Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Arrolako 'oppidum'-eko indusketa lanak aurrera doaz auzolandegiko gazteen eta adituen lanari esker; lanak astiro doaz baina hasi dira beren fruituak ematen.

Lan gogorraren emaitza

egoitz atxikallende

Arrolako kastroan edo, zehatzago esanda, `oppidum´-ean buru belarri ari dira lanean hainbat gazte. Batzuk auzolandegira etorritako gazteak dira, 24, hain justu.Herrialde askotatik etorri dira horiek guztiak, udako oporraldi desberdinak bilatu nahian. 09:00etatik 13:00etara egiten dute lan.

Horiez gain, beste bi talde ere badabiltza lanean indusketa lanetan. Lehen taldea bost arkeologok osatutakoa da. Indusketa lanen ikuskatzea egiten dute eta egunetik egunera lortutako informazioa dokumentatu, argazkiak atera eta azaleratutako materialak sailkatu egiten dituzte. Horrez gain, hurrengo egunetarako lana antolatzen dute.

Aurrerapen handiak

Arrolan lanean dabilen azken taldeak azaleratutako eta sailkatutako harriak lehen egon ziren eran jartzen dituzte. Harriak jatorrizko tokietan berrezarriz, harresia berreskuratzen egiten dute lan.

Lanak astiro badoaz ere, asko aurreratu dutela eta aurtengo udan ipar-mendebaldeko ate inguruko harresia txukun geratuko dela aipatu dute auzolandegiko arduradunek.

 

indusketa lanek agerian utzi dutena



Arrolako `oppidum´-a bigarren Burdin Aroaren amaiera garaiko harresiz inguratutako herrixka da. Kantauriar isurialdeko lurretan oso ohikoak ziren horietakoak. Kastroak zortzi hektarea hartzen zituen guztira eta, adituen arabera, garai hartan (k.a. III. mendean) gutxi gorabehera 150-160 herritar bizi omen ziren kastro horretan bertan.

Carlos Cortes Arrolako indusketa lanetan dabilen arkeologoa da. Cortesek berak adierazi duenez, Arrola harresitutako babesgune bat izateaz aparte, inguruko herrixken gune administratiboa ere izan zen bere garaian. Horrez gain, garai hartako herritarrek harresia babeserako baino gehiago ospea lortzeko eraiki zutela uste du arkeologoak .

Orain arte, batez ere, harresitik kanpo egin dituzte indusketa lan guztiak eta zeramikazko zein bestelako oso tresna gutxi aurkitu dituztela gaineratu du. Cortesen ustetan, barruko lanekin hasten direnean askoz gauza gehiago aurkituko dituzte.



 

Inkesta



1. Zer da auzolandegitik gehien gustatu zaizuna? 2. Etorri aurretik uste zenuena aurkitu al duzu Arrolako auzolandegian?

«Lanak, gogorra izanagatik ere, indarberritu egiten du»

Maria Chankovic

Belgrad (Serbia)



1. Taldean lan egitea eta bizitzen ari garen kultur esperientzia izan dira auzolandegiko gauzarik onenak. Lanak, gogorra izanagatik ere, indarberritu egiten zaitu. Naturan lan egitea ere izugarria da.

2. Gutxi gorabehera uste nuena topatu dut hemen. Ez dut sekula horrelako lanik egin, eta oso interesgarria iruditu zait. Asko zulatu dugun arren, beti aurkitzen dugu zerbait zulatzen jarraitzeko.

«Ez nekien aztarnategi hau hain garratzitsua zenik»

Jon Sanchez

Bilbo



1. Onena jendea da. Hona inor ezagutu gabe etortzen zara eta lagunak egiten dituzu egun gutxian. Gogoan izango ditut lagunekin pasatutako uneak.

2. Lehenago ere egona naiz beste auzolandegi batean, baina hau oso profesionala iruditu zait. Monitoreez gain, arkeologoak aurkitu ditugu lana zuzentzen. Ez nekien Arrolako kastroko aztarnategia hain garrantzitsua zenik.

«Uste dut arkeologia eta historia ikasiko dudala»

Lisa Küdde (1990)

Münster (alemania)



1. Lan arkeologikoa atsegin dut eta itzela da mundu guztiko jendearekin lan egitea. Esperientzia hau eta gero historia eta arkeologia ikasteko asmoa dut.

2. Beste gauza bat izango zela uste nuen. Indusketak egiterakoan zeramikazko gauzak eta beste tresna batzuk aurkituko genituela uste nuen. Hemen harresiak garbitzen ari gara, harri handiak, baina hau ere asko gustatzen zait.

«Handia da mundu guztiko jendea ezagutzea»

Vesna Novakoxic

belgrad (serbia)



1. Esperientzia oso handia da mungu guztiko jendea ezagutzea. Korear batek nola pentsatzen duen jakitea, adibidez, oso aberasgarria da. Harresiaren zati eder bat lehengoratu dugu eta horrek oso ondo sentiarazten nau.

2. Egia esan, ez nekien nora nentorren.Uste nuen Euskal Herria askoz ere lauagoa zela eta ez nuen espero horrenbesteko landaretza topatzea.

«Kultur arteko elkartrukea izan da onena»

Giulia Zarraroni

Milan (italia)



1. Gehien gustatu zaidana lagunak, jendea eta lana izan dira. Lan asko egin dugu baina emaitza ikusita harro sentitzekoa da. Kultur arteko elkartrukea eta elkar eragina ere asko gustatu zaizkit.

2. Aurton auzolandegi batean nagoen bigarren aldia da, iaz Langraiz Okan izan nintzen. Hango eta hemengo lana antzekoa izan da, banekien nolako lana egin beharko nuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa