Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Gernikara iritsi da Legebiltzarrak sustatutako 'Biktimak' erakusketa

Politika

Batzar Etxean izango da ikusgai abuztuaren 31ra bitartean; «terrorismoaren biktimak omendu» nahi ditu laginak.

maite orue

Azken bi hilabeteetan Gasteizen izan da ikusgai Eusko Legebiltzarrak sustatutako `Biktimak´ erakusketa. «Milaka» izan dira denbora tarte horretan lagina ikustera hurreratu diren lagunak. Orain, eta abuztuaren 31ra bitartean, Gernika-Lumon izango da ikusgai, Batzar Etxean, hain zuzen ere.

Atzo goizean izan zen inaugurazio ekitaldia, Juntetxean bertan. Han ziren, besteren artean, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Orokorretako presidentea, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidentea, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia eta Manuel Jodar 1989an ETAren atentatu batean hildako Espainiako Poliziaren artezilari izandakoaren alarguna, Leonor Regaño. Bigarren plano batean izan ziren zenbait alderdi politikotako ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Arretarako zuzendari Maixabel Lasa, besteak beste.

«Eraginkortasun morala»

Ana Madariagak ongi etorria eman zien bertaratutako guztiei eta atzokoa bezalako ekitaldia ohikoa baino «beroagoa eta hunkigarriagoa» dela esanez hasi zuen berbaldia. «Erakusketak biktimen egoeraz ohartarazteko balioko duela espero dugu».

«Biolentziaren antzutasunaren salaketa hainbat lekutara» eramatea dutela helburu esan zuen Izaskun Bilbaok eta Pablo Picassoren `Guernica´ koadroari buruzko aipua egin zuen. «Erakusketak `Guernica´-k duen eraginkortasun moral berbera izatea nahi dugu». Horrez gain, bonbek izen-abizenak dituzten pertsonengan dutela eragina esan zuen, ETAri eskatuz «hiltzeari utz diezaiola, are gutxiago gure izenean, euskaldunon izenean».

Manuel Jodar zenaren alargunak hartu zuen hitza ondoren. «Batez ere begirada galduta duten umeen irudiak nahi ditut azpimarratu, beren aita zergatik hil duten ulertzen ez duten ume horietan».

Bestetik, politikarienganako hitzak ere esan zituen Regañok. «Adostasun batera heltzeko derrigortasuna dutela esan nahi diet politikariei. ETAkideek bakarrik modu horretara ulertuko baitute ez dutela armak baztertzea beste biderik». Hari beretik, politikariei gaizki egiten ari direnaz gogoeta egin dezatela eskatu zien.

Adiskidetzearen beharra

Ahaldun Nagusiak, bere aldetik, herri gaixo batean bizi garela aipatu zuen. «Norbait hiltzea merezi duen aberririk, erlijiorik edo ideiarik ez dago munduan». Adiskidetzearen beharraz mintzatuz amaitu zuen berbaldia Bilbaok.

Zenbait komunikabideren eta biktimen erakunderekin elkarlanean egindakoa da erakusketa. «Terrorismoaren biktimei» buruzko ehun bat argazki, testigantza eta film batzen ditu denetara.

 

datua



25.000

bisitari. Gasteizen izan den bitartean milaka izan omen dira erakusketa ikusi duten lagunak. Gernika-Lumora etortzean orain arteko bisitari kopurua aise gainditu nahi dute. Ana Madariagak esan zuenez, 25.000 bisitarira arte heltzea dute helburu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03

Hitzaldia

Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa