Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Mendekotasuna dutenei eta elbarriei zuzendutako zentroa eraikiko dute

Ereño

Guztira, 44 lagunentzako lekua izango du; Elexalde auzoan kokatuko dute, 7.500 metroko koadroko lurrean.

MIREN KORTA

Ereñoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak hitzarmena sinatu zuten atzo herrian ongizatearekin zerikusia duen egoitza bat eraikitzeko, Ereñoko alkate Juanjo Arribalzagak jakitera eman duenez. Egoitza Elexalde auzoan eraikiko dute eta, Arribalzagaren esanetan, «bi gunetan egongo da banatuta. Alde batetik, mendekotasuna duten hogei lagunentzako lekua izango duena eta, bestetik, elbarriak hartuko dituena. Azken horretan, 24 lagunentzako lekua izango da».

Alkateak argitu duenez, Ereñon egoitza egiteko asmoa aspalditik dator. Hasiera batean proiektua nagusientzako tokia egitera bideratu zuten, baina, azkenean, elbarriren bat duten bizilagunak hartzeko gunea ere egitea lortu du Udalak.

7.500 metro koadroko lursaila

Alkateak egoitzaren kokapena zehaztu du. «7.500 metro koadroko lursaila Elexalde auzoan dago, hirigunearen ondoan». Izan ere, Ereñoko Udala aspaldi ibili da egoitza egiteko lursail egoki baten bila. «Orain dela bi urte, bizilagun batek lurra utzi zigun bertan egoitza egiteko».

Udalak Aldundiaren konpromisoa eskatu du proiektuagaz aurrera jarraitzeko. «Behin zelaia lortuta, Gizarte Ekintza sailagaz harremanetan jarri eta azkenean hitzarmena lortu dugu». Arribalzagak zehaztu duenez, «Ereñoko Udalak lursaila jarriko du eta Foru Aldundiak kudeaketa lanak hartuko ditu bere gain hemendik aurrera».

Elexalde auzoko egoitzaren eraikuntza garrantzia handiko proiektua da, batez ere, 300 biztanle inguru dituen herrian. Izan ere, egoitzak, guztira, osasun-laguntza behar duten 42 lagun hartuko ditu, ereñotarrak, eskualdekoak zein bizkaitarrak.

Eraikuntza lanak 2009ko hasieran hasiko direla aurreikusten dute.

 


Nagusientzako 20 plaza eta elbarriren bat dutenentzat beste 24 izango ditu zentroak

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa