Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Emakume surflariak Laga hondartzan lehiatuko dira bihar

Ibarrangelu

Izena eman duten 50 surflariak 500 euroko ordainsaria eskuratzeko ahaleginetan ariko dira lehiaketan.

M. KORTA

Urtero legez, Euskal Herriko Surf Federazioak emakumeen zirkuituko bigarren proba egingo du bihar Lagan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, «50 emakume inguruk» parte hartzea espero dute. Lagako proba 09:00etan hasiko da, baina, beti bezala, baldintza meteorologikoen eta olatuen egoeraren arabera jokatuko da.

Ekainaren 7an Zarautzen egindako lehiaketagaz eman zitzaion hasiera aurtengo emakumeen zirkuituari. Urtero bezala, Euskal Herritik zein kanpotik etorritako surflariak hiru mailatan lehiatuko dira: Open maila, 18 urtez azpikoena eta 16 urtez azpikoena. Momentuz, Mirka Martin, Garazi Sanchez eta Lucia Martiño dira sailkapenean lehenak, hurrenez hurren. Maila bakoitzeko irabazleak 500 euroko ordainsaria eskuratuko du. Edizio honetan ez da Busturialdeko surflaririk izango.

Emakumeak animatzeko

Euskal Surf Federazioak urtero antolatzen duen txapelketa emakume surflariei zuzendutako bakarra da Euskal Herrian zein Espainian. Federazioa emakumeen surfa berpizteko esfortzu berezia egiten ari da azken urteotan. Izan ere, surflari guztiek sariak jasotzen dituzte parte-hartze hutsagatik eta guztien artean bidaiak zozkatzen dira.

Surf zirkuituak azken urratsa egingo du abuztuaren 31n Zarauzko hondartzara bueltatuz. Egun horretan, Nesken Surf Biltzarra egingo dute. Zarauzko azken proban, «200 surflari baino gehiago» egotea aurrikusi dute antolatzaileek, aurreko urteotako parte-hartzaile kopurua kontuan hartuta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa