Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Domeka honetan egingo da BTT Extreme martxa

Kirola

Bigarrenez egingo dute aurten `Atxarre Extreme Joseba Arriola Zabalia Memoriala´ mendi bizikleta martxa.

e. Atxikallende

Domeka honetan jokatuko da mendiko bizikletentzako prestatutako `Atxarre Extreme Joseba Arriola Zabalia Memoriala´. Bigarrenez egingo dute martxa eta iazkoan izandako 80 parte-hartzaileak gaindituko dituztela uste dute antolatzaileek.

Izena emateko aukera aspalditik dago zabalik. Antolatzaileen esanetan, «martxa onean» doa izen-ematea, baina oraindik ez dakite zenbat txirrindulari egongo diren irteera lerroan. Izan ere, antolatzaileen hitzetan, «egunean bertan jende asko apuntatzen da».

Gehienez ere 300 txirrindularik jokatu ahal izango dute proba eta, guztira, sei ordu izango dituzte proba bukatzeko. Ibilbidean zazpi anoa postu egongo dira banatuta txirrindulariak indar berritzeko.

Antolatzaileek ez diote garrantzia berezirik ematen parte-hartzaile kopuruari. Beraien hitzetan, «mendi bizikleta martxa etorkizunerako proiektua da eta gure helburu nagusia berau finkatzea da».

Proba 09:00etan hasiko dute Mendatan eta eskualdeko eskuin ibarreko hainbat herritatik igaroko dira txirrindulariak.

Bi ibilbide aukeran

Bi ibilbide izango dira, aukeran. Bata 35 kilometrokoa izango da eta gainditu beharreko malda 1.100 metrokoa. Ibilbide horretan lurzorua 10 kilometrotan harri koskor-pista izango da eta beste 19 kilometro baso-pistetan zehar.

Ibilbide horrekin nahikoa izan ez dutenek jarraian beste 40 kilometroko ibilbidea egin dezakete. Horrela, guztira 75 kilometro egingo dituzte mendi-bizikletan gainean. Proba luzea egingo dutenek 1.400 metroko malda gainditu beharko dute.

Antolatzaileek esan dutenez, bizikleta proba bukatu ostean, 15:00ak aldera, herri bazkaria egingo dute Mendatako frontoian. Bazkarira antolatzaile lanetan ibili direnak, proba joka duten txirrindulariak eta probako laguntzaile guztiak gonbidatu dituztela baieztatu dute.

Bizikleta barik ere bai

Nahi izanez gero, Mendatako BTT zentroan mendi bizikletak alokatzeko aukera egongo dela gogorarazi dute antolatzaileek. Horrela, baten batek bizikleta ez badauka ere martxan parte hartu ahal izango du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa