Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Udalak eta koordinadorak Astraren hitzarmena berretsiko dute gaur

Gizartea

Sinadura herrikoia antolatu du koordinadorak gaurko; 18:00etan jarri dute hitzordua, Foru plazan.

m. orue

Hilabeteetako lanaren ondoren, udal gobernuak eta Astrako koordinadorak arma lantegia izandakoaren inguruko hitzarmena sinatu zuten joan den uztailaren 11n. Adostasun hori jai giroan berretsiko dute bi aldeek gaur arratsaldean, jendaurrean egingo duten agerraldi baten bidez gorpuztuko baitute izenpetutako akordioa. Koordinadorak, gainera, sinadura herrikoia egingo du udaletxe aurrean, `Batera handixek gara. Zorixonak Gernike!´ lelopean.

18:00etan jarri dute hitzordua, baina ordu erdi arinago ere izango dira ekitaldiak Foru plazan, umeentzako jolasak izango baitira 17:30etik aurrera. Busti irratiak ere ordu horretan hasiko du zuzeneko emisioa, leku beretik. Koordinadorak norbanakoei zein talde, elkarte eta eragileetako ordezkariei egin die bertaratzeko deialdia, beren atxikimendua eman diezaioten akordioari.

`1 km´ prozesua

Hitzarmena bera ospatzeko beta ere izango da gaurkoan. 21:00etatik aurrera, sardina erreak, txakolina eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Pasealekuan. Musika ez da faltako.

Koordinadora Astra eraikin berriaren erabileraren eta gestioaren arduradun izango dela bermatzen du akordioak. Horrekin batera, eraberritze lanak gauzatzen diren bitartean, Udalak espazio alternatibo bat errazteko konpromisoa hartzen du. Gauzak horrela, koordinadorak «gure herrian kultura egiteko modu berriak aztertu eta martxan ipintzeaz gain, herritarren eta talde sozial eta kulturalen arteko `1 km´ partaidetza-prozesu berria sustatzeko konpromisoa» hartu du.

Datorren udazkenean landuko dituzte prozesu parte-hartzaile berri horren helburuak. Koordinadorakoek diotenez, «Astra berriaren eduki zehatzak planifikatu eta espazioetan nola egokituko diren zehaztuko da» udazkenean, eta orduan ere herritarren parte-hartzea beharrezkoa dela gogorarazi dute.

Pasealekuko eskolak

Bien bitartean, espazio autogestionatu baten beharra dutela aldarrikatuko dute gaurkoan berriro. Koordinadorako kideek aurreratu dutenez, urgentziazko mozioa aurkeztu dute udalbatzak arratsaldeko bilkuran azter dezan. Mozio horretan, Pasealekuko eskolak behin-behinean erabiltzen uzteko eskaria egingo diote Udalari. «Pasealekuko lokalen beharra adieraziko da osoko bilkuran, herriarentzako, gizarte eta kultur taldeentzako berreskuratu beharreko eraikin bezala».

 

egitaraua



17:30. Umeentzako jolasak eta Busti irratiaren zuzeneko emisioa, Foru plazan.

18:00. Graffitiak, trikitixa, hitzarmenaren sinadura herrikoia, Foru plazan.

18:40. Argazkia eta agerraldia, Foru plazan.

21:00. Pasealekuan, sardina erreak, txakolina, sagardoa, musika...

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa