euskal Herriko beste hainbat portutan arrain espezie horren oso kopuru handia arrantzatu badute ere, Bermeon, Sanzen arabera, «garai honetarako ez dugu asko arrantzatu; sasoi honetarako guk 800.000 edo 900.000 kilogramo hartu ohi ditugu».

Kritika Getariari

Sanzen esanetan, euren «arazoa ez da hegaluze asko harrapatu dela eta ondorioz prezioa merketu izana». Beste herri batzuetan «prezioak jaitsi» egiten dituztela salatu du eta «Getariari» egin dio kritika. Haren esanetan, Bermeon «salmenta bakarra egiten dugu, goizeko 07:00etan. Getarian, hiru salmenta egiten dituzte, 07:00etan, 09:00etan eta 11:00etan. Zenbat eta salmenta gehiago egin, prezioak orduan eta merkeagoak dira», salatu du.

Normalean Bermeon, lonjan, kiloa 2,15 eta 2,18 euro artean ordaintzen dutela azaldu du Sanzek. Atzo, ontzi bati 3,60 ordaindu ziotela agertu du. Beste biri, ordea, 2,19 eta 2,94 euro, «bata bestea baino freskoagoa zelako». Getarian «garestiena bi eurotan» saltzen dutela salatu du.

Gutxiengo prezioak ezartzea aldarrikatzen dute

Bermeoko Kofradiako presidenteak salmentarako «gutxieneko prezioak» ezartzeak konponbidea ekarriko lukeela agertu du. Baina gutxieneko prezio horiek «denek errespetatu» beharrekoak direla zehaztuta.

Horretarako, lonjan «salmenta bat baino gehiago eginda preziook mantentzea ezinezkoa» dela agertu du.

Lonjan «merke erosi eta dendan garesti saltzen» dutela salatu du, gainera. Kontu hori zaintzeko «ikuskaritzarik egiten ez» dela agertu du. Atzo merkatu plazako arraindegietako batean hegaluze handia bost eurotan zegoen eta ertaina, 4,50 eurotan. Herriko beste arraindegi batek garestixeago zituen, handia 5,50 eurotan eta txikia 4,90ean, hain zuzen ere. Kasu bietan, osorik izanez gero. Zatitutako hegaluzearen prezioa 7,90ekoa zen azken horretan.

«Konponbidea erraza ez» dela agertu du Sanzek, hegaluzea arrantzatzeko «kupoa» jarriz gero, denek kasu egin beharko luketeela azalduta, «ez betikook soilik».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa