Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturialdea
2008ko abenduak 3, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Irazabal: «Astran parking-a egin arte ez da indarrean sartuko TAO araudi berria»

Gizartea

Astrako lurrak erosteko akordioa itxita dago, eta uztaila bukatu orduko sinatuta egotea aurreikusten dute.

oihana cabello

TAO zerbitzuaren araudi berria ez dute indarrean jarriko Astrako aparkalekua egokituta eta erabilgarri egon arte. Hala onartu zuen udalbatzak maiatzean egindako osoko bilkuran, TAOren araudi berriari behin betiko onespena eman ziotenean.

Zenbait komunikabidek araudia indarrean urrian ipiniko dutela argitaratu duten arren, araudi aldaketa Astrako aparkalekua martxan dagoenean emango dela berretsi du Ogasun arloko zinegotzi Xabier Irazabalek. «Astrako aparkalekua hainbat arinen gura dugu ipini martxan, baina berau erabilgarri egon arte TAOkoa ez da martxan ipiniko. Osoko bilkuran onartu zena beteko dugu, urria baino beranduago bada ere. Dena den, espero dugu lehenago izatea».

Astrako lursaila

Lursaila aparkaleku modura prestatzeko lanak hasi behar dituzte orain. Dena den, lehenago lursaila erosi beharko du Udalak. Horretarako akordioa «zarratuta» dagoela zehaztu du Ogasun arloko zinegotziak. «Hurrengo astean eraman behar dugu gaia osoko bilkurara, eta ezer egin aurretik udalbatzak onartu beharko du».

Hala izanez gero, uztaila bukatu orduko Udalak akordioa sinatuta izango duela gaineratu du Irazabalek.

Astrakoa izango da Udalak egin gura dituen aparkaleku libre guztien artean egokitzen lehena. «Gainontzekoak ostean egingo dira».

Izan ere, Astrako lurretan egin gura dituen 300 aparkalekuez gain, beste 1.031 aparkaleku libre egiteko asmoa du Udalak herriko leku desberdinetan.

Horiek guztiak, gainera, 2008 eta 2009 urteen artean egin gura ditu.

Herritarrak informatu

TAOren araudi berria indarrean jarri aurretik, ordea, horri buruzko informazioa eman gura die Udalak herritarrei. «Informazioa banatu gura dugu herritar guztiak informatzeko: TAO guneak zelan geldituko diren, herritarrei euren gunean izango diren aldaketak azaldu...».

Informazio hori araudi berria martxan ipini orduko eman gura dutela zehaztu du Ogasun arloko zinegotziak, «seguruenik uda ostean», eta etxez etxe banatzeko asmoa dute.

Araudi berriarekin batera, TAOk lau gune izango ditu

Martxoan eman zuen Udalak jakitera TAOren araudi berriak zeintzu aldaketa jasotzen zituen, eta lau gunetan banatutako TAO eremua jasotzen zuen araudi berria onartu zuen udalbatzak osoko bilkuran.

Gorri koloreko eremua mugikortasun handienekoa izango da, eta gehienez bi orduz aparkatu ahal izango da bertan. Bertan aparkatzeagatik herritar guztiek ordaindu beharko dute, TAO txartelaren jabe izan arren. Lehenbiziko ordu erdia gune berdekoa baino «merkeagoa» izango da, baina ondorengoak garestiagoak.

Kolore berdeko gunean TAO txarteldun edozein herritarrek bi ordu izango ditu doan, baina denbora epe hori gaindituz gero, ordaindu egin beharko du, gunearen barruan bizi diren egoiliarrek eta aktibitate ekonomikoetako langileek ezik.

Gune urdinak ez du funtzionamenduan aldaketarik izango, baina orain gune urdinekoak diren zenbait kale berdekoak izatera pasako dira. Gune zurian edozeinek aparkatu ahal izango du, doan.

Aldaketa horiek trafikoaren mugikortasuna arintzea eta herritarren artean diskriminazioa saihestea dute helburu. Horrela, autoa herrian erroldatuta duen edozeinek eskatu ahal izango du txartela. Aktibitate ekonomikoentzat ere txartel berezia izango da.

 


Astrakoa izango da Udalak egin gura dituen aparkaleku guztien artean egokitzen lehena

Araudi berria indarrean sartu orduko herritarrak informatu gura ditu Udalak

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa