Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

'Busti zaitez', domekan, esklerosi anizkoitzaren alde

Gizartea

`Busti zaitez´ ekimena Elantxoben, Gernika-Lumon, Lagan eta Mundakan egingo dute domeka honetan.

Egoitz atxikallende

Uztailaren 13an `Bustu zaitez´ kanpaina egingo dute, hamaikagarrenez. Kanpaina hori esklerosi anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak antolatuko eta kordinatuko du. Guztira, Autonomia Erkidegoan 80 tokitan eramango dute aurrera kanpaina. Eskualdeari dagokionez, lau izango dira esklerosi anizkoitza duten gaixoei elkartasuna adierazteko tokiak. Gernika-Lumoko igerilekua, Lagako hondartza, Elantxobeko portua eta Mundakako tala.

10:00etan abiatuko dute kanpaina, eta egun osoan egongo dira herritarren ekarpenak hartu eta gizartearen sentsibilizazioa lortu nahian.

Kanpainan parte hartzeko nahikoa da aipatutako hondartza edo igerileku batera hurbiltzea eta igerian metro batzuk egitea. Elkartasun guneetan egongo diren boluntarioek egindako metro kopurua apuntatuko dute eta diploma bana emango diete parte-hartzaile guztiei. Iazko kanpainan 40.000 herritarrek parte hartu zuten ekimenean eta, guztira, elkartasunezko 876.000 metro egin zituzten igeri.

Kanpainaren helburuak

Kanpainaren helburu nagusiak bi dira. Lehena, jendartea gaixotasun sendaezin horrek sortarazten duen arazoaz sentsibilizatzea, eta, bigarrena, gaixoei bizi-kalitatea hobetze aldera, esklerosi anizkoitzaren zentroetan eskaintzen dituzten errehabilitazio zerbitzuak finantziatzeko diru iturriak lortzea.

Horretarako, Kukuxumusuk diseinatutako materiala jarriko dute salgai lehenago aipatutako tokietan. Eskuragarri egongo dira besteak beste, elastikoak, motxilak eta soinekoak. Lortutako dirua batez ere elkarteko neuropsikologia eta fisioterapia sailak hobetzeko erabiliko dute `Busti zaitez´ kanpainaren bultzatzaileek.

Esklerosi anizkoitza

Esklerosi anizkoitza sistema zentralaren gaixotasun autoinmunea da, Euskal Autonomia Erkidegoan 2.000 herritarrek pairatzen dutena.

Gazte helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarriena da, eta 18 eta 35 urteen artean diagnostikatzen da normalean. Gizonei baino gehiago emakumeei eragiten die. Gaixotasun kronikoa da eta gaixoaren bizi-kalitatea mugatzen dituen ondorioak eragiten dituenez, jendartean eragin handia sortarazten du.

Esklerosi anizkoitza sortarazten duen iturburua ezezaguna da. Hori dela eta, gaixotasuna sendaezina da. Gaur egun dauden botikek gaixotasunaren eboluzioa geldiarazi eta brote kopurua gutxitu egiten dituzte.

Brote baten ostean errehabilitazioa da tratamendurik eraginkorrena, eta minduta geratu diren funtzioak hobetzeko helburua izaten du. Besteak beste, ondorengo terapiak erabiltzen dituzte: neuropsikologia, fisioterapia, logopedia, terapia okupazionala...

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa