Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko azaroak 20, Eguena

Harpidetu zaitez!

Lanak amaituta, Torre Barri ingurua zapatuan inauguratuko dute

Forua

Jatorri foruarra duen Uberen eskultura handi bat jarriko dute, eta zapatuan bertan aurkeztuko dute.

olaia zabalondo

Urtebeteko lanen ondoren, Foruko Udalak zapatuan inaugurutuko du Torre Barri urbanizazioa. Udalaren proiekturik garrantzitsuenetarikoa izan da berau. Igor Duñabeitia Foruko alkatearen esanetan, «herritarrei erosotasuna eta erraztasuna ematea» izan da» helburua.

Foruko Torre Barri urbanizazioan aurki daiteke herriaren jarduera ekonomikoaren eta sozialaren gunerik garrantzitsuena. Gaur egun, eta egindako lanen ostean, inguru horrek gune zabalagoak ditu, eta batez ere oinezkoei eman diete lehentasuna.

Zapatuan, 12:00etan

Ia dena prest dago zapatuan Torre Barri urbanizazioa inauguratzeko. Inaugurazio ekitaldia 12:00etan hasiko da, inguru horretan. «Inaugurazio ekitaldi guztietan egiten dena egingo dugu guk ere, lehendabizi zinta moztu eta gero inaugurazioari dagokion guztia», dio Duñabeitiak.

Bertan izango dira, besteak beste, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia, Igor Duñabeitia Foruko alkatea, Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari eta inguruko herrietako zenbait alkate. «Urbanizazioan behar ziren lan guztiak egin ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jaso ditugu. Hori dela eta, gonbidapenak bidali nituen bi administrazioetara».

Bestalde, Igor Duñabeitia Foruko alkateak adierazi duenaren arabera, herritarrek ere zapatuko inaugurazio ekitaldian parte hartzeko aukera izango dute: «Udaletik gonbidapena egin gura diegu herritar guztiei», zehaztu du Duñabeitiak.

Ube-ren eskultura

Inaugurazio ekitaldia aprobetxatuko dute, gainera, Torre Barri urbanizazioaren sarreran ipiniko duten eskultura baten aurkezpena egiteko. Eskultura, jatorri foruarra duen Uberena izango da. Duñabeitiak dio «eskultura tamainuz nahiko handia» dela eta inaugurazio bezpera egunera arte ez dutela ipiniko. Eskultura artistikoa, burdinezkoa eta altzairu herdolgaitzekoa izango da, eta herriaren garapenaren eta hazkundearen ikur izan nahi du.

2007an hasitako lanak

Torre Barri urbanizazitzeko lanak aurreikusitako epearen barruan amaitu dituztela esan du Duñabeitiak. 2007. urteko ekainean hasi ziren eta urtebetean dena prest izatea aurreikusi zuten orduan.

Urte honetan urbanizazioak aldaketa asko izan dituela ere esan du Foruko alkateak: «Zahartuta zegoen guztia berriztu dugu eta itxura txarra zeukan guztia aldatu eta itxura ona eman diogu. Hortaz, inguru guztia egokitu dugu».

Urbanizazio proiektuaren baitan, besteak beste, aparkaleku berriak, guztira 82, elektrizitate eta ur-baliabideen hobekuntza, oinezkoentzako espaloi berriak eta zebra-bide berriak egin dituzte.

Espaloiak gaur egun legediak eskatzen duenera egokitu dituzte; horrela, bi metroko zabalera dituzte, hain zuzen ere. Bestalde, zerbitzuak hobetzera ere bideratu dituzte proiektuaren obrak; batetik, argindar eta telefono hariak lurperatzeko aprobetxatuko dituzte obrak, eta bestetik, ur-saneamendu sarea ere berritu dute.

Guztira, 780.000 euro behar izan dituzte urbanizazio lanak egin ahal izateko.

 


Aparkalekuak eta oinezkoentzako espaloi eta zebra bide berriak ipini dituzte, besteak beste

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa