Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Euskararen aldeko zenbait asmo onartu dituzte

Gizartea

Besteak beste, euskara ikasten dutenentzako diru laguntzak onartu ditu Euskara Batzordeak.

erredakzioa

Euskara bultzatzeko zenbait proiektu onartu ditu Euskera Batzordeak uztaileko batzarrean.

Alde batetik, iragan ikasturtean euskara ikasten aritu zirenetako 70 ikasle bermeotarren artean 13.771,69 euroko diru laguntzak banatuko dituzte.

Bestalde, Berbalagun egitasmoa datorren ikasturtean berriro martxan jartzea onartu dute, aurreko urtearen balorazioa egin eta gero. Datorren barikuan Osoko Bilkurak egingo duen batzarrean hitzarmena sinatzeko erabakia hartuko dutela aurreratu dute. Horrez gain, xehetasun guztiak irailean emango dituztela agertu du Euskara Batzordeak.

`Kuadrillategi´ egitasmoari dagokionez, datorren ikasturtean ere aurrera jarraituko du eta berritasunak ere izango dira. Orain arte, «GIZ-GEZek eta Euskara Sailak elkarlanean bideratzen zuten proiektua 12 eta 14 urte artekoentzat zen» baina «aurrerantzean 16ra artekoentzat» zabalduko dute aisialdiko eskaintza hori.

Etorkinentzako eskolak

Datorren ikasturtean ere etorkinentzako 60 orduko euskara eskolak antolatuko dituzte. Urrian hasiko dira.

Hilabete horretan bertan jarriko dituzte martxan gurasoentzako eskolak eta txokoa. Euskara ez dakitenentzako izateaz gain, hizkuntza hori «berbetan jakin arren alfabetatu egin nahi dutenei» ere zuzenduta daude.

Bestalde, ikastetxeetako jantokietako begiraleei eskainitako ikastaroen eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko Gaztezulo aldizkaria banatzeko egitasmoen «balorazio ona» egin dute eta hasieran planteatutako «helburuak bete» egin direla jakinarazi du Euskara Batzordeak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa