
'DosEnUno On Board' proba, aurtengo berritasuna XVIII. Agroskate Jaialdian
Kirola
Zapatuan egingo duten jaialdian `rider´ ospetsuek parte hartuko dute; Alain Goikoetxeak, esaterako.
oihana cabello
Zapatuan egingo dute XVIII. Agroskate Jaialdia, `El Pesebre´-n. Urtero gauza berriak sartzen saiatzen direla aipatu dute antolatzaileek. Horrela, aurtengo berritasunetako bat `DosEnUno On Board´ proba dela aipatu du SkateBlack Lagunack taldeko kide Rober Garayk. «Jolaserako balio duten probak antolatzen ditugu urtero, ez da konpetizio bat». `DosEnUno On Board´ proban, esaterako, skaterren trebetasunak zeresan handia izango duela azaldu du Garayk.
«Bat-batekotasunean oinarritutako probek freskotasuna ematen diote jaialdiari». Garayk azaldu duenez, «sponsorrek ematen ditzuten opariak dira parte-hartzaileek eskuratzen duten bakarra, ez da saririk izaten».
Horrela, egunean zehar hainbat proba izango dira, aurreko urteetan ere egin dituztenak: `Streetsurfing´, `BlindRiders´, `SkateBarrenoDestroy´, `Skatembolas´, `Boneless´ edota `OllieBoard´, esaterako.
MarrazkiBoarding txapelketa ere egingo dute, eta gauean kontzertuak izango dira, A.D., Cobra, Rhino, The Capaces, Empuñando eta Una espada taldeen eskutik.
Txikienen lehiaketa
`TxikiSkate txapelketa´ izango da lehiaketa kutsua izango duen bakarra. «Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, 20 lagunek bakarrik parte hartu ahal izango dute». 11:00-11:30etik aurrera eman ahalko da izena, eta lehenengo 20 lagunek bakarrik izango dute lekua. «Manga bakarra izango da lehiaketan, eta bakoitzak minutu eta erdi izango du». Epaimahaiko kideek erabakiko dute zein den irabazlea, puntuazio bidez. «Dena den, parte-hartzaile guztiek hartuko dute saria».
Skater ezagunen topaleku
Txikienak etorkizuneko harrobia direla esan du Garayk, urte batzuk barru ere jaialdian parte hartuko dutenak. «Hori gertatu izan da gaur egun etortzen diren skater ospetsuekin. Lehen ere etortzen ziren, eta orain profesionalak dira».
Aurten skate jaialdian izango diren `rider´ ospetsuen artean dago Alain Goikoetxea. «Skatea bere bizimodua eta bere ogibidea da gaur egun. Markarik ospetsuenen eta garrantzitsuenen sponsorra du».
Agroskateak horiek ere hazten ikusi dituela azaldu du Garayk. «Aurreko edizioetan ere hemen izan dira, eta orain mundu mailako zirkuituetan ibiltzen dira».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Hitzaldia
Etxebideri buruzko hitzaldia
BERMEO, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-12-04
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.